Mihiluze uk 4

37
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 4. atala: esaera zaharrak

Transcript of Mihiluze uk 4

1. Esalege da... Esakuneak esan aurretik Esalege da esan ohi da. Esaera zaharrak eta esamoldeak gure herriaren jakintzaren adierazgarri dira. Bizimodurako irakasbide garrantzitsuak ematen dituzte.Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 2. Ilun-argia, urte sasoiak eta eguraldia Goiz gorri, arratsean euri, arrats gorri, goiz haizeGoizean zerua gorri badago, euria dakar. Arratsaldean zerua gorri badago, hurrengo goizean haizea dakar.Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 3. Ilun-argia, urte sasoiak eta eguraldia Azaro euritsu, urte garitsuAzaroan euria egiten duenean, hurrengo urtean uzta ona izango dela pentsatzen da.Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 4. Ilun-argia, urte sasoiak eta eguraldia Gabon, bonbon, Natibitate ase eta bete, eta San Estebantxe besteetan letxeGabon eta Natibitate egunez lar jaten da, eta hurrengo egunean berriro betiko antzean.Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 5. Material gehigarria. Ilun-argia, urte sasoiak eta eguraldia Bostak eta iluna, txarria hilteko egunaNeguko egunak sano laburrak izaten dira, eta txerriak orduantxe hiltzen dira.Gabon eguna, egun ilunaNeguko egunak sano laburrak dira, eta egunez argi gutxi izaten da.Abenduko eguna, argitu orduko ilunaAbenduan, neguan, egunak oso laburrak eta gauak oso luzeak izaten dira, horren ondorioz argi-ordu gutxi izaten ditugu.Andre Maria martiko, uda da betikoMartian eguraldi ona egiten hasten da.Eurien gaineko leia, eurien deiaEuria egin ostean leia botaz gero, berriz dugu bustitzeko arriskua, euria baitakar.Otea loretsu, negua edurtsuOtea loretan dagoenean negu hotza espero da.Okila kantetan, euria atetanOkilaren kantua entzunez gero, euria dakarrela esaten da.Egunik luzeena, San JuanenaSan Juan gaua da urteko gaurik luzeena, beraz, egunik laburrena.Bisiestu, bizi estuUrte bisustuak urte txarrak direla uste du jendeak. 6. NaturaZezeila da katuen hilaHil horretan katuak agi egoten direlako esaten da.Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 7. Material gehigarria. Natura Itsasoak adarrik ezArriskutsua da itsasoa, bertan eroriz gero zeri heldu ez da izaten.Zuhaitz onak, itzal onaGauza onetatik, gauza onak irteten dira.Txarriaren bizitza ona baina laburraTxerria ondo jagoten da, baina urtebete baino ez da bizi, gero hil egiten delako. 8. Deskribatzeko erabiltzen direnak Lastozko buztana daukanak beti suaren bildurKalteren bat edo gaiztakeriaren bat egin duena, gero jakingo ote denaren beldur izaten da. Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 9. Deskribatzeko erabiltzen direnak Ganorabakoen etxean, goizeko saldea arratseanGanorarik ez dagoen etxean, gauzak sasoiz kanpo egiten dira.Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 10. Material gehigarria. Deskribatzeko erabiltzen direnak Zeruko katua izanPertsona ona izan.Lupua baino txarragoa izanPertsona gaiztoa izan.Lau ziriren pupua eta zortzi marairen trapuaGauzak neurriz kanpo hartzen dituenari esaten zaio.Gerizpeko iren antza edukiArgala eta altua izan.Asto izan eta mando biziNorberari dagokion maila baino gorago bizi.Ha ze parea, karakola eta bareaPertsona bi izaeraz elkarren antzekoak direnean esaten da.Taketa lez egonArtez eta tente egon. 11. Familia eta etxea Lehenengo bitxi, bigarrena lore eta hirugarrena kake Lehenengo haurrari kasu handia egiten zaio, bigarrenari gutxiago, eta hirugarrenari ia ezer ere ez.Zaharrena narre Seme-alaba zaharrenak besteak baino lan gehiago egin behar izaten du.Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 12. Familia eta etxea Etxean ikusi, ha ikasiUmeak etxean ikusten duena ikasten eta egiten du. Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 13. Familia eta etxea Kanpo ederra, etxean gerra. Auzoan uso, etxean otsoKanpokoekin etxekoekin baino atseginagoak eta jatorragoak izaten gara Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 14. Material gehigarria. Familia eta etxea Umearen zentzuna etxean entzunaUmeak etxean irakatsi diotena ikasten du.Etxe hutsa erregarri eta betea pozgarriEtxea hutsik dagoenean pena ematen du; etxe beteak, ostera, poza.Herriak bere legea, etxeak bere azturaEtxe eta herri bakoitzean ohitura jakin batzuk daude, eta haien arabera jokatzen da bertan.Zelako egurra, halako ezpalaGure gurasoengandik ikasten ditugu gauzak eta haien antzekoak izaten gara, bai gaitasunetan, izaeranEtxeko sua, etxeko hautsazEtxeko arazoak etxean konpondu behar dira.Auzoan uso, etxean otsoKanpokoekin etxekoekin baino atseginagoak eta jatorragoak izaten gara. 15. BesteakZelako bizitza halako heriotzaBizimodu ona dutenek heriotza ere horrelakoa izango dutela esaten da.Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 16. Besteak Zor zaharra, zor txarraZorrak ahalik eta arinen ordaindu behar dira, ostean gero eta zailago izaten da ordaintzea. Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 17. Besteak Agindu bat, emona bi, aginduagaz konforma adiGauza bat da agintzea eta promes egitea, eta beste bat esandakoa betetzea. Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 18. BesteakGauerdiko tarratada!Ezusteren bat edo zeozer ustekabean gertatzen denean esaten da.Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 19. Besteak Dagoanean bonbon, ez dagoanean egonDagoenarekin konformatu beharra dago, dagoenean pozik, ez dagoenean ez hainbeste. Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 20. Besteak Umea hazten da negarragaz eta garia bedarragazGauza batek bestea dakar derrigorrez, ez dago negarrik egiten ez duen umerik Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 21. BesteakBariku bi astean, zapatu non gitxi, domekan okelea auzoan ikusiAstegunez jaia denean, ospakizunetan asteburuko jatekoak egiten direnean, gero domekan astegun buruzurikoak jan behar. Egunero ezin da bazkari berezia egin. Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 22. Besteak Debaldeko narrua, merkea dela karuaBatzuetan merke direlakoan egiten ditugu gauzak baina horrek gehienetan ondorioak izaten du.Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 23. Besteak Eperdi bategaz ezin dira tapa aulki biZeozer egiten denean horretara egon behar da; gauza bi batera egitea gaitza izaten da. Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 24. Besteak Etxe hutsa, gerra hutsaGoseak eta beharrizanak arazo handiak ekartzen ditu.Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 25. Besteak Gizon argala beti amesetanGizon argal eta pobreak burua kantsatu behar du bizimodua aurrera atera eta arazoei aurre egiteko. Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 26. Besteak Saldu, galduGauzak erraz saltzen dira, baina gero berriro erostea gehiago kostatzen da. Gainera, behin salduta betirako galtzen da. Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 27. Besteak Pobre zeruko lore, aberatsa infernuko lebatzaAberatsa baino hobe da pobrea eta ona izateaMihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala4. Atala: ESAERA ZAHARRAK 28. Mihiluze froga: ESAMESAK 29. Froga: ESAMESAK 1 Saia zaitez esaera ezkutua asmatzen. Batzuk ANABASA moduan datoz (hitzak ordenatu egin behar dira) eta beste batzuk SMS moduan haize Goiz euri, gorri, arrats, goiz gorri arratsean 30. Froga: ESAMESAK 1 ERANTZUNAGoiz gorri, arratsean euri, arrats gorri, goiz haize 31. Froga: ESAMESAK 2Etxn ks, h ks 32. Froga: ESAMESAK 2 ERANTZUNAEtxean ikusi, ha ikasi 33. Froga: ESAMESAK 3beti buztana suaren Lastozko daukanak bildur 34. Froga: ESAMESAK 3 ERANTZUNALastozko buztana daukanak beti suaren bildur 35. Froga: ESAMESAK 4Dgann bnbn, z dgann gn 36. Froga: ESAMESAK 4 ERANTZUNADagoanean bonbon, ez dagoanean egon