BBEC - euskara globalizazioan

Post on 13-Jun-2015

2.883 views 4 download

description

Euskarak/Internetek hurrengo urteetan izango dituen erronkak identifikatu eta azaltzen saiatzen den aurkezpena.

Transcript of BBEC - euskara globalizazioan

Euskara globala

Gutxitua baina globala

EKIBE Euskara

ErreferentzialtasunaKonektatuta egonIkusgarritasunaBaliabideakErabilpena

Erreferentzialtasuna

Gauza berriak edo hobetuak egiten eta interneten zehar hedatzeko gaitasuna izan behar dugu. Horretarako zenbait kasutan beste hizkuntza

laguntzaile bat erabili behar badugu ere, erreferentzialitatea sortzen joango gara.

Gure sorkuntzak ondo etiketatzea (baita euskara ez den beste hizkuntza laguntzaile batean) asko

lagun dezake bilatzaile eta beste hainbat tresnaren bidez guri buruzko informaziora iristeko.

Konektatuta egon

Hoberen konektatuak daudenak bere mezua gehiago zabaltzeko aukera izango dute, batez ere

komunitate ezberdinen artean kokatzen diren pertsonak dira garrantzitsuak.

Gure kasuan, euskaldun asko ingeles, gaztelera eta frantses hiztun komunitateekin eguneroko

harremana daukagu baita interneten ere. Komunitate horien arteko zubiak eraikitzeko gai

izan behar dugu.

Ikusgarritasuna

Askotan edukiak, erabiltzaileak, mugimendua egon arren ez gara hor dagoen hori erakusteko

gai.

Euskal hiztun komunitatea erakustera bideratutako ekimenak burutu behar dira.

Mundu mailan egiten diren ekitaldi eta joera ezberdinetan parte hartu eta gurera egokitzen

jakin behar dugu.

Baliabideak

Baliabideen mailak huts egiten badu ezingo dugu inoiz munduarekin ondo komunikatu.

Hala ere, gaur egun baliabide nahiko eta soberan ditugu lehenengo munduko euskaldunak. Zenek ez du internet, mugikorra, kamara digitala etab. bezalako gailurik eta hala ere oso gutxi erabili?

Zergatik hauekin sortutakoa ez zabaldu eta komunitatearekin partekatu?

ErabilpenaHizkuntza bat erabili behar da berau existitzeko hori izan behar du lehenengo pausoa. Jendea

interneten ere euskara erabiltzea proposatu behar diogu.

Jende gutxi dagoen guneetan batez ere erraztasuna egon daiteke desanimatuak

sentitzeko, kasu horietan oso garrantzitsua da dinamizazioa, erabiltzaileei animatzea etab.

Gero eta eduki gehiago euskaraz gero eta interesgarriagoa izango da euskaraz interneten

ibiltzea.

MUDSS Internet

MultimediaUbikutitateaDeszentralizazioaSemantikaSoziala

MultimediaMultimediak garrantzia izaten jarraituko du

UbikutitateaInformazioa leku guztietan jaso, sortu eta erabili

ahal izango dugu, dispositibo ezberdinetatik

Deszentralizazioa

Blogosfera hedabide banatu batEztabaidak banatuak dira

Ekimenak nahi duenak bakarrik jasotzen dituHiperloturak blogen/pertsonen arteko ertzak

Dataportability

Semantika

Web semantikoa WWWari metadatoak gehitzean datza. Ideiaren sortzailea Tim Berners-Lee izan zen. Informazio gehigarri hau era formal batean

eman behar da, tresna automatizatuek informazio hori baliatu dezaten.

Web semantikoaren pila

Wikipedia Query

Tresna honen bidez adibidez Wikipedian (ingelesa) bilaketa aurreratuak egin daitezke.

Informazioa hartu, web semantikoko formatuetara pasa eta bertan kontsultak egiteko aukera ematen

da.

http://wikipedia.aksw.org/index.php?qid=10

Soziala

Faktore sozialak atal guztietan izango du eragina. Beharrezkoa izango da jendearen parte hartzea

aipatutako arlo guztietan.

Arrakasta izateko parte hartzea beharrezkoa izango da arlo guztietan.

Kontaktu eta interes sareak egunero eraiki behar ditugu.

Txioka sarea

http://xfngraph.sourceforge.net/webstart/xfngraph.jnlp