Post on 02-Aug-2015
LEHEN HEZKUNTZAKO OROITZAPENAK
Sarrera honetan gure lehen hezkuntzako oroitzapenen inguruko gogoeta txiki
bat burutu dugu. 5 ataletan banatu dugu; erabilitako metodologia, ebaluazioa,
baliabide materiala, espazio eta denboraren banaketa, ikasitakoa.
Lan honetan 4 taldekideen esperientzia ugari sartu ditugu, eta espero dugu hau
irakurtzerakoan zuen oroitzapenez eta bizipenez gogoratzea.
Metodologia: nola irakatsi didate?
Lehen hezkuntzan jasotako heziketa gaur egun jasotzen denaren nahiko
desberdina da. Gehienbat, irakasteko modua izan da aldatu dena. Lehen hezkuntzako
adinean ez zen orain bezala exijitzen, gehienbat haurrak ginelako eta oraindik ez
genekielako guztiz ongi autonomiaz jarduten. Gogoratzen dugu, hala ere, lehenengo
mailatik seigarren mailara bitarte aldaketa ikaragarriak sumatu genituela, bai
irakasteko moduan, nola gure garapen pertsonalean.
Adibidez, lehenengo mailan jokoen bidez ikasten genuen, marrazki ugarirekin,
eta irakasleak ez zigun diziplina gogor bat exijitzen. Margolanak eta jokoak ziren gehien
nabarmentzen zirena, eta gelan, U bat osatuz jartzen genituen mahaiak.
Seigarren mailara hurbildu ahala irakasleak geroz eta zorrotzagoak bilakatzen
dira, eta exijentzia maila izugarri hazten da. Ez dira ariketa jokoak jartzen, eta
autonomia altua eskatzen dute. Gainera, gelan bakarka jartzen hasten dira eta noizean
behin lauko taldetan jartzen dira.
Hala ere, irakasleen artean desberdintasunak ematen dira. Batzuk hurbilagoak
besteak zorrotzagoak, erretxinduak, alaiagoak, langileagoak, berritzaileagoak etab.
Gainera, ohartu gara irakasleek ez dituztela berdin tratatzen ikasleak 1.zikloan
daudenean, edota 3.ziklora iristean.
Ebaluazioa: nola ebaluatzen zen?
Ebaluatzeko moduari dagokionez, desberdintasun handienak azterketak izan
dira beti. Noski, azterketetan jasotako kalifikazioak edo emaitzak eragin handia dute
ikasle bakoitzaren ebaluazio prozesuan. Baina bestelako ebaluazio metodoak ere
erabiltzen dira.
Batetik pentsatzen dugu, lehen hezkuntzako 3.zikloan orokorrean, ikasleak
azterketen bidez ebaluatzen zirela eta oraindik ere, horrela egiten jarraitzen dela
(ebaluatzeko ohiko metodoa baita).
Beste alde batetik, azken kurtso hauek 1. zikloarekin alderatzen baditugu
desberdintasunak ikusten dira ikasleak ebaluatzeko garaian. Hemen hauen parte
hartzea, gogoa, eta jarrera eskatzen da eta kontutan hartzen da.
Gaur egungo ebaluatzeko modua edo prozesua aurreko urteetan bezalaxe
jarraitzen duela pentsatzen dugu. Eta metodologia hori aldatzea planteatzen dugu
azterketek sortzen duten gehiegizko larritasuna ikasleengan duen eragina
murrizteko.
Zein baliabide material zeuden ikaskuntzarako?
Irakaskuntzan erabilitako materialak aproposak izan behar dira umeentzako,
hauen adinari egokituak egon behar dira. Adibidez: ezin diegu ume txikienei guraize
zorrotzak erabiltzen utzi.
Geure garaian, gehien erabiltzen genituen baliabide materialak
arkatzak, margoak, klerak, plastilina, musika instrumentuak, sokak, koloretako
orriak etab. ziren. Material hauen erabilerak ikasleak garatu beharreko konpetentziak
bultzatuko ditu (marraztea, idaztea edota irakurtzea) baita ikasleen autonomia eta
sormena ere. Ikasleak esploratzaile txikiak dira eta haiek izango dira munduaren
ezagugarriez pixkanaka jabetuko direnak. Irakasleak materiala eskuratu eta honen
erabileran gidatu beharko ditu.
Bestalde, gelan erabilitako materialak garaiko teknologiarekin bat egin behar
du, hau da, hezkuntzak berritzailea izan behar du. Lehen testu liburuak ziren nagusi,
baina orain geroz eta gehiago erabiltzen dira liburu elektronikoak, arbel digitalak,
tablet-ak, ordenagailu eramanagarriak… Beraz, ikastetxea teknologia aurrerakuntzez
baliatuko da ikasleen hezkuntza eraginkorragoa izateko eta bide batez, teknologia eta
baliabideak ezagutu eta erabiliko dituzte.
Nolakoa zen espazioa eta denboraren antolaketa?
Espazioari dagokionez, lehen 2 zikloetan ikasgelak oso argitsuak eta koloretsuak
dira eta haurrek eginiko apaingarriez osatuta daude. Bestalde, ikasgelako antolaketari
erreparatuta, ikasleen mahaiak launaka taldekatuta egon ohi dira, euren arteko
harremana sustatzeko baita talde lana bultzatzeko ere. Mailaz igo ahala, 3. zikloan
alegia, ikasgeletan apaingarri gutxiago aurkitzen dira eta pixkanaka haurrak mahaietan
binaka kokatzen dira, ilaretan. Modu honetan, ikasleen lan indibiduala bultzatzen da.
Beste ezaugarri bat, ikasleek ikasgelaz gain beste gela batzuk erabiltzen dituzte
hainbat ikasgaietarako: plastikako gela, musikako gela, informatika gela,
psikomotrizitate gela, ganbara… Hortaz, ikasleak leku batetik bestera ibiltzen dira, ez
dira ikasgelan egoten egun osoz eta hau positiboa da oso, ez soilik euren
kontzentraziorako baita euren ikaskuntzarako ere.
Ordutegia dela eta, lehen hezkuntza osoan zehar haurrak goiz eta arratsaldez
joaten dira ikastetxera. Goizaren erdialdean atsedenaldia egin ohi dute eta jolastokira
irteten dira. Honek aukera ematen die adin desberdinetako haurrekin jolasteko eta
euren arteko harremanak sendotzeko.
Amaitzeko, aipatu beharra dago lehen zikloetan haurrek ikasgela barruan
ezagutzak barneratzen nahiz ikasgelatik kanpo jolasak, jokoak, psikomotrizitatea,
esperimentuak etab. gauzatzen denbora asko igarotzen dutela. Baina haurrak mailaz
igo ahala, denbora gehiago igarotzen dute testu liburuekin ikasgelan.
Zer ikasi zenuen lehen hezkuntza osoan?
Lehen Hezkuntzako zikloa bereziki garrantzitsua da oinarrizko ezagutzak,
gaitasunak, trebetasunak...barneratzeko. 6 urteren baitan, ikaslea haur izatetik nerabe
izatera igarotzen da eta ibilbide horretan alderdi pertsonala garatzeaz gain, alderdi
akademikoa ere garatzen da.
Alderdi akademikoari dagokionez, oinarrizkoena irakurtzen eta idazten ikastea
da. Haurrek lehendabizi letra larriz idazten eta irakurtzen ikasten dute eta ondoren,
letra xehez. Bestalde, matematikaren arloan, oinarrizko operazio matematikoak egiten
ikasten da: batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa. Hizkuntzei dagokionez, ingelesa,
gaztelania eta euskaraz ikasi ohi dute eta hauen lexiko eta gramatika arauak
barneratzen dituzte. Plastikari lotuta, eskulanak, proiektuak… ikasleek sormenari bidea
irekiz. Antzezpenak ere sarritan egiten helburu bera lortzeko. Soinketarekin,
gorputzaren kontrola bereganatzen dute eta joko desberdinen arauak barneratzen
dituzte. Eta amaitzeko, euren ingurunearen berri ere jasotzen dute.
Alderdi pertsonalari men eginez, haurrek gizartean onartuak dauden arauak eta
jokabideak barneratzen dituzte eta euren arteko errespetua eta partaidetza bultzatzen
dira.