Laila eta June

Post on 14-Jun-2015

365 views 2 download

description

Laila eta June, Iraizpen Aparatua, Natur Zientziak

Transcript of Laila eta June

Liseriketa ikasterakoan,hesteak xurgatzen ez dituen janariak (hondakinak) uzkitik kanporatzen direla ikasi dugu.

Baita ere, xurgatutako janariak odolaren bidez zelula guztietara iristen direla. Janari hauek energia sortzeko oxigenoarekin elkartzean era ezberdinetako hondakinak sortzen dira: ura, karbono dioxidoa, gatzak, urea...

Orain aipatutako hondakin horiek, izerdia, gernua eta arnasa botatzean kanporatzen dira.

IRAIZPEN APARATUA ETA IRAIZKETA

Iraizketan honako atal hauek hartzen dute parte:

a)GILTZURRUNAK

b)URETERRAK

c)MASKURIA

d)URETRA

Nola osatzen da gernua edo pixa?.

Azaldu gernua osatzen denetik kanporatu arte jarraitzen duen prozesua.

Nola sortzen da izerdia?.

Nondik kanporatzen da izerdia?.

Zerez osatuta dago izerdia?.

Zein da izerdiaren funtzioa?.

Babarrun itxura duten bi organo dira. Gerriaren parean daude bakoitza bizkarrezurraren alde banatan.

Giltzurrunetatik maskurinaino doazen bi hodi dira.

Organo honek poltsa itxura dauka eta gernua gordetzen du kanporatua izan arte.

Maskuritik kanpora doan hodia da.Gizonezkoetan uretra luzeagoa da zakilaren puntaraino iritsi behar baitu.

Odola giltzurrunetara iristean, bertan dauden iragazkiek hondakin guztietatik garbitzen dute,gernua edo pixa osatuz.

Azaldu, gernua osatzen denetik kanporatu arte, jarraitzen duen prozesua.

Gernua, ureterretatik maskurira pasatzen da bertan pilatzeko. Maskuria betetzen denean pixagalea edukitzen dugu eta gernua uretratik kanporatzen dugu.

Gure gorputzeko azalean izerdia jariatzen duten izerdi guruinak daude. Izerdi guruin hauek gorputz osoan banaturik daude,baina gune batzuetan askos ugariagoak dira, esku, besape eta oragizpetan esatebaterako.

Izerdia etengabe botatzen dugu gorputz guztitik poroen bidez kanporatuz.

Izerdia, gernua bezalaxe, gatz mineralez, urez, ureaz... osaturik dago.

Izerdia lurrintzean larruazala freskatu eta gorputzeko tenperatura maila egokian mantentzen laguntzen digu.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Gernu-aparatu