Ume Eskuzabala

Post on 30-Jun-2015

1.021 views 6 download

description

Cuento en Power Point. Kueto 2007

Transcript of Ume Eskuzabala

Egun polit batean bost neska-mutil futbolean zeuden jolasten herriko parke batean. Partidua amaitu ondoren erabaki zuten paseatzera joatea herritik.

Ibiltzen eta ibiltzen lorategi batean zegoen emakume batekin egin zuten topo. Orduan emakumeak galdetu zien:-Lore bat nahi duzue ?-Bai bai ¡mila esker! Erantzun zuten guztiok . Emakumeak bakoitzari eman zion lore bat.Baina mutil batek ezan zion:-emango al dizkidazu bi mesedez .- Bi ? ze arraro!. Andreak eman zizkion loreak iribar batekin

Lagunek loreak sartu zituzten orgatila batean eta jarraitu ziren ibiltzen .

Enparantza batean gizon bat ikusi zuten pusikak oparitzen . Neska -mutilek berehala esan zioten :-Emango al diguzu pusika bat, mesedez? -Bai , tori! bakoitzeko bat.Baina mutiko batek galdetu zion gizonari : -Emango al didazu beste bat mesedez?Gizonak gustora eman zion beste pusika bat.

Loreak eta pusikak orgatilan eramaten parke batera joan ziren baloiarekin jolastera. Oso ondo pasatu zuten jolasten, baina bat-batean pilota zelai batera jauzi zen .Neska-mutilak orgatilarekin baloia bilatzera joan ziren.

Baloia zuhaitz baten azpian geratu zen. Neska-mutilak hartzera joan ziren , baina mutil batek baloia hartu zuenean , sagar bat buru gainean jauzi zitzaion . - Zerutik ....erortzen dira sagarrak!!! . Esan zuen mutilak . -        Ez , ez , ez kezkatu..... ni neu naiz ! ….sagarrak hartzen ari naiz eta . Esan zuen gizonak . –Sagar bat nahi duzue?-        Bai , bai , mila esker . Erantzun zuten haurrek .Baina , berriro mutiko batek eskatu zion beste sagar bat gizonari . Honek eman zion iribarrez.

Umeek sagarrak gorde zitúen eta bere bidea jarraitu zuten lorategi batera heldu arte. Han, emakume bat zegoen hostoak hartzen lurretik.

Orduan,neska-mutilek galdetu zioten: -Nahi duzu guk laguntzea? -Bai, mila esker! Lorategia garbi-garbia geratu denean emakumeak bakoitzari gozoki bat eman zion.Baina beti bezala, batek eskatu zizkion bi gozoki.

Han, mutil elbarri bat zegoen aulki gurpildun batean . Orduan gure lagunaklore bat, pusika bat, gozoki bat eta sagar bat eman zizkion.Beste haurrak guzti hau ikustean aho-zabalik geratu ziren.Azkenean guztiok ulertu zuten gure laguna oso eskuzabala zela.Hemendik aurrera mutil elbarrirekin ere jolastera joan ziren. 

Hala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan......

Eta atera dadila herriko plazan.