107 (2003ko urtarrila)

34
K I R O L A E G I T E R A K O A N , E U S K A R A Z H I T Z E G I N 2003ko URTARRILA, 107. ZENB. DOHAINIK Txapapotea ARRANTZALEEN ETORKIZUNA KOLOKAN Zumaiarra da munduko dantzari onena BALEIKEn egon da gurekin solasean

description

[Lucia Lacarra: dantza nire bizitza da] [20 urte kantari] [Zumaia ere belztuta] [Arrantzaleak larri] [Andoni Iztueta: aurtengo udaberrian ez dakit itsasora joango garen] (+330)

Transcript of 107 (2003ko urtarrila)

Page 1: 107 (2003ko urtarrila)

K I R O L A E G I T E R A K O A N , E U S K A R A Z H I T Z E G I N

2003ko UR

TAR

RILA

, 107. Z

EN

B. D

OH

AIN

IK

TxapapoteaARRANTZALEEN ETORKIZUNAKOLOKAN

Zumaiarra da munduko dantzari onena

BALEIKEn egon da gurekin solasean

Page 2: 107 (2003ko urtarrila)

AUXE DA aurtengolehen Baleike!! Gozo-gozoa!! Zapore bikainekoa!!Nahi baduzue tenteirakurri edo eserita.Zeuek aukeratu. Ze berri jartzen duenupeletik hastea modu

egokia dela uste dugu. Oraingoantxarretik hasiko gara, Zumaiara ereiritsi delako fuela. Egoera etagertakari triste hori ahazteko BertsoEskolaren historia biltzen duenliburua irakurtzea gomendatzendizuegu. Edo bestela, hango upelera jo etaLucia Lacarrak jardunian kontatu

dizkigunak irakurri, merezi du eta.Marka da gero, baina fuel madarikatuhori (edo fuela isurtzen eta zabaltzenlaga duten madarikatuak esanda, akasohobeto) gainetik kendu ezindagabiltza. Ur haunditan dabil batera etabestera, haizea nora fuela hara, etabide batez, gure arrantzaleenetorkizuna belztuz eta ilunduz.Portugal aldera ere iritsi omen da.Hango berri jakiteko aluga se upeletiktragoxka bat egitea baino moduegokiagorik ez da.Jatorduarekin aurrera eginda, aurretikizerdi patsetan egonda Baleike hobetosartzen omen da. Euskal Herrikofutbol selekzioarekin urtero egitendugu amets, eta beti garai beretsuan.

Aurrera egin eta eskuinetarabegiratuta zarrak berri aurkitukoduzue. Nostalgiko ipinita horixe dagure upelik maitagarriena. Oraingoanaspaldiko neguen berri izango duzue.Haiek bai neguak!!On egin, eta beldurrik gabe irakurri!!Hori bai, gero kontuz gidatzerakoan!!

Htxootx!

HERRI ALDIZKARIAjuan Belmonte, 29 beheatel.: 943 86 15 45faxa: 943 86 17 42email:[email protected]

ArgitaratzaileaBALEIKE KULTUR ELKARTEA

Administrazio batzordeaEsther EtxeberriaXabier Azkue

Erredakzio batzordeaIbon ManterolaEneko DorronsoroItxaso Ibarra

Aitor ManterolaGurenda Serrano

KoordinatzaileaAitor Manterola

KazetariakEneko DorronsoroIbon ManterolaItxaso IbarraAitor ManterolaGurenda Serrano

KolaboratzaileakMiriam Romatet, Dani Carballo, Inaxio Tolosa,Belen Golmaio, Izaga Garzia, KoldoLandaluze,

Beñat Fernandez deArroyabe, Ihintz Linazisoro, EgoitzLizaso, Garikoitz Telleria,Natur Taldea

Diseinua eta maketazioaRoberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketaBaleike

Publizitatea943 86 15 45 tel. (Esther)

InprimategiaAntza Inprimategia(Lasarte-Oria)

Tirada1.000 ale

Lege gordailuaSS-405/94

ISSN1136-8594

Baleikek ez du bere gain har-tzen aldizkarian adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

Argazkilaria: Eva Franco

Page 3: 107 (2003ko urtarrila)

4 2 0 0 3 k o U R T A R R I L A

atia irikitaIKUR FAXISTAK KANPORA

ZUMAIAKO GAZTE ERAKUNDE INDEPENDENTISTA ETA SOZIALISTAZuhaitza, haurraeta liburua… Eta zer?

2002ko abenduaren 23an gazteak kalera irten ginen Zumaianoraindik gelditzen ziren ikur frankistak kentzeko. Basadi eta AitaMari auzoetan Franko garaiko plaka ugari zeuden jarrita (22 hainzuzen ere) hainbat etxebizitza bloketan; 50eko hamarkadanErregimen Frankistaren Etxebizitza Ministerioak jarritako pla-kak, alegia.

Plakak kentzearen intsumisio ekintza honekin, Euskal Herriak40 urtetan jasan izan duen zapalkuntza eta sufrimenduaren(heriotzak, kartzela zigor injustifikatuak, torturak, euskararenzapalkuntza…) aztarnak ezabatu nahi izan ditugu Zumaiatik.

Bestalde, Zumaiako Udalaren jarrera ere salatu nahi dugu,hainbeste urtetan ezikusiarena egitegatik. Ez al dira gogoratzenPNVko militanteak erregimen faxistaren garaian zenbat sufrituzuten?IKUR FRANKISTEI INTSUMISIOA!

URTE BERRI baten atarian, atzean utzitakoarenbalantzea eta abenduaren azken eguneko gauerdi-ko kanpai hotsen erritmoan mahats aleak estutasu-nez irentsiz estreinatuko duenaren aurreikuspenfuturistak egiteko ohitura omen dute zenbaitzuek, ilusio goseak joka akaso.

Esperantza inoiz ez dela galdu behar pentsatzen duen horietakoa naizenarren, orain arte behintzat nik ez dut horrelakorik egin, 365 eguneko epealuzea, egia esan luzeegia, iruditzen zaidalako planak egiteko, batez ere gureherri honetan ez ezik –eta ez naiz Zumaiaz soilik ari, Euskal Herri osoazbaizik– bakoitzaren etxean ere egunetik egunera bat-batean gauzak nolaaldatzen diren kontuan izaki.

Iaz ere ez nion inolako helburu berezirik ezarri neure buruari, baina kon-turatu orduko, gure gizarteak ezarritako arauen arabera erabat "errealizatu-ta" sentitzeko emakume batek bete behar omen dituen hiru baldintzak"bete" ditut: haur bat erditu, liburu bat idatzi eta zuhaitz bat landatu. (Por-tzierto, ez nekien Udalak pagoa bidaltzen zuenik jaioberri guztien etxeeta-ra). Ezin esan, beraz, urte oparoa izan ez denik, baina aitortu behar dut gaurez naizela iaz baino "errealizatuago" sentitzen, hau da aurten bezain "erre-alizatua" sentitzen nintzela iaz edo, hobe esanda, ez dudala uste hiru bal-dintza horietara mugatzen denik emakume baten ditxosozko "errealizazioa"(eskerrak gorrotoa diodala hitz horri. Bestela…)

Beno, eta orain utzi egin bahar zaituztet haurra bainatu behar dudalako,baina, hori bai, inprentatik iritsi berri den liburua gainbegiratu ondoren etaleihoaz bestaldean ikusten dudan pagoaren hosto lehorren ur egarria asetuondoren.

Eguzki Agirrezabalaga

Page 4: 107 (2003ko urtarrila)

52 0 0 3 k o U R T A R R I L A

HITZ HAUEK inprimategitik ateratzerako berandu xamar izanbadaiteke ere, Urte Berri on guztioi!

Topikoa bada ere, eta zeharo gastatuta baldin badago ere… URTEBERRI ON!

Batzuetan hipokresiaz esaten badugu ere… URTE BERRI ONguztioi!

Guztioi, bai, baina bereziki urte berri honetan lehen bezalatsusufritzen eta ahaztuta jarraituko dutenei, URTE BERRI ON!; "Zermoduz?" galdetzean "ondo" esan arren beren etxeetan bikotekidea-ren tratu txarrak jasotzen segituko duten emakumeei, URTE BERRION!; gaixotasunen ondorioz burua altxatu ezinik dabiltzanei, URTEBERRI ON!; zaharren egoitzetan bisitaren baten gose-egarriz dau-den adineko pertsona guztiei, URTE BERRI ON!; Iruñean polizienegurra jaso zuten etorkin kolonbiar guztiei URTE BERRI ON!, etaberaiek bezala, gure harrizko harresi txuri eder hauek gainditu dituz-telako bazterketa pairatzen ari diren etorkin guztiei URTE BERRION!; Baita gure aberastasunaren ondorioz Afrikan, Asian eta HegoAmerikan gosea, gerra eta izurriteak pairatzen ari direnei ere, URTEBERRI ON! Munduko zorterik onena eta laguntza merezi etabeharko duen Lula presidente brasildarrari eta bere herriko txiro uga-

riei ere, URTE BERRI ON! Galizianetorkizunik gabe geratu diren errugabeugariei, URTE BERRI ON!; Irakeneta beste leku askotan bidegabekoinbasio eta sufrimenduak pairatukodituzten guztiei, URTE BERRI ON!

Eta geurera itzuliz, URTE BERRI ONgeure etxeko gatazken ondorioz sufri-tzen jarraituko duten guztiei! Etxeanhildakoak ahaztu ezingo dituzten guzti-guztiei URTE BERRI ON!; oraindikbidean bonben, tiroen edo bestelakoen ondorioz eroriko diren guz-tiei, URTE BERRI ON!; askatasunaren izenean askatasuna betirakogalduko dutenei, URTE BERRI ON!; mehatxuak, torturak, jipoiaketa bestelako tratu txarrak jasoko dituztenei URTE BERRI ON!;"iraultzailea" omen den zergaren mehatxua jaso eta isilpean gordebeharko duten guztiei, URTE BERRI ON!; aukera politikorik gabegera daitezkeen guzti-guztiei URTE BERRI ON!;

Izan dadila, beraz, aurrekoa baino hobea guzti-guztiontzat, etaeman diezaiogun aukera bat guk ere URTE BERRIARI!

Berandu bada ere... urte berri on!

ZUMAIAKO MERKATARI ETA OSTALARI ELKARTEA

Gabonetako kartelei buruz egindako aipamena argitunahian, Merkatari eta Ostalari elkarteak honako hau esannahi du: Beti elebidun izan garela berriren bat eman dugu-nean, eta kasu bakar honetan, bi egunetan konpondu zenerru batengatik berehalako kexuak jaso ditugula. Egin zaigunkritika, gehiegizkoa izan dela iruditzen zaigu. Hala eta guz-

tiz, egindako akats honengatik, ez genuke gutxietsiak eta mes-prezatuak sentitu nahi, urtean zehar inoiz baino ekintza ele-bidun gehiago egin baititugu, eta aurrerantzean modu hone-tan lan egiten jarraitzea pentsatzen dugu. Gure intereskomertziala, gure herriari eta bezeroei ZERBITZU on bateskani eta ematea da.

EZ HORREGATIK

Joseba Ossa

Page 5: 107 (2003ko urtarrila)

6 2 0 0 3 K O U R T A R R I L A

trinidade santua

Baina pentsatze hortan zegok kontua, Gorka. Gu ereematera baino eskatzen ohituagoak, bizi garengizartearen lekuko zintzo, bidali nioan nik ereolentzerori nere listatxoa. Okerrenera ere, ikatzazukretua gutxienez jasoko nuelakoan.Olentzero pasa, pasa huan, utzi nioan botila ardoahusteko tartea behintzat hartu zian. Baina ez huan zuhaizpekozapata garbiaren aurrean gelditu. Hura ere gure gizarte berarenlekuko itxuraz.Erregeengan berriz, aspaldi galdu nian konfiantza, guregizartearen lekuko ez ezik, oinarri ere beraiek baitituk. Ematekozeudek ba! Eta noski, hilaren seiko goiz hartan ez nian ezer jaso.Alperrik izan huan pinua goitik beheraino arakatzea.

Tripartitoko kide zorrotzon ziztadak jasan ahal izatekohain beharrezko nian imajinazio zakurik gabe geratunauk aurtengoan ere, beraz. Ondorioz, ez duk denbora falta, nere ez pentsatzearenarrazoi. Baina izan zitekean.Donostiako ziudade urruneraino ere iritsia duk

gozoekiko dudan zaletasuna, nere harridurarako. Eta ez naukhemen ukatzen hasiko. Ez duk harrosko kontua, agerikoaonartzea baizik. Trinidadean amak lekurik ez dik izango baina, nereak dagoenekobazekik logelan dudan plastikozko muñekito horteroen kolekzioaez dela tiropitxonean botea. Baina horixe diate roskoek. Ustezdoan, tokatu ezkero ordaindu egin behar!

Errege eguneko goiz honetan, planto egitea erabakidiat. "Ohitura zaharrak" eta tradizioaren izeneannahiko tragatu (zentzu zabalenean) diat Gabon jaihauetan zehar eta gaurko gosarian ez diat roskorikhartuko; zer arraio gero!! Kementsu eta borrokalari

jaiki nauk gaur eta, pena, bart, Erregeek ez direla gure etxetik pasa, zerenbestela entzun beharko zizkien dianak eta eztianak!! Hauek ere kapa etakoroa eleganteekin eta eskuzabal antzian agertzen dituk bainabadaezpada ere gauaren iluntasuna aprobetxatzen ditek etxeetan sartzeko,bertako inorekin topo egin ez dezaten. Bestalde, egia dek jai hauetan erregeak direla zerbait emateko prestdauden bakarrak. Atzo kalean airez bidali zizkidaten gozokietatik, bateskuratu nian, buruan jo ondoren. Emateko ohituretatik (inoiz izanbada) gelditzen den bakarra hauxe dela uste diat, zeren beste guztiakeskatzekoak dituk eta hauek bai irauten dutela (etxetxoak, niño jesuseneskia, gabon koroa, olentzero, erregeak, etab). Ematea borondatezkoadek, baina egun hauen bueltan ezarrita dagoen/dugun giza presioahain haundia dek, zeinek azkenean denok irensten gaituen, "zirkuitoa"osorik betetzea behartuz, nahiz eta azkenerako luze eta gehiegikorgertatu. Urtea joan eta urtea etorri, berdin edo okerrago. Ohitura zahareta tradizioen ezinbesteko errepikapen hutsak, aspergarriak gertatzenzaizkidak, beti atzera begira gaudelakoan. Berriaren bilakuntzagogokoago diat. Aurten, azken unean bada ere, ez diat zirkuito osoa egingo, eta hurrengoGabonetarako, festa hauek hain gogoko ez dituen guztiei eta nire lankidetrinitarioei, irtenbide berri baterako erreflexiora gonbidatzen diet.

Karmelo, mon amour, ez hadi hainharrosko jarri rosko kontu horregatik. Bete-betean atera zaik roskoen kontrakopanfletoa baina... amigo!, erraza dukezezkoa ematea behin, tradizioarenizenean, tripa ondo beteta daukaanean. Hala ere, bestealdetik, urte osoan jango duan rosko bakarrari uko egitenari haizela jakinda, ez duk sakrifizio makala, motel.Azpiko trikornioak ezin dik gauza bera esan, beretzat"roskoa" jatea eguneroko kontua da eta (edo iaegunerokoa behintzat, ez?)Azpian profesional bat edukita nahiago diat roskoen gaiabere horretan laga eta, besterik ezean, hik aipatutakoberritze ahaleginari helduko zioat; halere, bestegaiarekin konparaziorik ez zeukak, eh!Karmelo, hirekin konforme nagok: tradizio "zirkuito"hau luzeegia duk; baina, kontuz!, tradizioa hausteak jaiegunak galtzea badakar, ez ziok negoziaziorik.Iraultzaileak gaituk baina puntu bateraino. Zerbaitasmatu behar diagu aldatzeko baina jaiak galdu gabe.Gainera, pentsatzen jarrita, zein ausartuko duk umeeiOlentzerorekin, niño Jesusen eskian edo erregeenaitzakian lortzen dutena kentzen? Lan zaila jarri diguk,Karmelo.Hi, Eneko, rosko artean denborarik baldin badaukak,

zerbait pentsa ezak.

Ez, aurten ez diat roskorik jango!!!Karmelo Arroiabe

Eneko Dorronsoro

Roskoen iraultza dela etaGorka Hormazuri

Denbora balitz arazo

Page 6: 107 (2003ko urtarrila)

Basadi Auzategia, 9-A 2-B

72 0 0 3 k o U R T A R R I L A

ORAIN HILABETE pare bat ireki zuten gazteak biltzeko guneak badu bere ikurra.Horretarako lehiaketa antolatu zuten, eta gazte askok hartu du parte. Gehienakzumaiarrak izan dira. Kanpotarren lanak ere izan dira, eta horietako batena izan dairabazlea, Oreretako hemezortzi urteko Igotz Enrikerena, hain justu.

Bestalde, Gaztetxolako arduradunak oso gustura daude. Gazte ugari joaten da,pentsatzen zutena baino askoz gehiago. Adin eta ikastetxe ezberdinetako neska-mutilek elkar ezagutzeko aukera dute, eta antolatutako ekintzetan parte hartze han-dia izaten da. Pentsa, urtarrilaren 18an hasi zen futbito txapelketan hirurogeita zor-tzi gaztek eman dute izena. Gazteak erae gustura daude, eta igande arratsaldetanirekitzeko sinadurak bildu dituzte.

GAZTETXOLA AURRERA DOA

SALGAI DAGO Zumaiakoren historia biltzen duen liburua. Eguzki Agirrezabala-ga eta Joseba Esnal izan dira koordinatzaileak. Liburu oso interesgarria da, jokalariguztien argazkiekin eta gure herrian futbolean aritu direnen eta ari direnen hitze-kin osatua. Argazkiko haurrek edo beste batzuek 25 urte barru Zumaiakoren 50urteko historia biltzen duen liburua idaztea ez litzateke seinale txarra.

ZUMAIAKOREN LIBURUA KALEAN

ze berri?

Page 7: 107 (2003ko urtarrila)

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

8 2 0 0 3 k o U R T A R R I L A

ze berri?

JOANITO DORRONSOROK idatziduen liburuaren izenburua da, etaZumaiako Bertso Eskolaren hogei urtekohistoria biltzen du. Liburua egiteko proposatu zioteneanzalantza hau izan zuela argitu zuenJoanitok: " ez al duk geure buruari xaboiaematea?" Berehala uxatu zitzaizkionzalantzak, Euskal Herria bezalako Herrizapaldu batentzat horrelako lanak egiteaariketa ona eta aurrera egiteko bidea delairitzita.Bertso Eskolen mugimenduen sorreraaipatu zuen, bi helburu zituztela azalduz:bat, Ikastoletan bertsoa txertatu; eta bi,bertsolari izan nahi zutenak trebatuIkastoletatik kanpoko orduetan. Garai

hartako testuingurua aipatu zuen ondo-ren. Kontu izan, industrializazioagatikeuskal mundua aldatu egin zela. Etaordura arte bertsolariak mendiko belarrabezain erraz atera izan baziren, garai har-tan lan nekezagoa bilakatu zen hori.Horregatik, ezinbestekotzat jo zutenBertso Eskolak sortzea. Bertsozale Elkarteko lehendakariak,Imanol Lazkanok Bertso Eskolak eta eus-kara mintzatua lotu zituen. Bere esane-tan, Bertso Eskoletan aritu denak euskaraaskoz landuagoa hitz egiten du. Gauregungo bertsolaritzan duten garrantzianabarmentzeko, berriz, galdera hau erabi-li zuen: " Bertso Eskolarik gabeko JonMaia imajinatzen?"

Liburuaren mamia zein den Jon Maiakberak azaldu zuen. Argazki eta bertsougari ditu, baita laguntzaile askoren arti-kuluak ere, herrikoenak eta kanpokoenak.Azken horien artean Xabier Amuriza,Mikel Mendizabal eta Patxi Goikoleaaipatu zituen.10 balio du, eta leku hauetan eros deza-kezue: Loitz eta Aizpurua liburu dende-tan, Inpernupen, Forondan, eta TurismoBulegoan. Agudo erosi, bukatu bainolehen!!

Bertsopaper lehiaketaBosgarrena izan du aurten Bertso Eskolakantolatutako lehiaketak. Aurtengoak, gai-nera, berrikuntza bat izan du, bi mailaizan direlako: helduak eta gaztetxoak."Nola Ikusten duzu, edo ikusi nahi zenu-ke Zumaia etorkizunean?" . Horixe gaia.Denera, hamabi parte hartzaile izan dira,eta sarituak honako hauek: helduetanGorka Iribar txapeldun, eta Xabier Azkuebigarren. Gaztetxoetan Markel Peñalbaaurrena, eta Urtzi Iribar bigarren.Zorionak parte hartzaile guztiei!!

"20 urte kantari"

Page 8: 107 (2003ko urtarrila)

92 0 0 3 k o U R T A R R I L A

ZORITXARREZ GURE herrira ere iri-tsi da Prestige ontziak isuritako fuela.Urtarrilaren bigarren astean izan zenhori, eta ondorengo egunetan ere ikusiahal izan genuen Galiziatik datorrentxapapotea. Hainbat hegazti hilda ager-tu ziren Itzurunen eta Algorrin. Hon-dartzak garbitzen dituzten langileakaritu ziren garbiketa lanetan.Gerora ez da fuel gehiago agertu, bainaAsturias aldean ikaragarrizko orbanadago. Haizea aldatuz gero, arrisku latzadago guregana iristeko. Beraz hau ira-kurtzen duzuenean, litekeena da gurehondartzak eta arrokak zikintzea etakutsatzea.Badaezbada ere, ibaia ez zikintzeko,hesia jarrita dago Talaipe parean.

Zumaia ere belztuta

Kazetari mordoa ibili da Zumaian fuela iritsizenetik.

Alboko argazkian, Zumaian hilda agertutakohegazti batzuk.

Herriko langileak aritu dira hondartzakgarbitzen.

Fuelak uzten duen zikinkeria garbitzekoerabiltzen dituzten tresnetan ageriangelditzen da.

Page 9: 107 (2003ko urtarrila)

10

jardunian

antzan ari denean komunikatzaile bikaina da.Hizketan ere beste horrenbeste bada. Dantzaegiteko duen erraztasun bera dauka hitz egite-rakoan. Solaskide izateko zoragarria.

Munduko dantzari onena zara. Zer esan nahi du horrekzuretzat?Izugarria da. Ez nuen horrelakorik espero. Kontuan izanbalet munduan sari hau bakarrik dagoela. Dantza egitendudan bakoitzean jendeak txalo jotzea, gustura izatea nahiizaten dut. Pentsa orduan sari hau niretzako zer den. Dan-tzaren munduan dabilen jendeak nik egindako lana balo-ratzea da. Hunkigarria.

Hitzetik hortzera dabil zuri emandako Nijinski saria,baina nor zen Nijinski?Baleteko lehenengo mitoa izan zen, izugarrizkodantzaria, lehenengo izarra. Iazkoa izan zen sarihorren lehen ekitaldia. Dantzaren mundukooskarra deitzen diote. Sari banaketako festa izu-garria izaten da.

Hemen, herrian ere egin dizute omenaldia.Ia-ia bestea baino garrantzitsuagoa izan da nire-tzat. Familia, lagunak hemen ditut, eta pozgarriaizan zen. Kontuan izan, gainera, Nijinski sarianorentzat izango den erabakitzeko Internetbidez emandako botuek ere balio dutela. Etabadakit Zumaiako jende askok eman didalabotua. Eskerrak emateko modu bat izan zenomenaldia.

Noiztik zabiltza dantza munduan?Txiki-txikitatik nahi nuen dan-tzari izan. Bederatzi urtenituenean hasi nintzen,hemen Zumaian. GeroDonostiara jo nuen, etahan Foru Aldundiko etaEusko Jaurlaritzako

DMunduko dantzari onenaizendatu berri dute Lucia Lacarra. Urteko lehenengo jardunaegiteko pertsona mundiala,beraz.

“Dantza nire bizitza da"D A N T Z A R I AL U C I A L A C A R R A

2 0 0 3 k o U R T A R R I L A

Page 10: 107 (2003ko urtarrila)

112 0 0 3 k o U R T A R R I L A

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

bekak jaso ahal izateko egin behar ziren pausoak ematenlagundu zidaten. Beka horien bitartez Madrilera joan nin-tzen, Victor Ullaterengana. Urtebetez egon nintzen berare-kin ikasten, eta hamabost urterekin profesional izatera igaronintzen. Hiru urte egin nituen bertan, eta izugarria izenzen, oso garrantzitsua delako zuzendariak dantza egitekoaukera eta konfiantza ematea.

Madriletik Marseillara, ezta?Bai, horrelaxe da. Hemeretzi urte nituela joan nintzen,eta han Roland Petit-ekin egoteko aukera izan nuen.Gauza berriak egin nahi nituen. Victor Ullateren konpai-nia txikia zen, eta balet motzak egiten genituen, obralaburrak. Nik historiako baletak egin nahi nituen, pertso-naia bat interpretatuz. Eta asmo horiekin joan nintzenMarseillara. Beste hiru urte egin nituen han, eta gero SanFranciscora joan nintzen.

Ez zara geldirik egotekoa…Ez, nire izaera horrelakoa da. Lekuberean denbora luzez egotea ez zaitgustatzen.

Eta San Franciscon zer?Gauza berriak, esperientzia berriakizan nahi nituen, eta horretara joannintzen. Bizitzeko beste modu bat da,baita lan egitekoa ere. Asko ikasi nuenbertan, oso esperientzia ona izan zen.

Eta orain, berriro ere Europan…Bai, Munichen nago. Jendeak, ikusle-ek oso ondo hartu naute, eta gusturanaiz. Hasiera berri bat da niretzat.

Munduko leku asko ezagutzeko aukera izan duzu, ezta?Bai, horrela da. Orain Budapestera noa, ondoren Kana-dara eta Estatu Batuetara, eta abuztu osoan Japonian

izango naiz.Konpainiako lanez gain,galetan eta jaialdietan dantzatzeko gon-bidapen asko izaten ditut, eta munduanzehar ibiltzen naiz.

Zumaia bezalako herri txiki batean jaio,eta mundua ezagutu…Bai, baina beti daukat etxera etortzekogogoa; familiakoak ikusi, eta lasaitasunaizan. Norbere herria beti da norberarenherria.

Nolakoa da zure egun normal bat?Erabateko errutina. Egunero klasea izaten

dut goizeko hamarretan. Gero, hamaiketan entseguak has-ten dira, eta arratsaldeko seiak edo zapiak arte ez ditugubukatzen. Ikuskizuna badugu entseguak lehenago bukatzenditugu prestatzeko asti gehiago izateko. Baina egunero sei-zazpi orduko lana izaten dut.

“Dantza ez da lananiretzat,

gorputzaren etamugimenduen

bidez adierazteko,espresatzekomodua da”

Page 11: 107 (2003ko urtarrila)

12 2 0 0 3 k o U R T A R R I L A

Zuretzat dantza zer da?Nire bizitza (dantza da nire bizitza). Ezdakit beste ezer egiten. Ezagutu dudanbizimodu bakarra dantzariarena izanda, egunero dantza egitea. Dantza ezda lana niretzat, gorputzaren eta mugi-menduen bidez adierazteko, espresa-tzeko modua da. Bihotzarekin ere zer-bait adierazi eta eman nahi izaten dietikusleei, sentimendu bat, pertsonaiabaten bizitza. Dantza nire bizitzekomodua da.

Ikusleekin komunikatzea aipatu duzu.Guk hitzez edo zeinuen bitartez egitenduguna, zuk nola egiten duzu gorputza-ren bitartez?Talentu artistikoa da hori. Badaukazu ala ez daukazu. Badi-ra oso dantzari onak, baina ezer komunikatzen ez dutenak.Nik berezko talentua daukadala uste dut sentimenduakkanporatzeko. Niretzako hori dantza egitea baino garrantzi-tsuagoa izan da. Roland Petitek erakutsi zidan barruan sen-titzen nuena kanporatzen. Eguneroko sei-zazpi orduko lanahorretarako egiten da, teknika ahaztu eta bihotzarekin dan-tzatu ahal izateko.

Dantzatu dituzunetatik zein lan edo obra aukeratukozenuke?Zaila da bat aukeratzea. Obra bakoitzean dena ematendut,eta gainera, oso ezberdinak dira. Batean argumentuaalaia da, bestean, berriz, tristea. Obra bakoitzak ematen dizuberezia den zerbait. Bat esatekotan Onegin aipatuko dut.Eugene Onegin konpositorearen bizitza kontatzen du.

Euskal Herrian dantzak nolako indarra dauka?Handia. Euskal Herritik dantzari asko atera dira kanpora.Hor daude Urtzi Aranburu, Jone San Martin… Euskal dan-tzak denen barruan daude. Gainera, dantza klasikoak euskaldantzetatik pauso asko hartu ditu. Gure ondarea dira euskaldantzak, eta batek dantzari izatea erabakitzen duenean

denean, nik uste denok pozten garela.Barruan daramagun zerbait da.

Zer esan zizuten etxean "dantzari izannahi dut, eta kanpora noa" esan zenie-nean?Hasieran txantxa bat balitz bezala hartuzuten. Orduan Zumaian ez zegoen dan-tzako eskolarik, eta inork ez zekien non-dik atera nuen dantzari edo bailarina iza-teko asmoa. Burugogorra nintzen, etanire asmo eta gogo hark buru barruanjarraitu zuen. Gero, Zumaiako dantzaeskola sortu zen, eta handik Donostiarajoetean hasi nintzen. Ama konturatu zenserio nenbilela, eta harrezkero beti lagun-

du izan dit. Eta poliki-poliki gaur arte. Nik uste dut, gaine-ra, inor ere ez garela konturatu egiten ari nintzen bideaz.

Aizu, Lucia, zer moduzkoa izan zen Nijinski sariajaso zenuen festa? Monakoko Alberto printzea ere tar-tean zen…Oso polita izan zen. Beraien etxean antolatu zutenfesta, eta gu bezalakoak dira. Hasiera oso berezia izanzen, baina gero normal aritu ginen. Beste edozein per-

“Eguneroko sei-zazpi ordukolana horretarako

egiten da,teknika ahaztueta bihotzarekindantzatu ahal

izateko”

Page 12: 107 (2003ko urtarrila)

132 0 0 3 k o U R T A R R I L A

tsonarekin bezala aritu nintzen solasean Alberto prin-tzearekin.

Lehentxeago aipatu dugu munduan zehar ibiltzen zarela.Hizkuntza asko hitz egingo dituzu,ezta?Bai, nahitanahiez, baina gustukoa duthizkuntzak ikastea. Ingelesa, frantsesa, ita-liera ikasi nituen, eta orain alemanerare-kin ari naiz. Esaten dute euskaraz hitz egiten dugu-nok erraztasuna dugula beste hizkun-tzak ikasteko.

Dantzetara itzulita, lan edo obra bakoi-tzean arropa desberdinak erabiltzen dituzu. Jostunakkonpainiakoak izaten al dira?Bai,bai. Konpainiaren barruan dago jostunen saila. Lehe-nengo egunean neurriak hartu, eta lan bakoitzeko arropadesberdinak egiten dituzte.

Lehenengo dantzaria, protagonista nagusia izanda, hobe-to zaintzen al zaituzte?Beno, neurri batean bai. Neuretzako kamerinoa daukat,arropak janzteko ere pertsona bat daukat. Esan dezaketbaietz, hobeto zaintzen nautela, tratu berezia daukadala.

Horrek, ordea, bi alderdi ditu, ezta? Batetik, ondo zain-duta zaude, baina, bestetik, elkarrizketak, publizitatea,eta antzekoak ere gehiago…Bai, baina egin beharrekoak dira. Dantzaren beste alderdiada hori, eta tokatzen denean egin eta kitto. Hala ere pozikegiten ditut.

Konpainiak askotan aipatu dituzu, baina zer dago horienatzean?Puff… izugarria da. Denetik dago. Orain nagoena teatroada, eta dantzaz gain opera ere badu. Orduan, dantzak sailoso bat beretzako dauka, eta sail bakoitzak beste azpisail

batzuk ditu: jostunak, ileaapaintzen dutenak, arropa

txukun egon dadin arduratzen dire-nak, irakasleak, etab. Mundu oso batda. Dena den, konpainia batetik besteraaldeak daude. San Franciscokoan, adibi-dez, norberak orraztu behar izaten zuen;ez zegoen horretarako inor. Oraingoa,berriz, teatroa izatean izugarria da. Dene-tik dago.

Dantza munduarekin lotuta ageri dena,zoritxarrez, anorexia da. Kasuren batedo beste ezagutuko zenuen…Zaila da anorexia izan eta dantzari ona

izatea. Indarra eta giharrak beharrezkoakdira, eta anorexia duenak ez du ez bat eta ezbestea. Gure munduan, egin ezazu kontu,egunero gaudela ispilu aurrean, akatsak

zuzentzen. Orduan, pentsa dezakezu gizenazaudela, grasa gehitxo duzula, eta horrelakoak.

Gainera, arduradunek gizena ikusiz gero esan egi-ten dizute. Ondorioz, inork ez du hau entzun ere egin

nahi: "Gizenegia zaude eta ezin duzu dantza egin". Zaindubeharreko kontua da. Gorputza zaintzea ondo dago, beha-rrezkoa da dantzariontzat, baina ez dugu burua galdubehar.

Dantzari izan nahi duten Zumaiako neska gazteei zeresango zenieke?Hasteko, dantza zoragarria dela. Nahiz eta gero ez jarraitu,gauza asko ematen dizkizu: ibiltzeko modua, bizkarra tenteeramateko gaitasuna…grazi bat ematen dizu. Ona da, gai-nera, ariketa fisikoak egitea. Gaur egun haurra izan etalanik egiten ez duen emakume asko baletean ari da. Onada, asko laguntzen du.

Nora joan beharko lukete dantza egin nahi dutenek?Zoritxarrez, Zumaian ez dago ezer. Donostiara edo joan

Baltasar Etxabe, 5Tel. 943 14 31 35

Erribera kalea Tel. 943 861523

“Dantza klasikoakeuskal

dantzetatikpauso asko hartu ditu”

Page 13: 107 (2003ko urtarrila)

14 2 0 0 3 k o U R T A R R I L A

beharko lukete. Pena da hemen ezer ez egotea. Polita izate-az gain, gorputzarentzat ona da. Nesken bilakaeran lagun-du egiten du, giharrak luzatu egiten dituelako.

Dantzaz gain, beste kirolen bat egiten alduzu?Ez, debekatuta daukagu. Gustatukolitzaidake patinajea edo egitea, baina ezi-nezkoa da.

Gorputza aseguratuta al daukazu?Ez, baina konpainiaren barruan asegurubereziak ditugu. Gainera gorputza asegu-ratzen hasita, zer da aseguratu beharre-koa? Hankak, bizkarra, besoak…dena dabeharrezkoa. Gaur egun, gainera, minhartuz gero sendatzeko aukera handiakdaude. Oraingo konpainian badira lauedo bost ebakuntza izan dituzten neskak,

eta dantzan ari dira.

Lehen esan duzu zaila dela lan edo obra gogokoena auke-ratzea. Dantzatzeko leku edo toki gustukoena zein duzu?Askok sortzen dizute zirrara, baina bi esango dizkizut:Pariseko Opera, eta Moskuko Volsoi Antzokia. Hiriakaipatuta, Tokio aipatuko nuke. Oso berezia da. Ikusleakfanatikoak dira: hamar ikuskizun egiten badituzu deneta-ra joaten dira; autografoak sinatzen bi ordu egiten dituzu;hotelera joaten zaizkizu, bezperan ateratako argazkia opa-ritzera antzokira joaten zaizkizu; beste hamaika opari egi-ten dizkizute. Ikaragarria da. Pentsa, ez dakit nondikbaina Municheko helbidea lortu dute batzuek, eta argaz-kiak bidali dizkidate. Datorren abuztuan Tokiora noalaere badakite. Oso bereziak dira.

Zer dute berezia Parisek eta Moskuk?Antzoki horiek oso zaharrak dira, eta aurreko dantzari ospe-tsuen espiritua bertan dago. Badakizu zu zauden kamerino-an Pavlova eta Margot Fontaine egon zirela duela urte asko.

Orain zein obra ari zara prestatzen?Munichen Raymonda egingo dut berriz, Ray Barra-renkoreografria bat. Gero, otsailean Budapesten koreografia

berri bat egingo dugu. Konpainia berriaizatean, lanak ere berriak dira. Jendearen aurrean dantzatzerakoanurduri ipintzen al zara?Ez, urduritasuna ez da. Dantza egitekogogoa sentitzen dut, jende aurrera ate-ratzeko zirrara antzeko bat. Hamarsegundoko tartetxoa izaten da, norbera-ri dagokion musika entzunartekoa.Gero, dantza egin eta gozatu.

Orkestrarekin harreman estua izateaezinbestekoa izango da, ezta?Bai, ezinbestean. Dantzariak eta musi-kak bat izan behar dute. Derrigorrez-

LUCIA LACARRAk

27 urte ditu.

Hizkuntza guztietan

irakurtzea,

tapizgintza egitea,

eta zinea ikustea

dira bere zaletasun

gogokoenak. Hori

bai, denborak uzten

dionean.

“Dantza egitekogogoa sentitzen

dut, jendeaurrera

ateratzekozirrara

antzeko bat”

Page 14: 107 (2003ko urtarrila)

152 0 0 3 k o U R T A R R I L A

koa da lotura estua izatea.

Orduan, dantzari bati lagungarria izango zaio musika-zalea izatea.Bai, eta nire kasuan horrela da. Oso musikala naiz.

Bukatzeko, dantza ikustera sekula joan ez den jendeakonbentzitu ezazu dantza ikustera joan dadin.Dantza zinea eta antzerkia bezalakoa da, gustatzenzaizu edo ez. Normalean lehenengo aldiz joaten denaberriro ere bueltatzen da. Mentalitate irekiarekin joate-ko gomendatuko nieke: joan, eseri, begiak ondo irekitaikusi eta gustatzen bazaie ondo.

Page 15: 107 (2003ko urtarrila)

16 2 0 0 3 k o U R T A R R I L A

Berez gogorra den lanbideakanpoko hainbat gertakarikgogorrago egin dute.Euskal arrantzaleenetorkizuna kolokan dago.Europako Batasunak eginnahi duen erreformak etaPrestige petroliontziakeragindako eta eragingoduen sarraski ekologikoakoso kezkatuta dauzka gurearrantzaleak.

ur haunditan

ala ere, euskal arrantzaleakEuropako Batasunak eginnahi duen erreformarenmamiarekin ados daude.Erreforma edo berrikuntzahorren helburu nagusiare-

kin bat datoz gure arrantzaleak. Itsasoakdituen berezko baliabideak bere oneraekartzea du helburu erreformak. Azkenurteetan izugarrizko gehiegikeriak egindituzte arrantzaleek arraina harrapatze-rakoan, eta hainbat arrain desagertzekozorian daude. Hori galarazi nahi duEuropako Batasunak. Horra arte kon-forme direla esan digu Gipuzkoakoarrantzaleen kofradiako presidenteEsteban Olaizolak. Itsasoaren baliabi-deak bere onera ekartzea egin beharre-ko lana dela esan digu. Hori lortzekobideekin, ordea, ez daude ados. Eztagutxiago ere. Batetik, Europak ontzikopurua murriztu nahi du. Neurrihorrek bete-betean jotzen ditu euskalarrantzaleak. Izan ere, orain arte ontziberriak egiteko edo zaharra berritzekodiru laguntzak ematen zituen Europak,eta horri esker Euskal Herrian makina

HARRANTZALEAKLARRI

Page 16: 107 (2003ko urtarrila)

172 0 0 3 k o U R T A R R I L A

bat ontzi berri egin dituzte. Orain,ordea, laguntza horiek kendu egindituzte, edo kentzeko bidean dira. Este-ban Olaizolak esan digunez, orainontzi berria egin edo zaharra berritzenez duenak gero jai dauka. Gainera,Europa kontraesan latza egiten ari delasalatu dute euskal arrantzaleek, saredepredatzaileez jositako ontzi handiakegiteko inolako erreparorik ez duelakojartzen.

TresnakEuskal arrantzaleek sareen kontuanatzeman diote beste kontraesan batEuropako erreformari. Esteban Olaizo-lak dioen bezala, itsasoaren baliabideakbere onera ekarri eta arrainen desager-tzea galarazteko ezinbestekoa da zen-bait ontzik erabiltzen dituzten tresnaketa sareak behin betiko galaraztea.Bolanta eta pelagikoez ari da. Horienerabiltzaileak dira, batez ere, arrainakdesagertzeko zorian utzi dituztenak.Izugarrizko txikizioak egiten dituzte.

Beraz, euskal arrantzaleak adosdaude helburuarekin. Ez, ordea, hel-buru hori lortzeko bideekin.

PRESTIGE Badira bi hilabete hondoratu zena,edo hondoratzen utzi zutena. Hasiera-tik bertatik, isuritako fuelak Galiziakokostaldea zikindu eta kaltetu zuen.Denborak aurrera egin ahala, fuelorbanak leku askotara eraman dituzteur korronteek. Eta zoritxarrez, EuskalHerriko kostaldera ere iritsi dira. Kan-tauri osoa kutsatu du fuel madarika-tuak. Baita Frantziako mendebaldekourak ere.

Aztergai dugun gaia kontuan izan-da, berehala sortzen zaigu galderahau: euskal arrantzaleengan nolakoeragina izango du? Erantzuna asma-tzea ez da zaila. Hala ere, guk arran-tzaleen iritzia jaso nahi izan dugu.Baita biologoena ere.

Esteban Olaizolak esan digunez, bel-durtuta daude. Ez dakite seguru zenba-teko eragina izango duen fuelak era-gindako hondamendi ekologikoak.Beldurtuta ez ezik haserre daude. Gauregun munduan bizi dugun gerra usai-narekin konparatuta azaldu diguberaien haserrea. Armak erosten dirua

gastatzea, eta gero petroliontzi batekisuritako fuela jasotzeko kapaz ez iza-tea oso tristea dela uste du. Ez zaio ezarrazoirik falta.

Bestalde, euskal kostaldeko alkateenkezkak eta arrantzaleenak ez datozelabat azaldu digu. Alkateek beraienherrietako hondartzak zaindu nahidituzte turismoari kalterik ez egiteko.

Hori ulergarria dela dio Esteban Olai-zolak. Hala ere, arrantzaleen kezkabeste bat da: itsaso zabala garbitzea.Horretarako Eusko Jaurlaritzarekinhainbat bilera egiten ari dira, eta egunhauetan ehun ontzi itsasoratu izan diraitsaso zabaleko fuela garbitzeko.

Aurtengo antxoaren kostera arriskuandagoen galdetuta ezetz esan digu.Momentuan ez, behintzat. Hori bai,kostera bertan behera utzi behar izanezgero, edo kalte ekonomikoak izatenbadituzte, arduradunak bilatu eta epai-tegietara jotzeko prest daudela aipatudigu. Sarraski honen arduradunak bila-tu nahi dituzte, eta gero, kostera txarrabada, Espainiako gobernuaren kontraegingo lukete.

Biologoen ustez, arrain txikiakdesagertzeko arriskuan daudeInaxio Manterola "Manta" biologozumaiarrarengana jo dugu fuelak arrai-nengan izango duen eragina nolakoaizango den jakiteko. Kezkatuta dago.Eta haserre.

Aurtengo antxoaren kosterari buruzgaldetu diogu lehendabizi. Komertzia-lizatzerakoan ikusten ditu arazoak.

Europa kontraesanlatza egiten aridela salatu dute

euskalarrantzaleek

Page 17: 107 (2003ko urtarrila)

18 2 0 0 3 k o U R T A R R I L A

Zortzi urte daramatza itsasoan. Arrantzale orok bezalausain txarra hartzen dio Prestige-n hondamendiari. Epelaburrean kalte handia egingo dielakoan dago. Halaere, Euskal Herriko arrantzak etorkizuna baduela dio.

Prestige-n hondamendiagatik kolore beltzeko etorkizu-na al daukazue arrantzaleek?Ona ez, behintzat. Aurtengo udaberrianez dakit itsasora joango garen Orainirten behar zuten bi itsasontzik lehorre-an gelditu behar izan dute. Guri zer ger-tatuko zaigun ikusi egin behar.Zein da gertatu denari buruzko zureiritzia?Txapuza ikaragarria egin dute. Sekulakohanka sartzea. Itsaso zabalera eramanbeharrean leku itxi batera eraman balute,hobe; huraxe bakarrik zikinduko litzateke.Gero, bildu eta garbitu, eta kitto!!Lasai antzera egoteko aukera daukazuengaraian tripak jaten egon behar…Bai, bai, dudarik gabe. Itsasora joan etaharrapatuz gero saltzen utziko al digute?Hortxe dago koxka!!Itsasoan askotan ikusiko dituzue Prestigebezalako ontzitzarrak. Zuen artean inoizhitz egin al duzue horrelakoak hondora-tuta gertatzen diren hondamendiez?Horrelakoak kantidadea ikusten ditugu.Orain urte batzuk Erika petroliontzia hondoratu zeneanhitz egin genuen horretaz, baina norberari tokatu arte…Txarrenera jota, demagun antxoan kostera bertan behe-ra gelditzen dela. Orduan zer?Sailburuordearekin hitz egin dugu horretaz, eta gertatuzgero erabakiak orduan hartuko direla aipatu izan digu.Guk paro edo geldialdi biologikoa eskatu diogu antxoarenkostera bertan behera geldituz gero. Ezingo genuke ezeregin gabe egon, batera eta bestera begira. Garaia etorrita-koan erabakiak hartuko dituztela erantzun digu.Dena dela, kanpotik begiratuta, behintzat, euskal arran-tzaleak gustura zaudete Eusko Jaurlaritzarekin, ezta?Bai, bai. Dirulaguntzekin eta konforme gaude. Harremanonak ditugu. Hala ere, fuela jasotzeko moduarekin ni,behintzat, ez nator bat. Ontziak txandaka bidali beharre-

an zergatik ez gara denok batera joaten? Azkarrago garbi-tuko genuke.Zer dela eta, orduan, txandaka joateko erabaki hori?Nire ustez, fuelak hartuko duen norabidearen zain daude.Frantzia aldera egiten badu, eskuak garbitu eta arazoaberaientzat. Hona etortzen bada,berriz, flota guztia bida-

liko lukete fuela jasotzera. Ez diot besteazalpenik aurkitzen.Fuela alde batera lagata, bada EuskalHerriko arrantzarentzat kaltegarria denbeste kontu bat: Europako Batasunakarrantza munduan egin nahi duen erre-forma. Nola ikusten duzu hori?Hor gauza bat garbi dago. Itsasontziberria egiteko aukera eta dirulaguntzakdenok izan ditugu. Nahi izan duenak

egin du; nahi izan ez duenak, edo komeniez zaionak, edo aurrera egiteko gai ikustenez denak ez du egin. Dirulaguntzen ondo-tik datorrena beste kontu bat izango da.Flota murriztuko dute. Behar bezalakoitsasontzia ez duena lehorrean gelditukoda, desguazera bidaliko dute. Horretarakoere dirulaguntzak emango dituzte.Badirudi Europako Batasunak estatuhandien mesedetan egin nahi duela erre-forma…Pentsatu izugarrizko flota eta itsasontzihandiak dituzten estatu asko daudela.

Kalte handia egiten duten sareak ere estatu handietakoitsasontziek erabiltzen dituzte. Nork esaten die horiei zer-bait? Nork gelditu horiek?Albiste txarrak hitzetik hortzera erabili ditugu. Egiagordina, zoritxarrez. Gazteak ere ez dira itsasora hurbil-tzen. Euskal Herrian arrantzak etorkizunik bai al du?Bai, bai. Orain kanpotik ekartzen dute jendea, eta geroeta gehiago ekarriko dituzte. Azkenean hemengo lau etakanpoko zortzi izango gara itsasontzietan. Baina etorkizu-na badu. Nire ustez, geldituko diren ontziak ondo ibilikodira. Kontuan izan, ontziak gutxituta konpetentziak erebehera egingo duela. Ondorioz, arraina harrapatzekoaukera gehiago. Harrapatutakoa ere prezio hobean salduahal izango da.

“Txapuzaikaragarria egindute. Sekulakohanka sartzea”

ANDONI IZTUETA:

"Aurtengo udaberrian ez dakit itsasora joango garen"

Page 18: 107 (2003ko urtarrila)

192 0 0 3 k o U R T A R R I L A

Arraina harrapatuta ere, fuela hemeninguruan badago ez dela salduko esandigu. Aurtengo arazo handiena horiizango dela uste du. Gainontzeko arrai-nekin ere gauza bera gertatzeko arris-kua ikusten du.

Aurten antxoa izan izango dela esandigu, iazko arrautzetatik sortutakoantxoa delako aurten harrapatuko dute-na. Datozen urteetan izango dira arazo-ak. Antxoak Bretainia aldean jartzenditu arrautzak, udaberri aldera edo. Ina-xio Manterolak esan digunez, aurten etadatorren urtean arrautzak jarriko dituz-ten lekuan fuela egonez gero, akabo.Antxoak desagertzeko arrisku latza izan-go luke. Kontuan izan, antxoak jartzendituen arrautza guztietatik kopuru jakinbatek bakarrik bizirauten duela. Egural-di ona eta ur epelak izanez gero, bizirikirauten dutenen kopurua bikoiztu egi-ten da. Kontrakoa gertatuz gero, kopu-rua erdira murrizten da. Ba pentsa,

arrautzak jartzen dituzten lekuetanfuela baldin badago, izugarrizko honda-mendia litzateke. Kasu honetan ere, gai-nontzeko arrain txikiekin gauza beragertatzeko arrisku legoke.

Espezie horien desagerpena gutxiez balitz, handiagoen iraupena ere

arrisku larrian legoke. Euskal arrantza-leek harrapatzen duten beste arrainbat bete-betean joko luke arrain txi-kien desagerpenak. Atunaz ari gara.Arrain txikiak jaten dituzte, eta desa-gertzen badira atunaren etorkizunakolokan legoke. Baita euskal arrantza-leena ere.

Ur azpiko fuelaren arriskuaManta harrituta dago ur azpian dago-en fuelari buruz ezer gutxi esatendelako. Ur azalekoa kentzen ari dira,baina azpikoa? Horretaz inork ez duezer esaten, eta izugarrizko kalteaegina izango du dagoeneko. Eguneroikusten dugun eta erakusten digutenazaleko fuela arriskutsua baldin bada,ur azpikoa oraindik eta arriskutsuagoadela esan digu. Arrisku hori handituegingo litzateke Prestige lehertuzgero. Mantaren ustez, hori honda-mendia litzateke.

Sarraski honenarduradunak

bilatu nahi dituzte,eta gero, kostera

txarra bada,Espainiako

gobernuarenkontra egingo

lukete

Desguazerako den ontzi hau fuela jasotzekoerabiltzen ari dira.

Hondartzan hau egin daiteke. Arroketan zer?

Page 19: 107 (2003ko urtarrila)

Bertsolaritza

20 2 0 0 3 k o U R T A R R I L A

olarru zopa

OSGARRENA izan du aurtengoa gure bertso-paperlehiaketak. Aurrekoen bidetik, aurtengoan ereZumaiarekin loturiko gai baten inguruan egin beharizan dituzte bertsoak parte-hartzaileek. Aldaketa

bat izan dugu aurtengoan, gaztetxoei ere aukera ematekoasmoz, bi mailatan bereizi baitugu lehiaketa.Gaia "Nola ikusten duzu, edo ikusi nahi zenuke Zumaiaetorkizunean" izan da. Guztira hamabi parte-hartzailetatik,

Anade elkartean egindako bertso afarian,honako hauek saritu zituen epaima-

haiak: Helduetan Gorka Iribar txa-peldun, eta Xabier Azkuebigarren. Eta gazteen mai-lan Markel Peñalba suertatu

zen txapeldun Urtzi Iribarren aurretik. Zorionak guztiei.Honako hauek dira Gorkaren bertso sarituak:

B“Iraganaren pantaila”

Zumaiako Bertso Eskola

Iraganaren pantailahobetze urratsak milapiztu dezagun bonbiladena ezin korapila,Zumaia herri lasaia degukatramilak, katramilaleku ederra ta atseginanor dabil gehiagon bila?alde batetik itsasertza tabestetik mendi hurbilazerbait eskatzen hasi ezkero izan behar det umilaorain bizi den era bereanbakean bizi dadila.

Etorkizunaren jiranmakina bat badet niganhasiko naiz ikusmirannahiz zer dagon ez dakidan, Euskal Herritar garen guztiokgaude zerbaiten desirannik Zumaiari helduko diothala jartzen baitu gidanmakina hortan sartu behar detea gauzak nola diranikusitako ia guztiakontatuko det segidanguzti guztia kontatzea ereez baitakit komeni dan.

Zumaiako zenbat buruk?zer nahi dugu geroan truk?ametsik ba al degu guk?erantzun bila dihardut,jada geroan murgildurikanezusteen aurrean zuthalako baten irudi ederbatekin egin det tupustlausotutako irudi bat zen,aspaldiko lagun batzukezinezkoa iruditu zaitta begirada moztu dutgure herriko preso guztiaketxean ikusi ditut!

Etorkizunean zein finnahiz dena ez den atseginkirol sugarrek irakinpairatu dudanarekingauza ederrez ohartu etahitzari nahi diot ekinmutil gazte bat atzeman baitut"Aspe"ko nikiarekinnor zen begira jardun dut bainaden-dena ezin da jakinazken argazki bat uztartu detguztion ametsarekinarraunlariak ageri diraKontxako banderarekin.

"Gero-makina" krudelabegiratzen nengoelaeraikuntza bat bezelairuditu zait horrelahasera baten pentsatu arrenespejismo hutsa zelagero hobeto fijatu naiz tahau ezusteko itzelahonetaraino hel zitezkenikez nuen espero belagogoan degu Santio hondartzanputetxe bat zegoelaharen lekuan zer egingo taGuardia Zibilen kuartela!

Pikoleto hauek lagata lor dezadan algaraeraikuntzatik plazaranoan Bertso-eskolaramendeurrena ospatzen edoageri dira hor hara!ilezuridun bat ikusten dutpatriarka baten gisaraDorronsororen ordezkoren batizango da beharbadapare bat bertso entzun ditut taa zer nolako pasada!harrotzearren ez diot bainagu zerbait hobeak gara.

Amaiako plaza

Page 20: 107 (2003ko urtarrila)

212 0 0 3 k o U R T A R R I L A

DietetikaLIKADURA OREKATUA gorputzaren

funtzionamendu egokirako ezinbestekoabada, are gehiago erregularki kirola egi-ten badugu. Kirolari profesional etalehiaketetan parte harzen dutenek,

mediku edo dietista bat izaten dute elikaduraarautzeko, ezinbestekoa baita beraien etekinaltuena era egokian eman ahal izateko. Mailahauetara heldu gabe, gorputz-ariketa erregularraegiten bada, kontuan hartzekoa da gorputzakenergia eta beste substantzien erreketa handiagoaizango duela; kirola egitean izerdiaren bitartez ureta gatz mineralak (batez ere sodioa) galtzendira, muskuluetan dagoen azukrea (glukogenoa)erabili egiten da... Elikadura orekatu eta suplemen-tazio naturalaren bitartez, karentziak izateko arriskuagutxiagotuko dugu.

Kirolarien elikadura Gluzidoetan (azukre konplexuak)oinarritu behar da: pastak, arroza, oloa, kinoa, ogia... hauda, zekaleetatik ateratako elikagaiak, beti ere integralak.Proteinak ere kopuru egokian hartu behar dira. Normale-an, gehiegi jaten dira, eta gainera animali-proteinak iza-ten dira: haragia, arraina, arraultzak...

Gomendagarriagoak dira proteinabegetalak: lentejak, ilarrak, soja etabere aterakin guztiak (tofu, sehitan,

tempeh, karnita...), fruitu lehorrak...Rehidratazioa egokia izateko, ura kopuru

ugarietan hartu behar da. Gatz mineral etabitaminen galera konpentsatzeko, berdura eta

frutak eguneroko elikaduran ezinbestekoak dira.Hala ere, egokia

izaten da batzue-tan suplementunaturalak har-tzea: erregin-jalea

(jalea real), polena,konplexu multimine-

ralak...Kirolaren ondoren har-

tzen diren "edari isotoni-koek" (Isostar,Aquarius...),galdu ditugun ur eta gatzmineralak emango dizkiogorputzari. Garrantzitsuada edari hauek dituzten azukreak glukosa edo glukosa-oligosakaridoak izatea, eta ez etxeko azukre edo sakaro-sa. Modan jarritako "barrita energetikoek", ez dute egin-go kirolaren aurrean erresistentzia gehiago izandezagun; hauek oso elikagai txikian, gluzido kopuruhandia izaten dute, eta egokiak dira iraupen handikokiroletan, azukre-jatsiera ez izateko, edo kirol ostean,gorputzari elikagai azkarrak emateko.

Kirola egitea osasungarri izan dadin, ezinbestekoa dakontuan hartzea elikadurak duen garrantzia. Emandakoarauak oso orokorrak dira, egindako kirolaren eta norbereosasun egoeraren arabera jakin ahal izango dugu zerbehar dituen gorputzak.

Izaga GarciaDietistaE

Kirola eta elikadura

Page 21: 107 (2003ko urtarrila)

Aitor Vela

Zeinek daka Prestige-n fuela zabaltzian kulpa?

22 2 0 0 3 k o U R T A R R I L A

inkesta

Ander ArtetxeAber Realak Liga irabaziko´un

Aritz Vicente

Zein da zuen DJ faboritua?

INKESTAK

Ze galdeuko zenuke inkestan?

Page 22: 107 (2003ko urtarrila)

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

232 0 0 3 k o U R T A R R I L A

DIMENAK GAINEZKA egin eta inkestarakogalderarik gabe gelditu ginen. Zuengana jotzeaerabaki genuen., hurrengo zenbakietan inkesta eginahal izateko. Norbaitek alferrak garela pentsatuko

du. Libre omen da pentsatzea…(seguru?)Kalean gora kalean behera genbiltzala lau gazte hauekinegin genuen topo. Zumaiar gazte jatorrak (neskak, hauekbaino hobeak ez dituzue kanpoan bilatuko!! Ez horixe!!).Laguntzeko prest zeudela esan ziguten. Pena emangogenien, nonbait.Beno, kontua da egin geniela galdera: " zer galdeukozenuke inkestan? "

Ordu erdi bat eman zuten pentsatzen. Izan ere, hain dagaldera zaila!! Halako batean hasi ziren erantzuten. EaRealak Liga irabaziko duen, Prestige-n fuela zabaltzearenerrua nork duen, Gabonetan zenbat diru gastatu den, zeinden DJ faboritoa….Fernando Amezketarrak behin esan omen zuen galderakerrazak direla eta erantzunak zailak.Lehenengoa, tira, ez da hain aldebresa. Bai edo ez. Ez

dago beste aukerarik. Hori bai, bat edo beste ikusten dutgaldera hori egin, eta erantzunean Realaren taktikaazaltzen…Bigarrena ere ez da hain zaila. Gainera, erantzunak batbaino gehiago izan daitezke: Fraga, Aznar, Cascos….PPazkenean. Hainbeste ganoragabe izanda bat esatea ez dahain lan zaila. Behingoagatik ez da euskaldunon errua izan.Eskerrak!!Hirugarrenari erantzungo lioketen artean, denek edo iadenek hauxe erantzungo lukete: asko. Ba, jakinaren gaineanzaudete, hurrengoan gutxiago gastatu.Azkeneko galdera litzateke, akaso, zailena. DJ gustukoenazein den galdetuz gero, askok hauxe erantzungo lukete: zerda DJa? Ba horixe. Hala ere, hurrengo galderak egiten ditugunerakobaduzue erantzuna pentsatzeko aztia. Gu beti zuekinpentsatzen…Hori bai, Fernandoren teoria hura ez dakigu oso zuzenaden. Gure kasuan, behintzat, hankaz gora bota dugu.Barkatu al digu!!

A

Aitor SosaZenbat diru gastau dezu Gabonetan?

Galderak errazak, erantzunak zailak?

Page 23: 107 (2003ko urtarrila)

24

aluga-se!

ETA HIRU ASTE Gabonen aitzakian bapo pasa ondoren,hemen gara berriz. Kolpe zorririk jo gabe pasatako ordu guztihoriek (pentsa zenbat! 24x7x3 = uff !! Gehiegi), nere mahaigainean pilatu duten paper-lan mordoari ekin beharreanikusi dut neure burua. Eta ikusi dut neure burua orain delahiru aste baino gizenago, potzoloago, narratsago, utziago…bizarra mozteko ere lainezarekin (ez dakit zuei, baina niriespilu aurreko atxur eta apardun minutu horiek amaigabeakiruditzen zaizkit). Eta gibela bistan ez dagoelako, bestela a zeeskandalua! Finean, bueltako lehen aste honetan trapu zaharbat eginda nagoela.Pentsa nola diren gauzak, erropa garbitu berriak lehortzekoere eguraldi taxuzkorik ez dagoela. Baleiketarrok, itzuli naizLisboara epelaren ustean, eta esaerari muzin eginez, erdiakez du ustela irten, ez. Hemengo hotzarekin usteldubeharrean kategorian mantendu baita! Alajaina! Aspaldikourteetako asterik hotzena da hau, bufanda eta artilezkotxapelak nonahi, jaka potoloak, zopa beroak... eta okerrena daetxeratzean ez dela ezer aldatzen! Hemengo etxe askok etaaskok ez baitu berogailu sistemarik, ezta sistematizatu gabekooinarrizko berogailu txiki eta xinplerik ere. Anaiarekingogoratu naiz, hark hotza ez dela existitzen baitio beti, alegiaberoa dela feomeno naturala, eta hotza "bero-falta" dela. Já!Gonbidatuko nuke nik egun batzuetarako. Caralho, a zehotza!Bizi da lagun bat justu teilatupean izaten diren etxe horietakobatean. Etxean astebetez bakarrik zenez, afaltzera gonbidatugintuen, ea pasadan-edo etxea berotzen genion. Hotza zenberriketagai. Txerri txuletak prejituta edo labean egingogenituen erabakitzen ari ginen bitartean, zer bururatuko eta...BA bai, labea piztu eta irekita utziz gero sukaldea ti-ta bateanberotzen deskubritu genuen. Hori bai, ateak ondo itxi, eh!Honela behin gure arima berotuta, txerriarenarekin hasteapentsatuta, txuletak barruan sartuta itxi genuen labea.

Patatatxo batzuk laguntzeko? Ados. Badakizuenok badakizue.Ikasle pisuak Lisboan edo kontxintxinan izpiritu eta estilobertsua dute. Bai ezta? Ba kasu honetan zartagiak ez zuenkertenik. Zer egingo diogu ba!Zer egingo diogun? Ba, gutxienez etxejabeari paelarekinbelarrondoko bat eman. Gutxienez. Ez baitakite holakoetxeak alugatzean, ikasleon osasuna eta "integritate fisikoa"zenbateraino jartzen diren kolokan. Honetan gaizkiesakapatatei buelta eman ezinean nenbilenean, non esaten didanlagunak: uste dut gasa... Bai, gasa kaput!Ba han jatsi ginen gure pisura (etxepe berean bizi garenarieskerrak!) irailean hasi eta oraindik obretan diren eskileretanbarrena, kerten gabeko paela beroari esku trapuarekin eutsiezinik. Eta halako batean afaldu genuen: abarketa zolenmoduko txerri txuletak (gogoratzen behera jaitsitakoan, zerutzi genuen labean?), oliotan egositako patatekin. Afalosteanordea berriz hotza, dardarak... asteburua pasa eta iritsi daastelehena. Gaur. Mahai gaineko tontorrari ekiteko asmoz.Joan naiz sukaldera eta argirik ez, komunean ere ez, eztasarreran ere... esaten nuen bai nik, buzoiko karta urdin ura ezzela parte honekoa. Argiaren faktura ordaintzeko azkeneguna duela astebete pasa zen! Neu neroni bai kirtenagalanta. Portugesez? Caralho!

Kerten gabeko paela

2 0 0 3 k o U R T A R R I L A

Page 24: 107 (2003ko urtarrila)

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

252 0 0 3 k o U R T A R R I L A

koadrilen bueltan

HAUTESKUNDIAK DATOZELA-ta ez pentsahauteskundekerietan hasi garenik. Ezta gutxiyo´re.Azkeneko Baleiken baten batzuek erronka gorra jarri ziuten:uainguan, urtarrilekuan orri hau idazteko. Ba, hementxe gatoz, zintzo demoniyo enkargua itea. Horibai, gu hain zintzuak izanik ez´teu gogor erantzungo.Hortaz, lasai eoteko mouan´tzeate T… eta konpañia.. Ezgea izenak ematen hasiko. Beayek badakiye earki asko zeindian. Guk ez ´teu beayek in ´tzuena ingo: izenak eman etalasai asko geldiu. Ta hori ez´ta okerrena. Ba al dakizue zein´tziguen? Gezurra esan!! Beayek e´tziala esan etaholakuak!! Eskasa behar du pertsonak!! Kanpotik jakingenun .G…ta konpañia, uaingoz lasai eoteko mouan tzeate.Gabonak izan diala-ta, ez ´teu denboaik izan mezi dezuenerantzuna bezelakua prestatzeko. Jan, ean…eta bizi!!Holakuak izan dia gure Gabonak. Zuenak ´e bai, ezta?Ez lo hartu halare, J…. Gutxiyen espero´zuenian zas!!Orduan izango´ia kontuak! Igual telebistan´e ateako zeate.Eta ez batian bakarrik. Eskaparate osoko telebistetan. Lagako´iguk , ezta? ( eskaparatiaz ai gaituk)Antzemango zenioten xuabe-xuabe ai geala. Estrategia, to,estrategia. Gu ez gea Bush artaburu eta segapoto horibezalakuak. Horrek di-dau in nahi du dana. Gainea,kontrayuan izena´re hitzetik hortzea erabiltze´u. Egunero,aizue, egunero. Guk ez , guk beste taktika bat dakau. Hamardefentsa atea, ta gutxiyen espero´uenian, danba. (G…k earkidaki hori, fubola ikaragarri gustatzen´ tzaio-ta) .Baietz G….?Abezedayo erdiya pasata aurreneko letra ezin ahaztu ba.A….re badia, bat baino geyo, gainea. Bat i….. da. Bestiaf…… (ofiziyuaz ai gea, ez gaiki pentsau). Zuekin ez gaudeahaztuta, ez pentsa!! Izango´ a zeoze zuentzat´e.Errepaso zabal honekin bukatzeko bada beste bat. Hau da

danetan espabilatuena. Abezedayoko letra batekin konformeez, eta bi hartu. Uain ez´teu esango ze letra dian, bestelaigarri ingo´zuelako zein dian. Akabo gure estrategia.Ba hoixe, ai geala terrenua prepaatzen. Uainguan xuabiajunda, baina HURRENGUAN BAI. Hurrenguan ezkereskubi aztinduko diteu bazterrak, CQC!!N..S….en partetik eskumiñak danai!! Moztu eta txanda.

Hurrengoan bai!!

Bandua’re jo ditek. Daoneko herri guztiyak zakink Baleiken idatzi deula.

Page 25: 107 (2003ko urtarrila)

26 2 0 0 3 k o U R T A R R I L A

izerdi patsetan

PARTIDA HASI aurretik San Mames fut-bol zelaiko inguruak lepo daude. Taber-nak gainezka, tabernetatik kanpo erejende ugari. Ikusmina ikaragarria da. Ezda gutxiagorako, Euskal Herriko futbolselekzioak partida jokatu behar duelakoMazedoniako selekzioaren aurka. Urtero-ko zita futbol zale euskaldunontzat. Ametsegiteko ordua. " Ea datorren urtean parti-da ofizialak jokatzen uzten diguten" pen-tsatzen dute baikorrenek. " Datorren urte-an etxetik kanpo partidaren bat jokatutagustura" esaten dute hain baikor ez dire-nek. Ikurrinak, euskal selekzioaren kami-setak, lepokoak. Haur, gazte eta heldu.Neska eta mutil. Denok ametsa den hel-burua noiz beteko irrikitan. Partida hasteko hiru ordu laurden faltadirenean sartu gara zelaira. Ikusgarria daSan Mames. Katedrala. Euskal selekzioaktxapelketa ofizialetan parte hartzekobedeinkazioa falta, ordea. Ia-ia beteta

dago, dagoeneko. Giro jatorra. Inguruaneuskaldunak ditugu, bizkaitarrak. Elkarre-kin tertulian ari garen bitartean, Mazedo-niako futbol jokalariak beroketa lanak egi-ten hasi dira. Txaloak beraientzat.Zelaiaren beste aldetik Lekeition aurtenizango den Ibilaldia antolatuko dutenakatera dira pankarta baten atzean. Txarangaeta guzti. Beraien ikurra izango den baleaere badator. Gajoa nahiko galduta dabil,batera eta bestera. Badirudi ez duela ikus-ten. FIFA, Nazioarteko Futbol Federakun-tzakoak bezain itsu dabil. Itsua behar due-lako izan, Euskal Herrian gureselekzioaren alde dagoen gizartearengehiengoa ez ikusteko. Itsua eta gaiztoa.Gaiztakeriaz betea dagoelako ezezkoaemateko ipini duten aitzakia. Nonbait,estatu ez diren Herriek ezin dezakete txa-pelketa ofizialetan parte hartu. Ez gene-kien Eskozia, Gales, eta Feroe irlak, beste-ak beste, estatu direnik. Bejondeiela!! Gu

beti bezala baztertuta. Izkina batean.Aldameneko herriko kakamokordoa beza-la. Inuzentetzat hartzen gaituzte. Eta ez daEuskal Herria eta Mazedoniaren artekopartida inuzente egunean jokatzen delako. Balearen ibilera baldarrak sortutako gogo-etak lagata aldageletarako bidera begira arigara. Handik atera behar dute berandubaino lehen gure jokalariek. Hemendatoz, beroketa egitera. Mendieta, XabiAlonso, Etxeberria, Arantzabal, Rekarte,Karanka, Alkiza… Ederra taldea. Ebrotikbeherakoei astindu ederra emateko modu-ko taldea. Baita Pirinioetatik harantzakoeiere. Ez uzten, ordea. Jokalariak zelaianikustearekin batera jendea saltoka, oihukahasi da. Hunkigarria. Zirraragarria. Euskaldunon gustuko ohituretako baterrespetatuta, behar baino beranduxeagohasi da partida. Ordu eta erdi dugu ametsegiteko. Amets zuri, gorri eta berdea.Berandu hasi bada ere, zoritxarrez ametsa-ren iraupena ez da luzatuko. Ordu etaerdi. Ez gehiago, ez gutxiago. Katedralekoerlojuaren orratzak gelditzerik balego…Alferrik da. Ordu eta erdi pasata esnatuegin gara. Esnatze gazi gozoa. Gozoa Eus-kal Herriko selekzioa jokatzen ikusi dugu-lako. Gazia urtean behin bakarrik izatendelako, eta ez txapelketa ofizialetan. Urte-betez esna jarraituko dugu, datorren urte-an Gabon garaian berriro ere ametsetanhasi arte. Edo lehenago? Ametsak…

Ordu t´erdiko ametsaFUTBOLA

Page 26: 107 (2003ko urtarrila)

San Telmo, 12Tel. 943 860760

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

272 0 0 3 k o U R T A R R I L A

ZUMAIAKO KIROLDEGIAN egin zenbigarren Saltoka aerobik maratoia. UrolaKostako Udal Elkarteak antolatu zuen Kiro-la Euskaraz programaren barruan. Jendeasko aritu zen kirol hori egiten. Guztira biorduko lana izan zuten.Osasungarria da dudarik gabe kirola egitea.Eta euskaraz bada hobeto.

Euskaraz saltokaAEROBIK

Bistan denez, aerobik egitea neskei mutilei baino gehiago gustatzen zaie.

Page 27: 107 (2003ko urtarrila)

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

28 2 0 0 3 k o U R T A R R I L A

zarrak berri

NEGUA. EGURALDIKO igarleek elurra egingo duela ez duela egin-go esaten dabiltza komunikabideetan, eta gu bitartean zain ea zeregingo ote duen. Garai bateko istorio laburrak bildu ditugu. Honahemen horietako zenbait:

Antziñean neguak oso gorrak izaten zian, urtero izaten zan elu-rra. Orduan negua negua, primabera primabera eta udara udara iza-ten zian, normalak zian ez oain bezelakuak. Gure garaian, elurra, izo-tza…ta gaiñere okerrena izaten zan izotz beltza izaten zanian, osotxarra zan ikaragarrizkoa, oain ez dao holakorik.

Seseintaidoseko eta seseintaitreseko negua ikaragarrizkoa izanzan. Etxean zian kañeixak izoztu iten zian ta ur gabe geratzen giñan,orduan San Juan itturritik ekarri behar izaten genun. Etxeko ura izoz-

tu iten zan, ta geo ondo jartzeko, kañeixak, itten zian lastuakin bildukañeixak pixkanaka-pixkanaka bere onea jartzeko, baiña askotan lertuiten zan ta orduan fontaneruari deitu behar izaten zikon, konpontze-ko. Gau guztian iturria azkenengo tantanak erortzen uzten genun,gabian kañeixak ez izozteko esperantzakin. Etxeetan etzeon kalefazi-yua, etxe pribiligiatuetan bakarrik. Etxea ekonomikarekin berotzengenun, ikatzakin iten zen sua.

Eskolan berriz, estufa txiki-txiki bat geneukan, serriñezko estufa,etzun batere berotzen ta haizia bera jotzen zunian gela dana kiazbetetzen zan, oaingo neguak ez dia ezer garai hartako neguekin kon-paratuta.

Erriak sendatzeko etxe guztietan eoten zan botika elurrarekin

G A R A I B A T E K O N E G U A K . . .

Zumaia ikusiko al dugu berriro ere elurtuta?

Page 28: 107 (2003ko urtarrila)

Juan Belmonte, 6

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

292 0 0 3 k o U R T A R R I L A

Erribera kalea, 6Tel. 861155

egiña, botila batian sartzen zan oliyo oliba, botila erdiraiño, ta bestiaelurrakin bete ta hura gordetzen zan urte osoan errien zauriyak senda-tzeko, aspaldiko urteetan ez da iten, gutxitan iten duelako elurra.

Elurra zeonian ez esneik …, ta ogiya eskerrak Zumaian iten zala.Baserritarrak etzian jeisten, orduan astoetan jeisten zialako, ta elurrakinezin tzuten. Ta batzako gauza guztiak izoztu iten zian; loriak, azak…,dena.

Orain Leon, Soriako elurteak entzuten ditugunian, gure gazteetakodenborekin gogoratzen gara., ez giñan inkomunikatuta geratzenbaiña…

Gu geneukan erropa ere ez dira oain bezelakuak, abrigo mehe batta guantiak juxtu-juxtu, orain dauden gauzak edukita eskiatzen ikasikogendun.

Elurra iten zunian oso gutxi ateratzen giñan kalera ta eskolara ezgiñan juten, izan ere elurra kentzeko etzeon ezerrez, palakin kentzenzuten bide pixkat iteko. Izotz beltza zeonian oso zaila zan kentzia, askokostatzen zan kentzia, orduan negua negua zan. Urtaro bakoitzean inbehar zuena iten zun.

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

Noizkoa ote da argazki hau?

Page 29: 107 (2003ko urtarrila)

RPS: 066/02

30 2 0 0 3 k o U R T A R R I L A

kultura

TONU TRISTE ETA intimistago bate-an, azken diskoetan landuriko kantulasaien nagusitasunari jarraipena emannahi izan diote; garai bateko grunge esti-loaren erreferentzi izatetik urrun, rock-aren eremuan mugitzen direla argiuzten dute lan honekin.

"I am mine" abestia aukeratu zutenlehen single gisa, sinplizitatez, kantueder bat egiteko parametroak markatze-ko gai direlaren erakusgarri. "You are"-n,berriz, soinu berriak esploratzen dira;kitarren laguntzaz, hainbat prozesuelektronikotatik pasa ostean, giro etereo-ago bat bilatzen dute, baliabide berrienbitartez berrikuntzarik sor daitekeena-ren adierazgarri. "Save you"-k eremomentu ederrak eskaintzen ditu, baseerritmikoa eta ahotsa bakarrik bateratzendiren unea kasu. "Ghost"-ek, aldiz, Pearl

Jam-en garairik energikoenak gogoraz-ten dizkigu. Bukaerarako sorpresarik erebada, "ARC" kantua adibide, non kantuindioen printzak somatzen diren.

Letrei dagokienez, izaera helduagoeta konprometituago bat azaltzen digu-te, baita ironiarik ere, "Bushleader"abestiaren kasuan bezala. Beisbolekotalde txikiei deitzeko erabiltzen denhitza den arren, Bush izenarekin duenantzekotasuna erabiltzen dute egungolehendakari estatu batuarra kritikatze-ko. "Love boat captain"-ek, berriz,Danimarkako Roskilde Festival-ean hil-dako jarraitzaileak oroitzen ditu. EddieVedder taldeko abeslariak "dibertitzekodaudela eta ez deusezteko!" gogoratuzuen. Egun, taldeak gogoratzen duentragediarik handiena izaki, kantuakzera dio:

Disko honek egungo rock esparruinternazionaleko hiru izen handiri egi-ten die omen, hirurak hilak daudenhonetan: John Entlewisle (The Who-kobaxujolea), Dee Dee Ramone (Ramonestaldeko baxujolea) eta Ray Brown.

Bukatzeko esan, "Ten" (beraien mas-terpiece edo maisulana) eta "Vs" etagero, seguruenik beraien diskorik boro-bilena dela.

It´s an art to live with pain?Mix the light into greyLost 9 friends well never know2 years ago todayand if our lives became too long,would it add to our regret?

Arte bat, minez bizitzeko al da?Argitasuna grisera pasa zenEzagutuko ez genituen 9 lagun hilzirenGaur dela 2 urteEta gure bizitzak oso luze bihurtzenbadira,Guzti hau gure atsekabera gehituko al da?

(Eddie Vedder,2002)

Bi urteko geldiunearen ostean, Seattle-ko boskoteak "Riot Act" diskoarekin

egin du bere saiakera berria

Page 30: 107 (2003ko urtarrila)

312 0 0 3 k o U R T A R R I L A

ZE AITUA

YES, JETHRO TULL, Genesis etab.... bezalako taldeak gus-tuko dituztenentzat, hau da, rock sinfoniko, progresiboa etafusioa maite dutenentzat kontuan hartzeko lana dugu Mage-llan-en azken hau. Ederki borobildutako lan honetan, 70.hamarkadako musika gordin-gordinik aurkituko dugu, garaiakpasako ez bailiran. Instrumentazioan maisu, alde ezberdineta-tik aztertu arren bikaintasuna besterik ez du. Lan kontzeptualhonek bi izen handiren kolaborazio aipagarria izan du: TonyLevin eta Ian Anderson.

MAGELLAN "Hundred year flood"

GABONETAKO espirituari atxikiaz eta izenaren fama eta segimen-duari helduaz, diskoetxeek garai bateko eta egungo talde erraldoi etamitifikatuen kontura urteko plus-etako bat jaso nahi dute. Noski, hauguztia errekopilazio sorta handien formulan: The Who, LeonardCohen, Eric Clapton, Santana, Chicago, Eagles, Fleetewood Mac,David Bowie...

Gauzak horrela izan arren, aipamen berezi bat merezi dute guz-tiek, baita Forty Licks honek ere. Zalantzarik gabe Rolling Stones tal-dearen errekopilazio polit bezain mardula dugu. Lan bikoitz honekDECCA eta EMI-VIRGIN diskoetxeekin argitaraturik kantuak bil-tzen ditu, besteak beste: "Gimme shelter", "(I can´t get no) Satisfac-tion", "Jumping Jack Flash ", "Sympathy for the devil", "Ruby Tues-day", "Honky tonk women", "Paint it black", "Brown sugar","Angie"…

...Taldearen erreferentzia orokor bat izateko benetan lan baliogarria.

ROLLING STONES "Forty Licks"

Page 31: 107 (2003ko urtarrila)

32 2 0 0 3 k o U R T A R R I L A

kultura

CHIHIRO NESKA apetatsu eta burugogorra da, hamar urtekoa,unibertso guztiak bere nahietara makurtu behar duela usteduena. Gurasoek –Akiok eta Yugok– etxez aldatu beharra dau-katela esaten diotenean sutan jarriko da eta ez ditu bere senti-menduak ezkutatuko.

Familiak alde egiten duenean, Chihirok gogor helduko diolagunek opari egindako lore--sortari, bere oroitzapen guztiak eskuhorretan balitu bezala. Etxe berrira doala, familia bidean galdu etakale itsu misteriotsu batera iritsiko da. Han eraikin gorri erraldoi batdago, erdialdean bukaerarik gabeko tunel batekin, aho izugarri batbalitz bezala.

Tunel horretan sartuta, familia fantasma--herri batera iritsiko daeta han oturuntza ederra izango dute zain. Akio etaYugo gogotik jaten hasiko dira. Chihirok gurasoeibegiratuko die, nola ari diren jan eta jan; bat--batean,ordea, txerri bihurtuko dira. Nahi gabe, antzinakojainkoen eta izaki magikoen mundu batean sartu

dira, Yubaba maltzur eta gaiztoaren herrialdean. Yubabak azalduko dio Chihirori kanpotarrak animalia bihur-

tzen dituztela, gero hil eta jateko. Zorigaitzeko patu horretatik ihesegitea lortzen dutenak, berriz, ezertarako balio ez dutela egiaztatu-takoan, hil egiten dituzte.

Zorionez, Chihirok aliatu bat aurkituko du: Haku misteriotsua.Zain daukan zorigaitzeko patua ahalik eta gehien atzeratzeko etamundu bitxi eta arriskutsu horretan bizirik irauteko, zerbaitetarakobalio duela erakutsi beharko du, lan egin behar izango du. Chihi-rok ahaztu egin beharko du ohiko nagikeria, eta, horrekin batera,beste hainbat gauzari ere uko egin beharko die: gizatasunari, oroi-tzapenei, izenari...

Chihiro euskaraz ariko zaigu

"Chihirorenbidaia "(Sen to Chihiro no

kamikakushi,2001, Japonia)

Zuzendaria eta gidoi-laria: Hayao Miyazaki

Musika: Joe Isaishi

Otsailak 6, osteguna,22:15ean (euskaraz)

Page 32: 107 (2003ko urtarrila)

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018Zuloaga plaza, 1

Tel. 943862309

332 0 0 3 k o U R T A R R I L A

ANTONIAK ETA MASSIMOK hamar urte baino gehiago dara-matzate ezkonduta. Etxe polit batean bizi dira, Erroma kanpoal-deko bizitegi batean, zoriontsu. Bat-batean, Massimo hil egingoda zirkulazio--istripu baten ondorioz. Antonia lur jota geratukoda eta zaindu egin beharko dute Veronica amak eta Nora neska-me filipinarrak. Antoniak ezingo dio oinazeari ihes egin: ez dalanera joango, lagunak eta lankideak baztertu egingo ditu etabere baitan itxiko da.

Horrela jarraituko du, harik eta jakin arte Massimok, zuelazazpi urtetik, beste pertsona batekin harremanak zituela. Pertso-na hori zein zen jakin nahi eta horrek itxialditik ateraraziko du.Abizen baten eta helbide baten arrastoei jarraituz, Massimorenbizitzan hain garrantzitsua zen pertsona horren etxea zein denjakingo du Antoniak. Pertsona hori langile--auzo batean bizi da,eta ez da emakumezkoa, Michele izeneko gizonezkoa baizik.

Ikertu eta ikertu, Anto-niak jakingo du Michelek,

inguruan, lagunez osatutako benetako "familia" daukala, beresenarraren bigarren familia ere bihurtu zena. Bi familia horiek,ordea, oso desberdinak dira: Antonia eta Massimorena unitate"itxia" zen; Michele eta Massimorena, berriz, "irekita" zegoenmundura, eta azken horretan gizon eta emakumeak ez dutebereizketarik, ez sexu-orientazioarengatik, ez adinarengatik, ezarrazarengatik, ezta gizarte-mailarengatik ere. Pixkanaka, Anto-nia familia alternatibo horren erdigunean sartuko da, ia--ia Mas-simoren ordezkoa balitz bezala. Aldi berean, Micheleri bereamodio premia erakutsiko dio, senarra hilda umezurtz geratu bai-tzen. Hainbat esperientzia izango dituzte, dramatikoak eta komi-koak, tragikoak eta ironikoak, eta pixkanaka, Antonia eta Miche-le elkarrekinmaitemintzekoaukera gero etaerrealagoa egin-go da.

Drama maitagarria?ZE IKUSIYA

"El HadaIgnorante "(Le fate ignoranti,

2000, Italia)

Zuzendaria: FerzanOzpetek.

Gidoia: Gianni Romoli& Ferzan Ozpetek.

Fotografia: PasqualeMari.

Musika: AndreaGuerra.

Aktoreak: MargueritaBuy, Stefano Accorsi

Otsailak 20, ostegu-na, 22:15ean

Page 33: 107 (2003ko urtarrila)

34

- PINTURA TAILERRA: Foronda kultur

etxean; astelehen eta asteazkenetan

18:30etatik 20:00etara; astearte eta

ostegunetan 15:00etatik 16:30etara.

Izen ematea Forondan (943861056).

- KONTROL MENTALA: otsailaren 15etik

martxoaren 22ra. Larunbatetan

10:30etatik 12:00etara. Dohainik.

- ARDO DASTAKETA. Larunbatetan,

martxoaren 15, 22 eta 29ean, Foronda

kultur etxean. Matrikula: 10 euro.

Alondegi Zaharrean

- Otsailaren 4tik 17ra, Natur taldearen

erakusketa, "LURRA".

- Otsailaren 4tik 18ra: Medicus

Mundiren erakusketa "YANA CURI,

paradisu zauritua" (Turismo bulegoan).

- Martxoaren 7tik 9ra: Txirrindulari

elkartearen argazki erakusketa(25.

urteurrena).

- Martxoaren 11etik 23ra: Pintura

tailerreko ikasleen erakusketa,

irabaziak "Kongolagun"

proiektuarentzat bideratuko dira.

- Apirilaren 12tik 20ra: BAINIKAKO

erakusketa.

- 2, igandea: Aita Marin,17:00etan haur

zinema: "TXIHIROREN BIDAIA".

- 6, osteguna: Aita Marin, gaueko

22:15etan zineforum saioa

"TXIHIROREN BIDAIA" (Hayao

Miyazaki).

- 7, ostirala: 22:00etan antzerkia Aita

Mari aretoan, TXALO taldearen

"PALABRARISMOS".

- 8, larunbata: IRTEERA NAFARRORA:

Ardo Museoa + OLITEko Gaztelua

UXUE ko gaztelua eta Santutegia.

XABIERko Gaztelua.

Izen ematea Turismo Bulegoan

(943143396) eta Foronda kultur

etxean (943861056), urtarrilaren 27tik

otsailaren 5era.

- 9, igandea: Aita Marin, 17:00etan haur

zinema: "AVENTURAS EN ALASKA".

- 10etik 16ra: ingurumen astea, ikus

egitaraua.

- 14, ostirala: Aita Marin, arratsaldeko

7etan, Julene Azpeitia literatur

lehiaketaren sari-banaketa eta Angel

Alkainen saioa.

- 16, igandea: Aita Marin, 12:00etan

haur antzerkia BEDEREN 1 taldearen

"TITI BILI TI".

- 16, igandea: Aita Marin, 17:00etan

haur zinema: "LILO Y STICH".

- 20, osteguna: Aita Marin, gaueko

22:15etan zineforum saioa "EL HADA

IGNORANTE" (Ferzan Ozpetek).

- 23, igandea: XIX. Herri-krosa. Umeena

9:30etan eta helduena 10:45tan izango

da. Informazio gehiago Lubaki

kiroldegian (943862021).

- 23, igandea: Aita Marin, 17:00etan

haur zinema: "PASTEL MAGIKOA".

- 28tik martxoaren 3ra: Inauteri

asteburua. Ikus egitaraua.

BESTELAKOAK OTSAILAERAKUSKETAK

IKASTAROAK

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

tresna digiinternetscanner

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

tientuan!!

Page 34: 107 (2003ko urtarrila)

• Estudio Argazkiak

• Erreportajeak

• Errebelatuak

• Kamarak eta abar

• Markogintza

• Estudio Argazkiak

• Erreportajeak

• Errebelatuak

• Kamarak eta abar

• Markogintza

Profesionalak gara,

etor zaitez!Profesionalak gara,

etor zaitez!