1. foroa

6
ZE NOLAKO ANIZTASUNA ETA HEZIKETA BEREZIKO FILOSOFIA DAGO ZENTROAN? Blog-ean esan bezala, Zarauzko Orokieta ikastetxean egiten ari naiz practicuma aurten. Eskola hau euskal eskola publikoa da eta, Zarauzko egoera sozioekonomikoa kontutan hartuta (hiri txikia, etorkin asko…), aniztasun handia dago eskolan. 884 ikasle ditu Orokietak aurten eta guztiak oso anitzak; etorkin kopuru handia dago (munduko txoko askotatik etorritako jendea), erritmo desberdineko ikasleak, mutilak, neskak... Aniztasun hori positiboki baloratzen da eskola honetan eta hezkuntza ahalik eta inklusiboena garatzen saiatzen da. Eskola publikoa izateaz gain, 2008-2009. Kurtsoaz geroztik Ikas Komunitateen sarean sartuta dago, horrek berarekin dakartzan eraldaketa guztiekin, noski. Hezkuntza komunitatearen partaidetza areagotuz eta ikas komunitateko izaerarekin bate egiten duen metodologia areagotuz, bertako ikasle guztien hezkuntza prozesua hobetu nahi da. Aniztasunari lekua egin eta guztiek aurrera egitea lortu nahi da; ezberdinei eta laguntza gehiago behar dutenei laguntza esanguratsu eta eraginkorra izateko plangintza egiteko asmoa dute eta guztiei, benetan, ona dela uste dutelako, ikas komunitateko metodologian gero eta gehiago aritzeko aukera luzatu nahi zaie. Foro honetan aurkezten diren galderak erantzuteko, nik beha dezakedanaz baliatzeaz gain, txosten ofizialak ere eskatu ditut. Besteak beste, Aniztasunaren trataera dioen txostenean biltzen dira eskola honek aniztasunaren aurrean duen filosofia eta erantzuterakoan dituen baliabide guztiak, materialak zein pertsonala. Testuan dioenez, eskola-testuinguruan eta ikasleei dagokienez, erakusgarri desberdinak ditu aniztasunak: ikasteko estiloen aniztasuna, ikasteko gaitasunen aniztasuna, garapen-

Transcript of 1. foroa

Page 1: 1. foroa

ZE NOLAKO ANIZTASUNA ETA HEZIKETA BEREZIKO FILOSOFIA DAGO ZENTROAN?

Blog-ean esan bezala, Zarauzko Orokieta ikastetxean egiten ari naiz practicuma aurten. Eskola hau euskal eskola publikoa da eta, Zarauzko egoera sozioekonomikoa kontutan hartuta (hiri txikia, etorkin asko…), aniztasun handia dago eskolan. 884 ikasle ditu Orokietak aurten eta guztiak oso anitzak; etorkin kopuru handia dago (munduko txoko askotatik etorritako jendea), erritmo desberdineko ikasleak, mutilak, neskak... Aniztasun hori positiboki baloratzen da eskola honetan eta hezkuntza ahalik eta inklusiboena garatzen saiatzen da.

Eskola publikoa izateaz gain, 2008-2009. Kurtsoaz geroztik Ikas Komunitateen sarean sartuta dago, horrek berarekin dakartzan eraldaketa guztiekin, noski. Hezkuntza komunitatearen partaidetza areagotuz eta ikas komunitateko izaerarekin bate egiten duen metodologia areagotuz, bertako ikasle guztien hezkuntza prozesua hobetu nahi da. Aniztasunari lekua egin eta guztiek aurrera egitea lortu nahi da; ezberdinei eta laguntza gehiago behar dutenei laguntza esanguratsu eta eraginkorra izateko plangintza egiteko asmoa dute eta guztiei, benetan, ona dela uste dutelako, ikas komunitateko metodologian gero eta gehiago aritzeko aukera luzatu nahi zaie.

Foro honetan aurkezten diren galderak erantzuteko, nik beha dezakedanaz baliatzeaz gain, txosten ofizialak ere eskatu ditut. Besteak beste, Aniztasunaren trataera dioen txostenean biltzen dira eskola honek aniztasunaren aurrean duen filosofia eta erantzuterakoan dituen baliabide guztiak, materialak zein pertsonala.

Testuan dioenez, eskola-testuinguruan eta ikasleei dagokienez, erakusgarri desberdinak ditu aniztasunak: ikasteko estiloen aniztasuna, ikasteko gaitasunen aniztasuna, garapen-mailen eta aldez aurretiko ikaskuntzen mailen aniztasuna, erritmoen aniztasuna, interes, motibazio eta igurikapenen aniztasuna, gutxiengo etnikoen partaide izatea, gizarteko talde kaltetu edo baztertuen partaide izatea eta eskolaketa ezberdina izatea. Talde horiez gain, ordea, uste dut badaudela beste pare bat ere kontutan hartu beharko liratekeenak, ikasleen hasierako hezkuntza guztiz kondizionatzen baitute: hizkuntza aniztasuna eta genero aniztasuna.

Page 2: 1. foroa

Aniztasun hori eskola honetan errealitatea dela esatearekin ados nago. Dena den, txostenarekin jarraituz, hurrengo puntuan aniztasunari erantzuteko irizpide nagusiak aipatzen dira:

1. Orijinaltasuna2. Heterogeneotasuna3. Hezkuntza-erantzun berezia4. Hezkidetza 5. Kulturartekotasuna6. Lehen Hezkuntzan ikasle guztiek lortu beharreko helburuak.7. Gehien behar dutenei laguntzeko ekintza positiboak.8. Hezkuntza-premien erlatibotasuna, denboralitatea eta elkarreragina.

Teorian irizpide nagusi horiek aipatzen dituzten arren, ez dut uste praktikara eramaten dituztenik; edo ez behintzat nik ikusi dudanaren arabera. Hezkidetzak eta kulturartekotasunak, esaterako, ez dute presentzia handirik ni praktikak egiten ari naizen gelan eta, lantzeko gauza asko dauden arren, ez dut uste behar duen garrantzirik ematen zaionik. Orijinaltasuna dela eta, zer esanik ez; ez dut inondik inora ikusi. Gehienetan betikoa egiten dutela esan dezakegu, hau da, testuliburuetan oinarritzen dira, ordutegi itxiak dituzte, irakasleak izan ohi du protagonismoa gehienetan... Klaseak nahiko tradizionala (orijinalak ez behintzat) direla esango nuke.

Bestalde, premia ezberdinak ez dira kontutan hartzen eta gehiengo batentzat eskuragarria denarekin egiten da lan. Horrekin esan nahi dudana da, gehiengo edo normaltasun horretatik ateratzen direnek besteena arrastaka jarraitzea besterik ez dutela izaten. Premia berezia duten haurrekin (mapan daudenak eta laguntza jasotzen dutenak), berriz, gelan egoten da laguntza irakaslea ordurik gehienetan, baina lan ezberdina egiten dute. Horrek ez dio gelan parte hartzeko aukerarik ematen eta, ondorioz, jarduera ez da batere inklusiboa. Inklusiboa baino, integratzailea da.

Baliabideei dagokionez, alde batetik materialak edukiko genituzke. Hor barruan sartuko genituzke material didaktiko guztiak, bai orokorrean ibiltzen direnak, egokitzen direnak, IKT baliabideak, jolasak eta antzekoak. Horren barruan aipatzeko ere, Orokieta ikastetxean hiru laguntza gela, logopeda gela eta HIPIen edo hizkuntza gela bat daude. Aurrez esan dut Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleak ordu gehienak ikasgela barruan igarotzen dituztela, baina egunero orduren bat edo beste pasatzen

Page 3: 1. foroa

dute aipatu ditudan gela berezi horietan; bakoitzaren beharren arabera batean edo bestean, noski.

Baliabide pertsonalak direla eta, esan ikastetxe honen filosofiaren arabera, aniztasunari erantzuteko errekurtso pertsonalak komunitateko partaide guztiok garela uste dela. Beraz, multzo horretan sartuko genituzke: tutoreak, ikaskideak, beste irakasleak, HIPI irakasleak, Hezkuntza Laguntza Espezialistak, Pedagogia Terapeutikoko irakasleak, Kontsultorea, ALE irakaslea, Berritzeguneko aholkularia eta eskola-komunitateko hainbat partaide.

Dena den, Hezkuntza Premia Bereziari erantzuterako garaian, lanaren zati handiena Laguntza Zerbitzuko ekipoak egiten duela esango nuke: PTak, Kontsultoreak, ALEak, HIPIak eta Hezkuntza Laguntzako Espezialistak (hezitzaileak). Bestalde, kanpoko beste zerbitzu batzuen laguntza ere jasotzen dute: Berritzegunearena (Hezkuntza Premia Berezien aholkularia eta Terapeuta Okupazionala) eta beste erakunde batzuena (GAUTENA, EPI, CRI, ASPACE, Foru Aldundia, Udala, ARANSGI...).

Horrez guztiaz gain, ikastetxeak bestelako erantzun mota batzuk ere ematen ditu aniztasunaren trataera egokia emateko. Errefortzu programa ezberdinak dituzte, baina horiek baino interesgarriago eta garrantzitsuagoa iruditzen zait Talde Elkarreragileei aipamena egitea. Jakina denez, Talde Elkarreragileak jarduera arrakastatsuak dira, zientifikoki frogatuta ere badago. Jarduera honek inklusibitatea bultzatzen du erabat. Dena den, hurrengo foroan gehiago sakonduko dut gai hau.

Baliabide eta erantzunen aldetik, esan beharrik ez dago zerbitzu zabala jasotzen dutela Orokietan, baina eskola honetako aniztasunari erantzuteko filosofia dela eta, bereizgarria Ikas Komunitate izaera da nire ustetan. Oraindik ikasteko eta eraldatzeko asko falta den arren, pixkanaka ari dira komunitatea sortzeko bidean. Amets hori lortzen denean, ziur nago gaur egun aniztasunari ematen zaiona baino trataera askoz ere egokiago bat ematea lortuko dela.

NOLA LOTZEN DA IZAN NAHI DUDAN IRAKASLEAREKIN?Lehenik eta behin, esan Orokietako Ikastetxeko Curriculum Proiektuan

eta Urteko Plangintzan aniztasunaren trataeraren inguruan aipatzen den

Page 4: 1. foroa

filosofiarekin ados nagoela. Egia da eskola honen eguneroko egitean, askotan, teorian idatzita dagoena eta aldarrikatzen dutena ez dela ematen. Horregatik, teorian jartzen diren hitz polit guzti horiek nire etorkizuneko irakasle lanetan konpromisora eran nahiko nituzke. Badakit gaur egun hezkuntza sistema antolatuta dagoen bezala zaila dela egite horietako asko errealitate izatera pasatzea, baina uste dut gure esku dagoela sistema ezbaian jarri eta eraldaketak egitea hau guztia posible izan dadin.

Dudarik gabe ikasle guztiak, anitzak diren aldetik, eskolan hartzearen alde nago. Uste dut guztiek elkarrekin egin behar dutela hezkuntza ibilbide osoa. Gainera, guztion ezaugarriak hartu behar dira kontutan eta bakoitzak komunitatean ematen duena aintzat hartu eta positiboki baloratu behar dela, guztiongandik baitugu zer ikasia. Beraz, hezkuntza inklusiboa bultzatzen dut eta nik izan nahi dudan irakasleak hori bere lanean zimendu nagusitzat hartzea nahiko nuke.

Bestalde, Ikas Komutinatearen izate hori garrantzitsua dela uste dut. Horrek, komunitate osoaren konpromisoa eskatzen du eskolan. Horregatik, hezkuntzan murgilduko naizenez eta komunitate horren parte izango naizen aldetik, nire hondar alea jartzen saiatu beharko nukeelakoan nago; komunitatearen parte hartzeari bide emateaz aparte.

Ikas gela barruko jardunari dagokionez, Orokietan dagoen lan filosofiarekin ez nator guztiz bat. Gaur egun, jarduera inklusiboen inguruan dagoen ezagutza ikusita, uste dut badela garaia aldaketak egiten hasteko. Ezbaian jartzen dut Laguntza Gelen eraginkortasuna eta Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleak gela barruan egotea eta parte hartzea ikusten dut egokiago. Era horretan lan egiteko baliabideak egon badaude, baina horiek ezagutu, ulertu eta martxan jartzea falta da. Nik izan nahi dudan irakasleak, tradizionalki egiten ditugun gauzak aldatzeko beldurrik izan gabe, berrikuntzei ekitea gustatuko litzaidake. Horrek, noski, etengabeko formakuntza izatea eskatzen du eta hor ikusten dut irakasleek izan beharko luketen beste konpromiso bat; izan tutore, espezialista, PT… dena delakoa. Hori gutxi balitz, berrikuntza emango bada, komunitateko beste partaideei ere formakuntza eskaintzea oinarrizkoa dela deritzot.

Amaitzeko, ez dut ikusten argi gaur egun eta baita etorkizunean ere, PT edo Laguntza Irakasle batek duen profila. Ez dut uste gaur betetzen duena egokiena denik. Horren aurrean, ikasleen laguntza izateaz gain, irakasleen laguntza izatea ere gustatuko litzaidake. Irakasleei orokorrean,

Page 5: 1. foroa

baina tutoreei batez ere, ikasgelan egiten diren ekintzak eta jarduerak aniztasunari erantzutera egokitzen lagunduko dien profesionala izan beharko lukeela uste dut.

Azkena esandako horrekin lotzen dut jarraian dagoen argazkia. Laguntzaren ideia hori ondo azaltzen duela iruditu zait.