Download - OLENTZERORI - bertsoa.eus€¦ · Kaixo Olentzero, Indian bizi naiz hamaika urteko lora, egun guztia pasa behar dut jostorratza, behera, gora. Hari finena zapatilentzat lodiagoz,

Transcript
Page 1: OLENTZERORI - bertsoa.eus€¦ · Kaixo Olentzero, Indian bizi naiz hamaika urteko lora, egun guztia pasa behar dut jostorratza, behera, gora. Hari finena zapatilentzat lodiagoz,

31

Gab

onet

ako

zorio

n m

ezua

Kaixo Olentzero, Etiopianguztia da hauts, bero, ke…ni ongi nago, baina anaiakbadauka zerbait, zer ote?Azken aldian irribarreekihes egiten diote,sabela hazi-hazita dauka,azal hoztu, eztul kolpe...Sendagairen bat baldin bazenupozik emango nioke.

Kaixo Olentzero, Rio Janeironfabela bueltan beti gu,hamalau gazte gara, futbolaodolean dakarkigu,guk baino behar gehiago dutenhaurrak daude, badakigu,baina baloi bat sobran bazenumesede egingo digu,duela hiru urte ekarrizeniguna hautsi zaigu.

Kaixo Olentzero, zer moduz zaude?Tori bi muxu, bi patxo,Bengasin bizi naiz, azkenekoleherketa handia atzo,hamahiru urte dauzkat, badakit,gauzak eskatzeko zahartxobaina ez bada zuretzat kezkaez buruhauste lartxojakin nahi nuke non ote daudennire aitatxo eta amatxo.

Kaixo Olentzero, Indian bizi naizhamaika urteko lora,egun guztia pasa behar dutjostorratza, behera, gora.Hari finena zapatilentzatlodiagoz, alkandora.(Gure arteko sekretua da:ez dut egiten gustora)Bakar-bakarrik eskatzen dizutjolaserako denbora.

Kaixo Olentzero, Euskal Herritikaurten eskari erreza:nahi dut Messiren trajea etaespinilletan babesa,eta baloi bat (hau ez galtzekoegiten dizut promesa),Bob esponja bat, eta wifiaeduki ahal baneza.A, eta bueno, gero beste batbaina hori ja sorpresa.

Abenduaren hogeita lauailuntze magiko, bero,kaleak argi gorriz, laranjaz,dotoreak dira gero...Zoriontsu den familia bat,segiko ote du gero?Guztia oso polita baina,Eguberriro, urtero,gutxien behar den etxeetatikpasatzen da Olentzero.

JulioSoto

Ezkurdia

Doinua:

Lurraren pean sar nindaitekeHamarreko handia

OLENTZERORI

Iturria:Argia astekaria