1unitatea lurra eguzki_sistemaren_planeta

Post on 13-Aug-2015

803 views 1 download

Transcript of 1unitatea lurra eguzki_sistemaren_planeta

1 UNITATEALURRA, EGUZKI SISTEMAREN

PLANETA

SARRERA• Lehen Hezkuntzan Lurrarekin eta Ilargiarekin,

urtaroekin... lotutako gaiak ikasiko zenituen ziurrenik.

• Ikasgai honetan, berrartuko ditugu gai horiek eta baita horietan sakondu ere. Unibertsoari buruz, eguzki-sistemari buruz, planetei eta argizagiei buruz hitz egingo dugu eta gizakiok nola aurkitu eta aztertu ditugun ikusi ere.

• Azkenik lurraren mugimenduak eta beren ondorioez arituko gar.

HELBURU DIDAKTIKOAK

• Unibertsoan eta eguzki sisteman dauden argizagiak ezagutzea

• Eguzki Sistemako planetak eta haien ezaugarriak identifikatzea. Hori lortzeko planeten jatorriaren gainean dugun jakin-mina adierazi eta informazioa zenbait iturritatik jaso eta laburtuko dugu.

• Lurraren ezaugarri nagusiak ezagutzea.• Lurraren mugimenduak eta horien ondorioak

ezagutzea.• Atlasarekin lanean aritzea: gai monografikoen

gaineko informazioa lortzeko.

EDUKIAK________________ Kontzeptuak

• Lurra, Eguzki sistemako planeta Unibertsoa eta horren sorrera. Galaxiak, izarrak eta

konstelazioak. Eguzki Sistema. Unibertsoa ikertzea.

• Lurraren mugimenduak eta beren ondorioak Errotazio-mugimendua: egunak eta gauak. Translazio-mugimendua: urtaroak.

EDUKIAK_________ PROZEDURAK

• Unibertsoa, Lurra eta horren mugimenduei buruzko galderak, zalantzak eta hipotesiak formulatzea.

• Informazioa hainbat iturritatik lortzea.• Distantzia, ordutegi, eskala eta abarren inguruko

kalkulu errazak egitea.• Atlasarekin lanean aritzea.• Lortutako informazioarekin laburpenak egitea.

EDUKIAK ____________ JARRERAK

• Unibertsoa, Eguzki Sistema eta Lurra zein horren irudikapena ikasteko interesa eta jakin-mina.

• Unibertsoa eta Eguzki Sistema ikasi eta ikertzeko gizateriak egindako lana aztertzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK• Ea Eguzki Sistemaren planetak eta haien

ezaugarriak ezagutzen dituen.• Ea Lurraren meridiano eta paralelo nagusiak

kokatzen dakien• Ea Lurraren errotazio- eta traslazio-

mugimenduen ezaugarri nagusi eta ondoriak deskribatzen dakien; hala nola, haren errotazio ardatzaren inklinazioarenak ere.

• Ea Lur planetako zenbait tokitako ordua dakien ordu-zonaren arabera

1- LURRA, PUNTU BAT UNIBERTSOAN

• Kopiatu koadernoan: ATAL HONETAN UNIBERTSOKO ETA EGUZKI SISTEMAKO ARGIZAGIEN EZAUGARRI NAGUSIENAK IKERTUKO DITUGU.

• KOPIATU KOADERNOAN: Lurra, eguzki sistemako planeta bat da. Eguzkia Esne Bidea deitzen zaion galaxiako izar bat da, eta Unibertsoan, galaxia asko eta asko dago.

• 1 ARIKETA: liburuko informazioaren bidez osatu eskema.

Eskemaren izenburua: EGUZKI SISTEMA OSATZEN DUTEN ARGIZAGIAK.

• 2 ARIKETA: Erantzun galderak ( informazioa liburuko 4 – 5 orrialdeetan duzu.o Zer da galaxia bat?o Zein galaxiatan dago Lurra?o Zein taldetan dago Esne Bidea?o Zer gertatu da Pluton planetarekin?o Zein da Eguzkitik gertuen dagoen planeta? Eta

urrunen?o Zein da eguzki sistemako planetarik handiena?

Eta txikiena?Nola esaten zaio planeta batek Eguzkiaren inguruan egiten duen ibilbideari?

o Zein desberdintasun dago barneko eta kanpoko planeten artean? Zergatik dute izen hori?

o Zein da planeta nanoen ezaugarri nagusia?

2- LURRA IZENEKO PLANETA

• Kopiatu koadernoan: ATAL HONETAN GURE PLANETA LURRAREN ITXURA EZAGUTUKO DUGU.

• 1 ARIKETA: Erantzun galderak ( informazioa liburuko 6-7 orrialdean).

• Nolako da lurraren itxura? • Definitu hemisferioa eta marraztu IPAR

HEMISFERIOA eta HEGO HEMISFERIO.• Aurkitu Atlas batean ondorengo lekuak eta esan zein

hemisferiotan dauden: Euskal Herria, Europa, Washington, Pekin, Brasilia, Argentina, Australia, Ukrainia, Maroko.

• 2 ARIKETA: Hauek dira lurreko irudizko lerro nagusienak: Ekuatorea,Kaprikornio Tropikoa, Kantzer Tropikoa, Zirkulu Polar Artiko, Zirkulu Polar Antartikoa, Greenwich meridianoa . Atlaseko 40 orria behatu eta hurrengo irudia koadernoan itsatsi ondoren kokatu irudizko lerroak.

• 3 ARIKETA: Erantzun:o Zertako balio dute Lurraren irudizko lerroek?

Zergatik deitzen zaie horrela lerro horiei?o Zein da luzeagoa, Ekuatorearen longitudea ala

Tropikoena?o Zein da kontinenteen hemisferioa? Eta

itsasoarena? Zeintzuk dira Ipar Hemisferioan dauden kontinenteak edo kontinente zatiak?

o Hemisferio bakoitzean, gutxi gorabehera, zein proportziotan dago ura eta lurra?

3- LURRAREN BIRAKETA MUGIMENDUA

• Kopiatu koadernoan: ATAL HONETAN LURRAREN BIRAKETA MUGIMENDU ETA HONEK DAKARTZAN ONDORIOAK AZTERTUKO DITUGU: EGUNA ETA GAUA.

• KOPIATU KOADERNOAN: Lurra biraka dabil, irudizko ardatz baten inguruan. Mugimendu horri biraketa mugimendua esaten zaio. Lurrari 24 ordu inguru kostatzen zaio bira osoa egitea.

• ARIKETA: Irakurri dagokion atala ( 8-9 orriak) eta erantzun koadernoan:

• Nola esaten zaio egunak eta gauak txandatzea ekartzen duen lurraren mugimenduari?

• Zer gertatuko litzateke Lurrak bere ardatzaren inguruan biraka ibiltzeari utziko balio?

• Zenbat denbora behar du Lurrak bere buruaren inguruan bira osoa emateko?

• Norantz biratzen du Lurrak? Zein puntu kardinaletik ateratzen da eguzkia? Eta sartu?

ORDU EREMUAK• KOPIATU KOADERNOAN: Lurraren biraketa

mugimenduak eraginik, lehenbizi guregandik ekialderantz dauden lekuak argitzen dira. Euskal Herrian lehenago argitzen du Portugalen baino, baina Italian lehenago argitzen du Euskal Herrian baino.

• AUSNARTU: Hiru leku horietatik non iluntzen du lehen eta beranduen?.

• Lurraren biraketa mugimenduaren ondorio nagusiena ORDU EREMUAK dira.

• BEHATU MAPA. Lurrean 24 ordu eremu ditugu. • Zirkunferentzia batek 360º ditu. 360/24= 15º.

Ordu eremu bakoitzak 15º ditu.

• Beraz lurreko ordu eremuen banaketa hau izango litzake:

• Baina, mapa arretaz behatu ba duzu, konturatu zara ordu eremu guztiek forma berdina ez dutela. Erosoago izateko, herri bakoitzak ordu eremua bere mugetara egokitu du.

• Ia Europa guztia ordu eremu berdinean sarturik dago.

• Aldiz, Erresuma Batua eta Portugal ordu eremu berdinean kokaturik daude, naiz eta Portugal Espainia baino mendebalderago egon.

• A ze nahastea, ezta?

4- LURRAREN TRASLAZIO MUGIMENDUA

• Kopiatu koadernoan: ATAL HAU GAIAREN AZKENENGOA DA. LURRAREN TRASLAZIO MUGIMENDUA ETA HONEN ONDORIOAK AZTERTUKO DITUGU: URTAROAK.

• KOPIATU KOADERNOAN DEFINIZIOA:

• Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen mugimenduari TRASLAZIOA deitzen zaio.

• Lurrak mugimendu horretan orbita eliptikoa marrazten du ( marraztu orbita eliptikoa), eta urte bat behar du orbita osoa egiteko.

• Zehazki 365 egun, 6 ordu eta 9 minutu.• AUSNARTU ETA ERANTZUN: zer ondorio ditu 6

ordu eta 9 minutu horiek?

URTAROAK• KOPIATU KOADENOAN.• URTAROAK SORTZEAREN ARRAZOIA.

o Askok pentsatzen dutenaren aurka, urtaroak ez dira sortzen Lurra eguzkiarengandik hurbilago edo urrunago egotegaitik.

o Aztertu liburuko testua ( 10 orrian) eta idatzi URTAROAK SORTZEAREN KAUSA.

• URTAROAK SORTZEAREN KAUSA:o Lurraren ardatza ez dago erabat bertikal,

inklinaturik dago.o Ondorioz eguzkiaren izpiek ez dira berdin iristen

Lurrera.o Zenbat eta zuzenago jo bero gehiago eta

alderantziz, zeharka iritsiz gero hotzago.o Ekuatore inguruan urte guztian berdin iristen dira

izpiak: ia erabat zuzen. Orregatik ekuatoreko lurretan ez dago urtarorik, beti bero egiten du.

o Ipar eta hego hemisferiotan berriz urteko sasoi bakoitzean izpiek modu desberdinean eragiten dute. Urtaroak sortzen dira.

• Bukatzeko, ipar hemisferioan izpiek modu zuzenenean jotzean udara sortzen da. Baina garai honetan, hego hemisferioan izpiek zeharka eragiten dute eta han negua da

• Ipar hemisferioan udara denean hego hemisferioan negua da

ARIKETEN ZUZENKETA

ZIRKULU POLAR ARTIKOA

EKUATOREA

POLOEN ERRADIOA

EKUATOREAREN ERRADIOA

KANTZER TROPIKOAMERIDIANOA

ARIKETEN ZUZENKETAZIRKULU POLAR ARTIKOA

KANTZER TROPIKOA

EKUATOREA

KAPRIKORNIO TROPIKOA

ZIRKULU POLAR ANTARTIKOA

GREENWICH MERIDIANOA