Post on 21-Mar-2016
description
Email: bildu@leioa.net / bildu.leioa@gmail.com Tlf:944008038 / 647769285 www.bildu.info/leioa
Leioan, 2012-‐ko apirilaren 17an
PRENTSA OHARRA
Bildu Leioak Pinosolo proiektua lortu zuten eta Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak ikertuak izaten ari diren enpresei 1.629.326 eurotako fakturaren ordainketa salatzen du
PSE eta PP-‐ren abstentzio konplizeak EAJ eta EBari aukera ematen die arduragabe eta eskandalagarria den ekintza horrekin aurrera egiteko.
Bildukook uste dugu konponbide bideragarri bakarra kontratuaren baliorik gabe uztea eta parte-‐hartzaile prozesu baten oinarrituta proiektu berri bat egitea dala.
Aurreko apirilaren 4an Leioa Kiroleko Administrazio Kontseilua egin zen. Kontseilu horretan Pinosoloko Polikiroldegiaren egitasmoa egiteko esleipendun izan ziren enpresei 1.629.326 euroko fakturen ordainketa onartu zen. Argitaratu egin den bezala, Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak agiaztatu du -‐ AROS ESTUDIO DE ARQUITECTURA, S.A., EXCAVACIONES VIUDA DE SAINZ, S.A. eta PUJOL ARQUITECTURA, S.L.P.-‐ esleipendun enpresek era irregularrean, legez kontra eginez, egitasmoa lortu zutela. ARCAIN ere, EAJ eta EBaren konfidantzazko empresa dena, irregulartasun horretan nahasia dagoenetako bat da.
Aipatutako gertakariak holan izanda, Bilduren ustez faktura hauen ordainketa egitea oso larria da, eta Udalaren interesen kontra egiten du. Hori dela eta, zera adierazi nahi dugu:
• Eginiko ordainketa EAJ-‐EBaren arteko erabaki politikoa bezterik ez da. Egindako txosten juridikoa, Eneko Arruebarrenak kontratatutako abokatuak egina, alde bateko txostena da, eta txosten horretan bertan jasotako ondorioak, aurretiaz egindakoak eta fakturak ordaintzeko erabaki politikoari men eginiko ondorioak dira. Gogora ekarri nahi dugu abokatu hori berak jada egin zuela alde bateko txosten bat Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak irekitako espedientearen gainean aipurik egiten ez zuena.
• PSE eta PPren konplizitateak eskandaluaren egikaratzea onartzen du. PSEko
zinegotzietako baten egon ez izanak oposizioko gehiengoa ez izatea erraztu zuen falturen ordainketaren geldiketa EZ lortzeko. Gainera, hain larria den gertaera baten aurrean, eta jarrera ulertezina baten oinarrituta, PSE eta PPk fakturen ordainketaren kontrakoak zirela agertu zuten baina, bide batez, fakturen ordainketa onartu zuten abstentzioa bozka emanda. Bildu alderdi bakarra izan zen ordainketaren kontra egin zuena. ¿PSE eta PP alderdiek benetako oposizioa egitea holan dala uste dute?. Legegintzaldiaren hasieratik errepikatzen den bezala, ostera PSEk Udal gobernuaren kidearen rola bereganatu du, eta susmopean dauden enpresei milioi askoko ordainketa baimentzen du.
Email: bildu@leioa.net / bildu.leioa@gmail.com Tlf:944008038 / 647769285 www.bildu.info/leioa
• Hitz emandakoa ez duelako bete, proiektuaren kautelazko geldiarazpena ez zen bozka eman. Alkateak, aurreko kontseiluan hitzartutakoa ez zuen bete eta, hori dela eta, gaiordenean ez zen sartu Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuaren aurrean proiektua kautelan geldiarazteko eskaria.
• Kontratuaren baliorik gabe uztea konponbide bakarra. Bildu Leioak argi du oso zentzugabekeria honen baliozko konponbide bakarra kontratuaren baliorik gabe uztea dela. Holan izanda, Udalak 4.000.000 euro aurreztuko luke, hau da, suntsiarazpena sortuz gero ordaindu beharrekoa. Eta, holan izanda ere, baliorik gabe kontratua uzten, Leioako Udalak ere ez luke ordaindu beharko hasierako proiektuak balio duena, hain zuzen, etorkizunean Leioako Udalarena hipoteka litzatekeena.
• Enpresa iruzurgileak ikerturik gabe jarraitzen dute. Udal Gobernuak esleipen
anizkunen gaineko barruko ikerketa egiteko Bilduk egindako eskaerari ez entzun egiten dio.
• Mari Carmen Urbieta Andereak, Hirigintzako zinegotzia dena, Bilduk eginiko informazioa jasotzeko eskaerari gaurkoan erantzunik ez dio eman. Orain dela aste batzuk Bildu Udal Taldeak ikertutako enpresei egindako esleipenen gaineko informazioa eskatu zuen. Gaurkoan, horren gainean erantzunik ez dugu jaso.
• Alkateak ARCAIN enpresarekiko kontratua, Torresoloko igerilekuen egitasmoaren
barrukoa, suntsiarazpenari buruzko informazioa ezkutatu egin du. 583/12 Dekretuaren bidez Alkateak kontratu horren suntsiarazpena egin zuen. Kontratu horren helburua Torresoloko igerilekuen jolas-‐kiroletako gunearen erredakzioa egitekoa zen. Zinegotzi batzuei informazioa ezkutatzeko dinamika berdinari jarraituz, Hirigintzako batzordean aipatutako azken berri horri buruz tutik ez.
• Ikertzeko batzordea premiazkoa da, ezinbestekoa da. Berriro ere, gertaera eta erantzukizun guztiak argituko dituen ikertzeko batzordea eskatu nahi dugu, oso larriak diren gertakari hauek direla eta, premiazkotzat eta geroraezinentzat jotzen baitugu.
Arkaitz Fullaondo Elixabete Moral
Bildu Leioa Udal Taldeko Zinegotziak