Post on 19-Feb-2021
PREBENTZIOKO FITXA TEKNIKOAK
ARRANTZA
ONTZIAK
Covid-19 prebenitzeko fitxa teknikoak. Arrantza ontziak 1 orri 12etik
Data 2020.04.27
Covid-19 prebentzio-fitxa teknikoak
Arrantza ontziak
Informazio orokorra
Printzipio orokorra Egin beharreko ekintza guztiak enpresako Prebentzio Zerbitzuaren
laguntzarekin definitu beharko dira.
Denek bete beharko dituzte alarma-egoeraren ondorioz dauden
portaera sozialari buruzko jarraibideak.
Jarduteko
gomendioak
Elikagaiak hornitzeko katean ezinbestekoak dira itsasontziak, eta,
beraz, haien funtzionamendua eta eraginkortasuna bermatu behar
dira. Tripulazio osoaren erantzukizun pertsonala eta soziala
funtsezkoak dira arriskuak minimizatzeko eta kutsatzea saihesteko.
Tripulazioko inor gaixotasunaren eraginpean ez badago, ontzia
hirugarren pertsonetatik beteriko espazioa isolatua izanda,
itsasaldiak ahalik eta denbora gehien iraun behar du, betiere itsasoko
segurtasunak ahalbidetzen badu. Upategia arrantzaz beterik
dutenean porturatuko dira edo hartutakoa kaltetzeko arriskua
dagoenean. Autobabeserako neurriak itsasontziko patroiak
zehaztuko ditu kasu bakoitzean, inguruabarren arabera, eta
beharrezkoa balitz, tripulazioa mareen artean porturatzeko neurriak
hartu ahal izango ditu, haien arteko kontaktua saihesteko.
Inguraketa-flota eta altuerako arraste-flota
Harrapaketa nahikorik ez badago, aurreko puntuan adierazi bezala,
portura ez itzultzea eta itsasoan egotea gomendatzen da,
adierazitako kupoa bete arte.
Eguneko Arraste flota eta arte txikiak
Jarduera honek egunero porturatzea eskatzen duenez, tripulatzaileei
higiene-neurriak zorroztu ditzatela gomendatzen zaie.
Hori guztia, arrantzarako baimenak kontuan hartuta.
Covid-19 prebenitzeko fitxa teknikoak. Arrantza ontziak 2 orri 12etik
Data 2020.04.27
Prebentziorako
kudeaketa
Koronabirusaren (COVID-19) aurrean jarduteko prozedura ezarri.
Prozedura langileen ordezkariekin kontsultatuko da eta, hala badagokio, akordio batera helduko dira, LSOko batzordean.
Prozedura zabaldu enpresan bertan eta lantokian jarduerak egiten dituzten beste enpresa batzuetan, koordinazio egokia
lortzeko.
Eguneratu, osasun-agintariek unean-unean ematen dituzten jarraibideen arabera.
Prebentzio-plangintza eguneratuta izan. Egindako ekintzak erregistratu, data, ordua, arduradunak eta
abar zehaztuta, eta sor daitekeen dokumentazio guztia gorde.
Eman langile guztiei koronabirusaren (COVID-19) aurrean jarduteko Kutsaduraren aurkako oinarrizko alderdiei buruzko
informazio-material ulergarria eta iturri fidagarria duena:
- Neurri higieniko pertsonalak eta kolektiboak.
- Osasun-agintaritzak ezarritako irizpiºdeak, pertsona batek
gaixotasuna izan dezakeela ondorioztatu ahal izateko.
- Kasu susmagarri baten aurrean jarduteko jarraibideak.
Erakundeko pertsona guztiek lankidetzan hartuko dituzte prebentzio-neurriak bai eta egindako gomendioen jarraipena egin
ere.
Ontziratzea
Ez ontziratu sintomarik izanez gero, eta jakinarazi prebentzio-zerbitzuko osasun-zaintzako unitateari eta osasun-zerbitzuari
(Osakidetza).
Zehaztu prebentzio-zerbitzuari kontsulta egin ondoren, arrisku horren aurrean bereziki sentibera diren pertsonak zein diren, ez
daitezen itsasoratu. Printzipioz, Osasun Ministerioak
argitaratutako SARS-CoV-2rekiko esposizioaren aurrean Laneko
Arriskuen Prebentzio Zerbitzuetarako jarduera-prozeduran
Covid-19 prebenitzeko fitxa teknikoak. Arrantza ontziak 3 orri 12etik
Data 2020.04.27
zerrendatuta dauden COVID-19rekiko arrisku-kolektiboak edo
talde kalteberak honako hauek dira:
- 60 urte baino gehiago.
- Gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa barne.
- Diabetesa.
- Biriketako gaixotasun kronikoak.
- Minbizia tratamendu aktiboaren fasean.
- Inmunoeskasia.
- Haurdunaldia.
Berariazko neurriak
Saihestu
hurbileko
kontaktua
Koronabirusari buruzko kartelak jarri. Ez egin kontaktu fisikoa dakarren edukazio- edo afektu-
adierazpenik.
EZ da beharrezkoa maskarak erabiltzea. Kasu zehatzetan bakarrik erabiliko dira, egin beharreko jarduera ezinbestekoa bada eta
langilearen babesa bermatu ezin bada, prebentzio-zerbitzuak
norbera babesteko ekipamenduen erabilerari buruz emandako
jarraibideen arabera.
Itsasoko produktuen lehen salmenta-guneetan (lonjetan):
Murriztu, oro har, aurrez aurreko jarduerak, ahal den neurrian bitarteko telematikoak eta telefonikoak erabiliz.
Inola ere ezin izango da sartu lonjan produktu freskoen jarduketarekin zerikusirik ez duen inor. Hau da, lonja bakoitzean
baimendutako erosleek eta saltzaileek edo haien ordezkari
baimenduek bakarrik izango dute sarbidea, eta ezin izango dira egin
bisita turistikoak edo antzekoak.
Enkanteetan ahalik eta pertsona gutxien egongo da. Beharrezkoa izanez gero, enkante gehiago egingo dira. Horrelakoetan,
enkanteen eta pisatzeen antolaketa eta programazioa modu
Covid-19 prebenitzeko fitxa teknikoak. Arrantza ontziak 4 orri 12etik
Data 2020.04.27
mailakatuan egingo dira (ahal denean eta beharrezkoa denean),
une bakoitzean gehiegizko jende pilaketa saihesteko.
Mantendu pertsonen arteko 2 metroko distantzia-neurria, jarduerak horretarako aukera ematen badu.
Ontzietan, ahal den guztietan:
Mantendu pertsonen artean 2 metroko distantzia, jarduerak ahalbidetzen badu.
EZ da beharrezkoa maskarak erabiltzea. Kasu zehatzetan bakarrik erabiliko dira; egin beharreko jardueran ezinbestekoa bada eta
langilearen babesa bermatu ezin bada, erabili egingo dira
prebentzio-zerbitzuak norbera babesteko ekipamenduen
erabilerari buruz emandako jarraibideen arabera.
Higiene neurriak
Kartelak jarri, eskuak nola garbitu behar diren jakiteko. Langileen garbiketarako eta higienerako materiala eskura jarri beti. Erraztu eskuak urarekin eta xaboiarekin maiz garbitu ahal izatea, bai
eta erabili eta botatzeko paperezko eskuoihaltxoekin lehortzekoak
egotea ere. Ura eta xaboia erabili ezin bada, oinarri alkoholikoko
gelak erabili.
Gainazal guztiak, laneko ekipoak, makinak, erremintak, etengailuak etab. garbitzeko maiztasuna handitu, baita heldulekuak, saskiei
heltzekoak, orgak eta abar ere. Erabilera komuneko, zirkulazioko
eta abarreko eremuetan ere gauza bera egin, bai itsasontzietan, bai
lonjetan.
Eskularruak maiz aldatu (erabilera egokitzat jotzen bada), eta eskuak garbitu behar direla gogorarazi, jarri aurretik eta kendu
ondoren.
Maizago aireztatu lokala eta erabiltzeko guneak, ahal dela. Gogoraraziko langileei ez dela janaria, objektuak eta tresnak aldez
aurretik garbitu gabe partekatu behar.
Gainera, lonjetan
Handitu garbiketa- eta desinfekzio-maila, bai enkante-aretoetan bai gainerako geletan, salmenta- eta biltegiratze-eremuaren eguneko
desinfekzio osoa barne, enkante batetik bestera (goizekoa,
arratsaldekoa eta gauekoa).
Covid-19 prebenitzeko fitxa teknikoak. Arrantza ontziak 5 orri 12etik
Data 2020.04.27
Handitu, ahal den neurrian, enkante eta pisatze-guneetan konketa edo banagailu desinfektatzaileen eskuragarritasuna, baita
bertaratutakoentzat ere.
Higiene pertsonala Ondo estali ahoa eta sudurra, eztul edo doministiku egitean, ukondoa erabilita edo erabili eta botatzeko zapi bat erabilita, arnas
jariakinak kanpora ez botatzeko.
Erabili eta botatzeko zapiak erabili, eta bota berehala horretarako prestatutako ontzi batera
Eraman azazkalak moztuta eta zainduta, eta saihestu eraztunak, eskumuturrekoak, eskumuturreko erlojuak edo eskuen higiene
egokia oztopa dezaketen beste apaingarri batzuk erabiltzea.
Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa, eskuek erraz transmititzen baitute.
Itsasontziaren
antolamendua
eta garbiketa
Jarri eskura erabili eta botatzeko zapiak eta alkoholdun soluzioak/eskuoihalak, bai eta oinarrizko informazio-puntu bat ere.
Eskura jarri maskarak, arriskuarekiko esposizioaren arabera, behar duenak erabili dezan, osasun-agintariek unean-unean ematen
dituzten jarraibideen arabera.
Zapi erabilientzako berariazko edukiontzi itxiak jarri. Hondakinak maizago bota. Hala badagokio, garbiketa-agenteak eraginkortasun handiagoko
beste batzuekin ordeztu. Birus horiek inaktibatu egiten dira
desinfektatzaile arruntekin 5 minutuko kontaktua izan ondoren:
- Lixiba komertziala erabilita gomendatutako kontzentrazioak
lortzeko s:
50 g/l-ko lixiba komertziala: 25 ml lixiba gehitu ur litro bati. 40g/l-ko lixiba komertziala: 30 ml lixiba gehitu ur litro bati.
* Adibidez, zopa-koilara bat 15 ml dira...
- Lixiba erabili ezin den gainazaletan etanola erabiliko da%
70ean.
Diluzio prestatu berria erabili beti.
Antolamendu
neurriak
Saihestu instalazio komunetan 5 pertsona baino gehiago egotea; adibidez, jantokietan eta atsedenlekuetan, betiere pertsonen
Covid-19 prebenitzeko fitxa teknikoak. Arrantza ontziak 6 orri 12etik
Data 2020.04.27
artean gutxienez 2 metroko tartea mantendu. Txandak ezartzeko
aukera aztertu.
Lankidetza Itsasontziko pertsona guztien artean, segurtasun eta osasuneko batzordeak egindako gomendioen jarraipena eta
prebentzio-neurriak hartzeko orduan.
Koronabirus
susmoa edo
kasu positiboa
tripulazioan
Isolatu tripulazioko pertsona hori, maskara egokia jarri eta Irrati Zentro Medikuarekin harremanetan jarri.
Bildu ahal den informazio guztia ikerketa epidemiologikorako. Itxaron Irrati Zentro Medikoaren jarraibideak, ebakuazioa eta
kasuaren jarraipena premiazkoa den ala ez ebazteaz arduratzen
baita.
Irrati Zentro Medikoaren aginduz tripulatzaileren bat isolatu behar bada:
Konfinatu sarbide mugatuko eta ahalik eta aireztapen oneneko ganbera espezifiko batean, eta saihestu bero- edo hozte-
sistemetatik datozen aire-korronte behartuak duten gelak.
Ateak itxita egon beharko du isolamendua amaitu arte.
Jarri zaborrontzi bat, hobe irekitzeko pedala duten horietakoa, eta barruan ixten den plastikozko poltsa bat, hondakinak botatzeko.
Jarri zabor-poltsa ganbarako atearen ondoan, kanpoaldean.
Isolatutako pertsonak maskara erabiliko du, eremu komunak erabiltzea ezinbestekoa bada.
Garbitu eskuak, bai gelatik irtetean, bai gelara sartzean, gaixoak zein arreta ematen dionak.
Garbitu lixibarekin gaixoak erabiltzen duen bainugela, erabilera bakoitzaren ondoren, batez ere erabilera esklusibokoa ez bada.
Eskura izan ditzatela norberak erabiltzeko garbiketa-tresnak eta eskuak garbitzeko produktuak, hala nola xaboia edo soluzio
hidroalkoholikoa.
Gaixoak bakarrik erabiliko du bere arropa, oheko arropa, eskuoihalak eta abar.
Ez partekatu norberak erabiltzeko objektuak, hala nola hortzetako eskuilak, edalontziak, platerak, mahai-tresnak, eskuoihalak, arropa,
etab.
Covid-19 prebenitzeko fitxa teknikoak. Arrantza ontziak 7 orri 12etik
Data 2020.04.27
Garbitu eskuak urarekin, xaboiarekin edo soluzio hidroalkoholikoarekin, gaixoarekin edo pazientea dagoen gertuko
inguruarekin edozein kontaktu izan ondoren.
Janari-hornidura pertsona bakar batek egingo du, eta maskara kirurgikoa erabiliko du metro bat baino gutxiagoko hurbilketa egin
behar badu, eta erabili eta botatzeko eskularru egokiak jarriko ditu,
gaixoaren jariakinekin kontaktuan jarri behar bada. Erabili ondoren,
bota egingo dira, maskararekin batera, kanpoko poltsan, eta eskuak
garbituko dira.
Gaixoaren oheko arropa, eskuoihalak, etab
Itxitura hermetikoa duen poltsa batean jarri, garbitu arte.
Ez astindu arropa garbitu aurretik.
Garbitu 60-90º C-tara eta ohiko xaboiekin edo detergenteekin.
Utzi erabat lehortzen.
Mahai-tresnak, edalontziak, platerak eta berrerabil daitezkeen
gainerako tresnak
Garbitu ur beroarekin eta xaboiarekin 50-60º C-tik gorako tenperatura. Lehenik eta behin, tripulazioaren ontziteria, azkenik,
gaixoarena.
aurretik, jarri ur berotan detergentearekin.
ondo garbitu eta uretatik pasatu
Garbitu duen pertsonak eskuak garbitu behar ditu.
Maiz ukitzen diren gainazalak (ganbarako altzariak, bainugelako
elementuak…)
Covid-19 prebenitzeko fitxa teknikoak. Arrantza ontziak 8 orri 12etik
Data 2020.04.27
Egunero garbitu eta desinfektatu bainugelako gainazalak eta komuna lixiba diluitua duen etxeko desinfektatzaile batekin (etxeko
% 5eko lixiba zati 1,0 ur-zatitan), erabiliko den egun berean
prestatua.
Erabili eskularruak eta maskara garbitzeko (erabilgarri badago).
Garbitu ondoren, eskuen higienea egin beharko da.
Hondakinen kudeaketa (eskularruak, zapiak, maskarak, gaixoak
erabiltzen duen erabili eta botatzeko materiala barne)
Bota plastikozko poltsa batera (1. POLTSA), gelan egongo den zabor-ontzi batera, birziklatzeko inolako bereizketarik egin gabe.
Itxi plastikozko poltsa (1. POLTSA) behar bezala, eta bigarren zabor-poltsa batean sartu (2. POLTSA), kamarotearen irteeraren ondoan
egongo dena.
Behar bezala itxi 2. POLTSA gelatik atera aurretik.
2. POLTSA, beste zabor-poltsa batean utziko da (3. POLTSA), gainerako hondakinekin batera.
Behar bezala itxi 3. POLTSA.
Egin eskuen higiene osoa, urarekin eta xaboiarekin, gutxienez 40-60 segundotan.
Bota 3. POLTSA errefusaren edukiontzira, erabat debekatuta dago bestelako edukiontzietara botatzea (organikoa, ontziak, papera,
beira edo ehuna) edo inguruan uztea.
Kontaktu estuak
Prebentzio Zerbitzuko osasun-langileek eta/edo osasun-arlokoek honako
hau egin beharko dute:
Prebentzio Zerbitzuko osasun-langileek eta/edo osasun-arlokoek honako hau egin beharko dute.
Jakinarazi halakotzat jotako pertsonei kontaktu estuak direla.
Covid-19 prebenitzeko fitxa teknikoak. Arrantza ontziak 9 orri 12etik
Data 2020.04.27
Bidali kontaktu estuen zerrenda Osalanera dagokion lurralde historikoko Laneko Osasunaren Unitatera.
Kontatu estuek:
Ohiko lan-jarduerarekin jarraituko dute.
Sintomen zaintza pasiboa egingo dute.
Lehorreratu ondoren, berrogeialdia egin beharko dute etxean, harik eta kontaktua gertatu zenetik 14 egun bete arte.
Horretarako, aldi baterako ezintasuna eskatu beharko diote lehen mailako arretako medikuari. Salbuespen gisa, baja hori lan-
istripuarekin parekatutako egoeratzat hartuko da, prestazio
ekonomikorako bakarrik.
Kasu positiboetan jarduteko eta instalazioak desinfektatzeko
prozedura
Desinfektatu itsasontziaren instalazioak berriro erabili baino lehen.
Babestu garbiketako langileak norbera babesteko ekipamenduekin (NBE).
Garbitzeko eta desinfektatzeko prozesua arreta bereziz egin beharko da esposizio-arrisku handienak egon daitezkeela
ebaluatzen den instalazioetan, hala nola bainugeletan, eremu
komunetan... Disoluzio desinfektatzaileek instalazioetako puntu
kritiko guztietan duten eragina errazteko eta ziurtatzeko, eremua
sakabanatzeko ekipoak erabiltzea gomendatzen da
(nebulizagailuak edo antzekoak).
Joan-etorriak Langileen joan-etorriak antolatzeko orduan, kontuan hartu honako hau:
Bederatzi plaza arteko ibilgailuetan, gidatzen duen pertsona barne, garraio publikoa, pribatua, osagarria eta partikularra erabiltzen
denean, pertsona batek baino gehiagok joan behar duenean
ibilgailuan, eserleku-lerro bakoitzeko pertsona bat joango da
Covid-19 prebenitzeko fitxa teknikoak. Arrantza ontziak 10 orri 12etik
Data 2020.04.27
gehienez, eta bidaiarien artean ahalik eta distantzia handiena
egongo da.
Zerbitzu profesionalak egiteko joan-etorrietan ibilgailu jakin batzuk erabiltzeko baldintzei buruz, zehazki, furgonetak, furgoiak eta
turismotik eratorritako ibilgailuak, eserleku-ilara bakarra dutenak,
eta gainerako espazioa herritarrentzako zerbitzurako azpiegiturak
eta instalazioak mantentzeko eta konpontzeko behar diren material
eta tresnetara bideratzen dutenak, karga-furgoneten garraioa
"merkantziarako garraio pribatu " gisa uler daiteke, beraz, kabinan
bi pertsona joatea baimenduta dago.
Arrantza-arauak
eta merkaturatzea
Egoera luzatzen bada, aldi baterako salbuespenak eskatuko dira
harrapaketei, kuotei eta lehorreratzeko betebeharrari buruzko arauetan,
espezie batzuen kuotak lortzeak arrantza ez dezan mugatu, itsas jatorriko
proteinen hornidura bermatu behar dugu.
Araudia
• AGINDUA, 2020ko martxoaren 13koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez formalki aktibatzen baita Euskadiko Babes Zibileko
Plana, Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi izeneko plana, Covid-19
delakoaren hedapenaren ondoriozko osasun-alertak eragindako
egoera dela eta.
http://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2020/03/2001578e.pdf
• AGINDUA, 2020ko martxoaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira
Euskal Autonomia Erkidegoan, Covid-19 / koronabirusaren egoera
eta bilakaera dela eta.
https://www.euskadi.eus/y22-
bopv/eu/bopv2/datos/2020/03/2001575e.pdf
• AGINDUA, 2020ko martxoaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira
Euskal Autonomia Erkidegoan, Covid-19 koronabirusaren egoera eta
bilakaera dela eta.
https://www.euskadi.eus/y22-
bopv/eu/bopv2/datos/2020/03/2001577e.pdf
http://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2020/03/2001578e.pdfhttps://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/03/2001575e.pdfhttps://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/03/2001575e.pdfhttps://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/03/2001577e.pdfhttps://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/03/2001577e.pdfhttps://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/03/2001577e.pdf
Covid-19 prebenitzeko fitxa teknikoak. Arrantza ontziak 11 orri 12etik
Data 2020.04.27
• 463/2020 Errege. Dekretua, martxoaren 14koa, COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen
duena.
https://www.boe.es/boe/dias/2020/03/18/pdfs/BOE-A-2020-
3828.pdf
• 8/2020 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, COVID-19aren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko presazko ezohiko neurriak
ezartzen dituena.
https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2020-3824
• TMA/278/2020 Agindua, martxoaren 24koa, pertsonak, ondasunak eta tokiak babesteko mugikortasun-zerbitzuei zenbait baldintza
ezartzen dizkiena.
https://www.boe.es/boe/dias/2020/03/25/pdfs/BOE-A-2020-
4028.pdf
• SND/340/2020 Agindua, apirilaren 12koa, COVID-19k jarduera
horrekin zerikusirik ez duten pertsonak kutsatzeko arriskua duten
eraikinetan esku hartzeko obrekin lotutako zenbait jarduera bertan
behera uzten dituena.
https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2020-4424
Erreferentziak Koronabirus (SARS-COV-2) berriarekiko esposizioaren aurrean laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuetarako jarduteko
prozedura
Koronabirus (SARS-COV-2) berriarekiko esposizioaren aurrean laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuetarako jarduteko
prozedura
CORONAVIRUSen aurkako jarduera-protokoloa (COVID - 19) Ontzientzat, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategientzat eta
elikagaien industriarentzat 2020/03/23
Eranskinak
Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza. Koroabirusa prebenitzeko gomendioak. Kartela.
Bideoa. Eskuak nola garbitu. OSAKIDETZA. Eusko Jaurlaritza.
https://www.boe.es/boe/dias/2020/03/18/pdfs/BOE-A-2020-3828.pdfhttps://www.boe.es/boe/dias/2020/03/18/pdfs/BOE-A-2020-3828.pdfhttps://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2020-3824https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2020-3824https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2020-3824https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2020-3824https://www.boe.es/boe/dias/2020/03/25/pdfs/BOE-A-2020-4028.pdfhttps://www.boe.es/boe/dias/2020/03/25/pdfs/BOE-A-2020-4028.pdfhttps://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2020-4424https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Procedimiento_servicios_prevencion_riesgos_laborales_COVID-19.pdfhttps://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Procedimiento_servicios_prevencion_riesgos_laborales_COVID-19.pdfhttps://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Procedimiento_servicios_prevencion_riesgos_laborales_COVID-19.pdfhttps://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Procedimiento_servicios_prevencion_riesgos_laborales_COVID-19.pdfhttps://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Procedimiento_servicios_prevencion_riesgos_laborales_COVID-19.pdfhttps://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Procedimiento_servicios_prevencion_riesgos_laborales_COVID-19.pdfhttps://www.euskadi.eus/contenidos/noticia/protocolo_covid19/es_def/adjuntos/PROTOCOLO-Flota-Agricultura-Alimentacion_DEF.pdfhttps://www.euskadi.eus/contenidos/noticia/protocolo_covid19/es_def/adjuntos/PROTOCOLO-Flota-Agricultura-Alimentacion_DEF.pdfhttps://www.euskadi.eus/contenidos/noticia/protocolo_covid19/es_def/adjuntos/PROTOCOLO-Flota-Agricultura-Alimentacion_DEF.pdfhttps://www.euskadi.eus/contenidos/noticia/protocolo_covid19/es_def/adjuntos/PROTOCOLO-Flota-Agricultura-Alimentacion_DEF.pdfhttps://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/material_coronavirus/eu_def/adjuntos/CARTEL_A3_CONSEJOS_apaisado_eus.pdfhttps://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/material_coronavirus/eu_def/adjuntos/CARTEL_A3_CONSEJOS_apaisado_eus.pdfhttps://www.youtube.com/watch?v=SILFnwZtjqo&feature=youtu.be
Covid-19 prebenitzeko fitxa teknikoak. Arrantza ontziak 12 orri 12etik
Data 2020.04.27