17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada...

23
5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak 17.gaia. Lan harreman bereziak .1 Kontzeptua .2.- LEko 2.2 artikuluko esanahia .3.-Gobernuari emandako gaitasunaren lege teknika 4. Lan-harreman berezien zerrenda .5.-Lan harreman bereziak, aspektu bereizgarrienak 6. Beste lan-kontratu bereziak. 7. Beste egoera bereziak

Transcript of 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada...

Page 1: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

17.gaia. Lan harreman bereziak

.1 Kontzeptua.2.- LEko 2.2 artikuluko esanahia.3.-Gobernuari emandako gaitasunaren lege teknika4. Lan-harreman berezien zerrenda.5.-Lan harreman bereziak, aspektu bereizgarrienak6. Beste lan-kontratu bereziak.7. Beste egoera bereziak

Page 2: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

12. gaia- Lan-harreman bereziak

.1 Kontzeptua

LEko 2. artikuluak lan-harreman batzuk jite bereziko harremantzat jotzen ditu. Honen ondorio juridikoa LETeko

2 xedapen gehigarrian agertzen zaigu. Manu horrek esaten zuen Gobernuak 2. artikuluan aipaturiko jite bereziko

harremanen erregimen juridikoa arautu behar zituela 18 hilabeteko epean.

Lehenengo eta behin, lan-harreman hauek lan-kontratuaren 4 ezaugarriak dituzte eta berez lan-kontratu osoak

dira. Hala ere, figura honen inguruan zenbait arazo planteatzen dira. Lehengoz, harreman hauek ez dute elkarrekin

inolako batasunik, ez dute ezaugarri komunik. Horrexegatik, lege zerrenda horretan lehenago berezitzat jo izan direnak

(esate baterako, itsas lana) LEan ez direla jotzen. Eta alderantziz. Horrela, jurisprundentziak lehenik lan legislaziotik at

kokatu ohi zituen harreman batzuk (goi karguen harreman eta etxeko zerbitzua) orain lan-harreman bereziak bezala

agertzen dira.

Berezitasuna zertan datzan ez dakigu. Batzuetan lan tokia, beste behin enplegu-emailea ... beste batzuetan

iharduera dira bereizgarriak. Baina zentzu honetan, lan-kontratu oro desberdina da, objektua beti berezia eta desberdina

delako.

Beraz, komun duten bakarra bereziak gisa izendatzen dituen lege aitorpena da. Are gehiago, legeak berezitasuna

sortzen du, alegia izendapena arbitrarioa eta sortzailea da, LEKo 2 xedapen gehigarriak Gobernuari emaniko baimena

hauetaz legisla dezala, berez berezitasun bakarra da.

.2.- LEko 2.2 artikuluko esanahia

Bestetik, berezitasunak zer dakarren ez dakigu. Lan legislazio orokorrak harreman berezi hauetan dakarren

indarra lege aipuan mugagabea da. Honi buruz LEko 2.2 artikuluan agerikoa aipu bakarra da, eta aipamen horrek arazo

hau argitu beharrean ilunagotzen du. Hona hemen testua;

«En todos los supuestos señalados en el apartado anterior. la

regulación de dichas relaciones laborales, respetará los

derechos básicos reconocidos por la Constitución»

«Aurreko atalean seinalaturiko kasu guztietan, esandako

lan-harreman hauen erregulazioak konstituzioak

onarturiko funtsezko eskubideak errespetatuko ditu.»

Lehenengo eta behin, aipamena doanik eta alferrik datorrela ematen du. Nahiz LEak hau esan nahiz ez esan,

berdin da. Edozein lan-harremanetako erregulazioak konstituzioaren eskubideak bete beharko ditu, legislazio orok

konstituzioaren manu guztiekin bat etorri behar duen bezala. Bestela, ez-konstituzionala izango litzateke.

Bestetik, ez dirudi esamoldea oso egokia dela. Zergatik soilik funtsezko eskubideak? Lege batek ezin dio

konstituzioari mugatu. LEko 2.2 artikuluko aipamenaren bidez lan-harreman batek Konstituzioak onarturiko eskubide

guztietatik bakarrik funtsezkoak bete beharko dituela ulertzen bada konstituzionaltasun eza agerian dago. Argi dago,

konstituzioko eskubide guztiak errespetatu beharko ditu.

Gainera, esapidea iluna da. "Funtsezko" hitzarekin zer esan nahi den zalantzak izan ahal dira. Oinarrizkoak?

Agian, baina funtsezko eskubideak oinarrizkoekin parekatuz gero, Konstituzioaren 35 artikulua kanpoan geratuko

Page 3: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

litzateke eta horrela ulertuz gero, harritzeko bada ere, lan-harreman baten erregulazioak ez du lan egiteko eskubidea

errespetatu behar.

Beste ulertzea litekeena hauxe da; harreman hauen araupetzeak bakarrik konstituzioko eskubideak eta ez, aldiz,

legeak (LEak) aitorturikoak bete beharko dituela ulertzea. Baina testuak dagoen moduan ez du hori esaten. Eta esango

balu ere, ez litzateke logikoa izango zeren eta harreman hauek lan-kontratuak badira honen erregulazioarekin minimo

amankomuna izan behar baitute. (Ideia honen laguntzat agian L.Eko 7. azken xedapeneko testua aipa daiteke.)

Praktikan Gobernuak emaniko erregulazioa lan arau orokorretik urrundu egin da. Lan-harremanen erregulazioa

bestelakoa da, batzuetan oso desberdina gainera (iturri sistema ere aldatu egin duelako kasuren batean eta beste

batzuetan ziorik gabeko iraizpena onartu duela eta)

Honi buruz, badira autoreen artean bi joerak. Batzuentzat (A. Montoya Melgar eta J. Garcia Murcia, adibidez)

lan-harremanen erregulazioak ez du LEkoarekin bat etorri behar, bestelakoa eta aurkakoa izan daitekeelarik eta beste

batzuentzat (Alonso Olea, lekuko) lan-harreman hauek, lan-kontratuak direnez gero, lan-kontratuko erregulazioa bete

behar dute, nabardurekin bada ere.

Dirudienez, Konstituzio Auzitegiak lehenengoa hobesten du. Instituzio honentzat (bere 1988.03.28ko epaian)

besteentzako langile desberdinei bestelako erregimen juridikoak ezartzeak ez du diskriminaziorik sortzen, baldin eta

lan bakoitzeko berezitasunean justifikatzen bada.

Baina, epai horretan erregimen juridikoa abstraktoki baloratzen da, konparaziorik egin gabe. Azken finean,

Konstituzio Auzitegiak bere ildo irmo eta orokorra jarraitzen du; egoera desberdinak erregulazio desberdinak izatea ez

doa berdintasun printzipioaren kontra. Baina, Auzitegiak kasu honetan ez du puntuz puntu konparatzen. Gure ustez,

berdintasun eza neurtzeko bi erregulazioen arauak banan bana aztertu behar litzateke eta ondoren desberdintasunak

ziorik duenez erabaki.

.3.-Gobernuari emandako gaitasunaren lege teknika

Hirugarren arazoa, gobernuak honetaz arautu ahal dezan, zer lege teknikaren bidez egin den galdetu behar dugu.

Alde batetik, printzipioz lan-harremanak lege gaiak direla duda handirik ez dago. Konstituzioko 35.2 eta 53.1

artikuluak hala agintzen dute. Bestetik, LEko 2. xedapen gehigarriak Gobernuari harreman berezien erregimen juridikoa

arautzeko soilik gaitasuna eman dionez, eta ez, hauetaz lege egin ditzan, gobernuak bere arau motak (erregelamenduak)

erabili ahal ditu. Beraz, legearen bidez arautu izan behar zena, orain erregelamenduaren bidez arautu ahal izango da.

Baina, zer nolako bide juridiko erabili izan da baimen hori emateko?

Hiru aukera ditugu; LEko 2. xedapen gehigarrian agerturikoa lege delegazioa, erregelamendu garapena edo arau

deslegalizazioa dugu.

Lehenengoa (lege delegazioa) bada, ez dirudi Konstituzioak delegazioari buruz araututakoa bete denik.

Konstituzioko 82.2 eta 82.3 artikuluek oinarri legeak gaia zehazki ezartzea, delegazioaren neurria, printzipioak eta

irizpideak mugatuko dituela eta delegazioa Gobernuak emaniko araua argitaratzean amaitzen dela arautzen dute. Eta

guzti hau ez da bete kasu honetan. Gobernuaren gaitasuna mugatu gabe agertzen zaigu, irizpideak eta printzipioak

Page 4: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

(praktikan lan-harreman berezi bakoitzak erregulazio bana izan dutenez) ez dira bat ere argiak eta gainera hasierako

Errege Dekretua ondorengo beste batek indargabetzen du, berriro erregelamendu gaitasun berria emana izan gabe.

Bigarrena (erregelamendu garapena) bada, honen bidez geroko erregelamendu batek aurrekoa indargabetzea

nahiz eta litekeena izan, erregelamendu garapenak legea osa dezake, baina ezin dezake lege erregulazioa beste batez

ordezkatu. Kasu honetan hala gertatu da. Erregulazio bereziak zeharo ordezkatu du lege erregulazioa.

Hirugarrena (arau deslegalizazioa) bada, teknika honen naturaz lege-gaiak diren arloetan ezin da eman eta horrez

gain, harremanetako muina lege batez arautu behar da. Eta hauetan ez da hori jaso.Doktrina zatirik garrantzitsuenak hau

erabili dela pentsatzen du.

Tresna juridikoa bata zein besteak izan, gure iritziz gobernuak oso erabilera atipikoa(ez ohizkoa) egin du.

.4.-Lan-harreman berezien zerrenda

LEko 2.1 artikuluan jasorikoak ditugu. Printzipioz zerrenda itxia bada ere, artikulu horretan g letran klausula

irekia badugu

1. (LEko 2.1.a art).- LEko 1.3 artikuluan ez barneraturiko goiko zuzendaritzako pertsonalarena. (1382/1985

Erret Dekretua, abuztuaren 1ekoa)

2.(LEko 2.1.b art).- Familia etxeko zerbitzua. (1424/1985 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa)

3.(LEko 2.1.c art).- Instituzio Peninteziarioetako gatibuena. (Honi buruz, Konstituzioaren 25.2, artikulua;

1/1979 Lege Organiko orokor penintenzaria, eta 782/2001 ED, uztaileran 6)

4.(LEko 2.1.d art).- Kirolari profesionalena. (1006/1985 Errege Dekretua, ekainaren 26koa. E.D. honek aurreko

318/1981 E.D.a ezabatu zuen)

5.(LEko 2.1.e art).- Ikuskizun publikoetako artistena. (1435/1985 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa)

6.(LEko 2.1.f art).- Merkatal bitartekariena. (1438/1985 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa. E.D. honek

aurreko bi erregelamenduak, 2003/1981 Errege Dekretua eta 1195/1982 Erre Dekretua, indargabetu zituen. Kasu

honetan Gobernuak 3 EDak bata bestearen atzetik eman ditu, gaitasuna berritu izan gabe)

(LEko 2.1.g art).- Beste edozein lan Lege batek berezitzat ageriko eraz onartuez gero.

8. Portu lepakarien harremana. (2/1986 Erre Dekretu Legea eta 48/2003 Legea, azaroaren 26) Kasu honetan

gaitasunaren epea bukatzean beste bide juridiko desberdina erabili izan da, lege balioaz.

9. 13/1982 Legeko 41.1 artikulu eta 6. azken xedapenak beste harreman berezia izendatzen dute; zentro

berezietako langile elbarrituen lan-harremana.(1368/1985 E D, uztailearen 17.koa)

10. Abokatuen bulegoetako abokatuena (1331/2006 ED, azaroaren 17)

11. Osasun Zientziaren espeziliteena (MIR) (1146/2008 ED, urriaren 6.koa

11. Zentru publikoen errelijo-irakasleena (696/2007 ED, uztailearen 1koa)

.5.-Lan harreman bereziak, aspektu bereizgarrienak 1. goiko zuzendaritzako pertsonalarena

Page 5: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

arautegia; Iturrien sistema aldaketa dago harreman honetanIturrien hierarkia => Lehengo eta behin parteen arteko obligazioak eta eskubideak kontratuaren bidez erregulatzen da, 1382/1985 Edren betebeharrezko arauak betez eta legezko bidalketa gertatuez gero LETekoak eta beste lan arauakHorren ordez, subsidiarioki legedi zibila edo merkataritzakoa aplikagarria da. Aldiz ez dira aplikagarriak Hitzarmen kolektiboak.

Goiko Zuzendaritzaren

definizioa

Enpresaren titulartasun juridikoari datxakion botereak dituena, autonomia eta erantzukizunaz, enpresaren titularren irizpideak eta aginduek mugatukoa soilik

forma IdatzizGutxienezko edukia; = Kontratu egileen nortasuna identifikatuOrdainketa, iraunaldia, lanaldia, denbora osoko arduraldia, ez lehiatzeko beharra eta amaitzeko kalte-ordainak

moduak Irautea alderdiek adostu dutenezAkordiorik ezean kontratu mugagabea dela ulertuko da

probaldia Soilik mugagabea badaProbaldia gehienez 9 hilabetetakoa izan daiteke, antzinatasunerako kontuan hartzen dena

Eskubide eta betebeharrak

Berezitasunak1= Enpresariaren baimenik ezean, beste lan kontratuak egiteko debekua (enplegu aniztasunaren debekua, enpresariak baimendu gabe)2. Enpresan jarraitzeko ituna Enpresak ordainduz lanbide espezializazioa kalte-ordainak itzartzea gertagarria da, langileak alde egiten badu beste enpresan sartzeko3.Ez lehiatzeko ituna , kontratu amaitu eta gerorakoa, horren ezaugarriak honakoak dira:

a- Ez bi urte baino gehiagob- Benetan enpresaren interesa egotea

horretarakoc- Zuzendaritzakoari diruz konpensatzen bazaio

1. Langile arrunta goiko zuzendaritzara sustatuez gero Harreman berriak aurrekoa ordezkatzen edo eteten duen zehaztu behar da

Akordiorik ezean, eteten dela ulertuko da bi urtetarako. Tarte horretan bukatutzat jotzen bada lan harreman berezia langileak harreman arruntera itzultzeko eskubidea du, eta kalte-ordaina kobratzeko eskubidea ere. Zigortzeko kaleratze egokiaren kasuan izan ezik.Edozelan harreman berezietako antzinatasunak ez du balio lan harreman arrunterako.

Lanaldia Lanaldia, ordutegia, oporraldia, laneko jaiak eta baimenak kontratuaren bidez erregulatzen diraMuga bakarra da, kontratuarenak ezin dira lanbide arlo horretan ohizko egoerak gainditu

Soldata Bion arteko itunazSoldataren bermeei dagokienez LETak ezarritakoa aplikatzen da

Etendura LETeko erregulazioa aplikatzen da (art 45)Hutsuneak eta

zigorrakBion arteko itunazEpailearen aurrean berrikusteko aukeraHutsuneen preskripzioa egin direnetik edo enpresariak ezagutu zuenetik 12 hilabetetara

Kontratuaren amaiera LETeren bidez berezitasunak salbuetsizB. Langileak dimisioa urketen badu

Aurre-abisua eman behar du, orokorrean 3 hilabetetakoa; 6 hilabetetakoa, kontratu mugagabetan horrela itzartuz gero edo 5 urte baino gehiago irauten direnean.

Page 6: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

b. aurre.-abusu gabeko dimisioa Onargarria da eta kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango du hurrengo kasuetan

1. lan egoeratako funtsezko aldaketak fede on jokatzeko beharraren kontrakoak izan badira edo bere lanbide prestakuntzaren kontrakoak izan badira.

2. ordaindu ezean edo etengabeko atzerapenaz.3. falta de pago o etengabeko atzerapenaz ordaintzea4. enpresariaren beste edozein ez betetze larria, ezinbestez

gertatzean ez direnean.5. enpresaren ondorengotza edo enpresaren titulartasunaren

aldaketan gertatu eta hurrengo 3 hilabeterainoBerezia Kontratua amaitzeko aukera berezia dago; enpresariak atzera egiten

badu: Kasu honetan ez da eskatzen inolako legezko kausa aipatzeaIdatziz eta 3 hilabeteko aurre-abisuazAurre-abisua ez bada egiten, emandako ez diren egunak bezalako kalte-ordaina ordainduko dioBestela, amaitzeko kalte-ordaina itzartukoa izango da. Bestela, zerbitzu urte bakoitzaz soldatako 7 egunetakoa izango da (eta 6 hilabetetako mugaz)Zigortzeko kaleratzearen berezitasunak: 1 desegokiaren kalte ordaina itzartutakoa izango da Horren ezean zerbitzu urte bakoitzaz soldataren 20 egunetakoa (12 hilabetetako mugarekin)

2. kaleratzea desegokia edo ezdeusa bada, biok adostuz gero berrartzea litekeena da.Bestela kalte-ordaina

3. Ez dago bitarteko soldatarik

Page 7: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

2. Merkataritzako ordezkari

Arautegia 1438/1985 ED, dagokion Hitzarmen kolektiboa eta norbanako lan kontratuaLET ordezkagarria da, Errege Dekretuak kontrakoa ez badu esaten

Definizioa Pertsona natural = berez merkataritzako eragiketa sustatzen edo adosten duena enpresaria batentzat, berak negozio arriskurik gabe Ez dauka eraginik produktuak banatzen diren ala ezEz dagokio soilik salmentari, beste aukerak badira bezeroak lortzea, bazkideak lortzea, alokatzeak

Harreman honetatik baztertzen dira

1. Enpresaren langile arruntak => lantoki zehatz batean lanpostu dutenak eta lan ordutegia jakinaz aritzen (salmentako agenteak, plaza bateko artekariak,...)

2. merkataritzako agenteak baldin eta berezko enpresa antolaketa autonomoa badute (bere langile eta instalazio berezkoekin)

agentziako Kontratuaren Legeak agentziako kontratau eta lan kontratua bereizten du menpekotasunaren bidez, auto-eratzeko ahalmenarekin parekatuz. 3. Aseguruen agenteak eta bankariak ez diren artekariak ( aseguru

pribatuen ekoizteko Legea)Forma Idatziz (hirukoizki)

Gutxienezko edukia; merkataritzako eragiketa motak, langileari emandako ahalmenak, esklusibitasuna, zonladea zedarritzea, Ordainketa eta iraunaldia.Eranskinak; mostrario eta bere balioa, langileak jarritako baliabideak.

Probaldia LETeko 14 artikulura bidaltzen du.Motak Iraunaldia kontratu egileen adostasunaz.

Aldi baterakoak ezin dira 3 urte baino luzeagoak.Pakturik ezean, mugagabetzat jotzen dira.Aldi baterakoak 3 urte baino laburragoak izanez gero, 6 hilabeteka luza daiteke epe mugarainoHilabeteko aurre-abisuaz iragartzen ez bada automatikoki luzatzen da.

Eskubideak eta betebeharrak

a. Enpresariaren betebeharrak

LETeko 4 eta 5 artikuluak ordezko zuzenbidea do osagarria dira;1. ordain-saria ordaintzea eta bidaiako gastuak2. laneko baliabideak langilearen eskura jartzea3. proposaturiko eragiketak onartzen dituen edo ez berehalaxe

adieraztea4. paktaturiko moduan bezeroekiko kontratuak betetzea5. enpresaren gorabeherak adieraztea6. enpresaren gorabeherak adieraztea(produktuak, zerbitzuak,

salneurriak aldatzea, eta abia ere kontratatzeko baldintzak bezeroen eta ordezkarien zerrenda eta abar,...)

7. langileari atxekitutako bezeroen eskaerak jakinarazteaEskubideak eta betebeharrakb. Langilearen betebeharrak

1. Jarduera garatzea enpresariaren aginduen arabera eta haren legezko interesak defendatu

2. legezko kanpoko lehiatzea ekidin eta enpresa desprestijioa ebitatzea

3. egindako eragiketak eta euren zirkunstantziak.4. Horrela paktatuez gero, eragiketak kobratzea kudeatu 5. sustatzeko jardueraz berri ematea6. enpresaren lehiakideei zerbitzuak ez ematea, ez badago

baimentzeko pakturik.7. kontratuan ezarritako beste batzuk

Page 8: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

Bezeroak, zonak eta laneko baliabideak

1. zona izateko eskubidea2. zona kontratuan ezarritakoa, ezin da aldi bakar batez aldatuEnpresariak ez betetzea (hau da, zona beste ordezkariari ematea) zerbitzuko urte bakoitzaz 20 eguneko soldatako klate-ordaina jasotzeko eskubidea (muga 9 hilabeteetakoa) eta baita bezeroenagatik kalte-ordaina.3. enpresariak muestrarioa, artikuluak, produktuen zerrendak

langilearen eskura jarri behar ditu erantsitako inbentarioan4. muestrarioak galtze eta kalteatzea, errruaz edo negligentziaz

Langileak nadira errudunak.Hurrengo 10 egunetan ez badute abisatzen beste kausagatik ere erantzuten dituzteEnpresaria mostrario edo lan baliabideak emateko behartuta dago (15 eguneko epean gorde ahal ditu aldatzeko) Ez betetzea kalte eta perjuizioko kalte-ordainak eman beharko dizkio.enpresariak salneurriak eta prezioak garaiz eman behar dizkio langileari

Ordainketa Aukera desberdinak daude, guztia komisioetan, guztia kopuru finkoaz edo zati bat komisioetan eta bestea kopuru finkoaz.

Komisioak; a. Bere zonaldean edo berari atxikitako bezeroekin egindako eragiketak berak egindakoak edo enpresak zuzen egindakoak.b. komisio jasotzeko eskubidea bezeroak ordaintzean kontratu bakoitzean c. komisioa hilabete batean likidatu eta ordaindu behar dad. Negozioa enpresariaren erruaz galtzen bada langileak badauka komisioko eskubidea.e. Enpresariak ordainketako agiria emateko beharra (egindako eragiketak eta komisioetako kopuruak islatu behar da.

Lanaldia Kontrako pakturik izan ezik lanaldi edo lan ordutegiak zehatz menpean ez dagoAsteko atsedena eta lan jaiei dagokienez, Edekretua isiltzean LET aplikagarria da.

Oporraldia Oporraldia erregulatzen da hitzarmen kolektiboen bidez edo norbanako kontratuaren bidez.LET zuzenbidea ordezko edo osagaarria.

Baimenak LETKontratuaren etendura

LET

Page 9: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

Kontrtuaren amaitzea

Orokorrean LETeko arauak

Berezitasunak Kalte-ordainak kalkulatzeko hileko soldata, azken 2 urtetako bataz bestekoa kontuan hartzen aLangilearen dimisioaGutxienez 3 hilabeteko aurre-abisua.Langileak bezeroengatik kalte-ordaina jasotzeko eskubidea. Ez da kaleratzeko kalte-ordainarena, langileak egindako bezeroen ugaritzeagatik baizik 2 baldintzak=>a. kontratu ez amaitzea langileak egindako ez betetzeazb. Enpresariarekin ez lehiatzeko beharra kontratu amaitu ostean. Horretarako kalte-ordaina kontratuan ezartzen da. Gehienez urte beteko komisioetako (kalkulatzeko azken 3 urteko bataz bestekoa da)

Page 10: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

3. Etxeko zerbitzua

Arautegia: 1424/1985 EDHorren ordez edo osatzeko LET aplikagarria da ez badago aurreko arauaren kontraEz dira aplikagarriak hurrengo lan arloko arauak; Fogasari buruzkoa, Laneko arriskuen aurrikusteko Legea, enpresariaren kaudimen gabeziari buruzko europako arauak

Definizioa Etxe familiarraren burua (enplegu emailea) eta eremu horretako langilearena arteko harremana

Objektua Etxerako edo etxean jarduerako zerbitzua (legean zerrenda ez osa agertzen da; etxeko zerbitzua, familiarren zaintza, lore-zaintza, txoferrak,...

Harreman honetatik baztertzen diren

egoerak

1.Pertsona juridikoak ezin dira etxe familia-burua 2. 2. gradurainoko senideen artean ez dago lan harremanik (apaizaren senideena salbuesten dena)3. adiskidetasunaz, benebolentziaz edo auzotasuna onegatik egiten diren zerbitzuak.4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au pair” harremanak.6. Etxeko laguntzan sartzen diren jarduerak enpresa pribatua edo elkarte publikoen bidez kontratatzen badira..

Forma eta kontratu motak

Ahoz edo idatzizKontratu motarako LETera igortzen du (Han erregulatutako mota guztiak gertagarriak dira

Pronaldia 15 egunetako probaldiko lege-usteaOrdainketa Soldata urteko lanbide arteko gutxienezko soldataren kopurua.

Gauzetako soldataz ordaintzeaz diruz ordaintze den sodlatatik ehuneko 45raino gutxi daiteke (aukera) Antzinatasuna hiru urtekoen arabera eta bakoitzaz lanbide arteko gutxienezko soldataren ehuneko 3a. Gehienez 5 hiru urtekoak 2 aparteko pagak 15 egun naturalekoak .

Lanaldia Gehienez 40 ordukoa astero (urte kopuruan)Baina harreman honetan egoteko denbora eta lan egiteko bereizten da.

Lan ordutegia Enplegu emailek libreki jarritakoaMugak; eguneko lanaldia 9 ordurainokoa izan daitekeLaneguneko arteko atsedena: 10ordukoa gutxienez izan behar da etxetik kanpo lo eginez gero. Etxean bertan lo egitean 8 ordukoa da.Barneko langileak 2 ordu ditu jateko (ez idra lan denbora bezala ikusten)

asteko atsedena 36 ordukoa, gutxienez 24 orduak jarraituak eta igandean izateko lehentasunarekin

Laneko jaiak Urteko 14 laneko jaiak.Oporraldia 30 egun naturalak (gutxienez 145 egunak etengabez)

Baimenak Arautegi orokorra

Familia-etxea lekuz aldatzea

Behin betirako bada, kontratu mantentzen da baldin eta 7 egunen zehar lan eginez gero etxe berrian.Aldi baterako bada, kontratua tarte horretan etetea ados daiteke.

Page 11: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

Kontartuaren amaiera

Bion arteko adostasunaz Lan zuzenbide orokorra

Kitatze sinaturik egonez gero dagoela ulertuko da

Kontratuan balidoki ezarritako kausak

Enpresariaren zuzenbide-abusuaz izan ezik

Adostutako iraunaldia amaitzean

7 egunetako aurre-abisualan egindako urte bakoitzaz 7 egunetako kalte-ordaina, 6 hilabeteko mugaz

Langilearen dimisioa 7 egunetako aurre-abisua

Langilearen heriotza, elbarritasun handia, ezintasun iraunkorra erabatekoa edo osoa edo jubilazioaEnpresariaren heriotza edo ezintasuna

Ez da automatikoa, subrrogazioa litekeena baita

EzinbestezLangilearen borondatez Enpresariaren kontratu ez betetzean oinarritutakoaZigortzeko iraizpena edo kaleratzea

Lan zuzenbide orokorreko kausa berberagatikKaleratze desegokian lan egindako urte bakoitzaz 20 eguneko soldatako kalte-ordaina, 9 hilabeteko mugaz.Ez dago bitarteko soldatarikAtzera librearekiko bereizgarria falta edo errua eragotzi

Enpresariaren amore ematea edo atzera egitea Bereizgarria

20 eguneko aurre-abisuaz iragarri behar dio baldin eta kontratuak urte bete baino gehiago luzatu bada. Bestela 7 egunetako aurre-abisuaz.Kalte-ordain baliokidea ordezka daitekeAurre-abisuan zehar asteko 6 orduko baimena (enplegua bilatzeko)lan egindako urte bakoitzaz 7 egunetako kalte-ordaina, 6 hilabeteko mugaz

MotakAldizkako langileak ordukoak, barnekoak, asistentak, lanegunekoa... = familia-buru bat banio gehiagoentzat edo forma ez iraunkorraz lan egiten dutena.

Aurkako zentzuaz langile iraunkorra izateko bi baldintzak gertatu behar dira enplegu emaile bakarra eta iraunkorraz lan egin dezala

Ordainketa: lanbide arteko gutxienezko soldatari buruzko dekretuak aldizkako eta sasoiko langileen orduko soldata gutxienezkoa ezartzen ditu eta ordaintzeko kontzeptua guztiak barneratuz.2003 urteko = eguneko 21,37 € => Eguneko/LAGS x lanegunen kopurua = orduko 3,51 €

gehienezko lanaldial

4. kirolari profesionalak

Arautegia 1006/1985 EDLET ordezkoa eta osagarria /batera ezintasuna harreman bereziarekin izan ezik(Futbol profesionalarentzat hitzarmen kolektiboa badago.

Definizioa = nahita kirolean jarduten dutenak klub edo kiroleko elkarte baten kontura eta horren baitan eta zuzendaritzan

Page 12: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

Figura honetaik baztertzen dira

Kirolari amateurrak edo zaleak jardueragatik gastuen konpentsaioa soilik jasotzen dutenakKirolari profesionalak kiroleko federakuntzan euren nazioko selekzioan parte hartzen dutenean.Bakarkako jarduerak, ikuskizun publikoaren enpresariarentzat eginez gero.

Club edo kiroleko elkarteak

Horren baita sartzen dira ere kiroleko jardueran aritzeko langileak kontratatzen dituzten enpresa edo merkataritzako elkarteak

Lanera sarrera Enplegu agentzi pribatuen debekuaForma idatziz (hirukoiztuz)

gutxienezko edukia kontratu egileak identifikatzea, kontratuaren objektua, paktaturiko ordainketa eta kontratuaren iraunaldia.

MotakEzaugarri berezia

Aldi baterako iraupen jakinaz edo eragiketa kopuru zehatz batzuetarako Luzatzeko aukerakPrestakuntzako kontratua eta lanaldi partzialekoa

Probaldia 3 hilabeteraino probaldia, LETen bidez beste guztia.Eskubideak eta betebeharrak

Orokorrean => LETeko 4 eta 5 artikuluak. Berezitasunak

1. diligentziako beharra subjektuaren gaitasun fisiko, joko edo kiroleko arauak eta klubeko aginduak baldintzatua

2. jokalariaren adierazteko askatasunaren mugak legeak eta hitzarmen kolektiboek ezartzen dituzte eta kiroleko arrazoietan justifikatuta.

3. Kirolariaren irudia merkaturatzean kirolariak etekinean parte hartzeko eskubidea. Hitzarmen kolektiboak edo norbanako paktuaren bidez erregulatzen da.

4. benetako jarduera izateko eskubidea saialditik ez baztertua izateko eskubidean gauzatzen da (lesio edo zigorragatik ez bada). Ez dago eskubiderik taldean parte hartzeko ez eta jokatzeko.

Urte betean jarduerarik gabe egonez gero Klubak beste klubera aldi baterako lagatzea onartu behar du.

Ordainketa Soldata klubak langileari emandako ordainketa guztiak soldatatzat jotzen dira baita ere fitxajeko sariakSoldatatik kanpoko ordainketei dagokienez LETak araututa kontuan hartzen da.Lanbide arteko gutxienezko soldatarena eta irenste eta konpentsatzeari buruzko arau orokorrak aplikagarriak dira. Baita ere Fogasarako kotizazioa.

Lanaldia Lanaldia da bai saialdia, prestakuntza eta bai kiroleko lehiaketakEz dira lanalditzat jotzen ez desplazamenduak ez eta konzentrazioaIraute eta banatzea hitzarmen kolektiboaren bidez edo horren ezean norbanako kontratuaren bidez.Aplikagarria da gehienezko lanaldiari buruzkoaAtsedenak, asteko atsedena egun bat eta erdia, b. bion adostasunez ezarriak, eta ez jardueratako egunetan c. beste egun batera eraman daitezke asteko atsedenaldia.d.Era berean, laneko jaiak beste egun batera eraman daitezke kiroleko arrazoiengatikOporraldia urteko 30 egunekoa da.

Page 13: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

aldi baterako lagatzeak ezaugarri berezkoa

Kirolari profesionalak klub eta haiek ados egonez gero beste klubetara laga ditzakete

Langileak badu lagatzeko eskubidea izateko baldin eta urte bete badago bere klubean jarduerarik gabe.Lagako aldia gehienez lagatzailearekiko kontratuaren iraunaldiarena izango da.Aukera desberdinak badira; a. Kontraprestazio ekonomikorik gabe eta kirolariak elkarri lagatzeab. lagatzeagatik konpentsazio ekonomikoaz langileak zenbateko horren ehuneko 15a jasotzeko eskubidea duc. elkarren arteko lagatzean, kirolari bakoitzak azken laneko urteko osagarrien ehuneko 12.a jasotzeko eskubidea kalte-ordain gisa.d. konpentsazio ekonomikoa eta elkarren arteko lagatzea, onurak batzen dira.

Kontratuaren etendura Orokorrean LETeko 45 art./ kiroleko lizentzia eteteak kontratuaren etendura dakar

Hutsuneak eta zigorrak Berezitasunak1. zigor ekonomikoak onartzen dira diruzko isuak 2. kirolez kanpoko arrazoiak direlako ezin zaio zigortu

Errendimenduan eragin ezezkor eta larria izan ezik eta klubeko irudia agerian kaltetzean

Eskubide kolektiboak Eskubide kolektiboetan legedi orokorra aplikagarria da (sindikatzeko askatasunean, greba egitekoa,...)Sindikazteko orddezkaritzak ez du kontratua eteten enpresa eta langileen arteko paktuaz izan ezik.

Page 14: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

Kontratuaren amaiera Berezitasunak1. jubilazioa eta kausa objektiboarena ez dira kirolariarentzat

aplikagarriak.2. lan harreman honetan amaitzeko kausa berezia kontratua

betetzea da.3. kontratu amaitzean klubak badauka preparazio eta

prestakuntzako kalte-ordaina eta hurrengo klubak ordainduko du.

4. kaleratze desegokiko kalte-ordaina paktuaren bidez ezartzen da, bestela urte zerbitzu bakoitzaz soldataren 2 hilabetekoa.

Epaileak kalte-ordaina ezartzerakoan zirkunstantziak eta kobratzeke geratu den soldata kontuan hartuko du..5. kaleratze egokia klubak badauka kalte-ordaina jasotzeko

eskubidea, paktuaren bidez ezarritakoa edo epaileak erabakitako kopuruan.

6. Langilearen alde bakarreko amaiera enpresariaren ez betetzean oinarrituta , epailearen bidez egin behar da eta kaleratze desegokiarekin parekatzen da.

7. langileak kausa gabe amore ematen badu klubak badaukate ordaina jasotzeko eskubidea. Langileak hurrengo urtean beste klubekin kontratatzen badu bigarren kluba ordezko erantzulea izango da

8. bion adostasuneko betirako lagatzean, kalte-ordainaren zenbatekoa paktu den heinekoa da, eta horren ezean langileak badauka lagatzearen ehuneko 15 jasotzeko eskubidea.

9. langilearen heriotza, ezintasun iraunkor erabatekoa edo osoak kontratua amaitzen dute, kirolagatik lesioa gertatuz gero 6 hilabeteko kale-ordaina jasotzeko eskubidea (Gizarte segurantzakoarekin zerikusik ez duena)

10. Kluba desegiteko edo likidatzeko enplegua erregulatzeko espedientea (LETeko 51 art.)

11. krisi ekonomikoagatik kluba ixteko LETeko 51 artikulua erabili behar da

12. Kirol egiteko desgaikuntza bada kontratua amaitzeko kausa

Page 15: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

5. artistak ikuskizun publikoetan

Arautegia 1435/1985 EDLET ordezko zuzenbidea edo osagarria harreman bereziarekin batera daitekeen neurrian.

Definizioa = ikuskizun publiko antolatzailea eta borondatez jarduera artistikoa ematen dutenen artean, antolatzailearen kontura eta eratzeko eremuan sartura ordainketaren truke

Ardatza Ikuskizun publikoetan lan egitea badira publikoaren aurrean gauzatzen diren jarduerak eta baita ere grabazioa hedatzeko

Bazterketak 1.Ikuskizun publikoetako jarduera teknikoa, laguntzaileena, eta ekoizteko jarduera2. ikuskizunetako antolatzearen aspektu administratiboak.

Kontratatzeko gaitasuna 16 urtekoak baino gazteagoek excepcionalmente administrazioak baimendu ahal dituzte kontrata dezatela, ez badago arriskurik osasun fisikorako, ez eta lanbide prestakuntza eta gizaki moduan prestakuntzan

Forma idatziz (hirukoiztuz)motak Aldi baterako edo mugagabea

Aldi baterako ikuskizun bat edo gehiagoentzat, aldo janekoa, sasoiko bateko, obra irekita mantendu ahala (lege fraudean izan ezik, luzapen litekeena da)Arloko hitzarmenakAldizkako finkoak LETen bidez arautzen dira.

Probaldia 10 egun baino handiagoko kontratuetan gertagarriak5 egunetarainoko probaldia 2 hilabeterainoko kontratuetan= 10 egunetarainoko probaldia 6 hilabeterainoko kontratuetan15 egunetarainoko probaldia 6 hilabete baino handiagoetan.

Eskubideak eta betebeharrak

LETeko 4 eta 5 artikuluak aplikagarriak dira.Artistaren betebeharrak ezarritako datetan jarduera artistikoa bururatu eta ganoraz egin.Benetako jarduerako eskubidea, saioetatik diskriminatua ez izateko diskriminatua Ardura osoko ituna kontratuaren bide paktatzea litekeena daLangileak alde bakarrez ez badu apurtzen , kalte-ordainakardura osoko konpentsazioa berezkoa izan daiteke edo ordainketa osoan barneratuta.

Ordainketak Hitzarmen kolektiboen bidez edo norbanako kontratuaren bidezHitzarmen kolektiboez lanalditik kanpo xedatzeko denbora ordainketan erregulatzen da

Lanaldia Jarduera artistikoa ematea zuzena eta saialdia Lanaldia dira = Doaneko saioak debekatuak diraLanaldia irautea eta banaketa hitzarmen kolektiboen bidez. dGehienezko lanaldia LETen bidezLekualdatzeak, igorpenak eta girak hitzarmen kolektiboen arabera edo bestela norbanako kontraturen bidez.Asteko atsedena 36 ordukoak, bion adostasunaz, arloko beharrak izan ezik.Zati daitezke eta berean pila daitezkeLaneko jaiak ikuskizunagatik datatan alda daitezkeOporraldia 30 3gunekoa da.Ordainketa lanaldiaren arabera, ordainketa osoan abona daiteke

Page 16: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

Kontratuaren amaiera LETeko 49 artikulua aplikagarria daBereizgariak1.urte bete baino handiagoetan kontratu amaitzean hitzarmen kolektiboen bidez edo norbanako akordioaz. Edozein kasutan zerbitzuko urte bakoitzaz 7 egunetako soldatako kalte-ordaina2. langilearen dimisioan aurre-abisua kontratuaren iraunaldiaren arabera; 3 hilabeterainoko kontratuetan 10 egunekoa, 6 hilabeterainokoan 15 egunekoa, urte baino luzeagoetan hilabetekoaAurre-abisuaz ez egitean aurre-abisatutako egunetakoa kalte-ordaina pagatu beharra3. Enpresariaren edo langilearen ez betetzea jarduera artistikoa baino lehen KZeko 1124 artikuluaren bidez, betetzea edo kontratua suntsitzea kalte-ordainak jasotzeko eskubidea.

6. Portuko zamaketariak (edo lepakariak)

Arautegia 2/1986 ED Legea eta 371/1987 EDLET ordezko zuzenbidea bateragarria den neurrian

definizioan itsasontzietan merkantziak sartu etabertatik ateratzeaz arduratzen dena.Zamaketako iharduera da eta Estatuaren titulartasuneko zerbitzu publikoa. Iharduera zamaketako enpresaren bidezko emakidaz gauzatzen da.Portu bakoitzean estatuaren sozietate anonimoa dago eta estatuaren partaidetza ehuneko 50a baino handiago izan behar da

Lan egoera gertagarriak 1. Estatuaren sozietateak kontrataturiko langileek badute harreman berezia. Gero zamaketako enpresa batek kontratatzen ditu kontratua arrunta baten bidez eta lan harreman berezia eteten da.

Kontratazio arrunta aldi baterako edo mugagabea izan daiteke. Harreman arrunta amaituez gero, harreman berezia berpizten da.

Ondoko kasuak salbuesten dira; bion adostasunaz, langilearen dimisioaz edo kaleratze egokiaz bukatutako kontratuak Lan harreman arrunta lanaldi partzialeko badago orduan harreman berezia lanaldi partzialekoa mantentzen da

2. Estatuaren sozietateak kontrataturiko langileak kontratu mugagabea eta bereziaz zamaketako enpresa bati txandakatzez lagatzen zaionean enpresa horren iharduera arrunterako baian bere langileekin ezin duenean bete.

Maizko aukera.Lan harreman berezia indarrez dago lagako zamaketariekinLagatze hartzaileak enpresaren botere batzuk baditu ez guztiak.

3. Estatuaren Sozietateak kontrataturiko langilea kontratu bereziarekin; ez laga ez eta beste enpresa kontratatua

4.Zamaketako enpresak zuzen kontrataturiko langileak, estatuaren sozietateak zamaketariak ezin badizkie

Page 17: 17.gaia - WordPress.com · Web view4.etxeko zerbitzuak eta bestelakoak batera egitea (ez bada jarduera arruntaren izaera marjinala eta bere lotura etxeko zerbitzuarekin) 5. “au

5. atala. 17.gaia. Lan harreman bereziak

7. Beste lan harreman bereziak

- Enplegu zentro berezietan lan egiten duten elbarrituen lan harremana

Arautegia: 1368/1985 ED, Ekainaren 17koa

- Espetxera zigortuen lan harremana Arautegia: 1/1979 Lege organikoa, irailaren 26koa, Espetxeen orokorra

-Establezimendu militarrean lan egiten duten langile zibilen lan harremana

Arautegia, 220571980 ED, Ekainaren 13koa

6. Beste lan-kontratu bereziak.

LEan aipatzen ez badira ere, beste kontratu nahiko bereziak egon badira. Esate baterako untziratzeko kontratua

eta meategiko langileena. Legeak gaur berezitzat jo ez dituenez gero, legislazio orokorra erabat aplikagarria suertatzen

zaie, baina horrez gain nabardura garrantzitsu batzuk badituzte (adibidez, untziratzeko kontratua "ad solemnitateam"

dela jurisprudentziak deklaratu ohi du). Lan-harremanetako legean (LE a baino lehenagoko legislazioan) itsas langileen

harreman berezitzat jotzen zen.

7. Beste egoera bereziak

Lan Zuzenbideko esparrutik at egoten diren zerbitzu emate batzuei nolabait lan legislazioa aplikagarria zaie. Lan

kidetzako Kooperatibetako langile kideen harremanei neurri batean aplikagarria zaie. Hain zuzen Euskal Komunitateko

3/1994.eko legeko 104 artikuluaren bidez zuzenki ez bada ere, zeharka lan legislazioa aplikagarria dugu. Gai honetan

egoera oso diferentea da lege autonomikoen arabera. Gasaila edo apartzeriari ere beste neurri batetan aplikagarria zaio

lan legislazioa.