126 (2004ko urria)

30
2004ko URRIA, 126. ZENB. DOHAINIK K O L D O L A N D A L U Z E R E N Z I N E M A L D I A www.baleike.com

description

[Narrondoko urak gorriak bihurtu zireneko eguna] [1928. urteko belaontzian nabigatuz] [Zinemaldiaren kronika] [Trini Bidasoro: gure bizitza hortxe pasatu dek. Hondartzan] [Goikoetxea eta Enbil hirugarrenez munduko txapeldun] [Zumaiako arte ez horren ezaguna: Andre Mariko diptikoa] [Imanol Azkueren egun handia] [Asteburu mikologikoa: pintxojana baino zerbait gehiago] (303)

Transcript of 126 (2004ko urria)

Page 1: 126 (2004ko urria)

2004ko UR

RIA

, 126. Z

EN

B. D

OH

AIN

IK

K O L D O L A N D A L U Z E R E N Z I N E M A L D I A

www.baleike.com

Page 2: 126 (2004ko urria)

librean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4

ze berriisurketa narrondo ibaian . . . . . . . . . . . . . . .81928. urteko belaontzian nabigatuz . . . .10

erreportaiazinemaldiaren kronika . . . . . . . . . . . . . . . . .12

gure zumai zarratrini bidasoro blasco . . . . . . . . . . . . . . . . . .16

orain hamar urte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19

olarru zopa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .20

puntocom . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22

kirolakzesta punta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .23

kultura . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .24zumaiako arte ez horren ezagunaimanol azkueren egun handiaantzerki denboraldiazine forumasteburu mikologikoa

agenda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .30

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

HERRI ALDIZKARIA

Juan Belmonte, 29 behea

tel.: 943 86 15 45

faxa: 943 86 17 42

email: [email protected]

Argitaratzailea

BALEIKE KULTUR ELKARTEA

email: [email protected]

Administrazio batzordea

Xabier Azkue

Koordinatzailea

Juan Luis Romatet

Kazetariak

Itsaso Ibarra

Maitane Urbieta

Gurenda Serrano

Itziar Garate

Kolaboratzaileak

Miriam Romatet, Dani Carballo,

Belen Golmaio, Abelin Linazisoro,

Haize Galarraga, Xabier Aranguren,

Karmelo Arroiabe, Gorka Ormazuri,

Xabier Aizpurua, Ibon Aizpurua,

Izaga Garzia, Beñat Fernandez de

Arroyabe, Ihintz Linazisoro, Jon

Maia, Eguzki Agirrezabalaga, Natur

Taldea, Ander Hormazuri, Aitor

Manterola, Imanol Garate,

Joseba Esnal.

Azaleko argazkia

Foronda Kultur Etxea

Diseinua eta maketazioa

Roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa

Imanol Azkue

Publizitatea

943 86 15 45 tel.

Inprimategia

Antza

Inprimategia

(Lasarte-Oria)

Tirada

1.100 ale

Lege gordailua

SS-405/94

ISSN

1136-8594

Baleikek ez du bere gain

hartzen aldizkarian adierazitako

esanen eta iritzien erantzukizunik.

aurkibidea

erreportaiaZinemaldiko kronikakkoldo landaluze

“Lerro hauen asmoaZinemaldia izenekoplaneta ezezagunekomikrokosmosugarietako bateraurbildu eta erakusteabesterik ez da.”

Page 3: 126 (2004ko urria)

4 2 0 0 4 k o U R R I A

librean

Zenbait herrialdetan festa egun bereziak ospatzeko, airean globo-ak bota edo haizera konfeti eta serpentinak zabaltzen diren beza-la, ibaia margotu ere egiten dute; horrela, San Patrizio eguna ospa-tzeko, Irlandan edo Ameriketako hainbat hiritan ibaiakberde-berde bihurtzen dituzte.

Guk festak gogoko ditugu, eta haiek iristean kanpaiek etakatxaperoek ematen dute horren berri. Hala ere, iraileko Sanmie-lekin udako festak bukatuko genituelakoan, norbaitek gure ibaiakolorez jantzi zuen: herdoil kolorea, gorri ia foxforito kolore lotsa-gabea ikusten zen Txomin Agirre kaian hasi eta Narrondo ibaiangora.

Lotsagabea kolorea, lotsagabea hori gertatzen utzi duena, etaare eta lotsagabeago eman dituzten aitzakiak: horrelako enpresabatek, hainbeste diru mugitu eta halako etekinak izango dituenak,pertsona baten akatsari, hanka sartzeari, eragoztea horrelako desas-trea; gaur egun, ingurumenarekiko begirunea aho betean darabil-

gunean, 0 akats eta milaka kalitateziurtagiri garai hauetan?!

Lotsagarria, bestalde, gure,herritarron erantzun eskasa.Kaleetan txutxumutxuak eraguztietakoak: isurketak etenga-beak daudela, nahiz eta ez izanhau bezain nabarmena, lau arrain hiltzea zer den, isun txikibatekin berdin jarraituko dutela... Astebete geroago, mareagora behera, gure ibaia garbitu da, ez? Eta guztia desagertuta,ahaztuta? Ze erraza!

Eta jarraituko dugu txintxo-txintxo kontenedoreetara papera,kristal eta plastikoak sartzen, olioa jasotzen... Ez zaizue axalkeriairuditzen gero horrelakoen aurrean?

Ingurumena zaintzea guztion lana omen. Narrondo ibaiaren gorria, lotsa-gorria, benetan.

Ibaia gorriz margotu diguteMiriam Romatet

Erribera kalea, 6Tel. 861155

Page 4: 126 (2004ko urria)

Joseba Esnal

52 0 0 4 k o U R R I A

Historian zehar, Zumaian zenbait hilerri egon dira. Antzina, Zumaiakoparrokiak bi hilerri zituen, Euskal Herriko beste parrokia askok bezala. Bataelizaren barruan zegoen eta bestea, berriz, kanpoan, hegoaldeko harresiariatxikita.

Alboko kaperak Sasiola eta Elorriaga familienak ziren, eta familia horieta-ko kideek hor zuten ehortz lekua, senideak bertan hilobiratzeko.

Hildakoa koltxoi baten gainean eramaten zuten bere bizilekutik parrokia-raino. 1777. urteko parrokiako kontu baten arabera, koltxoia oso egoera txarre-an zegoen eta aldatu egin behar izan zuten.

Zumaiako apaizek fuesa komun bat zuten, geroago-ko agirietan ikusiko dugun moduan. Hala ere, harriga-rria da horiei fuesa deitzea eta barruko ehorzketei,berriz, hilobi. Badakigu fuesa komun hori elizarenbarruan zegoela, baina ez dakigu non zehazki.

Barruko hilerria. Bertan, seguru asko, goi mailakoeta erdi mailako eliztarrak ehorzten zituzten. Elizarenbarruan egindako ehorzketa horiei "hilobi" deritze.

1709. urtean, arazo larri bat sortu zen: udaleko kidebatzuek parrokiako gurutzadura zabaltzeko asmoa ager-tu zuten, gizonak esertzeko sei bankurentzako adinaleku ez zegoela eta. Hilobien lerro bat kendu nahizuten, eta ate nagusitik gurutzadura horretaraino bidebat egin, apaingarri gisa. Kaltetutako hilobien jabeekgogor protestatu zuten udalbatzaren aurrean, eta azke-nean, ez zuten obrarik egin.

1757. urteko urriaren 2an egindako saioan, hilerrihorretako hilobiei buruzko txosten bat aurkeztu zuten. Guztira 144 hilobizenbatu zituzten, garai hartan Sasiola eta Elorriaga familien alboetako kape-retan zeudenak kontuan hartu gabe. Hilobien inbentarioa egin zuten, etahilobi hutsak hilobirik ez zuten biztanleen artean banatzea erabaki zuten.

Urte horretan bertan, harlauzak kendu eta egurra jartzen hasi ziren. Beraz,parrokiako lurra 1757. urtearen amaieran eta 1758. urtearen hasieran aldatuzutela esan daiteke. Era berean, obra ordaintzen laguntzeko, hilobien jabeekurtean hamabi errealeko errenta ordain zezatela erabaki zuten.

Kanpoko hilerria. Gela honetan egiten zituzten ehorzketei fuesa deitzenzitzaien. Bertan hilobiratzen zituzten hiribilduko behe mailako eliztarrak.Eraikin itxia zen, teilatua, ateak eta leihoak zituena.

Hilerria parrokiaren kanporaino hedatzen zen, hegoaldera begira dagoenkanpoko harresiarekiko paralelo, gaur egun ataria dagoen aldean. Hilerriak bisarbide zituen. Ate bat parrokiaren atarian zegoen, dorrearen azpian, eta bes-tea, berriz, San Pedro kalean.

Hilerri horren teilatua 1627, 1738 eta 1778. urteetan konpondu zuten. 1778.urteko parrokiako kontuetan, hilerria inguratzen zuten leiho banden konpon-keta aipatzen da.

Aipatutako hegoaldeko harresiari dagokionez, 187… urteko gertakariakaipatzeko modukoak dira. Parrokiaren hegoaldeko fatxadari atxikita harresi batzegoen; harresi horrek, elizaren fatxadarekin eta kanpoko bi horma bularrekinbatera, lursail angeluzuzen bat ixten zuen aspalditik.

Manuel Gabriel Beobide parrokoaren iritziz, harresi hura bota egin beharzen, hondatuta baitzegoen. Hala, lursaila aprobetxatu ahal izango zuten elizaberritzean. Parrokoak bere nahiaren berri eman zion Eusebio Gurrutxagaalkateari, eta hark ados zegoela azaldu zion. Alkateak harresi zaharra bereha-la botatzeko agindu zuen.

Langileak:harresia botatzen hasi zirenean, ikaraga-rrizko ezustea hartu zuten: gizakien hondakinak aur-kitu zituzten harresiaren atzean. Aurkikuntza horrekizugarrizko zalaparta sortu zuen herrian.

Hiribilduko alkateak eta parrokoak zuzendu zituz-ten hezurrak Arritokietako hilerrira eramateko aurre-tiazko lanak. Hezurrak estaltzen zituen lurra ere jasozuten, hilerrira eramateko. Ekintza horren bidez,arbasoen errauts sakratuak –lurretan disolbatuta egon-da ere– begirunez jaso behar direla erakutsi nahi izanzuen alkateak. Hezurrak Arritokietako hilerrira apiri-laren 2an eramango zirela erabaki zuen alkateak.

Apirilaren 1eko Meza Nagusian, Manuel GabrielBeobide parrokoak leku aldatze horretan parte har-tzera deitu zituen eliztar guztiak. Aurkitutako hezu-rretan Zumaiaren historia zegoela argudiatu zuenparrokoak.

Apirilaren 2an, parrokia elizaren ondoan aurkitutako gorpuzkiak Arrito-kietako hilerrira eraman zituzten. XVI. mendetik aurrera hobietatik atera-tako gorpuzkiak ziren. Egun horretan, hiribilduko lantegiak eta biltegiakitxita egon ziren, itsasgizonak ez ziren itsasoratu eta zumaiar guztiek begi-runea erakutsi zieten arbasoei.

Herri guztia joan zen Requiem mezara; Zingarilliren obra abestu zuten,eta, ondoren, errespontsu orokorra. Meza amaitu ondoren, prozesioan joanziren Arritokietako hilerriraino, parrokiako gurutzearen atzetik: lehendabi-zi, apaizak; jarraian, udalbatzako kide guztiak; eta, ondoren, udal musikabanda, hileta martxa bat jotzen.

Hilerrira iristean, gorpuzkiz betetako 16 hilkutxak lurreratu zituzten.Hilkutxak bizkarrean eraman zituzten, zumaiarrek hala eskatuta.

Hilerrian, Ne Recordis abestu zuten Arritokietako kaperan. Alkateak,estu eta larri, hitz batzuk esan zituen euskaraz: "Hor daude alkateak, parro-koak, apaizak eta sekularrak, denak batera; hor dago antzinako Zumaia".Amaitzeko, "Gora Zumaia!", oihu egin zuen.

Gertaera horrek zumaiarren oroimenean irauteko, hilerrian hilarri batjartzea erabaki zuten, euskaraz gertaeraren berri emateko.

Zumaiako hilerriak edo kanposantuak

O R A I N D I K AT Z O

Page 5: 126 (2004ko urria)

6 2 0 0 4 K O U R R I A

BEROGAILUAK, EGUTEGIA, HARATEGIA…

Etxera iristen zaidan propaganda uga-riak, gutxienetan pizten du nire arre-ta. Maiz galtzen ditut galdu ezinekookasioak. Dirurik gabe harrapatzennaute banketxeen kantuek. Eta eznaute tentatzen opariz betetako auto-bus bidaia merkeek.

Duela gutxi, ordea, begira-begirageratu nintzaion portaleko ateari itsa-tsita aurkitu nuen propaganda orriari.Kolore biziko erreklamoek lortzen ez

dutena, kolore bakarreko orri urdinhark lortu zuen. Goitik behera araka-tu nuen begi aurrean nuena.

Zumaiako enpresa batek bidaliazen. Neguaren atarian, orri urdinhark berogailuak instalatzeko eskain-tza zekarren, prezio eta guzti. Ez nionnik, hala ere, gehiegi erreparatu pre-zioei. Hizkuntzak eraman zuen nireatentzioa. Erdara hutsean zetorrenorria, eta horrek atentzioa eman

zidan. Euskarak ez zu saltzen, non-bait.

Ohituta nago propaganda gehienaerdaraz bakarrik jasotzera. Bainazumaiarrak zumaiarrei zuzentzenzaizkienean, ezin naiz ohitu euskarainondik inora ez agertze horri. Nahizeta herriko futbol taldeak atera zuenerdal egutegiarekin hasi urtea. Nahizeta harategian "cerrado en septiem-bre…" irakurri. Ezin naiz ohitu.

Migel Aperribai

AMAITU GABEKO ESKAILERA

Kaixo lagunok,Honako lerro hauen bidez zuei

jakinarazi eta salatu egin nahi nukegure etxe ondoan Udalak egin duen"txapuza".

San Jose kaleko 28. atari ondoanamaitu gabeko eskailera bat jarridigute eta ezin goiko kale berrira igo,ez bada sekulako buelta emanda.Obrak urtebete luze geldirik egonziren eta hasiera-hasieratik bertakoauzokook eskailerak jartzea eskatugenuen, ez soilik 28. atariaren ondo-an, baita 27. eta 26.aren artean ere.Baina azken hau jarri ez eta besteahantxe dago, bukatu gabe, eta egiten

digun trabaz gain, poliki-poliki zabor-tegi ere bihurtzen ari da.

Garbi dago San Jose kalea ez delaBeobide ibiltokia eta turistek ikusten ez

dutenez, Udalari berdin dio auzokoaknola bizi garen bertan. Zergak eskain-tzen diguten zerbitzuaren araberaordainduko bagenitu, sikiera merkeagosuertatuko litzaiguke Zumaian bizi-tzea, baina nekatuta gaude erdigune-koentzat espaloi politak eta bidegorriakordaintzen, eta gure auzunean ez daezer berriztatzen.

Diodana gezurra ez dela ikusteko,erantsita doazkizue argazki batzuk, eaargitaratzerik baduzuen mundu guz-tiak ikus dezala bestelako Zumaia,turistentzat ez dena.

Besterik gabe, eskerrik asko aldezaurretik eta hurren arte.

Roberto Tejera-Bollain.

librean

Page 6: 126 (2004ko urria)

72 0 0 4 K O U R R I A

trinidade santua

Dorronsoro ta Agirre, JoxeRipiau talde errepikaezinakesaten zian: "esaidazu laguna, Gasteizen zer egin ba,askoz hobeto egoten da ene herrian!". Hemen natxiok,Arabako lautadan oasi dan Gasteiz ondo urbanizatuan."Over the Game" izena dun ziber honetan hari ditukegosten urban kulturaren apustu eta telematikak, amarenbabarrunen faltan... Ordenagailuak plastikozko tuboen bidez sabairazeudek konektatuta, sare metaliko batek pilatzen dizkik tubo guztiaketa ordenagailu zentralera ziaztik. Nork ziurtatzen ziguk Trinidadiarenhirugarren zati hau ez duela harrerako betaurrekodunak ezkutuanirakurri. Askorentzat jolastokia dela konturatu nauk. Hemengo jolasakeginda zetozek, hobea edo exkaxagoa izango haiz, eta dagokian

mailara iritsitakoan pott egingo duk; baina sekula santan ezduk joku horietako bat asmatuko, berrituko, moldatuko. Denamakinak emaniko arauen arabera egiten dik jokalaraiak.Geldirik, pantaila aurrean. Hankak mugitu gabe. Sormena?Maitia nun zira.... Maitasun poemak sms bidez kontratatudaitezkeen garaian, telebertsoa edo bertsomezua ere jarri

zitekek salgai. Maitasunari buruzkoak euro batean, politikoakmerkeago (eskaria handituz errentagarritasuna gehitzeko), Maiarenakkaridadez 50 zentimotan, Maialenenak 2 eurotxo, nik uste Egaña"bertsomezu Deluxe" sailari etekina ateratzeko prest egon litekeela.Eta ordainduriko denbora agortu ziberrean, dakizuen gameover hori.Mxk.

Lengo batean hilabete batzutarako Malasiarajoan den lagun batekin aritu nitzantelefonotik. Zauzko tabernaren bateanberriketan aritu garenean baino hobetoentzuten zitzaion Kualalumpurretik (bere

atzian builaka diskutitzen ari zian bi malasio ere earki entzutenzian), eta harrituta, komentatzen nion komunikazioaren aroarenaetzala broma, mobilen anuntzio aldrebes hoiei errespetugehiagorekin begiratuko niela hemendik aurrera. Bea etzeon hainkonbentzituta, "aman babarrunak ‘via satelite’ jateko aukera izanarte kontu hoiek danak nahiko alperrik dituk neretzat".Teknologia berriekin Pakoren bertsoak bialtzeaz gain Zumaia-Katalunia bertso saioa ere egin zitekek, Eneko. Mobileko smsmezuetan zortziko txikiak erabat egoki sartzen dituk neurriz, etaidazten den bitartean pentsatzeko denbora ere ematen duenezbat-batekoak baino askoz bertso txukunagoak izaten dituk (hasibai eta bukatu baita, hankaluzerik ez, potorik ez...). Batetikbestera biali, eta elkarri erantzun; bat-batekoa eta idatziarenarteko genero berria.Euskaltelekoentzat anuntzio egokia izan daiteke, behintzat... Eta hik Epi nola ikusten dituk distantziaren, teknologia berrieneta bertsoen asunto hauek?

Distantziak markatzen dun hesiarenbestaldetik idazten det oraingoan ere.Ezin ekidin. Nahizta gero herrikoberriak kuadrilan zabaltzen dituna niizan: "Ze esaten dek! Ta hori noizkokontua dala?". Berriz amai kotilla deitzeko. Baina egunerokotasuna dadiferentzia. Ikasketak-lana hizkuntza unibertsaletik kanpo gelditzen dirankirol-kafe lengoaia autoktonoak. Asteburuko txikiteoa ahaztu gabe. Etabetiere zehaztasun mekanikoz; Goikoneko zazpiretako juntadizoa bezelaZallaneko mus partida, Leizen eguerdiko kafea edo Nikoleko ajedrezerronka. Entrenamentuko adar-jotzeak, eta bestuarioko irteera ordena: nibeti azkenarekin batera. Erreztu ere egiten du ondorioz hesia igaro etadistantzia janaz datorrenaren itzulera. Haserako deskoloke momentuapasata, inoiz hemendik hara (edo handik honea, segun nundik beiratzendan) egin ez bagenu bezela. Orduan berriz, aprobetxatu egin behar,harako edo honeako (orain ere ikuspuntua jokoan) bidea berregitekomomentua iristean maleta autoktonotasunez gainezka eramateakunibertso unibertsala geureago egiten digulako. Ikusi ditut abenidakogeraneoak, isunen itsulapikoa. Guraso berri diran seme zaharrak.Hondartzaren mutur bat bestearekin komunikatzea lortzen dutenibiltariak (hondartzaren lekuan erribera aukeratzen dutenak ere ulerbitez). Baina Pakoren bertsoik entzun gabe nator oraingoan. Epi,eskertuko nikek bialdu ezkeo.

Antxoka Agirre

Xabier Aizpurua

BiBatEneko Dorronsoro

Hiru

Page 7: 126 (2004ko urria)

8 2 0 0 4 k o U R R I A

Narrondoko urak gorri kolorekoakbihurtu ziren eguna

Irailaren 20an harridura eta haserrea nagusitu ziren zumaia-rren artean. Narrondoko urak gorri kolorekoak bihurtuziren Galvanizados Olaizola enpresak egindako isurketarenondoren. Istripu baten ondorioa enpresakoen esanetan;Galvanizadosek egin ohi dituen isurien azken adibideabeste batzuentzat. Emaitza: 300 lazun baino gehiago hildaeta bertako fauna guztiz akabatuta.

Goizeko 9etan izan zen isurketa. Txiki Erdi inguruankokatzen den enpresakoek esanaren arabera, azido klorhi-drikoz eta kloruro ferrikoz beteriko kupel bat kamioi bateanhusten ari ziren bitartean gertatu zen istripua. Ondorioz,azido klorhidrikoa eta kloruro ferrikoa Narrondo ubideanisuri ziren.

Isurketak, 300 bat arrainen heriotza eragin zuen, gehie-nak hondoetako lazunak. Baina ubideak hartu duen koloregorrixkak, haserrea eta ondoeza sortu zuen herritarren arte-an. Kolore hori azido ferrikoak ubidean eragin zuen ondo-rioa izan zen. Horrez gain, kaian bainua hartzea eta arran-tza egitea debekatu egin zen.

Isurketa dela eta, Foru Aldundiak espediente bat zabal-du zion enpresari. Zumaiako Udalak, berriz, GalvanizadosOlaizola enpresari Narrondo errekara isurkin kutsatzaileenjaurtiketa eragin duten instalakuntzetako akats teknikoakkonpontzeko beharrezkoak diren lanak egin zitzala eskatuzion. Era berean, isurketa gehiagorik izan ez dadin ezarrita-ko prebentzio neurriak ezar zitzala eskatu zion. Horrezgain, legezko araudia bete dezala eskatu Udalak dio enpre-sa honi, eta azido klorhidrikoz eta kloruro ferrikoz osatuta-ko isurkina eragin duten akats eta gabezia teknikoak konponditzala, enpresa horrek isurkinak botatzen dituen lehenaldia ez baita. Hori dela eta Alkatetzak Galvanizados

Olaizola-ri ohartarazi dio bere irregulartasunak konpontzenez baditu, enpresa behin-behineko eran itxi egingo duela.

BilkuraIsurketa hau salatzeko, Zumaiako Natur Taldeak bilkurabaterako deia egin zuen. Hainbat zumaiar hurbildu zirenAnbulatorio ondoko zubira pankartak eskutan zituztela.Galvanizadosek egindako isurketa salatzeaz gain, eskualde-ko beste bi enpresaren isuriak ere aipatu zituzten NaturTaldekoek, Ortiz eta Aizarnazabalgo papelerak egindakoak,hain zuzen. Fiskalarekin harremanetan jarri zirela eta adi-tzera eman zuten.

ze berri

Page 8: 126 (2004ko urria)

92 0 0 4 k o U R R I A

Urola garbia, oraingoan bai?

San Telmo, 12Tel. 943 860760

Berriro ere, guztiona den ibaiak beste eraso bat jasan beharizan du. Irailaren 20an Narrondo ibaia zeharo gorri azalduzen "Galvanizados Olaizola"-k egindako isurketaren ondo-rioz. Lotsagarria iruditzen zaigu oraindik ere egoera hauekohikoak izatea gure herrian.

Urtero argitaratzen duten txostenean, Foru Aldundiakbeti azpimarratzen du Urola ibaiko uraren kalitatea hobe-tzen ari dela, baina Aizarnazabalen berriro okertzen ari da,hango papelerak botatzen dituen zelulosa kopuru handienondorioz.

Ura denona da, eta denok nahi dugu behingoz Urolagarbia ikusi. Hortik aparte, dirutza gastatzen ari gara arazte-gia egiten, eta gero, edozeini okurritzen zaionean, dena txe-rri egiten du.

Aspalditik esaten ari gara Urolak hiru puntu beltz ditue-la, eta horien arazoa konponduz gero, Urola garbia ikusikogenuke. Denok dakigu hiru puntu hauek non dauden:Ortiz, Zubialdeko papelera eta Galvanizados.

Oraingo honetan, Udalaren eta Foru Aldundiaren jarre-ra askoz ere positiboagoa izan da, eta espero dugu horrelajarraitzea.

Guk, gure aldetik, beste bide bat jorratzen hasi gara etaIngurumenaren Fiskalarengana jo dugu. Bere ustetan,garaia da betirako arazo honi irtenbidea bilatzeko eta inte-res handiarekin hartu zuen gara.

Ikusiko dugu!ZUMAIAKO NATUR TALDEA

Irailare 25ean isurketa salatzeko bilkurara deia egin zuenZumaiako Natur Taldeak

Page 9: 126 (2004ko urria)

Kirol portuan hamaika itsasontzi ikus daitezke, horienartean bada bat bertatik pasatzen direnen begiradak era-kartzen dituena. Guztiz egurrezkoa den belaontzi honenjabea eta egilea Xanti Osa arotzadugu. Berarekin elkartu gara, belaon-tziaren nondik norakoak ezagutzekoasmoz.

Xanti Osak 2002ko udaberrianekarri zuen 1928. urtean eraikitakobelaontzia, berritzeko asmoz. Ontzihau, "garai batekoa" sailean sartzendute adituek. Bere hitzetan, "betiizan dut itsasontziak egiteko zaletasuna, lehendik traine-ruak eta batelak egiten aritu izan naiz. Belaontzia egite-

ko ideia beti eduki dut eta aukera eduki dudanean hasinaiz lanean".

Belaontzia ekarri zuenean, berritu eta udaran itsasorairteteko esperantza zuen Xantik; hala ere, egurra nahiko

gaizki zeukanez ontzia berritzekolanari ekin zion arotzak. Urtebeteigaro zuen ontzia berritzen eta dioe-nez, "lan handia izan da; ia dena berri-tu behar izan baitut". Lanean, ordea,ez da bakarrik aritu, asteburuetan berelehengusu Joxe eta Joxe Migelenlaguntza izan baitu. Ontzia berritzera-koan, lan handiena kaskoa egiterakoan

eduki duela azaldu du Xantik. Gainontzeko zatiak, berriz,gutxinaka-gutxinaka egin ditu. Kanpoaldea eta barnealdea

ze berri

Egilea Xanti Osa arotza da eta errestaurazio onenaren saria irabazi du Getxon.

ITSASO IBARRA

“Nire ilusioa barkuakegiten bizi ahal

izatea da”

1928. urteko belaontziannabigatuz

Page 10: 126 (2004ko urria)

11

guztiz egurrezkoa du berritutako belaontziak. 11 metroluze da; masta, berriz, 15 metrokoa. Barnealdean, berriz,sei lagunentzako tokia dauka Mowgli belaontziak.

Uztailetik uztailera lanean jardun ostean, eta bela-ontzia gidatzeko beharrezkoa zen patroi titulua lortuondoren, itsasoarekin bat egiteko unea iritsi zen. 2003kouztailean uretaratu zuten Mowgli belaontzia; "Beduanegin genuen botadura eta, txanpan botila ere puskatugenuen".

Harrezkero, haizearekin batera itsasoan barrena ibiliizan dira Xanti eta familia. Xantik dioenez, "belan pixkabat ibilita nengoen beste lagun batzuekin. Baina, gehien-bat orain ari gara ikasten. Martxa eta gustua hartzen arigara". Azaldu duenez, "oraindik oso urrutira ez gara joan,baina, Lekeitio eta Ondarroa aldera joan izan gara".Getxon ere izan ziren, "La regata de la gitana" deritzonestropadan parte hartzen. Bertan, ontzi klasikoek hartzendute parte. Helmugara laugarren iristeaz gain, beste saribat ere eskuratu zuten; "errestaurazio onenaren lehenda-biziko saria lortu genuen", dio Xantik. Aurten Getxon

bakarrik ospatzen dira horrelako estropadak. Hala ere,Hondarribian ontzi klasikoentzako beste estropada bat jar-tzeko asmoa dago, eta hala bada, agian bertan ere izangodira belaontzia gidatuz.

Bien bitartean, Xantik Mowgli belaontziarekin bidaiatxikiak egiten jarraituko du. Bestalde, berak azaldu duenmoduan, "nire ilusioa barkuak egiten eta berritzen biziahal izatea da". Nahi hori betetzeko bidea zabaltzen zaionbitartean, bestelako lanak egiten ditu arotzak.

KanoiakBeste lan horietariko bat dugu, Anbulatorio ondokooinezkoen zubian, paolean eta kirol portuan ikus daitez-keen kanoiak. Horiek dituzten egurrezko karroak Xantikberak egin ditu. Udalak emandako planoei jarraituz osatuditu arotzak gurdi hauek. Dioenez, "karroen egurra haritzada, eta ondorioz, urte batzuk iraungo dute".

2 0 0 4 k o U R R I A

Page 11: 126 (2004ko urria)

12 2 0 0 4 K O U R R I A

ZinemaldiarenkrkronikaonikaZinemaldiaren atzealde ugarietan zer egoten den zehatz-

mehatz azaltzeko agindu zidatenean, ezinbestean

Jonathan Harker-ek egin zuen egunkaria etorri zitzaidan

burura, hau da, Dracula izeneko Trantsilvaniako

aristokrata odol garbiko hura bisitatzeko agindu

ziotenean idatzitakoa. Urrutitik begiratuta eta askorik

pentsatu gabe, Donostiara zortzi egunetan joatea, nahi

adina pelikula ikustera, doan, gainera, pagotxa eman

lezake. Agian antzeko zerbait pentsatuko zuen Harker

onkote hark ere, banpiro ospetsuaren letaginek koska

egin aurretik, Europa misteriotsuaren erdialderako

bidaia hura eskaini ziotenean, Londres hotz hartatik eta

Mina andregai milikarengandik urrun. Lerro hauen

asmoa, ordea, ez da hainbestekoa: Zinemaldia izeneko

planeta ezezaguneko mikrokosmos ugarietako batera

hurbildu eta erakustea besterik ez da.

Irailak 17Hasi da zinemaldiaren zoramena. Aurten, behintzat, akredi-tazioa jasotzeko ez dut ilaran zain egon behar izan Kursaale-an eta alde egin dut Madrilgo prentsa iritsi aurretik, olatuanetortzen baitira, eta haien hitzaspertua sufrimendu hutsa danagusikeriara ohituta ez gaudenontzat. Duela gutxi, CarlosBoyero kritikoak ederki erakutsi zuen iritsi zela zinemaldira:azafata batek ezin zuen bere akreditazioa aurkitu eta gaixoharen kontra hasi zen, oldarkor, horrelakorik Cannes-en ezomen zitzaion gertatzen esanez. Arratsaldeko lauak Principal antzokian. Argiak itzali eta Dali-renak bezalako begi batzuek ñir-ñir egiten dute iluntasune-an. Zinemaldiko kortina da, "Vera Drake", Zabaltegiko lehen

proiekzioa, hasi aurretikoa. Pelikula ikusi eta lehen desengai-nua. Kritika idatzi eta berriz ere Principalera bueltatu naiz,bigarren round-era, Jean-Luc Godard itzaltsuaren pelikulaikustera. "Al final de la escapada"-ren egilea zerutik lurreradator, ordea, giza zoritxarraz hitz egitera. Astuna baino astu-nagoa. Txistuak nagusi amaieran, eta tartean norbait, bakanbat, txaloka. Begiratu diot ausartari eta... hara zein den!,Miguel Marías, Garciren "Que grande es el cine"-ko tertulia-noetako bat. Ez naiz harritzen. Godarden egurraren ondo-ren, denbora gutxi daukat, zigarrotxoa erretzeko besterik ez,areto ilunera sartu aurretik. Oraingoan merezi zuen, gainera;sorgin orduan, eguneko lehenengo poza, Hubert Sauper-en"Darwin´s Nightmare" film dokumentala.

koldo landaluze

Page 12: 126 (2004ko urria)

Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

13

* Odontologia orokorra * Ahoko prebentzio eta * Periodontzia (kirurgiarik gabe) errehabilitazioa * Endodontzia * Protesia * Inplantologia * Hortz estetika

(zeramika metalarik gabe)

Basadi Auzategia, 9-A 2-B

2 0 0 4 K O U R R I A

Irailak 18Pricipalera sartu aurreko jende mul-tzoetan Woody Allen "Melinda andMelinda" pelikulak izandako harreraona da nagusi, ez da beste mintzagai-rik. Manhattan-go klarinete jolea hirimito bihurtzen ari da pixkanaka;askok diote Allen ikusi dutela han edohemen bazkaltzen, eta batek zin egi-ten du Alde Zaharrean ikusi duelapintxoak jaten. Arratsaldeko lauetanbeste arrazoi bat daukat Agnès Jaouimaitatzen jarraitzeko. Bere pelikula,"Comme une image", komedia sofisti-katuaren miraria da. Oliver StoneDonostian da, "Looking for Fidel"pelikularekin. "Platoon"-en egileaahal duen guztietan itzultzen daZinemaldira, belodromoa mundukozinema aretorik handiena eta onenadela esan zuenetik eta, batez ere,Quentin Tarantinorekin ahozko istilularri hura izan zuenetik, 1994an; antolatzaileek lan pilabat egin behar izan zuten elkarrekin berriz topo ez egite-ko, eta bakoitzarentzat ibilbide alternatiboak ere eginbehar izan zituzten, Donostian.

Irailak 19Zinema festaren ondoren, bestelakofesta. Gaueko hamabiak aldera Bebop-era joan naiz, Telmo Esnalekin etaAsier Altunarekin zerbait edatera.Beraien lehenengo pelikulan, "AupaEtxebeste!" izenekoan, ari dira buru-belarri lanean. Aurpegi ezagun askobarraren aurrean. Ederra da edatea,bai, eta are gehiago doan bada. Berrizere Fermin Muguruzarekin egin duttopo eta Antón Reixa aurkeztu dit,orain zinemako ekoizle lanetan; Mar-txelo Rubiok txotis hura dakar gogora,ilehori eta beltzaran batekin; giri des-pistatu itxurako gazte bat Begoña delTesoren atzetik dabil; gero jakingonuen mutila zuzendari galestar bat zelaeta Begoñak, zirudienez pelikula ikusizuen bakarrak, laudoriozko hitzak izanzituela pelikularentzat.

Irailak 20Antzoki Zaharra, erdiko ibilbidea, ezkerraldeko hiruga-rren lerroko lehenengo jarlekua. Bakoitzak bere maniakdauzka kokalekuari dagokionez eta, sinets iezadazue,

“Woody Allen hirimito bihurtzen ari da;batek zin egiten duAlde Zaharrean

pintxoak jaten ikusidutela”

erreportaia

Page 13: 126 (2004ko urria)

14 2 0 0 4 k o U R R I A

borroka bizian ibiltzen gara bakoi-tzak gustuko duen lekua hartzeko,besaulki patio gehiena libre egona-gatik. Umeak jarlekuaren jolaseannola, gu ere antzera. Gaur "Diariosde motocicleta" emango dute, Wal-ter Salles brasildarrarena, eta ikus-min handia dago. Aretoa leporainodago, palkoak barne, Alberto Gra-nadosek eta Che Guevara gazteakmoto zahar haren gainean izan zuten iniziazioko abentu-ra ikusteko.

Irailak 21Argiak itzali eta Pablo Malo donostiarraren"Frío sol de invierno" opera prima hasibaino zertxobait lehenago, Peter Biskind-en "Moteros tranquilos, toros salvajes"atera dut, denbora pasa. Atzealdean txutxu-mutxutan ari dira eta ezin horiek entzungabe irakurtzen jarraitu. Kataluniarrak,laugarren lerroko jarleku guztiak hartuta,egunaren balantze gastronomikoa egiten

ari dira. Horietako bat, atzealdean daukadana, sekulako lau-dorioak botatzen ari da irentsi duen babarrun platerkadari.

“Egile berriak sailekopelikulak ikustekosekulako izua dago,

gehienetanizugarrizko drama

existentzialak baitira”

Page 14: 126 (2004ko urria)

152 0 0 4 k o U R R I A

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

erreportaia

Pelikularen erdialdean ederki egiaztatu nuen babarrun onakizango zirela, katalanak puzker turuteroa bota baitu, eta puz-kerraren ondorengo usaina azkar zabaltzen hasi da. Irudipe-na neukan alboko neska zeharka begira ari zitzaidala, eta nigorritu egin naiz, Tolosaldeko baratzeaz biraoka. Agian egoe-rak gehiegi zailtzea zeukalakoeta bigarren kanoikada etorzitekeelakoan, ikusi dut katala-na zutitu eta tximista bainoazkarrago pasilloan gora joandela. Neska hura ez zen gehia-go eseri nire alboan.

Irailak 22Zinemaldiaren erdialdea ira-ganda, eraginak nabarmentzenhasiak dira. Nekea, begi gorriaketa "Egile berriak" saileko peli-kulak ikusteko sekulako izua,gehienetan izugarrizko dramaexistentzialak baitira. AtzoChabrol-en txanda izan zeneta ondo ikusi genuen zenbaterainoko jenioa daukan parista-rrak "La demoiselle d´honneur" filmean. Gaur, berriz,"María llena eres de gracia"-ren txanda da eta konturatu naizprotagonista, Catalina Sandino Moreno, oso urduri dagoela,kritikak nola hartuko pelikula. Antzoki Zaharraren irteerandago, zain, eta pelikularen amaierako txalo-zaparradak askolasaitu du.Gaueko hamabietan Zabaltegiko pelikula bat dago, irrikazespero dugunetako bat. "Super Size Me" da, Morgan Spur-lock-ena, McDonald´s-en produktuetan oinarritutako dietazorrotz baten ondorio suntsitzaileak azaltzen dituen doku-mentala. Proiekzioa hasi baino lehenago marmar ozena danagusi aretoan, baina denak isilarazi ditu Carlos Pumaresenoihuak, "¡Quiere hacer el favor de callarse! (Isilduko ahalzara, behingoz!)" esanda.

Irailak 23Gaur amaitzen da jaialdia niretzat. Azkeneko hitzorduaAntzoki Zaharrean, Zhang Yimou-ren "La casa de lasdagas voladoras" ikusteko, eta 52. edizioko pelikulen ondo-rengo taldetxoetan ibili den kondaira kezkagarrienetako

bat sufritzeko aukera.Kondaira horren protago-nista kritiko misteriotsubat zen, gorputzeko kiratshandikoa, inguruko jarle-kuetan inor ere ez eser-tzeko adinako, hitzez hitzentzuna. Ba al da ezerokerragorik eskuko telefo-noa itzali ez duen, eten-gabe gauzak jaten ditueneta pelikula ozenki ko-mentatzen duen gaztetxobat baino? Bai, ba! Kritikomisteriotsu hori. Tipohorrena egia zen, hezur-haragizkoa zen, eta kira-

tsa jariatzea ez ezik, eszenen planifikazioaren gainekokomentarioak egiten zituen etengabe, baita koloreen gai-nean ere, eszenak txalotu egiten zituen, baita barre eginere, eta okerrena, ez zen geldirik egoten jarlekuan, etamugimenduaren eragina zeharo hondatzailea zen. "Elexorcista"-ren kamiseta zeraman ikusle batek isiltzekoeskatu dio, baita isildu ere, pelikula bukatu eta argiakpiztu direnean, eta orduan konturatu naiz Zinemaldiaren52. edizioa bukatu egin dela. Atzean geratu dira fotogramaon asko, besteak beste Gazteen Epaimahaia izenekokomunitate bitxiak aztertzeko, aldizkako zinemazale anai-diaren antzekoak beraiek, Juan Manuel de Pradaren itxu-rakoak, dena egiteko gai, baita pelikularik onenak astake-ria handienekin txikitzeko ere, gure Jaoui maitearenarekinegin zuten bezala.

Page 15: 126 (2004ko urria)

16 2 0 0 4 K O U R R I A

gure zumai zarra

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

tresna digiinternetscanner

Beno, orain hik bitan aitatutakogerrara hurbiltzen hasiko gaittun.Errepublika garaian ikurrina legez-tatu zenekoa gogoratzen al haiz?Ordukoa ondo ez, baina gerokoa bai ondoasko! Gure aitta zanak bi bandera jartzenzitian postetan. Bat Donostikoa, txuri-urdi-na, eta bestia española, behartuta zegola-ko. Hala, ba, beno, orduan ikurrina legez-tatu berria zeoan, egun batian okurrituzikak ikurrina jartzia. Goizian jarri etaahaztu zaku arratsean kentzea. Hurrengoegunian ikurrina falta! Kauen! Gaueankarabineroak-edo, hara jun eta, ra! fueraikurrina, hi! Goiz hartan salto batian den-dara jun, beste bat erosi eta jarri einginien. Zer gero! Hura ez zien gehixokendu.

Errepublika garaiko batzokiarekingogoratzen al haiz?Kontu haundirik ez. Akordatzen naukeuskeraz irakurtzen eta idazten ikastekoeskolak ematen zituela. Ni ez nittuanjuten, baina bazekiat Jontxu Uranga etaXanti zapateroneko Jontxu eta hauekdanak juten ziala. Uste diat Iñaki Beobi-deren osabak ematen zula eskola. Eznauk gogoratzen zeatik gu ez ginanjuten. Souan lanian, hondartzan… ezzekiat. Antzerkiak ere eiten zitien. Albi-

zutarrak-eta oso jatorrak ittuan, eta ikus-tera jende asko juten uan.

Gerra piztu zeneko zeozer?Gerra piztu? Ikusi bauan karlista danakmanifestaxioetan bandera españolakin!Jesus! Jesus! Akordatze hutsakin gaixotueiten nauk. Danak txapel gorrixakin… Etagero gainera, elkar ikusi ezin… Gero, gerraondoren, Franco Donostira etortzen zane-an, hemengo abertzaliak, fitxatutakoak,paketia hartu eta Donostira juten ittuan,

trini bidasoro blasco

“Gure bizitza hortxe pasatu dek. Hondartzan”

“Goizian jarri etaahaztu zaku arratsean

kentzea. Hurrengoegunian ikurrina falta!

Mekauen!”

...jarraipena

ABELIN LINAZISORO

Page 16: 126 (2004ko urria)

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

172 0 0 4 K O U R R I A

Ondarretako kartzelara. Beaixen bila etorribaino lehen, andar Donostira. Gure aittaere kartzelara eraman zien behin. Gureaittak batela baten egarrixa izan zian betieta, hala, egun batian etorri zikok Joxe Txi-min eta esan ziok: Hi, Getaixan bazeokIntxarkundia izeneko batela bat saltzeko. A,bai? Eta jun da gure aitta hori Getaira. Nikez zekiat zer gertatu zitzakon gizajuari, pix-kat edan-edo intzuan-edo, eta hango agua-zilak detenitu eta eraman du Donostira kar-tzelara. Etorri da, orduan, Mikel kojuaatejoka eta esan dit: Zuen aitta kartzelandago! Gure aitta kartzelan dagola? Itxianfalta diagu eta ez zekiat non dan, nik. Ba,lurren gainian eiten du lo eta koltxoi batedo zeozer eramaiozue, Mikelek. Eta nik:Eramango ez zioat, pa! Hartu koltxoia burugainian eta andar Donostiraino. Garai har-tan, hondartzan, guk ez ginikien zeinekinhitz egiten gendun, zeinek zer ideia zeu-kan, zein zer zan, ezer ez. Guk gure lanaein eta kitto. Baina, gure aittakin familibatek konfiantza haundixa zikan eta harenpapeleo dana hauen eskuetara ailagatu uanaitta kartzelan zeon bitartian. Pero, si yo aeste señor ya le conozco!, gizonak, yo mehago cargo de este señor, esan zian. Milita-rra uan. Hala, gabetik goizera gure aittaitxian presentatu uan.

Ez den esan zer egin zuen zuenaittak kartzelara eramateko.Ezer ez, motel. Gora Euskadi askatuta!,diarra egin zulako Getaixan.

Zenbat denbora eduki zuten ?Ba… Hilabete bai. Ai, gauza hoixek ezdittuk ahaztutzen! Lehen esanda bezela,hondartzan gauza asko gordetzen ginien.Hoixen tartian pistola bat. Hondartzarazenbait jende guardaespaldakin etortzenzanez, guk pentsatu ginien guardaespaldahoixetako batena izango zala. Hala, gureaitta hori kartzelan dala, batek esan ziok:Usted no me conoce a mí? Gure aittak: Nome acuerdo. Eta gizon honek: Pues yo yame acuerdo de usted, que me guardabauna pistola en la playa. Ahora sí, ya meacuerdo –gure aitta horrek- creía que erasun guardaespaldas. Pues no, hark, yo erajefe de unos ladrones. Yo estoy en la carcelpero mis chicos están trabajando. Pentsaezak gauzak nola dian.

Gose garaian ondo moldatzen alzineten?Guk soua ginien. Gero taloak eiteko irinaerosi, moakila (1) ein, hura jan eta aurrera.Artairina eiteko Malutonekoak makina batasmatu zien eta ni haixen etxera jutenniñuan artalea pasatzera moakila eiteko.Baina soua ez zeukanak gu baino okerrago.Ibili ein behar gora eta behera! Gero,razionamientoa ematen zien eta hileanbehin ematen ziguten razionamiento haribeti beira egon behar. Zer erremixo! Gureaittak kainaberakin arrantzan ere eite zian.Hor Itzunen ibiltzen uan. Lapa patatekinere jaten ginien, pentsa zak, eta olarruapatatakin asko. Oain ez dek jaten, behar-

“Paketia hartu etaDonostira juten

ittuan, Ondarretakokartzelara. Beaixen

bila etorri bainolehen, andarDonostira”

Page 17: 126 (2004ko urria)

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

18 2 0 0 4 K O U R R I A

gure zumai zarra

bada orduan asko jan gendulako. Orduanhaitzian jende asko ibiltzen uan. Txoazki-na, lapa, olarrua, andarika, maulixua, ixki-ra… Ibili beharko! Gaur egun dirua baze-bilek, baina orduan ezer ez.

(1) Moakila edo morokila: Artairina eta uraz ore

lodi-lodia egin, esne beroaz nahastu eta aixa

bezala jan.

“Artairina eiteko Malutonekuak makina bat asmatu zien eta ni haixen etxerajuten niñuan artaliapasatzera moakila eiteko.!”

Page 18: 126 (2004ko urria)

192 0 0 4 K O U R R I A

Jaizkibeleko kareharria.

"Gizarte kontsumista honetan daramagun bizitza erritmoaezinezkoa da". Hala zioen orain 10 urteko Baleikeko hitzau-rrearen egileak. Birziklapenari buruzko erreportajea irakurzitekeen 1994ko urriko zenbakian. Beira eta pilak jasotzekokontenedoreak jarri berriak ziren, eta papera jasotzekoakdenbora gutxian jarriko ziren. Lehen hilabete hauetanZumaiako herriak modu ezin hobean erantzun zuela esa-ten zen. Natur Taldea bilketa bultzatzen zuen. Ikusi dugu-nez, 10 urte geroago, batzuk errauste planten aldeko apustuaegiten dute birziklapenaren ordez. 5. zenbaki honetan Lucia Lakarra dantzaria elkarrizketatuzen. Zumaiako dantzari internazionaltzat jotzen zen garaihartan. "Ikusleen txalo zaparradek sufrimendu guztiak kon-pentsatzen eta ahaztarazten dizkizu", zioen Luciak. 13 urte-

rekin, dantza serioski hartzeko, herriautzi beharrean izan zena, urteenpoderioz, munduko dantzari handie-na bihurtu da Lucia.AEK eta Udalaren arteko auziakjarraitu egiten zuen. Bi gutun irakurzitezkeen, Imanol Garaterena etaAEKko langile beraiena."Egungo udal gobernuaren nahiaAEKrekin zerikusirik ez lukeen euskaltegi bat sortzea izanda", zioen garai hartan Hezkuntza Batzordeko zinegotziazen Imanol Garatek. AEKren euskaltegiko langileek hona-ko galdera luzatzen zuten: "Zergatik eztabaidatu da propo-samen bakarra mahai gainean bi egonik?". Gaiarekin lotu-ta, Zumaiako AEK-k lokal berri bat zabaldu zuen. Antimilitarismoak sekulako oihartzuna zuen garai hartan.Iñaki Uranga Mujikak, Zumaiako bigarren objetoreak, bizi-tako esperientziak kontatzen zituen. "Tribunal batek zurekontzientzia juzgatzen zuen. Barregarria iruditzen zitzai-dan", zioen Iñakik.Kirolen orrietan, Itxas-Gain elkarteari buruz idazten zen.1968an sortutako elkarte honetan egindako lan gogorrarenfruituak jasotzen hasi ziren. 10 urte geroago, munduko txa-peldun batek eta makina bat txapelketetan irabazle suertatudiren kirolariek elkarte honen kamiseta janzten dute. Ostarrena taldekoak ibilbideari hasiera eman zioten 1994kourrian. "Delicatessen" pelikularekin hasi zen zine forumdenboraldia. 10 urte geroago, hor dihardute, gogotsu, nahizeta hileak zuritzen hasi zaizkien."Amazonaseko oihana txikitzen ari gara zuhaitzak zaindubeharrean, kontutan izan gabe berau dela oxigeno sortzai-lerik garrantzitsuena, petrolio putzuak eten gabe esplota-tzen ditugu, eta meategietan beste hainbeste. Noiz artehorrela?". Horixe galdetzen dut nik ere, noiz arte horrela?

orain hamar urte

birziklapenarekin bueltaka

Page 19: 126 (2004ko urria)

20 2 0 0 4 K O U R R I A

olarru zopa

ilabete honetan, Baleiken eskain-tzen didaten txoko hau aprobetxa-tuko dut, produktu berri batenpromozioa egiteko; irakurtzean,gaiak duen garrantzia ikusita,

guztiok ulertuko duzue hartu dudanlizentzi hau. Berri hau, batez ere emaku-meei zuzendua dago, baina oro har gizarte-ak ezagutu behar duen berrikuntza bat da.Nik duela 6 hilabete izan nuen bere berri,eta konbentzimendu osoz erabili dudanez,berataz hitz egitea erabaki dut.

Hilerokoa, emakumeok hilabetero, kon-dizio normaletan edo haurdun ez bagau-de, izaten dugun prozesu naturala da.Estrojenoek, endometrioa prestatzen dute 14egunetan obulua ernaldu ezkero berau jasotze-ko. Obulua ernaltzen ez bada, handik 14 egu-netara endometrioa kanporatzen dugu, magi-natik odola galduz. Prozesu honek, 3-5 egun irauten du, etaemakume bakoitzak odol kopuru desberdina jariatu badezakeere, guztiok behar izaten dugu odol hau jasotzeko metodorenbat edo beste. Lehen(duela ez hainbeste) kotoizko oihalak era-biltzen ziren, bere eragozpen guztiekin. Gerora, erabilera baka-rreko konpresak agertu ziren merkatuan, hasieran zelulozazko-ak, eta denborarekin askoz sofistikatuagoak: ehun xurgatzaileberriak, forma anatomikoak...Eta azkenik, tanpoiak, beregaraian izugarrizko iraultza suposatu zutenak. Produktu hauek,beti ere, erabilera bakarrekoak dira, hau da, behin erabilita,zakarrontzira bota eta garbi bat jarri. Sekula pentsatu al duzuezenbat konpresa eta tanpoi erabiltzen ditugun eta hauek zenbatkutsatzen duten? Britainia Handian eginiko ikerketa baten ara-bera emakume bakoitzak 17.000 konpresa edo/eta tanpoi erabil-tzen du bere bizitzan...Tanpoiak, bestalde Shock Toxikoarensindromearekin lotura daukate, gaitz honek infekzio larriak etaheriotza ekar dezakeelarik.

Honen aurrean, izugarrizko metodo eroso, eraginkor, osa-suntsu eta ekologikoa dago merkatuan, oraindik ezezagunabaina kontutan hartzekoa: hilerokoarentzat kopa. Kanpai itxu-rako silikonazko kopa hau, maginan sartzen da eta odol mens-truala jasotzen du, segurtasun osoz. Behin betea dagoela, kopamaginatik atera eta konketan hustu eta urarekin edo paper batezgarbitu ondoren, berriz maginara sartzen da. Horrela hurrengoaldaketa arte. Hilerokoa bukatzean, ur irakinetan esterilizatubehar da. Kirola egiteko (igeriketa baita), mendirako eta lotara-ko erabil daiteke, eta bataz beste 10 urteko bizitza dauka. Bene-tan sistema iraultzaile eta praktikoa da; pentsa zenbat diruaurreztu dezakezuen, ingurugiroari eta zeuen osasunari egitendiozuen faborean eta "erabili eta bota" sistema kontsumistahonen aurrean egiten duzuen aukera etikoan.

Nik probatzera animatzen zaituztet, harrituta bainauka bereerraztasun eta erosotasunagatik, eta era berean Urriak 14, oste-guna, arratsaldeko 19:30ean SIWA Belardendan egingo dugunInformazio–Hitzaldira gonbidatzen zaituztet.

H

IzagaGarciaDietista etairidologoa

hilerokoarentzat kopa

Page 20: 126 (2004ko urria)

212 0 0 4 K O U R R I A

Sukaldaritza

Beñat Fernandez de ArroyabeSukaldaria

SAGAIAK, 6 lagunentzat:

Betegarrirako:Olagarro bat, kilo ingurukoa.Tipula bat.Piper berde bat.Piperrauts pikantea (pixka bat).Egindako tomatea (koilarakada bat).Ardo zuria (basokada bat).Irina (koilarakada bat).Esnea (basokada bat).Gurina (pixka bat).

Nola prestatu:Tipula txiki-txiki egin eta piper berdearekin batera oliotan erdiegosi. Gehitu olagarroa, txikituta, eta bueltak eman. Erantsigurina, irina, piperrautsa, ardo zuria eta tomatea; eman bueltak,ondo, eta gehitu esnea, kroketen masa bezala geratu arte. Utzihozten. Olagarroa egosten ibilitako urarekin, berriz, txipiroi sal-tsa prestatu..Bete piperrak, berotu eta txipiroi saltsaren gainean jarri.On egin!

Oharra: Olagarroa egosteko ur asko behar da, gatzik gabe, tipu-la oso batekin. Kilo inguruko olagarroa egosteko 40 minutubehar dira, eta hamabost minutu utzi.Sekretu bat: egositakoan, eta ur guztia kendutakoan, xerratanluzetara moztuta, hirinetan pasatu eta frijituta, olagarroa mun-diala dago!

Holagarroz betetako piper gorriak

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

Iraileko aldizkarian olagarroz betetako piper

gorrien errezeta gaizki atera zen. Hemen duzue

Beñatek proposatzen dizuen jaki goxoa. On

egin eta barkatu gaizki esanak.

Page 21: 126 (2004ko urria)

22 2 0 0 4 K O U R R I A

Amaiako PlazaTel. 943 14 31 35

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

puntocom

asaberri dugun hilabetean mugimendu handia

izan da webgunean. Egun batzutan, ehunetik

gora izan ziren bisitariak. Hemen aldamenean, iraileko

inkestaren emaitzak ikus ditzakezue. Baita ere, auto-

rik gabeko egunari buruz erabiltzaile batek idatzi

duena. Ah! eta erabiltzaile egiten bazara talasotera-

piako erlajazio saio bat doan. Hori pagotxa!!

Piraila webgunean

Page 22: 126 (2004ko urria)

232 0 0 4 K O U R R I A

Jaizkibeleko kareharria.

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

Hirugarren urtez jarraian Iñaki Osa Goikoetxea etaGotzon Enbil pilotari zumaiarrak munduko zesta txa-peldun dira. Irailaren 24tik urriaren 2ra bitarteanDonibane Lohitzuneko Campos Berri pilotalekuan joka-tu zen txapelketa, eta bertan, irabazleez gain, herrikobeste hiru pilotari izan ziren lehian.

Bi bikotek hartu dute parte munduko txapelketan.Alde batetik Goikoetxea eta Enbil zeuden; bestetik, LuisMari Alberdi eta Imanol Lopez. Lau pilotari hauez gain,ordezko lanetan, Antxon Alberdi aritu zen.

Sailkatze faseari ez zioten ekin uste bezain ondo mun-duko txapeldunek, Egiguren eta Arriagaren aurka lehenpartida galdu baitzuten 35-28 emaitzarekin. Bigarren par-tidan, finalean etsai izango zituzten Baronio eta Irastorzalapurtarren aurka jokatu zuten eta baita irabazi ere (35-27). Garaipen horrek finalerdietarako txartela eman zienGoikoetxea eta Enbili

Alberdi II.ak eta Lopezek ere ez zioten hasiera onaeman txapelketari. Berriatuko Bereikua eta Felixen aur-kako partidan 35-27 emaitzarekin galdu zuten. Bigarrenpartidan, Etchalus eta Barrondoren aurka jokatutakoan,35-24 izan ziren irabazle, eta hauek ere finalerdietan sail-katu ziren.

Ez zen zorte handia izan, eta Zumaiako bi bikoteakbatak bestearen aurka jokatu behar izan zuen.Finalaurreko honetan, Iñaki eta Gotzon Luis Mari etaImanol baino hobeto aritu ziren eta 35-22 emaitzarekinirabazi zuten.

Txapelketako azken partidan, Iparraldeko Baronio etaIrastorza pilotariak izan zituzten aurkari. Partida honenondoren, hirugarren txapela irabazi zuten zumaiarrek,baina, inongo zalantzarik gabe ez zen izan aurrekoakbezain atsegina.

Partida ez zen jendeak nahi zuena izan, partida hasiberritan Eric Irastorzari, Bereikua eta Felixen aurkakofinalerdian lesionaturiko orpazurdako mina berritu baitzi-tzaion. Markagailuak 4-3koa erakusten zuenean Bidartekoatzelaria aldageletara sartu zen. Bertan, NazioartekoFederazioko medikua saiatu zen atzelariak jokatzen jarraizezan. Lapurtarra berriro kantxaratu zen, baina 6-5ekoraarte baino ez zuen iraun. Orduan, berriro ere aldageleta-rako bidea hartu behar izan baitzuen. Bigarren aldiarenostean, dena den, ezin izan zen jokatzera itzuli. Arauberriek ordezkorik onartzen ez dutenez, Irastorzarenlesioak automatikoki eman zien Munduko txapelaGoikoetxea eta Enbili. Gero, txapelketaz kanpo, AlberdiIII.ak, Irastorza ordezkatu eta lau jokalariek jarraitu eginzuten jokatzen. Finalaren ordezkoan, Goikoetxea etaEnbil 35-18 nagusitu ziren. Finaleko gorabeherek ezzuten inor ase, eta finala irabazi bazuten ere, Goikoetxeaketa Enbilek beraien atsekabea azaldu zuten: «Gu kantxagainean irabaztera etorri gara».

kirolak

Goikoetxea eta Enbil hirugarrenez munduko txapeldun

Page 23: 126 (2004ko urria)

24 2 0 0 4 K O U R R I A

kultura

Aldareari begira jartzen bagara, erretaulanagusiaren ezkerraldean dago. Bi oholezosatutako olio pintura dela dirudi, nahizeta teknika zehaztea zaila den eta gauregun ohol bati itsatsita dagoen koadrobakarra osatu.

Bi emakume irudi azaltzen dira, SantaKatalina Alejandriakoa (ezpata eta herio-tza eragin zion gurpilaren zatiarekin) etaSanta Barbara (presondegi izan zuendorrea eskuan duela). Biak martiriak etadebozio handikoak XIV. mendetik XVI.mendera bitartean. Adibidez, Santa Kata-linaren irudiak ikus ditzakegu ParrokikoMendaro Marinelaren eskaintza oholeaneta S. Bernaberen triptikoan Elorriagafamiliako emakumeak zaintzen.

Horregatik, XV. mendearen bukaeran

edo XVI. mendearen lehendabizikoerdialdean data daiteke pintura lan txikihau. Flandesko pinturaren eragin handi-koa da, handik etorri baitziren pintatzekoera berriak eta santa hauen gainekodebozioak. Hala ere, goian duen arkitek-tura zatiak gotikoaren aztarnak ditu eta

behean dauzkan erliebeak Errenazimen-duko dekorazioa, horregatik XVI. mende-kotzat joko nuke nik, bi estilo ezberdinenarteko talka garai hartan gertatu baitzengure artean.

Pintatzeko eragatik, beraz, Flandeskoeraginpean garatu zen hispano-flandestarestilokoa dela esan dezakegu, nahiz etaEuropa guztian indar handiz sartzen arizen Errenazimenduko ezaugarri batzuekdituen. Agian Flandesko estiloa imitatze-ko Gaztelan osatu zen tailer batetik irtenzuen.

Garai hartan santa martiriak balorebatzuek sinbolizatzen zituzten; horrela,Santa Katalinak birjintasunaren defen-tsaren esanahia izan zuen eta Santa Bar-barak, dorrearen barruan hil zenez, inda-rraren sinbolo bilakatu zen trumoien etaekaitzen babesle izan baino lehen.

Andre Mariko Diptikoa

Gaur hasiko den artikulu seriean Zumaian dau-den artelan ez oso ezagunen azterketa arinaegin nahi dut. Ezezagunak dira, beti ikusitakoartelanak izan arren, liburuetan edo turismoorrietan gutxitan aipatzen direlako. Horregatik

zerbait ikertzea eta jendearen arreta pixka batpiztea izango litzateke idatzi sorta txiki hauenhelburua. Hilean behin argitaratuko dira etagarai eta mota ezberdinetako artelanak tarteka-tzeko ahalegina egingo dut.

ISMAEL MANTEROLA

z u m a i a k o a r t e e z h o r r e n e z a g u n a

Page 24: 126 (2004ko urria)

252 0 0 4 K O U R R I A

Irudi sinpleak azaltzen zaiz-kigu arkitektura marko batenbarruan eta hondo urdin ezzehatz baten aurrean (urdina-ren bi tonu igartzen diramarra ahoaren altueran dute-la). Lurrak ere zehaztasungutxi du, hondoan ihes egi-ten duen espazioaren itxuraemateko juxtu-juxtu.

Trebetasunez pintatutakoaurpegiak eta jantziak badi-tuzte ere, ez da gauza beragertatzen eskuekin. Aurrezaurre azaltzen den SantaKatalina eta perfil zorro-tzez Santa Barbara, ezdaude oso indibidualizatu-ta garai hartan santen iru-diekin gertatzen zenmodura. Kolorea, berriz,bizia da eta santen jan-tzietan biltzen da, SantaKatalinaren ohiko berdegranate-marroian etaSanta Barbararen gorri-beltzean. Dotoretasunagustuko zuen pinturak

luxuzko xehetasun han-diz, jantzi ederrez eta garaiko moda-ren arabera pintatzen zituen irudierlijiosoak; horregatik, pintura osoakaberastasun itxura ematen du.

Flandesko eraginpean

garatu zen

hispano-flandestar

estilokoa dela esan

dezakegu

Aldareari begira

erretaula nagusiaren

ezkerraldean dago

diptikoa.

Page 25: 126 (2004ko urria)

26 2 0 0 4 k o U R R I A

kultura

Zalantzarik gabe egun handia izan dezakeImanol Azkuek aurki. Euskadi Sarietakofinalista izendatu dute haur literaturakokategorian berak idatzitako "Gaur egunhandia da" liburuxkarengatik.

Iaz XXI. Lizardi saria jaso zuen imanolAzkuek ipuin honekin, eta orain liburuhori Haur literaturaren arloan EuskadiSarirako finalista izendatu dute. Orain artehautatutakoen artean bat bereizi eta hariemango diote sari nagusia, urtea amaitubaino lehen. Lan laburra da Imanolena,baina bide luzea egiten ari dena.

Euskadi Sari horren bitartez, haur etagazteentzat euskaraz idatzi eta argitaratuta-ko lan baten literatur kalitatea saritzen da.Eusko Jaurlaritzen Kultura Sailak ematenduen saria da eta asmo bikoitza du: saritu-tako lana zabaltzea eta egilea bera zein gai-nerako lanak ezagutaraztea. Sari potoloa dadiruari dagokionez, 10.600 _ ematen dituz-te, eta horrez gain beste 2.500 _ jasotzekoaukera ematen dute, lana beste hizkuntza-ren batera itzuli eta argitara emateko. Ez duerraza izango Imanolek saria irabazteko,

euskal haur literaturako izen handiekinlehiatu beharko baita. Hona aurtengoanhaur eta gazte literaturako alorrean finalista

izendatu dituzten idazle eta obrak: ImanolAzkueren "Gaur egun handia da" (Ereinargitaletxea); Juan Kruz Igerabideren"Okili-kiki" (Aizkorri argitaletxea); RamonSaizarbitoriaren "Kandinskyren tradizioa"(Erein); Jesus Mari Olaizola Txilikuren"Osaba Bin Floren" (Elkar argitaletxea);Felipe Juaristiren "Haydn-en loroa" (Aizko-rri argitaletxea).

'Gaur egun handia da' liburua Erein argi-taletxeak atera zuen iaz eta beharbada besteargitalpen bat prestatu beharko dute, sariajaso ala ez, izendatzea bera ohore eta sarinahiko handia delako. Erraz irakurtzen denlana imanolena, ia etengabe irribarrea eragi-ten duena. imanolek berak honela kontatuzigun istorioaren nondik norakoa, 2003komaiatzean Baleiken egindako elkarrizketan:'Ipuinean egun handi bat kontatzen saiatunaiz, eta egun handia da familiak sari batjasotzera joan behar duelako. Aita idazlea daeta literatur sari bat jaso zuen. Narratzailea

8 urteko semea da, bere ikuspegi berezitikdago kontatuta ipuina eta familiaren hainbatgorabehera azaltzen ditu'.

imanol azkueren egun handia

Page 26: 126 (2004ko urria)

272 0 0 4 k o U R R I A

Amaiako plaza

antzerki denboraldia

Aurtengo udazkena ekitaldiz betea datorki-gu. Hostoen erorketarekin batera zinea,ipuin kontaketa eta antzerkia, besteakbeste, izango ditugu ikusgai herriko lekuezberdinetan.

Lehenik eta behin, antzerkian aipagarridiren bi lan ikusi ahal izango ditugu: "LaRatonera" eta "Cocidito Madrileño". Lehe-nengoa, Londresen 52 urtez jarraian izanda antzeztua eta azken urtean Donostianarrakasta handia izan ondoren Zumaiarairitsi da. Bigarrena, aldiz, gira labur bainaindartsu baten barruan sartu behar dugu.Azaroan hasiko dira antzezten eta maiatze-an amaituko, lehenago Bilboko Arriagatikpasa ondoren.

Baina azaroan, hala ere, izango da zerikusirik. Maskarada taldearen "Euskara sen-cilloaren manifiestoa" lana izango dugu.Patxo Telleria eta Mikel Martinezen esku-tik barre egiteko aukera ziurtatua dugu eus-kaldunberri eta euskaldun zahar bateneskutik. Farrea eta kalitatea nahastendituen lana da: euskarazko gidoigile onena-ren Max Saria jaso zuen 2004. UrteanPatxo Telleriaren eskutik.

"La Ratonera": Misterioaren erreginak,Agatha Christiek, idatziriko gidoi bat da.Hasiera batean irratirako prestatu bazenere, azkenean antzerkirako bidea hartuzuen. Idazle honen testuetan nagusitzenden misterio horrek ere hau ikutzen du,azkenerarte ez bait da jakingo antzerkiarenbenetako amaiera. Ramon Bareak zuzen-duriko lana izango da eta aktoreen arteanJaime Blanch edo Ane Gabarain bezalakoizenak izango dira. Urriak 22, ostirala,

22:00. Aita Mari Zinema aretoan. Sarrerakaurretiaz ere izango dira salgai: urriaren 19,20 eta 21ean Kultur Etxean.

"Cocidito Madrileño": Irrati saio eza-gun baten gidoia erabiliz agertokira mol-datutako lana da. Euskara, homosexuali-tatea, ikastolak, eliza, euskal kirola etahainbat gai halako umore puntu bizi bate-kin agertzen ditu. Errealitatearen alorezberdinak umorea erabiliz azaldu nahidizkigute. Abenduak 17, ostirala, AitaMari Zinema aretoan.

Baina antzerkia ez da soilik helduenbegietarako. Haurrek ere izango dute goza-tzeko aukera. Urriaren 24an, Dar-Dar tal-deak "Egizu lo, Tartalo" antzerkia eskeinikodu eta abenduaren 26an Hankatxo taldea-ren "Xomorroak" lana ikusi ahal izangodugu. Azken honetan Fermin Muguruzakhartu du parte gidoia osatzerakoan. Horre-taz gain, ipuin kontaketa eta musika ereizango dira udazken honetan entzungai.

URRIA: 22, ostirala:- 17:30 Haur Liburutegian ipuinkontaketa

"ipuin - opari"- 22:00 Aita Mari aretoan, antzerkia "La

Ratonera"24, igandea: 12:00 tan Aita Mari aretoan,

haur antzerkia: Dar Dar taldearen "Egizulo, Tartalo"

AZAROA: 19, ostirala 19:30tan Zarzuela kontzertua:

Aita Garayoa abesbatzaren eskutik "ElCaserio"26, ostirala

- 17:30 Haur Liburutegian ipuinkontaketa"Oihandarrak"

- 22:00 Antzerkia: Maskarada taldearen"Euskara sencilloaren manifestoa"

ABENDUA: 17, ostirala - 22:00 Aita Mari aretoan "Cocidito

Madrileño"26, igandea - 12:00 Hankatxo Taldearen "Xomorroak"

ITZIAR GARATE

"Egizu lo, Tartalo"

Page 27: 126 (2004ko urria)

28 2 0 0 4 k o U R R I A

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

Juan Belmonte, 6

kultura

Z I N E F O R U M

Trenen triki-trakak bezala,Tom McCarthy-ren lanbikain honen metrajeakliluratu egingo gaitu berehunkiberatasunarengatik,eta gure buruetako irudie-tan betiko grabatuta utzikodu tren geltoki huts etautzia, eta Finbar McBride izeneko pertsonaia han ezarritabetiko, edo betiko ezarrita egotea nahiko genuke, behintzat.Zuzendariak naturaltasunez deskribatzen du nano protago-nistaren pertsonalitate konplexua, eta hori, egia esan, ez daoso arrunta zineman. Horretan zerikusi handia du, ordea,Peter Dinklage-ren presentzia indartsuak, ezin hobeto joka-tzen baitu gizarte pariaren papera; pelikulan, protagonistaknahiago izango du bere burua erbesteratu, atzetik dabilzkienbegiradei ihes egiteko, betiere jendearen begiradak burlaz-koak, amore emaileak eta beldurra eragiten dutenak baitira. Inorena ez den lurrean sustraitua eta ahaztutako tren gelto-ki baten babesean, protagonistaren bizitzaren norabideaaldatu egingo da, ezagutuko dituen pertsona batzuei esker.Izan ere, ez ohiko talde terapia izango du bi lagunekin:bata, emakumezkoa, famili gertaera baten zauriak marka-tua; bestea, gizonezkoa, kubatarra, bizitzeko grina kutsatze-ko amorratzen. Norabide finkorik gabeko hiru gizaki elkar-tuta, trenen joan-etorriei begira, isilaldiak eta garagardoapartekatzeak dakarren konplizitate sanoan, xehetasunakazaltzen handituz doan kontakizunean.

Urriak 21, osteguna, 22:15ean

The Station Agent Zuzendaria: Tom McCarthyAktoreak: Peter Dinklage, Patricia Clarkson

Norbaitek pentsatzenbazuen Bushido kodearengailurrean Tom Cruisesamurai hollywoodtarrabesterik ez zegoela, nahita-ez ikusi beharko du«Zatoichi» harribitxia;izan ere, mugimenduandabiltzan irudien jaialdi liluragarria baita pelikula hau.Takeshi Kitano aldagaitzaren azkeneko lana eredugarria daausardi eta arrisku artistikoan, batez ere lan bikain honetan,harmonia ederrean, bat egiten duten generoei «El veranode Kikujiro»-ren egileak zeinen ederki eta zeinen seguruheltzen dien ikusitakoan. Betiere leiala bere zaio diskurtsoari eta Kitanok estilo gogo-rra eta zuzena erabiltzen du lanaren egiturari heltzeko, etapelikulan denetarik aurki daiteke: sentimenduak, artifizio-rik gabeko poesia, barrea, musikala eta ekintza, eta horiguztia ezin hobeto bateratuta samuraien pelikula batean,XIX. mendeko Japonian.Japoniako kulturako ikono herritar bat erreferentziatzathartuta, Kitanok zinema eredu bat berregiten du, sorme-nezko eta mugarik gabeko ikuspegi batetik. Kamerarenmugimenduak neurtuak dira, keinuak eta hitzak beharadina eta nahikoak, eta horiek guztiek lagundu egitendiete etengabeko erritmo aldaketei, bizitasuna eta fresko-tasuna gainezka daukaten koreografiekin. Amaiera,berriz, apoteosikoa.

Azaroak 4, osteguna, 22:15ean

ZatoichiZuzendaria: Takeshi Kitano.Aktoreak: Beat Takeshi, Tadanobu Asano, Michiyo Ogusu.

Page 28: 126 (2004ko urria)

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

292 0 0 4 K O U R R I A

kultura

Udazkena, orbelak airez aire, zizak, gibe-lurdinak eta onddoak, "Nafarroako inba-sioa", Asteburu Mikologikoa Zumaian.Urriaren 29an hasi eta 31n amaituko daaurtengoan perretxikoei buruzko astebu-rua. Irteera eta erakusketa izango dira, ohibezala, baina, berrikuntza bat ere izangoda: "poteo mikologikoa" ere izango duteperretxikozaleek. Intsektuei buruzko erakusketa batekinhasiko da Asteburu Mikologikoa. Erakus-keta hilaren 25etik 31ra izango da ikusgaiOxford aretoan eta "Gipuzkoako intsek-tuak" izena du. 24 kutxatan, Gipzukoakozenbait intsektu ikusi ahal izango ditugu.Alboan, argibide panelak izango dira.Oraindik ere guztiz zehaztu gabe badagoere, herriko ikastetxeetako haur eta gazte-ak erakusketara gonbidatzeko asmoa duteantolatzaileek, hau da, Zumaiako NaturTaldekoek.Ostiralean "poteo mikologikoa" egingo da.Asteburu Mikologikorako perretxiko pin-txoak prestatzen dituzten tabernetan egin-go da txikiteoa. Taberna bakoitzean perre-txikoen sailkatzeari buruzko argibideakemango dira. Horretaz gain, jaki hauekinegindako pintxoak ere dastatu ahal izangodira.Larunbat goizean, berriz, perretxikoak bil-tzeko irteera izango da. Irteeran parte har-tuko duten lagunak ahalik eta leku gehie-

netan eta hainbat ekosistematan sakabana-tuko dira. Helburua ahalik eta perretxikomota ugarienak biltzea da. Batzuk duneta-ra joango dira, beste batzuk artadi etapagadietara. Goizean bildutako perretxi-koak arratsaldean sailkatuko dira, Aranzadielkarteko kideen laguntzarekin. Bezperan bildutako perretxikoak igandeanOdieta pilotalekuan ikusteko aukera izangoda. Goiz eta arratsaldez izango da zabalikerakusketa. Antolatzaileak bereziki saiatuko

dira bisitarien galderak erantzuten eta zalan-tzak argitzen.

ErrauskailuakNaturaren inguruko jardunaldiek jarraipenaizango du Asteburu Mikologikoa amaitu etaberehala. Azaroaren 1etik 7ra errauskailueiburuzko erakusketa izango da Oxforden.Gaiarekin lotuta, Arnasa kolektiboko kidebatek errauskailuei buruzko, eta bereziki, bir-ziklapenari buruzko hitzaldia eskainiko du.

asteburu mikologikoa pintxojana baino zerbait gehiago

Page 29: 126 (2004ko urria)

30 2 0 0 4 k o U R R I A

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018

IRTEERAK- Turismo bulegotik:

tel: 943-143396- Urriak 16: La Arboleda-Trapaga- Azaroak 27: Monasterio de la

Oliva-Sos del Rey Catolico- Urriak 23an, Bilboko Arriaga

aretoan, YERMA dantzaikuskizuna ikustera. Sarrerakkultur etxean urriaren 6tik 19ra.

ERAKUSKETAKUrriak 8-24

AMALUR egur langintzaerakusketa.

Urriak 26-azaroak 7Natur Taldearen erakusketa: AsteMikologikoa, entomologia,…

Azaroak 12-28GORKA LARRAÑAGArenpintura.

DEIALDIAK- Maketak grabatzeko

dirulaguntzak: oinarriak kulturetxean. Epea: azaroaren 23a.

- Ludoteka berriz zabalik: urriaren5etik aurrera, asteartetikostiralera, 17.00etatik19.30etara. bazkidetza etainformazioa: 943-143264.

- Gaztetxola zabalik: asteazkenetiklarunbatera, 16.30-20.30.

Tel: 943-117438

[email protected] Haur zinema: azarotik aurrera,

igande arratsaldetan,hamabostean behin, Aita Marin.

- Malen Etxea emakumeelkartearen topaketak, urriaren23an hasita: tailerrak, hitzaldi etaantzerkia.

- III Klarinete Maratoia:abenduaren 17tik 20ra.Izenematea azaroan UbillosMusika Etxean.

IKASTAROAKInformazioa:943-861056

KZ Gunea:Tel: 943-862866

Interneten nabigatzeko aukera, etagainera ikastaroak:

- Oinarrizkoak: 20 ordukoakUrriaren 4tik 19ra eta 25etikazaroaren 5era. 9.00etatik11.00etara

- Mintegiak: ordu 1, 2 edo 4koak.Gai ugari sarean: lan bila,oporrak antolatzen, kirola,gastronomia,..

Pintura Tailerra: urriaren 13tikmaiatzera. Antolaketa bilera:urriak 7, osteguna, 18.30eanForonda kultur etxean.

KUTXA GELAK: Photoshop,Sukaldaritza (Pasta nolaprestatu), Vainica eta Punto

smock-nido de abeja eta Tai ChiChuan.Informazioa: Kutxan edowww.begira.com

Kontrol Mentala: urriak 23anhasita. Larunbatetan 10.30etik12.00etara. Kultur Etxean

Perkusio Afrikarra I eta II: urriaren13an hasita. Asteazkenetan,18.00etatik 19.30era eta19.30etik 21etara.

Sabel dantza.Azaroak 13 eta 20larunbatak. 11.00.etatik14.00etara eta 16.00etatik19.00etara. Izenematea kulturetxean azaroaren 8a arte.

- 7, osteguna: 22.15ean AitaMarin, zine forum saioa "Lost intranslation"

- 13, asteazkena: 19.00etanGizarte Zentruan, KatxalinElkartearen hitzaldia, BularrekoMinbiziari buruz

- 21, osteguna: 22.15ean AitaMarin "Vías cruzadas"

- 22, ostirala:- 17.30etan Haur Liburutegian

ipuinkontaketa "Ipuin-opari"- 22.00etan Aita Mari aretoan,

antzerkia "La ratonera"- 24, igandea: 12.00etan Aita Mari

aretoan, haur antzerkia: Dar Dartaldearen "Egizu lo, Tartalo"

- 29tik 31ra, AsteburuMikologikoa.

- 29, ostirala: 19.00etan Aita Mariaretoan, Beheko Plaza abesbatzaeta Oreretako Maialenabesbatzaren kontzertua.

- 4, osteguna: 22.15ean Aita Marinzine forum saioa "Zatoichi"

- 18, osteguna: 22.15ean AitaMarin zine forum "Capturing theFriedmans"

- 19, ostirala: 19.30ean Zarzuelakontzertua: Aita Garayoaabesbatzaren eskutik "ElCaserio".

- 21, igandea: 12.30ean Maria etaJose aretoan, Udal MusikaBandaren kontzertua SantaZezilia ospatuz.

- 26, ostirala: 17.30ean HaurLiburutegian ipuinkontaketa"Oihandarrak"

22.00etan antzerkia: Maskaradataldearen "Euskara sencilloarenmanifestoa"

AZAROA

URRIA

Yerma ArriaganFederico Garcia Lorca-ren

antzezlanean oinarritutako dantza

ikuskizuna izango da urriaren 23an

Bilboko Arriaga antzokian. Hau

ikustek irteera egingo da

Zumaiatik. Sarrerak aurrez salgai

daude Forondan hilaren 19a arte.

agenda

Page 30: 126 (2004ko urria)