JAPONIA
IAKI ALZUGUREN
MARTIN CIRIZA
1. BATX 2015-2016
AURKIBIDEA
Kokapena ................................................................... 3
Plakak ........................................................................ 4
Ozeano Bareko plaka ................................................. 5
Plaka Euroasiatikoa .................................................... 6
Filipiniteka plaka .......................................................... 7
Lurrikarak .................................................................... 8
Fukushima ................................................................... 9-10
Prebentzio neurriak ...................................................... 11
Bibliografia ................................................................... 12
KOKAPENA
Japonia Asiako ekialdean kokatutako uharte multzoa da, 354122N 1394130E koordenatuak dauzkana eta hiriburua Tokyo duena.
Japonia ezaguna da bere lurrikara eta tsunamiengatik. Hauen zergatia da aktibitate sismiko handia duen zonalde batean dagoela kokatuta, zehazki hiru plaka tektonikoren artean.
PLAKAK
Japoniaren inguruan hiru plaka tektonikok egiten dute topo:
Ozeano bareko plaka.
Plaka Euroasiatikoa.
Filipinetako plaka.
OZEANO BAREKO PLAKA
Plaka ozeaniko bat da, eta ozeano barearen azalera gehiena hartzen du.
Plaka ozeaniko bat denez, plaka kontinentakak baino dentsitate gehiago du, eta horren ondorioz plaka kontinentalen azpitik irristatzen da, subdukzio deritzona sortuz.
Subdukzioa plakaren ertz guztietan zehar gertatzen da, eta horregatik dago bertan suzko eraztuna.
PLAKA EUROASIATIKOA
Plaka kontinental bat da, Asia eta Europaren antzeko tamaina duena.
Japonian gertatzen diren lurrikara eta tsunamien zergatia plaka kontinentalaren eta Ozeano Bareko plakaren artean pixkanaka-pixakana pilatzen ari den tentsioa da. Batzuetan tentsio hori oso handia denean, askatu egiten da, lurrikarak sortuz.
FILIPINETAKO PLAKA
Filipinetako plaka, Eurasiako plakaren eta Ozeano Bareko plakaren artean dagoen plaka ozeaniko bat da.
Honen dentsitatea Ozeano Barekoarena baino txikiagoa denez, beste plaka azpitik sartzen zaio; baina aldi berean, dentsitatea Eurasiakoarena baino handiagoa denez, subdukzioa gertatzen da hemen ere, eta bera da behealdean doan plaka.
LURRIKARAK
Japon munduan lurrikara gogor gehien dituen lurraldeetako bat da. Bere kokapenean, suzko eraztunaren inguruan kokatua, aktibitate sismikoa oso handia da, eta adibideak jartzeko, azken 20 urteetan, 5 lurrikara handi gertatu izan dira:
1995ean / Hanshin-Awaji ( 6.9 )
2007an / Chuetsuko kostakoa ( 6.8 )
2008an / Iwate-Miyagi Nairiku ( 6.8 )
2009an / Shizouka-Oki( 6.4 )
2011an / Fukushima lurrikara + tsunami ( 9.0 )
FUKUSHIMA
2011ko martxoaren 11n Japoniaren historiako lurrikara handiena erregistratu zen. Lurrikara honek 9 graduko intentsitatea izan zuen Richterren eskalan, eta kalte ugari sortu zituen, hala nola, 13000 desagertutako eta ia 9000 hilako, eta hori kalte ekonomikoak kontua hartu gabe.
Hala ere, arazo bakarra ez zen lurrikara izan; lurrikararen ondoren tsunami bat sortu zen.
Japonia prestatuta zegoen tsunamiak jasateko, eta hainbat tokitan 10 metrorainoko hesiak eraiki zituzten. Zoritxarrez, lurrikarak lurrazalaren maila metro bat jaitsiarazi zuen, hesien altuera txikiagotuz, eta hauek ezin izan zuten olatu erraldoia gelditu.
Hau gertatu zen Fukushimako zental nuklearrean: Lurrikara aguantatzea lortu zuen, baina tsunamia gehiegi izan zen berarentzat.
https://youtu.be/Mz5NxzfvInI
PREBENTZIO NEURRIAK
Japonia lurrikaretara ohituta dagoen lurralde bat da eta asko inbertitzen du lurrikara eta tsunamien aurkako sistemetan. Adibidez, bere eraikinak bereziak dira, ez baitira oso zurrunak bestela lurrikaren puskatuko lituzketelako; malguak dira ordea. Baita ere, asko inbertitzen dute lurrikara bat dagoenean abisatzeko sistemetan, adibidez, ebakuatzeko mezu bat mugukorrera bidali.
BIBLIOGRAFIA
https://es.wikipedia.org/wiki/Anexo:Terremotos_de_Jap%C3%B3n
http://iturrmundu.blogspot.com.es/
https://es.wikipedia.org/wiki/Jap%C3%B3n
Top Related