LOKOMOZIO-APARATUAMario eta Markel
ESKELETOA
Eskeletoa hezur multzoa da. Eskeletoa gure gorputza eusten du eta barruko organo batzuk babesten ditu.
HEZURRAK
Hezurrak organo zurrun eta erresistenteak dira eta substantzia mineralak dituzte; esaterako, kaltzioa. Zurrunak izan arren, bizirik daude: hazi egiten dira eta elikatzen dira.
HEZUR MOTAKHiru hezur mota daude:-Hezur lauak.-Hezur luzeak.-Hezur laburrak.
KARTILAGOAK
Kartilagoak malguagoak eta bigunagoak dira hezurrak baino. Hezurrak ez higatzeko balio dute.
GILTZADURAKEskeletoko hezurrak giltzaduren bidez lotuta daude, horrexegatik gure gorputzeko atal batzuk tolestu ahal ditugu.
LOTAILUAKLotailuak hezurrak beraien artean lotzen dituzten atalak dira.
HEZURREN SAILKAPENA
BURUKO HEZURRAK
Buruan, bi hezur mota daude:-Garezurrekoak: -Kopeta-hezurra -Parietala -Tenporala-Aurpegiko hezurrak: -Sudur- hezurra -Barailezurra
ENBORREKO HEZURRAK
Hauek dira enborreko hezurrak:-Saihets-hezurrak-Bularrezurra-Bizkarrezurra-Ornoak-Pelbisa-Lepauztaia-Omoplatoa
GORPUTZ-ADARRETAKO HEZURRAK
Gorputz-adarretako hezurrak bi zatitan sailkatzen dira:Hauek dira besoetakoak:-Besahezurra-Kubitua-Erradioa-Metakarpoa-Karpoa-Behatz-hezurrakHauek dira hanketakoak:-Izterrezurra-Belaunezurra-Peronea-Berna-hezurra-Tartsoa-Metatartsoa-Behatz-hezurrak
GIHARRAKGiharrak organo elastikoak dira; hau da, luzatu eta uzkurtu egin daitezke, eta ondoren, hasierako tamaina eta forma berreskuratzen dituzte. Giharren funtzioa hezurrak mugiaraztea da. Gihar batzuk organoak babesten dituzte.
ZURDAKZurdak giharrak eta hezurrak lotzen dituzten atalak dira. Esan dugun bezala, haien funtzioa hezurrak eta giharrak lotzea da.
GIHAR-SISTEMA ESKELETIKOAREN SAILKAPENA
BURUKO GIHARRAK
Buruko giharrak lauak dira. Aukera ematen digute, adibidez, keinuak egiteko, mastekatzeko eta hitz egiteko.Hauek dira:-Betazaletako orbikularra-Ezpainetako orbikularra-Maseteroa
ENBORREKO GIHARRAK
Enborrean, gihar lauak eta handiak daude. Haiei esker, gerria biratu eta tolestu dezakegu. Hauek dira:-Bularreko giharrak-Sabelaldeko giharrak-Trapezioak-Bizkarraldeko giharrak-Ipurmasaileko giharrak
GURPUTZ-ADARRETAKO GIHARRAK
Gorputz-adarretako gihar asko fusiformeak dira; hau da, forma luzanga dute. Haiei esker, besoak, zangoak, eskuak eta oinak mugitu ditzakegu. Hauek dira:-Deltoideak-Bizepsa-Trizepsa-Koadrizepsa-Tibiala-Bizeps femorala-Bikiak
LOKOMOZIO-APARATUAREN FUNTZIONAMENDUALokomozio-aparatuak nerbio-sistemak agindutako mugimenduak egiten ditu, giharrek tamainaz aldatzeko duten ahalmenari esker.
LOKOMOZIO-APARATUAREN OSASUNA
LESIOAKHiru lesio mota daude: -Hausturak-Zaintiratuak-Gihar- kontraktura
HAUSTURAKHezurra apurtzean gertatzen da, hezurrak puskatu edo ezpaldu egin baitaitezke. Tratamendurik ohikoena igeltsua edo oholtxo bat jartzea da, hezurra osatu bitartean hari posizio egokian eusteko.
ZAINTIRATUAKBihurrituen ondorioz lotailuak handitzen direnean gertatzen dira. Ohikoak dira orkatiletan, belaunetan eta eskumuturretan.
GIHAR KONTRAKTURAGiharren ez-borondatezko kontrakzio jarraituak dira. Giharrek gehiegizko ahalegina egiteagatik, edo gorputz-jarrera desegokian luzaroan egoteagatik gertatzen dira.
AHOLKUAK
DIETA
Oso inportantea da dieta osasungarri bat izatea. Horretarako ezinbestekoak dira kaltzioa eta fosforoa duten produktuak kontsumitzea; esaterako, esnea eta jogurta.
ARIKETA FISIKOA
Ariketa fisikoa oso garrantzitsua da gure gorputza osasuntsu egoteko. Ariketa fisikoa egin baino lehen, beroketa egin behar da, eta bukatu ondoren, luzaketa.
GORPUTZ- JARRERA ONAK
Bizkarrezurra eta zenbait giharrek eusten diote bizkarrari. Zenbait gorputz- jarreratan, bizkarrezurra eta bizkarreko giharrak behartu egiten dira. Hauek dira aholku batzuk: -Lo egiteko, komeni da albo batera etzanda jartzea, zangoak tolestuta. -Arropa eta oinetakoak kentzeko, hobe eserita egotea.-Ez eraman pisu gehiegi bizkar-zorroan, eta doitu bizkar-zorroa ondo bizkarrera eta bi sorbaldetara.-Gauzak altxatzeko, zangoak tolestu behar dira, eta bizkarra zuzen izan.
JOLASABukatzeko, galdera- lehiaketa bat egingo dugu. Galdera gehien asmatzen duen taldeak, irabazten du. Erantzuna emateko, taldeko norbaitek eskua altxatu behar du, eta hitza emango diogu. Bederatzi galdera izango dira. Taldeko norbaitek eskua altxatzen badu eta ez badu erantzuna jakiten, talde horrek ezin izango du galdera hori erantzun.
ESKERRIK ASKO GUREKIN EGOTEAGATIK!!!!
Top Related