XABI ETA OTSOA

Post on 07-Jan-2016

47 views 1 download

description

XABI ETA OTSOA. Orain dela urte asko, Xabi izeneko mutil bat bere amarekin bizi zen herri txiki batean. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of XABI ETA OTSOA

Orain dela urte asko, Xabi izeneko mutil bat bere amarekin bizi zen herri txiki batean.

Xabi zortzi urteko mutiko bat zen. Baxua eta pixka bat loditxoa.. Ile horixka zeukan eta beti tente-tente eramaten zuen. Begi urdinak zituen eta bere sudurra txikia eta zorrotza zen. Harro samarra zen baina orokorrean mutil ona, zikina eta azkarra.

Herriaren ondoan baso handi bat zegoen. Xabiri asko gustatzen zitzaion hortik paseatzea, loreak biltzea eta zuhaitzen artean jolastea. Bere amak beti esaten zion kontuz ibiltzeko, batez ere, basoko animaliekin. Baso hartan, otso handi, maltzur eta gezurti bat bizi zen.

Behin otsoak zazpi egun jan gabe zeramatzan. Orduan, herrira hurbiltzea erabaki zuen janariaren bila. Basoaren erdian zegoenean, Xabi potoloa ikusi zuen zuhaitz baten gainean. Otsoari, mutila ikustean, ahoa urtu egin zitzaion eta pentsatu zuen:

-Hau goxoa!. Berehala jango dut!.

-Mutila, zer egiten ari zara hor gainean? – galdetu zuen otsoak.-Mendi polit horiek ikusten ari naiz –erantzun zuen Xabik.-Jaits, jaitsi, nirekin jolastera!. Ni bakarrik nago lagunik ez

dudalako –esan zuen otsoak ahopeka.Xabiri otsoa pena eman zion eta oso arin jaitsi zen zuhatzetik

otsoaren asmoak jakin gabe.

Otsoak proposatu zion Xabiri harrapaketan jolastea. Lehenengo, Xabiri tokatu zitzaion otsoaren atzean joatea eta horrela eman zuen denbora luze. Bat-batean, mutila konturatu zen gero eta hurrunago zegoela bere etxetik, horregatik esan zion otsoari:

-Ezin dut zurekin jolastea, berandu da eta ama nire zain dago.-Ez kezkatu, jarri nire gainean eta nik eramango zaitut –lasaitu

zion otsoak.-Mila esker!, baina ezin dut zurekin joan. Nahi baduzu bihar

elkar ikusiko dugu.

Xabi korrika hasi zen bere etxera ailegatzeko lehenbailen. Baina burua bueltatzean konturatu zen otso maltzurra harrapatzeko prest zegoela.

Xabik harri gogor bat hartu zuen eta otsoari bota zion. Orduan, Xabik bidelaburretik amarengana abiatu zen ziztu bizian.

Gertatutakoa kontatu zion Xabik amari. Pentsatu gabe, ama basora joan zen erratza zeramala.

Otsoa erdi lotan zegoen eta amak kolpe batzuk eman zizkion ipurdian. Otsoa esnatu eta korrika joan zen bere kobazulora. Honezkero, otsoa ez da agertu basotik eta Xabik bere lagunekin jolasten du oso zoriontsu.

Eta hala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila kueto patioan.