Pentsamendu Kritikoaren TeoriaEstándares de Competencia para el Pensamiento Crítico: Guía para Educadores
Pentsamendua bere 8 elementuak identifikatuz analizatu daiteke Pentsamendu guztietan 8 oinarrizko egitura agertzen dira: pentsatzen dugun bakoitzean...
Helburu bat (lortu nahi) dugu; ikuspegi baten araberako zenbait suposizioetatik abiatzen diren inplikazio eta ondorioetan oinarriturik; datu, gertaera eta esperientziak bilduko ditugu, inferentzia eta judizioak eginez Kontzeptu, ideia eta teoriak erabiliz arazoa ebazteko eta galdera erantzuteko irtenbidean saiatuz.
Pentsatzea:
• helburu bat du• galderak planteatzen ditu• informazioa bilduz• kontzeptuak erabiliz• helburua lortzeko irtenbidea interpretatuz• suposizioak egiten ditu• inplikazio eta ondorioak garatu• ikuspegi baten arabera
Pentsamendua analizatzeko oinarrizko egitura hauek identifikatzen eta eztabaidatzen (zalantzan jarriz) ikasiko dugu
Pentsamenduaren elementu unibertsalak
1. helburu bat (lortu nahi) dugu:2. ikuspegi baten araberako3. zenbait suposizioetatik abiatzen
diren4. inplikazio eta ondorioetan
oinarriturik;5. datu, gertaera eta esperientziak
erabiliko ditugu6. inferentziak eta baieztapenak
(judizioak) egiteko7. Kontzeptu, ideia eta teorietan
oinarriturik8. arazoa ebatzi edo galderari
erantzuteko
Pentsamenduaren egitura unibertsaletan dauden galdera inplizituak
1. Zein da nire helburu nagusia?2. Zein da gaiari buruz dudan ikuspegia?3. Zeintzuk dira arrazonamendu honetan erabiltzen ditudan suposizioak?4. Zeintzuk dira nire arrazonamenduaren inplikazioak? (arrazonamendua egokia balitz)5. Nire galdera erantzuteko zein informazio bildu behar dut?6. Zeintzuk dira nire inferentzia eta ondorio nagusiak?7. Zein da oinarrizko kontzeptua nire galderan?8. Zein da erantzun nahi dudan galdera nagusia?
Pentsamenduaren egiturak ulertzen ditugunean, egitura horietan oinarritzen diren galdera garrantzitsuak planteatzeko gai gara
Pentsamenduaren kalitatea ebaluatuko dugu Pentsamenduaren Estandar Unibertsalak erabiliz
Pentsamendua ebaluatzeko Pentsamenduaren Estandar Unibertsalak ulertu eta aplikatu behar ditugu. Pentsalari trebeak estandar unibertsal horien bidez epaitzen du pentsamendua. Estandar hauek erregularki erabiliz gero barneratuko dituzu; eta zure pentsamendua argiagoa, ziurragoa, zehatzagoa, egokiagoa, sakonagoa, zabalagoa, logikoagoa, garrantzitsuagoa (aproposagoa) eta justuagoa izango da
• Argia: esanahia ulergarria da• Ziurra: akatsik eta distortsiorik ez du, egiazkoa da• Zehatza: behar den xehetasun maila dauka• Egokia: gaiarekin lotua dago• Sakona: konplexutasun eta erlazio anitzak ditu• Zabala: ikuspegi ezberdinak biltzen ditu• Logikoa: kontraesanik ez du; parteak bateratuz zentzua du• Garrantzitsua (edo aproposa): funtsezkoa adierazten du azalean gelditu gabe• Inpartziala edo justua: ez du norbere probetxua bilatzen, justua da
Estandar intelektual unibertsalak aplikatzeko erabil daitezkeen galderak
ArgiaPuntu hori gehiago azaldu dezakezu?Beste modu batean adieraziko duzu?Esan nahi duzuna ilustratu/argitu dezakezu?Adibide bat eman dezakezu?
ZiurraEgia al da?Nola froga daiteke?Nola ziurtatu dezakegu egia dela?
ZehatzaXehetasun gehiago eman dezakezu?Zehatzago azaldu dezakezu?Hobeto mugatu dezakezu?
EgokiaNola lotzen zaio galderari?Zelan erlazionatzen da gaiarekin?Nola laguntzen digu arazoarekin?
SakonaZein ezaugarrik adierazten dute galderaren konplexutasuna? Nola hartzen dira kontuan galderak dauzkan zailtasunak?Alderdi esanguratsuenak biltzen ditu galderak?
Ikuspegi zabala
Beste ikuspuntu bat kontuan hartu behar da?Arazoa ikusteko beste modurik ba al dago?Nola ikusiko litzateke perspektiba kontserbadore batetik?Nola ikusiko litzateke egoera edo arazo hau ...................-ren ikuspuntutik?
Logika(Orokorrean ikusita ) Logikoa al da hori?Esandakoarekin hori ondoriozta daiteke?Zergatik hasierako lotura bat zen eta orain beste bat dirudi?Nola izan daitezke biak egiazkoak?
GarrantziaKontuan hartu behar den arazo nagusia hori da?Argitu behar den oinarrizko ideia da?Datu hauetatik zein da garrantzitsuena?
Inpartzialtasuna Ba al naiz parte interesatua gai honetan?Beste batzuen ikuspegiak justuki adierazten ditut?
Paul Richard eta Linda Elder http://www.eduteka.org/modulos.php?catx=6&idSubX=134&ida=475&art=1
Pentsamendu kritikoaren helburu nagusia Bertute Intelektualak garatzea daAurreko trebeziak beharrezkoak ba dira ere, Pentsamenduaren bikaintasunak Estandar Intelektualak Pentsamenduaren elementuetan aplikatzea baino gehiago eskatzen du: goi mailako pentsamenduan funtsezko ezaugarriak diren Bertute Intelektualak garatzea: ikuspegiaren zabaltasuna eta osotasun mailari dagozkienak.
• Umiltasun intelektuala
• Osotasun intelektuala
• Enpatia intelektuala
• Autonomia intelektuala
• Sendotasun intelektuala
• Pertseberantzia intelektuala
• Arrazoian konfidantza
• Inpartzialtasuna
Hurrengo diagraman hobeto uler daiteke nola lotzen diren
• Pentsamenduaren Elementuak, • Estandar Intelektualak eta • Bertute Intelektualak
Pentsamendu Kritikoa Pentsamenduaren Estandar
Intelektualak
Argia Zabala
Ziurra Logikoa
Zehatza Garrantzitsua
Egokia Inpartziala
Sakona
Pentsamenduaren Elementuetan
aplikatuz
Helburuak Informazioa
Galderak Kontzeptuak
Suposizioak Inferentziak
Ikuspegiak Inplikazioak
Bertute Intelektualak
garatuko ditugu
Umiltasun intelektuala
Sendotasun intelektuala
Osotasun intelektuala
Pertseberantzia intelektuala
Enpatia intelektuala
Arrazoian konfidantza
Autonomia intelektuala
Inpartzialtasuna
Egozentrismoa eta Soziozentrismoa gogamenaren joera naturalak, eta pentsamenduaren garapena eragozten duteGure pentsamenduaren garapenean, trebezia intelektualak bultzatzeaz gain, pentsamendua eragozten duten trabei arreta jartzea funsezkoa da ere. Pentsamendu egozentrikoa eta soziozentrikoa aipagarrienak dira.
• Giza Egozentrismoa, munduan dagoen guztia bere buruarekiko erlazioan interpretatzeko gizakiak duen joera
• Giza Soziozentrismoa, edo talde egozentrismoa; munduan dagoen guztia norbere taldearen arabera ikustea. Pentsamendu soziozentrikoa pentsamendu egozentrikoaren hedapena da: gizakia, animalia gregarioa, artaldekoia da; taldearen presioaren mende bizi dena.
Gizakiaren egozentrismo eta soziozentrismoa bi bidetik doaz:
Batetik, mundua gure (taldearen) interesen arabera hautematea, ongi sentitzeko beharrezkoa duguna etengabe bilatzen; desio egoistak, gainerakoen eskubide eta beharrak kontuan hartzen ez dituztenak.
Bestetik, norbere (taldearen) sinesmenak arrazionalizatzea eta justifikatzea, sinesmen edota jokabide horiek irrazionalak izan daitezkela kontuan izan gabe, egokienak edo egiazkoak diren bakarrak direla uste baitute
“Sapere Aude”
Top Related