Eskola Jasangarria
Elkarrizketa:
Iurretako alkate,Iñaki Totorikaguena.
GUNE INTERESGARRIAK:
> www.orobiogoitia.net
> www.blogari.net/
kokorijo
> www.euskaltube.net
JUAN OROBIOGOITIA
BHI
Olaburu, 3 Iurreta
JOALJOALJOALJOAL
Edukiak:
Albisteak 2
Elkarrizketak 3-6
Erreportaia 7
Konpromisuak 8-9
Kirola 10-11
Denpora-pasak 12-13
Errezeta 14
Data: 2011ko martxoaren 4a Zenbakia: 5
Gure institutuan AGENDA 21eko proiektua dugu.
Erreportaia:
Agenda 21
Kirolak:
Ehiza eta arrantza
Eskola jasangarria izat
eagatik
emandako saria
2010eko abenduaren 13an , Juan Orobiogoitia institutukoak Gazteizera joan
ziren eskola jasangarriaren ziurtagiria hartzera.
Pasadan ikastur tean Esko la jasangarriaren izendapena lortzeko eskaintza jaso zuten beste inguruko ikastetxeekin batera. Hau lortzeko baldintza batzuk bete behar ziren, euren artean galdetegi bat betetzea eskatzen zen, eta kalitate irizpide batzuen arabera puntuazio minimo bat lortu behar zen ebidentzia batzuetan oinarrituta. Kalitate irizpide horiek ikastetxeko hainbat esparru neurtzen zituzten, besteak beste ikastetxeko antolaketa, estamentu ezberdinen par tehar tzea eta e l k a r l a n a , e r a b i l t z e n d e n m e t o d o l o g i a , l a n t z e n d e n curriculuma... Guzti hau lortzea erreza izan ez dela esan digute. 14 urte hauetan garatzen, hobetzen eta lortzen joan diren aspektuetako batzuk dira hauek:
-Kalitatea Hezkuntzan ziurtagiria. -Zuzendaritza egonkorra bere
proiektuarekin. -Berrikuntza proiektuetan parte
hartzea: Autonomia proiektua, zientzia proiektua, HTB, IKT e r e d u a , A u t o - e s t i m u a bultzatzeko proiektua...
-Tutoretza eta orientazio lana aniztasunaren trataerarako.
Azkenean ikasturte honetako hasieran jaso zuten lan guzti hauen fruitua eskola iraunkorraren errekonozimendua lortuz. Izendapen hau EAEko 21 ikastetxek jaso zuten aurten. Egun batzuk geroago, ikasleen dantza eta bertso emanaldiekin ospatu zuten Juan Orobiogoitia ikastetxean, Eskolako Agenda 21 prozesuan burututako lanagatik Eusko Jaur lar i t zak eskain i z ien Esko la Jasangarriaren Ziurtagiria. Totorikaguena alkateak eta eskolako arduradun eta irakasleek ere hartu zuten ekitaldian parte.
Egileak: Nora eta Edurne
1/Zer da agenda 21? Agenda 21 orokorrean da foru bat edo leku bat herriko eta herritarren partaidetza lantzeko. Herritarrak joaten dira hara eta proposamenak botatzen dituzte. 2/Noiztik dago udaletxea agenda 21-ean sartuta ? ze asmoarekin? Gu hasi ginen agenda 21 lantzen 2005-ean, sei urte daramatzagu. Egin zen hausnarketa bat. Zer nolako herria daukagun ze gabeziak, ze indarrak lehenengo urtean ibili ginen horretan eta zen herria hobeto ezagutzeko eta ahal den neurrian ekarpen guztiak hartzeko eta hobetzeko. 3/Zergatik agenda 21ten beharra? Guk uste dugu garrantzitsua dela. Ze agenda 21 bakarrik da partaidetza, ze azken finean nahi duguna da herritarren partaidetza: gero eta ugariagoa dela. 4/Zeinek osatzen dute agenda 21? Udaletxeen partetik joaten gara alkatea, ni, eta teknikoren bat gero politikoren bat baina batez ere herritarren partaidetza. Alde batetik herritarrek eta bestetik udalak. 5/Nola uste duzu gaudela gizarte mailan? Bueno arazoak dauzkagu, batez ere immigrazioaz, etorkinak, etorkin gehien herriko ekintzetan sartzeko. Premian gaude azken finean Iurreta oso herri gizarte aldetik lasaia,konpaktua da. Alde horretatik ez dago problema askorik.
6/Zer aldatuko zenuke Iurreta herrian? Ze aldatuko nuke, momentu honetan, guk arazo bat daukagu eta honek egiten digu herri moduan, ezin dugu garatu herria gu nahi dugun bezala. Arazo printzipala momentu honetan kaminoa, bide hau N634 arazorik garrantzitsuena eragozpen honi herri moduan lantzeko aukerak.
EKARRIZKETA ALKATEARI
Iñaki Totorikaguena Iurretako alkatea da eta gu Iurreta institutuko 2. mailakoak galdera batzuk prestatu ditugu berarentzat. Iñaki gure galderak erantzuteko denboralditxo bat eduki zuen eta hemen daude guk botatako galderak:
7/Zer proiektu berri dituzue egiteko? Gu momentu honetan ari gara hiru ardatz nagusiekin lanean. Lehenengoa, etxebizitzak. Oso garrantzitsuak gazteek etorkizunean bizitzeko, Iurretan jarraitzeko bizitzen. Bigarrena, kirol instalazioak. Estaliak zuek eskolan dauzkazue bai Orobiogoit ian bai Maiztegin. Instalazioak dauzkazue kanpoan eta estaliak. Baina herri moduan behar ditugu instalazio estaliak. Hirugarrena, kaminoa. Bide foral hau konpondu behar dugu. Saiatzen ari gara hori konpontzen, hori behar dugu.
8/Zuk zer egiten duzu naturaren alde? Udaletxe mailan eta udal mailan, momentu honetan Agenda 21en eraginez eta Agenda Eskolaren eraginez, saiatzen ari gara papera gutxiago erabiltzen. Orain dela bi urte, hasi ginen erabiltzen papera birziklatua kultur- etxe… Orain dela urte bete, gure komunikazio guztiak zinegotzi artean, komunikazio guzti horiek korreo bidez egiten ditugu. Gure artean ez dugu paperik erabiltzen. Zenbait ekintza lantzen ari gara gure jasangarritasuna horren alde ahal dugun neurrian.
8/-zein da aurtengo proiektua?Eta beste urteetan? Aurten batez ere zentratuko gara bi gauzetaz alde batetik zentroan ditugun konpromisoa presentzia eta beste aldetik bertako eta sasoiko produktuaz. Azkeneko urteetan aztarna ekologikoa aztertu dugu eta eskola jasangarriaren alde ibili gara. 9/-ze emaitza ditu aurtengo proiektuak? Eta beste urteetan? Guri interesatzen zaiguna gehien ikasleak kontzientziatuak izatea 10/-noiztik dago martxan agenda 21? Zentro honetan 6.urtea da agenda 21 martxan dagoela 11/-zer iruditzen zaizu plastikoak birziklatzea? Ideia oso ona da baina igual pentsatu beharko genuke plastiko gutxiago kontsumitu beharko genukeela 12/-zer iruditzen zaizu aldaketa klimatikoa? Problema oso larria dela eta guztion arazoa dela. Maia ezberdinetan guztiok zeozer egin dezakegu hori murrizteko 13/-zer egin beharko genuke Mundua hobetzeko? Naturaren alde jokatzea beti horrekin konponduko genituzke arazo batzuk, baina horretarako gure bizitza aldatuko beharko genuke 14-zer uste duzu pasatuko dela etorkizunean? Ideiarik ez baina holan jarraitu ezkero arazoa larritzen joango da eta pobreentzako egoera oso larrian biziko dira.
1/-zer zaletasun dituzu? Kirola gustatzen zait eskiatzea eta menditik ibiltzea ere. 2/-ze klase ematen dituzu? 3. mailan:ingurumen tailerra batxilergo 2.mailan biologia eta giza fisiologia eta anatomia. 3/-zure ikasleak natura zaintzearen alde daude? Suposatzen dut baietz 3. mailakoak hobeto egiten dute. 4/-noiz hasi zinen naturarengandik interesatzen? Nik uste dut betidanik, txikitatik egon naizelako holako talde baten sartuta. 5/-zu zer egiten duzu naturaren alde? Batez ere material gehienak birziklatu eta saiatzen naiz modu jasangarri baten kontsumitzen. 6/-zergatik apuntatu zinen agenda 21eko arduraduna izateko? Ni etorri nintzenean ardura hori bazegoen zentro honetan eta natura mintegian banatu zen. 7/-zer da agenda 21? Proiektu bat mundu mailan naturarekiko errespetua eta zaletasuna bultzatzeko.
BERTA Berta Iurretako agenda 21-eko eta Juan Orobiogoitiako 4. eta 3.mailako eta batxilergoko irakaslea da. Gu galdera batzuk prestatu ditugu berarentzat.
PELLO
1/-Zein da zure lana agenda 21eko proiektuan? Batzarretan parte hartzea eta iritzia ematen dut. 2/-Zenbat kide zarete? 15, gelatako ordezkariak eta beste irakasle batzuk. 3/-Nola konpontzen zara beste kideekin? Ondo , nire lagunak direlako. 4/Zertara joan zineten lakura? Agenda 21eko sari bat jasotzera.
5/-Zer egin zenuten lakuan? Saria jasotzera joan nintzen. 6/-Zer jaso zenuten Lakuan? Saria bandera bat eta diploma bat zen. 7/- Zelan pasatu zenuen? Ondo , entretenigarria izan zen. 8/-Egiten duzu zerbait naturaren alde? Bai, beti saiatzen naiz natura zaintzen
Pello Zabarte Iurreta institutuko ikaslea da 2. mailan ikasten du, 2.A ko agenda 21 eko ordezkaria da eta Zaldibarren bizi da
EGILEAK: JON ETA AITOR
Agenda 21-i buruz ez
dakizun guztia. Agenda 21 Nazio Batuek garapen iraunkorra eusteko sortutako programa da.
Ingurumenaren zainketa mundu guztian eta nazio guztietan egiteko proposamena
da.
Juan Orobiogotia institutuan ingurumena,
gizartea eta gizakiaren arteko erlazioak hobetu,
bizi-kalitatea eta ingurumenaren arteko oreka
lortzea dira Eskolako Agenda 21. Juan
Orob iogo i t ian bet idan ik landu di ra
ingurumenarekiko errespetuzko jarrerak
ikasleekin ingurumen proiektu ezberdinez bidez,
eta orain dela 5 urte Iurretako udala tokiko
agenda 21 programan sartu zenetik ikastetxeak
ere Eskola Agenda 21ean parte hartu du. Azken
5 urte hauetan hainbat esparru landu dira
eskualdeko beste ikastetxe batzuekin batera:
hondakinak, aztarna ekologikoa, uraren
erabilera, energia, kontsumo arduratsua... Gai
hauei buruzko jarrera ezberdinak landu dira bai
ikasle, irakasle eta familiekin eta beti
jasangarritasunaren ikuspuntua kontuan izanik.
Agenda 21eko Ikurra, noizbaiten ikusi duzula zihur gau-
de.
Juan Orobiogoitian, Agenda 21ekin batera
proiektu batzuk egiten dira, adibidez lehenengo
mailan Sukarrietara joaten dira eta han, tailer
batzuk egiten dituzte.
Sukarrieta Bizkaiko iparraldean
dagoen udalerria da. Urdaibai
inguruan dago, Gernikako
Itsasadarraren ezkerraldean.
Sukarrieta Biosfera Erreserba da.
Bertan 1. mailakoek ura eta lurra
lantzen dute.Ingurumen tailerren
apqua eta azterkosta proiektuak,
ibaialde programa, hondakinen
kudeaketa, lurpeko-uren
kontaminazioa aztertzea lantzen
dira. Hau dena DBH 3.mailako
ikasleek egiten dute. Apqua
proiektuaren barruan, hondakinen
kudeaketa, urpeko-uren
kontaminazioa aztertzea. Azterkosta
Urdaibai, Sukarrietako.
Egileak: Mikel eta Laia
2011 BERDE EGUNA
PRENTSAKO TALDEA
• Ikastetxeak bi eratako papera erosiko du, zuria eta birziklatua.
• Paper birziklatuaren erabilera bultzatuko da.
• Kanpora bidaltzen diren informazioak ( gurasoei, udalera, delegaritzara...), ahal den neurrian paper birziklatuan bidaliko dira.
• Gutunazal birziklatuak erabiliko dira.
• Gutunazalak berrerabiltzen saiatuko gara: azterketak gordetzeko, informazioak artxibatzeko...
• Geletan bi eratako papera egongo da, birziklatu garbia eta berrerabiltzekoa.
• Zirriborroak, eragiketak..... berrerabiltzeko paperean egitea bultzatuko da.
• Gehiago erabili ezin diren paperak, birziklatzeko bilduko dira.
• Papera aurrezteko ekintzak bultzatuko dira: azalpenetarako gardenkiak erabili, fotokopiak alde bietatik atera…
Eskolako Agenda 21
• Posta elektronikoz jasotako mezuak ahal den gutxien inprimatuko ditugu, eta beharrezkoa denean fotokopiagailuan inprimatuko dira.
• Informazioak inprimatu aurretik papera ondo aprobetxatzen saiatuko gara.
• Plastikoak sailkatuko ditugu jantokian eta irakasle gelan eta edukiontzira eramango ditugu. Patioan ere banaketa hori egiten saiatuko gara.
• Jantokian sobratzen den ogia animalientzat gordeko dugu.
• Geletako kutxak zaintzen eta hobeto erabiltzen saiatuko gara.
• Koadernoak ondo aprobetxatuko ditugu.
• Kafea hartzeko bakoitzak bere ontzia erabiliko du, eta plastikozko edalontzia ezinbestekoa denean bakarrik erabiliko dugu.
• Ospakizunetan plastikozkoak ez diren ontziak erabiliko ditugu.
• Ikastetxe osoan birkargatzeko pilak erabiliko ditugu.
• Gelak hutsik daudenean argiak amatatuta utziko ditugu
Eskolako Agenda 21
• Curriculumean agertzen dena mantenduko da.
• Dutxatzerakoan ur gutxiago gastatzen saiatuko gara.
• Hamarretako osasuntsua egiten saiatuko gara.
• Ikastalde bakoitzean Ingurumen ordezkari bat izango da.
• Ikasleekin kontsumo iraunkorraren gaia lantzen jarraituko dugu.
• Ikastetxeko materialak ondo zaintzen saiatuko gara.
• Geletako baliabide informatikoen erabilera bultzatuko dugu.
• Gurasoei aukera eskainiko diegu institutuko kontu bat izateko eta informazioa postaz eskuratzeko.
• Gurasoak bultzatu ikastetxeko komunikazioak posta elektronikoz jasotzera.
E
HIZA
Lehen animaliak hiltzen zituzten janaria eta artilea lortzeko baina orain ehiza kirol moduan hartu dute ehiztariek. Kirol hau basoetan, mendietan e t a a r a n e t a n e g i t e n praktikatzen dute. Ez dago pertsona kopururik.Batzuetan bakarrik joan ahal da eta beste batzuetan koadrila txiki naiz handietan (bi - hogei pertsona)
KIROLAK
Ur r i a ren hama b i t i k otsai laren baterarte egiten da ehiza neguan eta udako edozein hilabetean ere egiten d a . U d a b e r r i a n e t a Udazkenean ez da oikoa kirol hau egitea baina hori ez du nahi esan ezin dela egin .
Ehiza elikagaiak lortzeko eta kirola egiteko egiten dute ehiztariak ehiza,baina jende askori ez zaio ondo iruditzen kirol izena ematea jarduera horri , animaliak hiltzen dituztelako eta naturaren gauza polit asko hiltzen dituztelako .
Ehiza mota asko daude bi aipatzekotan: 1-Ehiza eskuz
2-Banakakoa
EGILEAK:JULEN ETA IKER
ARRANTZA
Arrantza lehen sektore ekonomikoa sartutako jarduera da, arrainak eta beste itsasoko produktu batzuk harrapaketan dabilena. Arrantzaleak dira ogibide hau duten pertsonak . Orain arrantzan jarduten duten pertsonek ( kirola egiten dutenek eta ogibide moduan dutenek) itsasoetan, erreketan eta itsas hertzeetan egiten dute arrantza Pertsona kopurua ez du toperik, konpetizio bakoitzean pertsona kopuru ezberdin dago.
Itsasondoko arrantza
Erreka ondoko arrantza
Arrantzak mota asko ditu. Bi nabarmentzen dira: erreka ondokoak eta itsasoetakoak. Arrantza bi hauen barnean beste mota asko daude.
Baina ez dutenek kirol moduan egiten itsasontzi handietan doaz eta Itsasontzi horietan pertsona mordoa doa eta urteko edozein hilabetetan egin ahal da. Baina sasoi onak eta txarrak daudela kontuan hartu behar da .
EGILEAK: IKER ETA JULEN
Denbora-pasak
1)Hegaztien denda bateko dendariak hau esan zion loroa erosi zuenari: "loro honek entzuten duen guztia errepikatzen du". Astebetera, eroslea itzuli eta loroak hitz-erdirik ere ez duela esan kexatu zaio, baina dendariak esan dio ez ziola gezurrik esan. Nola liteke?
2) Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat egiteko, eta bi lagunek bi ordu behar badituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko?
3) Oso lodi dauden hiru lagun ermitara abiatu dira euritako bakarrarekin. Ermitara iristean, ordea, guztiak lehor-lehor daude; nola liteke?
4) Bart gauean, osaba irakurtzen ari zela, izebak argia itzali zuen. Gela erabat ilun geratu zen, baina osabak irakurtzen jarraitu zuen, ezer gertatu ez balitz bezala. Nola liteke?
5) Tren elektriko bat Altsasutik Iruna doa 100 km/h abiaduran. Haizeak iparretik jotzen du 30 km/h abiaduran. Norantz joango da kea?
1. Loroa gorra da edo erosi zuena mutua 2. Ezingo du zulo erdia egin, zulo erdirik ezin baita egin. Zuloak handiak edo txikiak dira, baina ez dago zulo-erdirik. 3. Ateri da. 4. Osaba itsua da, eta Braile sisteman ari zen irakurtzen. 5. Tren elektrikoek ez dute kerik botatzen.
asmakizunak ¿?¿?
¿?¿?¿?¿?
¿?¿?¿?
Euskal pastelaren errezeta
Osagaiak: 200 g gurin 200 g azukre 5 g gatz 4 gorringo 2 arrautza oso 400 g irin legamia koilaratxo bat.
Denbora: 40 bat minutu behar dira 6 lagunentzako euskal pastela prestatzeko, eta beste 30 minutuz labean utzi behar da, 200ºC-tan. Elaborazioa Gurina, azukrea eta gatza ondo nahasi. Nahasketa ondo landuta dagoenean, gainerako osagaiak erantsi, eta orea landu. Ondoren, leku fresko batean, oihal garbi batekin estalita pausatzen utzi, irin pixka batekin -itsats ez dadin-. Bien bitartean, pastel krema egingo dugu. Osagaiak: esne litro laurden bat, arrautza bat, gorringo bat, 60 g irin, 65 g azukre, 2 ron koilaratxo, eta banilla leka erdi bat. Guztia beroan ondo nahasi, eta hozten utzi. Orea ondo luzatu, xafla mehe bat lortu arte. Moldea gurin pixka batekin igurtzi, eta irin pixka bat erantsi, bertan botako dugun orea itsatsita gera ez dadin, eta orea molde horretan bertan zabaldu. Gainean krema bota, jada hotza dagoela (zentimetro erdiko lodiera), eta orearen beste geruza bat jarri gainean. Pintzel baten laguntzaz, arrautza irabiatua igurtzi, bukaeran distira polit bat izateko, eta labean sartu, 200ºC-tan, 30 bat minutuz.
EDURNE ETA NORA
JON ETA AITOR
JULEN ETA IKER
LAIA ETA MIKEL