LABURPEN EZ TEKNIKOA - Zeberio · - Lehen sektorea bultzatzea. - Landa-irudiaren...
Transcript of LABURPEN EZ TEKNIKOA - Zeberio · - Lehen sektorea bultzatzea. - Landa-irudiaren...
ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance 1
LABURPEN EZ TEKNIKOA
01- SARRERA
Ingurumen arloko tramitazioa Ingurumen Ebaluazio Estrategikoari buruzko 211/2012 Dekretuarekin bat etorrita egin da,
eta HAPOren Aurrerakina idaztearekin batera. Hala, elkarri elikatu dira biak, antolakuntza ahal bezain koherentea izan
dadin, Zeberioko udalerriaren natura- eta gizarte-balioen kontserbazioari eta haiei balioa emateari dagokienez.
HELBURU OROKORRAK
Hiri Antolakuntzako Plan Orokorra dugu udal-lurralde osoaren plangintza integrala gauzatzeko tresna, eta haren funtsezko
egitekoa udal-barrutia, bere osotasunean, antolatzea da, honako hauek lortzeko:
- Gutxienez, udal-barrutiaren egiturazko antolamendu osoa eta hiri-lurzoru finkatuaren antolamendu xehatua.
- Aukeran, sektoretan banatutako lurzoru urbanizagarriaren eta hiri-lurzoru finkatuaren kategorian txertatu gabeko
hiri-lurzoruaren antolamendu xehatua.
Udalerrian indarrean dagoen plangintza Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitu behar
da, eta gogoeta sakon bat egin behar da, 2007. urtera arte izandako lurzoruaren kontsumo masiboaren eta hazkunde
dinamikaren gainean. Horrez gain, beharrezkoa da gerora onartutako ingurumen-araudietara egokitzea; batik bat, lurzoru
urbanizaezinari dagokionez.
INGURUMEN-HELBURUAK
Helburu orokorra bateragarritasuna bilatzea da, herriko bizi-kalitate onaren eta herriguneak iraunkortasun globalean ahal
bezain eragin txikia izatearen artean; horretarako, helburu hauek proposatzen ditu Aurrerakinak:
Natura errespetatzea:
- EAEk hartutako ingurumen-konpromisoak HAPOn txertatzea.
- Lurzoru urbanizaezina antolatzeko kategoriak ezartzea, ingurune fisikoaren diagnostikoan hautemandako
gabeziak, aukerak, urrakortasuna eta erabilera-gaitasunak kontuan hartuta.
- Ingurune fisikoaren diagnostikoa eta udalerriaren aukerak oinarri hartuta, ingurumena babestea eta hobetzea.
Hori guztia, askotarikotasun biologikoa, paisajistikoa eta funtzionala areagotzeko.
2 ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance
- Balio ekologiko handiko guneen arteko lotura sustatzea, ingurune naturalaren zatiketa murriztuko duten korridore
ekologikoen sorreraren bidez.
- Lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko neurriak txertatzea.
- Baso-kudeaketarako eredu orekatua.
Zeberio ibaia hobetzea:
- Ordoki alubiala hobetzea.
- Ibaia Zubialde – Zautuolabarria herrigunean txertatzea.
- Iturriak eta iturburuak babestea.
- Uraren zikloa eta ibai-ekosistemak babestea.
Landa-paisaia babestea:
- Paisaia-unitateak identifikatzea eta babestea.
- Lehen sektorea bultzatzea.
- Landa-irudiaren nortasun-elementuak babestea.
- Haien kokalekua edo haien arteko erlazioak direla-eta, ingurumenerako interes berezia edo urrakortasun
paisajistikoa duten eremuak identifikatzea eta babestea.
- Interes historiko, artistiko eta kulturaleko elementuak babestea, eta horien balioa nabarmentzea.
Tokiko baliabideei etekina ateratzea/lehendik dagoena sustatzea:
- Balio agrologiko handiko lurzoruak identifikatzea eta babestea, eta erabilera desegokietarako ez okupatzea.
- Udalerrian elikagaien tokiko ekoizpena bultzatzea, eta ustiapenen iraunkortasuna hobetzea.
- Udal-autonomia areagotzea, hondakinen kudeaketan.
- Dauden zerbitzu-sareak hobetzea, eta auto-arazketa sustatzea.
- Udal-autonomia energetikoan aurrera egitea.
ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance 3
O ERREFERENTZIA-DOKUMENTUA
Zeberioko HAPOren Aurrerakinaren ingurumen-tramitaziorako Hasierako Dokumentuari emandako erantzun gisa, hainbat
administraziok eta herritar interesdunek iradokizunak igorri zituzten, Aurrerakina eta IIT hau idaztean kontuan hartu
beharrekoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Saila. Zeberioko Hiri Antolakuntzako Plan Orokorraren Ingurumen
Ebaluazio Estrategikorako Erreferentzia Dokumentua.
- Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Lan eta Garraio Sailaren Bide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saila.
- Natur Ondarearen Zerbitzua, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Saila.
- IHOBE.
- Bediako Udala.
- Zaratamoko Udala.
- UR Partzuergoa.
- Herritar interesduna: Jon I.U. jauna.
Kontuan hartutako beste dokumentu batzuk:
- Bizkairako Energia Iraunkorreko Estrategia (BEIE 2020).
- Bizikletazko Zuzendaritza Plana (2003-2006).
- Bizkaiko Uri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala (2005-2016)
- Zeberioko Udalaren Arau Subsidiarioak.
O BESTE PLAN ETA PROGRAMA BATZUEN ZERRENDA
Udal-plangintzari eragiten dioten plan eta programen zerrenda hierarkiko bat dago. Hori dela eta, plangintzak kontuan
hartu beharko ditu gidalerroetan eta lurraldearen zatikako nahiz arloko planetan jasotako lurralde-antolakuntzarako
tresnak.
4 ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance
- Lurraldea Antolatzeko Gidalerroak (LAG).
- Lurraldea Antolatzeko Gidalerroen Berrikuspena.
- Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Zatikako Plana (LZP).
- EAEko Ibai eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana (LAP).
- EAEko Ibai eta Erreken Ertzak Antolatzeko LAPren 1. aldaketa.
- Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren Plan Hidrologikoa.
- Uholdeak Prebenitzeko Plan Integrala.
- EAEko Nekazaritzako eta Basogintzako LAP.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen 2. Plan Orokorra (1999-2010).
- Bizkaiko Errepideen LAP.
- Gorbeiako Parke Naturalaren Natur Baliabideak Antolatzeko Plana.
- Gorbeiako Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea.
- Bizkaiko Lurralde Historikoaren fauna eta flora kudeatzeko planak: Bisoi Europarra Kudeatzeko Plana (Mustela
Lutreola), desagertzeko arriskuan dagoen espezie gisa eta babes-neurri espezifikoak eskatzen dituena.
- 105/2008 Dekretua, ekainaren 3koa, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzeko
premiazko neurriak ezartzen dituena.
- Bizkaiko Lurralde Historikoaren landaguneen zerrenda, 2014ko martxoa.
- Euskadiko Landa Garapeneko Programa.
- Klima Aldaketaren Aurkako Euskal Plana.
- EAEko Lurzoru Kutsatuen Plana.
- EAEko Paisaia Bikainen eta Berezien Katalogoa.
- EAEko Naturagune Babestuen Sarea.
- EAEko Biodibertsitate Estrategia (2009-2014).
- Garapen Iraunkorreko Euskal Estrategia: EAEko Ingurumen Esparru Programa.
- Ekoeuskadi 2020
ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance 5
- Ingurumeneko III. Esparru Programa (2011-2014).
- Tokiko Agenda 21. Azken Tokiko Ekintza Plana (TEP): 2013 – 2020
O INGURUNE FISIKOAREN INGURUMEN DIAGNOSTIKOA
Oro har, udalerri osoa hartzen duen Plan Orokor bat denez, plangintzak udalerriko lurralde osoan izango du eragina. Dena
den, Zeberiok badu berezitasun bat; izan ere, udal-lurzoruaren zati bat Gorbeiako Parke Naturalaren araudiaren arabera
antolatuko da (NBAP eta EKPE).
LURRALDEAREN EZAUGARRIAK
Lurraldearen ezaugarri nagusiak honela laburbildu daitezke:
Lurzoruaren erabilerak:
- Gaur egun, lurraldearen zati handi bat Pinus insignisen baso-landaketek hartzen dute, nekazaritza- eta baso-
erabilera tradizionalak ordezkatuta. Landaketa horiek lurraldearen % 80 hartzen dute, erabileren eta paisaiaren
homogeneizazioa agerian utziz.
- Nekazaritza-erabilerak eta erabilera antropikoak mazeletan biltzen dira eta, bereziki, Zeberio ibaiaren ordoki
alubialean.
Landareak:
- Gunearen ezaugarri klimatikoek (sail klimatofiloak) zehaztutako balizko landareen sailak eta horiek garatzeko
lurzoruaren ezaugarriek (sail edafofiloak) zehaztutako sailak honako hauek dira: Harizti azidofiloak (Tamo
communis–Quercetum roboris), lehenengo sailean, eta Hyperico androsaemi-Alnetum elkarketa, bigarrengoan.
- Gaur egun, espezie bakarreko baso-landaketek udalerriaren zati handi bat hartzen dute, eta horien eraginez,
habitat asko modu itzulezinean aldatu dira. Bestalde, landaketa batzuk erdi utzita daude, eta bertako landaredia
hazten ari da.
- Oraindik ere intereseko landareen formazioak kontserbatzen dira, hala nola pagadi, harizti, haltzadi, belardi eta
abarren orban txikiak.
- Zeberio ibaian kontserbatzen da oraindik urertzeko basoa (eremuaren arabera, hobeto edo okerrago).
6 ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance
- Hainbat espezie daude, Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan jasota.
- Udalerrian espezie inbaditzaileak egon arren, ez daude oso hedatuta eta nahiko erraz kontrola daitezke.
Habitatak eta fauna:
- Pinus insignisen baso-ustiapenak gainerako habitatei gailendu zaienez, urriak dira faunarako txoko ekologikoen
aniztasuna eta kopurua; hortaz, garrantzitsua da bertako basoa berreskuratzea.
- Udalerrian fauna-espezie espezializatuenak daude, besteak beste, bertako landareen orban txikiak, harkaitzezko
hormak eta baserri abandonatuak daudelako.
- Habitaten jarraitutasunak migrazio-bideak eta/edo korridore ekologikoak sortzea ahalbidetzen du; beraz,
urertzeko landaredia eta lursailetako heskaiak berreskuratzea ona izango litzateke faunaren dibertsifikaziorako.
- Udalerriko lurraldearen zatirik handiena, Zeberio ibaiaren hegoaldea, Korridore Ekologikoen Sarean sartuta dago,
eta Gorbeiako eta Ganekogortako espazio-guneak elkartzen ditu.
- Lurraldean Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan jasotako espezieak daude:
o Anfibioak: udalerri osoa Lehentasunezko Banaketa Gune (LBG) bat da, baso-igel iberiarrentzat.
o Hegaztiak: Gorbeiako Parke Naturalean sartutako ertza LBG gisa sailkatuta dago, okil txikirako
(Dendrocopos minor).
o Ugaztunak: Udalerriko ia ur-sare guztia Interes Bereziko Eremutzat (IBE) eta LBGtzat hartzen da, bisoi
europarrarentzat (Mustela lutreola), galzorian dagoen espeziea baita. Udalerriko hegoaldeko ertza,
Gorbeiako Parke Naturalarekin bat datorrena, IBE gisa sailkatuta dago iparraldeko belarrihandi arreentzat
(Plecocus aeritus) eta, horrez gain, LBG bat da basakatuarentzat (Felis silvestris) eta Bechstein
saguzarrarentzat (Myotis bechsteinii).
o Narrastiak: udalerri osoa LBG bat da, Schreiber muskerrarentzat (Lacerta schreiberi).
Zeberio ibaia eta haren errekak bertako ibai-karramarroaren (Austropotamobius italicus) banaketa-gunean sartzen dira,
Erreferentzia Dokumentuan adierazi zen moduan. Espezie hori galzorian dago.
- Batasunaren Intereserako babestutako habitat ugari daude Zeberioko udalerriaren barruan, eta horietako batzuk
leku erakargarriak dira xendazaletasunerako, hala nola Bikotzgane.
ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance 7
Ur-sistema
- Zeberio ibaia ur-sarearen ardatz nagusia da, eta arroiletako errekek harekin egiten dute bat. Uren kalitatea ona
da.
- Ur-sarera isurtzeko lau gune daude; bi, Zeberio ibaira, zerrategietatik.
- Zeberio ibaiaren ibilguak hainbat aldaketa jasan ditu historian zehar, hormigoizko harri-lubetak eraikita (ibilgua
paraleloan doa herriko errepidearekiko) edo haren ertzak inbadituta, baratzeak eta landaketa txikiak jartzeko.
Ibilguaren zati bat bideratuta dago, Uriondotik udalerriko irteera arte, batez ere.
- Urertzeko landareen lagin onenak Zeberio ibaira isurtzen diren erreketan daude, hala nola Gezala ur sufretsuko
iturri inguruan eta Astoagaren iturburuan.
- Hainbat errekaren iturburuetan, baso-landaketak daude.
- Saneamenduko udal-sarera lotu gabeko etxebizitzak daude oraindik. Loturarik ez duten etxebizitza gehienak
Aresandiaga auzoan daude.
Alderdi geologikoak.
- Malda garaiak direnez, lurzoru emankor eta ongi egituratu gutxi daude, Zeberio ibaiaren ibarra salbuespena
izanik.
- Udalerriak aspaldian galdu zuen nekazaritza-bokazio argia; hortaz, lurzoruak nahiko ongi kontserbatu dira.
Hidrogeologia:
- Zeberioko udalerria Balmaseda-Elorrio izeneko lur azpiko ur-masaren gainean dago.
- Oro har, Zeberioko lur azpiko uren iragazkortasuna eta, beraz, urrakortasuna txikia dira. Iragazkortasun handiko
eremuak bat datoz Zeberio ibaiaren –gehien bat– alubioi-deposituekin, eta iragazkortasun oso handiko eremuak,
berriz, bat datoz errudista eta koralekin batera udalerriaren iparraldean azaleratzen diren kareharri masiboen
eremuekin.
- Udalerrian hainbat iturri daude; horietako bat ur sufretsukoa.
8 ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance
Paisaia
- Pinuen gehiegizko landaketa nagusitzen da, eta horren eraginez homogeneoa eta sinplea da, oro har, Zeberioko
paisaia. Egoera ez da itzulezina; beraz, basoa kudeatzeko politiken bidez, aberastasun eta dibertsitate handiagoa
lor daiteke.
- Auzoetako paisaia aberatsa da, baina bi mehatxu ditu: alde batetik, auzoan integratzen ez diren etxebizitzen
eraikuntza; eta bestetik, baserrien eta eraikuntza osagarri tradizionalen hustuketa.
- Lurzoru urbanizaezinean kokatutako ibai-paisaiak baso-landaketen mehatxupean daude, eta, ordoki alubialean
kokatutakoak, berriz, hirigintza-presioaren, azpiegituren eta laborantza eta belardietarako luberritzeen
mehatxupean.
- Ordoki alubialari lotutako belardi atlantikoek hirigintza-presioa jasaten dute, eta litekeena da kultura-paisaia hori
betiko aldatzea.
- Arraseko mozketetan oinarritutako baso-kudeaketak eragin nabarmenak ditu paisaian.
- Kultura-paisaia osatzen duten elementuak galtzen eta hondatzen ari dira, hala nola pinudiek hartutako
gaztainadiak eta kirikiñausiak, erroten hondakinak, pinudiek hartutako saroiak, etab.
- Elkar-ikusgaitasunaren planotik gehien ikusitako mendietan, baso-plangintza bat egin beharko litzateke, haien
dibertsifikazioa pixkanaka areagotzeko eta paisaia erakargarriagoak sortzen joateko. Plangintza hori bereziki landu
beharko da Herri Erabilerarako Mendietan eta ondarezkoetan.
- Paisaiei lotutako kultura-elementuen hondarrak daude, hainbat paisaia berritzeko berreskuratu, eta Zeberioko
lurralde-kapital gisa erabil daitezkeenak.
- Atlantikoko belardi ugari daude, eta horixe da, hain zuzen, euskal paisaiaren sinboloetako bat. Oso aberatsa da,
eta zabaltzen joateko aukera du, abeltzaintza-erabilera sustatuz gero.
Natura Gune babestuak
- Zeberioko udalerriaren hegoaldeko ertza Gorbeiako Parke Naturalaren barruan dago, eta Parkea bera Batasunaren
Intereseko Leku gisa sailkatuta dago (LIC-ES2110009).
- Udalerriko eremu hori guztia Natur Baliabideak Antolatzeko Planak eta Parke Naturalaren Erabilera eta
Kudeaketarako Plan Eraentzaileak arautzen dute.
- Udalerriko lurraldearen zatirik handiena, Zeberio ibaiaren hegoaldea, Korridore Ekologikoen Sarean sartuta dago,
eta Gorbeiako eta Ganekogortako espazio-guneak elkartzen ditu.
ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance 9
Kutsatutako lurzoruak
- Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen bost kokaleku daude, IHOBEren “Lurzorua Kutsa dezaketen Jarduerak
dituzten EAEko Kokalekuen Zerrenda”n emandako kartografiaren arabera. Horietako bi geldirik daude,
abandonatutako enpresak baitira. Martxan dauden hiru kokalekuetan, berriz, zerrategiak daude.
- Kutsatutako lurzoruen azalerak oso ehuneko txikia hartzen du udalerriko azalera osoan: % 0,04.
Beste ingurumen-arrisku batzuk.
- Euria sarri egiten duenez eta baso-lanak maiz egiten direnez (duela urte gutxira arte), Zeberion suteek oso eragin
txikia izan dute. Espezie bakarreko laborantzetan, ordea, bizkorrago hedatzen dira suteak.
- Udalerrian ia etenik ez duen landare-estalkiak, zati handi batean arboladiek osatutakoak, higaduraren aurka
prebenitzen du. Arraseko mozketak euri-jasen garaian eta teknika desegokien bidez eginez gero, higadura
areagotu daiteke une jakinetan eta, kasurik okerrenetan, mazelen mugimenduak gerta daitezke.
- Uholdeei dagokienez, kalte nabarmenak soilik gertatuko dira 500 urteko birgertatze-aldietan.
Beste ingurumen-alderdi batzuk.
- Kalitate atmosferikoa oso ona da, ez baitago kutsadura-iturri garrantzitsurik.
- Industria eta komunikazio-bide handiak ez daudenez, kutsadura akustikoari lotutako arazo larririk ere ez dago.
- Zeberioko ur- edo energia-kontsumoaren indizeak biztanleko eta urteko oso txikiak dira, industriako edo
nekazaritza-abeltzaintzako sektore indartsurik ez dagoelako. Nolanahi ere, Udalsarea 21ek emandako
gomendioak gainditzen dira (ur-kontsumoari dagokionez). Zenbait auzotan etxeko kontsumoa iturrietatik egiten
da; hortaz, ez dago erregistratuta.
- Hondakinen sorrera askoz txikiagoa da, eskualdeko eta Bizkaiko batezbestekoa baino.
- Udalerriaren lotura errepidez ona da; alabaina, garraio publikoaren bidezko loturak eskasak dira. Ez dago
bidegorririk, eta espaloiak falta dira, oinezkoen joan-etorriak errazteko.
- Input energetikoetan, bilakaera beherakorra da, edo oso igoera txikiak izaten ditu.
- Udalerrian ez dago euri-urak eta ur beltzak bereiziko dituen sarerik. Auzo eta baserri guztiak ez daude lotuta
udal-sarera. Sare horrek ez du urak arazteko inolako azpiegiturarik.
- Ez dago gas naturalaren hornidurarik. Udalerrian ez dago energia berriztagarrien ezarpen nabarmenik.
10 ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance
O ALTERNATIBEN DESKRIBAPENA ETA INGURUMEN BALIOESPENA
Plangintzarako 3 alternatiba proposatzen dira. Jarraian, horietako bakoitzak ingurumenean izango lituzkeen eraginak
deskribatzen dira. Era berean, haien koherentzia aztertzen da, Zeberioko HAPOn aurreikus daitezkeen helburu eta
irizpideekiko.
0 ALTERNATIBA. GAUR EGUNGO EGOERA ETA PLANA EZ GAUZATZEA
Alternatiba honek HAPO ez egitea ekarriko luke, eta, horrez gain, Oraingo Arau Subsidiarioetan jasotako jarduerak eta
proposamenak ere ez lirateke garatuko.
Egoera horrek ez luke zuzeneko ingurumen-eragin negatiborik izango; izan ere, ez lirateke aldaketak gertatuko
lurzoruetan, ez dagoeneko sailkatuta dauden lurzoruetan, ez hiri-bilbean kokatutakoetan. Oraingo eraikigarritasuna
finkatuko litzateke, eta soilik orain dauden orubeetan eraiki ahal izango litzateke, hala nola Zautuolabarri sektorean,
eskolako jarduera osatuta utzita.
Haatik, ez lirateke konponduko udalerriaren barruko arazoak, hala nola mugikortasun-arazoak, ekipamenduak izateko
dagoen gizarte-premia, etab.
1. ALTERNATIBA: ARAU SUBSIDIARIOAK + BILBO METROPOLITARRAREN LZP
Indarrean dauden Arau Subsidiarioetan kalifikatutako eremuak hartzen ditu, eta Bilbo Metropolitarren LZPn balizko
garapenerako ezarritako eremuak gehitu behar dira.
Alternatiba hau higiezinen sustapenean eta lurraldearen okupazio hedagarrian oinarritutako ereduaren araberakoa da;
hortaz, ez dator bat, inola ere, paisaiaren babesarekin, nekazaritza-lurzoruen babesarekin, berriz trinkotzearen eta
erabiltzearen sustapenarekin, eta, beraz, lurzoruaren kontsumoa, oro har, murriztearekin.
Gaur egun, alternatiba hau garaiz kanpokotzat jotzen da; izan ere, lurzoruaren gehiegizko kontsumoan oinarritutako eredu
zaharkitua proposatzen du, eta udalerrian, gainera, handia da etxebizitza hutsen kopurua.
Zehazki, eredu honetan, bizitegi-garapeneko 7 eremu proposatzen dira ordoki alubialean, bat datozenak, alde batetik,
pasaia-intereseko landa-eremuekin eta, bestetik, nekazaritzarako lurzoru onenekin. Hortaz, lurzoruaren kontsumoa handia
eta oso kaltegarria izango da, bai paisaiaren bai nekazaritza-erabileren ikuspegitik.
Nabarmentzekoa da kasu askotan eremu batzuen oraingo azalera halako bi proposatzen dela, hala nola Areitzan, non
bizitegi- eta industria-garapenak proposatzen baitira.
ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance 11
Bestalde, Zubialden familia bakarreko etxebizitzak eraikitzeko zehaztutako lursailaren proposamena ez dator bat berriz
trinkotzearen eta lurzoru gutxi kontsumitzearen ereduarekin; batez ere, eremuak malda handia duelako eta, hori dela-eta,
lur-mugimendu handiak egin beharko liratekeelako.
Lurzoru urbanizaezinerako proposamenak ez du anbiziorik, ez ingurumen-funtzioak berreskuratzeari begira, ez
ekosistemen zerbitzuak berreskuratu eta horien balioa nabarmentzeari begira.
Nolanahi ere, Bilbo Metropolitarraren LZPan eta Nekazaritzako eta Basogintzako LAPren kartografian jasotako figuren
eta/edo elementuen ekarpenak kontuan hartu behar dira eskalaren egokitzapen bat egiteko, non lurraldearen mugak eta
egokitasunak islatuko diren.
O 2. ALTERNATIBA. 2014KO HAPO-REN EREDUA
Alternatiba hau erredakzio-taldeak egindako lanaren emaitza da; lana egiteko, oinarritzat hartu zituzten aldez aurreko
diagnostikoa, herritarren partaidetza-prozesuaren emaitzak eta ingurumen-tramitazioaren Prozedura Hasteko
Dokumentuari emandako erantzunak. Lan hau, beraz, hirigintza-taldearen eta ingurumen-taldearen arteko komunikazio
etengabearen emaitza izan da.
Aurrerakinean proposamen ugari egin ziren, baina txosten honetan ingurumenean nolabaiteko eragina dutenak baino ez
dira aztertuko.
- Udalez gaindiko eskumena
o Zirkulazioa arintzea BI-3524 errepidearen zeharkaldian, Ermitabarri auzoaren parean.
o Bide alternatiboa, bailara-hondoaren mugikortasun iraunkorrerako.
- Udal-eskumena
o Ingurumen arloko proposamenak: lurraldearen egitura eta funtzionaltasuna hobetzea, loturei dagokienez;
heskaiak, ur-sistema eta urertzak hobetzea; bertako masak berreskuratzea, eta ingurumen-arriskuak
(hala nola, suteak, uholdeak…) sor ditzaketen baso-erabilerak arautzea. Proposamenen xedea
ingurumen-arriskuak murriztea eta energia- eta materia-zikloak ixtea da.
o Lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa:
Ordoki alubiala: nekazaritza- eta abeltzaintza-erabileretarako gordetzea, eta ez plangintzako
beste elementu batzuetan; hots, LZPn, Nekazaritzako eta Basogintzako LAPn eta Arau
Subsidiarioetan jasotako hirigintza-garapenetarako.
12 ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance
Paisaia kudeaketa-unitate gisa txertatzen da; gune urrakorrak aintzat hartzen dira, eta, beraz,
horiek hobetzeko edo haien paisaia kontserbatzeko kudeaketa-neurriak hartu beharko dira.
Bi baso-lurzoru mota bereiztea; era horretan, erreken iturburuek, malda handieneko guneek edo
balio ekologiko handikoek inpaktu txikiagoko kudeaketa-ereduak izango dituzte.
Aldi berean, basogintza-erabilera baso-artzaintzaren erabilerekin bateragarria izatea bilatu
beharko da; horixe baita diagnostikoaren eta Neiker Teknaliak egindako azterlanen emaitza.
Babes bereziko guneen artean ditugu bertako masak eta kultura-paisaien elementu berekiak,
hala nola karobiak, kirikiñausiak, etab.
Errekek babes-zerrenda batzuk dituzte, lotura ekologiko eta habitat gisa duten funtzionaltasun
ekologikoa bermatze aldera; bereziki, bisoi europarrari (Mustela lutreola) eta bertako ibai-
karramarroari (Austropotamobius italicus) dagokienez. Bi espezie horiek jasota daude Espezie
Mehatxatuen Euskal Katalogoan, "Galzorian dauden espezieen" kategorian.
Koordinatzea eta koherentea izatea, alboko udalerrietako kategoriekin –hala nola Zaratamo–,
Upo mendiaren guneak babesteko kategoriarekin. Era berean, eremuak babesteari buruzko
interesa kontuan hartzea, hala nola San Segismundoko baselizaren eremua.
Kategorizazioa egiteko, honako hauek erabili dira: Nekazaritzako eta Abeltzaintzako LAPen –behin betiko bertsioa, 2014ko
urria– deskribatutako Antolakuntza Kategorien Sistematizazio Orokorra eta LAGen sistematizazio orokorra. Era berean,
kontuan hartu dira Erreferentzia Dokumentuaren argibideak:
Nekazaritza-abeltzaintza eta landazabala: bizitegi- eta industria-lurzoruak murriztea proposatzen
da, eta ordoki alubialaren lurzoruak nekazaritza eta abeltzaintzarako kontserbatzea. Era berean,
irizpide hori bera erabiliko da auzoetan eta landa-guneetan; hartara, aldaketak ahal bezain
txikiak izatea proposatzen da.
MENDIEN SUPRAKATEGORIA: baso-kategoria guztiak biltzen ditu, non neurriak hartu beharko diren fauna mehatxatuaren
kontserbaziorako, hala nola bisoi europarra eta ibai-karramarroa.
Basogintza produktiboa: kategoria honetan baso-erabilera duen lurralde ia osoa biltzen da;
lurralde eremu horretan, ordea, prebentzio-neurriak hartu beharko dira, bai Bizkaiko Foru
Aldundiaren Mendien Foru Arauan jasotakoak bai IIT honetan jasotakoak. Homogeneotasuna eta
higadura-arazoak direla-eta, lursail bakoitzean kota txikieneko mugetan, zuhaitzak ebaki
ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance 13
ondoren, bertako espezieak landatzea proposatzen da, heskai modura. Heskai horiek ezingo dira
ebaki, eta hurrengo berrikuspenetan baldintza gainjarriak izango dira, korridore ekologiko gisa.
Babes-bokazioa duen edo inpaktu txikikoa den basogintza: lurraldeko eremu ikusgarrienak eta
malda handieneko guneak sartzen dira hemen, aldapa % 40tik gorakoa denean higadura-
prozesuak gerta baitaitezke, basoa kudeatzeko moduaren arabera. Horrez gain, lurraldeen
elementuen arteko lotura bilatu zen, hala nola erreken sarea edo babes bereziko orbanak; modu
horretan, lurraldearen iragazkortasuna eta lotura areagotu nahi dira. Gune horietan, bertako
espezieen landaketa sustatu nahi da, bai eta erabateko ebaketan oinarritzen ez diren kudeaketa-
ereduak; hots, fruitu-arbolak landatzea eta egurra lortzea miatuzko mehazketa, bakanketa edo
lepatze metodoen bidez; hartara, arraseko mozketen eraginez sortutako higadura-arazoak
saihestuko lirateke.
Basoa - Bakandutako landarediko mendia. Zuhaitz-eremuak izan gabe, gune hauek Batasunaren
Intereseko Habitatak eratzen dituzte, eta, beraz, babes bereziko kategorian sartu dira.
Ingurumenaren hobekuntza: industria-jarduerak hondatutako guneak edo zabortegiak sartzen
dira. Gune horietan ingurumena birgaitzeko politikak egin beharko dira. Zeberion ez daude
kategoria honetan sar daitezkeen espezie inbaditzaileen masak, baina Robinia pseudoacaciaren
orban txikiak ditugu lurraldean barreiatuta.
Azaleko urak babestea: Zeberio eta Nerbioi ibaiek eta Zeberio ibaiaren erreka guztiek eta horiei
dagokien babes-guneek eratutako eremua da. Horrela, oinarrizko irizpide gisa, 12 metroko
gutxieneko zerrenda mugatzen da Zeberio ibaian eta bere erreketan (0 eta 1 taldea), eta 25
metrokoa, berriz, Nerbioi ibaian (V taldea). Zerrenda horren barruan urertzeko landare-
formazioen gaineko ekintzak mugatuko dira, horien ebaketak eragotziz eta, ez dauden lekuetan,
horien garapena sustatuz; horretarako, oraingo baso-landaketak ordezkatuko dira.
Babes berezia (LAG): kategoria honen barruan balio natural edo zientifiko handiko eta
urrakortasun nabarmeneko guneak sartzen dira. Biodibertsitatearen gaineko inpaktuak prebenitu
nahi dira, eta, batik bat, mehatxatutako faunaren habitaten galera. Multzo honetan sartzen dira
bertako landareen orban guztiak, ondare-elementuen hondarrak dituzten guneak eta
Batasunaren Intereseko Habitatek osatutako guneak.
Hiri-lurzorua, bizitegi-lurzorua, landa-guneak eta sistema orokorrak: hiri-azalera eta/edo azalera
urbanizagarri guztia sartzen da. Hornidura Sarearen eta Bilbao Bizkai Ur Partzuergoaren
Saneamenduaren sistema orokorrei dagokienez, emandako kartografia errespetatuko da, eta
14 ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance
HAPOren hurrengo faseetan kategorien erabilerak eta irizpideak zehaztuko dira, eta
partzuergoaren ekarpena HAPOren araudian txertatuko da.
BALDINTZA GAINJARRIAK: Hauek beste Antolakuntza Kategoria batzuei gainjartzen zaizkie. Hala, jarduera jakin batzuk
garatzeko modua muga dezakete, kasu bakoitzean egon daitekeen arriskuaren arabera:
Natura Gune Babestuak. Gorbeiako Parke Naturala: "Gorbeiako Parke Naturala” Natura Eremu
Babestuaren barruan sartutako udal-lurzorua da. Horren erabilera-araudia Natura Baliabideak
Antolatzeko Planak eta Erabilera eta Kudeaketarako Plan Zuzendariak (EKPZ) ezarritako
zehaztapenen barruan sartzen da.
Kultura-paisaiagatik, balio handiko guneak: karobiak, errotak, kirikiñausiak... Erabilera
tradizionalen ondoretasunak diren hainbat egitura bildu, eta 50 m-ko erradio batean babestuko
dira.
Akuiferoen urrakortasuna: irizpideak, hain zuzen, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak saihestera
jo behar du, eta arreta handiz zaindu behar ditu gune horietan egindako nekazaritzako eta
basogintzako jarduerak. Era berean, udalerriko edateko uraren harguneetara isurtzen duten
arroak sartzen dira gune horietan.
Landa-auzoetako paisaiaren hauskortasuna: hauskortasun handiko guneak daude bertan
txertatuta. Inpaktu bisualak edo baso-landaketen beti-batekotasunaren jarraipena saihestuko
dira.
Higaduragatiko urrakortasuna: Nekazaritzako eta Basogintzako LAPko kartografia onartzen da.
Ondorioz, eremu horiek berez duten zuhaiztiari eutsi beharko diote, eta larreak izanez gero,
heskaiak txertatu beharko dira, arriskua nabarmen murrizteko. Lurzoruaren egonkortasunari
eragiten dioten jarduera guztiak saihestuko dira. Arraseko mozketak ere saihestu egingo dira,
eta derrigortuko da lursail bakoitzaren gutxieneko garaiera-muga, mozketaren ostean, bertako
espezieekin basotzea, moztu ezin daitekeen heskai gisa, iragaztea handitzeko eta higadura-
prozesuak murrizteko.
Erabilera publikoko mendiak: bertako espezie gehiagorekin osatutako orbanak osatzeko joera
izan beharko da, eta baita baso-artzaintzaren erabilerak eta biomasa-sorkuntza bultzatzekoa ere,
berori tokian kudeatu ahal izateko.
Udalerriko korridore ekologikoak: Gorbeia - Ganekogorta lotzen dituen korridore ekologikoa eta
haren moteltze-eremua mugatzen da, udalerriaren hego-mazela ia osoan doazenak.
ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance 15
Barne-korridore ekologikoak: lurralde-loturak; esaterako, heskai txikiak, horien puskak edo beste
kategoria batzuetan txertatutako orban estrategikoak. Elementu horiek babestu egingo dira,
burdin hesien tokian heskaiak landatzea sustatuko da eta horien lotura babestuko da.
Iturriak eta iturburuak babestea: irizpideak, hain zuzen, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak
saihestera jo behar du, eta arreta handiz zaindu behar ditu gune horietan egindako nekazaritzako
eta basogintzako jarduerak.
Uholde-arriskuko guneak: EAEko ibaien LAPko 1. aldaketan jasotako uholde-arriskuko eremuak
txertatuko dira; betiere, Uholdeen Prebentziorako Plan Integralak helegitea aurkezteko
xedatutako epeen arabera. Uren zirkulazio librea bermatu behar da, arroetan eta hustubideetan
etenak eta buxadurak saihestuta, eta instalazioen, azpiegituren eta gainezka eginiko urek kalte
egin diezaieketen eraikinen kalteak aurreikusi behar dira.
Arriskuan dagoen fauna babesteko eremuak: Interes Bereziko Eremuak eta bisoi europarraren
(Mustela lutreola) Lehentasunezko Banaketa Guneak. Eremu horiek bat datoz erreka-sarearekin
eta Zeberio ibaiarekin, eta Erreferentziazko Dokumentuaren arabera, ibai autoktonoko
karramarroaren (Austropotamobius italicus) banaketa-gunearekin.
Abeltzaintza-erabilerekin lotutako Batasunaren Intereseko Habitatak: abeltzaintza estentsiboa
sustatu beharko da, eta honako hauek debekatu: luberritzeak, abeltzaintza intentsiboa, bazken
ereintza eta ongarritze artifizialak, non eta ez den dagokion nekazaritza-ustiapenaren
bideragarritasunari eusteko.
Interes geologikoko lekuak: ezingo dituzte gorabeherak eragin tokiko berezko ezaugarrietan.
Zeberion, hainbat leku daude.
- Landa-eremuetako paisaia-unitateak: auzo bakoitzean, paisaia-unitateen balioespenerako analisi bat egin zen,
horien egitura eta irismena mugatuta. Era horretan, nekazaritza- eta abeltzaintza-paisaia kontserbatzeko eta
sustatzeko tresna gisa erabili zen, Baldintza Gainjarriekin ezarri baitzen. Horien araudia HAPOren hurrengo
faseetan xedatuko da.
- Udalerriko ondare-sare bat identifikatu, eta kategoriak ezartzea: baselizak, errotak, burdinolak, dorretxeak,
baserriak, iturriak eta kirikiñausiak.
- Bailara-hondoan, mugikortasun iraunkorrerako ibilbide alternatiboa.
- Landa-auzoen eta herrigunearen arteko oinezkoentzako komunikazioak; zaratak eta gas-igorpenak murriztuta eta
basa-faunaren harrapaketak saihestuta.
16 ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance
- Aisiarako ibilbideak. Herritarrak naturara hurbilduko dituzten proposamenak dira.
- BI-3524 errepideko zenbait zatitan trafikoa arintzea, Arkulanda eta Zautuola-Zubialde auzoetatik igarotzean.
- Bailara-hondoko BI-3524 errepideko autobus-geralekuen ingurunea egokitzea.
- BI-3524 errepideko zarataren aurkako babeserako neurri akustikoak egokitzea.
- Lurzoru Urbanizaezinaren kategoriak berriz finkatzea eta orekatzea, nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerak
sustatzeko.
- Lurraren udal-kudeaketarako politikari jarraipena ematea, nekazari berriak ere has daitezen.
- Konposta egiteko, zura ezpal-zatitzeko edo beste erabilera batzuetarako erabilera anitzeko lursaila.
- Arazketa-sistemak, auzoka: taldeko arazketa-sistemak egikaritzeko aukera, auzoetako urmaeleratzeagatik, lurzoru
urbanizaezinean.
- Udalerriko ondare-sarea osatu eta egituratzen duten bideak lehengoratzea.
- Zeberion, autokarabanentzako aparkaleku publiko bat sortzea, udal-aparkalekua egokituta.
- Baserrietan, baserri-kanpina sustatzea.
- Landa-auzoetako paisaia-unitateak identifikatu, eta kategoriak ezartzea.
- Paisaia-unitateen barneko lehentasunezko erabilerak kategoriatan banatzea.
- Paisaia-unitateak lotzen dituzten garai bateko bideak lehengoratzea eta seinaleak ezartzea.
- Etxebizitza tradizionalak birgaitzea sustatzea, etxebizitza hutsen erabilera bultzatzea eta bereizteko duten aukera
malgutzea.
- Lehendik dagoen ondarea birgaitzea eta haren balioa aintzat hartzea sustatzea.
- Udal-saneamendua lotzea sustatzea, saretik hurbil dauden auzoei dagokienez.
- Aireko sareak lurperatzea.
- Hiri-lurzorua eta lurzoru urbanizagarria okupatzeko estrategia.
- Bilbea osatzea: oraingo hiri-lurzoruaren orbanaren zati txiki bat, zerrategi ingurukoa, sailkapenetik kenduko
litzateke, sailkapen horretarako ezaugarriak betetzen ez dituelako.
ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance 17
- Areiltza eremuko lurzoru urbanizagarri industriala sailkapenetik kentzea: lurzoru hori sailkapenetik kentzea; izan
ere, alde batetik, ez da garatu faseetako bakar batean ere, eta sailkapen horrekin daramatza 30 urtetik gora. Eta
beste alde batetik, oraingo HAPOk bestelako hirigintza-eredu iraunkorrago bat aurreikusten du Zeberiorako.
- Zautuola eta Zubialde guneen artean, oinezkoek lehentasuna izango duten ibilbide bat sortzea, udalerriko
herritarren eta ekipamenduen bi arreta-gune nagusiak lotzeko helburuarekin.
- Hiri-lurzoruan bailara-hondoko bidegorriak jarraipena izatea.
- Hurbileko auzoekin oinezkoentzako lotura alternatiboak.
- Udalerriko herriguneko espazio libreen sarearen hobekuntza eta jarraikortasuna. Lurraldearekiko iragazkortasuna.
- Zautuola inguruan lehendik dauden ondare-elementuekin lotutako kalitatezko espazio publikoa sortzea. Zautuola-
Zubialderako hiru ondare-eremu proposatzen dira: Kokotenetxea, Errementerikoa eta Fragua baserriek osatutako
monumentu multzoa; Jauri baserriaren eremua, alboan dituen landa eta ortuekin; eta udaletxearen, San Roke
baselizaren eta alboko elementuen eremua.
- Herrigunean lehendik dauden hiri-ortuen egituraren balioa aintzat hartzea eta ortu horiek babestea.
- Hiri-ikuspegi garrantzitsuenak babestea.
- Bizitegi-ondare eraikia optimizatzea eta etxebizitza hutsei erabileraren bat ematea.
- Bizitegi-bilbea osatzea eta Zautuola-Zubialde eta Areiltza eremuak, hirigintzari dagokionez, berritzea.
o Zautuola eremua: bilbea berriz trinkotzea, monumentu multzoaren balioa aintzat hartuta eta
eremuaren goiko aldean udalerriarekiko iragazkortasuna ahalbidetuta.
o Eskolaren eremua: antzeko plangintza, baina Jauri baserriaren kontserbazioa ahalbidetuta, horixe
baita udalerriko kultura- eta arkitektura-ondarea egituratzen eta ordezkatzen duen elementua.
o Elizaren eremua: auzo batetik besterako ibilbide osoaren neurriak berriz ezartzea proposatzen da.
o Zerrategi ingurua: zerrategiaren alboan, beste eremu bat sortzea proposatzen da, lurzoruaren zati bat
sailkapenetik kenduta, ez daukalako beharrezkoa den hirigintza-ezaugarririk, eta beste zati bat berriz
trinkotuta, berez oso egokia ez den gunean hiri-bilbea egituratu ahal izateko.
o Areiltza eremua: auzoko hiri-lurzorua berriz marraztuko da, azalera murriztuta eta errekatik dezente
urrunduta; izan ere, eragin nabarmenak izango lituzke.
- Zubialdeko urertzak lehengoratzea, udaletxe atzealdean.
18 ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance
Baztertu beharreko hainbat proposamen daude:
- Ordoki alubialeko garapenak: nekazaritza-gaitasun onenak dituzten lurzoruak zentzugabe okupatzea baitakarte;
bereziki, industria-erabileren kasuan, hurbileko udalerrietan hutsik dagoen lurzorua egonagatik.
- Dentsitate txikiko bizitegi-garapen berriak, Arau Subsidiarioetan zerrategi ingururako proposatutakoaren parekoa;
izan ere, malda handia egoteaz gainera (horrek dakartzan basogabetze eta lur-mugimenduekin), dagoeneko
urbanizatutako baina eraiki gabeko bestelako lurzoru batzuk daude Zautuolan. Gainera, etxebizitza hutsen
eskaintza handia dago, lurzoru berria artifizializatu aurretik aprobetxatu beharko litzatekeena.
O ERAGIN NABARMENAK IZAN DITZAKETEN GUNEEN INGURUMEN-
EZAUGARRIAK
Zeberio ibaiaren eta haren ordoki alubialaren gainean eta Zubialdeko hiri-bilbearen gainean dauden mazeletako auzoei
eragingo liekete.
ORDOKI ALUBIALA:
Areiltza auzoko ordoki alubiala, lurzorua sailkapenetik kentzea proposatzen den tokia, lurzoru industrialtzat sailkatu izan
da azken 30etik gora urtean, eta ez du garapenik izan. Bertan daude udalerriko lurzorurik onenak, agrologiari dagokionez;
gainera, paisaia-elementu garrantzitsua da, euskal kultura-paisaiaren nortasuna ispilatzen duena: heskaiek banatutako
belardiak, bakandutako zuhaitzak, ortuak, etab.
Hori nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerako kategorian txertatzea da proposamena, eta aldi berean, euskal landa-
paisaiaren kultura- eta paisaia-balioa gordetzea. Horrek aintzat hartuko luke udalerriak gune horretan duen berezko
kapitalaren balioa. Hori, itxuraz, erabilera industrialeko lurzoruaren sailkapenari eustea baino koherenteagoa da; orain
artean ez baitu interesik izan bere garapenerako.
Bailara-hondoan bidegorri bat sortzeak ondorio positiboak ekarriko lituzke gune hori berreskuratzeko, Zeberio ibaiaren
urertza lehengoratzeak bezalaxe. Jardun horren bitartez, udal barneko eta udalen arteko korridore ekologiko gisa duen
rola indartuko litzateke.
LANDA-AUZOAK:
Nekazaritza-osagai handiagoa duten auzoak. Nahiz eta batzu-batzuek osagai hori pixka bat galdu duten, bizitegi-
nortasunaren alde, bigarren bizitetxeekin. Mazeletan kokatutako auzoak dira; bereziki, iparraldeko mazelan. Auzo
horietako baserriak bereiztea proposatzen da; era horretan, kultura- eta paisaia-balio handia duten gune horietan lurzorua
ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance 19
okupatzea txikiagotuko da, eta hala, ekoizpen-sistema hori egituratzen duten nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerak
gordeko dira.
ZEBERIO IBAIA ETA HAREN URERTZA:
Hiri-eremuan urertzak berriz antolatzea proposatzen da, kanpoko landaredia, uharridiak eta hormigoizko hormak
desagerrarazita eta gune hori "berriz naturalizatuta", herritarrak udalerriko elementu natural garrantzitsu honetara hurbil
daitezen eta daukan korridore ekologiko funtzioa sustatzeko.
ZUBIALDE:
Hauxe da udalerriko herrigune nagusia, eta bertan daude metatuta zerbitzuak. Gaur egun, Zubialde edo Zautuolabarri
bertan eraiki gabeko lursailak daude. HAPOtik proposatzen da lursail horiek berriz trinkotzea, familia bakarreko
etxebizitzak eraikiz gero inguruko ingurune naturalarekin sortuko litzatekeen oztopo-efektua saihesteko eta guneari
ikuspegi- eta ekologia-iragazkortasuna emateko.
O INGURUMEN-ARAZO GARRANTZITSUA: NATURA EREMU
BABESTUAK ETA BABESTUTAKO ESPEZIEAK
Ingurumen-arazo larririk gabeko udalerria da Zeberio; alabaina, antolakuntza-proposamen berriarekin, oraingo gertakari
edo gorabehera batzuei irtenbidea bilatu ahal izango zaie.
Ordoki alubiala okupatzeko aukera: ikuspegi agrologikotik, bertan daude lurzorurik onenak; baina oraingo plangintzaren
eta LZP eta LAP zuzentarauen arabera, bizitegi- eta industria-jarduerak hartuko lituzketen lurzoruak dira. Azken 30
urteetan industria-garapenik izan ez duten lurzoruak.
Zeberio ibaiak egituratutako ur-sarea: kalitate oneko ura edukiagatik, urertza okupatuta egon da, eta oso hondatuta;
ibaiaren hainbat tarte, gainera, bideratu egin dira, eta ondorioz, korridore ekologiko gisa zituen berezitasunak galdu ditu
eta kanpoko espezieak eta espezie inbaditzaileak agertzea ekarri du. Erreka-sarearen buruetan ere eragina izan da, baso-
landaketek okupatu baitituzte buru horiek. Oraingo plangintzaren eraginez, egoera hori larriagotzen jarraitzeko aukera
izango da.
Paisaia: oraingo araudiak arriskuan jartzen ditu ordoki alubialari lotutako belardi atlantikoak. Baso-kudeaketaren eta
arraseko mozketen eraginez, lurzorua eta elementu kulturalak galtzen dira; hala nola kirikiñausiak, errotak, saroiak, etab.
Baso-monolaborantza: lurraldearen % 80tik gora kanpoko espezieekin osatutako basogintzari dagokio; hala, bertako
landaredia galdu, ekosistema sinplifikatu eta sute-arriskua areagotu egiten da.
20 ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance
Ondarea: eraikitako ondarearen zati handi bat hondatzeko zorian dago.
Mugikortasuna: autoa eta errepidea dira ardatz nagusiak. Espaloi-gabezia edo oinezkoentzako ibilbide jarraitu eta
seguruen gabezia. Ez dago bidegorririk. Garraio kolektiboa ez da behar adinakoa.
Jarduera ekonomikoa: herritar gehienek udalerritik kanpo dute euren lanpostua.
Lehen sektorea: elikagaien ekoizpenari dagokionez, bailarako baliabideen erabilera eskasa. Nekazaritza-lurzoruaren zati
bat baso-landaketek okupatzen dute.
Zautuolabarri: dentsitate txikia eta lurzoruaren kontsumo handia; ez da espazio publikorik sortu. "Bilbetik" eta erdigunetik
doazen ibilbideetatik urrun dagoen auzoa da.
Landa-auzoak: auzoetan egindako eraikuntza berriek baserriek eratutako espazio ireki bateratua hausten dute. Baserri
asko utzita daude.
Kutsadura: IHOBEren kartografia berrituaren arabera, bost kokaleku daude, kutsatuta egon litezkeen lurzorudunak.
Instalazioak: udalerrian ez dago euri-urak eta ur beltzak bereiziko dituen sarerik. Auzo eta baserri guztiak ez daude lotuta
udal-sarera. Sare horrek ez du urak arazteko inolako azpiegiturarik. Ez dago gas naturalaren hornidurarik. Udalerrian ez
dago energia berriztagarrien ezarpen nabarmenik.
Zeberioko Natura Eremu Babestuak, eta baita faunako espezie babestuak ere, aurreko ataletan deskribatu ditugu.
O PAISAIAREN UNITATE HOMOGENEOAK: INGURUMEN-
KALITATEAREN BALIOESPENA ETA ERABILERA-GAITASUNAREN
ANALISIA
BASO-LANDAKETAK
Koniferoak dira matrize garrantzitsuena; batik bat, Pinus insignis: espazioari eta denborari begira beti-batekoa den masa
berde iluna, ehundura zimurtsu homogeneoduna. Lurraldearen gehiengoa okupatzen du; ordoki alubiala izan ezik.
Kalitate txiki/ertainekoa da.
Badira orban bakandu argiagoak ere, berriki egindako mozketen ondoriozkoak; horiei esker, iratzeak edo oteak ikus
daitezke, edo bestela, lurzoru biluzia, pinuaren beti-batekotasunean, kromatismo-, ehundura- eta forma-askotarikotasuna
sortuta. Aurrekoek baino kalitate txikiagoa dute.
ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance 21
Era berean, hostozabalen orban bakanduak ere badaude; batez ere, Eucalyptos sp. Aurrekoena ez bezalako ehundura
dute, baina hauek ere beti-batekoak dira koloreari eta denborari dagokienez. Kalitate txikikoak dira.
BERTAKO BASOEN ORBANAK
Bertako landarediak osatutako orban bakandu batzu-batzuk badira; nola koniferoen formazioen barnean, hala beste
kokaleku batzuetan, alegia, landaketak ezartzeko interes eskasa zutelako jatorrizko ezaugarriei eusteko aukera izan duten
kokalekuetan. Forma-, kolore- eta ehundura-askotarikotasuna ematen dute, urtaro-aldaera ugarirekin.
Kalitate handienekoak dira Zeberio ibaiaren ibilguari eta haren errekei lotutako urertzeko landaredi-orbanak; eta atzetik
doaz artadiak, pagadiak, harizti mistoak, gurbiztiak eta bertako landarediaren bestelako formazio batzuk.
LAHARDIAK
Garaiera txikiko formazio bakanduak, udaberrian kolore- eta forma-askotarikotasuna dakartenak (batzuetan zurrunak, baina
baita organikoak ere, baldin eta forma naturalak errespetatu badira). Balio handikoak eta kalitate ertainekoak dira.
HARKAIZTIA ETA GAILURRAK
Udalerriaren hegoaldean daude. Ondo ikusteko moduko harkaitz-azaleratzeak dira, berezko nortasuna dutenak, eta
besteak bete, duten koloreagatik, ehunduragatik, maldagatik, formagatik eta horizontearen ebakiduragatik nabarmentzen
dira. Balio zein kalitate handikoak dira.
LANDA-MOSAIKO ATLANTIKOA
Hemen metatzen dira udalerriaren iparraldean dauden auzoak; batik bat, egutera-mazelan eta garaiera ertainetan. Eta
baita Zeberio ibaiaren ordoki alubialarekin lotutako auzoak ere. Eraikuntza historikoak (etxebizitzak eta nekazaritza-
erabilerekin lotura dutenak), ortu txikiak, fruitu-zuhaitzak, plazak eta baselizak dira nagusi. Auzo batzuek kalitate
ertain/handia dute; beste batzuek, berriz, ertain/txikia (ingurunearekin oldarkorrak diren eraikuntza modernoak ageri
badira).
Auzo horien inguruan, belardi atlantikoek osatutako eraztunak daude. Horien barnean, hainbat elementu ageri dira,
tartekatuta; esate baterako, fruitu-landaketa estentsiboak, nekazaritza-laborantza estentsiboak, lursailak banatzeko
heskaiak, burdin hesiak, zuhaitz bakanduak, etab. Paisaia-askotarikotasun aberatsa ematen duten elementuak dira, berez.
Gainera, kultura-paisaiaren adibideak dira. Daukaten ondare- eta kultura-balioagatik, oro har, kalitate handiko espazioak
izaten dira.
22 ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance
ANTROPIKOA
Hirigintza-unitate klasikoa da, San Nikolas elizaren inguruan sortutako lehen aglomerazioek osatutakoa. Arkitektura-balio
handia dauka, eta inguru horrek kalitate handia du, oro har, mosaiko atlantikoek osatutakoa baita. Daukan berezko balioa
eta balio eszenikoa handia da, eta ondorioz, kalitate handiko gunea da.
Zubialde auzoaren jatorria antzinakoa bada ere, berriki eraiki da udaletxearen inguruan, eta beraz, hiri-ingurune
modernotzat jotzen da. Barneko elementuek zein hurbilekoek askotarikotasun handia ematen diote. Daukan ehundura-
nahasketa dela tarteko, kalitate ertain/handikoa da.
Auzo modernoaren beste adibide bat Sautola auzoa dugu. Baina bertan, gutxiago errespetatu dira garai bateko egiturak.
Antzeko etxebizitzak eraiki dira eta ibaiaren ibilgua kanalizatu da. Kalitate ertain/txikia dauka.
Udalerriko industriak zerrategiak dira, udalerrian sakabanatuta daudenak, eta errepidearekin lotura dutenak. Kalitate
txikikoak dira, lurraldea egituratzen duten bide-azpiegiturak bezalaxe.
Era berean, berotegiak eta abeltzaintza-instalazioak ere kalitate txikikoak dira.
Balio handi/ertainekoak dira, bestalde, kultura-paisaiaren ordezkari diren eta galduta dauden elementuak; hala nola
saroiak, errotak, kirikiñausiak edo burdinazko gerrikoa.
O PLANAREN EDO PROGRAMAREN ERAGINAK AZTERTZEKO
PROGRAMA
IITk Ingurumen Zaintzarako Plan bat txertatzen du, eta kontrol-adierazleak zein gidalerro orokorrak xedatzen ditu, hurrengo
faseetan sakondu beharrekoak.
Bestalde, inpaktu negatibo nabarmenak sortzen dituzten alternatibak aukeratu ez direnez, ez dira finkatu horien
kontrolerako mekanismoak. Kasu honetan, ingurumen-alderdien bilakaera orokorrari jarraipena egitea eta proposatutako
babes-neurriak betetzen ote diren aztertzea izango da helburua.
Ingurumen Zaintzarako Plan honek hainbat alderdiri erreparatu beharko die:
- Jardunen betetze-maila eta dakartzan ingurumen-ondorioak.
- Beste plan eta ingurumen-ondorioekiko sinergiak.
- HAPOn jaso gabeko jarduerak sortzen ote diren egiaztatu, eta ebaluatzea.
- Ingurumen Zaintzarako Plan honek garapen handiagoa behar ote duen zehaztea, jardun-proiektu zehatz
bakoitzeko.
ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance 23
- Legegintzako ingurumen-baldintzen kontrola.
- Neurri horiek ezartzean zuten helburua betetzen ote duten kontrolatzea.
- Aurreikusitako inpaktuei jarraipena egitea, euren bilakaera une oro kontrolatuta.
- Denborarekin euren eraginkortasuna murrizten ez dela egiaztatzea; eta huts eginez gero, neurri egokitu berriak
proposatzea.
INGURUMEN-ADIERAZLEAK
Planaren ondorioei jarraipena egiteko, hainbat adierazle proposatzen dira (ikusi taulak, honako dokumentu honetan),
honako arlo hauekin zerikusia dutenak:
- Airearen kalitatea
- Kalitate akustikoa
- Hidrogeologia
- Hidrologia
- Lurzoruen kontserbazioa
- Ekosistemen zerbitzuak
- Landaredia
- Batasunaren Intereseko Habitatak
- Lurzoruaren erabilerak
- Biztanleria-dentsitatea eta hiri-trinkotasuna
- Gune berdeak, biztanleko
- Ur zikinen kudeaketa
- Kutsatutako lurzoruak
- Energia, ura eta materia
- Elikadura-burujabetzarako aukerei eustea
- Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa sustatzea
- Paisaia babestea
24 ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance
- Mugikortasun iraunkorra
INGURUMENEAN ERAGINDAKO ONDORIO NABARMENAK
Zeberio herrirako proposatutako HAPOk udalerrian ingurumen-balio handieneko elementuen babes handia dakar
berarekin, eta baita orain duten egoera onari kalteak eragin diezazkioketen edo etorkizuneko garapena arriskuan jar
dezaketen eta atzetik datozen belaunaldiek horiez gozatzeko aukerarik ez izatea eragin dezaketen erabilerak mugatzea ere.
Ondorioz, ez dago inolako ondorio negatibo nabarmenik; izatekotan ere, justu kontrakoa. Zubialdeko lurzoru industriala
sailkapenetik kentzea edo eremu batzuen hirigintza berriz trinkotzea ditugu, besteak beste, etorkizuneko iraunkortasuna
sustatuko duten jardun batzuk.
O NATURA 2000 SAREKO TOKIETAN IZANDAKO ONDORIOEN
EBALUAZIOA
Zeberion bada NATURA 2000 espazio bat: "Gorbeia" ES2110009 BGL, hegoaldeko ertzean. Ez du kudeaketa-plan
berekirik, baina Parke Natural gisa katalogatuta dagoenez, Natura Baliabideak Antolatzeko Plana eta Erabilera eta
Kudeaketarako Plan Zuzendaria ditu. Bi horietan jasotako erabakiak proposatutako plangintzan txertatuko dira.
Korridore ekologikoak ere garrantzizko espaziotzat jotzen dira, daukaten lotura-balioagatik. Zeberion dago Gorbeia gunea,
Gorbeia-Ganekogorta lotura-korridorearekin eta biak inguratzen dituen moteltze-eremuarekin.
Hauek dira eraginik garrantzitsuenak:
- Hidrologia: HAPOk udalerria babestuko du, ibilguen bi aldeetako zerrenden bidez. Urertzak birsortuta, daukan
biodibertsitatearen igorle- eta lotura-gaitasuna hobetuko da, eta baita emaria erregulatzeko gaitasuna, lotutako
biodibertsitatea, etab. ere.
- Landaredia: bertako landaredi-orbanak babestuko dira, nola BGLn, hala korridore-, lotura- eta moteltze-
guneetan. Era berean, baso-landaketetarako guneak kudeatuko dira, bertan dagoen landaredia autoktonoari
kalteak ez eragiteko moduan.
- Habitatak: arestian adierazitako landarediaren babesak, bestalde, gune horretan topatutako Batasunaren
Intereseko Habitatak babestea ekarriko du.
- Fauna: bertako landaredi-orbanak babesteak mesede egingo dio guneko faunari. Ondo kontserbatutako erreken
urertzek onurak ekarriko dizkiote bisoi europarrari (Mustela lutreola), galzorian dagoen espeziea baita.
ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance 25
Zeberioko HAPOk, oro har, inpaktu positiboak eragingo ditu, jardunetako batzuetan izan ezik; esaterako, ibai-ibilguen
berrantolaketan, litekeena baita mozketa selektiboak eragitea. Nolanahi ere den, inpaktu horiek unean unekoak izango
dira, iraupen txikikoak eta atzera-buelta dutenak.
Horregatik guztiagatik, ez da beharrezkotzat jotzen ebaluazio zehaztu bat egitea, metodologia-gidaliburuaren 2. fasean
oinarritutakoa. Ebaluazio hori prozedurako geroko faseetan egin beharko da.
O NEKAZARITZA-JARDUERAN DUEN ERAGINAREN EBALUAZIOA
Hainbat alternatibek askotariko eraginak izaten dituzte nekazaritza-jardueran. Kasu honetan, 2. alternatiba izango da
balioetsiko dena: lurzoru urbanizagarriak sailkapenetik kentzea (esate baterako, Areiltza), bizitegi-lurzoruen eta lurzoru
industrialen mugak murriztea eta berregokitzea (ordokian eta auzoetan) eta baso-lurzoruan egindako askotarikotze eta
funtzio-aniztasunerako ekintzak positibotzat jotzen dira lehen sektoreari dagokionez.
- Balio estrategiko handiko nekazaritza- eta abeltzaintza-lurzorua: Nekazaritzako eta Basogintzako LAPko kartografiarekin
alderatuta, Aurrerakinak aldaketak proposatzen ditu kategoria horretako azaleretarako; zehazki, handitzea proposatzen du.
- Erabilera publikoko mendiak eta mendi babesgarriak: kategoria horien mugak ez dira aldatu; aitzitik, baldintza gainjarri
gisa jaso dira. Dena den, baso-kategoriaren barnean inpaktu txikiko baso-kategoria proposatzen da (bertan daude
txertatuta erabilera publikoko mendiak) eta hauek dira beronen helburuak: biodibertsitatea handitzeko irizpideekin baso-
ustiapena gauzatzea; heskai moduan, moztu ezin daitezkeen orban autoktonoak txertatzea; eta kalitate zein txanda handiko
zuren kudeaketa-ereduak, azaleretan mozketa garaikide nabarmenik eragin gabe.
Lurzoru industriala sailkapenetik kentzea eta Areiltza auzoaren berrantolaketa positiboa da; izan ere, azalera handia
kenduko du sailkapenetik, Balio Estrategiko Handiko Nekazaritza- eta Abeltzaintza-lurzoruan txertatzeko. Nola hiri-
lurzorua murriztegatik, hala lurzoru urbanizagarri industrialagatik.
Ez dago eragin negatiboa izango duen, eta ondorioz, bideragarritasun ekonomikoa kolokan jarriko duen ustiapenik; era
berean, ez da eraginik izango nekazaritza-ustiapenekin zerikusia duten eraikuntza edo azpiegituretan.
O ALTERNATIBEN HAUTAPENA
BALIOESPEN- ETA HAUTAPEN-IRIZPIDEAK
Ebaluazioa egiteko, honako irizpide hauek izan ziren abiaburuan:
Ingurune fisikoa:
26 ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance
- Lurzoru berriak ez okupatzea eta horietan gorabeherarik ez eragitea
- Paisaia-askotarikotasunari eta biodibertsitateari mesede egitea
- Herritarrak naturara hurbiltzea
- Inpaktu negatibo edo positibo nabarmenak eragitea
- Paisaia babestea
- Higadura-prozesuak kontrolatu eta murriztea
- Ibaia eta errekak: sistema hidrikoaren funtzionaltasunak zaintzea
- Azaleko hidrologia: uholde-arriskua
- Habitatak eta fauna
- Udalerri barneko korridore ekologikoak
Hirigintza-ingurunea:
- Dagoeneko eraldatutako lurzoruak berrerabiltzea eta artifizializazioak murriztea
- Lehendik dauden hiri-bilbeak osatzea: metaketan oinarritutako hirigintza-eredua, mugikortasun handiagoa
eskatzen duten eredu sakabanatuen aurrean
- Espazio libreen, ekipamenduen eta mugikortasun moteleko sarea osatzea
- Lehendik dauden auzoetarako irisgarritasuna
- Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak birgaitzea
Gizarte-ingurunea:
- Naturaren eta herritarren topagune izango diren espazioak sortzea
- Lurralde-oinarria duten ekonomiak sortzeko bidea egitea
- Prozesu horiek sortu ahal izateko, lurra askatzea
Lege-ezaugarriak: ingurune fisikoa antolatzeari begira xedatutakora egokitzea, honako hauei dagokienez:
- Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak, bere erabilera-matrizean
- Nekazaritzako eta Basogintzako LAP, 2014ko behin betiko onespena
- EAEko Ibai eta Erreken Ertzak Antolatzeko LAP aldatzea
ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance 27
- Babestutako fauna (galzorian daudenak edo zaurgarriak): bisoi europarra kudeatzeko plana
- Batasunaren Intereseko Habitatak (Habitaten zuzentaraua)
- Babestutako landaredia
- Uholde-arriskua
Bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa:
- Alternatiba bideragarria izan dadin, arestian aipatutako ingurumen-irizpideetara egokitu beharko du.
- Proposatutako jardunaren bideragarritasun teknikoa; egikaritzeko egiazko aukera.
- Bideragarria izan dadin, ingeniaritza-neurriak egikaritzeko premia balioestea.
NEKAZARITZA-ERABILEREN EGOKITASUNA:
Diagnostiko sozio-ekonomikoan (ikusi CD eranskina), GIS tresnak baliatuta, lurzoruaren berezko ezaugarrien irizpide
anitzeko balioespena egin zen. Hala, udalerriko nekazaritza-lurzoru onenak eta balio agronomikoagatik edo ordezkaezinak
izateagatik kontserbatu beharreko lurrak identifikatu ziren. Horretarako, honako faktore hauek baliatu ziren:
- Malda: malda txikienekoek jaso zuten puntuazio handiena
- Orientazioa: hegoaldea izan zen ondoen balioetsitakoa
- Drainatzea: iragazkortasun handienekoak jo ziren egokientzat
- Lurzoruaren kalitatea: gaitasun agrologikoaren arabera
- Oraingo nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilera: gaur egun erabilera hori duten guneak indartuta
Lege-ezaugarriak
Paisaia:
- Elkar-ikusgaitasuna
- Paisaia-unitateen kalitatea (berezko kultura-, natura-, arkitektura-balioa, etab.)
Aurreko irizpideak abiaburu hartuta, honako alternatiba hauek baztertu egin ziren:
- 0. alternatiba: ez lirateke inpaktu gehiago eragingo, baina lurraldearen oraingo erabilerei eutsiko litzaieke, eta
ondorioz, errekak okupatzearekin, basoaren beti-batekotasunarekin edo ingurumen-hobekuntzarako premia duten
hainbat eremu izatearekin lotutako arazoak bere horretan jarraituko luke. Ez du irtenbiderik ematen zerbitzu-
28 ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance
premiei, hiri-espazioa berrantolatzeari... begira. Ingurumenaren ikuspuntutik, ez dira aintzat hartzen ingurunearen
aukera guztiak, eta ezta lurralde-oinarria izango luketen prozesu ekonomikoak sortzeko aukerak ere.
- 1. alternatiba: ordoki alubialaren zatirik handiena sakabanaketan, eta ondorioz, lurzoru-kontsumo handietan
oinarritutako bizitegi-garapenek beteko lukete, eta hori ez dator bat gure antolamendu-eredu eta -irizpidearekin.
2. alternatiba aukeratu da garapen-eredu gisa. Dena den, ingurumen-taldeak egindako oharrak aintzat hartu, eta aldatu
egin zen. Era horretan, arestian aipatutako irizpideekin bat datorren eredua lortu da; batik bat, ingurune fisikoaren
antolamenduari dagokionez. Irizpide horiek modu zehatzagoan ezarriko dira plangintzaren hurrengo faseetan.
O INGURUMEN-EZAUGARRIA TXERTATZEKO NEURRIAK
IITn daude deskribatuta ingurumena babesteko hainbat neurri, honako arlo hauetan:
- Geologia, geomorfologia eta lurzoruak babesteko neurriak
- Azaleko eta lurpeko urak babesteko neurriak
- Landaredia eta habitatak babesteko neurriak
- Fauna babesteko neurriak
- Espezie exotiko inbaditzaileak hedatzearen aurkako neurriak
- Paisaia babesteko neurriak
- Herritarrak babesteko neurriak
- Arkeologia- eta kultura-ondarea babesteko neurriak
JARDUNETARAKO NEURRI ESPEZIFIKOAK
- Lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa
- Eraikin zaharrak berritzearekin lotutako neurriak
- Ingurumen-arriskuaren aurkako neurriak
- Nekazaritza-jarduerari buruzko neurriak
- Bailara-hondoko ibilbide alternatiboarekin lotutako neurriak: bidegorria
- Lurzoru urbanizaezinean, oinezkoentzako ibilbide eta bideekin lotutako neurriak
- Konpostajerako, zuraren ezpal-zatitzerako edo beste erabilera batzuetarako erabilera anitzeko planta bat
txertatzeko neurriak
- Hondakinak murrizteko neurriak
ZEBERIO HAPO
Aurrerakina
Avance 29
- Zaraten aurkako neurriak
- Proposatu beharreko alternatiben analisirako parte-hartze publikorako neurriak
KONPENTSAZIO-NEURRIAK
Oro har, ulertu behar da Aurrerakinak ez duela kapital naturalaren galera handirik proposatzen. Ondorioz, fase honetan ez
dira beharrezkotzat jo konpentsazio-neurriak; alabaina, aurreragoko faseetan, proposamenak xehetasun handiagoz garatu
eta zehazten direnean, beharrezkoak izango dira. Horren adibide dugu Bidegorria, nekazaritza-lurzoruetan edo Zeberio
ibaian eragina izan dezakeena.