122 - 2011azaroa

20
danbolin 2011ko azaroa 122 zb.

description

deskribapena

Transcript of 122 - 2011azaroa

Page 1: 122 - 2011azaroa

danbolin201 1ko azaroa

1 22 zb.

Page 2: 122 - 2011azaroa

www.zestoaautoak.com

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a

Page 3: 122 - 2011azaroa

AA TT AA RR II KK OO AAAskotan iruditzen zait herriko jende iaguztia ezagutzen dudala, bistaz badaere, eta ia egunero ikusten ditudala.Egunak, asteak, hilabeteak eta urteakgero eta azkarrago pasatzen direla ereohartzen ari naiz aspaldian; adinarenkontua omen! Sentsazio horren islaizan zen Amaiurrek esan zidanean Ai-tor Unanue Galleitxori elkarrizketaegin ziola Maialenek: “Ene ba! Mutilhori bizi al da?” pentsatu nuen. Or-duan konturatu nintzen denbora pilabat daramadala bera ikusi gabe eta ha-ren arrastoa zeharo galduta dudala. Ba-da, ez dakizuenontzat Senegal ingurukoitsasoan dabil lanean. Baina ez dizuetgehiago kontatuko: irakurri Maialenekegin dion elkarrizketa interesgarria!Santa Zezilia eguna ere gainean dugu.Herriko musikari guztiak euren egunaospatzeko aitzakiarik ez dute falta etamusikariok ez garen gainontzeko herri-tarrok ere izango dugu aukerarik eurendoinuez gozatzeko. Gainera aurten, An-jel Goikoetxea omenduko dute makinabat urte bandan egin ostean. Bestalde, musikarien santua tarteko, Adabegi taldeko-ei elkarrizketa egiteko aprobetxatu dugu. Talde anitza da, herritarrez gain bestehainbat herri eta herrialdeetako kideez osatua. Eta musikari dagokionez, estilougari nahasten dituzte txalapartarekin fusionatuz. Zestoan estreinakoz iraileanizan genuen haiek ikusteko aukera, eta esan beharra dago Laranjadi plaza, besteaskoek ez bezala, leporaino betetzea lortu zutela. Eta musika kontuak albo batera utziz, ba al dakizue indarra, erresistentzia etamalgutasuna buru-kontrolarekin konbinatzen dituen ariketak zeintzuk diren? Pi-lates metodoa. Kiroldegian ariketa hauek egiteko aukera dago, ez dakizunontzat,eta Marina Pons herritarra dugu irakaslea. Irakasle bikaina, dena esan behar! Ki-rol horri eta gimnasia abdominal hipopresiboari buruzko onurak eta xehetasunakezagutzeko aukera ere izango duzue ddaannbbooll iinnen orrialdeetan.Eta lehen esan bezala, denbora ikaragarri azkar pasatzen da eta konturatzerakogure artean ditugu Ian eta Auritz, danbolin-kidetxo berriak! Zorionak Jone etaPaski eta Margari eta Urko, eta ongietorri Ian eta Auritz!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Naiara Expos i to A lberd i

34 6 10 12 14 18 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

JJ AA RR DD UU NN II AA NNAA II TT OO RR UU NN AA NN UU EE

AADDAABBEEGGII

PPIILLAATTEESS MMEETTOODDOOAA

diruz lagundutakoa

AA GG EE NN DD AA

KKOORRTTAADDIIRREENN PPLLAATTEERREETTIIKK

LLAASSAAOOTTIIKK

Page 4: 122 - 2011azaroa

enbidoa I.

H O N D A R T Z A R A A N I M A T Z E N ?

Puy eta Jorge, a zer enbidoa zuena! Indarrak bildu (gripe honek uz-ten badit, behintzat) eta saiatuko naiz motzean azaltzen nolakoakizan diren Zestoako euskaltegian irakasle gisa pasatu ditudan le-

hen asteak. Hasierako egunetan sekulako itomena sentitu nuen. Den-dena zen berria ni-retzat: euskara irakasle moduan lehen egunak nituen, ikasleak ezezagunak zi-ren, bulego berria, ordenagailu arraroa... Alegia, uholdeen erdian igerian aribanintz bezala ikusten nuen neure burua: ez flotagailu eta ez mangito, txaku-rren moduan eskuak mugituz, noraezean eta arnasestuka. Dena den, neure

buruari terapia egiten nion, lasai-tzeko esanez: “Hau ere pasatukoduk. Egon hadi lasai. Egokitukohaiz. Emango diok buelta”. Eta ha-laxe gertatu da, asteek aurrera eginahala, eta uholdeen ur-maila jaitsiden neurrian, askoz patxada gehia-gorekin nabil. Orain arte Zestoarekin ez dut izanharreman handirik. Pasaerako he-rria izan da niretzat; Azpeitira bi-dean, albo batera gelditzen denherri hori, harrobia eta bainuetxea-ren artean dagoena. Neu Oikiakoaizanda, parrandara ere etorri izangara noizbehinka; Soro Perian,esate baterako (egia esan, betipentsatu izan dut zergatik ez otezaion jartzen Zoro Peria izena,zestoarrek duten ero famarekin as-

koz hobeto uztartuko litzateke-eta!). Beno, kontuak kontu, asteotan apurka-apurka ari naiz ezagutzen herriko martxa: Txanpiñoiko haurrak leihotik ikus-ten ditut, musika eskolako tronpeta hotsek konpainia egiten digute tutoretze-tan, kafesne goxoa zein tabernatan ateratzen duten ikasi dut, litxarreriakerosita gaztetxoak Gurutzean gelditzen direla konturatu naiz... Baina Zestoan ere txakurrak hanka-hutsik! Orokorrean begiratuta, Zestoa he-rri euskalduna dela esan daiteke, baina badago zer hobetua. Horretan jarrinahi nuke neure hondar alea. Nola? Euskaraz gutxi egiten duenari berriketaneginarazita, txukun idazteko zailtasunak dituenari boligrafoa nola astinduesanda, eta ustez euskalduna denari eguneroko bizitzan nolako hutsuneak di-tuen ikusarazita. Euskalterapiak gauza askorako balio du eta erreminta ugariditugu. Atariko probekin dantzan ibiltzen gara, baldintza hipotetikoarekinezkutaketan, eta “a” itsatsiarekin musuka. Horrelaxe jarraitu nahi nuke, hon-dar aleak pilatzen. Ea datorren ekainerako denon artean hondartza osatzealortzen dugun! Eta hasieran gripea aipatu dudanez, horra hor enbidoa Itziar Larrañaga medi-kuari: urte sasoi hau al da okerrena Zestoako anbulatorioan?

ETBn hau-teskunde gauaikusten egonnintzen amare-kin, banekienRajoy aterakozela. Ez dut usteEspainian gau-zak asko aldatu-ko direnik bainaea hemen alda-tzen direnAmaiurrekin

Itsaso Waliño

16 urte

Atzo uste dutez zela sorpresahandirik egon.Nik uste dut es-perotako emai-tzak izan zirela,ez zait politikaasko interesatzenbaina gustura

Itziar Iparragirre

36 urte

Z e r m o d u zh a u t e s k u n d e g a u a ?

X abi A izpurua Ugar te

Page 5: 122 - 2011azaroa

URTE nituela eskolan antzerki tailerrean izena eman nuen eta inoiz ahaztuko ez dudan amona tikduna-ren papera egin nuen. Antzezpen mundua atsegin eta aurrea begira horretan aritzea gustatuko li-tzaidakeela pentsatu nuen. Urteak aurrera egin ahala jendeari kontatu eta brometan ari nintzela ustezuen. Nik ordea nireari eutsi eta Donostiako antzerki eskola batean hasi nintzen, hori ere gustatueta egun hemen nago, Madrilen.Orain Laboratorio de Teatro William Layton-en ari naiz interpretazio ikasketak burutzen. Hiru urtekoikasketak dira eta aurrera begira auskalo zer irtengo den, mundu hori oso zaila baita. Baina, behin-tzat, etxetik irten eta esperientzi berri batean murgiltzeko aukera izan dut.Duela urtebetetik nago Madrilen, hasieran oso zaila egin arren azkenean hiriko bizimodura ohituegin naizela esan dezaket. Egia da aurreko urtean agian Zestoan Madrilen baino denbora gehiagoegiten nuela, “etorri egin zara edo oraindik ez zara joan?”, “ze, ezin etxetik alde egin?”, eta horrela-koak entzun behar izaten nituen. Aurten ordea eskolako dinamikak eta horrek dakartzan casting-ek, agentziek… gehiago lotu naute Madrili.Egun osoa metroan pasatzen dut bai eskolara joateko, bai lagunekin gelditzeko... egia esan lekuguztietara mugitzeko. Goizean goiz jaiki, txamarra handia hartu eta klaseetara joaten naiz. Lehenen-go mailan bi gela gaude, bakoitzean 18 pertsona inguru. Oso jende ezberdina biltzen gara bertanbaina oso ondo moldatzen gara elkarrekin eta hori oso garrantzitsua da klaseak emateko orduan.Pentsa, hasi zaitez elefante batena egiten edo maitemindu apasionatuarena edo irakasle frustratuare-na edo… astelehenean goizeko 10:00etan.Pentsatuko duzuen bezala ez dut egun guztia klasetan pasatzen, lagun asko egin ditut, leku guztie-takoak eta horiekin Madril barne-barnetik ezagutzeko aukera paregabea izan dut. Herri txiki batekobizimodutik hiri handi batekora egin dut salto. Hasieran izugarrizko aldaketa izan zen, baina pixka-naka ederki moldatzen naizela konturatu naiz. Badago esaldi bat gazteleraz honako hau dioena:“Madrid nunca duerme”, bi urte hauetan ikusi dut hori egia borobila dela.Hiru urtez ikasten eta Madril hobeto ezagutzen jarraituko dut eta gero, auskalo… nahiz eta niri es-zenatokia gehiago gustatu, egun panorama ez da batere samurra. Beraz, ea behintzat pantaila txi-kian edo handian ikusten nauzuen. Hemendik muxu handi bat nire ingurukoei eta batez ere eske-rrak eman gurasoei ikasketa hauetan babes osoa emateagatik.Aktoreen artean esaten dugun bezala: “mucha mierda, Miren”

5Nik lo ederki

egin dut, ostirale-tik iganderainokohondoa pasatze-ko neukan eta.Sofan egon nin-tzen telebistaribegira

Ander Larrañaga“kanario”

37 urte

Nik ederkiegin dut lo, atzoez nintzen ezer-taz enteratu bai-na gaur emai-tzak ikusita,Amaiurrena on-do eta Rajoyre-na gaizki

Pello Iparragirre

52 urte

E nbido 2 . M i r e n N o g a l e s S a g a r t z a z u

Nik lehe-nengo esan be-har dut DNIagalduta dauka-dala eta ezinizan nuela boz-katu. Hala erehor egon nin-tzen gauen tele-bista aurreanadi-adi

Isabel Larrañaga

23 urte

Oso gau po-sitiboa, ez dagobeste hitzik

J. Joxe Odriozola“Txapei”

46 urte

KULTUR ETXEKO ARETOTIK MADRIDERA

11

Page 6: 122 - 2011azaroa

Gure herrian bitxikeriakbilatzen hasi eta topatzen

dira, handik edo hemendik.Oraingo honetan Aitor edoGallegitxo (berdin omen dio

era batera edo bestera deitu)izan da gure jakin-mina ase

duena. Ikasle txarraren“aitzakiarekin” egin zituenberak makinista ikasketak

Pasaian, eta dagoeneko bosturte daramatza urtean zehar

denboraldiak Zestoatik urruneginez. Aldiro-aldiro herritik

ez ezik, kontinentetik ereurruntzen da, Afrikarako

norabidea hartu eta Senegalinguratzen duen itsasoanbarrena lanean jarduteko.

Beragan interesa jarrita gureragonbidatu dugu, beraz, eta

Danbolinzaleokin elkarbanatunahian, hemen Aitorrek argitu

dizkigun zalantzak.

Zer dela eta Dakarren lanean?Ikasketak bukatu nituenean, zerbait egiten jarraitu beharra zegoen baina ez

nintzen oso ona eta ezagun batek animatu ninduen makinista ikastera, dene-tik egiten omen zen bertan: soldatu, tornuan, elektrizitatea… Eta Pasaiara joannintzen Goi mailako makinista modulua egitera. Han barkuak gora eta bar-kuak behera, gero eta gehiago gustatu zitzaidan eta horretan jarduteko beharranuela ikusita patroi ikasketak ere egin nituen. Horrela nenbilela, Dakarrerakoeskaintza izan nuen eta han nabil dagoeneko bost urtez.

Nola da zure urteko plana?Bi hilabete eta erdi Dakarren eta beste bi hilabete eta erdi edo, hemen pa-

satzen ditut. Bi makinista gaude eta txandatzen joaten gara. Handik etortzeanaspertu egiten nintzen oporretan, gauza gutxi edukitzen nuen egiteko eta Zu-maian beste bi barkutan hasi nintzen turismo lanean, hiru hilabete horiek be-tetzeko, nolabait.

Nolakoa da zuen hango egun bat?Itsasoan baldin bagaude goizeko 5:30-6:00ak aldera arrantzuan hasten gara,

eguna argitzearekin batera. Arrain gutxi etortzen bada 8:00ak alderako buka-tzen dugu eta gero egun guztia barkua martxan edukitzen dugu, poliki-polikigoazen bitartean makinako mantentze lanak egiten. Eta arrain asko baldin ba-dago egun guztia arraina tanketan tolesten pasatzen dugu. Denboraldia egitendugu itsasoan, 15-30 egunen bitartean ibiltzen gara eta gero portuan hiru egundeskargatzen.

Ez ote duzue lana bakarrik egingo?Egia esan gustatzen zaigu parranda pixka bat egitea. Portuan gaudenean,

egun guztia deskargan pasatzen dugu goizeko 7:30etatik arratsaldeko 21:00akarte. Hilabete guztia itsasoan pasa ondoren, azkenean izaten da irteteko behareta gogoa.

aitorunanue

Jardunian

Page 7: 122 - 2011azaroa

7

Barkuan zein zabiltzate lanean? Tripulazioan 16 senegaldar daude, bi patroiak eta beste maki-

nista Hondarribikoak eta ni zestoarra.

Eta hizkuntza? Ba patroiarekin euskaraz eta langileekin erdaraz edo frantsesez.

Portuan, berriz, frantsesez gehien bat.

Zer moduzko jendearekin egin duzu topo? Jende oso ona da, egia da maiz deskonektatu ohi dutela eta la-

nari erraz uzten diotela gainean ez bazaude baina jende eta langi-le onak da. Tripulazioarekin oso ondo konpontzen naiz, neu naizgazteena 35-55 urte bitartekoak dira besteak. Bestalde, Dakarguztiak ezagutzen nau.

Zer moduz barkuko jatekoarekin?Guk hemengo janaria eramaten dugu barkura, urtero bi kontai-

ner janari. Bestalde, beraiek arroza jaten dute egunero bai bazkal-tzeko bai afaltzeko, eta batzuetan kuskuz marokoarra eta sene-galdarra. Eta, igandetan, oilaskoa beti. Hango sindikatuak afrika-rrentzat eta europarrentzat sukaldari bana edukitzeraderrigortzen gaitu, baina beno, askotan janaria banatzen dugu.

Beti ibilbide berdinak edukitzen dituzue?Ez. Aurten, adibidez, Marokorako lizentzia eman digute, nahiz

eta ez garen sartzen itsaso horretan. Gu Mauritania, Kabo Berde,Senegal, Guinea Bissau eta noiz behinka Guinea Konakryn. Gai-nera alde hartan piratak egoten dira eta ahal bada saihestu beha-rra dago eremu horretan sartzea.

Inoiz topo egin duzue piratekin?Ez, ez zaigu tokatu. Gure pirata handiena polizia

da, trajeko piratak. Toki horietan ustelkeria egoerakematen dira eta hori kontrolatzen dute.

Segurtasun aldetik nolako egoeran zaudete?Beharrezko dena daukagu baina barkuko lanak egi-

teko, gogorra egiten da erabili behar den trajea janz-tea, bero izugarria egiten baitu, udaran kanpoan 37ºgradu inguru eta makinan 52 bat. Beraz, galtza mo-tzak, tirantedun nikia eta txankletekin ibiltzen gara.

Istripu posibleen artean ere bada segurtasunplanik eta horretarako irten-biderik, ezta? Inoiz izan du-zue hondoratzeko arriskurik?

Bada bai, alde horretatik egoe-ra ondo zainduta dago. Nik ezdut azalean horrelako esperien-tziarik bizi baina han nabilenbost urte hauetan 6 barku hon-doratu dira. Batek izan zuenarrazoi xelebrerik. Egurrezkobarku bat ezpata arrain batekeragindako zuloarengatik hondo-ratu zen.

Nola ikusten duzu Senega-leko egoera?

Toki oso-oso pobrea da, jen-dea gose da. Beraiek kontziente

dira ez daukatela munduari interesatzen zaion ezer,Senegalek kakahuetea besterik ez du. Badakite horre-kin ez daukatela ezer. Hala ere, gustura bizi dira, gubaino gusturago. Batzuk ez daukate etxerik, asko txa-tarretarako barkutan bizi dira, beste batzuk kotxetan.Beste askok olio lata handiak erosten dituzte, oliotxapa horiekin etxea eraikitzeko. Ez dakite urteanzenbat jende hiltzen den gosez, oraindik ez baitauka-te dokumentu ofizialik, lehengo urtean hasi ziren ate-ratzen. Beraz, ez dakite zenbat biztanle dauden..

Zer moduz daramazu inguruarekiko hain bi-zimodu desberdina izatea?

Ez da zaila, txip aldaketa bat da. Egia da harrema-nak asko galtzen direla, lanean nagoenean horretaranago eta hemengoarekin pixka bat ahaztuta egotennaiz. Gero hona iristean pixka bat kostatu egiten da.Han nagoen bitartean komunikazioa eten egiten danahiz eta posta elektroniko batzuk bidali, telefonodeiren batzuk egin eta jaso… gehienbat herriko txu-txu-mutxuez enteratzeko. Eta gero bueltan ba kosta-tu egiten da girotzea zenbaitetan, norberak bere biziaegiten baitu urte guztian zehar, normala den bezala.

e

···

“Denboraldia egitendugu itsasoan, 15-30

egunen bitarteanibiltzen gara eta gero

portuan hiru egundeskargatzen”

Page 8: 122 - 2011azaroa

Zer botatzen duzu faltan han zaudenean hemen-goa eta hemen zaudenean hangoa?

Hemen nagoenean botatzen dut hangoa faltan baina hannagoenean hemengoa gutxi. Gogoratzen ditut familiakoak,lagunak… baina lanarekin oso entretenituta egoten naiz.Hemen berriz, egun guztia zerbait egiten egotea botatzendut faltan. Egunero egiteko berriei ekin, sortutako arazodesberdinei irtenbidea bilatu, gauzak konpondu…

Etxean, nola hartu zuten notizia?Ba amak izugarrizko disgustua eta aitak eta arrebak

ere dezentekoa. Ni beti izan naiz ideia bat buruan sartuzgero lortu arte geratzen ez den horietakoa eta, beno, se-gituan ulertu zuten serio ari nintzela eta ez zegoelaatzera bueltarik.

Ez zaude inondik inora damututa hartu zenuenerabakiaz ezta?

Ez. Hasiera batean hemendik abiatu nintzenean hiru laneskaintza izan nituen. Bat lehorrerako, eta beste bi itsaso-rako. Lehorrean geratzeko egin zizkidaten bi entrebistakpasa nituen arren, lan proposamena luzatu zidatenean arginuen Senegalekoa hartu nahi nuela. Bestalde, hasi eta ur-tebetera izan nuen aldaketarik, lan eskaintza zeharo des-berdin bat egin zidaten, luxuzko yate baterako Tarrago-nan. Probatzera animatu nintzen etagehiegia iruditu zitzaidan. Bidaia ba-karra egin nuen Napolesetik Cerde-ñara eta bertan astebete pasa ge-nuen. Ez zihoan nirekin bat. Halaere, yate handiak ezagutzeko aukera

izan nuen, gauza berri batzuk ikusi, bestelako jendea eza-gutzeko aukera… baina ez zen nire lekua, ez nintzen erososentitzen. Beraien bizitza bizitzea ez nuen gustuko, bateraeta bestera beraiekin eta patroi lanaz gain, beraien zerbi-tzuetara egon behar, zerbitzari bezala, uniformearekin...

Lehen aipatu duzu hemen zaudenean lan egitenduzula bi barkutan. Zehazki zer da egiten duzuna?

Ba, hemen nagoenean bi barkutan ibiltzen naiz, “JonnyMaracas” eta “Antxon”, turistekin bueltak egiten. Barku txi-kia, Antxon, udaran Zumaiko ibaian jendea hondartzaraeramaten ibiltzen da eta neguan, flyschak ikustera egitenditugu bidaiak. Eta barku berriarekin, Jonny Maracas, flys-chak ikusteaz gain festak egiten dira bertan, ezkondu aurre-ko agur festak, Donostiako su artifizialak, Oriotik Donos-tiara bidaiak eta horrelakoak, bezeroak eskatzen duenarenarabera.

Festa horietan, anekdotarik?Bada, bai, bakarren bat tokatu da, xelebre xamarra. Bate-

an Donostian talde bat hartu behar genuen eta asmoa Do-nostiako badian afari bat egitea eta buelta bat ematea zen,andre baten 55 urtebetetzea ospatzeko. Izugarrizko euria,tximista, itsasoratzeko zalantzak zeudela eta dagoenekoitsasoan zebilen bati deitu nion eta ordu erdiko ibilbidearenondoren eguraldi ona zetorrela. Beraz, taldeari informazioaeman eta zain egon ginen pixka batean. Ordurako xanpai-na eta gainontzeko edariak irekitzen hasita zeuden etaekaitza pasa zenerako edaria bukatuta geneukan. Gehiago-

ren bila joan beharizan genuen festak ja-rraitu ahal izateko.

Nondik datorJonny Maracas izenbitxia?

Anekdota moduanatera zen, hasieran ezzitzaigun gustatzenizena baina konturatuginen inor ez zelaahazten izenarekin, be-raz egokia zela. Bar-kua, Segovian egin ge-

nuen. 40 bat lagunentzako barkua da Jonny Maracas, An-txonek gutxixeago hartzen ditu, 27 inguru.

Segovian ontziola hortaz?Bai. Ontziolaren kokapenaren arabera, Kantauri aldean

edo mediterraneoan, toki horretan bakarrik saldu ohi dirabarkuak. Kasu honetan, ontziola Espainia erdialdean koka-tuta kosta denak harrapatzen dira. Oriokoak ere, Avilan ire-ki zuten ontziola, arrazoi horrengatik.

Noiz arte ikusten duzu zure burua Senegalen?Nik ez daukat inongo presarik bueltatzeko, momentuan

gustura nago eta beste pixka baterako han egongo naiz.

···

“Beraiek kontziente diraez daukatela munduari

interesatzenzaion ezer,Senegalek

kakahueteabesterik ez du”

M aialen Kor tad i

Page 9: 122 - 2011azaroa

9A z a r o a k 1 2

Urtero legez, Huancabelicakohaurrentzako laguntza biltzen

A z a r o a k 1 7Musika eskolakoek Santa Zezilia eguna dela

eta hainbat ekitaldi burutu dituzte

A z a r o a k 1 8Mus txapelketa Gaztetxean

A z a r o a k 1 8Herriko gazteek agian jatetxe italiar bat

irekiko digute

A z a r o a k 1 1Gaztelekutik artistak irtengo zaizkigu martxa

honetan

Arretxeko portalea berritua. Orain dela seiehun baino gehiago, Zestoa-ko hiribildua sortu zenean, harresiak egin zituzten herri osoa inguratuzeta lau sarrera edo portale jarri zituzten. Hainbat arrazoi direla medio,denak eraitsi egin ziren bat izan ezik, Arretxe ingurukoa. Horrek ere es-kapada ederra egin zuen 70eko hamarraldian, ondoko etxea botatzenari zirela ia-ia portalea ere bota zuten eta. Bere lekutik kendu eta plazan,sakristia ondoko kaletxoan, jartzea ere pentsatu zen (udaletxean badamarrazki bat, nola gera zitekeen irudikatzen duena). Zorionez, azkene-an tente geratu zen, bere lekuan.

Baina portaleak ez ezik, berta-ko goialdeko santuaren irudiakere ez du atarramentu hobeaizan. Aspaldi-aspalditik San Jo-seren irudia egon izan da ber-tan, baina azkenaldian ez. Ho-rregatik, batez ere Kaleokerre-ko jendearen ekimenez, SanJoseren irudia ipiniko da ber-tan, inguruak ere behar bezalatxukunduta.

Mendi asteko hitzaldi, ikus-entzunezko eta haurrekineginiko irteerak harrera osoona izan dute. Aipatu beha-rra dago Artano anaiek etaGarikoitz Arrizabalagak es-kainitako Georgia mendi bi-zikletaz ikus-entzunezkoaastebete atzeratu behar izanzela arazo teknikoak mediobaina bigarren aldiz hurbilduzirenak mokadutxo ederrare-kin konpentsatu zituzten etaamaiera ezin hobea eman zi-tzaion Mendi Asteari.

Uholdeak.Azaroaren 5eko eta 6ko euriteek kalte ugari ekarri zituzten,baita irudi ikusgarriak utzi ere.

danbolinzulo

Page 10: 122 - 2011azaroa

Ikastaroek hasieratik arrakasta handia izan dute herritarren artean,eta Ponsek pribilegiatua sentitzen dela azpimarratu du, izan ere “jendeaoso esker onekoa da eta onura asko aurkitu dizkio ariketei, hori dela etaikasturtez ikasturte errepikatu egin du”. Gaur egun bost talde ditu, zor-tzi edo hamar lagunez osatuak eta haurdunaldientzako eta erditu ondo-rengo pilates ikastaroak ere eskaintzen ditu.

Pilates metodoa Joseph Pilates (1880-1967) alemaniarrak asmatuzuen. Gaztetan asma eta bestelako gaixotasun batzuk zituen eta bereburua sendatzeko hainbat ariketa egiten hasi zen. Lehen Mundu Gerrankartzelatua izan zen eta bere metodoa kartzelan gauzatzen jarraituzuen berriro ez gaixotzeko. Gainera, bertako presoekin ere praktikatuzuen eta argi ikusi zituen metodoaren onurak. Kartzelatik atera zenean,Alemaniara itzuli zen eta bertan dantzari profesionalekin hasi zen lane-an; izan ere, bere metodoak lesioak errekuperatzen laguntzen zuelakonturatu zen. 1926an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen eta berelehenengo gimnasioa ireki zuen. Estatu Batuetatik pixkanaka zabaltzenjoan zen eta pertsonaia famatuak hasi ziren bere metodoa praktikatzen.

ZER DA PILATES METODOA?Alderdi fisikoa eta alderdi mentala lotzen dituen entrenamendua da.

Gorputzaren potentzialtasuna eta elastikotasuna lantzera bideratutadauden ariketak dira. Horiei esker gorputz orekatu bat lortu daiteke,ohitura txar (gorputz jarrera txar) guztiak baztertuz.

Pilates metodoaren zortzi oinarriak hauek dira: kontrola, kontzentra-zioa, doitasuna edo zehaztasuna, koordinazioa, arintasuna, zentraliza-zioa, arnasketa eta ohitura. Zortzi oinarri hauetatik abiatuta 500 ariketa

Pilates ikastaroak gure arteannahiko berriak dira, hain

zuzen duela bost urte hasiziren ikastaroak Zestoan.Marina Pons herritarra da

irakaslea, berau argentinarrada eta bere sorterrian pilates

ikastaroak ematen zituen.Duela sei urte etorri zengurera eta herrian pilates

ikastarorik ez zenezeskaintzen, herritarrei indarra,erresistentzia eta malgutasuna

buru-kontrolarekinkonbinatzen diren ariketahauek eskaintzen hasi zen

2006an.

Biziosasuntsubati begira:pilatesmetodoa

Page 11: 122 - 2011azaroa

11

baino gehiago dituen taula bat osatu zen gorputzeko atal guz-tiak landu ahal izateko. Joseph Pilatesek asmatu zuen metodoaoinarrizkoena da, baina gaur egun aldaera ugari daude.

Kiroldegian egiten den pilatesa “Pilates mat” bezala ezagu-tzen da, koltxonetaren gainean, lurrean, egiten dena hain zu-zen. Fitball, zinta elastikoak, pisuak… erabiltzen dira metodohorretan.

“Pilatesaren onurak ugariak dira, baina oinarrizkoenak,muskulatura indartzea, elastikotasuna lortzea eta, horien on-dorioz, oreka batera iristea dira. Bide batez tentsioak albora-tzen ere asko laguntzen du”, azaldu du Ponsek. “Norberakbere buruarekin lasai, erlaxatuta egoteko astean bi ordu dira,eta hori ere oso garrantzitsua da gaur egun dugun bizi errit-moarekin”, gaineratu du. Lesiorik ez izateko postura berriakikasten ere laguntzen du. Ariketa hauek kontzentrazio itzelaeskatzen dute, eta horri esker gorputzeko zein gihar lantzenden jakitea posible da.

PILATESA HAURDUNALDIAN

Haurdunaldiaren hiruhileko bakoitzean mota bateko arike-tak egiten dira, eta amaierakoan gehien lantzen direnak kon-tzentrazioa, erlaxazioa… dira. Garai horretan zoru pelbikoa er-laxatuta izatea oso komenigarria dela azaldu du Ponsek, erdi-tze ahalik eta naturalena izateko. “Erditze naturala,kontzientea eta zoru pelbiko eta sabel indartsua izaten lagun-tzen du. Errekuperazioan ere ikaragarri laguntzen du” azaldudu Ponsek.

NORENTZAT DA GOMENDAGARRIA?Pilatesak ez du adinik, eta jende guztiarentzat da gomenda-

garria, ez du kontraindikaziorik. Bizkarreko lesioak dituztenpertsonei, pilateseko ariketak egiten hasi aurretik sendagileare-kin hitz egitea gomendatzen die Ponsek.

Nerabeentzat ere oso gomendagarria dela nabarmendu du,izan ere pilatesari esker postura egokiak hartzen ohituko lirate-ke eta aurrera begira bizkarreko eta posturarekin lotura dutenarazo asko ekidingo lituzkete. Are gehiago, Ponsek uste du ne-rabeei eskolan irakatsi beharko litzaiekeela pilatesa. Epe labu-rrean herrian nerabeekin osatutako talde bat eratu nahi du.

GIMNASIA ABDOMINAL HIPOPRESIBOA

Zoru pelbikoan espezializatutako Marcel Caufriez medikuaksortu zuen eta erditze ondorengo errekuperaziorako metodoiraultzailea izan zen. Metodo hau emaginek, ginekologoek, fi-sioterapeutek… erabiltzen dute.

Caufriezek egin zituen hainbat ikerketen ostean ohiko ab-dominalak egitean zoru pelbikoa ahuldu egiten dela ohartuzen, izan ere sabelak kanpo aldera tiratzen du eta zoru pelbi-koan dauden organoek (maskuria, uzkia, umetokia…) behera-ka tiratzen dute eta horrek organoen jaitsiera suposatzen du.Ondorioz, esan bezala, zoru pelbikoa ahuldu egiten da eta hor-tik etortzen dira, besteak beste, inkontinentzia arazoak.

Ariketa hauek arnasketaren kontrolaren bidez eta diafrag-maren bidez lantzen dira. Apnea unetan (arnasarik hartu gabeegonda) egiten da lan, arnasari eutsiz ur azpira sartuko baginabezala. “Apnean gaudenean saihetsak ahalik eta gehien ireki-tzen saiatzen gara eta horrekin diafragma gora igotzen da. Dia-

fragma igotzean zoru pelbikoan dauden organo guztiakere igo egiten dira. Sabelak ere barrura eta gora tiratzendu, ondorioz sabela ere lantzen ari da baina presioriksortu gabe zoru pelbikoan”, azaldu du Ponsek.

Ariketa hauek emakumeen inkontinentziarako ego-kiak diren arren, gizonezkoentzat ere primeran daudelanabarmendu du Ponsek. Izan ere, gizonen kasuan iztai-etenetan, hiato-etenetan… asko laguntzen dute.

“Askotan pentsatzen dugu inkontinentzien kontuaemakume helduen arazoa dela baina gaur egun, geroeta gazte gehiago daude inkontinentzia arazoak ditue-na. Gehienak kirolariak izaten dira. Korrika asko egindutelako, pisu handiekin ibili direlako… zoru pelbikoaoso ahulduta dute eta horren ondorioak dira inkonti-nentzia arazoak”, azaldu du Ponsek.

Aipatutako guztiez gain, postura hobetzeko, zirku-lazio arazoetarako (barizeak), sexu harremanetakofuntzioak eta sentsazioak hobetzeko, kirolarienerrendimendua hobetzeko… da ona mota honetakoariketak egitea.

Abenduaren erdi aldean hitzaldi bat antolatzeko as-moa dute eta bertan gimnasia abdominal hipopresiboa-ren inguruko informazioa emango dute bi irakaslek etaterapeuta batek. Hitzaldi horren ostean talde berri batosatzeko asmoa dago.

N aiara Expos i to A lberd i Argazk iak : Amaiur Ar i s t i

Page 12: 122 - 2011azaroa

Edozein haragi edo arrain laguntzeko, patata frijituekin aspertuta daudenentzat

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa ::

Garbitu brokoli bat, eta sartu osorik presio eltzean bi baso urekin.Jarri sutan jarri topera, eta, zarata psssssssss hasten denean, jaitsi erdira. 2 minutu pasatutakoan, utzi hozten bertan.Atera, zatitu, busti olio on batekin, bota gatz pixka bat…

kortadirenplateretik

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa kk ::

Esne eta esnegaina kanelarekin irakitan jarri orduko, kendu sutatik, eta utzi hozten.Zuritu kakiak, zatitu, eta berotu zartagin batean (5 min), bigundu arte. Ondoren, egin pure bat irabiagailu elektrikoarekin.Nahasi 4 arrautza azukrearekin eskuzko irabiagailuaz.Nahasi dena (3 ontziak), eta sartu karameluz bustitako ontzi batean.Eduki 180 °C-an Maria bainuan (45 min).

OO ss aa gg aa ii aa kk ::4 kaki heldu2 baso esne100 ml esnegainKanela4 arrautza150 g azukre

kakiflana

OO ss aa gg aa ii aa kk ::Berdura freskoa; adib.:- brokolia- azalorea- kalabazinaOliba olioa

berduraexpress

Aguja: lepoaldeaBabilla: maskalaCadera: mokorraCallos: tripakiakCarrilleras: masailakDespojo: barrukiak, erraiakCodillo de cerdo: txerri ukondoaCostilla: saiheskia Magro: giharra

Pavo: indioilarraSolomillo: azpizunaTocineta: hirugiharraZancarrón: zankarra

Diafragma: entrekulaFalda: hegala

sagarramanzana, ikatzacarbón

Page 13: 122 - 2011azaroa

3

Zoaz infernura laztana. Anjel Lertxundi. AnjelLertxundiren liburu honek gaur egun pil-pilean dagoen gaibati buruz hitz egiten digu, genero indarkeriaz. Rosak beregizonarekin batera egiten du lan eta berarengan aurkitu izandu babesa aspalditik. Hala ere, gizona Rosa jipoitzen hastendenetik gauzak asko zailtzen dira emakumearen bizitzan.Gazte zein helduek irakurtzeko liburua iruditu zait,interesgarria eta erraz irakurtzekoa.

IPAR HAIZEAREN KONTRA Daniel Glattauer (Itzultzailea: Irati Elorrieta) Alberdania 2011

Leo Leikek Emmi izeneko ezeza-gun baten mezu elektronikoak ja-sotzen ditu hutsegitez. Mutila

ongi hezia denez erantzun egiten ditu, eta nes-kari erakargarri egiten zaionez hark ere idatziegiten dio atzera. Elkarrizketa bat sortzen da ho-rrela, atzera bueltarik ez duena. Denbora kontuhutsa dirudi elkar aurrez aurre ezagutzea, bainadesasoseguz bizi dute aukera hori eta atzeratuegiten dute unea.Gaur egungo literaturan idatzi den maitasun el-karrizketarik argienetako bat eta xarmangarrie-netako bat.

irakurriberridut

ATZORAKO GERATZENDENAAna Urkiza. Alberdania, 2011

Bizi zaitezke iraganean, etorkizu-nean, denboraren iraganari begi-ra, edo ondorengoei ustez utzikodiezuna ondu nahian...

Edo menturatu zaitezke ideia, hitz, irudi edopentsamendu bat lekuz kanpo jartzen, munduairauliko baduzu...Nahikoa dukezu, horretarako, galdera bat hara-go egitea edo erantzun ezezagun bat irudika-tzea, mugak gainditu eta egunerokoaren gurpile-an zangotrabatzen zaizkizun ateak irekitzeko...Nahikoa goizero janzten dituzun begiak eranz-tea, zure historia, inoiz ez zapaltzea erabaki du-zun harriek kontatuko dutela jakiteko...Bizi zaitezke, edo ez.

1935-11-26 NarkisBalentziaga margolari arroarra hil zen Mexikon, 30urte zituela. Bizi izan balitz, Euskal Herriko artista

onenetakoa izatera iritsiko zen, ia seguru. Bere lanafreskoa, gogotsua, berritzailea zen, eta hainbat

erakusketa garrantzitsutan parte hartu zuen.Oteizarekin batera Ameriketara joan zen bere lanaerakustera eta arrakasta galanta izan ere bai. Baina

osasun makalekoa izan Balentziaga, eta Mexikonheriok harrapatu egin zuen.

efemerideak

1977-11-05 “Bi milioikolapurreta Zestoan. Atzo goizean,ostirala, Zestoako Aurrezki KutxaProbintzialean bi milioi pezeta la-purtu zituzten bi txanodunek; ho-rietako batek kainoi murriztuduneskopeta zeraman”.

1983-11-21 “Kapital arabiarra begi-bistan. Dirudienez, arabiar finan-tza-talde batek Zestoako bainuetxearekiko interesa azaldu du eta goi mailako ho-tel bat eraikitzea aztertzen ari da. Zestoako Udalak, badaezpada ere, laster askoerantzun zizkien arabiar horiei, Suitzatik egindako galderak: norena zen bainue-txea, inguruko nekazal lurren prezioa, ura botilaratzea pentsatuz gero zenbat ki-lometro zeuden itsas portu hurbilenera… ‘Berri garrantzitsua izan daiteke Zesto-ako turismoa suspertzeko’, esan du udal ordezkari batek”.

M a d d i A l b e r d i

1

Page 14: 122 - 2011azaroa

Nola sortu zen taldea?Aveiro: Hasiera batean, Ttakunpa

bukatu eta egon zen tarte bat talderikgabe egon ginena. Hura bukatuta,Kortxo eta biok txalapartarekin zerbaitegin nahi genuen, baina gainerakoperkusioa alde batera utzi gabe. Pen-tsatu genuen bestelako instrumentubat sartzea ere interesgarria izan zite-keela, beste ukitu bat emateko. Ingu-ruan geneukan jendea ikusi, eta ho-rren arabera antolatu ginen: bagene-kien Mujik jembe-a jotzen zuela,Ladisek baxua, Adrianekin ere ukitudesberdin bat eman genion…

Nola joan zineten osatzen gauregun zareten taldea?

Adri: Hasiera batean sei hasi ziren(Aveiro, Kortxo, Ladis, Muji, Antonioeta Jorge); gero, orain dela hiru urteinguru, ni sartu nintzen taldean. Ho-rrela egon ginen urtebete pasa. GeroJorgek utzi egin zuen, eta horrela ja-rraitu genuen: Muji eta bion arteanJorgeren egitekoak bananduta, molda-tu ginen. Geneukanarekin guztiz gus-tura ez, eta gitarra probatzen hasi gi-nen, baina gitarra-jolea ere ez zenetortzen eta... alde batera utzi genuenhori ere azkenean. Azkenik, diskoagrabatzea erabaki genuen eta hor hasiziren bai Marie eta bai Askoa, gainon-tzeko kolaboratzaileez gain (Antoñito

Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna da, musikarieneguna. Zestoan musika eskolak hartzen du batez ere

protagonismoa egun horretan. Guk, aurtengoan nolabaitekoibilbidea egina daukaten musikariengana jo nahi izan dugu;

eta horixe dira Adabegikoak, musikariak. Mikel Aveirok,Aitor Korta Kortxok, Antonio Diniz-ek, Adrian Larrañagak

(laurak Zestoakoak), Unai Mujikak (Azkoitia) eta LadisRivasek (Zumaia) musika egiten dute, eta Askoa

Etxebarrietak eta Marie Tourék dantza (abestu ere egitendute). Ttakunpa, 12 Tribu eta Grises-en gisako taldeetan

aritutakoak dira, eta beste hainbat talderekin ere egindituzte kolaborazioak. Dantzariei dagokienez, Marie,dantzari ginearraren ibilbideak artikulu luze baterako

emango luke, baina ez daukagu horretarako tokirik alehonetan; nazioartean leku askotan ibilia dela esanda utziko

dugu. Uda honen hasieran atera dute beraien lehenengodiskoa, eta Euskal Herriko hamaika txokotan izan dira

ordutik. Estazioko lokalera joan gara, beraiek entseatzenhasi aurretik galderak egitera. Giro alaia daukate han

behean, eta nahikoa barre egin dugu elkarrizketan zehar.Askoa Etxebarrieta, La Pulga, gasteiztarra falta izan zaigu,

ezin izan baitu entseatzera etorri. Beste guztiekin hitzegiteko aukera izan dugu.

adabegi

Page 15: 122 - 2011azaroa

51

saxo-jolea, esaterako). Orain daukagun DJ-a diskoaren ondorenhasi zen gurekin. Diskoan Sound Sistem-eko DJ-ak kolaboratuzuen, eta konturatu ginen diskoak indar asko hartzen zuela DJ-arekin. Hark ezin zuenez, DJ Noda hasi zen gurekin kontzertutanparte hartzen. Beraz, gaur egun, hasierako sei haietatik bat ez da-go, eta ni neu, Askoa, Jon Fer (DJ Noda) eta Marie gaude taldeegonkorrean. Diskoan kolaboratzaile gisa parte hartu zutenak ere,inguruan baldin badabiltza, gonbidatzen ditugu, kontzertutanparte hartzeko.

Noiz hasi zen, beraz, proiektua?Muji: Hau laugarren negua izango da entseatzen hasi gine-

netik.Aveiro: Kontuan izan behar da hainbeste taldekide izanik ez

dela erraza koordinatzea entseatzeko eta abar. Adri: Gainera, gitarra sartu genuen garai batean, gero gitarra-

joleak alde egin zuen, eta berriz kendu... Horrek ere luzatu zuen. Aveiro: Bai, eta baita ere, nola ez den formatu zehatz bat…

Hau da, rock and rolla egiten baduzu era batera egiten da... Gureabeti ere guk sortutakoa da eta sormena joan eta etorri egiten de-nez, ez daukagu erritmo finkorik ere.

Muji: Pentsa, bost abestiko diskoa ateratzeko hiru urte beharizan genituen!

Aveiro: Gainera, ez gara konformatu errazak: lehen kontzer-tua eman genuenetik azkenekora asko aldatu gara.

Nola definituko zenukete egiten duzuen musikaren es-tiloa?

Kortxo: Ba, gutxi gorabehera, Ttakunpatik Adabegira hiru ur-teko tartea dago. Tarte horretan Aveiro Kubara joan zen konga jo-tzen ikastera. EA taldearekin egin genituen kolaborazioak ere, tar-te horretan egin genituen. Adabegik musika afrikarraren kutsuadu, flamenkoarena ere bai, baita latinoa ere.

Aveiro: Azken finean, entzuten dugun musikaren nahasketamoduko bat da, modu askean barnetik atera zaigun heinean osa-tzen joan garena. Sortzen hasten garenean ez dugu zehazten zeinestilo eduki behar duen abesti batek. Estilo desberdinetatik gato-zen musikariak gara gainera: Ladis reggae mundutik dator, Muji

afrikar totala da, Adrian herriko bandetan eta erro-merietan ibilia da... Azkenean, nahiko natural irte-ten zaizkigun nahasketak dira, baina gero landuegin behar izaten da.

Hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzue,baina euskarazko abestirik ez duzue eginoraindik.

Kortxo: Behin baino gehiagotan esan didate ho-ri, “euskarazko kantarik zergatik ez daukazue?”. Es-tiloaren arabera aukeratzen dugu hizkuntza. Esatebaterako, tangoa egin genuenean, iruditu zitzaiguntangoak gaztelerazko letra izan behar zuela. Abestiafrikarrak afrikarrez abesten ditugu (Mariek egitendu hori). Beste abesti bati Balkanetako ukitua emannahi genion, eta horretarako hemen bizi den lagunserbiar batengana jo genuen, letra serbiarrez idatzizezan. Euskaraz ez dugu abestirik egin ez zaigulakooraindik atera euskal ukitua duen abestirik.

Muji: Transmititzea nahi duguna ahal den ondo-en transmititzen saiatzen gara, eta egokiena irudi-tzen zaigun hizkuntza aukeratzen dugu.

Nola elkartzen dituzue musika eta dantza?Lehendabizi musika egin eta ondoren dantzabertan txertatu? Ala alderantziz...?

Aveiro: Gertatzen dena da guk egiten dugun

i

···

Page 16: 122 - 2011azaroa

musika dantzarekin oso lotuta dagoela. Musikaafrikarrean, danbor hauek jotzen direnean dantza-tzeko jotzen dira. Afrikarrak, Mariek adibidez,danbor hotsa eta erritmoa entzun eta jotzen aridenarekin hitzik egin gabe egin dezake dantza.Hizkuntza unibertsal modukoa da. Guztiak beresustraia dauka, nonbaitetik datorrelako.

Zenbat musika tresna dauzkazue?Muji: Teknikoren batek esan izan digu behin

ere ez zaiola tokatu gurea bezalako talde bat sono-rizatzea... Hainbeste katxarro eta instrumentu...[kar, kar, kar].

Adri: Nik neuk bakarrik zortzi edo bederatzimusika-tresna jotzen ditut kontzertu bakoitzean.Zilindroa, kaxa, adarra, panderoa, pandereta,kortina...

Kortxo: Txalapartarentzako ere ohol ugari di-tugu. Hamar edukitzen ditugu jarrita, baina behardugun notaren arabera kontzertuetan ere oholakaldatzen ditugu abestitik abestira.

Mariek inprobisatzen al du kontzertuetan?Ladis: Zehazten dena da zein momentutan hasi

behar duen dantzatzen, pausuak eta ez dira ego-ten guztiz zehaztuta.

Aveiro: Jembe-a jotzen duenak suposatzen dadantzan ari denari jarraitu behar diola.

Adri: Dantza egiteko tarte batzuk zehaztutadaude guztiz, hau da, noiz hasi eta noiz bukatuzehaztuta dago. Gero, kanta batzuetan badaudetarte batzuk ez direnak finkoak, hau da, noiz sartudantzan zehaztuta dago, baina iraupena aldakorrada. Iraupena zehaztu gabe dagoen tarteetan, amai-tu behar dutenean, bai Askoak eta bai Mariek guz-tiok ezagutzen dugun keinu bat egin ohi dute, etahorrela gainontzekook badakigu noiz bukatu.

Aveiro: Inprobisatzen dutenean ere badauzka-gu kodigoak koordinatu ahal izateko. Alderantzizere, Mujik jembe-arekin erritmo aldaketa zehatzbat egiten badu, bai Mariek eta bai Askoak bada-kite bukatu egin behar dutela. Kultura kontua da,hemen Euskal Herrian ere trikitixarekin jendeakbadaki zein pauso egin behar dituen erritmoarenarabera (fandangoa, arin-arina...).

Euskal Herriko zein txoko zapaldu dituzueAdabegirekin?

Muji: Hamaika kontzertu jo ditugu guztira.Adri: Donostian, Gasteizen, Iruñean, Soralu-

zen, Zumarragan, Zarautzen, Orion, Zestoan, Az-peitian, Zumaian, Hernanin... Larunbatean (azaro-

ak 12) Ordiziako Sustraiez Blai jaialdian joko dugu. Nahiko jaialdiezaguna da, eta jendea bertaratzea espero dugu.

Kortxo: Jaialdi horretan Ttakunparekin ere eman genuen kon-tzertua gainera. Bertan ezagutu genituen EA taldekoak...

Hainbeste kontzertu emanda, anekdotaren bat izango du-zue...

Kortxo: Iruñean San Fermin Txiki egunean jo genuenean, adibi-dez, Eneko Kortadiren ezkontza-agurrarekin (despedida de soltero) bategin genuen, eta eskenatokira igoarazi genuen. Koadrila osoak ze-kien hala gertatuko zela, berak izan ezik.

Adri: Lehen kontzertua ematerakoan, Donostiarako bidaia fur-gonetako atea gaizki itxita egin genuen. Donostiara iristen ari gi-nela, konturatu ginen danbor bat errepidean erori zitzaigula [kar,kar, kar]. Dantzariekin oholtza gainean ere izan ditugu anekdo-tak; esaterako, dantzan atzeraka mikrofonoren bat edo hankape-an harrapatutako zerbait botatzea, pum! Hori behin baino gehia-gotan gertatu zaigu.

Ladis: Soraluzen gure kontzertuaren aurretik ere egin genuen ba-rre Marie-rekin, han zeuden baserritarrak euripean dantzan jarri zi-tuenean.

Elkarrizketa amaieran iritsi da Antonio Diniz, taldekobateria-jolea eta managerra. Ordurako gorde dugu azkengaldera.

Zer egiten duzu kontzertuak lotzeko?Egia esan, zentzu horretan ez daukat lan askorik azken aldian, te-

lefonoa hartu, e-posta eguneratuta eduki, egunkariak eta begiratu...Orain momentuan badirudi jendea oso interesatuta dagoela gurekin,eta jendeak jotzen du gugana, guk beraiengana jo baino lehen.

Adri: Soraluzeko kontzertuaren kasuan, inork ez zituen ezagu-tzen antolatzaileak, baina e-postara idatzi ziguten eta...

Aveiro: Musika jotzeaz aparte talde batek bete beharreko fun-tzioak guztion artean banatzen saiatzen gara. Batzuk materiala prestedukitzeaz arduratzen dira, Antonio bera kontzertuak lotzeaz ardu-ratzen da. Musika egiteaz aparte lan gehiago egoten da.

Hurrengo kontzertua abenduaren 17an Lasarteko Multi-musikalean emango dute, gaueko eskenatokian.

···

N erea Odr iozo la Larrañaga

Page 17: 122 - 2011azaroa
Page 18: 122 - 2011azaroa

SANMARTINAK LASAON

Baliabide urriekin baino aurrera jaiakEsaera zaharrak dio “San Martin elurra gertu din” eta

“Egiazko negua San Martinetan hasten”… Baina aurten-go honetan negurik ez ote dugun izango edo… Astebu-ru ederra aplikatu zaigu lasaotarrei jai girorako.

Hiru egunetan zehar, ostiralean hasi eta igande bitar-tean, egitarau xume, parte-hartzaile eta herrikoia anto-latzen saiatu gara. Baliabideak urriak ditugu, gogoa etaherritarren parte-hartzea ere gorabeheratsua izaten da

urtetik urtera. Arrazoiak ugariak dira baina aipatu gabeezin dugu bat utzi: Lasao auzoan ez dugu bilgunerik, ezdugu herri-etxerik… Eta auzoari egunero, asteburutan,jaietan eta abar, bizia emateko, parte-hartzea, herriare-kiko identifikazioa, auzotartasuna eta auzolana sustatueta indartzeko beharrezkoa den baliabide edo bitarte-koa falta zaio Lasaori. Baten batzuk esango dute balia-bide gutxiagorekin gauzak egin izan direla eta egiten di-rela eta zertan ari garen beti kontu berdinarekin bainatira… Horrela jarraitzen dugu eta egin egiten dira gau-zak eta jaiak. Baina jaiak hiru egunez dira eta auzota-rrok urtero 365 egun ditugu…

Jaien errepasoaAuzoan San Martin egunean ohitura dute eliz elkar-

tekoak meza antolatzeko eta Zestoako Parrokiko Abes-batzak lagunduta ospatu zen meza eguerdian. Arratsal-de-iluntzean txupinazoa bota ondoren, utzik dagoen

auzoetatik

Gureak lokalean antolatu genuen herri afaria bertsolari eta triki-tilariekin.

Aipatzekoa izan da, aurten lokal hori jaietako txukuntzekoasmoarekin, bertan atondu den Lasaoko argazkien erakusketa:ia 200 argazki inguru jaso dira erakusketan, Lasaon egin direnekitaldi eta historiaren lekuko: lasaotarren irteerak, garai bateanbertan zegoen eskolako argazkiak, San Martin jaietako danbo-rradak, herri kirolak, Lasaoko leku desberdinetako argazkiak etaabar.

Bertso afarian 60-70 lagun bildu ziren Sebastian Lizaso etaJulio Sotoren bertsoak entzutera. Sebastianentzat ezaguna daLasao eta bertan sortzen den bertso giroa, baina apartekoa izanzen Julio Sotok erakutsi zuen gaitasuna auzora eta girora egoki-tzeko. Bertso giro paregabea sortu zuten biak eta azkeneanEtxaniz eta Iban, bi bertsolari afizionatuk lagundu zioten. Gero,trikitilariekin ordu txikiak arte parranda egin genuen antolatzai-leak eta… gero gerokoak.

Larunbatean haurrentzako ekitaldia: puzgarriak, txokolateaeta gaztainak frontoian. Ez da giro haur hauekin… Hiru ordueta erdi gelditu ere egin gabe eta atera genituen ogitarteko, eda-ri, txokolate, galleta eta gaztainak denak barrura! Ez zuten ezerutzi!

Igandean Lasaoko abere eta nekazal produktuen erakusketaeta salmenta. Guztira 12 baserritako abere eta nekazal produktuizan ziren. Lasaoko baratzetan jasotako barazki, babarrun, frui-tu eta abar eta lasaotarrek egindako likore, ezti, ogi eta pastelakizan ziren salgai. Bertako baserritarrak eta Gizakia Helburukoenartean osatzen da “urteko periya”. Noski hamaiketakoa, salda,edaria eta menta-tea izan ziren sabela eta eztarria goxatzeko.

Amaitzeko, ba zera… Horrela joan dira gure sanmartinak…Xumeak, baino auzoan egindakoak auzotarrentzat! Gora auzo-ak eta gora auzoetako jaiak! Auzoak, auzotarrak, auzolana,jaiak… euskaldunon ondare izaten jarraitu dezaten! Ez ahaztu,izan ginelako izango gara!

Mila esker animoak eman dizkiguzuen guztioi eta lagundudiguzuen guztioi! Gaizki eginak eta esanak… zuzenduko ditugu(agian)! Hurrengo urtera arte! Denak gonbidatuak zaudete!

lasao

L asaoko ja i en an to la t za i l eak

Page 19: 122 - 2011azaroa

1

a g e n d a9

abendua

02 OOSSTTIIRRAALLAA

19:30ean Gaztetxeak antolatuta Irakasleak antzezlanakultur etxeko aretoan. Aktoreak: Ander Azurmendi eta IñigoAntsorregi. Antzezlanak bi irakasleren istorioa kontatzen du.Bata LH-ko tutorea da eta bestea soinketakoa. Lehena guztizitota bizi da bestea, berriz, lasai. Ondoren, luntxa. ••22:00etanDJ festa Gaztetxean. ••22:30ean, Lau-Iturri Elkartean, “Presobat, egunkari bat ”Mus txapelketa. 1.saria: 600 €, 2.saria: 300€, 3.saria: 200 €, 4.saria: 100 €. Inskripzioa bikoteko: 30 €

03 OOSSTTIIRRAALLAA

Euskararen eguna.12:30ean bertso-poteoa,17:00etan txapa tailerra hau-rrentzat eta 22:00etan “Sare-an zintzilikatua” helduen-tzako antzezlana.

06 AASSTTEEAARREETTEEAA

Tango eta milongadantzaldiak udaletxe azpian,12:00etan, Baztango tangoeskolak, abenduaren 3tik 6raZestoan egingo dituen VII.topaketen barne.

o9 OOSSTTIIRRAALLAA

Foamiarekin eskulanak Gaztelekuan.

10 LLAARRUUNNBBAATTAA

Foamiarekin eskulanak Gaztelekuan.

15 OOSSTTEEGGUUNNAA

Bidaia intimoak filma, 20:00etan, udal libu-rutegian. Lau lagunek euskara ikasteko erabakiazeta prozesuaz egindako filma da Bidaia Intimoak.Jon Maia zuzendari, Eriz Zapirain zuzendariaren al-bokoa, Orio Produkzioak ekoiztetxeak egin du do-kumentala AEK eta Korrika 16rentzat.

16 OOSSTTIIRRAALLAA

Pokerra Gaztelekuan. ••Kontzertuak Gaz-tetxean.

17 LLAARRUUNNBBAATTAA

Gaztelekuan, Gu sukaldari: trufak.

22 OOSSTTEEGGUUNNAA

Musika eskolako gabonetako entzunaldia,18:30ean. Talde instrumentalak, txistuak, eta bandatxikiaren kontzertua.

24 LLAARRUUNNBBAATTAA

Urtero moduan, Olentzero Kantuz taldeko-ek eta Jaiotza biziarekin irteten direnek, kantuz alai-tuko dituzte kaleak.

26 AASSTTEELLEEHHEENNAA

Soroperi eguna. Idiakaitz txistulari taldea-ren diana, trikitilariak, fruta eta barazki azoka, talo-gileak, Gaztetxean baba jana,…

28 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

BECeko Umeen Gabonetako Parkera egunpara Gaztelekutik. Irteera goizeko 9:30ean gurutze-tik, eta itzulera arratsaldeko 19:30ean.

••1936an jaiotakoek bazkaria egingo dute ArozenaHotelean, abenduaren 8an. Izena emateko deitu

943 147 352 telefonora (Maria Angeles Izeta). Izenaemateko azken epea azaroaren 30a izango da. Egune-an bertan, 12:00etan hildako kintoen aldeko meza os-patuko da.

Page 20: 122 - 2011azaroa