Argitxo eta berdetxo erraldoia arial

Post on 02-Jul-2015

146 views 7 download

Transcript of Argitxo eta berdetxo erraldoia arial

SARRAGOA

Behin batean, Argitxo Murgiatik bueltatxo bat ematera atera zen eta Sarragoan atsedena hartzen gelditu zen.

KRASK,

KRASK

Zuhaitzaren atzean zerbait entzun zuen. Krask, krask!

Zarata egin gabe, zer zen ikustera joan zen eta…

- Aaaaaa! Nor zara zu? Zer egiten duzu hemen? –galdetu zion Argitxok gominola itxurako izaki arraro horri.

- Berdetxo naiz eta hemen bizi naiz, Sarragoan! Hemen bakarrik nago eta egia esan dezente aspertzen naiz, norekin jolastu naiteke? Norbait ezagutzen al duzu?

- Gopegin Gorbeia eskola dago eta bertara haur asko joaten dira, ezagutu nahi al dituzu?- esan zion Argitxok.

- Baina ulertuko al naute? Nik bakarrik euskaraz hitz egiten dut eta.

- Bai, gehienek euskaraz egiten dute baina batzuetan… ahaztu egiten zaie – esan zion Argitxok.

- Banoa, bada, Gopegiko eskolara lagun berriak egitera. Agur eta eskerrik asko, Argitxo!

- Bai, agur Berdetxo. Ni banoa Murgiara. Laster arte!

GORBEIA ESKOLA

Agur!