Argitxo eta berdetxo erraldoia

Post on 02-Jul-2015

283 views 5 download

Transcript of Argitxo eta berdetxo erraldoia

SARRAGOA

Behin batean, Argitxo Murgiatik bueltatxo bat

ematera atera zen eta Sarragoan atsedena hartzen

gelditu zen.

KRASK,

KRASK

Zuhaitzaren atzean zerbait entzun zuen. Krask, krask!

Zarata egin gabe, zer zen ikustera joan zen eta…

- Aaaaaa! Nor zara zu? Zer egiten duzu hemen? –galdetu zion Argitxok gominola

itxurako izaki arraro horri.

- Berdetxo naiz eta hemen bizi naiz, Sarragoan! Hemen bakarrik nago eta egia

esan dezente aspertzen naiz, norekin jolastu naiteke? Norbait ezagutzen al

duzu?

- Gopegin Gorbeia eskola dago eta bertara haur asko joaten dira, ezagutu nahi al

dituzu?- esan zion Argitxok.

- Baina ulertuko al naute? Nik bakarrik euskaraz hitz egiten dut eta.

- Bai, gehienek euskaraz egiten dute baina batzuetan… ahaztu egiten zaie – esan zion

Argitxok.

GORBEIA ESKOLA

- Banoa, bada, Gopegiko eskolara lagun berriak egitera. Agur eta eskerrik asko,

Argitxo!

- Bai, agur Berdetxo. Ni banoa Murgiara. Laster arte!

Agur!