Download - TAILERRA - euskadi.eus€¦ · 1. Adimen Emozionala lantzeko oinarrizko kontzeptuak. 2. Adimen Emozionala hobetzeko ezagutzak, aurrerapenak eta zailtasunak. • Hezitzailea erreferente

Transcript
Page 1: TAILERRA - euskadi.eus€¦ · 1. Adimen Emozionala lantzeko oinarrizko kontzeptuak. 2. Adimen Emozionala hobetzeko ezagutzak, aurrerapenak eta zailtasunak. • Hezitzailea erreferente

TAILERRA:

Bilbo2018ko maiatzaren 3an, 10ean eta 17an

Lekua: Bilbo, Gazteen Euskal Behatokia Uriortu kalea 11 – behea

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

Hizkuntza: gaztelania

Izena emateko epea:Martxoaren 20a eta 23a bitartean (aurreko edizioko parte-hartzaileentzat)

Martxoaren 26a eta apirilaren 13a bitartean (gainerakoentzat)

Plazak: 20 eta 25 pertsona bitartean

Inskripzioa: www.gaztebehatokia.euskadi.eus

Nerabeen eta gazteen Adimen Emozionala:gogoetarako eta ekintzarako proposamen berriak

ENPLEGUKO ETA GIZARTEPOLITIKETAKO SAILA

DEPARTAMENTO DE EMPLEOY POLÍTICAS SOCIALES

Page 2: TAILERRA - euskadi.eus€¦ · 1. Adimen Emozionala lantzeko oinarrizko kontzeptuak. 2. Adimen Emozionala hobetzeko ezagutzak, aurrerapenak eta zailtasunak. • Hezitzailea erreferente

Helburu orokorraIkastaro hau Adimen Emozionalari buruzko 1. mailan landutako oinarriak sakontzeko da. Maila horretan, emozioen eta haien prozesamenduari buruzko funtsezko kontzeptuak aurkezteaz gain, trebetasun emozionalak hobetzeko estrategiak eta tresnak landu genituen, emozioak hauteman, adierazi, ulertu eta erregulatzeko, betiere egokitzapen eta garapen optimoak errazte aldera. Bigarren maila honekin, berriz, oinarrizko trebetasunak hobetu nahi ditugu, hori egitea ezinbesteko oinarria baita trebetasun konplexuak landu ahal izateko. Hori dela-eta, arreta handiagoa jarriko diogu erregulazio emozionalari, bai eta emozioen bidez prozesuak errazteari ere. Horren guztiaren osagarri, egoera-analisiak egingo ditugu, hau guztia detektatzen ikasteko: gure testuinguru profesionalean zer premia espezifiko dauden eta zer modu eta estrategia daukagun gure esku beste pertsona batzuen Adimen Emozionalaren garapena sustatzeko.

TAILERRA: Nerabeen eta gazteen Adimen Emozionala: gogoetarako eta ekintzarako proposamen berriak

ENPLEGUKO ETA GIZARTEPOLITIKETAKO SAILA

DEPARTAMENTO DE EMPLEOY POLÍTICAS SOCIALES

Page 3: TAILERRA - euskadi.eus€¦ · 1. Adimen Emozionala lantzeko oinarrizko kontzeptuak. 2. Adimen Emozionala hobetzeko ezagutzak, aurrerapenak eta zailtasunak. • Hezitzailea erreferente

Helburuak1. Adimen Emozionalari buruzko oinarrizko kontzeptuak gogoratzea.

2. Orain arte ikasitakoaz, garatutako trebetasunez eta aurrera egin ahala aurkitutako zailtasunez jabetzea.

3. Etorkizunean hobetzeko dauden aukerez gogoeta egitea.

4. Adimen Emozionalaren oinarrizko trebetasunen zainketa sustatzea (hautematea, adieraztea, ulertzea), goi-mailako gaitasunak hobetze aldera (emozioak erregulatzea, erraztea).

5. Erabakiak hartzen laguntzea, norberaren trebetasun emozionalak etengabe garatzeko.

6. Erregulazio emozional efizientearen estrategien maila handitzea.

7. Erregulazioko estrategia efektiboak eta dibertsoak erabiltzeko izan beharreko betekizunak gehiago lantzea.

8. Gure errealitate profesionalera eta pertsonalera hobekien egokitzen diren estrategiak detektatzea.

9. Gazteek emozioak erregulatzeko erabili ohi dituzten estrategiak detektatzea (gure lanaren xede diren gazteez ari gara).

10. Kudeaketa emozionalean dauden zailtasunak edo mugak detektatzeko gaitasuna hobetzea.

11. Prozesuak emozioen berriz errazteari buruz gogoeta egitea.

12. Prozesu bakoitza errazten duten emozioak eta emozio horiek sortzeko moduak detektatzeko gaitasuna hobetzea.

13. Banan-banako estrategiak erabiltzea sustatzea, emozioen bidezko prozesuak errazteko.

14. Trebetasun emozionalei dagokienez dauden premiak diagnostikatzeko gakoak ematea.

15. Zeharkako eta luzetarako tresnak aurkeztea, Adimen Emozionala sustatzen duten testuinguruak sortzeko eta haiei eusteko.

TAILERRA: Nerabeen eta gazteen Adimen Emozionala: gogoetarako eta ekintzarako proposamen berriak

ENPLEGUKO ETA GIZARTEPOLITIKETAKO SAILA

DEPARTAMENTO DE EMPLEOY POLÍTICAS SOCIALES

Page 4: TAILERRA - euskadi.eus€¦ · 1. Adimen Emozionala lantzeko oinarrizko kontzeptuak. 2. Adimen Emozionala hobetzeko ezagutzak, aurrerapenak eta zailtasunak. • Hezitzailea erreferente

Taldea: 25 plazaIkastaroaren hartzaileak:

Aurreko edozein ediziotako Adimen Emozionalari buruzko ikastaroren bat egin dutenek lehentasuna izango dute.

Behin pertsona horiek inskribatu ondoren, bete gabeko plazak gelditzen badira, ikastaroa egiteko interesa duten gainerakoei emango zaie aukera, ohiko irizpideei jarraikiz: gazteekin lan egitea edo haiekin lankidetzan ibiltzea (entitateak, elkarteak, administrazio publikoak, enpresak, ikastetxeak, boluntarioak...).

• Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta beste entitate batzuk)• Hezitzaileak• Bigarren irakaskuntzako ikastetxeetako orientatzaileak

MetodologiaLehendik ikasitakoa eta aurrerapenak azaltzen abiatuko gara, ondoren horri guztiari buruzko gogoeta egiteko. Bost orduko hiru saioren bitartez, zenbait teknika baliatuko ditugu (azalpena, kontzeptualizazioa, gogoeta eta esperimentazioa), landutako edukiak aplikatzeko asmoz.

Arreta handia jarriko dugu ekintzak gauzatzeko eta ohiturak hartzeko erabakiak hartzean, biak ezinbestekoak baitira norberaren trebetasun emozionalak hobetzeko eta emozioen hezitzaile gisa betetzen dugun rola perfekzionatzeko.

TAILERRA: Nerabeen eta gazteen Adimen Emozionala: gogoetarako eta ekintzarako proposamen berriak

ENPLEGUKO ETA GIZARTEPOLITIKETAKO SAILA

DEPARTAMENTO DE EMPLEOY POLÍTICAS SOCIALES

Page 5: TAILERRA - euskadi.eus€¦ · 1. Adimen Emozionala lantzeko oinarrizko kontzeptuak. 2. Adimen Emozionala hobetzeko ezagutzak, aurrerapenak eta zailtasunak. • Hezitzailea erreferente

Programa1. Adimen Emozionala lantzeko oinarrizko kontzeptuak.

2. Adimen Emozionala hobetzeko ezagutzak, aurrerapenak eta zailtasunak.

• Hezitzailea erreferente gisa. • Neure emozioak onartzea. • Besteen emozioak onartzea. • Egoera eta emozio batzuk onartzea kostatzen zaizu? Nola antzeman? Nola aurre eman behar zaie?3. Oinarrizko abileziak goi mailako trebetasun emozionalak eratzeko.

• Trebetasun emozionalak hobetzeko betekizunak: erabakiak hartzea eta jardutea (ekintzak gauzatzea).

4. Norberaren eta besteen emozioak erregulatzea.

• Ohiko estrategiak. • Erreminta-kutxa: emozioak eraginkortasunez kudeatzeko erregulazioko estrategia ugari. • Emozioak erregulatzeko erronkak: premiak eta haiek gainditzeko moduak.

5. Prozesu kognitiboak eta erlazionalak emozioen bidez erraztea.

• Prozesu bakoitza errazteko emozioak.

• Emozioak sortzeko estrategiak eta tresnak.

• Emozioak eraginkortasunez errazteko banan-banan lan egiteko beharra.

6. Emozionalki adimentsuak diren testuinguruak sortzea eta haiei eustea.

• Trebetasun emozionalei buruzko premien diagnostikoa. • Zeharkakoa eta luzetarako tresnak.

TAILERRA: Nerabeen eta gazteen Adimen Emozionala: gogoetarako eta ekintzarako proposamen berriak

ENPLEGUKO ETA GIZARTEPOLITIKETAKO SAILA

DEPARTAMENTO DE EMPLEOY POLÍTICAS SOCIALES

Page 6: TAILERRA - euskadi.eus€¦ · 1. Adimen Emozionala lantzeko oinarrizko kontzeptuak. 2. Adimen Emozionala hobetzeko ezagutzak, aurrerapenak eta zailtasunak. • Hezitzailea erreferente

IrakasleakNatalia Alonso Alberca

Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea. Haren lana haurtzarotik Adimen Emozionala garatzean jartzen du arreta, bai eta horrek doiketa psikosozialerako duen garrantzian ere. Pedagogiako eta Psikopedagogiako lizentziaduna eta Psikologiako doktorea da; Adimen Emozionalaren arloko espezializatutako irakasle-lana betetzen du hezkuntza-erakundeetan, erakunde profesionaletan, eta eremu soziokomunitarioan.

Erakunde antolatzaileaGAZTEEN EUSKAL BEHATOKIA > Gazteriako Zuzendaritza > > Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila. 944031645 • [email protected]

TAILERRA: Nerabeen eta gazteen Adimen Emozionala: gogoetarako eta ekintzarako proposamen berriak

ENPLEGUKO ETA GIZARTEPOLITIKETAKO SAILA

DEPARTAMENTO DE EMPLEOY POLÍTICAS SOCIALES