Download - Klikazeta 1

Transcript
Page 1: Klikazeta 1

2013ko irailaren 9an/ 1.zenbakia

Ongi etorriak 13/14 ikasturte berrira. Ikasturte berri bat, aukera berri bat aurrez aurre duguna. Hainbatzentzutan zubi edo trantsizio izango den ikasturtea: Finantziazioari dagokionez gela guztiakfinantzatuak izatera eraman gaitzakeen ikasturtea, Zuzendaritzak bere lau ikasturteko ibilbideariamaiera emango diona, baita Artezkaritza kontseiluko kideon erdiak ere, Plan estrategiko berri batihasiera emango dion ikasturtea ere izango da. Eskertu ikastolaren izenean, oporraldian ikastolanlanean aritu diren ikasle, irakasle-langile eta gurasoak. Eta gonbidatu aste honetako hitzaldirahezkuntza komunitate osoa. Hain emankorra den komunikazio ez bortitzaz arituko zaigu aditu handihau, Pilar De La Torre, "Center for Nonviolent Communication" nazioarteko fundazioko kidea.

Aitor UnanueAzpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibako lehendakaria

ONGI ETORRIAK 2013/2014 IKASTURTERA

KOMUNIKAZIO EZ BORTITZAREN INGURUKO HITZALDIA IKASTOLAN Pilar de la Torreren eskutik

“Indarkeriazkoa ez den komunikazioa (IEK) erabiltzendugunean gure eta besteen behar-izan sakonenak,hartu-emanak izpi berrien argitara hautematen ditugu”

Marshall B. Rosenberg

Marshall Rosenbergek garatu zuen Indarkariazkoa ezden komunikazioa (IEK). Bera psikologia klinokoandoktorea da, baita ere hezitzailea eta nazioaretekogatazketan bitartekari aitortza du.

Honek guztiak oinarri bezala da hurrengo kontzeptua:gure emozioen adierazpenak komunikazioa lagunduedo blokeatu dezake. Praktikaren bitartez ohartzengara eta transformatzen dugu gure emozienespresioetan eta gure hitzetan, guresolaskidearengan erresistentzia edo indarkeriaeragiten duen hori. Horrela lortzen dugu inplikatutakoparteen gogobetetzearen bilaketan oinarritutakohartu-emanen bizipena, gure bizitza profesionaleanzein pribatuan.

HIZLARIA

Pilar de la Torre

Madrildarra, Psikologian lizentziatua etaIndarkeriazkoa ez den komunikazioantrebatzailea, Center for NonViolentCommunication-aren ziurtapenarekin.

Indarkeriazkoa ez den komunikazioareninguruan estatu mailan dagoenadituenetarikoa da berau eta urte askoanari da lanean.

Non: ikastolako aretoan

Noiz: Irailak 11

Ordua: iluntzeko 21:00etan

Ikastolan badira urte batzuk indarkeriazkoa ez den komunikazioaren inguruan ari garela lanean.Horri jarraipena eman asmoz aste honetan zenbait tailer eta hitzaldi antolatu ditugu estatumailan gai honen inguruan, erreferente den Pilar de la Torrerekin. Hitzaldian Indarkeriakoa ezden komunikazioaren inguruko nondik norakoak azalduko dizkigu eta izan ditzakegun kezkakargitzen saiatuko da. Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta irekia dago nahi duena etortzeko.Langileekin 8 orduko tailer bat ere egingo da egunerokoan nola landu ikusteko. Besterik gabeGONBIDAPENA LUZATU NAHI GENIZUEKE!!!

Page 2: Klikazeta 1

Denon laguntza behar-beharrezkoa delako, auzolanean lan egiteko prest bazaude, komunikazioan, mantenu lanetan, txosna taldean, kultur taldean, matrikulazio taldean, kirol elkartean... Eman izena idazkaritzan. Bete orri hau eta utzi idazkaritzan bertan edo idazkaritzako buzoian. Eskerrik asko aldez aurretik...Auzolanean parte-hartzeko izen-emate orria.

Zein taldetan hartuko zenuke parte? ____________________________________Izen abizenak:_______________________________________________________Tel: _______________

( X batez markatu zure aukera )Astean zehar Larunbatetan Opor-egunetan

AUZOLANA IKASTOLAN

KLIKazeta posta elektronikoz jaso nahi?Bidali mezu bat [email protected] helbidera adieraziz klikazeta bertan jasotzea nahiko

zenukeela eta zuzenean bertan jasoko duzu asteroko ikastolako buletina.

Jakin era berean ikastolako www.azpeitikoikastola.eu helbidean ere ikusgai duzula astero.

Jarrai gaitzazu era berean sare sozialen bidez, egin zaitez facebooken ikastolaren lagun eta jaso hitzazu ikastolako txioak twitterren. JARRAI GAITZAZU!!!

KILOMETROETAKO KUADERNO BAT NAHI?

4 eurotako salneurrian dituzue erosgai ikastolako idazkaritzan.

4 diseinu desberdin, denak handiak, 80 orritakoak eta tapa gogorrekoak.

IKASTOLAREN AURPEGI BERRIA Azken urteetan bezala opor garaia aprobetxatuz ikastolako hainbat txoko berritu dira ikasturteari

begira. 2 urteko gelatik pareta guztiak desagertu eta gela zabal bat egin da jolaserako gune ezberdinekin. 3 urteko bi gelak elkartu eta komunak jarri dira gela barruan. 4 urteko haurrak ere

denak elkarrekin egongo dira. Haur Hezkuntzako gela denetan ordenagilu txoko berria dute. Bestalde Lehen Hezkuntzako hainbat gela teknologia materialez hornitu dira. Eta DBHko ikasleek

ikasturte berriari EKI proiektu berriarekin ekin diote.

Hurrengo egunetan webgunean hainbat argazki jarriko dira denon ikusgai. Bide batez aprobetxatu lerro hauek eskertzeko lan hauek aurrera ematen lagundu diguten guraso, ikasleei eta langileei.

IKASTURTE HASERAKO OHARRAK

Irailaren 13an (17:00-19:00)Gorabeherarik izan baduzue, ostiralean irailak 13, etorri eta

bideratuko dugu.

Urrian hasiko dira.Aurrerago zirkularrez emango ditugu xehetasunak

Norbaitek tailer berriren baten interesa edukiz gero, Idatzi [email protected] helbidera

TAILERRAKLIBURUAK (akats edo faltak zuzentzeko aukera)