Post on 07-Mar-2016
description
[ 41.alea ]
2010ekourria
IÑAKI GOIBURU. UDALEKOKIROL ZINEGOTZIA
“Gure eskuetan dagoenguztia egiten ari garaherriko kirol eskaintzahobetzeko”
/ / HIZKETAN 22
// GEHIGARRI BEREZIA
// KIROLAK7
MARIA ISABEL IRIZARARANBURU, HERRIKOMEDIKUA
ITSASOZ BESTALDEKOIDIAZABAL
10
PILARRENEA 10 URTEZ HERRITARREN BILGUNE
aldaize 41 > 3
illatiren txokoa
# 40ALDAIZE: Idiazabalgoherri aldizkariaArgitaratzailea: lllati euskara elkartea [Pilar Eneaetxea_20213 IdiazabalTfnoa: 943 18 72 08 E-maila: aldaize.illati@gmail.com ]
Erredakzio taldea: Eider Alustiza, IñakiArriaran, Eunate Elio, Nerea Garcia, ItziarMujika, Ion Telleria, Xabier Urteaga etaIzaskun Vazquez.
Ale honetako laguntzaileak: Uxune Alustiza, AnaMari Ansalas, Maria Jesus Begiristain, AnttonioBerasategi, Oier Eziolaza, Aritz Iparragirre, AitaIparragirre Herri Eskola, Idiazabalgo Agenda 21eta ale honekin batera argitaratu dugun gehiga-rri berezia egiten lagundu duten Argentinakoidiazabaldarrak.
Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak.
Inpimaketa: Gráficas Ona.
Tirada: 1.000 ale.
Lege gordailua: SS-0151/04
ISSN: 1697-512X
Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako ForuAldundiak diruz lagundutako aldizkaria.
Idiazabalgo Udala Gipuzkoako Foru AldundiaKultura, Euskara, Gazteria eta Kirol
Departamentoa
EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzekoIzen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
Bazkidetza:
BIDALI ZURE DATUAK: aldaize.illati@gmail.com, Pilar Enea etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean
Langileak: 30€ Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€ Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€
Euskararentzat eta euskaldunontzat berebizikogarrantzia du belaunaldi batetik bestera euskaratransmititzeak. Euskarak iraungo badu, transmi-sio hori behar-beharrezkoa da. Idiazabalen argidago egiten dela, baina guztiok ohartu behardugu, era natural batean egiten den transmisiohorrek garrantzia handia duela eta eutsi eginbehar diogula. Hori ikusita, Illatik eskerrak emannahi dizkie Idiazabalgo aita-amei, egin eta egitenduten lanagatik. Batzuek errazago egingo dute,euskaraz bizi direlako, baina badira bestelakokasuak ere eta horientzat esfortzu handia da eus-karaz hitz egitea haurrekin. Ahalegin hori balora-tu behar dugu.
Idiazabalgo IEP! planak gai honi heldu eta laneanari da guraso elkarteekin, gurasoekin eta irakas-leekin. Antza denez, haurrekin bai, baina bikoteenarteko harremanak gaztelaniaz izateko joeraomen dago herrian, halaxe ikusi dute alde guztiek.Harrigarria gertatzen bada ere, haurrari euskarazegin eta ondoren, bikoteen artean gaztelania en -tzuten omen da. Haurrek zer ikusi, hura ikastendute eta beraz, gurasoen portaerak eredugarriak
izan behar dute. Bestela, haurrek ikasiko duteheltzen direnean gaztelaniaz egin behar dutela,“helduen” hizkuntzan. Dena den, konturatu izanaaurrerapauso handia da izatez, orain egoerahoriek gainditzeko bideak zabaldu behar dira,poliki bai, baina aurrera eginez.
Kontseiluak ere gai honi heldu dio Nafarroa alde-an eta kanpaina bat jarri dute martxan, spot-a**eta guzti. Iragarki horren mezuak hau dio: hau-rrek eskertuko digute aita-amek euskaraz ikasiedo-ta hitz egitea. Mezua gustatu zaigu, haurren-gatik egiteak merezi du. Egin dezagun ahalegina.
** http://www.vimeo.com/14967652
ILLATI ETA ALDAIZEREKIN HARREMANETAN JARTZEKO: 943 187478ALDAIZE.ILLATI@GMAIL.COM
IDIAZABALGO AITA-AMEI: ESKERRIK ASKO!
ILLATIK ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIE IDIAZA-BALGO AITA-AMEI, EGIN ETA EGITEN DUTEN LA-NAGATIK
HAURRENGATIK EGITEAK MEREZI DU
4 < aldaize 41
iritzie
[ BERTSOA ]:
Oporretan gustoraibili ta gerolanera joan beharorain eguneropereza latza naiz taeduki goizeroezin kejatu lanaeduki ezkero
Egutegiai gabiltzguztiok begirabilatu naian egungorrien dizdirabeltez daudenak gorriizango baliralasai oporrak berriziritsiko dira
EGILEAK:Oier Eziolaza etaAritz Iparragirre
LANEAN HASTEKOGARAIA DAUda mugitua izan dugu Idiazabalen, eta gaz-teok parrandarako ederki aprobetxatu dugu.Baina bateko eta besteko festak ez dira izanbazterrak nahastu arazi dituzten bakarrak. Ion Telleria gure lagunarenatxiloketak aztoratu gintuen abuztuan, eta konturatzerako Madrileraeraman eta kartzelan sartu zuten.
Herriko mingain gaizto askoren hitz itsusiak eta batere errespeturikgabekoak entzun behar izan ditugu harrez geroztik, batez ere Ionenfamiliakoek. Bertatik bertara eta norberak bere azalean horrelako ego-era bat bizi izan arte ez dugu jakiten zer den lagun bat, anai bat edoseme bat kartzelan edukitzea. Familiakoek bizi duten sufrimendu etazigor erantsiagatik errespetuz eta diskrezioz jokatu beharko genukeeurekin; guztiok hala nahiko genuke gurekiko ere.
Ionek oraingoz handik hitz egiten eta idazten badigu ere, ziurtasun osoadaukat arrazoi politikoak dituzten berea bezalako atxiloketak lasterbukatuko direla. Izan ere, Euskal Herrian eta Idiazabalen itxaropenaedukitzeko arrazoiak badauzkagu. Espainiar Estatuaren errepresioa etaeskubide zapalketa oso bortitza den garai honetan, euskaldun askokelkarrekin lanean jarduteko konpromisoa hartu dugu. Gatazka konpon -tzera eramango gaituen prozesu bat martxan jartzeko erronkarenaurrean gaude eta urriaren 16an Ordizian esan zen bezala herriari hitzaematea da gakoa, baina proiektu politiko guztien artean aukeratzekoaukera izan behar dugu, independentzia barne. Denon indarrak bildubehar ditugu, herriak protagonismoa hartu. Euskal Herriaren eta euskalherritarron eskubide guztiak onartu eta errespetatu daitezen lan egite-ko garaia da, Ion eta gainerako preso politikoen eskubideei ere lehen-tasuna emanez. Pixkanaka konpromisoak alde guztietan hartuz lortukodugu hain beharrezkoa dugun bakea. Bidean oztopo asko jarriko dizki-gute baina tinko eutsi behar diogu gureari eta ez etsi. Amaitzeko, EuskalHerriak bizirautea nahi dugun guztioi ohartxoa: Ionek egingo lukeenbezala animatu gaurdanik independentzia eraikitzera!
[ HEMENDIK ] Idiazabal
uxunealustiza
[ HANDIK ] Soto del Real, Espainia
iontelleria
AUPA IZAL DEDIO! Zein gertu eta zein urruti zaudeten aldi berean! Lehen hitzak, halabeha-rrez, esker hitzak behar dute izan. Bertatik bertara ikusi ez arren, ber-tatik bertara sentitu ditut babes keinu denak; atera dituzuen argazkiak,kontzentrazioak, familiakoei emandako babesa, emailak eta entzun ezditudan bertsoak. Izango da guzti honetan injustiziarik ikusten ez duenikere… hor konpon! Zorionez izan ditudan sorpresak onerako izan diraeta denoi fuerte-fuerte ESKERRIK ASKO esan beharrean nago! Aupazuek!
Orain etxerako buelta geratzen da. Nerea bakarrik ez, Iparra etaEduardoren arimenak, espetxetik pasa diren herritar denena eta Asierbezala, politikan aritzeagatik espetxearen mehatxupean bizi diren guz-tiena.
Bide hori ez da autopistaz edo AHTz egiten; bide hori guk gure buruagobernatzeko gaitasuna lortzetik egingo dugu. Ni bezala pentsatzerikezin dizuet eskatu, baina bai ados gauden punturaino, behintzat, bideaelkarrekin egitea; herrian aizkora kolpez hasita Eskozia eta HerriKatalanak aztoratu dituztenak adibide ezin hobe.
Erabakitzeko garaiak datoz, zirt edo zart egitekoak, urte gutxian ezer ezda berdin izango. A ala B, zuri ala beltz, pentsatzen dugunok erabakiegin behar dugu. Behingoz guk erabaki dezagun zer nahi dugun izan.Denon esku dago hurrengo “HANDIK” denak, herritik kanpo eurenborondatez diren izaldarrek idaztea. Nik gustura asko idatziko dutberriz, “HEMENDIK”, sortzen ikusi nauen “IZALDIO”. Laster arte, aze-rik!!
AMAITU DIRA OPORRAK! IKASTURTEA HASI DA…kolaborazioak [herri eskola]
aldaize 41 > 5
Abuztuko orria egutegitik kentzen dugun bezainlaster, konturatzen gara uda amaitzear dela etaikasturte berriaren hasiera ate joka dugula.Amaitu dira ordutegi gabeko egun eta asteak,amaitu dira kalean ibiltzeko arratsalde amaiezi-nak, amaitu dira igerilekuan egindako salto etaigeriak, amaitu dira gurasoen hika-mikak oherajoan beharrean gaudela adieraziz, eta bat-bate-an, herriko zenbat denda eta eskaparateetanagertzen da irakurri nahi ez genuen mezua …datorren asteazkenean, irailak 8 hasiko da ikas-turtea… Amaitu dira oporrak.
Betiko moduan ikasturte berriak zenbait berri-kuntza eta nobedade ekarri eta ekarriko ditugure eskolara. Ikusgarriena, “eskola txikiaren”ondoan kokaturik zeuden moduluak desagertudirela. Ez ez, ez dituzte lapurtu, haurtzaindegiberria martxan jarri da eta modulu haiek ez dirabeharrezkoak.
Ea honako lerro hauek baliagarriak zaizuen ikas-turte honi hasiera eder bat emateko.
Denok dakizuen bezala Herri Eskolak zenbat zer-bitzu eskaintzen ditu, gehienak martxan daudeeta oraindik hasi gabe daudenak berehala ekin-go diote urteko martxari.
Hasteko, Haur Hezkuntzako ikasle (2urtetik-5urteetara) kopurua 99koa da, urteko bi geladaude. Txikitoenak, bi eta hiru urtekoen gelak“eskola txikian” kokatu dira, eta handixeagok,eskola handiko beheko solairuan kokatu dira.
Lehen Hezkuntzako ikasle den-denak 138, esko-la handian ematen dituzte klaseak eta gela guz-tiak, 8, bigarren solairuan daude. Beraz gauregun eskolako ikasle kopurua 237koa da eta gelakopurua 16koa.Esan dezakegu inguruko herri txi-kietako eskola handiena daukagula.
Ehun eta hirurogei familiatik gora osatzen duteberaz aurten guraso elkartea. Honek betikomoduan lehenengo hiruhilabetekoan egingo dubere urteroko bilkura eta berrituko ditu bere ba -tzorde eta organoak.
Lurraldeari begira jarriz gero, herri nahiko han-dia dugu Idiazabal, ondorioz, eskolara etortzendiren ikasle guztiek ezin dute oinezkoen trenaerabili eskolara gerturatzeko. Batzuek herri-gunetik kanpo bizi direnak, eskola garraioa era-bili behar izaten dute, zerbitzu hau goizean esko-lara sartzeko eta arratsaldez etxera bueltatzekoeskaintzen da eta 30 ikasleek behar izaten dute.
Eguerdi partean etxean bazkaltzen ez dutenekeskolako jangela erabiltzen dute, erabiltzaileenkopurua handia izanik. Ehun eta hogeiren batikasle, bi txanda antolatu behar izan dira.
Aurten ere zaintza zerbitzua antolatu da.Zerbitzu hau eskola ordutegitik kanpo antolatzenda eta 21 ikasleek eman dute izena.
Eskola kirola ere martxan dago jadanik, ez txa-pelketa, partidu eta abar, baino bai ikasleen izenematea eta antolaketa orokorra, gutxi gora
behera 70en bat ikasle apuntatu dira ikasturteguztian kirol desberdinetan parte hartzeko.
Aurten 26 irakasle desberdin izango dira HerriEskolan, batzuk lan-jardun osoz, beste batzuk biherenetan, beste batzuk lan-jardun erdian lanaeginez. Irakasle gehienak iazkoak dira, bestebatzuk itzuli egin dira eta hiru edo lau berriakdira. Ongi etorri den-denei!
Urtero bezala, aurrez planifikatu behar izatendira eskolak aurrera eramango dituen proiek-tuak, 2010-11 ikasturterako proiektu garrantzi -tsuak honako hauek izango dira: KalitateaHezkuntzan, Hezkuntza zientifikoa, Eskola 2.0,eta Agenda 21 izango dira. Honetaz aparte bestezenbat jarduera berezi eta ospakizun burutukoditugu hala nola biodibertsitate eta bizikidetzaasteak, truke merkatu txikia, Olentzero, inaute-riak e.a.
Ikusten duzue asmo oparoak ditugula, gauzaasko egin nahi ditugula, beraz ez gara aspertuko.
* Ehun eta hirurogei familiatik goraosatzen dute beraz aurten gurasoelkartea
*2010-11 ikasturterako proiektugarrantzi tsuak honako hauek izangodira: Kalitatea Hezkuntzan,Hezkuntza zientifikoa, Eskola 2.0,eta Agenda 21
6 < aldaize 41
agenda 21eko txokoa
PLASTIKOZKO POLTSAK
Etxe guztietan pilatzen zaizkigu soberan dauz-kagun plastikozko poltsak: erosketak egitera-koan ez gara jabetzen zenbat plastikozko poltsaerabiltzen ditugun!
Azken datuen arabera, 238 dira estatu espai-niarrean, biztanle bakoitzak urtero erabiltzendituen plastikozko poltsak, 97.000 tona guztira.Kopuru honen %10a besterik ez da birziklatzenhorretarako egokituriko edukiontzi horietan,gehiengoak (%60a) zabor-poltsa gisa edozeinzabortegi nahiz erraustegitan amaitzen duela-rik. Gainontzeko poltsek, edozein bazterretanedota itsasoan bertan bukatzen dute.
Gobernu espainiarrak plastikozko poltsen era-bilera murrizteko duen asmoa aspaldiko kontuada (aurreko agintaldikoa hain zuzen). 2007an,Ministerioak plastikozko poltsen erabilera%70era jaistea eta gainontzekoa poltsa berre-rabilgarriez ordeztea proposatzen zuen doku-mentua aurkeztu zuen.
Baina denbora pasa da, eta araudi zehatz etazorrotzago baten faltagatik edo, konpromisohura ahaztuz joan da. Honela, iaztik konpromisoberriak hartu ditu Gobernu espainiarrak: hone-la, legez, 2010. urterako erabilera bakarrekopoltsen kontsumoa erdira murriztu nahi du eta2015a baino lehen, hauen erabilerarekin guztizamaitu. Alabaina, estatu espainiarra Europakoplastiko-ekoizle nagusia da. Enpresa-ekoizleenustetan, erabaki hau zorrotzegia da eta honek600 bat enpresaren eskutan dauden 10.000 lan-postu kolokan jarriko lituzke. Fabrikatzaileek,poltsen desagerpena baino, hauen erabileraarduratsua sustatu nahi dute. (Hala ere, herri-tarren artean egindako inkestek azaltzen dute-naren arabera, %74ak begi onez ikusten du,merkataritza zentrotan doako poltsak kentzea ).
Horrenbestez, plastikozko poltsen erabileragutxitzeko neurriak hartu dituzte Hego EuskalHerriko hainbat supermerkatuk eta dendak.Inguruko supermerkatu handiak hasiak diraplastikozko poltsak kobratzen.
ArazoaArazoa zenbaterainokoa den ulertzeko, bi datubesterik ez. Batetik, 400 urte behar omen dituplastikozko poltsa batek degradatzeko, alegia,erabat desegiteko. Jakin badakigu dendetanematen dizkiguten plastikozko poltsak oso ari-nak direla; zazpi gramoko pisua du, batez beste,
poltsa bakoitzak. Horrenbestez, erraz barreia -tzen dira leku guztietara. Esaterako, egun hai-zetsuetan, ohiko irudia izaten da plastikozkopoltsa bat (edo batzuk) hegan ikustea.
Beste alde batetik, Nazio Batuen Erakundeakezagutzera emandako informazioa ere larriada: kilometro koadro bat ur gaziko, gutxi gora-behera 18.000 plastiko-ale daude ur gainean,norabide jakinik eta inoren kontrolik gabe.Mediterraneo itsasoa da munduko plastiko-bil-
tegi handiena. Arrainak ito egiten dira, digestio-aparatua plastikoz betetzen zaielako. Hegaztiekirentsi egiten dituzte, arrainak direlakoan. Hala,milaka heriotza eragiten ditu plastikoak.
Zalantzarik gabe, oso kutsadura nabarmena da,deigarria, nahiz eta pisuan beste hondakin ba -tzuk baino gutxiago izan.
Gutako bakoitzak urtean 238 plastikozko poltsaerabiltzen ditu batez beste, 2 kg inguru. Ingurukoherrialdeetan antzekoa da kontsumoa, plastikoz-ko poltsen aurkako neurririk hartu ez dutenenartean behintzat. Plastikozko poltsen gaiaherrialde gehienen agendan dago gaur egun.Txinan eta Kenyan, esaterako, debekatutadaude. Eta, laster, Europan ere zaila izango dadendetan poltsak dohainik eskuratzea.
Ordezkorik bai?Dendetan ematen dizkiguten plastikozko poltsaarinak polietilenoz eginak daude. Poltsa arina,sendoa eta oso merkea da. Orain arte agertudiren ordezko posible guztiak garestiagoak dirapolietilenozko poltsak baino, eta ez dituztehauen ezaugarriak. Baina helburua ahalik etaplastikozko poltsa gutxien erabiltzea denez,etxean gordeta ditugun ehunezko poltsak har-tuta joan gintezke erosketak egitera.
POLTSA BAKOITZAREN EKOIZPENEAN, LAUGRAMO CO2 IGORTZEN DIRA ATMOSFERARA.
GUTAKO BAKOITZAK URTEAN 238 PLASTIKOZKOPOLTSA ERABILTZEN DITU BATEZ BESTE
400 URTE BEHAR OMEN DITU PLASTIKOZKOPOLTSA BATEK DEGRADATZEKO
aldaize 41 > 7
kirolak
Udalak herriko kirol eskaintzaren ingu-ruko inkesta bat egin zuen herritarrenartean maiatzean. Herriko kirol es-kaintzaren inguruan herritarrek zuteniritzia jakitea zuten helburu, hobetubeharreko zerbait egonez gero, pausohoriek emateko. Uda ondorenean, etaemaitza guztiak esku artean, “ikasturteberrirako kirol eskaintza hobe batprestatzen saiatu dira”, Goibururenarabera.
Zein izan da inkesta honen helburua?Urtetan zehar herrian eman diren kirol ikastarodesberdinak berdintsuak izan dira azken urteo-tan. Batez ere azken urte honetan, arazoak izanditugu: jende askok izena eman zuen ikastaro-etan, ematen genuen eskaintzak ez zuen ira-kasleek eskaintzen zutenarekin bat egiten ba -tzuetan, irakasleek ere huts egin izan digute…Hortik aurrera, ikastaroak eskaintzen genituengela ere txikia geratu zaigu (kiroldegiko gimna-sioa) izena emandako jende kopuruarentzat.Beste herri askotan beste moduko ikastaroberri batzuk eskaintzen hasian zeuden, eta gubetiko ikastaroekin geratu ginen. Hori ereberritu nahi izan dugu. Azken finean, esku arte-an geneukana ikusita herritarrek zer pentsa -tzen zuten jakin nahi genuen, ondoren eskain -
tza hobe bat egin ahal iza-teko.
Zer nolako erantzunalortu duzue? Ona, gureustez ona. Guztira berro-geita hamar pertsona ingu-ruk erantzun dute inkesta.
Eta, zer izan da ondo-rioztatu duzuena?Hein handi batean ikusidugu urtero ematen denkirol eskaintzarekin gustu-ra dagoela gehiengo handibat, batez ere aerobikare-kin. Hiru aukera eskainigenituen herritarrek zeregin nahi zuten proposa -tzeko, eta gehiengoakaerobikaren aldeko apus-tua egin du. Ondoren,‘spinning’ eta pilates beza-lako kirolak ere atera dira,
bigarren aukera bezala. Hiru kirol horiek diragehien eskatu direnak. Hortik aurrera, hauekeskaintzeko aukera beste gai desberdin bat da.Ez da berdina aerobika edo pilatesa emateaedo ‘spinning’-a ematea. Horretarako inbertsiobat behar duzu, azpiegitura egokiak… Eta, unehonetan, aurtengo ikastaroen artean behintzat,ezin dugu eskaini. Etorkizunera begira, gaihonen inguruan zer egin dezakegun pentsatzenari gara. Gimnasioa handitzeko aukera ikustenari gara, hau Guraso Elkartera eramanez etalokala horretara moldatuz (lurra aldatuta, alda-gelak jarrita…). Kiroldegiko gimnasioarenfuntzio bera egingo luke, baina toki gehiagore-kin, dutxekin, komunekin, lur egokiarekin…Begira ari gara, baina erantzunen zain gaudeoraindik. Asmoa datorren denboraldira begiragai honen inguruan zerbait egin ahal izatea da,baina guztia ikusi egin beharko da oraindik.
Bestelako kirolen inguruan zein iritzierakutsi dute herritarrek? Ohiko kiroleninguruan (yoga, mantentze gimnasia…) iritziona dute herritarrek. Eta, horiek beti bezalaeskaintzen jarraituko dugu, ez baitago arazorik.Benetako arazoa aerobik ikastaroekin izandugu. Izan ere, oraindik orain, irakaslerik ezdugu aurtengo ikastaroak modu egokianeskaintzeko. Irakasle bat badugu, baina soilik
talde bati ikastaroa eskaintzeko moduan. Eta,beste bi talde egiteko adina jendek eman duizena. Hala ere, aerobik irakasleen bila ari garaoraindik, izena eman duen jende guztiak ikasta-roan parte hartzeko aukera izan dezan eta jen-dea hauetatik kanpo geratu ez dadin. Eta, pila-tesekin ere egoera berdin antzekoan aurkitzengara, baina, horren inguruan ere buru-belarriari gara lanean. Jakin badakigu iazko ikastaro-ekin jendea pixka bat minduta dagoela. Agianeskuak harrapatu genituen, ordura arte inolakoarazorik izan ez zelako eta iaz izan genituelako.Aurtengo ikastaroetarako guztia konpontzensaiatzen ari gara; gure eskuetan dagoen guztiaegiten saiatzen ari gara.
Ikastaroak kiroldegian eskainiko diraaurten ere? Bai, hala da. Irakasleak irekikoditu kiroldegiko atea, gimnasiokoa, komunekoaeta baita aldagelakoa ere. Ondoren, taldebakoitzean ordezkari bat aukeratuko dute, etabere izenean beste txartel bat ere izango da,irakasleak etorri ezin duenean edota bestelakoarazoren bat dagoenean, kiroldegian sartu ahalizan dezaten eta nahi izanez gero, kirola eginahal izan dezaten.
Bestelako planteamendu bat pentsatuote duzue kiroldegiaren inguruan? Edotxartel bidez funtzionatzen jarraituko du?Txartel bidez funtzionatzen du orain.Arratsaldetan, batez ere astean zehar, irekitaegoten da, areto futboleko taldeek bertanentrenatzen baitute. Gimnasioko sarrera txar-tel bidez kudeatuko da. Udaletxean eskatubehar du txartela gimnasiora joan nahi duenak,eta urteko kuota bat ere ordaindu beharko du.
Etorkizunera begira proiekturen batbaduzue esku artean herriko kirol jar-dueren inguruan? Bai. Txosten espezializa-tu bat egiten ari gara kirol mailan, antolakun tzamailan, azpiegitura mailan etab. herriaren ego-era zer nolakoa den aztertzeko. Jendeak zernahi duen eta horretarako ze aukera daudeneta zein lan egin beharko diren aztertuko dugu,beste hainbat gauzen artean. Txostena dato-rren urterako prest izatea espero dugu.Ondorio batzuk aterako ditugu, eta horien ara-bera, beti ere bai ekonomikoki eta baita azpie-giturei dagokienean ere ahal den neurrian, era-bakiak hartzen hasiko gara.
IÑAKI GOIBURU. Udaleko Kirol zinegotzia
“GURE ESKUETAN DAGOEN GUZTIA EGITEN SAIATZEN ARI GARAHERRIKO KIROL ESKAINTZA HOBETZEKO”
8 < aldaize 41
ze berri ?
Donostiarra da, baina Idiazabalen bizi da.Ipuin bilduma bat idatzi du. Neska gazte batda protagonista eta bere bizitzako hainbat pa-sadizo kontatzen dira liburuan. Maitasuna, fa-milia, lagunak ditu hizpide. Irailaren 1a geroz-tik dago salgai liburu dendetan. Informaziogehiago nahi izanez gero, jo bere blogera:http://diarioinadaptada.blogspot.com/
Kezka horretatik abiatu da Iep!-eko Jarraipen Batzordea. Hasiera batean,Batzordeko hausnarketa izan da, baina irudipena zen edo ez argitu nahian,guraso elkarteekin hasi da elkarlanean. Eskolako eta Haur Eskolako gura-so elkarteekin bi bilera egin dira dagoeneko eta gaia izan dute mahai gai-nean. Antza denez ez da izan Jarraipen Batzordearen irudipen hutsa,
horrela dela baieztatu dute elkarteetan. Gurasoen joe-rak aztertzea erabaki dute alde guztiek elkarrekin.Gurasoak eredugarriak dira haurren aurrean eta edo-zein egoera delarik ere, haurrek imitazioz ikasten dute.Hori dela eta, gurasoek euskaraz hitz egiteko joera iza-tea garrantzitsua da, baldin eta haurrek etorkizuneanere euskaraz egin dezaten eta ez haurrak direneanbakarrik. Gai horretan sakontzeko lehen pausoak emandituzte: liburuxka bat banatu zaie guraso guztiei, umee-kin nola jokatu erakusteko eta irakasteko; zein irizpideerabili daitezkeen egoera batean edo bestean, beti ere,hizkuntza-portaeraren inguruan. Liburuxka hori lagunga-rria izango da guraso asko eta askorentzat. Liburuxkahori gurasoentzat bada ere, lanketa berbera egingo dairakasleekin ere. Eurei ere azalpenak emango zaizkie,irizpide horiek lantzeko. Kanpaina honi izena ere jarridiote: Umeek zer aditu, hura ikasi! Kanpaina honek kale-
an ere izango du segida. Kartel handi bat jarriko da herrian lelo hori zabal -tzeko. Gurasoei laguntza gehiago emate aldera, “guraso-laguna” sortunahi da, mintza-lagunaren tankerako zerbait. Aukerarik dagoen aztertzenari da Iep! plana, ea sortzerik dagoen. Gurasoei zuzendutako matrikulaziokanpaina ere egin da, euskara eskoletan izena eman dezaten animatzeko.
HERRIKO ENPRESENTZAT ALDIZKARIASORTU DA EUSKARAREN INGURUKOBERRIAK ZABALTZEKO
Iep! Idiazabalgo Euskara Planetik sortu daaldizkaria, bertako Jarraipen Batzordeak halaerabakita. Xabi Bosch Emuneko euskara tek-nikariak adierazi duenez, aldizkariaren helbu-rua batez ere, enpresarien eta langileen sen -tsibilizazioan eragitea da. Aldizkari honenbitartez Iep! Planaren bueltan sortutakoenberri zabaldu nahi da. Lan munduan euskarakoraindik ez dauka herriko beste hainbat arlo-tan duen presentzia; esan daiteke, azken pos-tuan dela arlo hau. Horretan eragin asmoz,Iep! Planak hainbat baliabide eskaintzen dieenpresei, euskararen erabileran aurrerapau-soak eman ditzaten. Horren guztiaren inguru-ko informazioa zabaltzea nahi da aldizkariberri honekin. Itzulpen zerbitzua du Udalakeurentzat, esate baterako, eta laguntza horierabiltzeko proposamena egiten zaie.Aldizkarian, gainera, dagoeneko euskaraz lanegiteko pausoak eman dituztenen adibideaketa esperientziak erakutsiko dira.
“UMEEK ZER ADITU, HURA IKASI!” GURASOEI ZUZENDUTAKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA MARTXAN
NEREA UZKIANOK LIBURUAARGITARATU DU: “MEMORIASDE UNA INADAPTADA”
aldaize 41 > 9
ze berri ?
DENDETAN EUSKARAZ GEHIAGO EGITEKO LAGUNTZAESKATU DAITEKE UDALEAN
Dendaz denda aritu da Iep! planeko euskarateknikaria Udalaren zerbitzuen berri ema-ten. Udalak dendariei lagundu egingo diekartelak, oharrak eta tankerakoak euskarazjar tzeko lanetan, horrela eskatzen dutenei.Kultura teknikariarengana jo behar da.
Euskara ikasteko ikastaroak antolatzen arigara. 0 urratsean 3 lagunek eman duteizena, ea taldea osatzen dugun. 0 urratseko-ak hasi berriak dira. Eskola horiek astean 3egunetan izango dira: astelehen, astearteeta ostegunetan. Arratsaldez. Behe-erdimailako taldea ere sortu da. Informazio ge-hiago nahi izanez gero, jo Udaletxera.
Goierri Koloreko ekitaldia antolatzen arigara. Goierrin dauden nazionalitate ezberdi-nen arteko topaketa da. Urriaren 21eanizango da Pilarreneko ganbaran (bizi isto-rioen kontaketak). Hitzaldian euskara ahaliketa gehien erabiltzeko ahalegina egingodugu, horretarako hizkuntza irizpide batzukezarriko ditugu. Partaide guztiak lotzen ditu-gunean irizpideak zehaztuko ditugu.
[ Herriko EuskaraPlana. Illati-Udala ]
Zirika Irratiaren blogak (http://zirikairra-tia.wordpress.com ) zabaldu duenez, bi base-rriak monumentu izendatuko ditu EuskoJaurlaritzako Kultura Sailak. Baserriak baka-rrik ez, beren inguruak ere babestuko dira.Urbizu Gerriko baserria Erdi Aroan eraikita-
koa da, XVI. mendearen hasieran. Dolareaomen zuen baserriak hasieran, denborakaurrera egin ahala galdu egin bada ere.Goardia baserria, berriz, XVIII. mendekoa da.San Adriango Kamino Erreala deitzen zaionondoan dago.
IPARRA ETA EDUARDORI OMENALDIA AZAROAN EGINGO ZAIEUrtero bezala aurten ere, bi herritarrei ome-naldia egingo zaie. Azaroan izango da eta ur-teroko ekimen eta ekitaldiez gain, berriak ere
egongo dira. Mus txapelketan eta Atxurbimendira irteeran parte hartzeko aukera egon-go da, besteak beste.
URBIZU GERRIKO ETA GOARDIA BASERRIAK ONDA-RE KULTURAL IZENDATU DITU KULTURA SAILAK
URBIZU GERRIKO BASERRIA IZEN BEREKO AUZOAN DAGO
ION TELLERIA SOTO DEL REALESPETXEAN DAGO, MADRILEN
Abuztuan eraman zuten Ipar Euskal Herritik(Donibane Lohitzunen atxilotu zuten) Espai-niara, Madrilera. Epailearen aurrean dekla-ratu ondoren, baldintzarik gabe espetxerabidali zuen. Berarekin batera beste hogeitabi euskal preso daude, tartean Gari Mujikaolaberritarra. Epaiketa egingo zain dago;Espainiako Legearen arabera, lau urte pa-satu baino lehen egin behar zaio epaiketa.
10 < aldaize 41
ertzea [izal ezautuz]
ARRAIZENEA anttonioberasategi
Jende guztiak daki gaur non dagoen Txomenare-neko parkea; gehienek parkearen ondoko etxeaTxomenarenea dela ere badakite. Ordea, urtee-tan aurrera doazenek bakarrik jakingo dute ho-rien ondoan dagoen etxearen izena. Arraizeneazari naiz.
Eta hori, zergatik? Ezkutuagoan dagoelako izan-go dela pentsa liteke, baina nik uste dut badirelahori baino pisu handiagoa duten bi arrazoi be-hintzat. Hasteko –bistakoa da hori edonorentzat-gaurko egunean kaleko etxeak zenbaki batez be-reizten ohitu garelako. Baina nortasun galtze edoaldatze hori ez da gauza guztiz berria; lehenagoere kaleko etxeen izenak errazago aldatu izandira baserrienak baino. Beharbada, sarriago be-rritu edota itxuraldatzen zirelako, jabez ere erra-zago aldatzen zirelako eta horien nortasuna (lan-
bidea, esate baterako) nabarmentzen zelako...auskalo! Arraizenearen historia txikiak ederkierakusten du horrelako gorabeherek utzitakoa.
Dokumentatuta ageri den lehen deiturak, bestetoponimo askok bezala, ingurunearen nolakota-sunarekin du zerikusia: elizaren abside, goi edo“buru” aldean zegoelako, “Eleizburu/Eleizpuru”izena eman zitzaion etxeari; gero “Elizburu/Eliz-puru” aldaera etorri zen, lehenagoko “eleiza”kgure egunotako “eliza” ekarri zuen bezala. 1613.urtetik ageri da izen hau, nahiz badiren etxearenlehenagoko aipamenak ere (XVI. mende bukae-rakoak), artean izen berezirik erabili gabe.
Etxea bizpahiru bizitzakoa izango zen eta, 1798koagiri batean, horietako batentzat “Arraizenea”izena erabili zen aurrenekoz. Nonbait, Arraizko
familia nafar bat (Konderenata-rrak) etorri zen bertan bizitzeraeta beraren goitizena hasi bidezen erabiltzen etxea izendatze-ko: “Arraiz”en etxea izangozenez, “Arraizenea” (ez da“Arraitzenea”rik gorde, eztaahozkoan ere). Oso ohikoa zen -eta izan da- jokabide hori etxeakizendatzeko; gogoratu, bestela,hasieran aipatutako Txomenare-nea bera. Baita, poliki-poliki izen
berria nagusitu ere, bestearen galbidea ekarriz,bide batez.t
Izenak bezala, etxeak ere ez dira izaten betiko.1915eko datuetan ez da Arraizenerik ageri, urteinguru horretan lehengoa bota eta aberastutakoindiano batek etxe berri dotorea eraiki baitzuen,txalet itxurakoa (Txomenarenearen kasuan be-zalaxe, beraz). Orduan, atzera ere, jabe berria-ren nortasuna nagusitu zitzaion etxe berriari eta“Matiasenea” erabiltzen hasi omen zen, bainaizen berria ez zen errotu. “Arraizenea” izaten se-gitu zuen.
Gerra ondoren –antzera gertatu zen kalekohainbat etxetan- etxeari beste pisu bat gainera-tu zitzaion, gaurko egunean duen itxura hartuzhorrela.
ARRAIZENEA GARAI BATEAN GAUR EGUN ETXEAK DUEN ITXURA
NONBAIT, ARRAIZKO FAMILIANAFAR BAT (KONDERENATARRAK)ETORRI ZEN BERTAN BIZITZERAETA BERAREN GOITIZENA HASIBIDE ZEN ERABILTZEN ETXEAIZENDATZEKO
Irailean Idiazabalek bere sorreraren mendeurrena ospatuko
du. Gizaldi bat betetzen da aurten inguru hauetara, gure
herri honen fundatzailea, Demetrio Jauregialtzo, iritsi zela
eta, berarekin euskal immigrazio handia etorri zela. Gizon-
emakume hauek, ernaltzen ari zen herria populatzeaz gain,
pampa latz, gogor eta birjina hauek nekazal kolonia indar -
tsu eta oparo bilakatu zituzten.
Beren seme-alabak hazten ikusteko bake eta itxaropen bila
iritsi ziren aitzindari hauei, gerora, Europako beste lurralde
batzuetako migratzaileak gehitu zitzaizkien.
Kemen eta adorearekin menperatzea lortu zuten lur eman-
korra, Idiazabal. Ereindako hazi bakoitzaren ondoan ilusio
eta sakrifizio kontaezinak jarri zituzten eta nostalgia-mal-
koek ureztatu zuten hazia; azkenean, itxuran, basati eta
moldakaitza zena urrezko galburuetan bilakatu zuten arte.
Aurrerapenaren eta, norberaren eta komunitatearen gaindi -
tzearen izpiritu gogorraren jabe ziren gizon-emakume
haiek, oztopoak oztopo, gure herriaren eta bere instituzioen
oinarriak ezartzea lortu zuten, herri lehiatsu eta indartsua
eraikiz.
Adierazitakoarekin eta gaur herri honetan bizi garenon
betebeharra denaren uste osoarekin, noizbait ortzi-muga
berrien bila abiatu direnen, inoiz hemen bizi izandakoen
ondorengoen eta, gaur atzo bezala, bertako izatearen eta
errekonozimendu loturengatik anaitutako gure bihotzen
barrenean Idiazabal daramagunok, gure guraso eta aitona-
amonetatik jasotako ondarea gogoratu eta zabalduko digula
hitz ematen dugu.
Instituzioetako bakoitza, herritar bakoitza, Mendeurrenaren
ekitaldi eta jaialdien antolaketa lanean ari da batasun eta
konpromisoarekin. Ospakizun honek, gure sustraiekin, gure
historiarekin, berriz aurkitzea dakar. Fardelak itxaropen,
asmo eta kuraiaz beteta zituztela iritsi zirenei, Idiazabalgo
herritarrok eskaini nahi diegun omenaldia da.
Gaur, halako garrantzia duen une honetan gure alboan izan-
go diren Euskal Herriko Idiazabalgo ordezkaritza bat gure
etxean jasotzeaz arro gaude. Beraiei, aitzindariek ekarritako
haziak, gizon eta emakume etorkinen lan, izerdi eta malko-
ekin, nola biderkatu diren erakutsiko diegu.
Zuoi, Euskal Herriko Idiazabalgo herritarroi, anaitzeak
guretzako garrantzi handia duela jakitera eman nahi dizue-
gu, eta laguntasun eta lankidetzak urte askoan iraun dezala
opa dugu. Modu honetara, itxaropenez betetako begiekin
begiratu ahal izango diogu etorkizunari.
Gure aldetik, gure aurrekoak izan zirenak gogoratzen dizki-
guten zuen lurraren edertasuna, zuon adorea eta zuen kultu-
raren xarma beti daramatzagu gure bihotzetan.
Irailean, eta distantzian bada ere, lotzen gaituen historiaga-
tik, laguntasunagatik eta anaitutako etorkizun baten alde,
kopak gora jaso eta gure Mendeurrenagatik topa egiteko
gonbita egiten dizuet.
Gure herriaren jaiotza markatu zuen idiazabaldar guzti-guz-
tiok, distantziatik, jaso ezazue besarkada bat.
100 urteMartha Guemberena – “ Fundación Idiazábal” -eko lehendakaria
Argentinako Idiazabal herriaren sorreraren historia
Trenera igo zen IdiazabalAurten 100 urte bete dira itsasoz bestalde Idiazabal izene-
ko herria sortu zenetik. Demetrio Jauregialtzo herritarra,
garai hartan beste asko bezala, Argentinara joan zen.
Jauregialtzo, pampa-ko lur askoren jabe egin zen. Garia
eta artoa ereiten zuten lursail handietan, eta hura
garraiatzeko trenbidea egin zuten. Jauregialtzok, trenbi-
dea egiteko lurrak eman zituen, geltokiak Idiazabal izena
izateko baldintzarekin. Hala sortu zen ferrokarrilaren gel-
toki hura, eta gerora, orain ehun urte, inguruan herri bat:
Idiazabal.
Gaur egun Argentinako Idiazabalek hartzen dituen lurrak,
aurretik pampa-ko tribuen jabetzakoak izan ziren.
Maputxeak ziren lur haien jaun eta jabe kolonizatzaileak
iritsi ziren arte, eta gogor borrokatu ziren hauen aurka.
Maputxeen erresistentzia erasoei “malon” deitu zieten.
1880. urtean, maputxeak zeuden fortin-ak desagertzen joan
ziren, eta pixkanaka baita tribu haiek ere. Garai hartan,
kapitain ingelesak izan ziren bereziki lur haietara joan eta
bizilekuak ezartzen hasi zirenak. Ingelesak, lehen nekazal
ustiapenak jartzen hasi ziren eta honela lehen immigranteak
hasi ziren iristen Argentinako lur haietara.
1908. urtean, lursail hauek Demetrio Jauregialtzo Albisu
idiazabaldarrak erosi zituen. Aldi berean, ferrokarril kon-
painiak –garaiko aurrerapenaren ikur garbiena zena- trenbi-
de berriaren linea zabaltzen hasi zen, pampa-ko lurrak mun-
duaren gari eta arto biltegia bilakatu ziren. Ferrokarrila iris-
tearekin batera, nekazariak lehen etxolazko herriak sortu
zituzten. Ordu arte inguru latza zen pampa, nekazaritza
medio, larre berde bilakatu zen.
Demetrio Jauregialtzok, bere lurretara ere ferrokarrila iris
zedin nahi zuen, beren lurren balioa asko igoko baitzen
modu honetara. Hala, Jauregialtzok, inguruko lursailen jabe
zenak, dohaintzan eman zituen hainbat lur, trenbidea egite-
ko. Horrez gain, geltokiaren inguruan herri bat sortzeko 100
hektarea lur ere eman zituen idiazabaldarrak.
Buenos Aires, Noviembre 8 de 1909.
Señor Administrador General del Ferro Carril CentralArgentino
Don H. H. Loveday
Presente .
Muy señor mío:
Terrenos de la línea Cruz a Córdoba
En compensación a los beneficios que he aportadoa esa Compañía cediendo gratuitamente 777,156 metros y15 c/m de terreno para vía, estación y pueblo según escri-tura f irmada ante el Escribano Señor Luque, vengo por lapresente a pedir al Señor Administrador General quierainterponer sus buenos oficios ante el Señor Ministro deObras Públicas de la Nación, para que la estación a ubi-carse en los terrenos cedidos por mi se denomine“Idiazábal”.
Este nombre, señor Loveday, es el de mi pueblonatal en España, Prov. de Guipúzcoa – próximo a la ciu-dad de San Sebastián – capital de esa provincia y es uno delos pueblos de las Provincias Vascongadas que más contin-gentes da a la República Argentina – pudiendo citar porcentenares los hijos de aquel pueblo laborioso que se hallanradicados aquí y en su mayoría dedicados al comercio,industria, agricultura y ganadería y sería muy satisfacto-rio para mí y para todos mis compueblanos que en estaadoptiva patria argentina contásemos con otro pueblo delmismo nombre, lo cual se obtendrá si Ud. le dispensa unaacogida benévola, que así lo espero en atención a la genero-sidad que he demostrado a es empresa.
Aprovecho la oportunidad para saludarlo y que-darme de Ud. atte.
Beheko argazkian, “Demaría” soroko uzta jasotzenageri dira. Lursail hauek 100 eta 250 hektarea bitartekoazalera dute, eta “chacha” izenez ezagutzen dira.“Chacha” multzo batek kolonia osatzen du. Koloniahauetako uzta jasotzeko, jende multzo bat biltzen zenhainbat egunez. Argazkian, atzean ikusten direnak,“chata”-k eta “casilla”-k dira, sukaldea eta oheak dituz-ten etxe mugikorrak dira hauek eta oraindik ere erabilt-zen dira. Makinei “arrastre” deitzen zieten, baporezkoibilgailuek tiratutakoak edo zaldiz tiratutakoak izatenziren. Garia moztu eta “parve”-tan uzten zen sekatuzedin; ondoren, baporezko makinak jotzen zuen garia.Lan honetarako jende asko behar izaten zen: baporezkomakinei “jaten ematen” , garia zakuetan sartzen,“chata”-k betetzen, uzta trenaren bagoietara eramaten...Trenez, bildutako garia Idiazabaldik Buenos Aireseraeramaten zuten, gero handik mundu osora zabaltzeko.Garaiak eta makineria aldatu dira harrez gero eta gauregun, lan berdina bi edo hiru pertsonen artean egiten da.
Izena, berehala onartua izan zen, eta ebazpen bidez 1910eko
irailean sinatu zen. Tren estazioa berehala ezartzekoa zela
eta, eta geltokiak Idiazabal izena izango zuenaren ziurtasu-
narekin, Jauregilatzok Córdoba Probintziako Gobernuko
buruari, Idiazabal herria izango zenari buruzko gutuna eta
planoa bidali zizkion. Hau da eskutitz horren zati bat:
“…Por todo lo expuesto solicitamos de V.E. que previos los
trámites de estilo apruebe el trazado y nombre del pueblo
“Idiazábal” para que quede incorporado como un nuevo
factor al progreso de esa provincia”.
1910 abenduaren 20an ireki zen, azkenean, Idiazabalgo tren
estazioa. Cruz Alta izeneko herritik zetorren trena.
Demetrio Jauregialtzok eskutitz eta dokumentu ugari idatzi
zituen garai hartan, eta beraz nahasia da herriari Idiazabal
izena noiz jarri zitzaion zehatz esatea, baina Tribuna izene-
ko bertako egunkariak, 1927ko uztailaren 9an jaso zuenez,
1910. urtea da fundazioaren urtea.
Behin trena inguru hartara iritsita, Jaureguialzo Hermanos
enpresako langileak izan ziren lursailak saldu eta alokatze-
az arduratu zirenak, pixkanaka herria osatzen joan zelarik.
Trena iritsi zenetik, Argentinako Idiazabalgo biztanleria
haziz eta herria garatuz joan zen. Lehengo biztanleak
Euskal Herritik joandako immigranteak izan ziren gehien
bat, ondoren italiarrak, espainiarra, alemaniarrak, polonia-
rrak, suitzarra, frantsesak, errusiarrak, siriarrak, libiarrak....
gehitu zitzaizkien. Lanera joandako gizon-emakume guzti
hauei esker, Argentinako pampa lehengaien ekoizle bilaka-
tu zuten.
Hala, 1910. urtean, herria sortuta, lehen negozioak irekitzen
hasi ziren herrian, Lainez eskola ere orduan ireki zuten, kirol
klubak sortu zituzten, .... garapen ekonomiko eta soziokultu-
ral izugarri izan zuen Idiazabalek lehen urte haietan.
Geroago, beste hainbat proiektu errealitate bilakatzen joan
ziren. Herritarren beharrei erantzuteko zerbitzuak ugaritzen
joan ziren: botikak, medikuak, udalaren sorrera, eskola pro-
bintziala, lehen alkatea izendatzea
(Juan B. Manzotti – 1925), eliza,
Bigarren Hezkuntzako Institutua,
Banco de la Provincia-ren sukurtsa-
la, Obra eta Zerbitzu Publikoen koo-
peratiba....
Aurrerapen eta, zenbaitetan, atzera-
penekin, 2010. urtera etorkizunari
begira iritsi da Argentinako
Idiazabal herria. Bertako gizartea-
ren sentimendua eta espiritua gorde
nahian, eta komunitatea sortu zute-
netik jasotako batasun, lan, koope-
razio eta solidaritate baloreei eutsiz.
Mila esker Martha Montivero de Britos-i
artikulu hau
osatzen laguntzeagatik
Uzta biltzen »
Argazkian ageri direnak, Argentinako
Idiazabalen bizi ziren euskaldunak dira.
Demetrio Jauregiltzoren etxean biltzen
ziren sarritan, eta bertako atarian atera-
tako argazkia da. Euskal Herritik joan-
dako etorkinak zentro ezberdinetan
biltzen ziren beren ohiturak mantendu
edo ongintza helburua zuten ekimene-
tarako. Argentinako Idiazabalen zeu-
den euskaldunek, komunikazio han-
dia zuten Argentinan zehar zeuden
Euskal Etxeekin. Gainera, ohikoa zen
familia euskaldunak etxeetan biltzea,
beren sustrai eta kulturarekin jarrai -
tzeko bide ematen baitzien. Bilera
hauetan, Euskal Herrian izandako
gertaerez hitz egin, euskaraz hitz
egin eta abesti eta kontakizunak
gogoratzen zituzten. Argentinako
euskaldunek Euskal Herriko egun-
kari eta publikazio ezberdinak jasotzen zituzten, hauetako
asko euskaraz. Euskaldun haien ondorengoek kontatzen
dutenez gogo biziz jasotzen zituzten egunkari haiek:
”A nuestra casa llegaba el periódico Eusko Deya. Cada
dos o tres meses se pagaba como una suscripción. Era muy
esperado y cuando llegaba se leía en voz alta haciendo la
traducción de los artículos escritos en euskera, para que el
resto de la familia se enterara de los distintos sucesos”.
Urteetan zehar, Argentinako Idiazabalgo euskaldunek
beren ohiturak mantendu zituzten, hala musika, dantzak eta
hizkuntza. Beste biztanleengan txapelaren eta espartinen
erabilera zabaldu zuten. Palan jokatzen zen pilota
Argentinako kirol garrantzitsuenetako bat izan zen eta
Idiazabalen ere frontoia egin zuten horretarako. Club
Sarmiento-ren frontoia, pilotan jokatzeko lekua ez ezik,
bilkura, aisialdi eta jatorrizko lurraren oroitzapenerako
leku izan zen. Pisua jasotzeko probak ere egiten zituzten.
Behin Elizagoien abizena zuen euskaldun batek kanpaia
gainean hartu eta elizako kanpandorrera igo omen zuen.
Ameriketara joan ziren... »
“Idiazabalense-ek” (hala deitzen diote beren buruari
Argentinako idiazabaldarrek) ekintzez betetako urtea izan
dute 2010eko hau mendeurrenaren aitzakian. Urteurren
borobila ospatzeko, urte guztian zehar egin dituzte ekital-
diak. Hemen dituzue horietako batzuk jasota:
URTARRILA
Argentinako Idiazabalgo alkateak, 2010. urtea, “Idiazabalgo
herriaren fundazioaren mendeurren urtea” izendatu zuen
ebazpen bidez urtarrilaren 14an.
MARTXOA
Fundación Idiazábal-en hitzaldiak lehen mailako sorospenei
eta trafiko hezkuntzari buruz.
APIRILA
Udalak eta Jose Maria Paz Institutuak Malvinen inguruko
ekitaldia antolatu zuten, bestalde, Feria Tematiko bat ere
egin zen eta apirilaren 19an Aborigenen eguna ospatu zen.
MAIATZA
Patin festibala antolatu zuen Sarmiento Klubak. Maiatzeko
Iraultzaren bigarren mendeurrena ospatzeko ekitaldia egin
zen maiatzaren 25ean. 28an, berriz, haurtzaindegiaren eguna
ospatu zen, haurtzaindegiak berak antolatuta.
EKAINA
Ekainaren 5ean, “Aiton-amonen etxeko” urteurren festa egin
zen. Paula A. de Sarmiento haur hezkuntzako eskolak
Liburuaren Feria ospatu zuen. Kultur Etxeak eta Udalak
Banderaren eguna eta Artisautza feria antolatu zituen.
ABUZTUA
Umeen eguna ospatu zen abuztuaren 8an. Jose Maria Paz
Institutuak kultur tailerrak antolatu zituen. Herriko medi-
kuek eta San Demetrio kaperako apaizak hitzaldiak eman
zituzten.
IRAILA
Irailaren 6tik 12ra bitartean, Mendeurrenaren astea ospatu
zen. Argazki erakusketa egin zen herriko institutuak antola-
tuta. Nelson Castro kazetari eta medikuaren hitzaldia egon
zen. Daneil Síani idazleak ”Viví para Contarlo” izeneko
liburua aurkeztu zuen eta Angel José Martinik “Dos
Idiazábal – Un Centenario” liburua.
Irailaren 11n, Mendeurrenaren eguna ospatu zen,
Argentinako Cordoba probintziako ordezkariekin. Erabilera
anitzeko areto bat inauguratu zen. Egun berean 2000 per -
tsonatik gora bildu zituen afaria, su artifizialak eta Marcela
Morelo abeslari ezagunaren kontzertua egon ziren.
Irailaren 12an, Ber-anaikidetze ekitaldia egin zen bi
Idiazabalen artean, Argentinako eta Euskal Herriko kulturen
erakustaldia egon zen. Egun berean Argentinako Idiazabalgo
San Demetrio jaiei hasiera eman zitzaien prozesioarekin.
Argentinako IdiazabalMendeurrenaren ospakizuneko ekitaldien kronograma
Demetrio Jauregialzo Albisu 1870.
urteko urriaren 8an jaio zen, Idiaza-
balen. Oso gazte zelarik iritsi zen
Argentinara, 1884 eta 1886 artean.
Bordeletik iritsi zen Senegal izeneko
itsasontzian Buenos Airesera, urta-
rrilean, hamasei urte zituela. Halaxe
ematen zuen jakitera Centro de Estu-
dios Migratorios Latinoamericanos
delakoak eginiko ziurtagiriak.
Bere anaia zaharrena zuen zain,
Juan Kruz Jauregialzo Albisu.
1881ean iritsi zen hau Argentinara
eta Santa Fe probintziako Arequito
herrian elkartu ziren. Bi anaiek beste
euskaldun baten, Antonio Maria
Agirreren negozioan lan egin zuten
urte betez (aurrez Juan Kruzek ere
bertan lan egiten baitzuen). Ondoren
Kordoba probintziako Cruz Alta herrira joan ziren bi
anaiak. Lursailak erosteari ekin zioten han, baita tartean
egun Idiazabal herria kokatzen den eremua ere. Honela
argitzen du Demetrioren alaba Casimira Jauregialzo de
Daneok bere aitak eta osabak urteotan eginiko mugimen-
duen berri Historia de Idiazabal liburuan:
“…fueron comprando campos y el de Idiazábal,
con el que se quedó mi padre, lo compraron a
Chaines, Ríes y formaba parte de una extensión
mayor que se denominaba ‘Las playas Floridas’; o
sea, que la fracción que se llamaba ‘Colonia
Humbrerto’ (porque la mayoría de los colonos que
la trabajaban eran piamonteses y se llamó así por
su rey Humberto de Italia) y el campo ‘Las Playas’
de la familia Uranga, formaban antes un solo
campo que se denominaba ‘Las
Playas Floridas’…”.
Demetrio Jauregialzok XX. mendea-
ren hasieran erosi zituen lursail
hauek, eta handik denbora gutxira
Idiazabal izena jarriko zitzaion
herriaren eraketarako eskaini zituen.
Lursail hauek herri gune garrantzit-
suetatik urruti geratzen ziren, baita
Rosario Cruz Altarekin bat egiten
zuen trenbidetik ere. Hala,
Demetriok bere lurretako batzuk
Kordobako Probintziako Gobernuari
eman zizkion bertan herri bat egite-
ko helburuarekin. Guztira 100 hekta-
rea eskaini zizkion gobernuari, hain-
bat kale, plaza etab. aurreikusten
zituen herri berri baten planoekin
batera. Idiazabal izena jarriko zion
beranduago herriari, bere jaioterriaren omenez. 1910ean
sortu zuen herria, eta 1912. urtean bere bizileku izango ze
etxebizitza ere eraiki zuen bertatik gertu, teilatu gainean
bere izenaren erakusle ziren D eta J hizkiak agerian jarriz.
Urte horretan bertan Kordoba eta Rosario hiriak batzen
zituen trenbidearen luzapena inauguratu zuten.
Orduz geroztik, bi Idiazabalen artean bizi izan zen
Argentinako Idiazabalen sortzailea.
“Mi padre vivió posteriormente entre su tierra
natal y la Argentina, a la que amaba de corazón y
la consideraba como su segunda patria, y falleció
en Idiazábal de españa el 25 de julio de 1934.
Hacía un mes que había vuelto de la Argentina
donde venía todos los años”.
Demetrio Jauregialzo Albisu, Idiazabalen sortzaile
Argentinako Idiazabalen mendeurrena zela eta, Eus-
kal Herriko Idiazabalgo Udaleko bi ordezkarik, Ioritz
Imaz alkateak eta Kepa Oiarbide zinegotziak, itsasoz
bestaldera bidaiatu zuten, Idiazabal batetik bestera.
Esperientzia polita bakarrik ez, aberasgarria ere izan
zen herriko bi ordezkarientzat. Kordobako idiazabal-
dar ugari ezagutu zituzten eta eurekin batera mendeu-
rreneko ekitaldietan ere parte hartu zuten, argazkie-
tan ikus litekeen bezala.
Idiazabaldik Idiazabala
Idiazabal Kordoba probintzian dago, Pampa deritzon lau-
tada oso zabal batean. Horren da zabala eta laua, urrutitik
antzeman daitezkeela hurbiltzen ari diren ekaitzak. Hori
diote behintzat bertakoek.
1.500 biztanle inguru ditu herriak eta nekazaritza eta
abeltzaintza ditu ogibide nagusiak. Azken urteetan soja-
ren ekoizpenak hazkunde oso garrantzitsua izan du.
Honek lagundu du herria ekonomikoki suspertzea eta
beste jarduera batzuk garatzen hastea.
Idiazabalek haurtzaindegia du, lehen hezkuntzako eskola
eta Maria Paz Bigarren Hezkuntzako institutua.
Helduentzako eskola ere badu. Horrela, familia arduren-
gatik edo lanagatik eskolara joan ezin diren horientzat
prestakuntza eskaintzen du. Kirol arloa Sarmiento elkar-
teak kudeatzen du eta kiroldegia eraikitzen dabiltza. Eta
,noski, argentinarren ohiturei men eginez, han ere futbo-
la da kirolaren izarra.
Orain dela 10 bat urte Fundación Idiazábal elkartea sortu
zuten. Bere helburua hezkuntza garatzea, osasuna eta
bizi-kalitatea hobetzea eta baliabide sozio-ekonomikoak
eta kulturalak suspertzea da. Ekintza ugari antolatzen ditu
fundazioak. Kultura etxea sortu dute, esaterako. Eta
hemendik bideratzen dira ekintza kultural eta sozial
ugari. Jarduera handiko herria da Idiazabal. Esaterako,
hainbat ikastaroa antolatzen ditu urtero,inauteriak, zine-
ma, herri egunak, kooperatibismoko jardunaldiak, kirol
jarduerak, erakusketak...
Baliabide xumeekin, baina borondate eta gogo onarekin,
herri baten garapen soziala eta kulturala suspertu daite-
keela erakutsi digute Argentinako izaldarrek.
Inkesta
Zer dakizu Argentinako Idiazabali buruz?
Idiazabal,ArgentinakoKordoban
ANDER TELLERIA
Argentinako Idiazabal Don Demetrio
Jauregialtzo herritarrak sortu zuen,
orain dela ehun urte. Kordobako
probintzian dagoen herria. Aurten
ehun urte bete dituenez sortu zenetik,
ospakizun ugari antolatu dira.
Horretaz aparte, Euskal Herriko
Idiazabalekin harremanak estutzeko
ere baliagarria izango da, herritar
talde bat (udaletxekoa) joango dira
Argentinako Idiazabalera ospakizun
horietako batzuetan parte hartzera.
AINHOA INTXAUSTI
Idiazabaldik herritar bat joan zen
Argentinara. Bertan dirua bildu eta
bere herriaren izen bera zuen beste
herri bat sortu zuen han. Gaur egun,
harremanak mantentzen dituzte gure
herriaren eta Argentinako
Idiazabalgoen artean.
JUAN MANUEL GARCÍA
Egia esan gauza handirik ez. Izen hori
duela, Argentinan kokatua dagoela eta
bertako alkatea gure herrira etortzen
dela oporretara.
JOXE AGIRRE
Herriaren inguruan gauza gutxi, baina
bai badela Vitarri izeneko jokalari bat
bertakoa, atezaina izan zena
Valladoliden eta Atletiko Madriden
ere jolastu zuena.
JULEN IPARRAGIRE
Argentinako Cordoba probintzian
kokatzen dela eta aurten ehun urte
bete dituenez ekitaldi asko antolatu
dituztela. Webgunea ere badute:
www.soydeidiazabal.com edota
facebooken ere bada informazioa
eskuragarri.
Informazio gehiago Idiazabal Fundazioaren atarianhttp://www.fundacionidiazabal.com.ar edo FaceBooken elkarteak sortu duen taldean: Soy de Idiazábal
Inkesta
Zer dakizu Argentinako Idiazabali buruz?
Demetrio Jauregialtzok Ar-
gentinatik itzuli ondoren
eraiki zuen Pilarrenea,
1911. urtean. Etxe handi, eder eta
aberatsa zen garai hartako Idiazaba-
len zeuden etxeen aldean: lorategi
handi bezain eder batek inguratzen
zuen etxea, eta beranduago, fron-
toitxo bat ere eraikiko zuten honen
ondoan. (eraikin osoaren arg., lora-
tegiena eta frontoiarena).
Jauregialtzo zendu zenean baina,
gainbeheran sartu zen jauregia;
herri gunean kokatuta, inor gutxik
ezagutzen zuen jauregi batean bi-
hurtu zen. Hala emango zituen hu-
rrengo urteak, Udalak 2.000. urtean
eraikina erosi eta eraberritzea era-
baki zuen arte. Helburu nagusi bate-
kin egin zen hori: herritarrentzako
zerbitzu desberdinak bertan biltzea.
Hala, herriko jubilatu eta pentsionis-
ten elkartea, eguneko zentroa, ta-
berna bat eta gizarte zerbitzuen
esku dagoen etxebizitza bat bildu
zituzten bertan. Beranduago,
2008an, herriko kultur etxe zaharra-
ren eraberritze lanen hasierarekin
batera, Illati euskara elkartearen eta
Aldaize aldizkariaren bulegoa ere
bertara eraman zuten.
Pilarrenea eraberritzerako garaian,
Udalak ideia bat argi zuen buruan:
herriko gizarte zerbitzu eskaintza
osoa bertan kokatzea. Hein handi
batean herriak garai hartan zuen
behar nagusienetako bat bertan ko-
katu nahi zen: hirugarren adineko
pertsonei zuzendutako eguneko
zentroa. Gizarte zerbitzuei lotutako
hainbat laguntza bertan kokatu zi-
tuzten, baina gizarte zerbitzuen bu-
legoa bera udaletxean mantentzea
erabaki zuten azkenean, ordura arte
bezala, erosotasun arrazoiak medio.
Hala, eguneko zentroa eta gizarte la-
rrialdietara bideratuta dagoen pisu
bat kokatzen dira egun Pilarrenean.
20 < aldaize 41
01. egUneko zentroa:
Hamarkada bat egin dute herriko
(eta inguruko) hirugarren adineko
hainbat pertsonek zerbitzu honetan
egunero parte hartzen. Hiru herrita-
rrek osatutako enpresak sortutako
zerbitzua astelehenetik ostiralera
zabaltzen hasi ziren hasieran, eta
egunero dago irekita orain. Egun
osoa ematen dute bertan erabiltzai-
leek, begiraleen ardurapean. Hamar
urte hauetan ehun pertsonatik gora
pasa dira bertatik; zifra esangura -
tsua bi mila biztanle inguruko herri
txiki batentzat. Orain hamar urte
gisa honetako zerbitzuen inguruan
aurreiritziak nagusi baziren ere,
egun egoera aldatu egin da: erabil -
tzaileen familiek bertatik bertara,
gertutasunean, ikusten dute zen-
troa, baita bertako funtzionamen-
dua eta trataera ere. Azken urteota-
ko aurrerapenik handiena ibilgailu
propio bat eureganatzea izan da.
Modu honetara, zentroko bertako
langileek eramaten dituzte bertara
erabiltzaileak, eta ondoren eurek
gerturatzen dituzte atzera euren
etxeetara.
02. JUbilatUen elkartea:
Pilarrenea eraberritzearekin batera,
garai bateko kultur etxetik bertara
mugitu zen jubilatuen elkartea. Mu-
gimendu horrek, ordea, aldaketa ge-
hiago ere ekarri zituen: elkarteak ta-
berna propioa izatetik (elkartearen
egoitza berean) hau independente
izatera pasako zen. Egoitza berean
egongo zen, baina ez lokal berean.
Azken bost urteotan Seberiano Ariz-
timuño izan da elkarteko lehendaka-
ria, eta Julian Urteagari utzi dio
orain testigua. Garai berri bati ekin-
go dio orain elkarteak, bere betiko
ildoei eutsiz.
03. ganbara:
Pilarrenea eraberritua ireki zenetik
erabilera anitzeko espazio bat izan
da ganbara. Hasieran KZ Gunea ere
bertan kokatu zen. Orain, ordea, li-
burutegi berrian kokatuko da zerbi -
tzu hau, eta etxearen ganbara osoa
bideratuko dute horretara. Hitzal-
diak, bilerak, ikus entzunezkoen
emanaldiak… Orotariko ekitaldiak
antolatzen jarraitu ahal izango da
bertan.
eraikinaren erradriografia
Udalak 2.000. urtean
eraikina erosi eta erabe-
rritzea erabaki zuen.
Helburu nagusi batekin
egin zen hori:
herritarrentzako
zerbitzu desberdinak
bertan biltzea
04. taberna:
Pilarreneako kafetegiak ateak ireki
berri ditu orain hilabete eskas. Era-
berrituta ireki da berriz ere taberna,
Udalak zerbitzua kudeatzeko nor-
bait aurkitzeko helburuz irekitako
epean soilik pertsona batek horreta-
rako proposamena luzatu ostean.
Jatetxe forma ere hartuko du orain
zerbitzuak, herrian dagoen eskasiari
aurre egiteko beste aukera bat bi-
hurtuz.
05. gizarte larrialdieta-
rako etxebizitza:
Izenak jakitera ematen duen mo-
duan, larrialdietara bideratutako
etxebizitza bat da hau. Adibidez,
arrazoi bat edo besterengatik etxe-
rik gabe geratu den norbaitentzat,
tratu txarrak pairatu dituen herrita-
rren batentzat edota gisako kasuren
batean aurkitu litezkeen horientzat
bideratutako espazioa da hau.
06. illati-aldaize:
Udalak bertan kokatu zituen Illati
Euskara Elkarteak eta honek sortuta-
ko Aldaize aldizkariaren bulegoak
garai bateko kultur etxean udale -
txea kokatzeko lanak hasi zituztene-
an. Ordutik, bertan lan egiten dute
bertako kideek.
aldaize 41 > 21
UrteUrreneko ospakizUnak
eraikinaren erradriografia
Eraikin eraberrituaren hamargarren
urteurrenak jauretxea bera eta ber-
tan kokatutako zerbitzuak herrita-
rrei gerturatu nahi dizkie. Horretara-
ko, aste bete luzez iraungo duten
hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte
Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta ber-
tako parte hartzaile guztiek.
» Urriak 18, asteartea
15:00etatik 17:00etara: ‘Zure burua
zaintzen ikas ezazu, besteak zain -
tzeko’ izenburupean, herritarrei zu-
zendutako prestakuntza ikastaroa
eskainiko da Pilarreneako ganbaran
urriaren 18, 19, 20, 25 eta 27an.
» Urriak, 25, astelehena
18:00etan seiko urre txapelketa
egingo da jubilatuen elkartean.
» Urriak 26, asteartea
Ordiziako San Jose koruak bi emanal-
di eskainiko ditu. Lehena16:30ean
izango da Eguneko Zentroan eta bi-
garrena 17:30ean jubilatuen elkarte-
an. Ondoren, Jose Mari Zalduak ‘Jubi-
latuak eta denbora librea’ hitzaldia
eskainiko du jubilatuen elkartean.
» Urriak 27, asteazkena
18:00etan bingo txapelketa bereziari
ekingo diote jubilatuen elkartean.
» Urriak 28, ostegUna
• 16:00etatik 18:00etara ate irekien
jardunaldia egingo da Pilarrenean.
• 18:00etan ‘Pilarreneak 10 urte’
izenburupeko hitzaldia eskainiko
dute ganbaran.
• 19:00etan eskulanen erakusketa
egingo da eguneko zentroan.
• 19:30ean mokadutxoa egingo da
jubilatuen elkartean.
» Urriak 29, ostirala
18:00etan Pilarreneko frontoian ju-
bilatuen festa egingo dute.
Musika, dantza eta afari-merienda
izango dira.
» Urriak 30, larUnbata
16:00etan mus txapelketari ekingo
diote jubilatuen elkartean.
22 < aldaize 41
Mediku etxea berritu egin zen, lehentxikiagoa zen, Zer onura jaso dituzue?
Obra orain dela urte batzuk egin zen,orduan jaso genituen onurak gehienbat erizainaren kontsultan, larrialdieta-rako sala bat izatea eta biltegirako tokibat sortzea izan ziren. Erizainen kon -tsulta zaharra izateaz gain, oso txikiaeta desegokia zen, beheko partean ko-katzen zen eta larrialdietarako salarikez zuen.
Obra egin bazen ere, gaur egun, berrirohanditzeko beharra nabaritzen dugu,izan ere, larrialdietarako sala askotanokupatuta egoten delako eta horrelako-ren bat sortzen bada, gure bulegoetanatenditu beharra suertatzen delako(honek ekartzen duen kontsultetako a -tzerapenarekin noski). Sala hori presteta libre izatea komeni da, edozein la-rrialdi bertan tratatzeko, adibidez asmakrisialdi bat (medikazio eta oxigenoajarri beharrekoa) kolikoren bat (medi-kazioa sueroren bidez jarri beharrekoa)edo edozein ondoeza… gaixoari sala ho-rretan artatzea da egokiena, eta kon -tsultekin normaltasun osoz jarraitu,noiz behinka erizainak edo medikuak,gaixoa nola dagoen begiratuz.
Lehen mailako asistentzia ere, asko al-datu da azken urte hauetan, eskaintzahandiagoa da, geroz eta froga gehiagoegiten dira bertan, gaixotasun kroniko-en segimendua eta kontrolak esate ba-terako. Horrek, egunero kontsultetatikjende gehiago pasatzea eragiten du. Ho-
rregatik, kontsulta horiek egokitzekopremia ere badago.
Lehen pertsona gutxiagok lan egitenzenuten bertan ezta? Orain zerbitzuazabaldu duzue.
Idiazabalgo biztanleriaren osasun ardu-ra edo gestioa eramateko, Arantxa, eri-zaina, eta ni gaude. Hala ere, Osakide -tzak mediku bakoitzarentzat estima tzenduen paziente kopurua baino gehiagoduenez Idiazabalek (kopuru hau 1.500pertsona ingurukoa da) errefortzu gisamediku bat eta erizain bat etortzen diraegunean 2 orduz, astean 4 egunetan.
Bestalde, administratibo bat ere etor -tzen da, txandak emateko eta burokra-zia gestionatzeko. Hori ere oso garran -tzitsua izan da guretzat eta herriaren -tzat. Asko laguntzen digu.
Bolara batzuetan, beste mediku batzukere etortzen dira, hauek família medi-kuntza espezialitatea egiten ari direnerresidenteak dira, ez dira baliabide be-rriak, prestakuntza garaian daudenakbaizik.
Herriko mediku etxeak ze zerbitzu es-kaintzen ditu?
Gure ordutegia goizeko 8etatik arra -tsaldeko 15.00etara da eta tarte horre-tan larrialdiak, barruko eta etxeetakokontsultak zein gaixotasun kronikoenjarraipena egiten dugu. Ematen dugunzerbitzua beste edozein osasun zentroe-takoa bezalakoa da, diagnostiko froga
guztiak eta gaixotasunen jarraipenabertan egiten saiatzen gara.Erizaineneskaera asko zabaldu da azkeneko urte-etan (diagnostiko metodoari begiratu-ta) eta honekin lotuta medikuen arazoakonpontzeko gaitasuna ere bai. Oso ga-rrantzitsua da, ahal denean zentroanbertan egitea, ospitalera jo gabe.
Bertan egiten ditugun froga batzuk on-dorengoak dira: bihotza aztertzekoelektrokardiograma, biriken funtzioaikusteko espirometria eta odolaren oxi-genazioa edo saturazioa, hanketako zir-kulazioa ikusteko dopplerra, tentsioakontrolatzeko Holterra edo 24 orduztentsioaren monitorizazioa egitea, aza-leko alergia frogak, prick test-a...
Denborarekin gaixotasun berriak sor -tzen al dira? Gaur egun zein dira ohiko-enak?
Maria isabel irizar aranbUrUHerriko medikua
Hainbat urte daramatzaidiazabalgo mediku kontsul-tan jaiotzez gabiriarra denMaria isabel irizarrek. Hasizenetik hona, aldaketa askoegon dira. alde batetik,mediku-etxea berritu eginzen, eta bestetik, garaiakaldatuz doazenez, medi-kuntzaren alorrak ere alda-ketak jasan ditu. Honeninguruan gehiago jakitekoMarisarekin bildu gara.
“Gure ordutegia goizeko 8etatik arra tsaldeko 15.00etara da eta tarte horretan larrialdiak, barruko eta etxeetakokontsultak zein gaixotasun kronikoenjarraipena egiten dugu”
aldaize 41 > 23
hizketan
Urteak pasa ahala, gaixotasunak ere al-datuz doaz. Lehen heriotza gehiagoekartzen zuten gaixotasunek, gaixota-sun infekziosoak ziren, hau da TBC,pneumonia bera edota gastroenteritisaoso larriak ziren. Gaur egun aldiz, neu-rri higienikoak hobetu direnez, gaixota-sun hauek asko murriztu dira, antibioti-koen hobekuntza tarteko.
Gaur egun, bizitza-esperantza 80 urte
ingurukoa da eta orain nagusitzen direngaixotasunak gure bizitzeko moduare-kin lotzen dira batik bat. Bizitza seden-tarioagoa egiten dugu, elikadura des-egokia eta ohitura txarrak ditugu orohar. Antzinako infekzioak gainditu badi-tugu ere, orain asko jaten, edaten etaerretzen dugu. Hori dela eta, diabetea,hipertentsioa, gizentasuna… bezalako-ak agertu dira, ondorioz, bihotzeko etaburuko infartuak, (tabakoaren ondo-rioz) biriketako gaixotasun kronikoak,minbiziak...areagotu dira.
Orain dena informatizatu dute. Zeabantaila eta zein desabantaila ekarriditu horrek?
Abantaila gehiago ditu desabantailakbaino. Informazioa ondo gordeta dago;errezeta kronikoak aldez aurretik pres-tatuta daude; lanerako bajen jarraipe-na; programak abisuak ematen dizkigu(pazientearen alegiaren bat marka-tuz).... Informazio honi esker, edozeinmedikuk gaixoaren inguruko berehala-ko informazioa izango du. Ikustendudan desabantailarik handiena, ba -tzuetan programak duen moteltasunaizango litzateke, izan ere sarean dago,eta konexioa galtzen bada horrek gurelana moteltzen du, eta gaixoaren histo-riala ikusi gabe gelditzen gara.
ONA txartelarekin zer gertatu da? Ha-sieran baietz, orain ez duela balio...
Guk ere ez dakigu gauza handirik. Diru-dienez bi arazo mota daude, alde bate-tik populazioaren erabilera ez dela ho-rren handia, izan ere, informatikarekin
ohituta egon behar da erabiltzailea; etabestetik, Windows-ekin bakarrik delabateragarria (Mac eta linuxekin ez).
Esaten dute txartela ez dela operatiboa,horregatik, lehen bezala jarraitukodugu, osasun txartel indibidualarekin.
Idiazabaldarrok oro har geure buruazaintzen al dugu? ze inpresio duzu?
Denetik dago. Orokorrean uste dut adi-
neko jendea lehen baino gehiago zain -tzen dela, gehienak hasi dira elikaduraohiturak hobetzen, gehiago ibiltzen etagutxiago erretzen. Gazteei buruz, he-rrian gazte osasuntsuak ditugula ustedut orokorrean, baina estatistikak hordaude: orain gehiago erretzen da, astebukaeratan asko edaten da eta gazteaskok janariari ez diote garrantzirikematen. Gazte izateak duen desabantai-la hori da, gaztea hilezkorra sentitzenda, ez du etorkizunean pentsatzen, osa-sunari dagokionez esan nahi dut.
Automedikazio gehiegi al dago? Jende-ak badu ohiturarik medikura joateko?
Auto-medikazioa ez da auto-zaintzare-kin nahastu behar. Auto-medikazioa an-tibiotikoak edo antiinflamatorioak edobeste norbaitek gomendatutako boti-kak medikuarekin kontsultatu gabehartzea litzateke. Auto-zaintza berriz,norbera bere osasunaren jabe izatea da,hau da, bakoitzak bere burua zaintzenjakitea, gaixotasun arruntei aurre egi-nez. Hau da, katarro batengatik edo dia-rrea arin batengatik ez dago beti medi-kuarengana joan behar.
Medikuntza klasikoaz gain, beste motabatzuetakoak iritsi dira azken urtehauetan (txinatarra, sendabelarrak…).Zein iritzi duzu horiekiko?
Nik ez dut ikusten ohitura aldaketa han-dirik, gure kontsultak geroz eta betea-goak daude. Medikuntza alternatiboakdeitzen direnak hor daude, baina medi-kuntza klasikoak bezalaxe bere onurakfrogatu behar dituzte. Edozein sendagai
ona da gaixoa sendatzen badu, kontra-ko eraginik gabe noski, baina hori fro-gatzeko metodo zientifikoa erabilibehar da, frogatuta ez dagoena nik be-hintzat ez dut gomendatzen.
Orokorrean, ikerketa gutxi daude medi-zina alternatiboen inguruan, baina ba-daude batzuk, eta ez dute abantailahandirik medizina klasikoaren aldera-tuz gero. Edozein medizinak du plazebo
efekturik, eta hori kontutan hartubehar da ikerketak egiterakoan, metodozientifikoa erabili behar da. Ez du baliobatzuei ondo joaten zaiela esateak,dena frogatu behar da.
Udazkena aurrera doa eta negua ereetorriko da: zein gomendio orokoremango zenituzke urteroko gaixotasu-nei aurre egiteko?
Bizitza osasuntsua eramatea, arropaegokia erabiltzea hotzari aurre egitekoeta ez erretzea. Behin katarroa edotagripea harrapatu ondoren, etxean gel-ditzea komeni da, likido asko edanez etaanalgesikoak (paracetamol-a) hartuz.Ingurukoak ez kutsatzeko, birusa za-baltzea saihestu behar dugu. Horretara-ko, paperezko muki zapiak erabili etabotatzea, eta eskuak sarritan garbitzeagomendatzen dut.
“Orain gehiago erre -tzen da, aste bukaera-tan asko edaten da etagazte askok janariari ezdiote garrantzirik ematen”
“Medikuntza alternati-boak deitzen direnakhor daude, baina medi-kuntza klasikoak beza-laxe bere onurak froga-tu behar dituzte”
Ulibarri Ganboako urtegia kirola egiteko etanaturaz gozatzeko ingurumari paregabeada. Gasteiztik bost minutu eskasera, Arabaeta Bizkaiko ur iturri garrantzitsuena da,baita bi probintziek partekatzen duten parkenagusienetako bat ere. Balio natural handikofauna akuatikoa biltzen du urtegiak, bai etagarai batean inguruan ia desagertu zirenhainbat hegazti mota ere.
Furgonetarekin edota karabanarekin joate-ko toki aproposa da, aparkaleku ugari etacaravanning-erako eremuak baititu. Infor-mazio gunean bizikletaz nahiz oinez urtegia-ren inguruan egin daitezkeen hainbat ibilal-diren inguruko informazioa eskaintzen duteegunero goiz eta arratsaldez. Kilometro gut-xira Mendixur parke ornitologikoa ere bada,non inguruan bizi diren hegaztien ingurukoberri eskaintzen duten.
Neguan, tenperatura hotzekin, maiz egotendira inguruak elurtuta. Kirola egitera joatenda jende asko orduan. Askok iraupen-eskiaere praktikatzen dute bertan horretarako au-kera dagoenean. Eguraldi hobearekin baina,‘Arabako hondartza’ bezala ezagutzen da in-guru hau. Jendez gainezka izaten da uztaile-ko asteburu guztietan eta abuztu osoan;
udan Arabako klima ezaugarritzen duten ten-peratura altuak izaten dira nagusi, eta ingu-ruko ur andana freskagarri bihurtzen da.Garai horretan, edonolako su edo barbakoakegitea debekatu egiten du Arabako Foru Al-dundiak, suteak sortzeko arriskua handiabaita. Udaberrian nahiz udazkenean, parajelasaia izaten da Ulibarri Ganboako urtegia-ren inguruan. Jende gutxi izaten da bertan,eta joaten den apurra kirola egitera joatenda. Tenperatura fresko mantentzen da orain-dik eta haizea bizia izaten da oso. Horregatik,beste hainbat kirol mota ikusteko aukera ereizaten da bertan: askok kitesurfing-a egitensaiatzen dira eta kayak egiten dutenak ereasko izaten dira. Zeruan tamaina guztietakokometak izaten dira nagusi.
Bi zonalde desberdintzen dira urtegiaren in-guruan: Garaioko parkea bata eta Landakoabestea. Biek ala biek, paisaia ederrak parte-katzen dituzte: haritz eta erkametz basoakerribera eta ur-bazter zabalekin nahastendira, bisitariaren gozamenerako.
24 < aldaize 41
iparrorratza
GARAIOKO PARKEA
[ liburua ]: KATU JENDEA - Eider Rodriguez - Elkar Argitaletxea
[ webgunea ]: http://www.gipuzkoaoinez.com
Eider Rodriguez idazle errenteriarrak Igartza sariaren laguntzaz idatzi eta argitaratu zuen bere hirugarren ipuin libu-rua. Zazpi istorio jasotzen ditu liburuak eta denek gizon-emakumeen esan gabeko sentimendu eta ahultasun ezku-tuak agerian uzten dituzte. Desioa, edertasuna, diruaren morrontza... Hemen eta gaur girotuak, badira ere errepi-katzen diren gaiak. Rodriguezek berak aipatzen du boterea, adibidez: “boterearen gaia liluragarria zait, oso harre-man tranpatiak dira baina era berean oso ohikoak, bikote harremanean, lanean edo familian topa daitezkeenak".Kontaturikoa bezain inportantea dute isildurikoa Katu jendearen ipuinek.
Gipuzkoako mendi ibilaldien ataria duzu honakoa. Gipuzkoa Foru Aldundiak kudeatzen dueta lurraldeko ibilbideen sailkapena eta deskribapena jasotzen du. Bertan topatuko duzuGipuzkoako bira, 21 etapetan banatua, baita ibilaldi luzeak eta motzak ere.
Bilaketak eskualdeka egiteko aukera dago. Goierrin esaterako, 30 ibilaldi baino gehiagoproposatzen ditu web guneak. Eta GPSrako erreferentzien deskarga egiteko aukera ereematen du.
aldaize 41 > 25
zaharrak berri
Argentinako Idiazabali buruzko gehigarri bereziaerantsi diogun ALDAIZEren ale honetan, ZaharrakBerri atalera ere gaiarekin zerikusia duen pertso-naia bat ekarri dugu. Kindin Muxika, Idiazabalenjaio zen eta Buenos Airesera joan zen bizitzera.Euskal idazlea izan zen Muxika, eta bere idazlanakgaraiko agerkari askotan argitaratu ziren.
Ezer gutxi jakin izan dugu orain arte KindinMuxika Oiarbide idazleaz. Lehen pista, S.Onaindiak 1977. urtean argitaratu zuen “EuskalLiteratura V. 1915-940” liburutik jaso dugu.Bertan Kindin Muxikaren biografia jasotzen da.Hemen bildu ditugu liburu horretatik hartu dugunbiografia eta 1952. urtean Muxikak Gernika aldiz-karian argitaratutako artikulu bat.
Idiazabal'en jaioa 1887-10-30'an, «Pe-troliñarena» erriko elizatik urbil daukazunetxeanan zeukan bere amona PetronilaAseginolaza'k dendatxo bat. Kindin idaz-lea, ala ere, gaztetan bere gurasoekinErrenderi'ra aldatu zitzaizun eta emen biziizan Goiko-kalean, eta gero Donostia'n.Amazortzi-ogei urtedun zala, osaba aitonzuen Andres Aseginolaza'k Argentina'raeraman zuen onek an zeukan lanbidebaten lagundu zezalon.
Komertzio-ikasketak egin zituen. An-doain'go alaba Teresa Goikoetxea'rekin ez-kondu zan; lan egiñik poliki bizimodua au-rrera atera zuen, eta gaur, zar tzaro ederre-an, nasai ta atsegintsu bizi da bere seme tabir-semeen itzalpean. Bizitz alperra bereingaitzen zulo dala-ta, eder zalo baratzekozugaitz, lore ta ondoskoak zaindu, iñausi talantzea.
Ortaz gaiñ, euskal literatura ere lan tzendigu, «Boletín del Instituto Americano deEstudios Vascos», «El Bidasoa», «Egan»,«Herria», Montebideo'ko «Euskal Erria»,Buenos Aires'ko «Euskaltzaleak», «Euzko-Deya», «Tierra Vasca» ta olakoetan euske-raz idatzirik. «Euskal Kulturaren Alde» de-ritzan alkarteak sariztatu zion Katu Abar-kaduna (Paris, 1962) ipuia, gero BuenosAires'ko «Tierra Vasca»-k argitaldua.
Nola idazten ote zuen? Nun-nai aurki-tuta ere, euskera ikasi ta idatzi dezakegulajakiñean jarri zaitezen, irakur zazu Idiaza-bal'dar jatorraren idaz-zati au.
Ez da azaren azkeneko orria izango![ ESAERA ]
MUXIKA´TAR KINDIN: ARGENTINATIK EUSKARAZ IDAZTEN ZUENIDIAZABALGO IDAZLEA
Bi erri zarAfrika ta Europa'ko bi erri zarrenak
nola bizi diran esatera goaz.Afrika'ko oso gutxi ezagutzen dan
egoaldeko errialde batean, bi gizon zuriikuslari, P. J. Scheoman irakaslea bat etaJ. W. Naude ertzain agintari izandokoabestea, afrikar lenengoetatik datoztenbertako narrugorrian bizi diran orina-bar txikiekin adizkidetu naiean ibilldira. Beren asmoa, amaitzera dijoangizatalde orren alde zerbait egin ote lite-ken ikusteko izan da.Afrikar gizon karxkartu auek, aspaldi,
Abisnia'tik Kago'raño sakabanatuak, gaur,Kalahari'ko 150.000 kilometro'ko lurba-karrean, Rhodesia'n eta Orange ibaiarenondoan, beren egunak botatzen dituzte.Talde onek, batez beste, luzetasunean
metro 1 eta 35 ditu. Ba dira 1 eta 50 iza-ten dituztenak ere, bañan 1 eta 40 izanezkero, gizon luzetzaz jotzen da. Sekulaez dira garbitzen eta eltxoeri iges eginarazteko koipe txar batekin igurtzitzendira. Botatzen duten usai txarrarengatik,ikustera joan diran gizoneri beren arteanibiltzea ez zitzaien izango oso atsegin.Salletan biltzen dira, beti 50 etik gu -
txigotan, eta beren bizilekua, sasi tarteaizaten da. Beren antsiñakoen gogoeriagurka egiten diete, bañan Jainko'arenizatea erabat artu gabea daukate, taildakoak illargira joaten eirala uste dute.Noizbait aterpetik egiten ba dute, osto taadarrez, tximuen antzekoak egitendituzte.Lurra lantzen ez dakite. Lenbiziko
gizonen antzera, eizetik bizi dira.Azkona jaurtitzen dutenean, edenak illarte, aberdearen atzetik bide luzean joate-ko oso iaieak dira. Eizea erortzen danean,sendiarengana, gosea kentzeko, geienetanerdi usteldua ta elbiz betea eramaten dute.Legorte aldietan, gose ta egarriz, asko il -tzen dira ta agun estutuenetan, jateko,aurtxikinak iltzen dituzte. Bultzaka bul -tzaka, pakerik gabe, baztartu, gutxitu,kaxkartu, guziak amaitzeko zorian ipin -tzeraño ereman dituzte, ta orain lagunduegin nai dietela esaten dute.Pizti gaiztoenak baño okerrago bizi
diran afrikatarren bizitzak, benetanarritzen gaitu. Oitura itxusi batzuek esan
ditugu, orain beste ederrogoak esan naiditugu.Europa'ko erri zarrena, Euskalerria
da. Gure baserrietan baño sendi zuzena-gorik, txukunagorik, nunbait arkitu alliteke? Ez degu uste. Baserria da pakezkoetxea; ez biotz ederraren ordez, diruakapaintzen duen jauregia. Baserriko jau-nak —lurraren lagun na, gerria makur-tuta atxurrakin lanean bere kopeteko izer-diz lurra gizentzen dakina—, otorduetan,sendiarekin maira eserita. Aita'ren egite-an, ez al du Alguztidun'ak nola bizi beardegun erakustera bialdu zingunaren antzaundia? Gaur, uri aundietako dotorejantzitako jakintsuak dirala esaten digu-tenak; asmo okerrak gezurrez apainestaltzen ongi dakiten itzjario ustelak,geiegikeriz urrutiegi dijoaz. Baserrikojaunen ezpañetatik ez dezute entzungogezurrik.Gure baserrietako amonak bezin gozo
gozo, nun abesten zaio seaskan aurrari?Atxurrakin lanean, segalari edo aizko-
lari, astegunetan, pelotari edo dantzaritrebe, jaietan; bertsolari, abeslari, euskerabeti ezpañetan; nun mutil ederragorik?Baserritik igesi errira dijoan mutilla,urtez betetzen danean ez da izango base-rriko aitona bezin maitegarri. Mutil ori,arlote bat, batzuetan; soñez dotore jantzi-tako a'tzerritar edenez kutsututako batbestetan; euskaldun lore ederra, aberriarentzat, galdua izango da geienetan.
Eta errira joanda, auskera uztenduen neska, ene...! ene...! nungorako bide-an ipintzen da! Nolanaiko zine ta gauer-diko dantzak, etxekoandre obea egingo aldute?
Euskera galtzen dan etxeetan, gureoitura ederrak aztu egiten dira. Guremintzaera ederra apaintzen eta zaintzenbiotzez, lan egin bear degu. Euskalerriaospetsu, euskerak egin zun. Euskadi'kobaserrietako bizitzaren arnasa, itzaligabe, lurretik zerura, euskeraz, beti ederraizango da, ta gure erri guzietan, apaiz etaalkate, euskera'ren lagun nai genituzke.
Muxika'tar KindinBuenos Aires, 1952-VII-52.
26 < aldaize 41
saski-naski
[ RZ ] mariajesusbegiristain
HAIZERIK BAI?BURUAN EZ…SABELEAN BAI!
Oso ohikoa omen da haizea iza-tea gure barrenean. Nola sar tzenden barrura ez dakigu, bainaAnamarik jakin badaki horriaurre egiteko zein janarik egindiezagukeen kalte eta zeinek on.
Honako hauek ez zaigu komenijatea:
Gasa duten edariak, behiarenesnea, lekak, porrua, piperrak,letxuga (batez ere gauean ezjatea komeni), ilarrak eta babatxikia.
Barazkien eltzeko hau jatea oso ona da.
Litro eta erdi uretan jarri egosten honako barazki hauek:-apioa (adar bat edo bi) - perrexila, asko - asuna, 4 bat hosto-erramua - tipula gorria - baratxuria - gatza (oso gutxi) - oliba olioa
Hogeita hamar minutuz eduki behar da egosten. Ondoren, barazki guztiakkendu eta salda hori hartu behar da, tea hartzen dugun bezala, infusiogisa. Egosteko erabili dugun barazki horiek guztiak aprobetxatu daitezke,arrautza-nahaskia egin daiteke. Oso goxoa da. Nahaski hori osatzeko, sa-garraren purea egin daiteke.
Barrenak haizez josita izanez gero, arrain zuria jatea ere ona da, bainaegosia edo lurrunetan egosia. Haragia jan behar bada (hobe ez), gatzikgabe eta plantxan eginda hobe da.
Aza eta brokolia edo azalorea jan nahi badira, honela egosi behar dira:aza errege-sagar (reineta) batekin eta brokolia edo azalorea udare bate-kin egosi behar da. Horrela, barazki horiek duten haizea kenduko diegueta ez digu kalterik egingo.
MONDEJUAK
OSAGAIAK • Bi dozena porru• Hiru kilo tipula • Seboa • Ardi odola
> PRESTAKETAArdia hiltzen denean, honen odola eskuz nahastu hoztu artean, gogortuez dadin. Txikiketa prozesuarekin hasi ondoren. Bi dozena porru eta hirukilo tipulak txikitu eta zartagian ongi sueztitu. Bitartean, ardiaren seboahozten utzi, zintzilika. Hau txikitu eta típula eta porruari gehitu, hiru osa-garriak batera egin daitezen. Ondoren, honi, odola, gindilla, oreganoaeta gatza nahastu, guztia batera egin dadin. Amaitzeko, sartu dena hes-teetan eta irakiten ari den uretan egosi.
[ LILI-MALLU ] anamariansalas
• Gindilla • Oreganoa • Gatza• Hesteak
saski naski
Ze asma?
aldaize 41 > 27
Bariantea egiteko lanak hastear zirela,liskarrak sortu ziren obra zela eta. 1984.urtean hasi zituzten bariantea egitekolanak, eta ordukoa da argazkia. Hainbatlurjabe ez zeuden ados beren lurretatikpasatzekoa zen errepidearekin. Horizela eta, hondeamakinak Katea ingu-ruan lanean hasi zirenean bertara joanziren lanak gelditzeko asmoz. Ertzaintza bertan zela hasi ziren azkenik barianteko obrak.
LISKARRAK
UDAZKENAREKIN BATERA IRISTEN DIREN 9 FRUITU TOPATU BEHAR DITUZU ONDOKO LETRA-ZOPAN
Gaztainak, perretxikoak, sagarrak, urrak, intxaurrak, pikuak, mahatsa, masustak, basarana.
MENDIZALETASUNA 2010-2011Dakizuen bezala, irailaren 21ean MENDI IRTEERAK prestatzeko bilerabat egin zen. Bertara azaldu ziren 14 guraso, Idiazabal Kirol Elkarteko(Mendiko saileko) Anttonio Berasategi, Aita Iparragirre H. E.ko, JoxeGoikoetxea eta Eskola kiroleko koordinatzaile Xabier Intxaustiren ar-tean, jarraian duzuen ibilaldi zerrenda hau prestatu genuen:
EGUNA ORDUA MENDIA
Urriak 3 8:30etan PASAIA – HONDARRIBI ( egun osorako) Autobusez
Urriak 24 8:30etan Finalistaren eguna LAZKAON
Azaroak 14 8:30etan Zaldibiako DEPOSITOTIK - ENIRIO - DEPOSITORA
Abenduak 12 8:30etan IDIAZABAL -ORMAOLATZA -ATXURBI -IDIAZABAL
Urtarrilak 16 8:30etan OLASO (Azkoitia) – XOXOTE - ERLO - OLASO
Otsailak 13 8:30etan MANDUBI - IZAZPI - ANTIGUA (Zumarraga)
Martxoak 13 8:30etan ESKUALDEKO IBILALDI NEURTUA (Beasainen)
Apirilak 10 8:30etan ARATZ
Maiatzak 29 8:30etan ARAOTZ - ANDARTO - DEGURIXA (egun osorako) Autobusez
OHARRA: Irteera guzti hauek plazatik izango dira. Eta autobusez direnakERREKARTEko autobus geltokitik.
Ikasleen batek, hauetako irteera batetara joaterik ez balu (gaixo dagoelako,kanpora joan behar duelako, eguraldi oso oso txarra ikusten duelako ...)MENDIKO ARDURADUNA den Anttonio Berasategiri 943 187 308 telefonora, aurrez deitu mesedez.