POWER KUETO: KUETOKO ESPLORATZAILE AUSARTAK. 4.A

Post on 03-Aug-2015

89 views 8 download

Transcript of POWER KUETO: KUETOKO ESPLORATZAILE AUSARTAK. 4.A

KUETOKO ESPLORATZAILE

AUSARTAK

KUETO ESKOLA4. A

Orain dela urte asko, Arazeli eta Ibai Ekuadorrera joan ziren hango sumendi bat esploratzera.

Hara heldu zirenean, Kuga eta Ermitxurekin topatu ziren eta berehala egin ziren lagunak. Momentu hartan sumendia lo zegoen.

Inguruan, Groudon eta bere laguntzaileak bizi ziren. Hauek oso maltzurrak ziren eta ez zuten nahi inork bere lurraldea esploratzea.

Orduan, sumendia esnarazteko lehergailu bat bota zuten barruan.Laster, sumendia esnatu egin zen eta laba botatzen hasi zen.

Gure lagunak, orduan, korrika hasi ziren eta Arazeli jausi egin zen. Besteak ez ziren konturatu eta korrika jarraitu zuten.

Groudonek Arazeli ikusi zuen eta besoetan hartu zuen Saharara eramateko asmoz.

Bien bitartean, Ibai konturatu zen Arazeli ez zegoela.Atzera bueltatu ziren eta Groudonen aztarnak ikusi zituzten.

Groudonen oinatzei jarraituz, Sahararaino heldu ziren.Han, Groudonen piramidean sartu ziren eta Arazeli askatzeko plan bat asmatzen hasi ziren.

Maltzurrak bazkaltzera joan zirenean, Ibaik eta lagunek Arazeli askatu zuten eta Ekuadorrera itzuli ziren sumendia esploratzera.

Groudon, otsoa eta erraldoia piramidera bueltatu zirenean harrituta geratu ziren Arazeli ez zegoelako.

Hain haserre zeudenez, negarrez eta oihuka hasi ziren eta, horrenbeste zarataz, piramidea beraien gainean jausi egin zen.

Eta hau egia bazan ala ez bazan, sar dadila piramidean edo/ta Ekuadorreko sumendian.