Download - Trabajos y ensayos - diprriihd.ehu.es · luzea – jasotzailea da, hau une historiko bakoitzeko esperientzia errebeldearekin konbinatzen delarik – oroimen motza. 2 2 Neuk egindako

Transcript

Trabajos y ensayos

Número 7 (febrero de 2008) ISSN: 1887-5688

Publicación del Master Oficial en Estudios Internacionales y del Programa de Doctorado Cooperación, Integración y

Conflicto en la Sociedad de Internacional Contemporánea.

Departamento de Derecho Internacional Público, Relaciones Internacionales e Historia del Derecho

UPV/ EHU

1

Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria ♦ Maite Juliana Iturre

1. SARRERA

1990. hamarkadan gertatutakoaren kontra, XXI. mendeko lehenengo urteek noizbehinka

Bolivia astintzen duten asaldaketen inguruko berriekin harritzen gaituzte. Bere geografiako

puntu ezberdinetan eta antza arrazoi ezberdinekin, herri masak antolatzen dira eta erakunde

publiko eta horien agintarien aurka matxinatzen dira, altxamendu zibilaren bidez ordezkari

politikoek, hiritarrei bizkarra emanez, onartu nahi ez dutena eskuratuz. Horrela, bada, herri

irakidura boliviar hau nazioarteko prentsatik iristen zaigu Estatuko egitura politikoen

funtzionamendu normala estutasunean jartzen dituzten borroka partzial, tokiko edo sektorial

asko bezala. Baina gertakizun hau jazotzen diren testuinguru orokorra saihestu egiten da,

nahiz eta hau izan, azken batean, mende aldaketa asaldatu honetan herrialde

hegoamerikarraren oinarriak astintzen dituzten gertaeren arteko lotura.

2000. urtean Kotxabanbako hirian izan zen “uraren gerra” delakotik abiatuta1, herri

erreboltak ugaritzen eta gorpuzten joan ziren, irakidura azkenik 2003. urtean “gasaren gerra”

izendatu zen altxamendu orokorrean lehertuz. Aipatu lehenengo matxinadak Kotxabanbako

herriko ur zerbitzuen lizitazioa irabazi berri zuen enpresak buruturiko prezioen igoeran izan

zuen jatorria. Kalean adierazitako haserreak helburua lortu zuen: tarifen igoera bertan behera

utzi behar izan zuen Aguas del Tunari enpresak. Urte bereko irailean, irakasleek, nekazariek,

merkatari txikizkariek eta ikasleek guztira hamabost hildako eta ehunka zauritu eragingo

zituzten zenbait protestalditan parte hartu zuten. Gehienbat greba sektorialak, erregionalak eta

baita nazionalak ere baliatzen zituen gatazka sozial iraunkorra handiagotzen joan zen, Banzer

presidentearen gobernua presionatuz. Azkenean, honek dimisioa aurkeztu zuen gaixotasun

terminal bat izan zela eta, eta hortik gutxira hauteskundeak burutu ziren.

♦ Artikulu hau 2007ko urrian Université de Pau et des Pays de l’Adour eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Euskal Herria Mugaz Gaindi IV Kongresuan aurkeztutako hitzaldiaren bertsio murriztua eta berrikusia da. 1 Vid. R. Laserna, “Cochabamba: la Guerra contra el Agua”: www.geocities.com/laserna_r (2007ko urria).

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

2

Emaitzek Kongresuak Sanchez de Lozada Mugimendu Nazionalista Iraultzaileko (MNI)

hautagaiari kargua ematera behartu zuten, baina aldi berean berritasun nabarmen bat ekarri

zuten: Evo Morales koka buru aimarak bigarren tokia eskuratu zuen Sozialismoranzko

Mugimendua (SM) zuzenduz.

Testuinguru honetan, 2003. urteak Estatu boliviarraren egiturak astinduko zituen

dimentsio handiko gatazka berri bati bide eman zion. “Uraren gerra”tik agertzen joan ziren

motibazio ezberdinetako altxamendu partzial ezberdinek El Alto herria buru zuen gasaren

gaineko subiranotasunaren defentsan agertu zen giza protesta mugimendu sendoari lekua utzi

zioten. “Gasaren gerra” honek ospea galtzen ari zen Sanchez de Lozadaren gobernua erorarazi

zuen eta indar erlazioan aldaketa nabaria eskuratu zuen konstituzio ordena apurtu gabe.

Honela, bada, hauxe izan zen gizarte gatazka estaliek kanporatzen, artikulatzen eta kaleetan

eztanda egiten duten epearen puntu gorena.

Azken errebolta honetan berebiziko garrantzia hartu izan zuen energia baliabideen

gaiak, batetik agintarien elite eta enpresa transnazionalen eta bestetik herri xumearen arteko

lehiaren artikulazio ardatz gisa. Baina, zein puntutaraino izan da hau herri atsekabearen

benetako muina? Ez al da izan soilik borrokarako ikurra? Zeintzuk izan dira herri matxinada

boliviarren atzean egon diren faktore ugariak? Hain zuzen galdera hauei erantzuteko

ahalegina aurkezten dugu honako artikulu honetan.

Honela, bada, Bolivian 2000. urtetik aurrera izandako herri matxinada ezberdinen

faktore bultzatzaile eta artikulatzaileak aztertuko ditugu. Enfasi berezia “gasaren gerra”

delakoan jarriko dugu, hidrokarburoen eta azken gatazka handi honen sorrera, artikulazioa eta

deflagrazioaren arteko harremanean, zehazkiago. Zentzu honetan, energia baliabideen

gaineko, eta batez ere, gasaren gaineko subiranotasunaren aldarrikapena Sanchez de Lozada

eta Mesaren gobernuen kontrako oposizioko buruzagiek ezberdintasun sozioekonomikoetatik

eratorritako herri atsekabea katalizatzeko erabili zuten bultzagarria izan zenaren hipotesitik

abiatzen gara. Honen arabera, energia baliabideen gaineko subiranotasunaren aldarrikapena

alderdi politiko tradizionalen eta horiek bultzatutako politiken ondorioak agerian jarri nahi

zituzten herri mugimenduek erabilitako leitmotiva izan zen, horrekin herri atsekabea

herrialdearen sistema politiko eta sozioekonomikoan aldaketa baten alde bideratu zelarik.

Hasierako suposizio honen baliotasuna aztertzeko, gizarte mobilizazio hauen faktore

bultzatzaileak zein mugimendu horien faktore artikulatzaileak aztertuko ditugu. Horren

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

3

ostean, aztertuko dugu zergatik energia baliabideak Estatuaren norabidean aldaketa eragin

zuten herri aldarrikapenak biltzeko osagairik egokiena suertatu ziren. Azkenik, gure lan

hipotesia burututako analisiarekin erkatuko dugu, ondorioak ateratzearren.

2. HERRI MATXINADA BOLIVIARREN FAKTORE BULTZATZAILEAK ETA

ARTIKULATZAILEAK (2000-2003)

Aipatu bezala, “uraren gerra” eta “gasaren gerra”ren bitarteko urteetan herri matxinada

asko gertatu ziren. Nahiz eta altxamendu hauek gizarte zibilaren sektore ezberdinetatik

bultzatuak izan, eta nahiz eta askotan bestelakoak ziren aldarrikapenak defendatu eta emaitz

ezberdinekin amaitu, badago azken batean matxinaden motibazioak hain era argian azaltzeko

aukeren inguruko azalpena ematen dituen oinarri komun bat.

Bada, esan dezakegu badaudela XXI. mende hasierako honetan herri boliviarraren eta

gobernu erakundeen arteko gatazken faktore bultzatzaileak eta faktore artikulatzaileak. Horien

arteko elkarrekintzak aintzat hartuta ere, jarraian herri asaldura suspertzera lagundu zuten

osagaiak batetik eta, bestetik, ondoeza kaleetan era biolentoan azaleraztea ahalbidetu zutenak

aztertuko ditugu.

2.1 Faktore bultzatzaileak

Historia boliviarrak adierazten digu antzinatik badagoela gizarte gatazkarako joera

handia. Halere, gatazka honek, beti present egon arren, sortasun epeak eta hedapen epeak

igarotzen ditu. Joera honek Altiplanoko herri indigenekin harreman estua du, hauek

erresistentzia beraien kulturako zati garrantzitsu bihurtu behar izan baitzuten lehendabizi

menperakuntza kolonialaren aurrean eta gero mestizoaren aurrean. Zentzu honetan,

Cabezasek zera adierazten du: Koloniako azken epetik gaurdaino, badago Bolivia andinoan “kultura errebelde” batean

oinarritutako errebelio indigena ketxu-aimara fenomeno errepikaria. Kultura errebelde hau orden kolonial ilegitimoaren kontrako borrokaren oroimen historiko subjektiboaren – oroimen luzea – jasotzailea da, hau une historiko bakoitzeko esperientzia errebeldearekin konbinatzen delarik – oroimen motza. 2

2 Neuk egindako itzulpena, M. Cabezas Fernández, “Bolivia: tiempos rebeldes. Coyuntura y causas profundas de las movilizaciones indígena-populares”, AIBR: Revista de Antropología Iberoamericana, 41. zbk., 2005/maiatza-ekaina, 7. orr. (letra lodiz jarritakoa nirea da).

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

4

Erro historikoak dituen kultura errebelde hau sendotu egin da XX. mendeko bigarren

erdian meatzariek zuzendutako langile klasearen eta Indar Armatuen arteko liskar errepikarien

ondorioz. Horrela, herri sustrai sakonak dituen borroka kultur politiko autoritarioa sortzen da.

Biolentzia metodo gisa erabiltzea, autoritatearen errekonozimendu eza, Estatu paternalismo

ideia, boterea klientelismo moduan ulertzea eta herri mugimenduek defendatutako boterearen

kontrako kultura horren adibide argiak dira.

Kultur politiko honi demokrazia boliviarraren gaztetasuna eta alderdi politiko gehienak

ideologikoki hutsik egotea gehitzen badizkiogu, erraz ulertzen da biztanlegoak ez dituela

balio demokratikoak guztiz bereganatu. Erakunde formalak ez dira gai izan herriaren kezkak

era egokian bideratzeko; aldiz, alderdiak beraien interesen banaketan eta mantentzean zentratu

dira.

Izan ere, 2005eko abenduan izandako azkenengo presidente hauteskundeetara arte,

Boliviako sistema politikoa “demokrazia adostu” delakoan oinarritu zen. Honek sistemako

hiru alderdi nagusien (Sanchez de Lozadaren MNI, Hugo Banzerren Ekintza Demokratiko

Nazionalista (EDN) eta Jaime Paz Zamoraren Ezker Iraultzaile Mugimendua (EIM)) arteko

egonkortasun hitzarmenen osaketa suposatzen zuen, benetako gobernu alternatiba ukatuz eta

politika neoliberalak martxan jartzea erraztuz.

Horrela, bada, borroka kultur politikoa eta alderdi politiko tradizionalen ospe-galtzea

mende aldaketa honetako herri mugimenduen osagai bultzatzaile garrantzitsu bihurtu dira.

Baina ez dira bakarrak izan. Izan ere, faktore hauei herri irakidurari abiadura eta trinkotasuna

ematen lagundu duten gutxienez beste hiru osagai gehitu behar zaizkio.

Lehenik, nahitaezkoa da Estatu Batuek barne-arazo boliviarretan duten esku-sartzea

aipatzea. Boliviako independentzia unetik Monroe Doktrinak eta, geroxeago, Roosevelt

Korolarioak Estatu Batuei herrialde amerikarren arazoetan esku sartzera ahalbidetzen bazieten

ere, duela gutxiko historia boliviarrak horren oroigarriak eskaintzen ditu. Izan ere,

hirurogeigarren hamarkadan CIA libreki sartu zen Bolivian bertoko autoritateen oniritziarekin

Txe Gebara bilatzeko, harrapatzeko eta azkenik hiltzeko. Honetaz gain, iparraldekoak

hirurogeigarren eta hirurogeita hamargarren hamarkadetako de factozko gobernuekin

harreman estuak izan zituen eta azkenengo hamarkada horretako bukaeran bere presentzia

areagotu zuen herrialdean kokaren kontrako borroka argudiatuta. Izan ere, Estatu Batuak

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

5

landaketak errotik ateratzearen defendatzaile nagusia izan ziren, horretarako alferrik

suertatuko ziren mota askotako planak prestatuz.

Hala eta guztiz ere, barne-arazo boliviarretan estatubatuarrek izandako parte hartze

aktibo honek metropoli menperatzailearen mamua ekarri zuen oroimenera. Gainera,

nazioarteko finantza erakundeen sustenguarekin Estatu Batuek EPBk martxan jarritako

politika neoliberalen gainean burututako ikuskapenak zegoeneko sortarazitako itomen

sentsazioa indartu zuen.

Bigarrenik, globalizazioak ere paper nabarmena jokatu du ikertzen ari garen herri

altxamendu boliviarretan. Baita modu bikoitzean egin ere: alde batetik, globalizazioa Bolivia

bezalako garapen bideko herrialdeentzako negatiboa den prozesu ekonomiko mundial bezala,

eta beste alde batetik, antolaketa eta borroka modu eta proiektu alternatiboen prozesu

hedatzaile bezala.

Izan ere, alde batetik, globalizazioa neoliberalismoaren igoerak markatutako garapen

kapitalistako epe bezala ulertuta, Hegoaldeko herrialdeen garapen aukera efektiboetarako

mehatxu lez agertzen da. Globalizazio hau era partzialean eta kontraesankorrean ematen da;

kapital eta merkantzien zirkulazio askea defendatzen duen bitartean, pertsonen zirkulazio

askea ukatzen du, eta garapen bideko herrialdeetako merkatuen liberalizazio osoaren alde

egiten duen bitartean, herrialde garatuen merkatuak babesten ditu. Indartsuenen aldeko

globalizazioa da, beraz. Boliviaren kasuan, globalizazioaren inguruko irakurketa hau aipatu

Estatu Batuen esku-sartze honekin erlazionatuta dago, herrialdean dauden enpresa

transnazionalak ere barne hartzen baditu ere.

Baina, beste alde batetik, globalizazioa herri matxinaden bultzatzaile suertatzen da,

Estatuko mugetatik kanpoko ideia, aldarrikapen eta erresistenzia formen igorpen mekanismo

suertatzen den heinean. Herri mugimenduak ez daude jada, lehen bezala, bakarrik beraien

Estatuetako mugetan sartuta, baizik eta orain badituzte askoz ere aukera gehiago herrialde

hurbil edo urrutietako herri mugimenduen joerak ezagutzeko, eztabaidatzeko edo

barneratzeko, esperientziak elkar trukatuz. Zentzu honetan, ez diogu garrantzirik kendu behar

laurogeita hamargarren hamarkadako politika ekuadortarrean izandako mugimendu indigena

sendoen adibideari edota Porto Alegreko Gizarte Foro Mundiala (2001) bezalako eremuetan

formulatutako planteamenduei. Zalantzarik gabe, horiek guztiek kortse neoliberalaren

bestelako bidea posiblea izatearen sentsazioari bide eman zioten, kapitalismoaren aurreko

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

6

alternatiba barik gelditu zen mundu batean etorkizun handiko ideia berrien inkorporazioa

ahalbidetuz.

Last but not least, badugu egoera leherrarazten duen faktorea dena: laurogeigarren

hamarkadako erdialdetik aurrera martxan jarritako politika neoliberaletako giza kostu altua.

Jakina denez, garai horretan Amerika Latinan ohikoak ziren “Egitura Doikuntza Planetako”

batean kokatutako 21060 Dekretua Bolivia Estatuko kapitalismo eredutik urrundu nahi zuten

aldaketen zutabe nagusia izan zen. Honekin, herrialdea merkatu askeko ekonomian sartu nahi

zen, baina, ikuspegi sozial batetik, emaitza erabateko porrota izan zen.

Lehenengo eta behin, Estatuaren edukiera hustu zen, horretarako alde batetik enpresa

publikoak pribatizatuz. “Kapitalizazio” deitutako pribatizazio hauek sui generis izan ziren:

izan ere, Estatua eta kapitalista atzerritarren arteko nolabaiteko “elkarketa”n oinarritu ziren.

Honen arabera, kapitalistek hasierako kapitala bezalako zenbatekoa inbertitu behar zuten,

horren truke akzioen %51a baino gehiago eta enpresen administrazioa eskuratuz. Bitartean

hasierako kapitalaren balioa – akzioetara itzulita – pentsio funtsen administratzaileen

eskuetara pasatzen zen, hauek gero enpresa horietako dibidendoen onuradunak izango ziren

hiritar boliviarren ordezkari bihurtuz. Normala zenez, enpresa transnazionalak gasa,

elektrizitatea, ura eta bankuak bezalako sektoreetan interesatu ziren gehienbat, hauek inbertsio

minimo baten truke mozkin handiak ekarriko baitzituzten.

Beste alde batetik, eta aurrekoaren ondorioz, apropos diseinatutako larrialdiko

programak gorabehera, Estatuko langileen kaleratze masiboak eman ziren, Estatua herrialdeko

enplegu-emaile nagusia izateari uztera behartuz eta langabezi maila izugarri altuak eraginez.

Estatu enpresen pribatizazioen ondorioz, Boliviako altxor publikoak bere sarrera iturri

nagusia galdu zuen, etengabeko kaudimen-gabezian geldituz. Honek, batetik, gastu

publikoaren murrizketa eragin zuen, gastu soziala barne, osasun, hezkuntza, etxebizitza eta

abarreko prestazioak jaitsiz. Bestetik, diru sarrerak sortzea beharrezkoa egin zen, eta

horretarako zerga erreforma zorrotzari ekin zitzaion: laurogeigarren hamarkadan batazbeste

Estatuko aurrekontuaren %69a errenten gaineko zergez finantzatzen bazen, 2000. urteetako

hasieran %77a zeharkako zergez finantzatzen zen. Argi dagoenez, egoera berri honek langile

sektoreen gainean izan du eraginik nabarmena.

Gainera, enpresariek lan kostuen murrizketari ekin zioten, gehiegizko irekitze

komertzialaren ondoriozko lehiakortasun jaitsierari aurre egiteko asmotan. Izan ere,

Washingtongo Adostasunaren planteamenduei jarraiki, laurogeigarren eta laurogeita

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

7

hamargarren hamarkadetako gobernu boliviarrek merkatuen liberalizazioa eta Merkataritzako

Mundu Erakundeak (MME) nabarmenduko zuen zabaltze komertziala ezarri zituzten.

Zabaltze honek barne industria ahulari kanpo konpetentzia latza aurkeztu zion, bere egoera

are gehiago txarragotuz.

Liberalizazioak nekazaritza eta abelzaintzako sektoreetan ere eragina izan zuen, zenbait

alor estutasunean jarriz, batez ere herrialdeko Mendebaldean. Produktu askoren ekoizpena –

batzuk patata, yuka, tipula eta arroza bezain oinarrizkoak boliviarrentzat – nabarmenki

murriztu zen, eskaria kanpo eskaintzaren bidez betez. Egoera honen eragin zuzenak landaren

hustuketa – gehienbat Altiplanoko erregioan – eta hirietarako eta atzerrirako emigrazioa izan

ziren.

Lehenengo alternatiba funtsezkoa da batazbesteko latinoamerikarra baino erritmo

handiagoz hazten diren Boliviako hirietako hazkunde azkarra ulertu ahal izateko. Horren

ereduzko adibidea El Alto hiria dugu. 2003ko urriko gertakarien protagonista nabarmena izan

zen hiri hau funtsean Altiplanoko migrantez osatuta dago, gehienetan indigenak eta laborariak

direnak. Izan ere, herri hau 1950. urteko 11.000 biztanletatik egungo 800.000 baino

gehiagotara pasatu zen. Baina badaude beste barne migrazioak ere: baditugu lana galduta

koka landaketetara joan ziren meatzariak, eta gero koka errotik ateratzearen politika

estatubatuarrak eraginda hirietara joan diren kokaleroak. Bigarren alternatibak, hau da,

nazioarteko migrazioa, garrantzi berezia eskuratzen du baldin eta kontuan hartzen badugu

estimatzen dela 3 miloi boliviar baino gehiago (Boliviako 8,5 miloi biztanleen gainean)

atzerrian bizi direla, bereziki Argentinan, Estatu Batuetan eta Espainian.

Estatu enpresen pribatizazioa, industria nazionaleko, abelzaintzako eta nekazaritzako

ahultzea, zeharkako zerga zama gorakorra, lehiakortasunaren murrizketa, migrazioak...

aldaketa hauek guztiek pobrezia eta giza ezberdintasun prozesu hazkorra eragin zuten: hauxe

izan zen, gure aburuz, izan diren giza protestaldi-haztegia.

Hain zuzen, alderdi politiko tradizionalen ospe-galtze eta Estatu Batuen barne-arazo

boliviarretan esku-hartze testuinguru batean kokatutako politika neoliberalen giza kostu

altuak zein globalizazioaren erronkek eta aukerek borroka kultur politikoa oihartzun handiko

herri matxinadan gauzatu zuten.

2.2 Faktore artikulatzaileak

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

8

Orain arte Bolivian azken urteetan izandako giza gatazken bultzatzaile gertatu ziren

faktoreak ikusi ditugu. Matxinatzeko arrazoiak soberan zeuden, baina zerk ahalbidetu zuen

ondoeza, sumina, antolatutako matxinada bihurtzea? Zein edo zeintzuk izan ziren osagai

katalizatzaileak?

Gure ikuspuntutik, urte hauetan giza mugimenduak gobernuari era bortitzean aurre

egiteko antolatzea ahalbidetzen duten faktoreak funtsean bi dira, biak historia politiko eta

sozial boliviarrean nagusia izan den osagaitik eratorriak, hain zuzen, zapalkuntzatik. Izan ere,

alde batetik badugu gutxiengo aberatsak gehiengo pobrearen gainean eta elite mestizoek masa

indigenen gainean ezarritako barne zapalkuntza, baina bestetik badugu herrialde garatuek –

gehienbat Estatu Batuek – eta beraien enpresa transnazionalek Bolivia bezalako herrialde

atzeratuaren gainean burututako kanpo zapalkuntza. Biek elkar behar izaten dute eta biek

elkar elikatzen dute, eta horregatik berez erlazionatuta dauden erantzunak sortzen dituzte.

Une historiko honetan giza osagai ezberdinak nahiko multzo koherente eta eraginkorra

osatzeko antolatzea ahalbidetzen duten faktoreak zirkunstantzia sozial, ekonomiko eta

politikoek (guk faktore bultzatzaile bezala aipatutakoek) barne eta kanpo zapalkuntzei ematen

dizkieten erantzunak dira, hau da, indigenen igoera botere alternatiba gisa eta herrialdeko

baliabideen gaineko subiranotasunaren aldarrikapena.

Indigenen igoerari dagokionez, esan beharra dago honek XXI. mendeko hasieran

ezaugarri berriak aurkezten dituela. Ezaguna da espainiar koroak bultzatutako konkista eta

kolonizazio hasieretan egun Bolivia den lurraldeko indigenek aurre egin zietela inbaditzaileei.

Behin-behineko garaipenak eta behin betiko porrotak gorabehera, intsumisio tradizio honek

denboran iraun du, XX. mendeko meatzari-Indar Armatuak oposizioak sendotu duelarik.

Baita borroka formak ere mantendu dira, irudipen kolektiboaren parte bihurtuta eta

askotan mito kategoriara igota. Izan ere, bide mozketak, barrikadak eta La Pazeko setioa

Tupak Katarirena bezalako antzinako altxamenduetan aurkitu ahal dira, gaur egun autoritate

zapaltzaileari aurre egiteko berreskuratuz. Zentzu honetan, Cabezasekin ados gaude zera

gogora ekartzen duenean: “aipamen berezia merezi du botere guneetako setio material eta

sinboliko estrategia indigenak, zeren eta espazio horietan baita non indigenak beraien

herrialdean bertan giltzapetuta mantendu dituzten muga ikusezinak sortzen eta ugaritzen

diren” 3.

3 Neuk egindako itzulpena, op. cit. 2. zbk., 7. orr.

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

9

Borroka kultur politiko hau egungo botere guneekiko lehiaketarekin batzen da, azken

hauek elite politikoek – egun mestizo eta boliviarrek – eta herrialde atzerritarrek – Estatu

Batuek, herrialde garatuek, enpresa transnazionalek – buruturiko menperakuntza bezala

ulertuta. Botere gune berri hauek elite zuri penintsular eta metropoli espainiarraren

zapalkuntza epekoen oinordeak lirateke subkonsziente kolektiboan. Horrela, bada, “kolonia

garaietatik gaurdaino herri indigenen kontra burutzen den esplotazio ekonomikoak eta arraza

eta kultura diskriminazio egoerak jadanekotasuna ematen diete – orainaldian – iraganeko

borroka antikolonialei” 4.

Egiaz, baita saihets ekonomikoan ere indigenak laurogei eta laurogeita hamargarren

hamarkadetako politika neoliberalek kaltetuenak izan dira. Ikusi bezala, berez gogorra den

lana kendu zaie meategietan aritzen zirenei, eta nekazariei, Altiplanokoei zein iritsi berriak

ziren meatzariei, migraziora bultzatu zaie. Hirietan pilatu dira, bizi baldintza gogorrak eta azal

diskriminazioa pairatuz. Labur esanda, lurrari lotutako eta mundu asmatze berezituan

kokatutako beraien ohiko bizimoduetatik are gehiago urruntzera behartu zaie. Beraien kultur

biziraupena are gehiago pitzatu da.

Horregatik hain zuzen ere, 1985tik garatutako neoliberalismoak errekonozimendu apur

batzuk eman zizkien, ezarritako interes politikoen eta ekonomikoen kontra zuzenean borroka

ez zezaten. Horrela, bada, Bolivia merkatu ekonomiarekin baterako demokrazia

errepresentatibo eta multikulturalismo eredua eramateko martxan jarritako erreforma juridiko

eta politikoen markoan, nabarmentzekoa da Estatuko Konstituzio Politikoaren aldaketa.

Honen ondorioz, herrialdea errepublika unitario, multietniko eta kulturanitza bezala definitzen

hasi zen. Halaber, aipatzekoa da tokiko parte hartze mekanismoak abiatu izana, finantza

deszentralizazio administratiboa ere sustatzen zuena.

Hala eta guztiz ere, Ekialdeko erregioaren autogobernu handiagoaren nahiak

errekonozimendu formal hau arindu zen. Etnia eta klase diskriminazioen gainezartzearen

eraginez, honek Ekialde aberatsa eta mestizoa eta Mendebalde pobre eta indigenaren arteko

polarizazio handiagoa eragingo zuen.

Beste alde batetik, dagoeneko aipatu bezala, Ekuador eta Mexiko bezalako Amerika

Latinako beste toki batzuetan laurogeigarren hamarkadan mugimendu indigenak aktore

politiko nazional eta transnazional agertu ziren, eskubide indigenen agenda berria planteatuz.

Garai honetan nazioarteko mailan Ekialde-Mendebalde hausturaren desagerpena ematen da,

4 Neuk egindako itzulpena, op. cit. 2. zbk., 7. orr.

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

10

langile mugimenduaren porrot estrategikoa ematen da, munduko bazter ezberdinetan

mugimendu etniko edota nazionalak berpizten dira eta oraingo superpotentzia bakarraren

eskutik neoliberalismoa ezartzen da. Eta globalizazioak mugimendu hauen esperientziak

ezagutzea ahalbidetzen du.

Honela, indigenen igoera herri zapalduek desagertarazi nahi zuen testuinguru baten

aurrean bizirauteko zuten modu bakar lez agertzen da. Pablo Davalosen esanetan: Bizirauteko, herri hauei soilik gelditzen zaie integratzearen aukera, eta integratzeak

asimilatzea esan nahi du, barne egitea esan nahi du, desagertzea esan nahi du. (...) Agian horregatik laurogeita hamargarren hamarkadatik aurrerako neoliberalismoaren sendotzeari gero eta sendoagoak eta protagonikoagoak diren mugimendu indigenen sortze batez erantzun zaio. Konkistako lehenengo urteetako koiuntura historikoa errepikatzen duen egoeraren aurreko erresistentzia da. 5

Orain mugimendu indigena boliviarrek plano estatalean aurkitu duten abantaila mende

amaieran alderdi politikoen ospe-galtzea nabarmena izatea izan da. Izan ere, honek lehen

aipaturiko faktore guztiak bat etortzeko aukera ematen zuen, igoera indigena gatazka

sozialaren osagai artikulatzaile gisa agertzeko bide emanez.

Modu honetan, 2000-2003 urteetako borroken egile nagusia izan zen mugimendu

indigenak Estatuko erakundeetan sartzea lortu zuen, SMeko 2002ko igoerarekin eta bere

2005ko garaipenarekin. Horretarako estrategia kontraesankorra baina orain arte eraginkorra

baliatu izan du: aldi berean sistemaren barnetik eta kanpotik ordezkaritza eta parte hartzearen

estrategia bikoitza. Gainera, ayllu tradizionalek ordezkaritza politiko forma bezala hartutako

paper hazkorrak ezarritako demokrazia sistema motaz bestelako bide alternatiboen aukera

baieztatu du.

Honela, mugimendu indigena hegemoniaren aurkako indar bezala igo da, Estatu

boliviarraren ardatz politikoen zatirik ahulenen batuketa lez. Izan ere, Boliviako gizartean hiru

zatiketa ardatz identifikatu ahal dira. Lehenik eta behin, ardatz etniko-kulturala dugu, mestizo

eta indigenak kontrajartzen dituena. Bigarrenik, klase ardatza dugu, langileak eta kapitalistak

elkarren aurka jartzen dituena. Hirugarrenik, badaukagu erregio ardatza, Boliviako Ekialdea

eta Mendabaldea polarizatzen dituena. Ardatz horien alde ahulenen gainezartzea, botere zilegi

hutsuneak lagunduta, eta lehen aztertutako baldintzapen orokorragoekin batera, izan da, azken

finean, igoera indigena 2000. urteetako hasieretako giza borroken faktore gako bihurtu duena.

5 Neuk egindako itzulpena, P. Dávalos, “Movimientos Indígenas en América Latina: el derecho a la palabra”, P. Dávalos (bild.): Pueblos indígenas, Estado y democracia, Buenos Aires, CLACSO Libros, 2005, 20. orr.

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

11

Gure aburuz, giza irakidura honen artikulatzailea izan den bigarren faktorea herrialdeko

baliabide naturalen gaineko subiranotasunaren aldarrikapena izan da, argi eta garbi kontu

indigenaren igoeraren eskutik joanik. Izan ere, lurralde boliviarreko jatorrizko biztanleei

beraien baliabide naturalen gaineko kontrola kendu zitzaien zibilizazio europarrarekiko

topaketa unetik beretik. Beraien aran eta mendiak okupatuak izan ziren, beraien lurren

bihotzetik aberastasunak ostu ziren eta hori egiterakoan bizitzarako ezinbestekoa zein

oinarrizko erreferente kulturala zuten ingurugiro naturala kaltetu zen. Honela, antzinatik bizi

ziren lurraldearen gaineko kontrola galdu zuten eta beraiek esku lana bezala mantentzen zuten

jabe batzuen lurretan okupatzaile hutsak izatera pasatu ziren.

Estatu kapitalismo ereduak indigenei beraiena izan zena itzuli ez bazien ere, neurri

handi batean indigena zen herriari baliabide naturalen gaineko subiranotasuna bueltatzen zion

nolabait Estatuaren bidez, botu eskubide eta meatzaritza enpresen nazionalizazioen bidez.

Alta, politika neoliberalen baitan burututako enpresa publikoen “kapitalizazioek” berriz kendu

zioten herriari lurra eta bere aberastasunen gaineko kontrola.

Eta desjabetzapen hau berriz barne zapaltzaileen bidez (kasu honetan, elite politiko

mestizoen bitartez) eman zen, beraien zein kanpo zapaltzaileen onurarako. Kanpo zapaltzaile

hauek orain enpresa transnazionalak dira, orokorrean herrialde garatuetan jatorria dutenak eta,

globalizazioari esker, ahalik eta etekin handiena ahalik eta kostu txikienarekin lortzeko

boliviar lurraldean finkatzeko askatasuna dutenak. Berriz ere gutxiengo batek gehiengoa

zapaltzen du. Labur esanda: aktoreak aldatzen dira, baina tragedia errepikatzen da.

Ondorioz, baliabide naturalen – batez ere energia baliabideen - gaineko jabetza eta

kontrol aldarrikapena herri sumineko faktore aglutinatzaile garrantzitsua izan zen, zeren eta

lurraldearen eta horrek barne hartzen duen ororen jabe berriz izateko gogoa laburbiltzen baitu.

3. GASAREN GAINEKO SUBIRANOTASUNA HERRI ALDARRIKAPENETAKO

LEITMOTIVA BEZALA

Orain arte aztertutako guztiak erakusten du 2003ko urrian herri masak kaleetara atera

eta, errepresioa gorabehera, Sanchez de Lozada Presidentea bere postutik atera izana ez zela

izan gertaera bakarra, berezia, baizik eta bizi baldintza txarretan eta halako altxamendurako

egoera egokietan azken arrazoia zuten matxinada serie baten amaiera. Baina, zergatik

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

12

aurkeztu zituen nazioarteko prentsak jazoera hauek biztanlegoak baliabide hidrokarburiferoen

gainean, bereziki gasaren gainean, subiranotasuna berreskuratzeko herri borroka adoretsu

bezala? Zergatik agertu zen kontu hau matxinaden arrazoi gisa, oposizio boliviarrak etengabe

baliatuta?

Gure ustetan, energia baliabideen gaineko subiranotasunaren aldarrikapena oposizio

herri mugimendu boliviarrek trebeki biztanlegoaren ondoeza bideratzeko erabilitako

leitmotiva besterik ez zen izan. Eta horrela erabili ahal izan zen jendea kaleetara ateratzeko

eta Estatuko Gobernua aldatzeko kontu nagusi bihurtzen zuten ezaugarriak baitzituen.

Zalantzarik gabe, gasa eta petrolioa altxor publiko boliviarrerako atal garrantzitsua izan

dira, behintzat Estatuaren eskutan egon ziren bitartean, meatzaritza bezala. Halarik ere,

laurogeigarren hamarkadako erdialdean hasitako erreforma neoliberalen ondorioz, interes hori

negozioa egiteko aukera interesgarria ikusi zuten enpresa transnazionalei pasatu zitzaien. Izan

ere, 1990ko urriko 26ko 1194 Hidrokarburoen Legeak enpresa multinazionalei erauzketa,

industrializazio eta komertzializazio hidrokarburiferoko prozesuko fase ezberdinetan parte

hartzeko atea ireki zien, Estatuari berak egiteko edota politika nazional baten arabera

burutzeko aukera gordetzen bazion ere. Era honetan, aipatu legeak zera zehazten zuen:

“hidrokarburoen ustiapenak Estatu politikari erantzun beharko dio, interes nazional altuenen

arabera, herrialdeko garapen integrala sustatuz”.

Beranduago, 1996ko apirileko 30ean 1689 Hidrokarburoen Legea onartu zen. Honek

xedatutakoaren arabera, “hidrokarburo landak esploratzeko eta ustiatzeko zein horien

produktuak komerzializatzeko eskubidea” YPFB enpresa estatalaren bitartez burutuko zen,

baina “nahitaez arrisku partekatuko kontratuak” sinatzearen baldintza pean (1. artikulua).

Gainera, “kontratuak sinatzen dutenek esploratzeko, ustiatzeko, eta lortutako ekoizpena

ateratzeko, garraiatzeko eta komerzializatzeko eskubideak bereganatzen dituzte”la zehazten

zuen (24. artikulua). Azkenik, legeak zehazten zuen Estatuak ezin izango zuela kontratu baten

ondoriozko eskubide eta obligazioak kargua utzitako bazkide batengandik beste berri

batengana lagatzeari muzin egin, baldin eta “enpresa berriak kontratuan ezarritako

obligazioak betetzeko gaitasun teknikoa eta finantzarioa badu” (19. artikulua). Beraz,

ustiapena eta salmentaren bidezko hidrokarburoen erabilpena, gozamena edo usufruktua

enpresa transnazionalen atribuzio soila izatera pasatzen ziren, eta ez Estatuarena. Ondorioz,

konstituzionalki Estatuari errekonozitzen zitzaion hidrokarburoen gaineko jabegoa hutsal

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

13

bihurtzen zen, zeren eta, lege berri honekin, Estatuak beraien usufruktuaren inguruko

erabakiei zegokienez subiranua izateari uzten baitzion.

Modu honetan, hidrokarburo politika nazionalaren helburuak eta bitartekoak zehazteko

Estatuko gaitasuna deusezten zen, batez ere, hidrokarburoen barne merkatuaren garapen eta

komertzializazioarekin erlazionatutako helburuak finkatzeari zegokionez. Hortaz, enpresa

transnazionalek etenkingarriagoen suertatzen zitzaien moduan jarduteko askatasun osoa zuten.

Zentzu honetan, gogora ekarri behar da 1689 Legeak hidrokarburoen inportazioa, esportazioa

eta barne komertzializazioa askeak zirela zehazten zuela; salbuespena barne gas natural

kontsumoa eta YPFBk legea baino lehenago sinatutako kontratuak asetzeko beharrezko

bolumenak ziren. Honekin alde batera uzten zen hidrokarburo barne kontsumo boliviarra

izugarri baxua dela industrializatzeko beharra ikusten ez delako. Halaber, murrizketa honetan

likidoak eta petrolioaren deribatuak ez aipatzeak Bolivia diesela bezalako likidoen defizit

altuak izaten jarraitzera behartzen zuen.

Gainera, kanpo kapitala sartzea errazteko helburuz, zerga mailan aldaketa sakonak

burutu ziren. Erregalia erregimen malguagoak sektorera inbertsio altuagoak erakarriko

zituenaren ideiatik abiatuta, hidrokarburo definizio berria ezarri zen, “existitzen zirenak”

(legearen jadanekotasun datan ekoizten ari zirenak) eta “berriak” (legearen jadanekotasun

datatik aurrera ekoizten hasiko zirenak) bereiztuz. Geroko lege aldaketa batek hidrokarburo

“berrien” sailkapena zabaldu zuen. Kontuan hartzen badugu “existitzen zirenen” gaineko

erregaliak %50ekoak zirela, “berrien” %18koarekin alderatuta, eta YPFBren arabera 2001.

urtean existitzen ziren egiaztatutako gas natural erreserben %97 “berriak” zirela eta bakarrik

%3 “existitzen zirenak”, argi ulertzen dira enpresa transnazionalei emandako erraztasunak6.

Honela, hidrokarburo sektore boliviarrean operatzera sartu ziren enpresa atzerritar

nagusiak Petrobras, Repsol YPF, Total eta British Gas izan ziren. Brasilgo petrolio enpresa

estatala den Petrobrasek Evo Moralesek nazionalizazioa iragarri zuen 2006ko maiatzera arte

gas ekoizpen boliviarraren %20 menperatzen zuen. Meatoki handienak ustiatzen zituen eta bi

findegi zituen, gasolindegi sare zabal batez gain. Bere aldetik, Repsol YPFk bigarren tokia

zuen, Margaritako meatoki garrantzitsuaren kontrola edukiz. Jarraian agertzen ziren Itauko

meatokia zuen Total enpresa frantziarra eta British Gas britainiarra, azken hau Margaritan eta

6 Lege hauen inguruan zein hidrokarburoen zerga araudi, kontsumo, eta abarren inguruko informazio gehiagotarako, vid.: C. Arze Vargas, “Las rebeliones populares de 2003 y la demanda de nacionalización de los hidrocarburos: ¿fin de la era neoliberal en Bolivia?”, Cuadernos del Cendes, 2004/abuztua, 21. liburukia, 56. zbk., 87-107. orr.

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

14

Itaun bazkidea zelarik, meatoki txiki batzuk gehiago ustiatzeaz gain. Horiek guztiek petrolio

sektorean ere zuten parte hartzea.

Kontuan hartu behar da Boliviako pertsonako energia kontsumoa Hegoamerikako

baxuena dela: urteko 2,2 PUB (petrolio upel baliokidea) biztanleko, HEMERKOko

(Hegoaldeko Merkatu Komuna) batazbesteko 6 PUBen aurrean. Halaber, kotxerako gas

natural konprimitu edota etxerako gas natural kontsumo mailak izugarri baxuak dira;

adibidez, Arzeren arabera, 2002. urtean soilik sendien %0,77ak zuen gas naturala etxean7.

Ikusi dugun bezala, 1689 Legeak zazpi urte zeramatzan indarrean 2003ko urrian herri

matxinadak eztanda egin zuenean, energia baliabideen – batez ere, gasaren – gaineko

subiranotasunaren defentsa ikurtzat hartuta. Enpresa transnazionalek bazeramaten nahiko

denbora errentagarritasun handiak lortzen eta biztanlegoak lehen bezalako urritasun

energetikoa pairatzen zuen. Beraz, zein izan zen garra piztu zuen osagaia, zegoeneko ondoeza

sozial egoeran?

Herri matxinada berri – eta askoz ere bortitzago – honen eztanda-eragilea orduko

presidentea zen Sanchez de Lozadak egindako iragarpen bat izan zen, Mexiko eta Estatu

Batuetara Txileko Arikako portutik gas natural gordina esportatzearena, hain zuzen. Gasa

Txilen likidotuko zen eta etorkizun hurbil batean horra zuzenduko zen esportazioetako zati

handi bat. Orduan La Paz eta El Alto hirietako herri mugimenduek zuzendutako oposizio

politiko boliviarrak iragarpen honetan gasaren defentsa dagoeneko aztertutako faktore

ezberdinen ondoriozko altxamenduetako leitmotiva bihurtzeko beharrezko guztia aurkitu

zuen.

Izan ere, hasteko, oposizioa biztanlego boliviarraren onurarako izango ez zen baliabide

natural ustiapen eta salmenta proiektu berri honetako eduki sinbolikoaz baliatu zen. Arzek

honela adierazten du: Ekonomia nazionaleko modernizazioa bultzatzeko onurak sortu ez zituzten eta

subkonsziente sozialean bizirauten duten herrialdeko historiako esperientzia txar batzuk, XIX. mendeko zilar esplotazioa eta XX. mendeko goma eta estainu esplotazioa bezala, berriz azaleratu dira, gizarte mobilizazioen eszenatokia menperatuz. 8

Esportazio hau enpresa transnazionalek egingo zutela egia bada ere, honek ez zuen ezer

berri suposatzen, zeren eta 1689 Legearen indarrean sartze unetik honela egiten baitzen.

Sanchez de Lozadaren iragarpenak aurkezten zuen berezitasuna batetik, esportazioetako

azken jasotzailean eta, bestetik, bitartekarian zetzan.

7 Ibidem, 95. orr.

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

15

Gas boliviarreko inportatzaileetako bat Estatu Batuak izango ziren, zeintzuen irudiak,

ikusi ahal izan dugun bezala, ez duen harrera ona biztanlego boliviarraren artean beraien

barne politikan esku-hartzea, koka erauzteko planak eta erreforma neoliberalen babesa direla

eta. Horrela, bada, gasaren defentsak, boliviar guztien ondasun bezala, Iparreko erraldoiaren

aurrean beste independentzia aldarrikapen bat suposatzen zuen. Inportatzaileetako beste bat –

edo, hobeto esanda, inportatzaile hipotetikoetako bat – Txile izango zen, baita bitartekaria ere

izango zena.

Horrela, bada, gure ustez, talde sozial ezberdinen mugimendu indigenaren inguruko

bilketa ahalbidetu zuen faktorea herrialdeko aberastasuna herrialde zanpantzailera Txiletik

burutu nahi izatea izan zen. Dakigunez, Boliviak itsasorako irteera galdu zuen Txileren alde

Pazifikoko Gerraren ondorioz. Historikoki, garapen maila egokia eskuratu ez izanaren errua

herrialdeko mediterraneitate honi leporatu zaio, Pazifikoko kostaldeko zatiaren aldarrikapen

boliviarrak gaurdaino irauten duelarik. Hori dela eta, nortasun nazional boliviarreko

oinarrietako bat txiletarren kontrako sentimendua da. Honen guztiaren aurrean, zelan ulertu

ahal da Estatuko Gobernuak gas gordin esportazio horiek lehen boliviarra izandako portu

txiletar batetik egin nahi izatea? Zergatik eman etekin ekonomikoak betiko areriori? Eta,

gainera, zergatik indarrez harrapatutako – eta oraindik eztabaidatutako - kostalde zati horren

gaineko subiranotasuna errekonozitu?

Sanchez de Lozadak ez zien proiektua eta biztanlegoaren sentimenduen arteko begi

bistako inkongruentzia hauei kasurik egin, baina oposizioak oso ondo erabili zituen.

Azkenengo bi hamarkadetan gobernuak herriari eragindako gorabeherak gutxi balira bezala,

orduan Txileren kontrako sentimendu horren aurka joaten zen. Oposizioak sentimendu

nazionalaren kontrako irain honetaz baliatu zen sektore sozial ezberdinen ondoeza

gobernuaren kontra biltzeko. Era honetan, “ekonomia boliviarreko liberalizazioaren kontrako

barne mugimenduak gasa bere aldarrikapen nagusi bihurtu zuen interes atzerritarren

aurrean”9.

Horrela, bada, gasaren gaineko subiranotasuna “gasaren gerra” delakoa baino urte

batzuk lehenago hasitako aldarrikapen sozialen leitmotiv bihurtu zen. Hainbat hildako eragin

zituen “gerra” honen emaitza Sanchez de Lozada kargua utzi behar izatea izan zen, Estatu

zuzendaritzan Carlos Mesa presidenteordea geldituz. Biztanlegoaren artean gaiak hartu zuen

8 Neuk egindako itzulpena, ibidem, 97. orr. 9 Neuk egindako itzulpena, P. Isbell, “El gas: una cuestión conflictiva en América Latina”, ARI, 48/2006 zbk.

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

16

garrantziak behartuta, Mesak “urriko agenda” delakoan sartu zuen, eta 2004. urteko

erdialdean gaiaren inguruko kontsulta-erreferenduma burutu zuen.

Erreferendum honen xehetasunak edo geroago Rodriguezen eta Evo Moralesen

gobernuek gasaren eta hidrokarburoen inguruan hartuko zituzten erabakiak baloratzen hasi

gabe, nabarmendu nahi dugu politika neoliberalen kontra ari ziren herri mugimenduek

gasaren gaineko subiranotasuna ikurtzat hartuta eskuratu zuten eraginkortasuna. Ikusi ahal

izan dugun bezala, Sanchez de Lozadak Txiletik egingo ziren esportazioen inguruko

iragarpenak ondoeza arrazoi ezberdinak osagai bakar batean biltzea ahalbidetu zuen,

errebultsiboarena eginik. Zentzu honetan, gaia borroka ikur bezala instrumentalizatu izana oso

egokia izan zen, zeren eta ez baitzuen soilik giza sektore ezberdinak batzea lortu, baizik eta

baliabide hidrokarburiferoen kudeaketa agenda politiko nazionalean sartzea behartu zuen ere

bai. Honekin herriak politikan zuen parte hartzean aldaketa kualitatiboa ahalbidetu zen –

lehendabizi, kaleetatik parte hartzen, eta gero, 2005eko hauteskunde presidentzialen ondorioz,

erakundeetatik jarduten.

4. ONDORIOAK

Bolivian 2000. eta 2003. urteen artean gizarte protesta mugimendu sendoak sortarazi

zituzten indarrak aztertzerakoan, energia baliabideen gaineko subiranotasun aldarrikapena

orokorrean, eta gasaren gainekoan zehazki, Sanchez de Lozada eta Mesaren gobernuen

kontrako oposizioaren buruzagiek ezberdintasun sozioekonomikoen ondoriozko herri ondoeza

bideratzeko erabilitako errebultsiboa izan zenaren ustea hartu genuen lan hipotesi.

Boliviako gizarte gatazka aurrekari historikoen gaineko analisi arinak ere zilar meategi

oparoek erakarritako konkista eta kolonizazio espainiar prozesuak oraindik amaitugabe

dagoen konfrontazio epea zabaldu zuela erakusten du. Konfrontazio honek sortasun zein

irakidura epeak izan ditu, duela bost mendeetatik bizirik dirauen jatorrizko biztanleen

zapalkuntzari esturik loturik egonik. Ondorioz, egun berreskuratzen dira ez bakarrik lehengo

matxinada indigenen oroimen kolektiboa baizik eta baita horien borroka taktikak ere.

XX. mendean klase dikotomiak ardatz etniko-kulturalaren inguruan sortutako eta kanpo

eta barne kolonialismotik erratoritako borroka kultur politiko hau indartu zuen. Halaber,

mende horretako bigarren erdiko Estatu kapitalismoak boliviar gizartean beste haustura lerro

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

17

bat eragin zuen: Ekialde-Mendebalde haustura. Era honetan, ezberdintasunak eta liskarrak oso

konplexuak dira XXI. mende hasierako Bolivia honetan.

Testuinguru horretan, gure ustez, “uraren gerra” delakoa jazo zen 2000. urtetik gasaren

inguruko 2003ko urriko gatazkak izan ziren momentura ezarritako autoritateen kontrako herri

mugimenduak bultzatu dituzten bost faktore aipa litezke. Faktore bultzatzaile hauetako

lehenengoa borroka kultur politikoa da, bidegabekeriak eta herri matxinadak urte luzez

subkonsziente popularrean finkatutakoa. Bigarrenik, alderdi politiko klasikoen ospe-galtzea

aipa genezake, zeren eta hauek ez baitziren gai izan herriaren kezkak era pazifikoan

bideratzeko, legitimazioa galduz eta botere hutsune nabarmena utziz. Aipatu beharreko

hirugarren osagaia Estatu Batuek barne arazo boliviarretan izandako esku-sartzea dugu, esku-

sartze hau era orokorragoan baita enpresa transnazionalei zein gainontzeko herrialde garatuei

ere luzatzen zaielarik. Laugarrenik, globalizazioak jokatutako papera genuke, bai

herrialdearen garapen aukerak mugatzeko zentzu negatiboan bai munduko beste parteetako

herri mugimendu alternatibo eta planteamenduekiko kontaktua erraztearen zentzu positiboan.

Azkenik, aurrekoetan oinarrituta, aipaturiko gatazken faktore bultzatzaile nagusia dena

laurogeigarren hamarkadatik aurrera gobernuek martxan jarritako politika neoliberalen kostu

sozial handiak dira.

Horrela, bada, alderdi politiko tradizionalen ospe-galtze eta Estatu Batuetako Bolivian

esku-sartze testuinguru batean kokatuta, eta globalizazioaren erronka zein aukerei loturik,

politika neoliberalek maila sozialean izandako ondorio ezkorrek bultzatu zuten borroka kultur

politiko boliviarraren gauzatzea herri matxinada garrantzitsuan, maila politikoan aldaketa

kualitatiboa eraginez.

Hori posiblea izateko beharrezkoa izan zen, halere, katalizatzailearena egin zuten

elementu pare bat. Ondoeza sozial orokortua artikulatzeko balio izan zuten osagai hauek

batetik, indigenak botere alternatiba gisa azaldu izana, eta bestetik, herrialdearen baliabideen

gaineko subiranotasunaren aldarrikapena izan ziren. Kontu biak estuki lotuta egonik, batera

polo kontrahegemoniko baten agerpena eragin dute. Polo kontrahegemoniko hau gizarte

boliviarraren atal ahulenetan oinarrituta dago eta ordezkari politiko tradizionalek galdutako

lekua okupatzea du helburu. Gizarte ondoezaren artikulazio honen ondorioa Estatuko

gobernua kargutik kenduko zuen herri irakidura izan zen, konstituzio ordena hautsi ez bazen

ere.

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

18

Presidentearen erorketa azkartu zuen gaia gas boliviarra Estatu Batuetarantz eta

Mexikorantz Txiletik esportatzearen proiektuaren inguruko eztabaida izan zen. Orduko

herrialdeko egoera nahiko ezegonkorra bazen ere, gai hau herri matxinadaren errebultsibo

bihurtu zen oposizio politiko boliviarrak burututako erabilpen eraginkorraren ondorioz. Izan

ere, gasaren gaineko subiranotasunaren aldarrikapena herri ondoezaren leitmotiv bihurtu zen,

lelo bakar baten azpian esplotazio oroimen historikoa, menperatzaile atzerritarrak (Estatu

Batuak eta enpresa transnazionalak) eta, batez ere, Txileren kontrako sentimendu ezkorra

batzen baitzituen.

Honela, alderdi politiko tradizionalek sinbolizatutako neoliberalismoa gelditzeko

helburuarekin bat etorrita, talde politiko oposatzaileek gasaren gaia ekonomia boliviarraren

liberalizazioaren kontrako borroka ikur bihurtu zuten, herriaren antzinako menperakuntza

amaitzeko gogora sinbolikoki joz. Hau guztia aintzakotzat hartuta, ondoriozta dezakegu gasa

ez dela izan matxinadetako benetako arrazoia, baizik eta, soilik, herri zapalduaren

askapenaren aldeko borroka zaharrerako ikur berria.

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

19

BIBLIOGRAFIA ALIAGA SAEZ, Felipe, “Bolivia y Chile: crisis, gas, mar e imaginarios sociales” en Ciencias

Sociales Online, Vol. III, 1. zbk, 2006/martxoa, 1-18 orr., www.uvm.cl/csonline

(2007ko iraila).

ANDOLINA, R., RADCLIFFE, S., LAURIE, N., “Gobernabilidad e identidad: indigeneidades

transnacionales en Bolivia”, DAVALOS, PABLO (bild..), Pueblos indígenas,

Estado y democracia, Buenos Aires, CLACSO Libros, 2005, 133-170 orr.

ARZE VARGAS, Carlos, “Las rebeliones populares de 2003 y la demanda de nacionalización

de los hidrocarburos: ¿fin de la era neoliberal en Bolivia?”, Cuadernos del Cendes,

2004/abuztua, 21. liburukia, 56. zbk., 87-107 orr.

CABEZAS FERNANDEZ, Marta, “Bolivia: tiempos rebeldes. Coyuntura y causas profundas

de las movilizaciones indígena-populares”, AIBR: Revista de Antropología

Iberoamericana, 41. zbk., 2005/maiatza-ekaina, 1-15 orr.

CHAVEZ, Walter, “Effervescence populaire en Bolivie”, Le Monde Diplomatique, Ed.

française, 2005/martxoa.

DAVALOS, Pablo, “Movimientos Indígenas en América Latina: el derecho a la palabra”,

DAVALOS, PABLO (bild.), Pueblos indígenas, Estado y democracia, Buenos

Aires, CLACSO Libros, 2005, 17-33 orr.

21060 Goi Dekretua, 1985eko abuztuak 25ekoa (Bolivia),

http://servdmzw.sbef.gov.bo/circular/leyes/DS21060.pdf (2007ko iraila).

DEL ALAMO, Oscar, “Desigualdad y emergencia indígena en Bolivia”, Gobernanza: Revista

Internacional para el Desarrollo Humano, 44. zbk., 03-05-2006,

http://www.iigov.org/gbz/article.drt?edi=437500&art=445410 (2007ko iraila).

DO ALTO, Herve, “El MAS, entre la utopía indigenista y el pragmatismo económico”, Viento

Sur, 84. zbk., 2006/urtarrila, 7-14 orr.

GALL, Norman, “Gas en Bolivia: conflictos y contratos”, ARI, 10/2007 zbk.

GREBE LOPEZ, Horst, “Las incertidumbres del proceso boliviano”, ARI, 79/2006 zbk.

GURIDI ALDANONDO, Luis, “Crisis económica y droga en la región andina”, Cuadernos de

Trabajo de Hegoa, 18. zbk., 1997/apirila.

INTERNATIONAL CRISIS GROUP, “Bolivia’s divisions: too deep to heal?”, Latin America

Report, 7. zbk., http://www.crisisgroup.org/home/index.cfm?id=3828&l=1

(2007ko uztaila).

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

20

ISBELL, Paul, “El gas: una cuestión conflictiva en América Latina”, ARI, 48/2006 zbk.

JOHN DE SOUSA, Sarah, “Brazil and Bolivia: The Hydrocarbon ‘Conflict’”, FRIDE E-

Newsletters, 20. zbk., 2006/azaroa,

http://www.fride.org/eng/ClientsFride/showpage.aspx?OriginId=660 (2007ko

uztaila).

LASERNA, Roberto, “Bolivia en el camino de Nigeria”, www.geocities.com/laserna_r

(2007ko urria).

______, “Bolivia: entre populismo y democracia”, Nueva Sociedad, 188. zbk., 4-14 orr.

______, “Cochabamba: la Guerra contra el Agua”, www.geocities.com/laserna_r (2007ko

urria).

______, “El diablo y Margarita”, www.geocities.com/laserna_r (2007ko urria).

______, “La victoria de los cocaleros bolivianos”, www.geocities.com/laserna_r (2007ko

urria).

______, “Las rentas del gas nos pertenecen por derecho”, www.geocities.com/laserna_r

(2007ko urria).

1194 Hidrokarburoen Legea, 1990ko urriak 26koa (Bolivia),

http://www.congreso.gov.bo/leyes/1194.htm (2007ko iraila).

1689 Hidrokarburoen Legea, 1996ko apirilak 30ekoa (Bolivia),

http://www.congreso.gov.bo/leyes/1689.htm (2007ko iraila).

LEMOINE, Maurice, “La Bolivie indienne rejoint la gauche latina”, Le Monde Diplomatique,

Ed. française, 2005/abendua.

MONTERO SOLER, Alberto, “Transnacionales españolas: crónica de un saqueo” en Viento

Sur, 87. zbk., 2006/uztaila, 5-14 orr.

PRADA ALCOREZA, Raúl, “Perfiles del movimiento social contemporáneo. El conflicto

social y político en Bolivia. Las jornadas de septiembre-octubre de 2003”, Revista

OSAL: Observatorio Social de América Latina, IV. urtea, 12. zbk., 2003/iraila-

abendua, 35-46 orr.

SANCHEZ LIBARONA, Javier, “Mediterraneidad de Bolivia. Efectos geopolíticos de una

eventual salida al Pacífico.”, Revista de Marina, Armada de Chile, 19/869

liburukia, 4/2002, 352-364 orr.

TICONA ALEJO, Esteban, “La rebelión aymara y popular de octubre de 2003. Una

aproximación desde algunos barrios paceños de La Paz, Bolivia”, DAVALOS,

TRABAJOS Y ENSAYOS Número 7, febrero de 2008 Maite Juliana Iturre: Gasaren subiranotasunaren gaineko aldarrikapena Bolivian:

aspaldiko borrokarako ikur berria

21

PABLO (bild.), Pueblos indígenas, Estado y democracia, Buenos Aires, CLACSO

Libros, 2005, 185-196 orr.

TOLEDO, Víctor, “Políticas indígenas y derechos territoriales en América Latina: 1990-2004

¿Las fronteras indígenas de la globalización?”, DAVALOS, PABLO (bild.),

Pueblos indígenas, Estado y democracia, Buenos Aires, CLACSO Libros, 2005,

67- 102 orr.