120 (2004ko apirila)

30
2004ko APIRILA, 120. ZENB. DOHAINIK E G I N A B A L E !

description

[San Telmo festetarako apainduta.] [Eskualdeko berriak euskaraz ematen duen egunkari bakarra.] [Anadeko txapelketa haiek.] [Rafael del Pilar. Delineatzailea: Arbustaingo garabiari hiltzen utzi diote.] [Iñaki Sorazu: Emaitza onak lortu ditugu] (+480)

Transcript of 120 (2004ko apirila)

Page 1: 120 (2004ko apirila)

2004ko AP

IRILA

, 120. Z

EN

B. D

OH

AIN

IK

E G I N A B A L E !

Page 2: 120 (2004ko apirila)

emen dator Baleike.Jakin dugu irrikaz egonzarela aldizkaria noizaterako. Baina,zoritxarrez hilabetekohutsunea egin beharizan dugu, etamartxoko zenbakia

atera gabe gelditu gara. Urola-Kostako Hitzaren sorrerak ordu askobereganatu dizkigu, eta egitasmoberri horretan buru-belarrimurgilduta ibili garenez, hilabetezBaleike ez ateratzea erabaki genuen. Denbora tarte hori pasa da, etahemen duzu Baleike. Apirilekoa.Zumaiarrok hainbeste maite dugunhilabetekoa. Santelmoak, normaleanapirilean izanda, nola ez dugu bamaiteko!! Kontuak kontu, apirilekoBaleike esku artean daukazu. Etadenetik dauka, gainera.Ze berri atalean Zumaiarren artekobertso txapelketaz hainbat gauzaezagutu ahal izango dituzu.Trinidadekoak kutsu politikoarekindatoz oraingoan. Rafael del Pilarrekez ditu oso gustuko politikoak. Gureartean ez dagoen Arbustaingogarabiaz liburu eder askoa idatziberri duenez, aitzakia paregabea

iruditu zaigu jardunian aritzeko.Santelmoak datozela eta,izen bereko kalean

dagoen San Telmotxikia berritu dutenIdoia Idigorasek etaRakel Nacentakrestaurazioaren urhaunditanmurgilduko gaituzte.

Olarro zopa oparoaprestatu dizuguzenbaki honetan, etabetiko lau atalez

gain, beste lau ere baditu oraingoan.Iñaki Sorazu Pulpo Eskubaloitaldeko presidentea izerdi patsetanegoten da taldea bide onetikeramateko ahaleginetan. Hainbestenekerekin, ez da txarra izaten etxerajoan eta zerbait irakurtzea. Guk zeletuan Pedro Alberdiren ipuin politbat proposatzen dizuegu.Hauxe, laburrean, apirileko Baleike.Gustukoa izango duzulakoan,maiatzekoa prestatzera goaz,santelmoetan lan handirik ez duguegingo eta…

H

HERRI ALDIZKARIAJuan Belmonte, 29 beheatel.: 943 86 15 45faxa: 943 86 17 42email:[email protected]

ArgitaratzaileaBALEIKE KULTUR ELKARTEA

Administrazio batzordeaEsther EtxeberriaXabier Azkue

Erredakzio batzordeaIbon ManterolaEneko DorronsoroItxaso Ibarra

Aitor ManterolaGurenda Serrano

KoordinatzaileaAitor Manterola

KazetariakEneko DorronsoroIbon ManterolaItxaso IbarraAitor ManterolaGurenda Serrano

KolaboratzaileakMiriam Romatet, Dani Carballo, BelenGolmaio, Ixiar eta EstitxuEizagirre, Karmelo Arroiabe,Gorka Ormazuri,

Xabier Aizpurua, IbonAizpuruaIzaga Garzia, Beñat Fernandez deArroyabe, Ihintz Linazisoro, EgoitzLizaso, Garikoitz Telleria,Natur Taldea, AnderHormazuri, Juan LuisRomatet

Diseinua eta maketazioaRoberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketaBaleike

Publizitatea943 86 15 45 tel. (Esther)

InprimategiaAntza Inprimategia(Lasarte-Oria)

Tirada1.000 ale

Lege gordailuaSS-405/94

ISSN1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitakoesanen eta iritzienerantzukizunik.

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

Argazkilaria: Eva Franco

txootx!

Page 3: 120 (2004ko apirila)

4 2 0 0 4 k o A P I R I L A

atia irekita

ORAINGOAN FILOSOFO bati dagokion istorioarekin nator-kizue. Barkatuko al didate atrebentzia Sokrates , Aristoteles,Platon, Kant eta beste askoren ondorengoek…Askotan erabil-tzen dugun esaldi bati buruz hitz egin nahi dut. Zenbat aldizentzuten ote dugu "iritzi guztiak errespetagarriak dira" esaldia?Bi pertsona edo gehiagoren arteko edozein elkarrizketetan ohi-koa da hitz horiek entzutea. Oraintxe bertan entzun diot bati.Eta horrelakoetan, beti akordatzen naiz Euskal Filologiakokarreran Hizkuntzaren Filosofia irakatsi zigun irakasleare-kin.Esaldi horretaz hark zuen iritzia ez zait sekula ahaztuko.Haren ustez, iritziak ez dira errespetagarriak. Pertsonak diraerrespetatu beharrekoak. Gogoan dut hori arrazoitzen lagun-tzeko erabiltzen zuen adibidea: "nik esaten badut neska guztiakbortxatu behar direla, iritzi hori errespetatzekoa al da?". Irakasle haren hitzek liluratu egin ninduten. Eta liluratutanaukate. Pertsonak dira errespetagarriak, ez iritziak. Zenbateta buelta gehiago eman, gero eta arrazoi handiagoa aurki-tzen diot teoria horri.Askotan pentsatzen dut egungo gizartea-ren alderdi ilunenak badutela zerikusia teoria horrekin. Egu-

neroko bizimodua aztertuzgero, egiten ditugun gau-za guztiak aztertuta,zenbatetan baztertzendugu pertsona bera? Po-litikako arazoetan (bo-rroka armatuan, presoenauzian, alderdien arteko harrema-netan…), kirol jardunetan (kontrarioari irainak, gurasoenarteko liskarrak…), lanean (lankidearenganako errespetu eza,enpresarioek langileari dioten errespeturik eza…), gizartean(etorkinei egiten diegun harrera, autoan goazela erbait okeregin duen beste gidari bati botatzen dizkiogunak…) ahaztuegiten zaigu albokoa edo ezberdin pentsatzen duena gu beza-lako pertsona dela. Hortxe galtzen garela uste dut. Iritzi guz-tiak errespetagarriak direla pentsatzen edo pentsarazten digu-ten bitartean, pertsona bost axola. Laguna bost axola. Merezidu irakasle hark esandakoa gogoratzea: "iritzi guztiak ez diraerrespetagarriak. Pertsonak bai".

BALEIKE ALDIZKARIAREN OHARRAHilabetekaria izanik, hilero-hilero atera izan dugu Baleike aldizkaria. Denaden, otsailekoaren ondorengoa izan behar zuen martxokoa ezin izan genuenatera. Hutsune horrek azalpenak mereziko dituelakoan idazten ditugu lerrohauek. Urola-Kostako Hitza egunkariaren sorreran jakina da bailarako herrialdizkariek parte hartu dutela. Baleike ere hori izan da, eta orain ere hordago. Hori dela eta, egunkaria atera aurreko egunetan, eta ondorengoetanburu-belarri aritu gara Hitzari merezi duen adinako bultzada eman nahian.Eta uste baino denbora gehiago kendu digunez, martxoan ezin izan duguBaleike atera. Horixe izan da martxoan zuekin kale egitearen arrazoia. Bar-kamenak eskatzea besterik ez zaigu geratzen.

Iritzi guztiak omen dira errespetagarriak…

Aitor Manterola

Page 4: 120 (2004ko apirila)

52 0 0 4 k o A P I R I L A

BEHIN AMAK esandakoa oso gogoan hartu nuen, hauxe esanzidan: "Ezak eta baiak indarra duten bitartean abokatuek ezdute lan faltarik izango!". Eta nik uste egun sekula baino indargehiago duela orduan amak esandakoak.

Bada konpondu ezina jaio geran mundu honetako edozeinbazterretan, halajainkoa! Bush-ek bai Bin Laden-ek ez, Palesti-nak bai Israelek ez, zuk bai nik ez... Elkar ezin ikusi! HemenPernando amezketarraren astoarena...

Tragoa ordaintzeko orduan ere berdin: "Nik ordaindukodiat" "Ez, orain neri tokatzen zatek" "Ezetz ba! Nik ordaindukodiatela ba!" e.a... Nirekin ez duzue horrelako arazorik izango,nahi baduzue gau osoa jardun tragoak ordaintzen!

Lehen "Gerrari EZ" esan behar zela eta orain Asier Serra-

no-k "Gerrari BAI", hemen earra! Taorain zer egin behar degu?

EAJ-k berriz "EZ" bakarrik entzu-ten dela eta azken hauteskundeetan"BAI". Azkenean, Raxoi EZ, ZP BAI.

Hainbeste ez eta bai, bai eta ez,okerrena ez ez eta ez bai! Gaztele-raz "No sabe / No contesta". Badi-rudi hauek pentsatzen ere ez dutela jarri nahi: "Eske ez dakitzer esan..." eta buelta eman orduko beste norbait larrutzenariko dira... En fin!

Besterik ez bada abokatuek lana izan dezaten jarrai dezate-la indartsu ezak eta baiak!!!

Ez eta bai

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

Ibon Aizpurua

ADI BAZKIDEAK!!Galdera hau erantzuten duzuenon arteanAnadeko Txapelketako afarirako bi txartelzozketatuko ditugu.Galdera:Zein izan dira ZumaiakoBertsolari Txapelketa irabazidutenak?Erantzunak apirilaren 16a baino lehen utziFoto Mertxen, Aizpurua liburu dendan edoBaleikeko buzoian.Bestela helbide elektroniko honetara bidali:[email protected]

Page 5: 120 (2004ko apirila)

6 2 0 0 4 k o A P I R I L A

trinidade santua

Zapaltzen hasita, albokoek hanka ez ezik bestehainbat gauza ere zapaltzen dizkigute. Etaeuskaldunok konturatu ere ez!! Lasai bizi garageure zilborrari begira. Lasai eta ondoegi, esangonuke. Eguna joan eta eguna etorri, sailburuak etapolitikariak Euskadi (portzierto, zer arraio da hori:EAE? Euskal Herria?) munduko lekurik onena dela esatenazaltzen dira komunikabideetan. Eta guk, inozo-inozo sinetsiegiten diegu. Norekin konparatzen gaituzten aztertuko

bagenu, sikiera. Hanka eta beste gauza asko zapaltzendizkiguten horiekin konparatuta, ez da zailanabarmentzea. Bien bitartean, gurdiari tiraka ari denidia bezala gabiltza euskaldunok, itsu-itsu, nagusigarela sinetsita. Euskaldunon historia luzea aztertuta,beti edo ia beti elkarren kontra aritu izan gara.

Tontoak garela esaten dut nik. Eroskira joan zen aitonasalbuespena izango zen. Kasualitatez ez zen ba CarodRoviraren aita edo aitona izango?

Kreditu txartela atera dio kajako neska gazteariaitonak. "Maxi", "Hiper" edo "Super"reko ilaranatzeko denak zain, karroarekin txorkatiletan joka."Erakutsi karneta, mesedez" esan dio enpresakouniformea baino tonu zozoagoan. Eta aitonak,

lasai-lasai, ENA atera. "Barkatu, baina honek ez du balio", neskagazteak. Aitona harri eta zur: "seguru al zaude honek ez duelabalio?". "Seguru" neskak, ernegatuta, ez baitago denbora galtzeko,gainera zer eta enpresako arauak goitik behera jakinda. Baina aitonaegoskorra izan: "hemen ez du balio orduan? Harritzen naiz ba.Begira, ni txartel honekin izan naiz Alemanian, izan naiz Austrian…Ameriketan ere bai! Eta leku haietan ez didate pegarik jarri. Etahemen ez du balio? Zu seguru al zaude?". Neskak glub, ilarakodenak begira daude… "seguru nago, horrek ez du balio". Azkeneanetsi du aitonak: "beno, beno, zuk hala badiozu, zer egingo dioguba... Eta etsita gorde du ENA, eta hasi da tomate potoak banan-banan bere lekura bueltatzen. Neskak saltoan: "zaude, zaude! Balioomen du.. hobeto begiratu dut eta balio omen du". Aitona tonto-lixtoa, pozik: "a bai? Banengoen ba ni…". Kutxako goi karguak betea da Antonio Campos. Eta Camposekgarbi esaten du, euskaldunok benetako jarrera "erradikala" hartukobagenu eta Kutxan lehenengo hitza euskaraz egin, honezkeroleihatilako langile denak euskaldunak liratekeela. Bezeroak betibaitu arrazoia, baita euskaraz hitz eginda ere, dirua tartean denean.Aitona tonto-lixto gehiago behar ditugu.

Nahiko ridikulua da ENAk Europako tokidenetan balio izan diolako onartzea,azkenean, bertako saltokietan. Bertakookizan behar genuke bultzatzaile nagusi.Euskaldunok beti kanpoa dugu gure ispilu.Jada galdua dugu geure buruarekiko pertzepzioa, jada ez dakigugugan zer den eder eta zer ez.Era berean, katalan batek egin behar du elkarrizketaren aldekodiskurtso eta praktikarik sutsuena. Carod Rovirarekinmarabilatzen gara, bertako politikariek izan behar luketeneanbertako alde denekin kontsentsua bilatzen interesatuenak.Kulturaren alorrera etorrita, Amerikako Estatu Batuetatik etorribehar du ikerlari batek, Miren Azkarate kultura sailburuapentsatzen jar dadin bertsolaritzak nazioartean zer bide eginbehar duen. Aipatzen hasi gabe, zenbat artista egin den kanpoanezagun etxean kasu egiten hasi zaion arte.Akonplejatuak gara. Hainbeste barkamen dauzkagu emateko,hainbeste akats, hainbeste traba egiten diogu munduari, ezenkobratzea tokatzen zaigunean ere ordaindu egiten baitugu.Ibarretxeri galdetu, bestela.Zenbat aldiz esan dugu "barkatu..." besteek hanka zapaldudigutenean?

Ixiar Eizagirre

Aitor Manterola

Eta leihatila zain akonplejatugutxiagoAgure egoskorra

Estitxu Eizagirre

Aitona salbuspena da

Page 6: 120 (2004ko apirila)

72 0 0 4 k o A P I R I L A

ze berri?

Hilabete pasatxo bada Urola-Kostakohamaika herrietako berriak euskarazematen dituen egunkaria kaleandagoenetik

Otsailaren 20an atera zen lehenengozenbakia, eta harrez gero, makina batalbiste kontatu ditu. Era guztietakoaketa kolore askokoak. Ikuspuntu guztiakbiltzeko asmoarekin, beti ere. Horixeda, hain zuzen, Hitzaren ezaugarrieta-ko bat: plurala izatea. Gizartean pen-tsamolde guztietako iritzia duten per-tsonak izanda, ezinbestekoa da guztienahotsa izatea. Eta hilabete pasatxohonetan, Hitza emandako hitza bete-tzen ari da.

Egitasmoaren beste ezaugarri nagu-sia kalitatezko egunkaria izatea da.Albisteak jorratzerakoan herrietakoberriak ematen dituzten gainontzekoegunkariek baino kalitate hobea izateaezinbeztekotzat jotzen da. Eta horre-

tan ere, kazetariak eta lan talde osoa,orohar, saiatzen ari dira. Begibistakoada, gainontzekoen aldean beste ikutubat duela Hitzak. Eta ez da kalifikaziomerkea. Kaleko jendeak esandakoakdira horiek. Egunero-egunero etxekobuzoian egunkaria jasotzen dutenekesandakoa. Eta horixe izaten da egun-kari baten lana neurtzeko era onena.Irakurleak gustura badaude, egindakoproduktua ona delako izango da.

Eguna joan eta eguna etorri, euska-

ra hutsean herriko berriak jasotzeazoragarria da. Zumaian, 600dik goradira egunero Hitza buzoian jasotzenduten herritarrak; egunero euskarazirakurtzen dutenak; egunero gure hiz-kuntzarekin harreman zuzena dute-nak. Irakurle horientzat Hitza garran-tzitsua da. Egunero behar dute.Euskaraz egunero irakurtzeari garran-tzia ematen diote, eta Hitzak horreta-rako aukera paregabea ematen die.

Hori horrela izanda ere, oraindikbadira batzuk Hitzaren garrantziazjabetu ez direnak. Eta, zoritxarrez,horien artean dira Udalean aginteadutenak. Jarrera ulergaitza da, bene-tan. Euskarazko egunkari bati mereziduen adinako babesa zergatik ez dioteematen? Alderdi abertzaleek euskara-ren aldeko egitasmo bat babesten ezbadute, nork egingo du hori? Eskerrak,politikoak gizartearen aurretik doazeneuskararen arloan, eskerrak…

Eskualdeko berriak euskaraz ematen dituenegunkari bakarra

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

tresna digiinternetscanner

Page 7: 120 (2004ko apirila)

2 0 0 4 k o A P I R I L A

ze berri?

8

Zuetako batzuek gogoan izangodituzue 1986tik 1990erako tarte-an Anade elkartean jokatu zirentxapelketa haiek. Beste batzuek,aldiz, inoiz entzun bai, bainaadinagatik edota beste zerbaite-gatik ez zitzaizuen egokitukogiro berezi hura bizitzea. HaraJoanito Dorronsorok nola deskri-batu zituen txapelketa haiek "20urte kantari" liburuan.

Zumaiako bertsolarien artekobost txapelketa jokatu ziren, hasi1986an eta bost urtetan segidan,santelmo festa ondorengo ostiralgauetan. Zumaiako Bertso Esko-lak eratu zituen Anade elkartean,hau entzulez leporaino beteta,lagunarteko afari ondorengo giroederrean. Bi eratako bertsolarimota ikus zitekeen partaideenartean; alde batetik, Balentin etaAndres Eizagirre anaiak, EladioLeturiondo, Jabier Manzisidor(Santa Klara), Fermin Martija(Bartolonekoa), Koldo Aldalur,Pello Jauregi II (Urtiaberrikoa),Attola II.a eta Lizarreta bertsolaritradizionalen mailan jarriko

genituzkeen jende heldua eta,beste aldetik, Bertso Eskolatikzetozen gaztetxoak: Josu Garate,Jon Maia, Joxe Joakin eta FelixAizpurua, Iñigo Berastegi, JonManzisidor, Iker Urain, MikelGarate... Lehenbiziko urteanzumaiarrek bakarrik hartu zutenparte, Baxakarte, Olalde eta Jau-regi I.a, Gipuzkoa mailako ber-tsolari zirenak aparte lagata,baina bigarrenetik aurrera Elo-rriaga eta Itziarkoen bultzadagarrantzitsua izan genuen.Zumaiako txapela jantzi zutenak,Josu Garate, Jon Maia, Joxe Joa-kin Aizpurua eta Lizarreta izanziren. Olaldek egin ohi zuen saio-aren zuzendari lana eta epaima-haiko berriz, Imanol Lazkano,Sebastian Lizaso, Axentxio Elus-tondo erretore zena, Baxakarte,Otamendi, Telleria, Zaldubi izanziren bost urtetan zehar, eta idaz-kari lanetan, berriz, Feli Uria,Ester Osa eta Mª Jesus Aizpurua.Lagunarteko afaria prestatzen,nola ez bada, Joxeba Garate iza-ten genuen sukaldari, FerminAzkue laguntzaile zuela, eta giro

oso egokia izan ohi zen era hone-tako ospakizun baterako.Ikastolatik horretarako grinazzetozen gaztetxoei bidea ireki etaaldi berean herriko bertsolari tra-dizionalei aukerak zabalduz, bieratako bertsolari eta bertsozaleenarteko adiskidetasun lokarriakestutzea zuen hain zuzen ere hel-buru txapelketa honek Bost urte-ren buruan ikastolatik zetorreniturria agortu egin zen eta bestelaere ez zuela gehiagorako emateneta hala bukatu zen ekimen inte-resgarri hura.

Anadeko txapelketa haiek...

Page 8: 120 (2004ko apirila)

9

Santelmoetako bigarren ostiralgauean jokatuko da, aspaldikopartez, herriko bertsolariei zuzen-dutako txapelketa Anade elkarte-an. Hamar-hamabi lagunek partehartzea espero dute eta gehienakJon Maiarekin aritzen direnneska-mutilak dira.

Bertso Eskolan dabiltzan gazteekkantatzeko aukera gutxi izatendutela kontuan hartuta eta lehenibilitakoek oraindik ere bertsotanbadakitela froga dezaten, berriz ere80ko hamarkadako saio haien ere-duari heldu eta VI. txapelketa anto-latzea erabaki du Bertso Eskolak.

Hasteko, eta ohitura ona jarraituz,afaria izango da, gaueko 9etan etatxartelak Metro eta Trapaia taberne-tan egongo dira salgai. Menua ere,oker handirik gabe, klasikoa izangoda: entremesak, olagarro-zopa etaoilaskoa entsaladarekin.

Afalondoren, berriz, kafea (etanahi duenak kopa eta purua) har-tuta, saioa hasiko da, Jon Maiaaurkezle dela. Ia ziurtatuta dau-den bertsolariak honakoak dira,gehienak orain Jon berarekinikasten ari direnak eta beste

batzuk garai batean Bertso Esko-lan ibilitakoak:

FELIX AIZPURUAMANEX ELOLAMADDI GALLASTEGIGAIZKA GASTIAINUNAI GIJARROJOKIN GIJARROGORKA IRIBAROIHAN IRIBARURTZI IRIBARJOSU MANZISIDORMARKEL PEÑALBAMAIALEN VELARDE

Beste norbaitek ereparte hartu nahiko balunahikoa du Forondanizena ematea apirilaren 6abaino lehen.

Saioak bi zati nagusiizango ditu. Lehenbizikoakanporaketa izango da etadenek parte hartu beharko dute,honako lanak eginez: hasierakoagurra, ofizioka zortziko handianbina bertso eta bakarka lau oinaketa hitza emanda bertso bana. Biga-rren zatian puntuazio altuena lor-tzen duten 4 bertsolariek abestukodute eta honako lanak egin beharko

dituzte: ofizioka zortziko txikianhiruna bertso eta kartzelako laneanbi punturi erantzun eta gai bati bibertso bota.

Sariak ere ez dira txantxetakoak:onenak txapela, 300 euro eta kopajasoko ditu eta bigarrenak, berriz,150 euro eta kopa. Sari berezi batere egongo da publikoak hautatuta-ko bertsolariari emango zaiona.

Ea saio polita ateratzen den etaargi ibili txartelik gabe geratu nahiez baduzue!

Zumaiako VI. bertsolari txapelketa apirilaren 23an

2 0 0 4 k o A P I R I L A

Page 9: 120 (2004ko apirila)

10

jardunian

2 0 0 4 k o A P I R I L A

D E L I N E A T Z A I L E ARAFAEL DEL PILAR ZUFIA

"Arbustaingo garabiarihiltzen utzi diote"

9 urtez Donostian aritu da lanean eta zumaiarra izanikeuskaraz ez jakiteak izorratu egiten diola esan digu. Bidaia ugari egindako gizona da. Kenian, Akonka-guan, Nepalen eta beste hainbat tokitan ibili da

bidaiatzen motxila bizkarrean hartuta.Gaur egun jubilaturik dago eta bakarrik bizi denez, dau-

kan denbora libre hori aprobetxatzen du Zumaiako histo-riak gure artean iraun dezan lan egiteko.

Zerk bultzatu zaitu garabiaren inguruko lan hau idaz-tera?Pio Baroja idazle famatuak dioen bezala, nik liburu haunire ibilbidearen azken biran nagoelako idatzi dut. Hau

da, nik badakit hemendik urte batzuetara ez naizelahemen egongo eta horregatik begirune gehiagorekin ikus-ten dut gaur egun Arbustaingo garabia. Gainera, garabiak lan egiteari utzi zioenean Udalarenaldetik jasandako arduragabekeriak indarra eman dit libu-ru hau idazteko. Garabia honi hiltzen utzi diote eta horida tristeena. Kontua da, ez dutela dagoen tokitik kendu,baizik eta erortzen utzi dutela.Bestalde, Zumaian herriko historia mantentzeko edo den-boran irauteko motibazio hori galdu egin da. GarabiaZumaiako historiaren zati bat da, gustatu ala ez gustatu.Zati txiki bat da baina zati bat. Ondorioz, garabia galtzenbada gure historiaren zati bat galtzen dugu eta horrek asko

2

Rafael del Pilar Zufia "Arbustain garabia gogoan" lanaren egilea da. Bizitza osoan delianeantelanetan aritu denez, bere liburuko gauzarik garrantzitsuenak garabiaren inguruan egin dituen

planoak dira.

Page 10: 120 (2004ko apirila)

112 0 0 4 k o A P I R I L A

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

izorratzen dit. Horregatik erabaki nuen liburuaidaztea.

Lehen aipatu duzu Zumaiko Udalak ez duelainteres handirik azaldu Arbustaingo garabiarekiko.Zeren ondorio dela pentsatzen duzu?Modernoak direla pentsatzen dute eta orduan gauzahauek ez zaizkie gustatzen. Horrelako kontuek ezdute dirurik ematen, ez du ezer produzitzen. Gainera,euren mentalitatean gauza guztiak berritzea dago. Ustedute kanpotik datorren norbaiti gehigo erakarriko diolagauza berri batek eta hori ez da horrela. Turistek ezdituzte gauza berriak bilatzen, gauza zaharrak interesa-tzen zaizkie. Baina hori Udalak ez du ulertzen eta uler-tzen ez duenez garabia kentzea erabaki zuten.

Zer sentitu zenuen garabia erori zela jakin zenuenean?Ba malkoak atera beharrean egon nintzen. Izugarrizkohaserrea hartu nuen.

Inpontentzia sentitu zenuela esan dezakegu?Bai, hori da. Nik gainera udalari behin eta berriz esannion garabia ez zegoela egoera onean. Garabia honek,liburuko argazkian ez da agertzen baina bai planoetan,bi tirante finko ditu bertikaltasuna mantentzeko.Kontua da, tirante horiek matxuraturik zeudela etaorain dela urte batzuk tirante horiek kentzeko aginduaeman zutela. Horren ondorioz, garabia doblaturik gera-tu zen. Egurra ere, denborarekin usteltzen joan da ezer-tarako balio ez duen unera iritsi arte. Konponbidea zeu-kan gauza bat alferkeriaren ondorioz galdu dugu.Garabia egoera onetan mantentzeko urtero egurraripintura pixka bat eman beharko litzaioke eta ondoren,grasa apur bat zati metalikoei. Era horretan, 100 urtegehiagotarako garabia izango genuen.Baina ez dute ezer egin. Eta, noski, gauzak era horretantratatuz azkenerako apurtu egiten dira. Ez dute ez begiru-nik ez sentimendurik azaldu. Indiferentzia izan da nagusi.Molestatu egiten ziela zirudien.

Garabia berriztatzea posible izango dela uste duzukanoiekin egin duten bezala?Zerbait egin daiteke, baina zalantzarik gabe ez da gauzabera izango. Izan ere, garabia erori zenean pieza asko hau-tsi ziren. Pieza metaliko batzuk kontserbatzea posible dabaina ez da gauza bera. Gauzak bizirik mantentzen saiatubehar da hori bai, duintasunarekin beti ere. Ez eskaparatebaten moduan.Kanoiena aipatu duzu lehen eta kanoiekin beste gauza batgertatuko da. Kainoi horiek 300 urte baino gehiago dituzteeta jarri dituzten bezala jarrita hau da, aterperik gabekotokietan jarrita, klimaren hezetasuna... jasan beharkodituzte. Eta horrek kalte handiak egiten ditu. Kanoi horiekkonserbatzeko aterpean jarri beharko lirateke.

Liburuari berriro helduz, nondik atera dituzu planoakegiteko informazio eta datu horiek guztiak?

“Udalekoek modernoakdirela pentsatzen dute, etagauza hauek ez zaizkie

gustatzen”

Page 11: 120 (2004ko apirila)

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446 E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

12 2 0 0 4 K O A P I R I L A

Garabiara joan nintzen boligrafo, koadernotxo eta metrobatekin eta pieza bakoitza, piezaz pieza, neurtzen hasinintzen. Horrelako lan bat egiteko ezin dituzu datuakasmatu, neurriak hartu behar dituzu. Bizitza guztiandelineante lanetan ariturik planoak egin eta egin aritunaiz. Garabiaren planoak egitean zorte handia izannuen, izan ere, planoen neurriak 1999ko iraila eta urriabitartean hartu nituen eta garabia 2000. urteko apirila-ren 26an erori zen.

Garabiaren inguruko gutun garrantzitsu bat ere topatuduzu.Bai, gutun horretan garabiaren prezioa agertzen da. Gutunhau 1931. urtekoa da. Garai hartan garabiaren kostua 14.700pezetakoa izan zen. Batzuek esaten dute garai hartarakogarestiegia zela, baina niri ez zait iruditzen. Nik uste dutgehiago kostatu behar zuela. Baina gutun horretan jartzenduena sinestu egin beharko dugu.Gutun hau Arroiabe jaunak eman zidan. Pertsona honekzenbait xehetasun erraztu zizkidan nik ezagutzen ez nitue-nak. Kontuan izan behar baita garabiaren inguruko doku-mentazio oso gutxi dagoela.

Zenbat denbora behar izan duzu liburu hau idazteko?Liburua idazteko ez nuen denbora handirik behar izan.

Zerbait idatzi behar duzunean idazten hasi eta amaitu egi-ten duzu. Hasiera batean, planoez bakarrik osatutako lana egin nahinuen, horrek baitauka benetan balioa. Plano horien bitar-tez beste garabia bat egiteko aukera dago.

Hori izan da zure helburua? Plano horiek beste garabiabat egiteko egin dituzu?Bai, behintzak egunen batean beste garabia bat egitekoaukera egon dadin. Eta horretarako planoak beharrezkoakdira. Horregatik, hasiera batean planoen inguruan bakarrikegiten nuen lan baina, gero kalean esan zidaten hori pobre-egia izango zela. Azkenean, aholku horiei jarraituz testuasartzea erabaki nuen. Baina horrek ez zidan denbora asko-rik kendu, denbora planoek kendu zidaten. Izan ere, etxe-an ez daukat baliabide egokirik planoak egiteko. Sukaldekomahai gaineko platerak kendu, kartaboiak hartu eta horre-laxe egin nituen planoak.

Salgai jarri al duzu liburua?Ez doakoa da. Edizio limitatu bat da 320 alez osatua.

Udalaren aldetik ez duzu inolako laguntzarik jaso libu-rua argitaratzeko?Nire ustez, udala da garabia erori izanaren erruduna. Eta

“Planoen bitartez

beste garabia bat

egiteko aukera dago”

Page 12: 120 (2004ko apirila)

132 0 0 4 K O A P I R I L A

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

hori pentsatuta ez nintzen ba diru-laguntza eurei eskatzerajoango! Nire handikeriak ez zidan baimenik ematen.

Zer moduzko harrera izan du liburuak?Ona izan duela iruditzen zait. Izan ere, 320 liburu horieta-tik etxean 90 bakarrik geratzen zaizkit. Gainontzekoakatera dira. Hala ere, ez zitzaidan publizitate handiegiaematea gustatzen.

Zergatik ez zenuen publizitate hori nahi?Ez naiz publizitatearen lagun. Nahiago dut nik nire aldetikibili.

Hala ere, liburuan aipatzen duzunez, liburu horren hel-buruetako bat jendeak Zumaiako historia zein den jaki-tea da eta bide batez denboran ez galtzea. Publizitatea ezemate hori eta jendeak herriko historia ezagutzeko dau-kazun gogo hori ez da apur bat kontraesankorra?Bai, nire aldetik kontraesan bat dago hor. Alde batetik, ate-ratzea nahi dut eta bestetik, ezkutatzen ari naiz. Baina horida nire izateko era. Hau, sentitu egin behar da. Niri horre-lako 50.000 liburu egitea gustatuko litzaidake, baina niezkutuan egonda.

Lehen esan diguzun bezala ez zaizu askorik gustatzenZumaiako Udalak zenbait gairen inguruan duen jarrera.

Zer egingo zenuke zuk Zumaian alkate izango bazina?Uffff!! A zer galdera! Nik badakit ni alkate jarriko banintzez nukeela 6 hilabete ere iraungo, jendeak arriskutsua nai-zela pentsatuko baitzuen.Nik alkate bezala honako hau egingo nuke:1. Lurrak sozializatuko nituzke gazteentzako etxebizitzakegiteko oso prezio merkean.2. Zumaian bariantea egingo nuke.3. Behingoatik eskua sartuko nuke Zumaiako ibaia kutsa-tzen duten enpresa guztietan. Zumaiako itsasadarra ez daegon inoiz hain kutsaturik. Hor zeresan handia dute halanola, Zumaiako Torreaga fundizioak, Olaizola galbaniza-tuak, Ortiz... Baina ez Zumaiako enpresek bakarrik. Aizar-nazabalgo papelerak ere txerrikeria izugarri isurtzen du.Eta hemen ezin dugu ahaztu depuradoraren kontua.Berez, 2002. urterako eginda egon beharko luke. 2004. urte-an gaude eta hemen ez dago ezer.4. Aldatuko nukeen beste gauza bat. 2012. urterako 1.020etxebizitza eraiki behar omen dira Zumaian. Kontua da,Zumaian etxebizitza asko eta asko hutsik daudela. Orduanzergatik ez digutu etxebizitza horiek alokairuan jartzen?Alokairuan jarriko bagenitu 500 edo 600 etxebizitzekinagian nahikoa izango litzateke.Hauek guztik ekologiaren aurka doazen prozesuak dira.Euskal Herria bezalako lurralde polit bat, jende motahonengatik, munduko lurralderik txarrena izatera iritsiko da.

Amaitzeko, ba al duzu buruan beste proiektu edolanen bat? Bai, beti dago zerbait. Une hauetan nire ilusiorik handienaArrangoleta auzoaren inguruko lan bat egitea izango litza-teke baina 11-12 urteko mutil baten ikuspuntutik. 1948koArrangoleta adibidez, hori izan baita guk ezagutu duguna.Beste lan bat buruan darabilkiguna antzinako Errotaberreskuratzea izango litzateke. Errota horretan artoaxehatu zuten baina horren inguruko oso dokumentaziogutxi dago.

Page 13: 120 (2004ko apirila)

14 2 0 0 4 k o A P I R I L A

ur haunditan

Lan isilaIdoia Idigoras etaRakel Nacentarestaurazio lanetanaritzen dira. SanTelmo txikiaberaiek berritudute. Ezkutuko lanada beraiena,anonimoa.

lizako eskulturak edo tailuak.Koadroak. Portzelanazko iru-diak. Horrelakoak izaten di-tuzte esku artean Idigoraseketa Nacentak. Bi neska hauenlana egoera txarrean daudenartelanak berritu edo zaharbe-

rritzea izaten da. Restaurazioa. Egin duten azkeneko lana San

Telmo txikia berritzea izan da. Joan zenurteko santelmoak bukatu eta berehala,egoera txarrean zegoen San Telmo txi-kia berritzeko eskatu zieten herritarbatzuek. Udalak lagunduko ziela esanondoren hasi ziren lanean. Eta urtarri-

E

Page 14: 120 (2004ko apirila)

152 0 0 4 k o A P I R I L A

lean bukatu zuten. Orain bere lekuandago berriro San Telmo txikia, dotoreasko. Inork gutxik daki, ordea, eraberri-tzeko lan bikaina nortzuek egin duten.Bere lekutik kendu zutenean ere zurru-murru asko izan ziren; lapurtu eginzutela, norbaitek hartu eta etxera era-man zuela…Orain, konpondu dutene-an ere misterio kutsu hori gordetzendu, jende gehienak ez dakielako nor-tzuek konpondu duten. Izan ere, res-taurazioaren ezaugarrietako bat da egi-leak ezezagunak izatea, inon ezazaltzea lanaren egileak nortzuk diren."Ezkutuko lana da gurea, jende aurre-an ez da azaltzen nork egin duen",azaldu du Idoiak. Rakelek baieztatuegiten du hori, "ahoz ahokoa da, etaegileak berak nahi ez badu inork ez dujakiten".

Lanak eskuratzeaRakelek eta Idoiak Arte Ederrak ikasizituzten, zaharberritzearen edo restau-razioaren adarretik. Harrez gero, landezente egin dituzte. Rakelek, esatera-ko, Orioko elizako bi tailu edo eskultu-ra berritu ditu, baita mihise edo lien-tzoak ere. Idoiak ere antzeko lanak eginditu. San Migeleko elizan dauden erre-taulako tailuak konpontzen aritu izanda. Hala ere, horietako lan gehienakelkarrekin egin dituzte. Izan ere, baiRakel eta bai Idoia bestelako lanetanaritzen dira egunero. Restaurazioa hob-biea da beraientzat eta elkarri lagundubeharra daukate. Bakarka arituta ezi-nezkoa izango zitzaien hainbeste maiteduten zaletasunean jardutea.

Lanak eskuratzeko norberak mugitubehar duela dio Rakelek, " aurrea hartubehar da, eta lanen bat egiteko norbereburua eskaini beharra dago". Orain arteegin dituzten lan guztiak aipatzekoakbaldin badira ere, bat nabarmentzen

dute. Izan ere, Idoiak esku-ratutako lan batek apartekoaipamena merezi du. Anti-kuario batek XVIII. mende-ko koadro bat eskaini zion.Zizko eginda zegoen, etadena konpondu zuten bienartean. Horrelako lan batesku artean izanda, "beldu-rra sentitu nuen hasieran.Errespetu handiagoa ema-ten du aspaldiko artelanbatekin lana egin beharrak",esan du Idoiak. Errespetuakerrespetu, berritu zuten koa-dro misteriotsu hori, baina"ez dakigu non dagoen.Antikuarioak hartu zuen, etaauskalo non dagoen", dioIdoiak, pena pixkatekin.

Metodologia ezberdinakRestaurazioa lantzeko eraasko daudela esan diguteIdoiak eta Rakelek. Eskuartean duten lanaren arabe-rakoa da erabili beharrekometodologia, "ez da gauzabera koadro bat edo tailu batberritzea. Bakoitzak beremartingalak ditu", aipatu duRakelek. Hala ere, bi neskahauen lana egiteko moduakbadu berezitasun bat. Ahalden neurrian, behintzat,esperimentatu egiten dute. "Beti ezinda egin, ikusi egin behar delako obrazein egoeratan dagoen, baina gurelanean ezinbestekoa da probak egitenibiltzea", azaldu du Idoiak. Errestaura-tzaileen ezaugarrietako bat da hori.Restauratu behar duten objektuarenaurrean jarri, eta mila aldiz begiratzendiote. Orijinalera ahalik eta gehien ger-turatu beharra izaten dute, eta hori lor-

“Ezkutuko lana da gurea,jende aurrean ez da

azaltzen nork egin duen”

Page 15: 120 (2004ko apirila)

16 2 0 0 4 k o A P I R I L A

ur haunditan

tzeko "ezin dugubat-batean laneanhasi. Ondo begi-ratu eta aztertubeharreko kontuaizaten da". Esate-rako, azkena berritu duten San Telmotxikiari kapak kendu eta kendu aritu

zatzaizkie orijinala aurkitu arte.Dena den, beti ezin izaten dahori egin, eta orduan, beste erre-ferentzia bat aurkitu behar iza-ten dute, "adibidez, San Telmotxikiaren kasuan, ez genuen oriji-nalaren erreferentzia konkreturik,eta horregatik ermitan dagoen San

Telmoren tailua hartu genuen giabezala", esan du Rakelek.

Beste kasu batzuetan, ordea, giaedo erreferentzia jakinik ez duteizaten. Kasu horietan beste bidebat hartu beharra daukate, Rake-lek oso gustuko duen bidea, hainzuzen: liburuak. Nahiz eta libu-

ruetara ia beti jo behar izaten duten(berritu edo restauratu behar dutena-

ren berri izateko), beste zenbait kasu-tan, ezinbestekoa zaie liburuetan mur-giltzea orijinalaren aztarnak aurkitze-ko. Lan hori oso gustukoa du Rakelek,"derrigorrezkoa delako, baina batezere, historia ezagutzeko aukera parega-bea ematen dizulako". Behin, liburuenbitartez istorio harrigarri bat ezagutuzuela kontatu digu. Nonbait, Oriokoparrokiko tailu bat restauratzeko esanzioten. San Ramon Onatoren irudiazela esan zioten Rakeli, baina liburue-tan begira hasi, eta beste santu bat zelakonturatu zen. Ez zen San RamonOnato. Esku artean zuen tailua SanPablorena zen. Oriotarrak ziur zeudenOnatoren irudia zela, baina Rakelekbaieztatu zien, liburuetan begiratuta,San Pablo zela. Horrek hasieran aipa-tutako misterio kutsua eman zionRakelen lanari. Non zegoen SanRamon Onatoren irudia? Bila eta bilaaritu ondoren, azkenean azaldu zen,

" hilda dagoen apaiz oriotar batekzuen, etxean ezkutatuta". Azaldu zene-

Ermitako San Telmoren

tailua hartu dute gia

bezala

Basadi Auzategia, 9-A 2-B

Page 16: 120 (2004ko apirila)

172 0 0 4 k o A P I R I L A

an, Rakeli eman zioten, eta restauratuzuen, azkenean, benetako San RamonOnatoren tailua.

Restaurazioaren egungo egoeraLehenxeago aipatu dugu Rakelek etaIdoiak beste lantegi batzuetan egitendutela lan, eta restaurazioa hobbiadela beraientzat. Nahiz eta gustatukolitzaieken benetan gustuko dutenhorretatik bizitzea, beste lan batzuetanaritzea adierazgarria da restaurazioa-ren egungo egoeraz jabetzeko. Lanaegon badago, baina, " Gipuzkoan, adi-bidez, hiru enpresa daude, eta horiekhartzen dituzte lan guztiak", dioIdoiak. Enpresa horietan ondo kokatu-ta egotea ezinbestekoa dela gainera-tzen du Rakelek. Gainera, enpresa edotailer horietan sartuta ere, arazo guz-tiak ez lirateke konponduko, "zaila datailerretan eta enpresetan sartzea,baina sartuz gero aldi baterako lanakematen dizkizute". Ondorioz, ez dalantegi batere segurua. Gustukoa izanarren, "ez du konpentsatzen horrelaibili beharrak. Beste lan batzuk ziurta-sun handiagoa ematen dute".

Erakundeek behar bezala laguntzendituzten galdetuta, aipatu digute ema-ten dutela, baina Euskal Herritik kan-po askoz laguntza handiagoak daudela.Lan gehienak hiru enpresen eskubadaude, eta zaila baldin bada hor sar-tzea, bien artean tailer antzeko bat sor-tzea pentsatu al duten galdetu diegu.

"Pentsatu izan dugu, orain urte batzukhori egitekotan egon ginen, bainaazkenean ez genuen pausoa eman, nor-bere tailerra sortu eta eratzeko ososeguru egon behar duzulako", eran-tzun digute Idoiak eta Rakelek. Izanere, restaurazioak ez du jarraipenik,"oraintxe lan asko duzu, eta gero,berriz, ezer ez".

Materialei dagokinez, Udalak lagun-tzak ematen dizkietela esan digute.Dena den, tresna sinpleak erabiltzendituztela gaineratu dute: brotxak, kolak,bisturiak…Lana egiteko duten lekuabezain sinpleak, ia-ia. Lantegitik irten,eta Idoiaren etxeko ganbaran aritzendira lanean. Beste lekurik ez dutenbitartean, horrekin konformatu behar.

EtorkizunaOraingo bide beretik jarraituko duteIdoiak eta Rakelek. Behin eta berrizaipatzen dute, restaurazioa ez dela lanziurra, eta nahiago dutela segurtasuna-rekin lan egin. Hortaz, hain gustukoaduten lanean buru-belarri murgiltzekoasmorik ez dute. Orain arte bezala segi-tuko dute. Norbaitek zerbait berrituedo konpontzeko eskatzen dieneanariko dira restaurazio lanetan. Hala ere,"beti dugu zerbait egiteko. Lan garran-tzitsuren bat ez bada, hor daude lagu-nen eta ezagunen betiko enkarguak:Jesus Haurraren irudiak konpondu etahorrelakoak".

Begiz jota lanen bat duten galdetuta,

Rakelek baietz erantzun digu, "Paoleanitsasoak eraman zituen gazte haienoroimenez egindako mosaikoa berritunahiko nuke". Oso gustukoa du, bainaarazo handi bat dauka: EspainiakoGobernuaren eskumena da Paolekoingurua, eta haren baimena beharkoluke mosaikoa dagoen lekutik kendueta berritzeko.

Ilusio hori bete bitartean, izangodituzte beste enkargu batzuk. Lanhoriekin ariko dira, isilik, inork gutxikjakin gabe. Ezkutuan ia-ia, misteriokutsuarekin. Oraindik ere hamaikaezusteko aurkituko dituzte, bainaberaientzat gordeko dituzte. Anonimo-ak dira, baina lan handia bezain ederraegiten dute. Isileko lana.

Page 17: 120 (2004ko apirila)

18 2 0 0 4 k o A P I R I L A

inkestaGALDERA HONI ERANTZUN DIOZUE:

Beharrezkoak al dira moilan, zebra bideetan ipinitako koxkak?

Koxkak?? 12 tontor egunero amortiguadoreekjasaten dituenak,denak ziren beharrezkoak?

Bilbainada…Aitor Kotxea izorratzen zaidanean, alkateari

eskatuko diot berria erosteko. Beresoldata handi horren zati txiki bat

besterik ez zen izango….Be at

Udalari ideia bat eman behar diot: zergatikez dituzue koxken bueltan lorontzi batzukjartzen lore ederrekin? Ez dakit nola ezzaizuen okurritu, hain lorezaleak izanda.

Inaxito

Pentsatzen det batzuk azkar ibiiltzendialako jarri dituztela. Betikua da, lauartaburungatik beste danak izorratu

bihar.Pello

Kotxearentzat txarrak dira, etagainera, herriaren sarreran , zubi

txikian, egundoko ilarak sortzen dira.Beste herrietan jarri dituztenez, guk

ezin ba gutxiago izan. Ainhoa

Gauza bat da koxkak jartzea, bainalotsagarriena da politikoek ez digutela esanzergatik jarri dituzten. Beti ilunpetan gure

politikoak!!Amaiatxo

Page 18: 120 (2004ko apirila)

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

Erribera kalea, 6Tel. 861155

192 0 0 4 k o A P I R I L A

RPS: 066/02

Page 19: 120 (2004ko apirila)

Amaiako plaza

20 2 0 0 4 k o A P I R I L A

olarro zopaBertsolaritza

OSU MANZISIDORREK egindakobertso pare hauxe aukeratu dizut gaur-koan, udaberrian sartu berri garenhonetan. Egileak udazkena aipa-tzen digun arren, ez da sasoi txa-rra hau ere, hain atsegina zaigun

paol muturraz gozatzeko, hamarreko handikohauek kantatuz. Zer deritzozu gure Josurengonbidapenaz?

JZumaiako Bertso Eskola

Doinua: Sentimendua sartu zitzaidan

-1- -2-Talaipetikan barran aurrera Ederra baita paol puntatikabiatuko bagina agertzen den ikusmiraPaol puntara helduko ginen udazkeneko arratsaldeantxoko polit ta bikaina lainoek duten dizdirabertan eseriz suma liteke itsasertzeko mendi muinoak iparreko haize fina dotore ikusten diraedo uhinek harkaitzen kontra edo bestela jarri gaitezkeisurtzen duten lurrina ipar alderantz begirapresarik gabe egon gaitezken zerua eta itsas urdinabehatoki atsegina. elkartzen diren tokira.

ORUEN ENPARANTZAN (Goiko Plazan) azoka eraiki-tzeko proiektuarekin urte askoan amets egin zen arren1930eko hamarkadaren hasiera arte ezin izan zen errealita-te bihurtuta ikusi. Arrazoi nagusiak aurrekontuarekin zeri-kusia zutenak izan ziren beti. Zerbitzu hau exekutatzeko

Udalak 36.000 pezetako partida berezi bat destinatu zuen obren,esleipendunak –Carlos Irigoien Sorazu jaunak- 24.000 pezetagatikegiten bazituen ere.

Merkatua barne hartuko zuen eraikinean azpimarragarriena,San Jose komentuaren Elizaren sarrerako fatxadaren sestra jarrai-tuz egindako arkupeak izan ziren. Barnean oso apaindura gutxizuen eta diseinaturiko espazio bakarra salmenta postuena zen.

1952. urtean merkatu honetan erreformak egin ziren. Obrahorien xedeak bi izan ziren: alde batetik, arrandegientzako postuiraunkorrak sortzea eta arkuak ixtea; bestetik, arrandegien zona etabarazkien, frutaren eta arrautzen postuak horma baten bidez bana-tzea eta merkatua zabalik zegoen orduetan jendea sartzeko ate batzabaltzea.

FTalaipetikan barran

aurrera Zarrak berri

Amaiako PlazaTel. 943 14 31 35

Foruen Enparantzakoazoka

Page 20: 120 (2004ko apirila)

212 0 0 4 k o A P I R I L A

RIDOLOGIAREN BIDEZ, eta irisa zehaz-ki mehatuz, gorputzeko gaitz eta lesioenkorrespondentziak bilatu daitezke, diag-nostiko zuzen eta zehatz bat lortuz. Begie-tako irisa (koloreztatua dagoen zatia),

murmuin sistema eta sistema sinpatikoarekinkomunikazio zuzenean dago, eta gorputzekoedozein alteraziok irisaren muskuluan dilatazioeta kontrakzioak ematen ditu.

Irisak etengabeko jarduna dauka, eta gorpu-tzeko edozein erreakziok eragina izango du irise-an, marka asko sortuz: marrak, puntuak, argita-sun edo iluntasun guneak...marka horieknolakoak diren eta non kokatuak dauden kontu-tan hartzen du iridologiak; iridologoak seinalehoriek interpretatzen jakin behar du.

Begi bakoitzak gorputzaren erdia adieraztendu, horrela, adibidez bihotzaren eremua ezkerre-ko begian aurkituko degu, eta gibelarena esku-bian. Parekako organuek, bakoitzak bere eremua izango duezker-eskubiko begian. Gorputzaren erdian kokatuak daude-nak (bizkar hezurra, sudurra, ahoa, mihia, hestegorria...) berti-kalki zatituak baleude bezala ageri dira, eta alde bakoitza dago-kion irisean ageriko da.

Irisean organu bakoitza kokatu ahal izateko, alde batetik,begininitik hasi eta kanporantz joanda, sei eremu bereiztendira; eta bestalde, irisa erloju baten esfera balitz bezala sailka-tzen da, organu bakoitza ordu hipotetikoan kokatuz. Gauregun, Bernard Jensen doktorearen "mapa iridologikoa" erabil-tzen da diagnostiko iridologikoak egiteko.

Bere erraztasun eta balio anitzagatik, teknika hau asko era-biltzen da medikuntza naturalean. Iridologi diagnostiko zuzenbatekin, gorputzeko zein organu edo sistema dauden kaltetuakaztertzen da, eta horrela osasunaren baloraketa orokorra egindaiteke. Gero, iridologoak sendatu eta osatzeko beharrezkoaden tratamendu egokia ezarriko du.

IE

BiografiatxoaUMAIAN JAIO zen Balendiñe Albizu,1914ko irailaren 18an. Haurtzaro aise etaalaia soma liteke Balendiñeren poemetan.Ordutik geratutako marka beltz bakarra, itsa-soari hartutako gorrotoa da, beldurrak era-gindako gorrotoa. Beldur honek ez dio era-

gotzi, haatik, poemak eskaintzea Kantauriari nahizKaribeari, bizitzan zehar alboan izan dituen bi itsaso-ei. Bost urterekin eskolan hasi zen eta hamabi urterekin bukatuziren hango kontuak. Eskolak ase ez zion jakinminak piztuko zionirakurzaletasuna, ezkutuak landu behar izan zuena. Victor Hugo,Unamuno eta Clarin bere kuttunen artean. Hamalau urterekin mai-tasunari eskainitako poema egin zuen eta Julio Beobideren modeloizaten hasi zen. Gaztaroa batzokiko giroan murgilduta zeramanBalendiñek. Garai honetakoa da Denbora Hura izeneko poema.Gerra zibila aurrera zihoala, Ondarroara jo zuen itsasontziz. Gerni-kako bonbardeoak bertan harrapatu zuen eta Gernika sutan poemaidatzi zuen gertaerari irtenbidea emanez. Gero, Bilbora jo beharizan zuen eta geroago Santanderrera, non Juan Manuel Bilbaorekin1937ko azaroaren 6an ezkondu zen. Handik, Bidartera joan ziren etahan jaio zen Josu, bere seme zaharrena. 1940ko martxoaren 13 Mar-sellatik abiatu ziren Venezuela bidean. Han ostalaritzari ekin ziotenBalendiñek eta bere senarrak, Zuriñe izeneko hotela hartuz eta huraizan zen nonbait lehen euskal etxea Caracasen.1943an Balendiñekbere bigarren semea izan zuen, Imanol.

Rafael Calvo Leturia izan zuen bigarren senarra. Honekin, biseme alaba izan zituen: Asier eta Goiz-Eder.

Eusko etxearen inguruan berehala hasi ziren ateratzen argital-penak -Euzkadi, Euzko Gaztedi, Sabindarra eta Irrintzi- eta hemendaude barreiatuta bere poemak. Gainera, ospakizunetan, ez zitzaionaukerarik falta bere idatziak jendaurrean azaltzeko. Venezuelatikaireratzen zen Euzkadi Irratian ere parte hartzen zuen zumaiarrak.

1995ean behin betirako kokatu zen bere jaioterrian, bertanzituen bi seme zaharrenak.Argitarapen nagusiak:1972, Nere erritar maiteai olerkia Zeruko Argia astekarian.1972, Nere olerki txorta liburua.1984, Olerkiak liburua, Balendiñeren obra ia osorik biltzen duena

Dietetika

IzagaGarciaDietista etairidologoa

Iridologia

ZBalendiñe Albizu

Page 21: 120 (2004ko apirila)

Trenbide Pasealekua,4Pab. 2 Tf. 943 861 433 Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

22 2 0 0 4 k o A P I R I L A

SPALDITIK BEHAR zuen gureherriak eguneroko hitza, euska-razko hitza. Euskaraz bizi nahiduen herriak derrigorrez beharduelako norbere txokokoberri bertako hizkuntzan

jakitea. Etxean eta eskolan euska-ra ikasi dugunok hizkuntza lantze-ko eta hizkuntzaz gozatzeko gertuko baliabide bat behardugulako. BALEIKEren hilean behineko lana osatzekobeharra zegoelako. Eta beste mila arrazoirengatik.

Baina HITZA esku artean daukadanean, eskolan eus-karaz ikasten eta euskara lantzen utzi ez zieten herritarre-kin akordatzen naiz gehienbat. Izan ere, zumaiar gehienokeuskaraz badakigula erakutsi zigun orain dela gutxi egin-dako azterketa batek, baina era berean euskaraz irakurtzeneta idazten ez dakiten herritarrak ere askotxo direla jakingenuen. Horregatik, iruditzen zait, HITZAri eskerrak, gurehelduek bere garaian eduki ez zuten aukera daukatelaorain: egunero-egunero herriko berri freskoak euskarazjakiteko aukera ederra.

Beste alde batetik, iruditzen zait herritar guzti-guztionohiturak aldatzeko aitzakia bikaina dela HITZA. Zeinek ezote du eduki herritarrei holako edo halako deialdiak egite-ko beharra: sozidadeko edo elkarteko batzarrak, kintoenbazkari-festak, kirol ekintzak, era guztietako eskerrak ema-tea, kontzertuak, eta abar luze bat. Deialdi den-denak eus-karaz egin eta irakurtzeko aukera emango digu HITZAk.Azken batean, euskaraz bizitzeko bidea egiten jarraitukodugu poliki-poliki, BALEIKE eta HITZA bidelagun.

A ORK EZ DU izan etxeko apaletan sartutaentziklopedia bat hautsa hartzen? Garaibatean atez-ate ibiltzen ziren saltzaileeketxe bakoitzean entziklopedia bat (edogehiago) sartu zituzten, askotan alferrik,

baina ez beti. Institutuko lanak egiteko, gairenbatetaz dugun jakimina asetzeko edo bitxike-riaren bat begiratzeko besterik ez bada, guz-tiok erabili dugu entziklopediaren bateskuartean.

Orain paperean izan beharrean apalakalferrik betetzen, sarean ditugu hainbat etahainbat entziklopedia. Alde batetik, betiko entziklopedia oroko-rrak topatu ditzakegu, baina gero eta gehiago azaltzen ari dira gaibatean berezitutakoak (informatikan esaterako).

Hemen hiru besterik ez ditugu erakutsiko baina nahikoa duguGoogle bilatzailean entziklopedia hitza bilatzea beste hainbat aur-kitzeko.

Euskal Herriari tratamendu berezia ematen dion on-lineentziklopedia Harluxet dugu. Beste edozeinek bezala gai askoreninguruko informazioa ematen du, baina bertan gehien landudena Euskal Herriari dagokiona da. Bilaketak egiteko sistema batdu eta ausaz ere joan gaitezke bertako sarrerak ikusten.

Gazteleraz aukera askoz handiagoa da, baina oso gomendaga-rria da Wikipedia izenekoa. Entziklopedia honen edukia libreada, hau da, mundu osoko jendea bere borondatez osatzen joan daedukia, eta egun milioi erdi artikulu ditu 50 hizkuntzetan. Badazerbait.

Eta azkenik paperezko edizio oso ona duena eta sarean erebadagoena, Britannica. Honek bere eduki guztiak ez ditu doanematen, baina agian norbaiti interesatzen zaio diru kopuru jakinbategatik kalitatezko infomazioa eskuratzea.

Harluxet Entziklopedia Britannicahttp://www1.euskadi.net/harluxet http://www.britannica.com

Wikipediahttp://es.wikipedia.org

NInternet

olarro zopa

Ibon Manterola

Euskara HITZA

Ibon AizpuruaInformatika

ingeniaria

Entziklopediak on-line

Page 22: 120 (2004ko apirila)

Juan Belmonte, 6

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

232 0 0 4 k o A P I R I L A

ERRIAN MUSIKA zaletasuna zabaldu-ta dagoela nabaria da,ikusi besterik ezdago baditugula makina bat talde,arloeta mota guztietakoak, adin guztietara-ko.Dirudienez herriko Musika Esko-

lak ikasle ugari ditu, zorionekoa."Gaizto"xamar jarrita, ordea, gehienak herriko gazte-txoak dira; gogoko dutelako, gurasoek bidali-ta,…hori beste kupeleko ardoa da, eta beste batean mintzatukogara horretaz. Harira itzulita, ordea, helduen zaletasunari buruzarituko gara. Kiroldegira joaten garen bezala gustuko kirola egite-ra, hizkuntza ezberdinak ikasten ditugun bezala, baibidaitzeko,bai gure lantokian behar dugulako, mila arrazoi ezber-dinengatik zaletasun ugari garatzen ditugun bezala, zergatik ezmusika ikasi? Gaztetan baztertu genuenari heldu berriz. Azkenfinean, kultura garatzeko bide bat da, eta arlo honetan ez baldinbagara garatzen arima eskaseko pertsonak izango gara. Agian lotsadugu,"nola nahastuko gara ba gure seme-alabekin?" Edo denborafaltan gabiltza, "nola galduko dugu denbora barnean ditugunzaletasunak aberasten?" Edo gogorik eza. Ba ahal dakigu ba gauregungo bizitza honetan zer dugun gogoko benetan? Ez dakiguMusika Eskolak helduentzako eskaintza berezirik baduen edo ez,bai ordutegi aldetik edo talde berezien sorreragatik .Baina badaki-gu, egun, herrian garai batean izan genuen baino aukera etaeskaintza hobeagoa dugula, eta etorkizunean hobeagoa izateakomeniko litzakeela. Arrazoi ezberdinengatik utzi genuen zaleta-suna berrezkuratzeko aukera ez dezagun galdu. Lotsa atean utzidezagun eta galdetu diezaiogun geure buruari erronka honi aurre-ra egiteko gai garen, ariman dugun benetako gogoeta bat baldinbada .Ikasteko eta pertsona bezala aberasteko inoiz ez da berandu.

HE

SukaldaritzaSAGAIAK.

150 gramo patata egosia4 antxoa marinatuMota askoko letxuga

Piperradarentzat:Piper gorri bat2 piper berde2 tipulaTomate batOlioa

Binagretarentzat:100 gramo txangurro, egosita eta txikitutaOlio pixkat 5 goilarakada sagardo-ozpinGatza

Nola eginPiperrada egiteko, piperrak, tipula eta tomatea txikitu. Gero,olioa eta gatza bota, eta nahastu.Binagreta egiteko, txangurro zatitua oliba olioarekin, sagardo-ozpinarekin eta gatzarekin nahastu.Aro batean, borobilean marinatutako antxoak ipini. Barrual-dea piperradarekin eta laminetan ebakitako patata egosiare-kin bete. Gainean, mota askoko letxuga ipini, txangurro bina-gretarekin nahastuta.Apaingarri bezala, plateraren alde batean piperrada pixkatjarri. On egin!!

Musika

Orr

SamiMusikazalea

Inoiz ez da berandu Antxoa entsalada etatxangurro bingreta

Page 23: 120 (2004ko apirila)

24 2 0 0 4 k o A P I R I L A

izerdi patsetan

Denboraldia amaitzear dagoenune honetan, Pulpo EskubaloiTaldeko presidente berriarekinegon gara solasean. Emaitzekinoso gustora dago eta etorkizuneanere horrelaxe izango denaren itxa-ropena du.

Lasai harrapatu dugu Iñaki Sorazu.Jokalari bezala urte askoan arituondoren, bildutako esperientziabulegoetako joan-etorrian baliatzensaiatzen da. Jokalaria zeneko mailaematen badu, Pulpok etorkizunoparoa izango du.

Lehen denboraldia duzu PulpoEskubaloi Taldeko lehendakari, zernolako esperientzia eta balorazioaegiten duzu?Iñaki Sorazu: Iazko denboraldianjokalaria nintzen eta aurtengo den-boraldiaren erdian jarri naute presi-dente. Balorazioa oso ona da, ia ezinhobea, izan ere talde guztiak osoemaitza onak ari dira lortzen.

Aurten inoiz baino talde gehiago daude, bederatzi, ligaezberdinetan. Zaletasuna handitu al da?Iñaki Sorazu: Esan dezakegu baietz. Baina badago bestekontu bat; aurten, lan asko egin dugu eta federazioari pre-sio handia egin diogu infantiletan bi kategori berri atera-tzeko. Azkenean lortu dugu infantilen ligaxka bat egitea,bai mutilekin eta baita neskekin ere.Gainera, nesken senior talde bat sortu dugu, pare batneska kanpotik etorri dira talderik gabe zeudelako. Beraz,zaletasuna handitu dela esan dezakegu, ea gehiago han-ditzen den.

Zer nolako denboraldi egin du gizonezkoen talde nagu-siak?Iñaki Sorazu: Denboraldi ona, nahiz eta pixkat lasaiagoibiltzea gustatuko litzaiguken, izan ere, bukaera arteborrokan ibili gara maila mantetzeko. Taldea oso estua da, jende gutxirekin; lesioak tarteko, etabeste arazo batzuk direla eta ez direla, bukaera arte lan

asko egin behar izan dugu. Gaine-ra, oso zaila da maila honetanmantetzea, talde onak daudelako.Nik uste dut oso ondo mantendugarela, eta maila polita erakutsidugula: gehiago ezin dugu eskatu.

Kadeteak eta gazte mailakoakEuskadiko Ligan daude, zermoduz ari dira moldatzen?Iñaki Sorazu: Mutilak maila hone-tan aspalditik daude eta aurten eremailari eustea lortu dute. Nesken taldeak, aldiz, iaz igo ziren

, beraz, hau izan da beraien lehe-nengo urtea, eta zoritxarrez iadanikmailaz jaitsita daude. Nahiko zailaizan da denboraldia, jende berriasko etorri delako. Esperientziarikgabe maila on batean iharduteazaila da. Pena da, hobetu dutelakoeta partiduak irabazten ari direlako,baian dagoeneko nahiko beranduda. Baina hurrengo urtean, berrizere, igotzeko aukera izango dute, eta

igoko diren itxaropena dugu. Aurtengo esperientzarekinhurrengo urtean igotzen badira, bertan mantenduko dire-la ziur gaude.

Neskak gero eta gehiago animatzen dira eskubaloian,zer nolako etorkizuna ikusten diezu?Iñaki Sorazu: Aurten bi talde berri ditugu. Alde batetik,lehen esan dudan bezala, infantilekoa (federazioarekinborrokan ibili eta gero lortutakoa) eta beste alde batetikzaharren taldea, estatu mailan dabiltza jokatzen (bigarrenB mailan), eta dagoeneko mailaz igo dira ( bigarren Amailara). Gogoarekin daudela ikusten zaie eta hori osoona da.Etorkizuna? Orain hiru talde ditugu jokatzeko ilusioare-kin eta gogoarekin. Etorkizuna badutela uste dugu,hemendik zortzi urtera zer gertatuko den ez dakit, atzetikdatozen neskak animatzea espero dugu; oraingoz urtebatzuetarako lana eta gogoa badugu, behintzat.

Aurten Aldundiaren diru laguntzarik gabe geratu zera-te. Nola egin diozute aurre galera horri?

“Maila polita erakutsi

dugu, eta gehiago

ezin da eskatu”

Iñaki Sorazu: "Emaitza onak lortu ditugu"

Page 24: 120 (2004ko apirila)

San Telmo, 12Tel. 943 860760

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

252 0 0 4 k o A P I R I L A

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

Iñaki Sorazu: Orain arte diru apur bat ematen ziguten,kirolentzako zegoen dirua banatzen zuten. Aurten, behe-ko talde guztiei diru laguntza kendu eta goiko hiru talde-en artean banatu dute:Bidasoa, Arrate eta Zarautzen arte-an, hain zuzen.. Hau da, herriko taldeei diru laguntzakendu eta talde handiei eman, talde handi horiek indar-tzeko asmoz; diru gehiago izatean atzerritarrak ekartzekoaukera handiagoak dituztelako eta era honetan taldeaindartzekoa ere bai.Egia esateko, guretzako kaltegarria izan da, diru premianibiltzen garelako. Diru laguntzak kentzen badizkigute, ba,gero eta okerrago. Beste modu batzuk aurkitzen saiatzengara dirua lortzeko, bai herriko tabernetan, enpresetan,kartelak jartzen, zozketak egiten..., eta tristeena guretzako

jokalariei dirua eskatzea da, gogorra egiten zaigu. Ea egu-nen batean babesle on bat aurkitzen dugun, bitartean,tristea baldin bada ere, horrela ibili beharko dugu.

Zein izan da dirulaguntza kentzeko arrazoia?Iñaki Sorazu: Tartean ibiltzen den jendeak arrazoi politi-koak daudela esaten du Azkenean betikoa, politikuekagintzen dute, eta beraiek erabakitzen dute batzuei dirulaguntza kendu eta beste batzuei ematea. Era horretan,batzuk kaltetuta ateratzen garen bitartean, beste batzukirabazten ateratzen dira. Betikoa.

Zumaiako herriak zer nolako jarrera du eskubaloiarenaurrean?Iñaki Sorazu: Zaletasun handirik ez dagoela esan behardut. Askotan, partiduetan ia inor ez da egoten, ez famili-korik, ez lagunik..., pixkat tristea da. Nahiago genukearraunak edo futbolak mugitzen duen jendea mugitzea.Izan ere, jendeak nahiago du tabernetan egon edo men-dira joan...

Nola ikusten duzu etorkizuna?Iñaki Sorazu: Espero dut hobetzen joatea. Aurten zuzen-daritza goitik behera berritu dugu, jende gaztea sartu gara,lan egiteko gogoarekin eta intentzioarekin. Ea denon arte-an etorkizun on bat lortzen dugun.Gauza asko falta zaizkigu, ez bakarrik diru laguntzak,baita jendea ere: entrenatzaileak, partiduetan mahaianegoteko pertsonak, ordezkariak..., beti eskean gaude.Jende berria behar da, ez egunero egoteko, baina bai pix-kat laguntzeko.

ESKUBALOIA

Page 25: 120 (2004ko apirila)

26 2 0 0 4 k o A P I R I L A

kultura

uela urte batzuk Kresala nobela ospetsua irakurtzekopare bat saio egin nituen. Baina alferrik. Hartu etautzi, hartu eta utzi, hogeitahamaseigarren orrialdean (hirugarren edizioko alea)trabatuta geratzen nintzen, aurrera egin ezinik.Orrialde hartako pasarte batek neure onetik ateratzenninduen eta irakurtzen jarraitzea galarazten.

Pasarteak hala zioen // dio: "Asi naiz bidean Burnietatik gora taAskizutikan zear. Zumayakoondartzan egon bear izan det luzarotxo ibaia pasatzeko batelaren zai,baño, ala ta guztire, ordibiterdi baño lenago Iziar gañean nintzen".Baina, aurrera baino lehen, agian komeni da pasarteareningurumaria ezagutzea.

Arranondo // Ondarroa itsasertzeko herria da. Arrantzaleakitsasoan direla, ekaitz izugarria altxatu da. Txalupa guztiek lortu duteetxeratzea, batek izan ezik. "Sardinzarrena" da agertu ez den txalupabakarra. Herriko jendea urduri dago, eta okerrena pentsatzen. Ez daezer gertatuko, halere, Sardinzarren potiñak Getariako portuanbilatuko baitu aterpea. Getariako alkateak Ankaluze izeneko ibiltariabidaliko du Arranondora, txalupa han dagoela eta lasai egotekoesatera. Ankaluze goizeko ordu bietan helduko da Arranondora, etaalkatearen agindua beteko du.

Hogeita hamaseigarren orrialdeko pasarte hartara ailegatzean,idazlearen aurkako errebeldia maltzur bat sortzen zitzaidanbarrenean. "Zergatik igo zen Ankaluze Askizura, eta gero handikZumaiara jaitsi, kostaldeko errepidetik joan beharrean?", edo "Zergatikegon zen batelaren zain Santioko hondartzan, Zubi Handian pasabeharrean beste aldera?" galdetzen nion neure buruari, haserre.Erantzunik jasotzen ez nuenez, zera deliberatuko nuen, idazleakantzinako ibilbidea aukeratzean, lehengo munduaren apologia egin

nahi izan zuela; hots, kostunbrismoa nabarmendu nahi izan zuela,eta aldi berean modernitatea ukatu, eta helburu hura buruan, ezzuela erreparorik izan, Ankaluzek egindako ibilbidea denboraz kanpokokatzeko, zegokion baino berrogeita hamar edo ehun urte lehenagojarriz.

Denborarekin, ordea, duda bat piztuko zitzaidan. "Nola litekeTxomin Agirre bezalako idazle handi batek halako hanka-sartzeakegitea?" "Zuzena eta bidezkoa al da hire haserrea?" "Ez da, bada,aitzakia bat izango, besterik gabe, liburuaren irakurketa bertan beherauzteko?" eta antzeko galderak nerabilzkien gogamenean. Eta dudakikerketara eraman ninduen.

Aurrena, nobelaren argitalpen datari erreparatuko nion: 1906.Hurrena, berriz, zera jakingo nuen, Kresalak liburu moduanplazaratu aurretik beste argitalpen bat eduki izan zuela Euskal-Erriaizeneko aldizkarian. Atalka, hain zuzen ere. Euskal-Erria aldizkariakhilean hiru ale argitaratzen zituen, —hilaren 10, 20 eta 30 egunetanhain justu—, eta Kresalaren lehendabiziko hiru atalek bertan ikusizuten argia estraineko, 1901eko abenduan. Hona zer kontatzen zionTxomin Agirrek Carmelo Echegaray bere lagun minari 1901ekoabenduaren 12ko gutun batean: "He comenzado a dar luz en laEuskal-Erria una novelita de costumbres de la costa, titulada Kresala". Datu hauek guztiek nire alde jokatzen zuten. Izan ere, Zumaiakoargazki zaharren liburua eskuetan, mende hasierakoetan begiratu, etahantxe ikusten nituen kostaldeko errepidea eta Zubi Handia. Bideonetik abiatua nintzelako susmoa nuen.

Jarraian, ordea, beste galdera-zalantza bat sortuko zitzaidan:"Atalak badakigu noiz argitaratu ziren, baina idazleak noiz idatzizituen, zehazki?" . Txomin Agirreren biografiara jo behar izan nuenerantzun bila, eta bertan honakoa irakurri nuen: "Domingo deAguirre hubo de comenzar a escribir Kresala entre 1898 y 1901". Datu

DDDDA n k a l u z e , b a t e l a r e n z a i n

Page 26: 120 (2004ko apirila)

272 0 0 4 k o A P I R I L A

honek ere nire alde jokatzen zuen. Hala ere, biografian aurkitu nuenbeste xehetasun batek kezkatu egin ninduen: "Lo cierto es que desdemediados de mayo de 1889, Aguirre ya está de capellán en Zumaya".Hots, nahiz eta Kresala idatzi zueneko uneari buruz nik arrazoiaeduki, denboran atzerago jo beharra nuen neure ikerketan, zerenposible baitzen Txomin Agirrek errepide eta zubirik gabeko Zumaiabat ezagutu izana. Ikerlarietara jolasten ari nintzela pentsatzeakamorrazioa ematen zidan.

Herriaren historiako liburu ofizialera jo nuen oraingoan. "Getariaeta Zumaia bitarteko kostako errepidea egiteko lanek 1882 urtean hasieta bi urte iraun zuten. 1885eko urtarrilean Aldundiak errepide berriabehin-behinerako zabaldu zuen eta urtebete beranduago behin-betikoinauguratuta geratu zen" irakurri nuen bertan. Pasarte honek guztizpoztu ninduen. Eta ondoren irakurri nuenak ere bai: "Urola ibaiarengaineko Burdinazko Zubia 1880ko hamarkadaren erdi aldera eraikizen. Eraikuntza horrek ikusmin handia eragin zuen zumaiarrenartean, jakina baitzen Urola ibaiaren nabigagarritasuna etenda gerazitekeela". Ziur nengoen norgehiagoka hartatik irabazle aterakonintzela. Bai, nik arrazoia nuen: Txomin Agirrek ez zuen errepide etazubirik gabeko Zumaiarik ezagutu. Hala ere, errepide eta zubirikgabeko Zumaia bat margotu zuen. Zergatik? Ideologiagatik. Bai,Txomin Agirre apaiz moralista-integrista bat zen, beti atzera begira,eta joandako garai guztiak hobeak direla pentsatzen bizi direnhorietakoa. Baina nik haren azpijokoa agerian uztea lortuko nuen.

Ez dakit zenbat egun emango nituen hodei zoriontsu hartan.Kontua da halako batean, oharkabean, berriz hartu nuela Kresalaeskuartean eta berriz ekin niola irakurketari. Oraingoan, ordea,nobelako giroa eta Arranondoko herria oso-oso antzinakoak irudituzitzaizkidan. Horretan pentsatzen ari nintzela, Txomin Agirrerenbiografia errepasatu nuen: "1864an jaio zen Ondarroan. Hamasei-hamazazpi urterekin apaiz-mutil Bilbora. Hogeita bost bat urterekinapaiz osoa Zumaian. Kresala idazten hasi zenean, hamar bat urte

zeraman Zumaian bizitzen, eta hamazortzi inguru Ondarroatikkanpo".

"Hamazortzi urte Ondarroatik kanpo" errepikatu nuen neureartean. Ondoren, neure buruarekin hizketan hasi nintzen:—Jar hadi une batez Txomin Agirreren lekuan, eta pentsa ezakArranondo // Ondarroan errotutako nobela bat idatzi nahi duala.Zein garaitan kokatuko huke? Galdera hura birritan entzun nuen neure baitan:—Txomin Agirre haiz, eta Ondarroan gertatzen den nobela bat idatzinahi duk. Zein garaitan kokatuko huke?—Argi zagok. Haurtzaroan edo mutikoxkorretan.—Zergatik?—Bada, sasoi horretan bizi izan zelako bertan. —Ondo. Eta zein urte-bitarte izango huke hori Txomin Agirrerenbiografian?—Bada, 1870-80 hamarkada, adibidez. Momentu batez isilik eta pentsakor geratu banintzen ere, ostera ekinnion bakarrizketari:—Oker habil. Txoroa haiz. Hire zalantzekin ez duk denboraalferrikaldu besterik egiten. Zer pentsatzen huen, Txomin Agirrerenlepotik barre egitea? Leku ederrean hago. Nobela ziztrin batirakurtzeko hainbeste aitzakia! Hurrengorako ikasiko duk zuhurragoaizaten! Bai, inozo hutsa nintzen. Kostata, baina azkenean askatua nuenkorapiloa. Egia zen Txomin Agirre 1900 inguruan hasi zela Kresalaidazten, eta egia zen Txomin Agirrek beti ezagutu zituela kostaldekoerrepidea eta Zubi Handia Zumaian. Baina egia zen halaber,idazleak 1870 urte inguruan kokatu baldin bazuen istorioa, Ankaluzekez zuela Zumaiako hondartzan batelaren zain egotea besteerremediorik izan. Dezepzionaturik nengoen neure buruarekin.Gauza batean bakarrik asmatu nuela neritzon: ikerlarietara jolastenari nintzela pentsatu nuenean, alegia.

Pedro Alberdi

ZE LETUA

Page 27: 120 (2004ko apirila)

28 2 0 0 4 k o A P I R I L A

kultura

BATZUEK EZ ZUTEN ikusterik izan bere garaian Eldeclive del imperio americano eta agian pentsatuko dute Lasinvasiones bárbaras arrasto beretik doala, baina jakin beza-te Denys Arcand-en film bikain hau independentea dela.Egia da, bai, duela hamazazpi urte diskurtso askatzaileazabaldu zuen lagun-taldea berriz ere elkartu dela filmean,baina presentzia hori gehiago da emoziozko aitzakia, gerta-eren eragile baino.

Arcand-en aitzakia erraza bezain konplexua da: RémyGirard-ek jokatzen duen pertsonaia laster hil egingo da etahorregatik lehengo konplizeak elkartu egingo dira. Ideiahorretan oinarrituta, zuzendariak bizitzari eta adiskidetasu-nari gorazarre bikaina egingo die Las invasiones bárbaras--en, drama eta komedia elkarrekin uztartuta. Belaunaldibaten argazki dotorea da, iragana eta oraina eszenografiaegokian bateratuta, eta pertsonaiek aukera daukate astiro-

-astiro itzaltzen ari den bizi-tzaren balantzea egiteko.

Benetan nabarmentzekoaeta aparta da Rémy Girard--ek jokatzen duen papera,hilzorian ere menderaezin,eta bizitza-leherketa batenbidez ezkutatuko du zenba-terainoko beldurra ematendion azken agurrak, hainbete-betean ezagutu eta bizi

zuen guztiari agur esateak.

Bizitzari gorazarreaZE IKUSIYA

Las invasionesbárbaras

2003, Kanada-Frantzia

Zuzendaria: Denys Arcand

Aktoreak: Rémy Girard,Dorothée Berryman,Stéphane Rousseau,Marie-Josée Croze

Apirilak 15, osteguna, 22:15ean

Aita Mari zinean

Page 28: 120 (2004ko apirila)

Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

292 0 0 4 k o A P I R I L A

SANTELMOAK 2004tientuan!!

16tik 18ra Kirol Portuan,Zumaiako Marina Elkano-V.AzokaNautikoa, eta Aintzinako GauzenAzoka.

19.00etan Aita Mari antzokian,San Pedro Txiki eta Txikienak etaZestoako Amalda Txikiabesbatzak eskainitako jaialdia

21.00etan San Telmo kalekoenlagunarteko afaria.

22.30etan Aita Mari aretoan,Santelmotako bertso jaialdia.Bertsolariak: Andoni Egaña,Sebastian Lizaso, Joxe Agirre, JonMaia, Unai Iturriaga, Jon Martin,eta Josu Goikoetxea gai-jartzailea.

9.00etan hasita Itzurunhondartzan, Zumaiako V. Surf etaPaipo txapelketa

09.00etatik 12.00etara Herri txikizmailako Arrantza Lehiaketa,Talaipetik Paol muturrerabitartean. (Heriotzarik gabekosaioa)

11.00etan Udal TxistulariBandaren kalejira.

11.45etan San Telmo Ermitarenparean, Telmo izeneko herrikoseme eta kanpotik hurbildutakoentopaketa; jarraian bazkaria etaegunpasa.

12.00etan San Telmo ermitabertan, Txupinazoa jaiei hasieraemanaz.

Jarraian Musika EskolakoTrikitilariek lagunduta, Jaitsiera.

Ondoren San Telmo kalean, ItxasGain elkartearen parean,

Hamaiketakoa. Tartea alaituz,Bertso Eskolako ikasleen etaTrikitilarien saioak.

12.30etan Paol muturrean,Santelmotako II. Bela Saria.

Ordu berean gazte koadrilenkalejira herrian zehar, Mulamboperkusio taldeak lagunduta.

13.00etan Kofradiako plazatxoan,herriko ikastetxeetako DantzaEskoletako haurren esku, EuskalDantza ikuskizuna.

14.30etan Frontoi Txikian, Bazkariherrikoia.

Bazkalostean Koadrilen artekojolasak eta santelmotako PostreLehiaketa.

16.30etatik aurrera Gaztetxolan, DJjaialdia: dantzaldia eta diskoteka.

18.00etan Eusebio Gurrutxagaplazan hasita, Gaztelekutxarangaren kalejira.

Ordu berean XabierAburruzuzagaren trikitilarienkalejira.

22.00etan Odieta pelotalekuan,Xixtera partiduak, XV. San TelmoSariaren finalerdiak.

23.00etan Eusebio Gurrutxagaplazan, Joselu Anaiak taldearekindantzaldia.

24.00etan Erribera kalean, DeabruBeltzak taldearen "suzkotanborrak" ikuskizuna.

10.00etatik 14.00etara KirolPortuan, "Bela bataioak" 8 urtetik14 urtera bitartean.

11.00etatik 13.00etara IX.santelmotako Scalextric

txapelketa Odietan11.30etan Kofradian, Arbustain

Motorzale elkarteak antolatuta,Udalaren eta Kutxaren babesean,Hamaiketakoa herriko itsasgizonzaharrentzat.

Ordu berean TRIKUAKtxarangarekin kalejirak herrikokaleetan.

12.00etan Haurren Danborrada16.00etatik 19.00etara beste

Scalextric saio batzuk.Ordu berean Kirol Portuan, "Bela

bataioak" 8 urtetik 14 urterabitartean.

17.00etan Buruhaundi etaErraldoien kalejira.

18.00etan Eusebio Gurrutxagaplazan haur antzerkia, GARI,MONTXO ETA JOSELONTXOpailazoekin.

18.30etan TRIKUAK txarangaren"BONEY M" ikuskizuna kaleetanzehar.

22.30etan Danborrada Berezia

Gauerdian Kofradian BanderaIgoera, ANGEL OSA arrantzaleizanaren esku. Bertan ArbustainMotor elkarteak urtearenoroimenez bere txapel oroigarriaoparituko dio.

01.00etan Eusebio Gurrutxagaplazan, dantzaldia EGANtaldearekin.

SAN TELMO EGUNA08.00etan Meza eta ondoren

Jaunarekin Prozesioa eta GaixoenJaunartzea.

10.15etan Ohiturazko ProzesioaSan Telmoren ermitara.

10.30etan Meza Nagusia,itsasoaren aurrean otoitza etaParrokiara itzulera. San Telmorenerlikia gurtzea.

Ondoren, agintari eta gonbidatueihamaiketako bat eskainiko zaieKofradian.

ASTELEHENA 19

IGANDEA 18

LARUNBATA 17

OSTIRALA 16

Page 29: 120 (2004ko apirila)

30 2 0 0 4 k o A P I R I L A

tientuan!!12.00etan INCANSABLES

txarangaren kalejirak.17.00etan haur festa Eusebio

Gurrutxaga plazan GORRITI ETABERE ANIMALIAK.

17.30etan Odieta pelotalekuan,Profesional Mailako EskuzkoPelota Partidua:TITIN III-APEZTEGIA // MTZ DEIRUJO-LASA III

18.00etan INCANSABLEStxarangaren ekitaldia plazan, etajarraian herriko kaleetan zehar.

19.00etan Kofradiako plazatxoan,erromeria LUHARTZ taldearekin.

22.30etan LUHARTZ taldearenbeste saio bat.

08.00etan Hildakoen aldeko meza.18.00etan Aita Marin, haurrentzat

bertso ikuskizuna "Inaxitorenametsak".

21.00etan Anade elkartean, BertsoAfaria, eta jarraian, ZUMAIAKO VI.BERTSOLARI TXAPELKETA.

22.30etan Odieta pelotalekuan,profesional mailako partiduak,palaz eta xixteraz.

23.00etan Kontzertua: Itaca etaBerri Txarrak taldeekin.

10.30etan Itzurun hondartzan,Hondartzako XVIII. FutbolTxapelketaren azken partiduak.

11.30etan Haur Jolasak Larretxokoplazatxoan.

11.30etan Eusebio Gurrutxagaplazan, V. Olarrozopa eta RanaTxapelketakEkitaldia alaituz Olarte Anaiaktrikitilarien saioa.

12.00etan Beheko Plaza Abesbatza

eta Trintxerpeko Illunbeabesbatzaren ekitaldiak Erriberakalean zehar.

Ordu berean TRIKITXAS bikotearendoinuak kaleetan zehar.

17.00etan Eusebio Gurrutxagaplazan, haur berbena TRIKIMAILUBERRIA.

Arratsaldez Gaztetxolan, GazteenSantelmo jaietako argazkierakusketa eta txapelketa.

18.00etan Fanfarre topaketa:SAMA SIKU eta BIZNIETOS DECELEDÓN fanfarreak arituko diraherriko kaleetan zehar.

Ordu berean TRIKITXAS bikotearendoinuak kaleetan zehar.

22.00etan Odieta pilotalekuan,xixtera partiduak, XV. San TelmoSariko azken partiduak.

22.00etatik 01.30etara Alondegian,Santelmotako Diskoteka (12-16urte bitarteko gaztetxoentzat).

23.00etan SAMA SIKU eta

BIZNIETOS DE CELEDONFanfarreen ekitaldia EusebioGurrutxaga plazan.

Jarraian fanfarreen kalejirak herrikokaleetan zehar.

12.00etan SUGARRI txarangarenkalejira.

12.30etan Odieta pilotalekuanUrrezko Aizkolaria 2004 Sariarenbarne: Nazabal eta Olasagastiaizkolarien erronka.

18.30etan Trainerillen estropada,XXIII. San Telmo Saria.

Ordu berean SUGARRItxarangaren beste ekitaldi bat.

19.00etan Kofradian, LEIH0AKtaldearekin, erromeria.

22.30etan LEIHOAK taldearenbeste saio bat.

Gauerdian Banderaren jaitsiera etasantelmoei agurra.

IGANDEA 25

LARUNBATA 24

OSTIRALA 23

ASTEARTEA 20

* Odontologia orokorra * Ahoko prebentzio eta * Periodontzia errehabilitazioa * Endodontzia * Protesia * Inplantologia * Hortz estetika

Page 30: 120 (2004ko apirila)