MIHILUZE 2015 - 1. atala (Herriak)

Post on 19-Feb-2017

3.001 views 10 download

Transcript of MIHILUZE 2015 - 1. atala (Herriak)

Mihiluze Uribe-KostaIkasketa materiala

1. atala: HERRIAK

- Barrikako biztanleei barrikoztar edo barrikar esaten zaie.- Bizkaiko herririk zaharrenetakoa da. Etxeak han-hemen sakabanatuta daude, erdigune zehatzik gabe. Elexalde, eta Goierri dira auzoen izenak.

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK

- Ikusgarriak dira labarretako harrien formak. Labarren tarteetan Barrikako hiru hondartzak ageri dira: Barrika, Meñakoz eta Muriola.

- Antzina, balearen arrantzan ibiltzen ziren barrikoztarrak.- Gainera, historia aztarna garrantzitsuak aurkitu ziren Kurtzioko aztarnategietan.- San Blas (otsailak 3), San Juan (ekainak 24) eta San Andres (azaroak 30) dira herriko zaindariak.Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1.

Atala: HERRIAK

- Paisaia leuna du, eta itsasertz zatikatua, labar askokoa. - Billano lurmuturra eta irla aipagarriak dira natura-parajeen artean. - Gorlizko hondartza Plentziakoaren jarraian dago, eta bertara isurtzen ditu urak Gazatza izeneko errekak.

Auzoak:  Urezarantza, Elexalde, Agirre-Areantza-Guzurmendi eta GandiaGorlizen, Santiagoak (uztailak 25) eta Andramariak (abuztuak 5) ospatzen dira.

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK

- Harri bihurtutako dunak daude, Euskal Herri osoko bakarrak.

Hirugarren sektorea da nagusi: erietxea, jatetxeak, hotelak, zerbitzuak… Sasoi batean itsasotik bizi zen jende asko.

Azkorriagako gotorlekua Gorliz itsasotik etor zitezkeen etsaiengandik

babesteko eraiki zuten. XIX. mendean industrializazioak eragindako osasun kalteak sendatzeko kezka agertu zen, eta horregatik

eraiki zuen Areilza doktoreak Gorlizko erietxea.

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK

Andraka, Urizar eta Armintza dira herriko auzoak.

Karmenak (uztailak 16) eta santomasak (urriak 17) ospatzen dira Armintzan; Andra Mari (abuztuak

15) Urizarren; eta San Frantziskoren omenez (urriak 4) egiten dira jaiak Andrakan.

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK

Rufino Arrola soinulariaren omenezko enparantza Andrakan

dago.

Lemoizen fama handikoa izan zen Rufino Arrola “Andrakako errementaria”. Lemoizko Atauneta baserrian jaio zen 1909an, Lemoizko zentralaren azpian. Osaba baten soinua joten hasi zen hamahiru bat urte zituela. Lanbidez errementaria, pertsona arteza eta gogorra ei zen.Lanean zebilenean, mailukada kopuru bat erabiltzen zuen seme-alaba bakoitzari deitzeko. Berrogeita hemezortzi urterekin berriz ere hartu zuen soinuaren martxa. Hainbat gazteri irakatsi zion soinua jotzen eta berarekin batera eroaten zituen herririk herri.

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK

Auzoak sakabanatuta daude: Saratxaga, Isuskitza eta erdigunea

Plentziako itsasadarra zubi azpian.

Plentziako jai nagusia Andolin deuna (irailak 2) da. Karmenak (uztailak 16) eta Madalenak (uztailak 22) ere ospatzen dira.

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK

Nekazaritza eta arrantza garrantzitsuak izan dira herriaren historian; pentsa, lehen gabarrak bertan eraikitzen ziren. Gaur egun hirugarren sektorea da nagusi, ostalaritzari lotutakoa; trenak garrantzia handia izan du horretan.

- Erromatar aztarnak aurkitu izan dira Plentzian. - Herri moduan 1299. urtean, Lope Díaz de Haroksortu zuen. Herria harresi batek inguratzen zuen etahiru kale baino ez zituen: Barrenkale, Artekale eta Goienkale. - Plentziako portuak garrantzia handiaizan zuen bere garaian. Gainera merkataritza eta komunikazio gune garrantzitsua izan zen, bideetanbandidoak zebiltzanez, garraioa kostatik egiten zen-eta.- Gerora ordea, burgesia eta udatiarrentzako hiri bihurtu zen.

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK

Auzoak: Moreaga eta Ugeraga.

Sopelan egiten diren jaiak hurrengoak dira: San Pedro (ekainak 29), Karmengo Ama(uztailak 16), Santa Mariñe (uztailak 20) eta San Andres (azaroak 30)

Getxo, Berango, Urduliz eta Barrikako herriekin egiten du muga.

Sopelako herritarrei sopeloztar esaten zaie. Bertan bizi izandako Sopela leinutik datorkio izena.

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK

Sopelakoa inguru ederra da, ikusteko moduko parajeak ditu: - Saiherri, Munarrikolanda eta Peñako tontorrak. - Gobela ibaia, bertara ura isurtzen duten Kasarreina eta Lemoso errekak.- Santa Mariñeko haitzak.- Fernando Ansoleaga eta Iturrieta parkeak.- Balea aintzira.

Arriatara, Atxabiribil, Barinatxe eta Meñakotz dira Sopelako

hondartzak

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK

Urdulizko biztanleak urduliztarrak dira.

Auzoak: Dobaran, Elortza, Landa, Mendiondo eta Zalbidea.

Andre Mari jaiak (irailak 8) ospatzen dira, eta Santa Mariñe egunez (uztailak 20), izen bereko ermitara egiten da erromesaldia.

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK

Urdulizeko erreka nagusia Gobela da.Sopelan jaioa eta Getxon itsasoratzen da.

Eraikin aipagarrien artean honako hauek ditugu: Andra Mari eliza, Santa Mariñe ermita edota Torrebarri dorretxea, elizaldean.

Torrebarri dorretxea

Santa Mariñeko haitzak eta ermita

Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK

1. FROGA:ERANTZUNA EMANDA

Eta ikasitakoa ongi gogoratzen duzuela frogatzeko, hemen galdera sorta bat:

1. froga: ERANTZUNA EMANDAGaldera bakoitzaren erantzun egokia aukeratu beharko duzue guk emango dizkizuegun sei erantzunen artean.

HERRIAK-Plentzia-Sopela-Barrika-Urduliz-Lemoiz-Gorliz

Zei herritan ospatzen dira santiagoak, uztailaren 25ean?

Zein herritan dago balea aintzira?Zein herritan daude Barrika, Meñakoz

eta Muriola hondartzak?Zein izan zen Lopez Díaz de Harok 1299

urtean sortu zuen herria?Zein herritan dago Torrebarri dorretxea?Zein herritako armarrian agertzen dira

lau arraun?

ErantzunakZei herritan ospatzen dira santiagoak,

uztailaren 25ean? GorlizZein herritan dago balea aintzira?

SopelaZein herritan daude Barrika, Meñakoz

eta Muriola hondartzak? BarrikaZein izan zen Lopez Díaz de Harok 1299

urtean sortu zuen herria? PlentziaZein herritan dago Torrebarri

dorretxea? UrdulizZein herritako armarrian agertzen dira

lau arraun? Lemoiz