1. BERRIA 6. ABESTI GUSTOKOA · Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire...

14
6. ABESTI GUSTOKOA 7. JOLASA 8. HOROSKOPOA 9. ERRONKA 10. JARRAITZAILEEN MARRAZKIAK 1. BERRIA 2. XERPAREN ISTORIOA 3. ELKARRIZKETA 4. TXISTEAK 5. ASMAKIZUNAK

Transcript of 1. BERRIA 6. ABESTI GUSTOKOA · Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire...

Page 1: 1. BERRIA 6. ABESTI GUSTOKOA · Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire historia jakin nahi duzue? Eta zeren zain gaude bada? Bilbo inguruan jaio nintzen duela,

6. ABESTI GUSTOKOA7. JOLASA8. HOROSKOPOA9. ERRONKA10. JARRAITZAILEEN MARRAZKIAK

1. BERRIA2. XERPAREN ISTORIOA3. ELKARRIZKETA4. TXISTEAK5. ASMAKIZUNAK

Page 2: 1. BERRIA 6. ABESTI GUSTOKOA · Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire historia jakin nahi duzue? Eta zeren zain gaude bada? Bilbo inguruan jaio nintzen duela,

ZIBERLUDOTEKA ETA ASTEKARIA IREKI DUTE BEHINGOZ LUDOTEKAKO ETA GAZTELEKUKOBEGIRALEEK

Kaixo lagunok! Ni nor naizen al da zuen

galdera? Ni Xerpa naiz, ludotekako

begiraleetako baten txakurtxoa! Berri honetan

azalduko dizuet zer egiten ari naizen hemen,

baina, lehenik eta behin, albiste zoragarri

batekin nator, eta kontatu ezean zaunkaka

hasiko naiz, beraz, hemen duzue nire berri

ona!:

Etxean geratu behar garenez, ludotekak eta

gaztelekuak martxan jarri dira etxe guztietako

txokoetara ekintza ezberdinak iristarazteko eta

egonaldia dibertigarriagoa eta ez hain

aspergarri egiteko.

Gainera, geroz eta modernoago egiten ari dira

beraien bloga! Egunero zerbait ezberdina

igotzeaz gainera, beraien argazkia ere jarri

zuten apirilaren 4ean. Zeinen politak dauden

gogorarazteko edo itzultzen garenerako beraien

aurpegiez ez ahazteko. Baina konturatu al

zarete? Baten batek ilea moztu du eta besteren

bati azaldu zaio aurpegian! Baina, ikusi al

duzue zeinen eder eta polit dauden!?

Beraien gogorik eta asmorik onenarekin

egindako blog honen bitartez zuengana iritsi da

gure astekaria ere!

Baina, astekari hau ez da serio irakurtzeko

gauza bat bezala hartu behar! Aldizkari hau

aisialdian eta, gainera, barre batzuk eginez

irakurtzekoa da. Astekaria, izenak dioen bezala,

astean behin aterako den aldizkari moduko

argitalpen bat da. Baina, beti ez dira atal

berdinak aterako, noski, bestela aspergarria

gerta dakiguke eta.

Astekari honetako atal batzuk honakoak izango

direla proposatu dute gure begirale maiteek:

alde batetik, barre egiteko albiste bat edo

beste, bestetik, elkarrizketa dibertigarri bat

begiraleetako bati. Ondoren, asmakizunak eta

txisteak ere edukiko ditugu, barrez lehertzeko

edota pentsatzen aritzeko. Gure garaiko eta

gure guraso eta aiton-amonen garaiko abestiak

ere irakur edo kanta ditzakegu. Denbora pasak

edo jolasak ere proposatu dizkigute, baita

mandalaren bat edo beste ere. Hala ere, ez dira

beti geldirik egoteko ekintzak izango, izan ere,

ludofit ere sortu dute, kirola etxe barruan ere

egin daitekeelako eta gainera mugitzea ere

ondo datorkigulako, bestela nire arbasoek

esaten zuten bezala: “jan eta lo, beti potolo!”

Eta, zer gehiago? Gauza gehiago ere badituzte

esku artean; erronkak proposatu dituzte, zuen

artean nork lortzen dituen eta nork ez ikusteko

eta, beste batzuk, taldean egiteko ere

proposatu dituzte, nola ez!

Baina, hau dena ez dute zuek gabe egingo!

Zuen parte hartzea ere beharrezkoa dute lan

hau dena aurrera eramateko eta, horretarako,

laguntzeko modurik onena: begiraleek

proposatzen dizkizueten gauzen argazkiak

bidaltzea da, beraiek astekarian jartzeko eta

zuek denen artean ikusi ahal izateko.

Zer iruditzen zaizue astekari honen lehen

alearekin hasten bagara? Geroago topatuko

gara! Muxu handi bat!

XERPA

Page 3: 1. BERRIA 6. ABESTI GUSTOKOA · Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire historia jakin nahi duzue? Eta zeren zain gaude bada? Bilbo inguruan jaio nintzen duela,

Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire historia jakin nahi duzue? Eta zeren zain

gaude bada?

Bilbo inguruan jaio nintzen duela, gizakien urteetako bi urte, baina zakurren urteetako 18 urte. 5

senide ginen etxe artan, baina, gure jabeek ezin zutenez gu denon kargu egin, nire oraingo jabearen

etxera ekarri ninduten, Errenteriara. Bertan Naiara ezagutu nuen, nire jabea dena. Naiara, zuen

begiraleetako bat ere bada ludoteketan, ezagutzen al duzue?

Berarekin eta bere familiarekin bizi naiz, baina tarteka abenturatxoak ere

bizitzen ditut, noski! Normalean, paseatzera ateratzen gara eta, baserri batean

bizi garenez, zelaian eta mendian saltoka eta korrika ibiltzen naiz, txori

guztiekin harrapaketetan jolasten. Tarteka, pelota bat ere uzten didate

jolasteko! Baina, honetaz nekatzen naizenean, gustukoena, errekako uretan

sartzea da, dena lokatzez bete eta gero gizakien gaienera salto egitea; denak

zikin-zikin eginda bukatzen dugu baina, ez didate errietarik egiten, beraiek ere

gustuko dute eta nirekin jolastea!

Baina, ba al dakizue nire izena nondik datorren? Goazen ba abenturatxo bat elkarrekin bizitzera!

Egun batean, oraindik txikia nintzela eta nire izena pentsatzen ari zirela, Naiararekin zelaian barrena

paseatzen nenbilela, txoritxo bat egertu zitzaidan muturraren aurren. Berarekin hitz egin eta

harrapaketetan jolasten erakutsi zidan, beraz, bere atzetik korrika hasi nintzen, nahiz eta bera ni

baino azkarragoa zen, hegan egiten zuelako, batez ere.

Bere atzetik hain gogotsu nindoan korrika, ezen basoan sartu ginen. Une horretan zuhaitz baten

atzetik gora egin zuen eta iada ikusten ez nuenean, galduta nengoela ikusi nuen. Non ote nengoen

ere ez nekien eta Naiara ere ez nuen entzuten iada. Nire buruari zergatik ez ote nion kasurik egin

galdetzen nion, aurrera jarraitzen nuen bitartean.

Egunak pasa ziren eta oraindik ez nuen etxea ikusten. Jendea nire ondotik pasatzen zen, baina ez

nuen inor ezagutzen. Beste animaliei ere galdetzen nien, baina ez zekiten non zegoen nire etxea.

Bat batean, oinetan, hotza nabaritzen hasi nintzen. Begiak ireki

nituen eta dena zuri zuri zegoela konturatu nintzen. Hori izango

zen elurra deitzen dioten gauza xelebre hori. Jolasean hasi

nintzen zera zuri horrekin, saltoka eta zilipurdika, bat batean

norbaiten aurka talka egin nuen arte.

Tibeteko Mastin bat zen. Ilea besterik ez zitzaion ikusten, ez

begirik, ez eta muturrik ere. Isatsa hanka artean sartu eta

beldurturik zein zen galdetu nion. Berak Chandra izena zuela

esan zidan eta mendi zakurra zela ere azaldu zidan. Zer esan

nahi ote zuen ere ez nekien, mendi zakurra?

Page 4: 1. BERRIA 6. ABESTI GUSTOKOA · Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire historia jakin nahi duzue? Eta zeren zain gaude bada? Bilbo inguruan jaio nintzen duela,

Beraren lagun egin eta herrira jaitsi ginen. Bertan bere etxean adeitasun osoz hartatu ninduten.

Gauean, Chandrak ideia zoragarri bat izan zuen eta honela esan zidan: “Bihar goizean, nire jabea

eta nirekin mendirik gailurrenera igoko gara, turista batzuei laguntzera. Bertatik, mundu guztia

ikusten da, hasieratik amaieraraino. Zure etxea ere bertatik ikusiko da eta, horrela, nora joan behar

duzun ere jakingo duzu”.

Ideia oso ona iruditu zitzaidan eta horrela egin genuen, ikusi dudan mendirik garaienera igo ginen

elur artean, eskailera batzuen gainetik amildegietara ez erortzeko eta guzti. Goraino iritsitakoan,

Chandrak honela esan zidan: “Ongi etorri Everest-era! Himalaiako mendirik gailurrenera! Gu ia

egunero igotzen gara sherpa lanak egitera, hau da, turistei bidea erakustera eta igotzen laguntzera”.

Bat batean, hantxe ikusi nuen nire etxea, hantxe ikusi nuen Naiararen baserria, Errenterian!

Berriz ere herrira jaitsi ginenean, Chandraz agurtzen hasi nintzenean, honela esan zidan: “Ezagutu

dudan sherparik hoberena zarela esan beharrean nago, hain gazte eta iada Everest igotzeko gai izan

zara!”. Hitz horiek buruan geratu zitzaizkidan eta,

etxerako bidean, hitz horiek buruan bueltaka nituela,

errazagoa egin zitzaidan bidea.

Etxera iritxitakoan, Naiararen besoetara salto egin nuen.

Horiek ziren horiek malko festak eta barreak!

Lasaitutakoan, nire abentura kontatu nion eta berak nire

izena zein izango zen adierazi zidan: XERPA! Geroztik,

mendian ez naiz galtzen eta, gainera, galduta dauden

guztiei bidea erakusten ibiltzen naiz San Marko

mendiaren inguruan.

Beraz, nire izenak dioen bezala, astekari honetan, zuen sherpa izango naiz. Jarraitu niri eta ez zarete

galduko!

Xerpa

Page 5: 1. BERRIA 6. ABESTI GUSTOKOA · Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire historia jakin nahi duzue? Eta zeren zain gaude bada? Bilbo inguruan jaio nintzen duela,

ASIER RUIZ, 29 URTE, ERRENTERIA:

1. ZEIN LUDOTEKETAN EGITEN DUZULAN?

Nire lana Agustinetako auzoko ludotekanburutzen dut.

2. GUSTURA ARITZEN ZARA LUDOTEKANLANEAN?

Oso gustora nago ludotekan, haurrekinjolasten eta beste edozein ekintza askoegiten. Beraien poztasuna lortzen duzuneanzure lanaren helburua lortzen ari zarelakonturatzen zara.

3. ZEIN DA ZURE KIROL GUSTUKOENA?ZERGATIK?

Futbola da nire bizitza osoan gehienpraktikatu eta ikusi dudan kirola, bainaazken urte hauetan korrika egiten direnlasterketak oso gustoko ditut eta, batez ere,Behobia-Donostia lasterketa. Honek ez duesan nahi futbola alde batera utzi dudanik,izan ere, gazte talde baten entrenatzaileanaiz eta Anoetara ahal dudan guztietanjoaten naiz. Txikitatik nire aitarekinErrealaren partiduak ikustera joaten nintzeneta hortik futbolaren indarra nire bizitzan.Behobiaren kasuan, anekdota txiki batekinazalduko dizuet: 14-15 urte nituela,gurasoekin gerturatu nintzen lasterketaikustera eta, hain zuzen ere, nire osabaanimatzera. Hainbeste jende ikusita eta giroizugarri hori sentituz, 18 urte betetzeansaiatu behar nintzela esan nion neureburuari.

4. ZEIN DA ZURE JOLAS GUSTUKOENA?ZERGATIK?

Egia esan, jolas asko daude gustokoditudanak eta zaila egiten zait bakarraaukeratzea, horregatik bi aipatuko ditut:Bote-bote (gure ludotekako parkean egitendugun jolasa) eta Virus mahai-jolasa.

5. ZEIN DA ZURE LIBURU GOGOKOENA?ZERGATIK?

Egia esan ez ditut liburu asko irakurri bainaaurreko galdera batekin lotura zuzena du.“La Behobia: crónica de un desafio” liburuaoparitu zidaten nire urtebetetze egunean eta,egia esan, oso azkar irakurri nuen, kontatzenduen istorioak benetan gertatzen direnegoerak azaltzen dituelako.

6. ETA ABESTI KUTTUNENA? ZERGATIK?

Seguraski David Bisbalen abestiren bat,edozein. Txikitan entzuten hasi nintzentelebistako programa batean eta hortikaurrera bere abesti guztiak gustoko ditut.

7. ZEIN DA ZURE KOLORERIKGUSTOKOENA? ZER BURURATZENZAIZU LEHENENGO GAUZA KOLOREHORRETAN PENTSATZEN DUZUNEAN?

Betidanik asko gustatu zait hondartzarajoatea eta, itsasoaren kolorea urdina denez,hori da arrazoi nagusia, gustoko izateko.Burura etortzen zaidan lehengo gauza zeruada. Egun hauetan asko ikusten ez dugunzerbait, baina, seguraski, ateratzengarenean asko disfrutatuko duguna, udarairistean.

8. GUSTUKO AL ZENUEN IKASTEA?

Egia esateko bai, ez nintzen asko kexatzen.Pentsamendu positibo bat izaten nuen betiburuan: “orain ikasi behar da, etorkizuneanlan egiteko”.

Page 6: 1. BERRIA 6. ABESTI GUSTOKOA · Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire historia jakin nahi duzue? Eta zeren zain gaude bada? Bilbo inguruan jaio nintzen duela,

9.ESKOLAKO ANEKDOTAREN BAT?

Gure Lehen Hezkuntzako azken urtean,inauterietan nire lagun batekin mozorrotzeaerabaki nuen. Gure artean altueradesberdintasuna zegoenez, Mortadelo etaFilemonen karetak erosi genituen. Gero, arropalortu genuen eta patiora jeitsi ginen. Guregelakoak kenduta, inork ez zekien zein zegoenkareta horien azpian eta txaloka hasi ziren, gurikareta kentzeko eskatuz.

10. ETA LUDOTEKAKOREN BAT?

Gure ludotekan, espazio arazoak direla eta,askotan gertatzen dira anekdotak. Baina, egunbatean, asko larritu gintuena, ludoteka urezgainezka ikustea izan zen. Ondoan ditugunkomunek gainezka egin zuten eta ura guregelara sartu zen. Guztion laguntzarekin uralehortu genuen eta egun horretan kanpoan egonginen jolasten.

11. NOLA DARAMAZU ETXEAN EGOTEA?

Hasieran, arraroa izan zen eta zalantza askosortzen ziren. Kalera noiz bueltatuko garen ezjakitea, bueltatzen garenean gure bizitza nolaizango den ez jakitea, gure ohiturak askoaldatuko diren edo ez… Hala ere, etxean gauzaasko egiten ditut egunean zehar etanormaltasunez hartzen ditut egun hauek.

12. ZER EGITEN DUZU EZ ASPERTZEKO?IDEIARIK?

Etxeko lanak egiten ditut egunero, gureegunerokotasunean egiten ez ditugunak.Bazkaria eta afaria prestatzeko denbora gehiagoinbertitu eta zerbait goxoa prestatu. Ariketafisikoa egitea ere komenigarria da eta gustokoditudan telebistako serieak ikusi dutut azkenegun hauetan.

13. ZER DA GEHIEN BOTATZEN DUZUNAFALTAN?

Batez ere lagunak eta familakoak ez ikustea.

14. ZEIN DA KALERA IRTETEAN EGINGODUZUN LEHEN GAUZA?

Seguraski familiakoekin elkartu kafe bat hartzekoeta lagunekin bazkari edo afari bat egitea.

15. HAURRENTZAKO MEZURIK? ETAHERRIKOENTZAKO?

Jende asko arduraz jokatzen ari da egunhauetan eta falta diren egunetan horrelajarraitzea eskatuko nieke. Jolasak, eskulanak etabeste ekintzak egitea proposatzen diet,etxekoekin egotea, etxean gelditzea etaseguraski ateratzen garenean baloratzen ezgenituen gauza asko kontuan hartuko ditugula.

•GIZON BAT MEDIKUARENEAN:

Gizon bat medikuarenera joan zen eta esan zion:

- Gizonak: Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire

puzkerrek ez dute usainik.

- Medikuak: Hori ez da posible. Bota ezazu bat

oraintxe bertan!

- PPPPPPPRRRRRRRRR!!!

- Medikuak: Hori larria da! Ebakuntza behar

duzu!

- Gizonak: Ipurdian?

- Medikuak: Ez gizona! Sudurrean!

•Bi mendien artean tiro zaratatsua, sudurra

itxiarazten duen tiro usaintsua. Zer da?

Erantzuna: puzkerra

Page 7: 1. BERRIA 6. ABESTI GUSTOKOA · Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire historia jakin nahi duzue? Eta zeren zain gaude bada? Bilbo inguruan jaio nintzen duela,

MUSIKAREN DOINUA

Musikaren errotiksortutakoa, azalduezinezko sentimendua.Musikaren itzaleandantzalekua.Musikaren doinua...

Herri arteko loturaneragin dezala.Gure barneko grinakkonpondu ditzala.Azaleko liskarretanlaguntzazkoa.Musikaren doinua...

Irabazi edo galdu,beti zurekin doa.Alde egin edo geratu,beti zure barnean.Punk doinuak, zein blusaedo ska musikaberdin du erabakia,Musikaren zentzua…

Mundu libre bat dagozure aurrean.Erabaki anitzezkoaukera sorta.Emozio sortzailebadugu alboan.Musikaren doinua...

Irabazi edo galdu,beti zurekin doa.Alde egin edo geratu,beti zure barnean.Punk doinuak, zein blusaedo ska musikaberdin du erabakia,Musikaren zentzua...

Irabazi edo galdu,beti zurekin doa.Alde egin edo geratu,beti zure barnean.Punk doinuak, zein blusaedo ska musikaberdin du erabakia,Musikaren zentzua…

https://www.youtube.com/watch?v=EF3Rlz6X0Aw EN TOL SARMIENTOhttps://www.youtube.com/watch?v=rWHCcF0aEro GOAZEN!

Page 8: 1. BERRIA 6. ABESTI GUSTOKOA · Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire historia jakin nahi duzue? Eta zeren zain gaude bada? Bilbo inguruan jaio nintzen duela,

Perretxiko erdia falta zaigu,lagunduko al diguzu osatzen?

Laukitxoak zenbatuz errazago egingo duzu.

Lagundu txakurrari eta katuarihondartzako gauzetaraino iristen!

Honako marrazki hau osatzeko,zenbakidun puntuak txikienetik handieneralotu beharko ditugu, ea zer azaltzen zaigun!

Page 9: 1. BERRIA 6. ABESTI GUSTOKOA · Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire historia jakin nahi duzue? Eta zeren zain gaude bada? Bilbo inguruan jaio nintzen duela,

Ondorengo sukaldariak errezeta egitekoHurrengo osagaiak behar ditu,

lagundu aurkitzen eta kolorezta itzazu!

Irudi honetan,7 ezbardintasun aurkitu

Page 10: 1. BERRIA 6. ABESTI GUSTOKOA · Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire historia jakin nahi duzue? Eta zeren zain gaude bada? Bilbo inguruan jaio nintzen duela,

TARTALOUrtarrilaren 20tik otsailaren 18raBegi bakar horrekin eta duzungaraierarekin seguru dena ikusiko

duzula, baita sudur punta ere! Bi begi ditugunokezin izaten dugu sudur puntako grano hori ikusi!Zeinen erraza duzun zuk lehertzeko!

GALTZAGORRIAKOtsailaren 19tik martxoaren 20raTxikitxoa zara baina azkarra oso!Galtza gorriek begiekin bat egiten

dizutela esango nuke. Baina gaiztakeria txikiakegitea ere oso gustoko duzu, batez ereakerbeltzek laguntzen bazaitu!

HERENSUGEAMartxoaren 21etik apirilaren 20raNeguan ziur hotzik ez duzula pasako,hatsa bota eta dena berotzen duzueta! Gainera, barbakoa egiterakoan,

zure sua itzaltzeko beldurrik ez dago! A zernolako zortea duzuna!

LAMIA

Apirilaren 21etik maiatzaren 20ra

Uretan zurekin lasterketarik ezdudala egingo garbi dago, igerian irabazi egingodidazu eta! Gainera, ile polit horrekin beti osoeder egoten zara! Baina hankeko eraztunakjartzeko nola egiten duzun jakin nahiko nuke…

BASAJAUN

Maiatzaren 21etik ekainaren 20ra

Lasai, noizbait jarriko da berriz eremodan gorputz guztian zehar ileaeramatea, itxaron pittin bat etaikusiko duzu! Hala ere, itxura ez dagarrantzitsua, baina bai zure basoakzaintzeko lana, mila esker naturazaintzeagatik!

BASANDEREEkainaren 21etik uztailaren 20raZure urrezko orrazearekin aberats zara, etakobazuloaren zaindari bikaina gainera,basajaunekin bikote perfektua egiten duzu. Betizaude itxura onarekin eta, gainera, natura erezaintzen duzu, mila esker!

GAUEKO

Uztailaren 21etik abuztuaren21era

Otso beltz baten antzerakoa zara,gauaren zaindari bikaina, egunez ibiltzengarenon zaindari amorratua. Indarra etasendotasuna nabari zaizkizu urrutitik eta,gainera, izarren dizdira daukazu gainean!

JENTILAK

Abuztuaren 22tik irailaren 22ra

Izugarrizko indarra duzu eta betilaguntzeko prest zaudela ikusten da.

Mendietan harriak mugitzen dituzu baina, kontuz!Etxean ez hasi paretak mugitzen! Familiakoakhaserretuko dituzu eta!

AKERBELTZIrailaren 23tik urriaren 22ra

Jai giroa asko gustatzen zaizu etabeti zara festaren gune nagusia.

Zirikatzea asko gustatzen zaizu baina beti zaudelaguntzeko prest, batez ere galtzagorriei, beraiengaiztakeritxoak egiten!

MARIUrriaren 23tik azaroaren 22ra

Mendi tontorrak gustoko dituenpertsona zara eta beti eder ikusten zaizu gainera.Nagusi izaten zara ekintza guztietan. Amalurraren oso laguna zara, natura maite duena etazaintzen duena, gainera!

ZIRIPOT

Azaroaren 23tik abenduaren20ra

Oso ipuin kontalari ona zara, entzule guztiak adi-adi edukitzen dituzu, Lami ere adi-adi jartzenduzu zure kontakizunak entzuten. Gainera,akerbeltz eta galtzagorriak lasaitzen laguntzenduzu zure ahots polit horrekin!

SUGAARAbenduaren 20tik urtarrilaren 19ra

Mariren oso adiskide ona.Goxotasuna ematen duzu nora nahi zoazela ere.Hotz dagoenean ere, izkina guztiak berotzendituzu! Gaizkia eta ongia ondo desberdintzendituzu eta badakizu noiz erabili bakoitza!

Page 11: 1. BERRIA 6. ABESTI GUSTOKOA · Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire historia jakin nahi duzue? Eta zeren zain gaude bada? Bilbo inguruan jaio nintzen duela,

SORGINAREN ERRATZA!

Materiala: erratza.

Erronka: erratza bi eskuekin heldu. Askatu gabe, bizkarraren atzetik pasa,

ondoren hanken azpitik eta berriro ere aurrera ekarri. Hau dena, erratza bi

eskuetatik askatu gabe.

1 2 3 4

ZUEN MARRAZKIAK HURRENGO ASTEKARIETAN IKUSI NAHI IZAN EZKERO,

[email protected] EMAILERA BIDALI DITZAZKEZUE, ZUEN

IZENAREKIN ETA ASTEKARIAN JARTZEKO DELA ADIERAZIZ!

Page 12: 1. BERRIA 6. ABESTI GUSTOKOA · Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire historia jakin nahi duzue? Eta zeren zain gaude bada? Bilbo inguruan jaio nintzen duela,

IGONE

JURDANA

Page 13: 1. BERRIA 6. ABESTI GUSTOKOA · Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire historia jakin nahi duzue? Eta zeren zain gaude bada? Bilbo inguruan jaio nintzen duela,

SHARA

AINHOA

ASIER

Page 14: 1. BERRIA 6. ABESTI GUSTOKOA · Lagunok, ni Xerpa naiz, zuen astekariko lagun zintzoa! Nire historia jakin nahi duzue? Eta zeren zain gaude bada? Bilbo inguruan jaio nintzen duela,

ITZIAR

NAIARA ETA XERPA