Arkitektura Gotikoa

Post on 07-Jul-2015

4.748 views 1 download

description

Arkitektura Gotikoaren errepasoa.

Transcript of Arkitektura Gotikoa

ARKITEKTURA GOTIKOA

Errepasoa

Sarrera

• Terminoa sortu zen zentzu despektibo batez

• Hainbat elementuek izan zuten eragina estilo honen agerpenean:– Azken Erdi Aroaren aldaketa sozial

eta ekonomikoak– Monarkia eta estatu berrien

finkapena– Espiritualitate berri bat, Cister-ren

erreformarekin jaioa

Elementu arkitektonikoak

Arku ojibalak

Tudor Karpanela Hiru zentrokoa

Elementu arkitektonikoak

Leihoak

Gabletea

Gargolak

Kapitela

Katedrala

• Eraikuntza nagusia da• Espiritu aszensionalez

beteta daude• Berrikuntza teknikoek

aukera eman zuten eraikuntza hauek egiteko, etereoa den zerbait.

Katedrala

• Oinplanoak gurutze latinokoak izaten dira baina zailagoa da hau bereiztea, nabeen kopurua transepto ondoren handitu egiten delako.

• Hiru edo bost nabe izaten dute, normalena izanik bost izatea transepto ondoren

• Girola dute• Kapera erradialak dituzte• Nabeak ertz gangaz eta gurutze

gangaz estaltzen dira • Fatxada nagusian bi dorre izaten

dituzte.

Katedrala

• Oinplanoa izan daiteke:

Basilikala

Saloikoa

Katedrala

Altxatuan alboko nabeak ikusten dira, eta hauen gainean triforioa dago eta azkenik, goiko partean, klerestorioa.

Katedrala

• Barrualdea argiz beteta dago, leiho anitzei esker

• Katedralak hiru maila ditu: behekoa, galeria eta klerestorioa.

• Hormak irekiak dira, argia elizan sartzen utziz, intentsitateko maila desberdinez (argi gehiago dago zuzenean iristen den tokietan, hau da, goiko parteetan).

• Leiho gehiago dago oraingo euskarriak hormari itsatsiak ez daudelako.

Katedrala

• Estalkia kanoi gangatik bilakatu zen.

• Arku ojibalak egitura altuagoak egiteko aukera ematen du.

• Estalki arruntenak dira:– Ertz ganga– Gurutze ganga

• Denak deskantsatzen dira pilare delikatu eta arinetan

• Nerbioak gurutzatzen diren tokietan klabe dekoratuak jartzen dira.

Katedrala

• Euskarriak oinarrizkoak ziren eraikuntza hauetan

• Kanpoaldean arruntena arbotanteak dira

• Hauen gainean pinakuluak jartzen dira eraikuntzako indarrak bertikalki behera bideratzeko.

Arbotanteak

Pinakulua

Katedrala

• Arbotanteen erabilerari esker horma libre geratzen da eta posible da leihoak irekitzea

• Leihoak beirategiz estaltzen dira

Katedrala

Fatxada Alboko fatxada

Absidea

Girola

Kapera erradialak

GurutzaduraTranseptoaOrratzak

Arrosetoia

Arbotanteak

Nave

Klerestorioa Tribuna

Gargolak

Arkitektura zibila

• Honen garapena hainbat elementuen ondorioa da – Merkataritzaren berpizkundea – Hirien gobernuko garapena

• Eraikuntza nagusiak dira– Jauregiak– Udaletxeak– Merkatuak edo lonjak

Arkitektura zibila

• Udaletxeak hiriko gobernuko egoitza ziren• Bi eredu daude:

– Iparraldekoa (Herbehereak) : oso dekoratuak, arku ojibal eta zorrotzez

– Hegoaldekoa (Italian): itxiagoa, gaztelu baten antzera

Leuven

Siena

Arkitektura zibila

• Jauregiak nobleziaren etxebizitzak ziren• Babesako funtzioa galtzen dute

Arkitektura zibila

• Lonjak produktuak gordetzeko eta saltzeko tokiak ziren

• Helburu honetarako gela handiak behar zituzten

• Espazio gardenak dira, zutabe altu eta estilizatuekin

Frantziar gotikoa• Frantziar, Alemaniar eta Belgiar

katedralen ezaugarria haien arteko eragin zuzena da, eta denak dira altuak eta bertikalitateko inpresioa sortzen dute.

• Konpaktuak dira, transeptoa gutxi edo batez irteten delarik eta bigarren mailako kaperak ez dira nabaritzen.

• Fatxada nagusiak atari hirukoitza du eta honen gainean arrosetoia eta bi dorre altuak alboetan.

• Absidea poligonala da, girolalekin eta batzuetan kapera erradialak izaten dituzte.

• Frantziako hegoaldean katedral gehienek ez dute transeptorik eta batzuk ezta alboko naberik ere.

Britaniar gotikoa• Katedralen ezaugarririk nagusia haien luzera

handia eta horizontalitatea azpimarratzeko gogoa da.

• Normala da zati desberdinak garai desberdinetakoak izatea baina ez dira saiatzen batasuneko inpresioa ematen.

• Zabaltzen dira, transeptu bikoitzarekin eta Lady Chapels edo Birjinari dedikaturiko parteekin alde batean itsatsiak.

• Fatxada nagusian ateak ez dira esanguratsuak• Leihoak handiak dira baina ez dago arrosetoirik

eta espazio hori gabletetarako uzten da. • Bi dorre izan ditzakete edo batere ez. • Gurutzadura gainean normalean dorre bat dago,

oso altua eta orratz batez bukatua. • Absidea zuzena izaten da.

Italiar gotikoa• Polikromia erabiltzen du, kolore desberdineko

marmola erabiliz kanpoan eta kolore desberdineko dobelak erabiliz barrualdean.

• Oinplanoa erregularra eta simetrikoa izaten da ete zutabe gutxi eta separatuak ditu.

• Proportzioak matematikoak dira, laukian oinarriturik, eta arkuak semizirkularrak izaten dira.

• Mosaikoak izan ditzake ateen gaineko lunetoetan. • Fatxadetan irteten diren portxeak daude eta

leihoak okulo edo zirkularrak izaten dira, baina ez arrosetoiak eta dorrerik ez dute izaten.

• Gurutzaduraren gainean normalean kupula bat dago.

• Normalean beti dago zutabe solte bat (campanile) eta baptisterioa.

• Leihoak ez dira Europako iparraldekoak bezain handiak eta beirategiak erabiltzen badira ere, oso arruntak dira freskoak eta mosaikoak.

Germaniar gotikoa• Dorre altuak eta orratzak ezaugarriak dira.• Fatxada nagusiak Frantziar eredua

jarraitzen du, baina dorreak altuagoak dira eta orratz kalatuz amaitzen dira.

• Absideak frantziar eredua jarraitzen du ere.

• Barruko berezko ezaugarria da haien zabalera eta irekitasuna.

• Normalean ez dute transeptoak oso markaturik.

• Badaude hallenkirke klerestorioko leihorik gabe.

Espainiar gotikoa• Katedral hauek oso konplikatuak izaten dira.• Besteekin konparatuak, motzagoak eta

zabalagoak dira, eta askotan kaperaz inguraturik egoten dira.

• Estilistikoki barietate handikoak dira. • Islameko eraginak dituzte eta garaiaren

amaieran Berpizkundeko elementuak konbinatzen dituzte.

• Beste eraginak:– Fatxada nagusia frantsesen tankerakoa da, – Orratzak dituzte, germaniarren antzera.

• Pinakulu gutxi. • Askotan dorreak eta kupulak izaten dituzte,

barietate handikoak eta sabaiaren altxatua erabiltzen dute.