Sheila eta María I.

Post on 14-Jun-2015

494 views 8 download

description

Sheila eta María I., Iraizpen Aparatua, Natur Zientziak

Transcript of Sheila eta María I.

Sarrera

•Liseriketa ikiasterakoan, hesteak xurgatzen ez dituen janariak (hondakinak) uzkitik kaporatzen direla ikasi dugu.•Baita ere, xurgatutako janariak odolaren bidez zelula guztietara iristen direla.Janari hauek energia sortzeko oxigenoarekin elkartzean, era ezberdinetako hondakinak sortzen dira: ura, Karbono dioxidoa,gatzak,urea...Orain aipatutako hondakin horiek izerdia, gernua eta arnasa botatzean kanporatzen dira.

Aurkibidea

Iraizpen Aparatua eta iraizketa •Iraizketan honako atal hauek hartzen dute parte:A)GiltzurrunakB)UreterrakC)MaskuriaD)Uretra•Nola osatzen da gernua?•Azaldu gernua osatzen denetik kanporatu arte jarraitzen duen prozesua.•Nola sortzen da izerdia?•Nondik kanporatzen da izerdia?•Zerez osatuta dago izerdia?•Zein da izerdiaren funtzioa?

Giltzurrunak

Babarrun itxura duten bi organo dira.Gerriaren parean daude,bakoitza bizkarrezuraren alde banatan.

Ureterrak

Giltzurrunetatik maskuriraino doazen bi hodi dira.

Maskuria

Organo honek poltsa itxura dauka eta gernua gordetzen du kanporatua izan arte.

Uretra

Maskuritik kanpora doan hodia da. Gizonezkoetan uretra luzeagoa da zakilaren puntaraino iritsi behar baitu.

Nola osatzen da gernua edo pixa?

Odola giltzurrunetara iristean, bertan dauden iragazkiek hondakin guztietatik garbitzen dute, gernua edo pixa osatuz.

Azaldu,gernua osatzen denetik kanporatu arte,

jarraitzen duen prozesua:

Gernua ureterretatik maskurira pasatzen da bertan pilatzeko.Maskuria betetzen denean pixagalea edukitzen dugu eta gernua uretratik kanporatzen dugu.

                          

Nola sortzen da izerdia?

Gure gorputzeko azalean izerdia jariatzen duten izerdi guruinak daude. Izerdi guruin hauek gorputz osoan banaturik daude, baina gune batzuetan askoz ugariagoak dira, esku, besape eta oinazpietan esatebaterako.

Nondik kanporatzen da izerdia?

Izerdia etengabe botatzen dugu gorputz guztitik poroen bidez kanporatuz.

Zerez osatuta dago izerdia?

Izerdia,gernua bezalaxe,gatz mineralez,urez ureaz...osaturik dago.

Zein da izerdiaren funtzioa?

Izerdia lurrintzean larruazala freskatu eta gorputrzeko tenperatura maila egokian mantentzen laguntzen digu.

Informazio gehiago...

http://eu.wikipedia.org/wiki/Gernu-aparatu