POZAREN KOLOREAK
Xubane mendi artean ezkutaturik dagoen herrixka batean bizi da.
Egun euritsua zen eta etxean
geratu behar izan zuen.
Leihotik begira zegoela,
eguzkia atera eta
inoiz ikusi gabeko
zubi koloretsua ikusi zuen,
ortzadarra zen.
“Zer ote da hori?” galdetu zion bere buruari, “nondik atera ote da?”
Erantzun bila aritu zen eta azkenean aitonari galdetu zion
Aitona, lehen zeruan zubi bat ikusi dut,
ortzadarra, zuk ba al dakizu zer den?
Bai, nahi baduzu oraintxe esango dizut, baina hobe
zenuke zure kabuz ortzadarra zer den aztertuko bazenu.
Aitona ez izan horrelakoa! Zergatik egiten didazu hau?Ez dakit ezta nondik hasi ere!
Erantzuna naturan dago, berak emango dizu
erantzuna. Galde naturari.
Beraz, baserri ondoko basora joan zen erantzun bila.
Ardiei galdetu zien, sugegorri bati, behiei, pottokei, baina ez zuen
balizko erantzunik jaso
Azkenik, basoko pago handienari galdegin zion.
Ortzadarraren bila nabil?
Laguntzerik bai?
Jakina. Zer nahi duzu jakin zehatz-mehatz?
Non sortzen den.. non aurkitu
dezakedan...
Eguna hodeitsu eta eguzki zuria dagoenean
segi mendi tontor hartara...
eta zain egon, arreta jarri.
Zer duzu Xubane? -Galdegin zion aitak, hain kopetilun ikusi zuenean.
Erantzun horrekin etxera itzuli zen, eguzki zuria noiz ikusiko
zain.
Bada, gaur ere ez dudala ortzadarrik
ikusiko. Ez da eguzkia ikusten.
Pagozuriko pagoak egun hodeitsua zegoenean mendira
igotzeko esan zizun, ezta?
BAI...
Bai! Baina, ez dago eguzki
zuririk!
Eta? Gaur ez al dago ba hodeitsu?
Eta agertuko balitz? Nirekin mendira etorri
nahi?
BAI !!
Tontorrera iritsi, baina ortzadarrik bat ere ez.
Etsita zegoen Xubane, pagoak esandakoa ez
ote zen gezurra izango.
Ez negarrik egin Xubane. Ortzadarra laster azalduko da –
kontsolatu nahian esan zion aitak
Ez al duzu ikusten eguzki izpi txiki horiek han urrutian, laster hemen
ditugu. – esan zion aitak
Xubanek ez zekien nor zuzendu zitzaion hizkera goxo
horrekin.
Zer du neskatxa honek negarrez aritzeko? – esan zuen ahots
batek
Nor ari da niri hitz egiten? – Galdegin zuen
Xubanek
Jar itzazu begiak zeruan, hodeietan, eurian, eguzkian, eta ondoren zer ikusi nahi duzun galdegin buruari.
Xubanek horrela egin zuen, esandakoari kasu eginez
ortzadarra ikusi zuen parez-pare. Pozez zoratzen jarri zen.
Ortzadar, zu al zara? Bai, ni naiz
Zoragarria zara, baina nondik sortzen zara?
Soilik zerua negarrez aritzen denean, eta eguzkiak zerua alaitu nahi duenean euri malkoak laztanduz sortzen naiz ni, orduan pozaren koloreak azaltzen
direlarik. Horixe naiz ni, pozaren koloreak, ortzadarra. Egun alai baten hasiera datorren
seinale naiz.
Mil esker ortzadarra, ni ere
alaitu nauzu
Handik aurrera Xubanek euria eta eguzki zuria bateratzen zirenean begiak
erne izaten zituen eta ortzadarra
ikusten zuen, ez zuen mendira igo beharrik, non-nahi ikusi ahal izaten
baitzuen. Eta bazekien handik aurrerako orduak alaiak eta lasaiak
izango zirela.
Top Related