Teknologia Berriak (Leire Ta Maialen)

Post on 05-Jul-2015

1.733 views 7 download

Transcript of Teknologia Berriak (Leire Ta Maialen)

HEZKUNTZARI APLIKATURIKO

TEKNOLOGIA BERRIAK

LANGILE ETA ELIZATXO IKASTOLAK

SARRERA

SARRERA

• Honako lan hau, Hernaniko bi ikastetxeren arteko konparaketarekin hasiko dugu. Ikastetxeak, Elizatxo eta Langile dira eta teknologia berrien erabilerari dagokion alderaketa egingo dugu, bakoitzean, teknologiek duten presentzia, garrantzia eta erabilera azalduz.

ELIZATXO IKASTOLA

ELIZATXO

• Bi eraikin dauzka: bata, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako; bestea, DBH-rako.

• Ordenagailua erabiltzen, txikitatik hasten dira. 2 urtekoen gela guztietan ordenagailua egon arren, 3 urterekin hasten dira erabiltzen.

• 5 urtekoen kasuan, bi ordenagailu daude gela bakoitzeko.

• Haur Hezkuntzan, Urtxintxa Proiektuko CD-ROM-ak erabiltzen dituzte: ipuinak, puzzleak...

• Bestalde, 5 urtekoen gelan, Klik programa ere ezagutu eta erabiltzen dute.

ELIZATXO

• Lehen Hezkuntzan ere, gela bakoitzean ordenagailu bana dago eta ikasle bakoitzak sartzeko bere gako pertsonala dauka.

• Honako programa hauek erabiltzen dituzte gehienbat: “Txanela Proiektua”, “Publisher”, bertsolaritzako programak, “Creative Writer”, “Power Point”, “Paint”, “Office” eta animalien etab.-en inguruko jokuak. Hala ere, noizean behin, beste batzuk ere erabiltzen dituzte, “Photo shop”, esaterako.

ELIZATXO

• Ikastetxean, informatika gela bat dago. Bertan, 5 inpresora, 3 eskaner eta 1 kanoi daude. Hauek, irakasle gelan ere badituzte. Gela honetan, bi DVD grabagailu daude eta CD grabagailua berriz, gela guztietan dago.

• Ikastetxe osoan, argazki kamera bakarra dute eta bideo grabagailua hondatuta dago.

• Argazkien muntaiak... egiteaz, irakasleak arduratzen dira.

• IKT lan talde bat dago eta irakasleek ikastaro ugari egiten dituzte: “Photo shop”...

LANGILE IKASTOLA

LANGILE

• Langile, lau eraikinek osatzen dute: bata, Meabe da eta hemen 2-4 urte bitarteko haurrak daude. 5 urtekoak, Bidebieta izeneko eraikinean daude. Lehen Hezkuntza, Laubidietan ematen da eta DBH Santa Barbaran.

• Meaben, eskolako txikienen kasuan alegia, ez dago ordenagailurik hauen gelan. Bost urtekoek ordea, ordenagailu txokoa dute, gela bakoitzean ordenagailu bat dagoelarik.

• Beraiek diote, teknologia berriak ezagutzeko aukera, aurrerago ere izango dutela.

LANGILE

• 5 urtekoek, Urtxintxako CD-Romak (txirritx, Xango, Ttantto) erabiltzen dituzte eta oso gogoko dituzte gainera. Eraikin bakoitzeko irakasle gelan, ordenagailua badute, bestalde, informatika gelaz gozatzeko aukera ere dutelarik.

• Lehen Hezkuntzatik aurrera, haur guztiek erabiltzen dute ordenagailua. Laugarren maila arte, gela bakoitzeko ordenagailu bakarra dute, bosgarren eta seigarrenetan, gelako bi daudelarik. Honetaz gain, informatika gela ere badute hamalau ordenagailuz osatuta.

LANGILE

• Laugarren maila arte, ekipo bakoitzeko inpresora bana dute. Bosgarren mailatik gorakoek, aldiz, gela bakoitzean inpresora bana dute.

• Eskanerrari dagokionez, ikastetxe osoan, zortzi daude guztira (ekipoka banatuta).

• Kanoiak, informatika gelan eta aretoan daude. Hala ere, beste lau ere badituzte gela bilerak egiteko erabiltzen dituztenak.

• Argazki kamerak, ikastetxe bakoitzeko lau dituzte eta bi bideo kamara.

LANGILE

• Musika gelan bideo eta DVD ikusteko aukera ere badute.

• IKT-ko arduraduna badago eta irakasleen prestakuntzarako programa batzuk ere egiten dituzte: “Photo shop”, “Power Point”, “Office” etab.

BI IKASTETXEEN ARTEKO

KONPARAKETA

BI IKASTETXEEN ARTEKO KONPARAKETA

• Hasteko esan, Elizatxo Ikastolako Haur hezkuntzan, Teknologia berriek, garrantzia handiagoa dutela Langilen baino. Izan ere, Elizatxon, lehendabiziko urtetatik hasten dira ordenagailua erabiltzen eta Langilen berriz, bost urterekin hasten dira ordenagailuarekiko lehen harremanak. Ondorioz, gelako ordenagailu kopurua ere handiagoa da Elizatxon.

• Material batzuei dagokienez (eskanerra...), antolatzeko era desberdina bada ere, kopuru aldetik dagoen presentzia, berdintsua da.

BI IKASTETXEEN ARTEKO KONPARAKETA

• Hala ere, argazki eta bideo kamerei dagokienez, Langile Ikastola prestatuagoa dago. Izan ere, kopuru aldetik gehiago ditu. Gainera Elizatxo Ikastolaren kasuan, bideoari dagokionez, bakarra dute eta orain ez dago erabilgarri.