ARGITXO ETA EUSKARAREN PUZZLEA - Laskorain Ikastola ipuina... · DBH 4.B. Behin Argitxok motxila...

13
ARGITXO ETA EUSKARAREN PUZZLEA

Transcript of ARGITXO ETA EUSKARAREN PUZZLEA - Laskorain Ikastola ipuina... · DBH 4.B. Behin Argitxok motxila...

ARGITXO ETA EUSKARAREN

PUZZLEA

ARGITXO

EGILEA:LASKORAIN IKASTOLA

(TOLOSA)DBH 4.B

Behin Argitxok motxila bizkarrean hartu eta bidaia bat hasi zuen Euskalherrian zehar.

Gipuzkoatik abiatu zen, Tolosako Uzturre menditik. Bere helburuaEuskal Herriko puzzlea osatzea zen. Puzzle zatitxo bakoitza lortzekoordea, probintzia osoak euskaraz aritu beharko zuen. Horixe zen bereerronka.

Lehenik Oriora joan zen, eta bertan ikusi zuen Kilometroak’14 ospatzenari zirela. Berak bazekien zer ziren KILOMETROAK, baina jendeak be-netan zer zen ba ote zekien pentsatzen jarrita, honela galdetu zionbertan zegoen mutiko bati:

—Barkatu iezadazu, baina ba al dakizu zer dela eta ospakizun hau? —Bai, Kilometroak Gipuzkoako probintzian dauden ikastolen aldekofesta da, Ikastolen aldeko jaia, euskararen bermearena.—Hara! —Argitxok. Bai noski, leloa “Herria Txikota” da…

Argitxok bere bidea jarraitu zuen Gipuzkoako puzzle zatitxoa eskuetanzuela.

Hurrengo probintzia: Bizkaia. Bertan ere IBILALDIA izeneko festa batospatzen ari ziren Gernika herrian. Kilometroak festaren antzerakoazen, eta honek ere bere leloa zuen “Euskararen Bihozfera”. Bertakoneska-mutilak hurbildu zitzaizkion segituan Argitxori, eta, Ikastolakohaurrek ez ezik, guraso eta aitona-amonek ere abestu zioten euskarari,guztiok ikastolari… Eta, noski, euskaraz egin zutenez, Argitxok bigarrenpuzzle zatia lortu zuen. Pozarren, Argitxok jarraipena eman zion bereibilaldiari.

4

5

Nafarroa izango zen bisitatuko zuen hurrengo probintzia. Euskal He-rriaren hegoaldean dagoen Tutera herrira abiatu zen, bai baitzekienbertako Ikastolak premia handia zuena eta, gainera, euskararen egoerakinka larrian zegoela. Bertan jende gutxik egiten du euskaraz, eta se-guruenera zaila egingo zitzaion puzzlearen zatia osatzea, horixe baitzenlortu beharrekoa, jendea euskaraz aritzea. Baina gogotsu joan zen Ar-gitxo bertara, eta bere ezusterako, ez zuen ba Tuterako Ikastolaren al-deko festarekin topo egin! NAFARROA OINEZ zen festaren izena. Ar-gitxo, baina, harriturik geratu zen, ez baitzuen jende guztiak egiteneuskaraz. Kasu horretan, ikastolako neska-mutilek bai, baina haienguraso eta aitona-amona ugarik gazteleraz egiten zuen. Argitxok halaxeesan zien festan zeudenei:

—Umeek euskaraz egingo dute, eta umeei esker gurasoek ere ikasikodute eta belaunaldi zaharrenek ere orain hitz egiten ez duten euskaragehiago ezagutuko dute, eta, hala, Nafarroako herritarrek euskara be-sarkatuko dute, bai iparraldean, bai eta hemen hegoaldean ere. Eginahalegina, euskarak behar zaituzte eta!

Bertan zeuden guztiek baietz egin zuten buruaz, eta helburua betekozutela aitortu zuten. Aitortza harekin, beraz, hirugarren zatiarekinpuzzle osoaren zatirik handiena osaturik izango zuen jada Argitxok.Baina laugarren puzzle zatia ez zen errazagoa izango. Hala, Euskal He-rriaren hegoaldetik iparraldera abiatu zen, eta bertan euskaraz arikozirenen jaialdira joatea erabaki zuen bertako egoera zer nolakoa zenjakiteko.

6

7

Senpere izeneko lakura hurbildu zen. Bertan zen iparral-deko ikastolen aldeko festa. Iparraldeko ikastolen elkar-teak SEASKA izena zuela jakin zuen, eta Senpereko lakua-

ren bueltan ikastolei eta euskarari bultzada bat ematekofesta antolatzen zutela eta, Argitxo bertara joan zen. Bere

ezusterako jende askok frantsesez hitz egiten zuen, eta beste ba-tzuek gazteleraz. Haiek guztiek euskaraz egingo zutela esan zioten Ar-gitxori, baina horretarako Ikastolaren beharra adierazi zuten. Hala,Argitxok laugarren puzzle zatia lortu zuen.

Puzzle zati bakoitzari izena jarri behar zion, eta hala Euskal Herrikomapa irudikatuko zuen. Noski, puzzle zati bakoitza leku desberdin ba-tekoa izanik, probintzia bakoitzaren izena jarriko zion bakoitzari, etabaita ikastolen aldeko festak probintzia bakoitzean hartzen zuen izenaere. Hala, EUSKARAREN ERREINUA deituko zuena osatzeko lagunakbildu eta bertaratu zirenean mapa zati ezberdinak koloreztatu eta ize-nak jarri zituzten.

Hala, Hegoaldea gorri kolorez margotu zuten, eta NAFARROIA OINEZizena eman zioten. Euskal hiztun gutxi baditu ere, Argitxok Nafarroarengarrantzia azpimarratu zien lagunei. Nafarroa euskalduntzea ezinbes-tekoa da, bertan dauden neska-mutilek aukera izan dezaten Ikastolenalde egitea ezinbestekoa dela dio Argitxok.

ARABA EUSKARAZ izena zeraman probintzia urdinez margotu zuten,eta euskaraz bertan etorkizun oparoa izango zuela adierazi zien Argi-txok lagunei.

8

9

Hirugarrenik, IBILALDIAren probintzia morez margotu zuten, eta Biz-kaitik Gipuzkoarako jauzian KILOMETROAK eginez, berde argi koloreaerabili zuten.

Iparraldearen puzzle zatia jartzeko ordua iritsi zenean, Argitxok honelaesan zien lagunei:

—Ez al zaizue iruditzen mapa osatu gabe geratzen dela? —Bai, egia esan, badirudi beste zati bat faltan duela. Nik esango nukeNafarroaren kasuan, bere iparraldearen txapela falta dela, alegia, Na-farroa Beherea —esan zuen Garazik— aitak eta amak esan baitzidatenbertako hiriburuaren izena jarri zidatela. —Eta nola lortuko dugu bertako puzzle zatia? —esan zuen Maddalenek. —Bertara joango gara eta Urepelen dudan Argizle lehengusinak izangodu horren berri.

Hala, bertara joan ziren Maddalen, Garazi eta Argitxo. Haien harridu-rarako Argizle lehengusinak Argitxoren antz handia zuen, eta Urepelekokoba batean bizi zen. Argitxok harako bidea hartu zuen eta hamaiketakohandi bat egin ondoren, NAFARROA BEHEREko puzzle zatia harturikalai eta pozik agur esan zioten Argizleri.

Baina puzzle zati hark ez zuen oraindik ere maparen irudi osoa betetzen,eta Argitxok halaxe esan zien:

—Barkoxe herrian, maskaradak egiten dira, baina nik esango nukeZUBEROAko probintziakoa dela. Bertara joango gara, eta Barkoxe he-rrian Ilazki iratxoa topatzen badugu, berak eman ahalko digu puzzlezatia.

10

11

—Goazen ba! —esan zuen Garazik.—Bai, joan gaitezen! —Maddalenek.

Bertara iritsi ziren eta Lukenek:

—Hara! Maskarada aurkezten ari den iratxo hori?—Horixe da bai, Ilazki —esan zuen Argitxok.—Maskaradak herri antzerkiak dira, ezta? —Maddalenek.—Bai, Iparraldean ospe handia dute, eta Zuberoan, Lapurdin nahizNafarroa Beherean egiten dira. Antzinatik datorren ohitura da.

Ilazkik segituan ikusi zuen Argitxo jende artean, eta aurkezpena eginondoren oholtzatik jaitsi eta honela esan zion:

—Argitxo! Banuen nik zu ikusteko gogoa. —Hara, Ilazki, Euskal Herriko maparen puzzlea osatzeko zure beharradugu, eta horregatik gaude hemen. Zuk lortuko zenuen euskarari eus-tea, eta seguruenik zuk izango duzu Zuberoako euskararen zatia, faltadugun puzzle zatia hain zuzen. —Bai, zatozte, Kakueta harrobian dut ongi gordea.

Bertara joan ziren, eta ibilaldia abentura izan zen. Misterio usaina ze-goen bertan, eta halako batean, horma batean zulo sakon bat topatuzuten. Ilazki izan zen zuloan sartu eta bideari ekin ziona. Zuloaren sa-konenean zegoen Zuberoako puzzle zatia.

Herrira itzuli zirenean, Argitxoren basoan sartu eta mendi tontorreanEuskal Herriko, Euskararen herrietako puzzle erraldoia jarri zuten, etahandik aurrera euskararen puzzle zati bakoitzean egingo ziren euskaljaietara joango zirela hitz eman zuten.•

12

13