Post on 31-Dec-2019
1.
Joan zen larunbatean Beasaingo Idazlehiaketa-ren XVIII. Edizioak bere sariak banatu zituen. Uda-letxea Pleno Aretoan izan zen ikasleentzako Beasain izeneko idazlehiaketaren XVIII. Edizioaren sariak ematen. Lehiaketara 154 lan aurkeztu ziren eta hauetatik 39 izan dira sari-tuak. Goierriko ikasleei zuzendutako lehiaketa da eta bi mailatan zatituta dago: txikien maila, 8 eta 12 urte bitartekoentzat eta handiena, 12 eta 18 urte bitartekoentzat. Sarituak banan– banan deitu zituz-ten eta bakoitzari zegozkion oroigarria eta diru sa-ria eman zizkioten. Beasaingo udalak udaberrian ar-gitaratuko duen liburu batean bilduko dira litera-tura lan hauek guztiak.
Berriemailea: Maite Odriozola
1. AZALA: XVIII. Beasain Idazlehiaketa 2. INKESTA: Irakurtzea 3. ALBISTEAK 4. BITXIKERIAK: Igela 5. EGURALDIA 6. AMARA BERRI SAREAN: Bermeoko San
Frantzisko eskolakoen lana
ERREDAKTOREAK
Oihana, Raquel, Samuel eta Unai
EDITORIALA
Kaixo, lagunok!!! Gaur Unai, Raquel, Sa-muel eta Oihana egun-karia egiten gaituzue. Asko irakurtzen al du-zue? Hauxe da gaurko inkestaren galdera. Beno, espero dugu bai-etz. Bestela, irakurri gure lana Ea interesgarria irudi-tzen zaizuen! Agur eta asko irakurri!!!
2008/02/21
www.urdanetaikastetxea.org 44. zenbakia
2.
Irakurtzea oso garrantzitsua da, asko ikasten delako. Horregatik lagunei irakurtzeari buruz ondoko galderak egin dizkiegu:
1. Asko irakurtzen al duzu?, noiz? 2. Zein da irakurri duzun azken liburua?
Jakue
1. Ez, gauetan. 2. ”El equipo Tigre”.
Alin
1. Bai, egunero. 2. “Dinosaurios”.
Aitor
1. Bai, irakurketa fitxa ekarri behar dudanean.
2. Ez naiz izena gogora-tzen.
Elena
1. Bai, gauean. 2. “Harry Potter”
Verónica
1. Ez, batzuetan. 2. “Junye Beyonce y los
monstruos debajo de la cama “.
Ane 1. Bai, gauean. 2. “Juana y el 6,25”.
Iñigo
1. Bai, gauean. 2. “Punki”.
Amaia
1. Ez, gauean. 2. “Nijterida eta Koomori
saguzarrak” .
3.
NABARRE BERRIRO ETXEAN
Nabarre izeneko bekadari orain dela urtebete transmisore bat jarri zioten bizkarrean. Gero libre utzi zuten Aralarren eta orain jakin dute Errusia-raino bidaiatu duela. Aurten 7.500 kilometro egin ditu etxera bueltatu arte. Hori dena jakin izan dute transmisoreari es-ker.
Berriemailea: Elene
AUTO ISTRIPUA
Herenegun Andoainerantz zihoazen bi autok elkar jo zuten Billabonako A-15 errepidean. Gidatzen zihoan gizon bat hil egin zen eta, horretaz aparte, ez zen zauriturik izan. Ezbeharra arratsaldeko 7:30ean gertatu zen. Istripuaren ondorioz, bi norabideak itxi behar izan zituzten eta 20:00ak aldera karril bat ireki ahal izan dute.
Berriemailea: Elixabete Garmendia
MENDIAN SUA
Astelehenean, goizeko 5:00etan, sutea egon zen Itsasondon, Urkia auzoan. Suak kalte asko eragin ditu; guztira sei hektarea baso erre dira. Suhiltzaileei esker sua ez da etxe ez baserrietara iritsi. Baso suhiltzaileak sua itzaltzen aritu dira. Foru suhiltzaileak, berriz, etxeetara baserrietara sua ez gerturatzen saiatu dira. Oraindik ez dakite sua zerk edo zenek sortu duen.
Berriemailea: Haritz Pérez
Nabarre
Egilea: Joseba Ormazabal (2. Maila/ Urdin taldea) Moldatzaileak: Andrea eta Raquel
4.
5.
Momentu honetako tenperatura: 9º Atzoko tenperaturarik beroena: 18º Gau honetako tenperaturarik hotzena: 10º Zerua: Lainotuta dago. Lurra: Lehorra dago. Haizea Haize-meta: Barea. Haizearen norabidea: I-E tik dator. Euria Euri-mota: Ateri dago. Zenbat litro jaso dugu m2ko? 0 litro. Presioa: 1.010 mb. Hurrengo orduetarako aurrikuspena: Eguzkitsua izango dela uste dugu.
ESAERA ZAHARRA: Eguzkia eta euria, Erromako zubia.
IRAKASLEEN KOMUNAK
Aurten irakasleen komunak berritu dituzte, oso zaharrak zirelako. Komunak bigarren solairuan daude, ikasleen komunen ondoan. Bi ko-mun daude manparak banatuta. Oso dotore gelditu dira !!! Komun berriak
IÑIGOREN URTEBETZEA
Gaur Iñigo Aseginolazaren urtebetetzea da. Hamabi urte bete ditu. Iñigo 6. Mailan dago eta Hori taldekoa da.
ZORIONAK, IÑIGO !!! Iñigo
IKASLE BERRIA PRENTSA GELAN
Gaur ikasle berria dugu Prentsa gelan. Samuel du izena eta Erruma-niatik dator. 5. Mailan dago eta More taldekoa da. 11 urte ditu eta iaz etorri zen Ordiziara. Oso mutil jatorra da eta ondo moldatzen gara. ONGI ETORRI, SAMUEL, GURE ESKOLARA ! ! !
Oihana eta Raquel Samuel
6.
Hemen dugu Bermeoko San Frantzisko eskolakoen beste lan bat. Txikiek egindako marrazkiak dira. Benetan politak dira. Zorionak, txikiok, eta segi horrela!