Post on 03-Jan-2020
• kontaketa biziak egiten• bizipenak idazten• denborazko esapideak baliatzen• orainaldiko eta lehenaldiko aditzak erabiltzen
Hauxe ikasiko duzu:
Hor
reta
rako
1 Uda bete kontu
Udako abenturak kontatuko dizkiozue elkarri.
Unitate-amaieran...
Askotariko adimenak1110
Herriko jaietan, June eta Alaitz...
Baietz igarri!— Aztertu irudiak, eta saiatu zer gertatu den azaltzen.
Entzun zer gertatu den benetan.
Halako batean...
Azkenean...
1110
7. Junek Xabierri kontatu dio noriako abentura. Zure ustez, zer erantzun dio Xabierrek? 1
Hori pagotxa! Negargarria!A zer zorte txarra! Horixe da marka!
7. Osatu lapurren arteko elkarrizketa hau, eta antzeztu binaka. Erabili esamolde hauek: 2
Gure herriko jaietan, jolas-parke izugarri bat antolatu zuten.
• Nolako zortea!• A zer gauza!
Kamiseta gorridun bat zegoen izebaren atzean poltsa ireki nahian!
Goraino heldu ginen norian, eta halako
batean, geratu egin zen.
Egunero ibili ginen barraketan goizez eta arratsaldez.
• Halakorik!• Bai zera!
• Eskerrak!• Zer pena!
• Ez da izango!• Hori pagotxa!
• Hori bai mauka!• Negargarria!
Tony: Noria ingurura heldu nintzenean, hantxe ikusi nuen, diru-zorro potolo-potoloa, ageri-agerian, niri deika «Tony, Tony, eraman nazazu!».
Patxi: .....Tony: Ia-ia eskuan nuela, telefonoz deitu zioten alboko
emakumeari.
Patxi: .....Tony: Ba, bai, nahiko txarra! Gainera, garrasika hasi zen: «Lapurra,
lapurra!». Jakina, ospa egin nuen; baina hamar metrora, laprast egin, eta pailazo baten emanaldiaren erdi-erdian agertu nintzen.
Patxi: .....Tony: Ba, ez pentsa. Ni ere pailazoa nintzela pentsatu zuten.
Patxi: ..... Lapur etorri eta pailazo joan.
— Entzun elkarrizketa, eta zuzendu.
Jendea saskietara igotzen ari zen. Ez zen ezer gertatzen.
EntzUn EtA Hitz Egin KOntAERA BiziAK
1312
1
3. Haur batek amari hau guztia kontatu nahi dio: 4
3. Gauza bera kontatzeko modu asko daude. Entzun bi hauek: 3
Alaitzek esan zidan oso ondo pasatu zuela kontsolako joko berria probatzen, eta nik galdetu nion ea jokoarekin ala zurekin pasatu zuen ondo. Orduan Alaitzek erantzun zidan kuxkuxeroa ez izateko, eta astuna naizela.
A
«Zer ondo kontsolako joko berria probatzen!». Eta nik: «Zer ondo jokoarekin ala zer ondo Xabierrekin?». Orduan Alaitzek: «Ez izan kuxkuxeroa! Astuna halakoa!».
B
— Erantzungailuan utziko dio mezua. Nola kontatuko dio? Prestatu mezua, eta grabatu.
— Erreparatu Xabierren aurpegiari. Nola kontatu dio Junek? Zergatik?
— Zer kontaera da biziena? Zer ezaugarri ditu? Aukeratu.
— Entzun berriro, eta esan zergatik den biziagoa kontakizuna.
• Esaldiak laburrak dira.
• Hitzen sinonimo pila bat erabiltzen dira.
• Hiztunek esandakoa hitzez hitz errepikatzen da.
• Intonazioa imitatu egiten da.
• Aditz laguntzaileak ez dira beti esaten.
• Mugitu gabe kontatzen da.
Berokia eskolan ahaztu duela. Idazkaritzara joan dela eskatzera, eta idazkariak itxaroteko esan diola. Zain egon dela ordubete, eta azkenean etorri dela idazkaria. Berokia zer koloretakoa den galdetu diola, eta koadroduna dela erantzun diola. Orduan, idazkariak esan diola ez dagoela halakorik, eta hurrengo egunean joateko. Haurrak lasai egoteko esan dio amari, berokia agertuko dela.
Ama, berokia eskolan ahaztu dut!
1312
erabat: guztiz nolabait: nola edo hala, modu batera edo bestera itzel: izugarria
Roal Dahlek txikitako pasadizoak kontatzen ditu Boy liburuan.
• Egin begiratu bizkor bat orriari, eta esan non igarotzen zituen oporrak.
• Zure ustez, erraza da bidaiak eta oporrak antolatzea? Zergatik?
• Idazlea noiz eta non jaio zen ikusita, nolakoa imajinatzen duzu bidaia? (garraiobideak, iraupena, ekipajea…)
• Kontatu dizute inoiz etxekoek (aitona-amonek, osaba-izebek…) nolako bidaiak egiten zituzten gaztetan?
Norvegiara UDAKO OPORRAK! Hitz magikoak! Aipatze hutsak pozez dardaraz
jartzen ninduen burutik oinetara.
Nire udako opor guztiak, lau urtetik hamazazpira artekoak (1920-1932), erabat idilikoak izan ziren. Eta hori, ziur, beti leku idiliko berera joaten ginelako, Norvegiara. […]
Denok hitz egiten genuen norvegieraz, eta Norvegian bizi ziren gure senide guztiak. Beraz, udan Norvegiara joatea etxera itzultzea zen nolabait.
Bidaia bera gertaera itzela zen. Ez ahaztu garai hartan ez zegoela hegazkin komertzialik, eta beraz, lau egun oso behar genituela joateko, eta beste lau, itzultzeko.
Gainera, asko izaten ginen beti: nire hiru arrebak eta arrebaordea (lau, beraz); eta nire anaiordea eta ni (sei); gehi ama (zazpi) eta haurtzaina (zortzi), eta, gutxi ginenez, horietaz gain, beti etortzen ziren nire
arrebaordearen beste bi adiskide-edo (beraz, hamar bat guztira). […]
Roald DahlRoald Dahl idazlea Llandaff-en (Cardiff, Gales) jaio zen, 1916an, eta Oxforden hil zen, 1990ean. Mundu osoko haur askoren idazle kutuna da. Hark idatziak dira, besteak beste, Matilda eta Charlie eta txokolate-lantegia. Li-buru horietan oinarritu dira hainbat film, antzezlan, mu-sikal, bideo-joko eta marraz-ki bizidun.
Idatzi koadernoan ulertzen ez dituzun
hitzak.
http://www.roalddahl.com/
iRAKURRi EtA ULERtU
1514
Orain pentsatuta, ez dakit nola konpontzen zen gure ama. Aldez aurretik, eta posta bidez, erreserbatu behar izaten ziren bidaiarako txartel guztiak, trenetakoak eta itsasontzietakoak, baita hotelak ere. Ziurtatu egin behar zuen bageneramatzala nahikoa praka, alkandora, jertse eta bainujantzi (uhartean ezin baitzen erosi ezta zapata-lokarririk ere). Ekipajea egiteak amesgaizto hutsa izan behar zuen.
Arreta handiz, sei kutxa handi betetzen ziren, eta ezin konta zenbat maleta pila, eta irteera-egun handian, hamarrok, gure ekipaje pila haiek hartu, eta bidaiaren lehen etapa, errazena, hasten genuen: trena hartu eta Londresera. Hara heltzean, hiru taxitan sartu, eta triki-traka zeharkatzen genuen hiri handia King’s Cross-eraino, hantxe hartzen baikenuen hirurehun kilometro iparrera dagoen Newcastle-rako trena. Newcastlerainoko bidaiak bost ordu inguru irauten zuen. Heltzen ginenean, beste hiru taxi behar izaten genituen geltokitik porturaino joateko, hantxe izaten baikenuen zain itsasontzia. Hurrengo helmuga Oslo izaten zen, Norvegiako hiriburua. […]
Lehendabiziko gaua Oslon ematen genuen beti, bestepapa eta bestemamarekin, gure amaren gurasoekin […].
Hurrengo goizean, mundu guztia garaiz jaikitzen zen bidaia jarraitzeko gogoz. Hala bada, gosari labur baten ondoren, gure taldea Grand Hoteletik irteten zen eta hiru taxitan Osloko porturantz abiatzen zen. Han bapore-ontzi bat hartzen genuen. […]
Bidaiaren zati hau atsegin zitzaigun oso. Ontzitxo bikaina fiordoko ur lasaietan barrena sartzen zen, patxadatsu, eta ordubetean behin-edo, zurezko kai txikiren batean gelditzen zen […].
Iluntzean iristen ginen, azkenean, gure bidaiaren helmugara, Tjöme uhartera. Haraxe eramaten gintuen amak beti. Auskalo nola aurkitu zuen, baina guretzat planetako lekurik onena zen.
Roald Dahl, Boy (haurtzaroko kontakizunak), Alfaguara (moldatua)
Bilatu hiztegian, ulertzen ez dituzun
hitzen esanahiak, eta kopiatu koadernoan.
fiordo: lurrean sakonki sartzen den itsasadarra, glaziarrek eragindakoa
Gure senide, lagun eta auzokide asko urrunetik etorri dira hona bizitzera.Hainbat ohitura, sinesmen, janari eta janzkera ezagutzeko aukera ematen digute, eta horrek aberastu egiten gaitu.
Eremu irekia
1514
5. Erantzun galdera hauei:
• Noiz joaten zen Roald Norvegiara oporretan?
• Zenbat egun behar izaten zituzten joan-etorria egiteko?
• Zenbat bidaiari izaten ziren taldean?
• Zergatik ziurtatu behar zuten bazeramatela nahikoa praka, alkandora eta abar?
• Nor ziren bestepapa eta bestemama? Non bizi ziren?
• Zein zen bidaiaren helmuga?
5
7. Ordenatu esaldiak koadernoan, bidaia berregiteko.
• Londres zeharkatzen zuten hiru taxitan, King’s Cross geltokiraino. • Hoteletik portura taxiz itzuli, eta bapore-ontzi batean, fiordoko ur lasaietan zehar, Tjöme uhartera
iristen ziren.• Trenez hirurehun kilometro eta 5 ordu egiten zituzten New Castlera. • Itsasontziz heltzen ziren Osloko portura eta handik hiru taxitan hotelera. • Taxiz joaten ziren Newcastleko porturaino.• Ekipaje pila bat hartuta, trenez joaten ziren Londresera.
6
7. Zure ustez, zer kontatu nahi du idazleak liburuko pasarte horretan? 8
7. Kopiatu mapa, eta markatu zer lekutatik pasatzen ziren bidaian Roald-eta.
7
nolakoak diren senideak
Anola bidaiatu behar den
Galestik Norvegiara
Bnolakoa izaten zen oporren
hasiera
C
Binaka, proposatu nola egin daitekeen bidaia hori gaur egun.Horretarako jo Internetera edo bidaia-agentzia batera.
Mun
duan
zeh
ar
iRAKURRi EtA ULERtU
1716
Aupa! Zer moduz?
Oporretan zaude? Gu betiko tokian gaude, amamaren herrian. Hemen bero izugarria egiten du egunez. Goizetan igerilekura joaten gara, eta arratsaldeetan, nagusiak siestan dauden bitartean, guk telebista ikusten dugu, edo ordenagailuan ibiltzen gara, freskotu arte. Iluntzean irteten gara kalera. Batzuetan, inguruko herrietako jaietara joaten gara. Eta zu, non zaude?
1 7. Binaka, aztertu zer esan nahi duten esaldi hauek: 9
7. Aztertu argazki hauek, eta esan zeini deritzozun idilikoa. Aukeratu horri buruz hitz egiteko behar dituzun hitzak.
10
— Erantzun Jokinen e-mailari zure oporlekutik.
7. Galderen laguntzaz, imajinatu zure ametsetako opor-lekua, eta prestatu aurkezpentxo bat. Aurkeztu ikaskideei. Gero, komentatu ea zein gustatu zaizuen gehien.
• Zure ustez, zer toki litzateke zoragarria oporretarako? Zer eduki behar zenuke bertan?
• Nolako eguraldia egin behar luke?
• Zer egingo zenuke han?
— Pentsatu oporretako toki liluragarri horretan zaudela eta zure lagun Jokinen e-mail hau jaso duzula.
11
zoragarria
Beraz, udan Norvegiara joatea etxera itzultzea zen.
Ekipajea egiteak amesgaizto hutsa izan behar zuen.
jendetsuagogorrabaketsua haizetsua
hotza
hezealiluragarriaepelaarrunta
desatsegina
1716
1
Behin batean, hondartza aldeko garaje dis-
tiratsu batera aldatu ziren bi sagu dotore.
Bizimodu erosoa zuten: goizetan, jaiki, eta
ondoko tabernatxoan gosaltzen zuten, gazta-
azala ogi-mamitan edo halako zerbait. Gero,
marea ona bazen, olatuak hartzen zituzten, eta,
bestela, lan pixka bat egiten zuten elektronika-
dendako zuloan. Bolada hartan, bafle batzuk
muntatzen hasi ziren, beren garajean musika
klasikoa eta chill out apur bat entzuteko.
Gau batean, metal-soinu ozen batek kata-
pultatu zituen ohetik.
—Ai, ene bada! Zer burrunba da hau!
Orduan, beren gordelekutxotik atera eta…
Hura ezustekoa! Heavy Metal talde bat ari zen
garajean entseatzen.
7. Bizitzan gertatzen zaizkigun gauzak kontatzea da bizipenen kontakizuna. Irakurri testuak, eta esan zein den mota horretakoa.
12
Gipuzkoako familia batek
txakur bat galdu zuen lehengo
astean Salamancako Ciudad
Rodrigo hirian, eta gaur Huelvako
albaitari baten deia jaso dute
txakurra ongi dagoela jakinaraziz.
Txakurra etxeko baratzean
zegoela desagertu zen. Ciudad
Rodrigon uda pasatzen duen
Huelvako bikote batek aurkitu
zuen errepidean, eta etxera
eraman. Huelvara iritsi zirenean,
albaitariarenera eraman, eta
txakurraren txipari esker norena
zen jakitea lortu zuten.
eitb.com, 2012/09/10 (moldatua)
Orain dela bost bat urte erosi nuen neure ordenagailua, hirurogeita hamabost urte nituela. Ilobek irakatsi zidaten pizten eta itzaltzen, Interneten egunkaria irakurtzen eta e-mailak bidaltzen. Egun batean, on-line denda batean, prezio oneko kanabera baten bila nenbilela, bat-batean, txinpartaz bete zitzaidan pantaila. Ordenagailua lehertu egingo zela pentsatu nuen. Halakoan, letra handi batzuk agertu ziren pantailan.«Maddi, Maddi, tableta bat tokatu zait! —esan nion ilobari—. Txokolate-tableta bat meriendatzeko! Hau zortea!».Orduan iloba ia erori egin zen barre-zantzoka.«Aitona, txokolate-tableta bat ez, tablet bat. Liburu itxurako ordenagailu eramangarri bat da hori». Eta mundu guztiari kontatzen hasi zen txokolate tableta bat zela pentsatu nuela, eta ni… Ai ene, zer lotsa nirea! Harrezkero, ezin dut tableta hitza esan.
B Nire bloga
Bilatu
ArtxiboakUrria 2013 (2)
Urtarrila 2014 (1)
AtalakAnekdotak (2)
Txisteak (1)
iDAtzi EtA HAUSnARtU BiziPEnAK
1918
1 7. Zein dira bizipenen kontakizunen ezaugarriak? Irakurri eta esan, zure ustez, nork duen arrazoia. 13
• Kontakizunak egitura hau du: hasiera, korapiloa eta amaiera.
• Gertaera errealak kontatzen dira, ez fikziozkoak.
• Kontatzen dena gogoan hartzeko modukoa da.
• Iritziak eta sentimenduak tartekatzen dira.
• Lehenengo pertsonan idatzita daude.
• Aditzak indikatiboan egoten dira.
— Kopiatu koadernoan bizipenen kontakizunen ezaugarriak. Hirunaka, aztertu 18. orrialdeko testua, eta bilatu ezaugarri bakoitzaren adibideak.
— Orain, entzun eta egiaztatu.
• Kontakizunak egitura hau du: hasiera, korapiloa eta amaiera.
• Asmatutako egoerak kontatzen dira, fikziozkoak.
• Edozer konta daiteke, baita garrantzirik gabeko gertaerak ere.
• Hirugarren pertsonan idatzita daude.
• Indikatiboko aditzak agertzen dira, orainaldian eta lehenaldian.
Bizipenen kontakizunen ezaugarriak Testuko adibideak (18. or.)
1918
7. Identifikatu hasiera, korapiloa eta amaiera, eta ordenatu. Gero, entzun eta egiaztatu.
15
7. Badakizu zer egitura duten bizipenen kontakizunek, baina badakizu zer informazio ematen den atal bakoitzean? Lotu.
14
Hasiera Korapiloa
Nor da protagonista?Noiz gertatu zen pasadizoa?Non gertatu zen?
Zertan ari ziren pasadizoa gertatu zenean?Zer gertatu zitzaion protagonistari?Zer egin zuen protagonistak arazoa konpontzeko?
Nola konpondu zen protagonistaren arazoa?
Zer ondorio izan zuen pasadizoak protagonistaren bizitzan?
Amaiera
Argia sabairantz zuzendu, eta hura sorpresa! Estalaktita zuri-zuriak ikusi nituen. Bai ederrak! Beldurra ere kendu egin zitzaidan, eta aldarrika hasi nintzen: «Hemen nagoooo, zuloannn! Lagunduuu!!». Halako batean, Zuriñeren ahotsa entzun nuen hurbil: «Aner, non zaude? Mugitu eskuargia!». «Hementxe, zulo barruan», esan nion behin eta berriz. Soka batekin jaitsi, eta atera egin ninduen berehala. Denei kontatu nien ikusitakoa, eta hasieran ez zidan inork sinetsi. Baina Zuriñek esan zuen egia izan zitekeela, eta hurrengo egunean jaitsiko zela ikustera.
a
Urtero bezala, udalekuetara joan ginen uztailean, Urbasako aterpetxera. Baina, aurtengoan, neure bizitzako gauzarik harrigarriena gertatu zitzaidan. Gau batean, afaldu ondoren, aterpetxearen aurreko zelaian elkartu ginen, eta Zuriñe begiraleak esan zigun izarren bitartez orientatzen ikasiko genuela. Orri bana eta esku-argi bana eman, eta «Orriko aholkuen bitartez aurkituko duzue altxorra!» esanda hasi zen jokoa. Hasi eta hamar minutura, pixagalea etorri zitzaidan, eta haitz baten atzera joan nintzen. Baina laprast egin, eta beherantz erori nintzen. «Ai ama! Nora demontre erori naiz?», pentsatu nuen. Hasieran, ez nuen piperrik ere ikusten. Orduan, esku-argia piztu, eta non nengoen ikusi nuen: zulo sakon batean.
b
Biharamunean, bi begirale jaitsi ziren, eta arrazoi nuela esan zuten. Argazkiak atera, eta udalekuko blogean eseki zituzten. Horrela, ospetsu egin nintzen, haitzuloari nire izena eman ziotelako. Orain, oporretan, beti joaten gara haitzuloren bat ikustera.
c
iDAtzi EtA HAUSnARtU BiziPEnAK
2120
1 15. Nor da irakurritako kontakizunaren protagonista? Nor da kontalaria? Pertsona berbera da? Nola
dakizu? Bilatu testuan. 16
15. Irakurri hiru esaldi hauek, eta esan zein erabil daitekeen aurreko orrialdeko testuan. Horretarako, kontuan hartu nor den kontalaria.
17
15. Aztertu kontakizuneko esapide hauek: 18
1. Aner ikaragarri izutu zen zuloaren sakoneraz ohartu zenean.
2.«Aner, lasai!», esan nion neure buruari.
3.«Aner, azkar! Zulo horretatik irten behar duzu!», esan nion han behean ikusi nuenean.
biharamuneanhurrengo egunean
hasieranberehala
behin eta berriz
halako batean
orduan
— Zer adierazten dute? Zertarako erabiltzen dira? Aukeratu baieztapen zuzena:
• Modua adierazten dute. Kontakizuneko ekintzak nola egin diren adierazteko erabiltzen dira.
• Denbora adierazten dute. Kontakizuneko ekintzak ordenatzeko eta lotzeko erabiltzen dira.
— Bilatu testuan (20. or.), eta kopiatu koadernoan esaldi osoak.
Osatu testu hau, halako esapideak erabiliz.
Herenegun gauean, gauza harrigarri bat gertatu zen etxean. Ohean lo zerraldo nengoen, eta ____, zarata batek esnatu ninduen. ____, ohetik jaiki, eta korridorera irten nintzen.
____, neba ikusi nuen. Korridorean gora eta behera zebilen, begiak zabal-zabalik. «Aizu, ondo zaude?» galdetu, baina ez zidan ezer erantzun. ____, pentsatu nuen: «Beti bezala, adarra jotzen! Lo-ibiltari plantak egiten ari ez da ba!». Baina, gero, «Nahikoa da! Utzi tontakeriak egiteari, eta joan ohera!» esan, eta berdin jarraitu zuen. ____ esnatzen saiatu nintzen, baina alferrik.
____, gosarian, galdetu nion: «Zertan ibili zara bart?». Eta berak erantzun: «Ni? Ohean lo, gozo-gozo». Ikaragarria! Ez zen ezertaz gogoratzen. Ala adarra jotzen ari zen berriro ere?
orain
hamar minutura
19
2120
7. Irakurri bi kontakizun hauek: 20
17. Osatu kontakizuna, lehenaldiko aditzak erabiliz. 21
zen zitzaidan nuen nituen zebiltzan nengoen zen nuen ziren zizkidan nintzen nuen
Ondarroara iritsi nintzenean, zazpi urte besterik ez nuen. Nire lehen bidaia ____, eta dena ____ desberdina: paisaia, usaina, etxeak, pertsonen kolorea eta… hizkuntza!
Herritarrak ahoa mugitzen ikusten ____, baina belarrietara iristen zitzaidan soinua ez ____ hizkuntza bat iruditzen. Ez ____ piperrik ere ulertzen! Kezkatuta ____: nola moldatuko ____
eskolan?
Handik gutxira, herriko festak hasi ____. Denak ____ alai, ni izan ezik.
Halako batean, neskato bat ikusi ____. Ahoa ireki zuenean, soinu ezagun bat entzun nuen: ai-ai-ai-ai-ai-ajijijijijiji! Orduan, hurbildu, eta neuk ere ai-ai-ai-ai-ai-ajijijijijiji! egin ____. Irribarre alai bat eta izozki eder bat eskaini ____ Neska hura, Garbiñe, nire lagunik onena da harrezkero.
Iratzargailuak jo duenean, pentsatu dut «Goizeko zortziak dira!», eta ziztu bizian altxatu naiz, pozez zoratzen. Lehenengoz etorri gara mendira eskiatzera.Irteteko prestatzen ari garela, halako batean, aitak eskiekin estropezu egin du, eta garrasika hasi da minaren minez. Medikua berehala etorri da, eta galdetu dio aitari: «Nola hartu duzu min?». Aitak, orduan: «Eskiekin egin dut laprast». Eta medikuak: «Eskiekin ez, eskiatzen izango da!». Aita lotsatu egin da nonbait, eta erantzun dio: «Bai, bai, bai, bai, eskiatzen gertatu da». Egia esan, aitak ez du inoiz eskiatu.
Bost urte nituenean, egun batean, irakasleak esan zigun txango bat egingo genuela Izarrara. Ume guztiok «Izarra, Izarra,…» oihukatu genuen pozarren. Heldu zen txangoaren eguna, eta denok
urduri geunden. Halakoan, autobus bat heldu zen, eta irakasleak ilaran jartzeko eta banan-banan sartzeko esan zigun. Orduan, ume gehienok negarrez hasi ginen. «Baina zer gertatu
da hemen?», galdetu zuen irakasleak. Eta Enarak eta biok negar-zotinka azaldu genion Izarrara joateko espazio-ontzia behar zela, eta ez autobusa. Orduan, irakasleak, barreari ezin eutsita, esan
zigun Izarra herri bat zela, baina hurrengo batean joango ginela izarretara.
— Noiz gertatu da bakoitza? Berridatzi orainaldikoa lehenaldian, eta lehenaldikoa orainaldian.
3
12
45 76
8 9
10
11 12
iDAtzi EtA HAUSnARtU ORAinALDiA EtA LEHEnALDiA
Bizipenak dagoeneko gertatutako pasadizoak dira. Orainaldian zein lehenaldian konta daitezke: Goizean barre pila bat egin dut / Atzo gutun bat jaso nuen.
2322
1
15. Binaka, asmatu atal bakoitzean falta den informazioa, eta idatzi zer gertatu den. 23
17. Binaka, ordenatu irudiak, lotu bunbuiloak eta irudiak, eta kontatu zer gertatu den. 24
Lagundu! Hemen gaude!
Aurtengoan badugu zer kontatu! Baina sinetsiko ote digute?
15. Osatu kontakizuna, hurrengo esaldien hasierak eta amaierak lotuz. 22 Iaz, aisialdi-talde batean ibili nintzen, • • geuk egindako mozorroekin. Astebururo elkartzen ginen, • • Han lurrera erori, eta lokatzez beteta • eman nuen egun osoa. • Inauterietan pailazo jantzi ginen • • eta oso ondo pasatu nuen. Beste behin, Baltzolako haitzuloetara • eraman gintuzten, • • momia ezizena jarri zidaten. Handik aurrera, aisialdi-taldekoek • • eta kirolak, jolasak eta txangoak egiten genituen.
Hauek bai opor zoragarriak!
Ai ene! Sumendia esnatu egin da!
a
b
c
d
• Iazko udan izeba eta biok errekan...
Hasiera• Suge batek hozka
egin zidan...
Korapiloa• Harrezkero, ez naiz
errekara joaten...
Amaiera
2322
Gogoratzen dituzu norian gertatutakoa, Roald Dahlen oporrak, Anerren udalekuko abentura eta aitonari tableta tokatu zitzaionekoa? Orain, zeuk kontatuko dituzu udako bizipenak.
idatzi aurretik Idatzi bururatzen zaizkizun udako bizipen guztiak, eta sailkatu.1
tristeakbarregarriak beldurgarriak harrigarriak
Aukeratu kontatu nahi duzun bizipena. Kontatzeko moduko gertaerarik ez baduzu gogoratzen, eredu hauek erabil ditzakezu, lanean jarraitzeko. Aukeratu gustukoena eta pentsatu nolako amaiera emango diozun.
2
Uztailean, urtero bezala, Pirinioetara joan ginen hamabost egun pasatzeko asmoz. Gurasoen lehen opor-eguna zen, eta goizean goiz abiatu ginen, autoan traste guztiak sartuta (edo horixe uste genuen behintzat, etxetik irtetean). Bidaia luzea eta astuna izan zen: lehenengo, bihurgunez betetako errepide estu batetik, eta gero, oinez mendirik mendi. Kanpalekura heldu bezain laster…
Abuztuko igande bat zen, bero itzela egiten zuen, eta etxeko guztiok Laidako hondartzara joan ginen egun-pasa. Aitak errusiar entsalada prestatu zuen, maionesaz betea, guri gustatzen zaigun bezala.Hiruzpalau aldiz bainatu ostean, goseak amorratzen geunden, eta di-da batean jan genuen aitak prestaturiko bazkari goxoa. Primeran geunden, bapo janda; baina, halako batean…
Aurtengo jaietan, lehenengo aldiz utzi didate gurasoek gauez lagunekin bakarrik ibiltzen. Pozik elkartu naiz lagunekin barraketan, eta «igel ero»ra joatea erabaki dugu. Harantz goazela, neska-mutil talde bat hurbildu zaigu eta…
ERABiLi!
2524
Zer kontatuko duzun erabakita duzunean, erabili egitura hau, zirriborro bat idazteko. Ondo kontatzen lagunduko dizu.
3
• Non gertatu zen?• Noiz gertatu zen?• Norekin?
Hasiera• Zer gertatu zen? Zergatik?• Zer pentsatu/sentitu zenuen?• Zer egin zenuen?
Korapiloa• Nola amaitu zen dena? • Ondoriorik izan zuen?• Zerbait aldatu da ordutik?
Amaiera
idatzi bitartean Ez ahaztu bizipenen kontakizunek dituzten ezaugarriak. Erabili galdera hauek, ezaugarriak egiaztatzeko eta idatzitakoa berrikusteko:
• Lehenengo pertsonan kontatu duzu?
• Ordenatu duzu gertatutakoa denborazko esapideen bitartez?
• Ondo bereizi dituzu hasiera, korapiloa eta amaiera?
• Azaldu duzu zergatik den kontatzeko modukoa gertaera hori?
4
idatzi ondoren Orain, kontatu ikaskideei. Bi aukera dituzu: buruz kontatu, edo irakurri. Baina estiloak bizia izan behar du. Horretarako:
• Zaindu doinua.
• Ezabatu beharrezkoak ez diren aditz laguntzaileak.
• Laburtu esaldi luzeak.
• Errepikatu hitzez hitz beste batzuek esandakoak.
5
Kontatu edo irakurri bitartean, irudiak erabil ditzakezu: zeure argazkiak edo Interneten bilatutakoak. Pentsatu zer testu zati kontatuko edo irakurriko duzun irudi bakoitzarekin. Ordenagailu bidezko aurkezpen bat (PowerPoint, Prezi…) edo horma-irudi bat egin dezakezu.
6
1
2524
PEntSAKEtAn Errutina
URRAtSAK
a. Entzun elkarrizketa hau, eta gero, egin ideia-jasa bat: zenbat ikuspuntu daude? Nola ikusten da ikusgune bakoitzetik? Norengan du eragina hizketaldiak? Nor dago tartean? Nori axola zaio?
b. Aukeratu ikuspuntu bat: «Gai honetan pentsatzen ari naiz ………-ren ikuspuntutik».
c. Izan aktore, eta prestatu nola azalduko duzun egoera aukeratutako ikusgunetik, nahiz eta harekin bat etorri ez: «Nire ustez…».
d. Pentsatu zer galdera egingo duzun: «Neure ikuspuntutik hauxe galdetu nahi dut…»
e. Gero, hirunaka, elkartu ikusgune ezberdineko ikaskideak, eta txandaka, nork berea azal dezala. Erabili nahi beste keinu, jarrera eta esamolde, aktorea bazina bezala.
f. Egin zeure galdera taldeari. Ikaskideek idatziz erantzungo dute, eta gero, taldean azalduko dute erantzuna.
g. Baduzu orain lehenago bururatu ez zaizun ideiaren bat gai horri buruz? Zein? Eta galderaren bat?
Egoera edo gai beraren inguruan, gizakiok hainbat pentsaera eta sentimendu ditugu. Horretaz jabetzea ezinbestekoa da gizartean bizitzeko.
Ikuspuntuen zirkulua
Ez dugu modu berean bizitzen guztiok gertaera bera. Errutina honen bidez ikasiko duzu gertaera aztertzen, bat beste batzuen lekuan jarrita.
2726 2726
gOgOEtAIkasitakoaz (eta entzun, egin edo ikusi dugunaz) gogoeta egitea behar-beharrezkoa da, zer, nola, zertarako eta zergatik ikasten dugun jakiteko, eta aurrera begira, oztoporik balego, gainditu ahal izateko.
Zer iruditu zaizu zailena unitate honetan? Zergatik?
• Baietz igarri!
• Entzun eta hitz egin
• Irakurri eta ulertu
• Idatzi eta hausnartu
• Erabili
Egin gogoeta: unitatean egin duzuna baliagarria ote da eguneroko bizitzarako?
11EKinEguneroko arazoei aurre egiteko, gizakiok ezinbestekoa dugu ekimena izatea, hots, geldi egon beharrean, arazoei heltzeko ideiak izatea. Horixe da atal honen helburua.
Hasteko, irakurri, bakarka, aurkezten zaizuen egoera. Gero, hausnartu ondo, eta ekin lanari talde txikian.
Eskolako lagunok txangoa egin nahi duzue, baina zuek antolatu behar duzue den-dena (garraiobidea, ibilbidea, ordutegia, otorduak…):
1. Adostu nora joan: saiatu zeure ideiak defendatzen, zapaldu gabe, besteak konbentzitzeko. Gero, denen artean erabaki aukerarik onena.
2. Pentsatu zer eta nola antolatu behar duzuen.
3. Banatu antolaketa-lanak.
4. Kontatu elkarri zer eta nola pentsatu duzuen antolatzea.
5. Egin txangoa.
2726 2726