"Olatu handia" irakur ulermenarako proba

Post on 15-Oct-2014

4.475 views 11 download

Tags:

description

Irakur ulermena lantzeko Lehen Hezkuntzako 2. zikloan A ereduan. Ayalde ikastetxeak (Loiu-Bizkaia) egin du material hau.

Transcript of "Olatu handia" irakur ulermenarako proba

A eredua (LH 2. zikloa)

Olatu handia

Behin batean bazen Hana izeneko neska bat. Hana aitonarekin bizi zen. Aitona oso jakintsua zen. Mendian bizi ziren arroz soroen ondoan.

Soro horiek herritarrenak ziren eta Hanaren aitonak zaintzen zituen.

Herria mendiaren azpian zegoen, itsasoaren ondoan. Hanaren etxetik

etxeak eta herritarrak txiki-txikiak ikusten ziren.

Egun batean, zerbait gertatu zen. Zerua

beltza zegoen. Aitonak olatu handi bat ikusi

zuen.

Aitonak Hana deitu zuen:

- Hana etorri!!! Hana etorri!!!

- Zer nahi duzu aitona?

- Ekarri antortxa bat.

Hanak antortxa aitonari eman zion.

- Zer egin behar duzu aitona? – esan

zion Hanak.

2

Aitonak antortxa hartu eta arroz sorora bota

zuen.

Su txiki bat piztu zen eta gero sua handi-

handia egin zen.

Herritarrek soroa sutan ikusi eta

korrika mendira igo ziren.

Mendian Hana eta aitona zeuden, zain.

- Zer egin duzu aitona?- galdetu zion

Hanak

Jendea oso haserre zegoen. Aitona eta

Hana inguratu zituzten. Oihuka hasi ziren:

- Txoratuta zaude?

- Gure soroak erre dituzu?

- Baina nork erre ditu gure soroak?

3

Aitonak lasai-lasai esan zien herritarrei:

- Nik erre ditut soroak, bai.

- Zergatik?- galdetu zioten herritarrek haserre.

- Begira itsasoa!! – esan zuen aitonak.

Orduan, herritarrek olatu handi-handi bat ikusi zuten.

Olatu handiak herria urperatu zuen.

Gero beste olatu bat iritsi zen,

eta beste bat, eta beste bat...

Den-dena suntsituta gelditu zen.

Aitona oso lasai eta pozik zegoen herriko jendea salbatu zelako.

Herritarrek eskerrak eman zizkioten aitonari:

- Eskerrik asko aitona!!- Zuri esker bizirik gaude – esan

zioten herritarrek.Eta denak pozik eta alai bizi izan

ziren.

AMAIERAHerri ipuina-moldatua

HIZTEGIA: Jakintsua: asko dakien pertsona Soro: zelai, belardi, alor Urperatu: urez estali Suntsituta: deseginda

4

A eredua (LH 2. zikloa)IZENA:...............................................DATA:..........................................

Olatu handia - Ariketak

Jarri X erantzun egokiaren parean.

1 – Aukeratu beste izenburu bat ipuinarentzat?

Herri handia

Hana tristea

Antortxa gizona

Aitona jakintsua

2.- Nola du izena aitonak?

Reiko

Hana

Ez dakigu

Herritarra

3. Non bizi da Hana?

Mendiaren azpian

Arroz soroen ondoan

Herrian, itsasoaren ondoan

Herrian

5

4. Irakurri ondorengo esaldiak eta esan egia edo gezurra diren: E/G (E=egia G=gezurra)

Neskaren izena aitona da.

Aitona eta neska itsasoan bizi ziren.

Neskaren aitonak arroz soroak zaintzen zituen.

Neskak Hana du izena.

5. Norenak ziren soroak?

Soroak Hanarenak ziren.

Soroak herritarrenak ziren.

Soroak aitonarenak ziren.

Soroak herriko jaunarenak ziren.

6. Zer ikusi zuen aitonak? (Idatzi esaldi oso bat)

………………………………………………………………………………………………...........................

7. Lotu gezi baten bidez aurkakoak:

mendiaren azpian mendi txikia

itsaso iluna mendiaren gainean

itsaso beroa itsaso hotza

mendi handia itsaso argia

6

8. Ordena itzazu ipuinaren pasarte hauek denboraren arabera: (1. 2. 3. 4.)

Aitonak antortxa bat eskatu zion Hanari.

Aitonak arroz soroak zaintzen zituen.

Olatu handiak herria urperatu zuen.

Herritarrek soroa sutan ikusi zuten.

9. Irakurri ondorengo esaldiak eta esan egia edo gezurra diren: E/G (E=egia G=gezurra)

Aitona oso haserre zegoen.

Aitona oso lasai zegoen.

Olatu handiak herria suntsitu zuen.

Olatu handiak aitona ikusi zuen.

10. Azkenean aitona pozik zegoen. Zergatik uste duzu aitona pozik zegoela? (idatzi esaldi oso bat).

…………………………………………………………………………………………………….......................

A eredua (LH 2. zikloa)

7

Irakaslearendako erantzunakOlatu handia-Ariketak

Jarri X erantzun egokiaren parean.

1 – Aukeratu beste izenburu bat ipuinarentzat?

Herri handia

Hana tristea

Antortxa gizona

x Aitona jakintsua

2.- Nola du izena aitonak?

Reiko.

Hana

x Ez dakigu

Herritarra

3. Non bizi da Hana?

Mendiaren azpian

x Arroz soroen ondoan

Herrian, itsasoaren ondoan

Herrian

8

4. Irakurri ondorengo esaldiak eta esan egia edo gezurra diren: E/G (E=egia G=gezurra)

G Neskaren izena aitona da.

G Aitona eta neska itsasoan bizi ziren.

E Neskaren aitonak arroz soroak zaintzen zituen.

E Neskak Hana du izena.

5. Norenak ziren soroak?

Soroak Hanarenak ziren.

x Soroak herritarrenak ziren.

Soroak aitonarenak ziren.

Soroak herriko jaunarenak ziren.

6. Zer ikusi zuen aitonak? (Idatzi esaldi oso bat).

Aitonak olatu handia ikusi zuen (edo antzekoren bat).

7. Lotu gezi baten bidez aurkakoak:

mendiaren azpian mendi txikia

itsaso iluna mendiaren gainean

itsaso beroa itsaso hotza

mendi handia itsaso argia

9

8. Ordena itzazu ipuinaren pasarte hauek denboraren arabera: (1. 2. 3. 4.)

2 Aitonak antortxa bat eskatu zion Hanari.

1 Aitonak arroz soroak zaintzen zituen.

4 Olatu handiak herria urperatu zuen.

3 Herritarrek soroa sutan ikusi zuten.

9. Irakurri ondorengo esaldiak eta esan egia edo gezurra diren: E/G (E=egia G=gezurra)

G Aitona oso haserre zegoen.

E Aitona oso lasai zegoen.

E Olatu handiak herria suntsitu zuen.

G Olatu handiak aitona ikusi zuen.

10. Azkenean aitona pozik zegoen. Zergatik uste duzu aitona pozik zegoela? (Idatzi esaldi oso bat).

Aitona pozik zegoen herriko jendea salbatu zelako.

10

IKASTETXEETAN EGINDAKO APLIKAZIOAREN ONDORIOZKO OHARRAK.

OLATU HANDIA.

A EREDUA, 4. MAILA, NARRAZIOA.Testuak 261 hitz ditu.

LAGINA: 6 ikastetxe, 7 ikasgela, 129 ikasle.

Testua: Ipuina da. Hitzen bat zaila egin ahal zitzaien. Hamar galdera egin ziren, horietatik 3k berariazko informazioa bilatzea zuten helburu; 1k, testua bere osotasunean ulertzea; 3k, interpretazio bat garatzea; eta 3k, testuaren edukiaren edo formaren gaineko hausnarketa egitea.

Emaitza: Batez besteko puntuazioa 4,42 izan zen.

Galdera bakoitzaren erantzun egokia eman zuten ikasleen ehunekoa:G1 G2 G3 G4 G5 G6 G7 G8 G9 G10

15,50 13,18 54,26 72,71 57,36 56,98 86,51 41,47 54,26 10,47

Zuzenketak: Erantzunen formatua batu egin da. Ikasleen ulermena errazteko, egia edo gezurra diren galderetan E=egia eta G=gezurra jarriko da. Txiki-txiki eta handi-handi espresioak sartu dira testua ulermena errazteko. 4 hitzen Hiztegia erantsi da.

Ondorioak:Aplikazioa egin ondoren, probak 10 galdera horiek izango zituela erabaki zen.Galdera horiek hurrengo trebetasun hauei dagozkie:

1T (informazioa bilatzea) G2, G3, G42T (testua bere osotasunean ulertzea) G13T (interpretazio bat garatzea) G6, G8, G104T (edukiaren edo formaren gaineko hausnarketa)

G5, G7, G9

Puntuatu nahi izanez gero, galdera bakoitzaren balorazioa honakoa izatea proposatu zen:

G1 G2 G3 G4 G5 G6 G7 G8 G9 G100,5 1,5 0,5 1 0,5 1,5 1 1 1 1,5

Gutxienezko puntuazioa: 5Puntuazio horretatik behera irakurriaren ulermena ez da ontzat joko.Aztertu egin beharko da zein galderatan egiten duen hutsa eta zein trebetasun diren landu behar direnak.

11