Download - txisteak

Transcript

STOP Lazkao Txiki, kotxean zihoala, stop batean pasa da gelditu gabe. Guardiek ikusi eta alto ematen diote.

-Buenos das. Usted no ha visto el stop? Joxe Migelek: -Al stop s, pero a ustedes no.SENIDEAK

Beste batean honela galdetu zioten: -Zuek zenbat senide izan zarete? -Gu zazpi -Joxe Migelek-. Hiru arreba eta lau anaia. -Eta bizi? -Bizi, ni bakarrik. -Eta besteak? -Ez, haiek lan egiten dute.ALTO Beste batean, Lazkao Txiki mendi bidean gauez zihoala, guardiazibilek oihukatzen diote:

-Alto! -Yo no! (Zerbaitegatik deitzen zuten Lazkao Txiki, oso txikia zen-eta). TXIRRITAEgun batez, honela esan zion Txirritak Saiburu bere lehengusuari:

-Sekula baino indartsuago nago, primo. -Zer, ba? -Gaur ere etxeko belatzera joan pagotxa ebakitzera, eta ehun eta berrogei kilo altxatu ditut lurretik. -Bai zera! Nola? -Nola? Ez al dakizu han nola dagoen sagar-arbola bat? -Bai -Ba, handik zintzilik jarri naiz.HAMARRAK HAMAR GUTXI

Donostian, Parte Zaharrean zihoala norbaiti galdetzen dio: -Zer ordu da? -Hamarrak hamar gutxi. -Orduan bat ere ez.