Testuak hobetzea lanbide

Post on 23-Feb-2016

80 views 0 download

description

Testuak hobetzea lanbide. Donostia, 2011ko ekainaren 9. Testuak hobetz ea l anbide. Zenbait gako Hitz-ordena Errepikak Kakofoniak Puntuazioa Kohesioa Antolamendua Anbiguotasunak . Testuak langai Ikasmaterial bat Eskuliburu itzuli ba t. Hitz-ordena. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Testuak hobetzea lanbide

Testuak hobetzea lanbide

Donostia, 2011ko ekainaren 9

Testuak hobetzea lanbide

Zenbait gako Hitz-ordena Errepikak Kakofoniak Puntuazioa Kohesioa Antolamendua Anbiguotasunak

Testuak langai Ikasmaterial bat Eskuliburu itzuli bat

Hitz-ordena

Soinu-baliabide guztiak errealitatea imitatzen duen sekuentzia baten arabera nahasten dira.

Hitz-ordena

Zuzengaia Zuzendua

Soinu-baliabide guztiak errealitatea imitatzen duen sekuentzia baten arabera nahasten dira.

Errealitatea imitatzen duen sekuentzia baten arabera nahasten dira soinu-baliabide guztiak.

Hitz-ordena (mintzagaia)

Gaur egun planteatzen ari diren erronka berriak esku hartze komunitarioan eta Komunitateko Gizarte langintzan aztertuko ditugu atal honetan.

Hitz-ordena (mintzagaia)

Zuzengaia Zuzendua

Gaur egun planteatzen ari diren erronka berriak esku hartze komunitarioan eta Komunitateko Gizarte langintzan aztertuko ditugu atal honetan.

Atal honetan aztertuko ditugu esku-hartze komunitarioan eta komunitateko gizarte-langintzan gaur egun planteatzen ari diren erronka berriak.

Errepikak

Biblia Jainkoaren hitza dela sinesten duen norbaitek ez du zalantzarik izango «zuzen» eta «oker»en esanahiaz: «zuzen»ek Jainkoaren nahia esan nahi du, eta «oker»ek, berriz, Jainkoaren nahiaren kontrako edozer.

Errepikak

Zuzengaia Zuzendua Biblia Jainkoaren hitza

dela sinesten duen norbaitek ez du zalantzarik izango «zuzen» eta «oker»en esanahiaz: «zuzen»ek Jainkoaren nahia esan nahi du, eta «oker»ek, berriz, Jainkoaren nahiaren kontrako edozer.

Biblia Jainkoaren hitza dela sinesten duen norbaitek ez du zalantzarik izango zuzen eta okerren esanguraz: zuzenek Jainkoaren nahia adierazten du, eta okerrek, berriz, Jainkoaren nahiaren kontrako edozer.

Kakofoniak

Gaurko zinemak, ikus-irudien bidez, inpresio bizia eragiten du ikuslearengan, eta arteen artean lehen mailako lekua lortzen jakin izan du […].

Kakofoniak

Zuzengaia Zuzendua

Gaurko zinemak, ikus-irudien bidez, inpresio bizia eragiten du ikuslearengan, eta arteen artean lehen mailako lekua lortzen jakin izan du […].

Gaurko zinemak, ikus-irudien bidez, inpresio bizia eragiten du ikuslearengan, eta arteetan lehen mailako lekua lortzen jakin izan du […].

Puntuazioa

Testua ez da esaldi-metaketa hutsa baizik eta helburu zehatza betetzeko asmo edo behar batzuek sortutako unitate komunikatiboa.

Puntuazioa

Zuzengaia Zuzendua

Testua ez da esaldi-metaketa hutsa baizik eta helburu zehatza betetzeko asmo edo behar batzuek sortutako unitate komunikatiboa.

Testua ez da esaldi-metaketa huts bat, baizik eta helburu zehatza betetzeko asmo edo behar batzuek sortutako unitate komunikatibo bat.

Puntuazioa

Liburuan zehar bi propietate horietaz, moldagarritasunaz eta sinpletasunaz, jabetuko gara.

Puntuazioa

Zuzendua Zuzengaia

Liburuan zehar bi propietate horietaz, moldagarritasunaz eta sinpletasunaz, jabetuko gara.

Liburuan zehar bi propietate horietaz —moldagarritasunaz eta sinpletasunaz— jabetuko gara.

Liburuan zehar bi propietate horietaz (moldagarritasunaz eta sinpletasunaz) jabetuko gara.

Kohesioa (gaiaren garapena)

Beren aldetik, antzezleen ahotsek horien nortasuna azaldu behar dute.

Kohesioa (gaiaren garapena)

Zuzengaia Zuzendua Beren aldetik,

antzezleen ahotsek horien nortasuna azaldu behar dute.

Antzezleen ahotsek, beren aldetik, haien nortasuna azaldu behar dute.

Kohesioa (gaiaren garapena)

Egotekotan, aukeratutako ereduaren aldagai berriak osatuko ditugu.

Kohesioa (gaiaren garapena)

Zuzengaia Zuzendua

Egotekotan, aukeratutako ereduaren aldagai berriak osatuko ditugu.

Aukeratutako ereduaren aldagai berriak osatuko ditugu, halakorik egonez gero.

Kohesioa (erreferentziak)

802.5 sarean, irudikatutako 4 routerrez gain DB datu-base bat dago, 802.3 sareetako edozein erabiltzailek kontsulta dezakeena. Une jakin batean, Ak 120 byteko kontsulta egiten du eta 10.000 byteko erantzuna jasotzen du hartatik.

Kohesioa (erreferentziak)

Zuzengaia Zuzendua 802.5 sarean,

irudikatutako 4 routerrez gain DB datu-base bat dago, 802.3 sareetako edozein erabiltzailek kontsulta dezakeena. Une jakin batean, Ak 120 byteko kontsulta egiten du eta 10.000 byteko erantzuna jasotzen du hartatik.

802.5 sarean, irudikatutako 4 routerrez gain, DB datu-base bat dago, 802.3 sareetako edozein erabiltzailek kontsulta dezakeena. Une jakin batean, Ak 120 byteko kontsulta egiten du, eta 10.000 byteko erantzuna jasotzen du datu-basetik.

Esaldigintza Jakintza-esparru honetan jorratzen diren

kontzeptualizazioak zehatz-mehatz aztertzea ez da, inondik inora, enpresaren ekonomia edo enpresaren administrazioari buruzko sarrera-ikastaroetarako lagungarri izan nahi duen testu honen helburuetako bat, baina auzi honi buruzko gogoeta minimo bat egitea, ordea, beharrezkoa da gaiaren beraren funtsari heldu nahi bazaio.

Esaldigintza

Zuzengaia Zuzendua Jakintza-esparru honetan

jorratzen diren kontzeptualizazioak zehatz-mehatz aztertzea ez da, inondik inora, enpresaren ekonomia edo enpresaren administrazioari buruzko sarrera-ikastaroetarako lagungarri izan nahi duen testu honen helburuetako bat, baina auzi honi buruzko gogoeta minimo bat egitea, ordea, beharrezkoa da gaiaren beraren funtsari heldu nahi bazaio.

Jakintza-esparru honetan jorratzen diren kontzeptualizazioak zehatz-mehatz aztertzea ez da, inondik inora, testu honen helburuetako bat, zeren enpresaren ekonomiari edo enpresaren administrazioari buruzko sarrera-ikastaroetarako lagungarri izan nahi baitu; hala ere, auzi honi buruzko gogoeta minimo bat egitea beharrezkoa da, gaiaren beraren funtsari heldu nahi bazaio.

Anbiguotasunak (lexikoa)

Hala ere, jakinez gero agindutakoa ez betetzeak betetzeak baino zorion handiagoa ekarriko duela kasuren batean, eta norberaren zaletasun morala ikuspegi utilitaristaren bidetik badoa, zitalkeria dirudi arauari atxikitzeak, kasu hori bere merezimenduen aldetik tratatu ordez.

Anbiguotasunak (lexikoa)

Zuzengaia Zuzendua Hala ere, jakinez gero

agindutakoa ez betetzeak betetzeak baino zorion handiagoa ekarriko duela kasuren batean, eta norberaren zaletasun morala ikuspegi utilitaristaren bidetik badoa, zitalkeria dirudi arauari atxikitzeak, kasu hori bere merezimenduen aldetik tratatu ordez.

Hala ere, jakinez gero hitzemandakoa ez betetzeak betetzeak baino zorion handiagoa ekarriko duela kasuren batean, eta norberaren joera morala ikuspegi utilitaristaren bidetik badoa, zitalkeria dirudi arauari atxikitzeak, kasu bakoitza bere merezimenduen arabera tratatu ordez.

Anbiguotasunak (joskera)

Epstein-en zubi deritzonean oinarritutako saiakuntzen bitartez neur daitezke galera horiek.

Anbiguotasunak (joskera)

Zuzengaia Zuzendua

Epstein-en zubi deritzonean oinarritutako saiakuntzen bitartez neur daitezke galera horiek.

Epstein-en zubi izenekoan oinarritutako saiakuntzen bitartez neur daitezke galera horiek.

Erregistroa

Araudian aurreikusi gabeko egoerak. Epaimahaiaren esku geldi daitezkeen eta araudian lotu gabe gelditu diren hainbat egoera aipatzen ditu.

Erregistroa

Zuzengaia Zuzendua

Araudian aurreikusi gabeko egoerak. Epaimahaiaren esku geldi daitezkeen eta araudian lotu gabe gelditu diren hainbat egoera aipatzen ditu.

Araudian aurreikusi gabeko egoerak. Epaimahaiaren esku gelditu daitezkeen eta araudian ebatzi gabe gelditu diren hainbat egoera aipatzen ditu.