1c mikel nery unai

20

description

1c mikel nery unai

Transcript of 1c mikel nery unai

Page 1: 1c mikel nery unai
Page 2: 1c mikel nery unai

A- ARDIA

– Ardia, (Ovis aries) etxekotu eta eskuratu izanaren ondorioz, bere generoko espezierik ugariena da.

– Ardiaren erabileren artean lau daude bereziki garrantzitsuak:– Artilea: hau izan zen lehenengo erabilera etxekotzearen ondoren.

Ardiaren ilearekin artilea egin eta jantzigintzan erabiltzen da. – Esnea: Euskal Herrian oso erabilia ardi gazta egiteko. Ardi Latxaren

esneaz Idiazabal gazta egiten da. Erronkariko gazta eta Iparraldeko gasnak ere ezagunak dira.

– Haragia: bereziki arkumeak erabiltzen dira haien haragia xamurragoa delako.

– Larrua: ardien larruarekin jantziak egiteaz gain, botak ere egiten dira. – Ardiaren erabilera ekonomikoaren ondorioz, eta Nazio Batuen Janari

eta Nekazaritza (FAO) zerbitzuak emandako datuen arabera, 2003an 1.073.000.000 ardi zeuden munduan. Haietatik 143.800.000 ale Txinan eta 99.500.000 Australian. Europar Batasunak 106.600.000 ardi zituen txosten hari kasu eginez gero.

– Ardiaren etxekotzea Ovis orientalis espezietik etorri omen zen. Hura Turkia eta Irango mendietan bizi da. Hainbat aztarna aurkitu dira Iraken K.a. 9.000. urtekoak eta haiei ADN analisia eginda gaur egungo ardien antzekoak zirela ondorioztatu dute.

Page 3: 1c mikel nery unai

• Behia (emea) eta Zezena (arra) bobidoen familiako ugaztun belarjale ungulatua da (Bos taurus), aspaldi etxekotua. Euren balio ekonomikoa dela-eta ustiatzen da, bereziki honakoak ateratzen direlarik:

• Haragia • Esnea • Larrua • Zama animalia gisa. • Euskal Herrian ardi eta txerriekin batera abererik erabilienak dira.

Herri batzuetan, India, adibidez, animalia sakratuak dira. Munduan gaur egun 1.300.000.000 behi daudela estimatzen da.

• Carolus Linnaeus izan zen espezie izendatzen lehena eta hiru espezie ezberdin identifikatu zituen: Bos taurus, Bos primigenius eta Bos indicus. Gaur egun bigarrena desagertua dago eta orokorrean batu egin dira espezie trinomial bakar batean: Bos primigenius taurus izenekoa.

B-BEHIA

Page 4: 1c mikel nery unai

D-DORTOKA• Dortokak (Testudines) narrasti ordena bat da, saihetsetatik garatutako

hezur edo kartilagozko oskola bat dutenak babes ezkutu gisa.• Testudines ordenak espezie biziak eta galduak batzen ditu. Ezagutzen

diren dortoka zaharrenak duela 215 milioi urte agertu ziren[1]. Horregatik, narrasti zaharrenetakoen artean daude, sugandilak eta sugeak baino antzinagokoak. Egun 300 espezie inguru bizi dira, horietako batzuk galtzeko arrisku larrian.

• Beste narrasti batzuk bezala, dortokek barne tenperatura aldatu dezakete ingurukoaren arabera. Hala ere, badira espezie batzuk, larruzko dortoka esaterako, ingurua baino tenperatura handiagoa dutenak maila metaboliko handia dela-eta.

• Beste amniota batzuk bezala (narrastiak, dinosauroak, hegaztiak) airea arnasten dute. Ez dute ur azpian erruten, nahiz eta uretan edo ur ugari dagoen inguruetan bizi. Dortoka handienak urtarrak dira.

Page 5: 1c mikel nery unai

E-ELEFANTEA• Elefanteak Proboscidea ordenako eta Elephantidae familiako ugaztun lurtar handiak dira. Familia

honetako hiru espezie bizi da egun: sabanako elefante afrikarra, oihaneko elefante afrikarra eta elefante asiarra (edo elefante indiarra). Gainerako espezieak, mamuta barne, iraungi egin ziren azken glaziazioaren ondoren.

• Elefanteak animalia lurtarrik handienak dira. Beren ernaldia 22 hilabetekoa da, animalia lurtarren artean luzeena. Jaiotzean elefantekumeek 120 kg inguru eduki ohi ditu. Normalean 50 eta 70 urte artean bizi dira, baina inoiz ezagutu den elefanterik zaharrena 82 urtez bizi izan zen. Bestalde, inoiz ikusitako elefanterik handiena Angolan ehizatu zen 1956an: 12.000 kg pisatu zituen. Elefanterik txikienak, berriz, Kreta uhartean Pleistozenoan bizi zen espezie batekoak izan ziren.

• Elefante heldu osasuntsuek ez daukate harrapari naturalik, nahiz eta lehoiek kumeak edo gaixo dauden aleak harrapa ditzaketen. Haatik, gero eta mehatxu handiagoa pairatzen dute gizakien eraginetik eta legez kanpoko ehizatik. Aspaldi elefante-aleak milioika zenba bazitezkeen, egun beren populazioa 470.000 eta 690.000 artekoa da, 2007ko estimazio baten arabera. Elefanteak babesturik daude mundu mailan, eta muga handiak daude haiek harrapatu, etxekotu edota beren produktuak (bolia kasu) merkaturatzeko. Hala ere, berriki boliaren merkatua berriro ireki izanak handitu egin du isileko ehiza. Afrikako zenbait herrialdetan elefante-populazioak bi heren txikitu direla ezagutarazi dute, eta zenbait eskualde babestutako taldeak arriskuan daude.

Page 6: 1c mikel nery unai

F-FLAMENKOA• Flamenko Phoenicopteriformes ordenako hegaztiak dira,

Ameriketan lau espezie eta Eurasian beste bi bizi direnak[1]• [aldatu] Taxonomia• Phoenicopterus generoan eta Phoenicopteridae familian dauden

espezieak bakarrak dira ordenan:• EspezieakHedapenaFlamenko handia (Phoenicoparrus

roseus)Eurasia eta AfrikaAfrika, hegoaldeko Europa eta hego eta hego-mendebaldeko AsiaFlamenko txikia (Phoenicoparrus minor)Afrikatik ipar-mendebaldeko IndiaraTxiletar flamenko (Phoenicoparrus chilensis)AmerikaHego AmerikaJamesen flamenko (Phoenicoparrus jamesi)AndeakAndetar flamenko (Phoenicoparrus andinus)AndeakAmerikar flamenko (Phoenicoparrus ruber)Karibeeta Galapagoa

Page 7: 1c mikel nery unai

G-GEPARDOA• Gepardoa (Acinonyx jubatus) felidoen familiako ugaztuna da,

guztietan azkarrena. Bere bizilekua Afrikan dago, baina ehiza dela eta geroz eta gutxiago geratzen dira.

JatorriaIzena latinetiko gattus pardus hitzetatik dator, katua eta leopardoa.

Gepardoa, puma, leopardoa, karakalak eta katu urreztatuak familia berekoak ziren baina gepardoa duela 4 edo 5 miloi urte indibidualizatu zen.

[aldatu] BizilekuaAnimalia hauen bizileku aniztasuna mugatzen joan da urteetan zehar.

Amerika iparraldean, gepardoen oinatzak aurkitu dira eta Txina, Europa eta Indian, gepardo erraldoi baten hezurrak aurkitu dituzten arren, gaur egun

Afrikan bakarrik bizi da.

Page 8: 1c mikel nery unai

H-HONTZA

• Hontza gau hegazti harrapari batzuen izena da, Strigiformeshegaztien ordena osatzen zutenak[1]. Ugaztun txikiak, intsektuak eta txoritxoak ehizatzen ditu gehien bat, nahiz eta zenbait espezie arrainak ere jan. Bi familiatan banatzen dira: Tytonidae eta Strigidae.

• Mozoloak Strigiformes ordenakoak ere badira eta hontzen antza handia dute, baina txikiagoak dira. Hala ere, hontz zein mozoloformak, era generikoan ere erabiltzen dira euskalkiaren arabera Strigiformes ordenako hegazti guztiei esateko.[2]

Page 9: 1c mikel nery unai

I-IZURDEA

• Izurdeak (aitzineuskaraz: *gizaurde[1]) ugaztun itsastarrak dira eta guztiz moldatuak daude igeriketara. Zetazeo gehienek bezala soinua erabiltzen dute komunikatzeko, orientatzeko eta ehizatzeko. Soinua radar baten antzera erabiltzen dute, ekolokalizazio metodoa erabilita.

• Izurdeen mihiak kanal bat du erdian eta horrela kumeek esnea har dezakete urarik hartu gabe.

Page 10: 1c mikel nery unai

J-JAGUARRA

• Jaguarra (Panthera onca) felidae familiako espezie bat eta Panthera generoko lau "katu handien"etako bat da (besteak tigrea, lehoia eta lehoinabarra dira)[1]. Ameriketan jatorria duen Pantheraespezie bakarra da eta, baita bertoko felidorik handiena. Lehoinabarraren antzekoa da ( (Panthera (jaguarius) onca).

• Bestalde, ugaztun haragijalea da; 1,70 m inguru luze izaten da eta metro bete garai; isatsa 80 cm ingurukoa izaten du. Ile motz trinkoa du, kolorez horia, eraztun beltzekin. Animalia bakartia da, eta normalean ez dio erasorik egiten gizonari. Erdiko Amerikan eta Hego Ameriketan bizi da, baso askotako eskualde zingiratsuetan, batez ere. Bestalde, animalia ornodunak dira, arrainak eta dortokakjanez elikatzen da.

Page 11: 1c mikel nery unai

K-KIWIA• Kiwia (Apteryx) Zeelanda Berrian du jatorria. Hegan egiten ez

dakien hegaztia da, eta txikia da, oilo baten tamaina baitu gutxi gorabehera. "Kiwi" izena maori hizkuntzatik dator, Zeelanda Berriara europarrak joan baino lehen hitz egiten zen hizkuntza, alegia.

Kiwia animalia lotsati eta gautarra da. Usaimena oso garatua du, lur azpian dauden zizareak jaten dituelako batik bat. Hala ere,

orojalea da.Arrautzak arrak zaintzen ditu lurrazpian, baina arrautza jaio

ondoren, kiwia oraindik garatu gabe, bere kaxaz baliatu behar da janaria bilatzeko.

Page 12: 1c mikel nery unai

L-LEHOIA• Lehoia (Panthera leo) ugaztun bat da, Felidae familiakoa. Arra oso

erraz bereizten da duen ileagatik. Ar batek 250 kilogramoko pisua izan dezake. Emeak txikiagoak dira, 180 kg. ingurukoak. Lehoiak haragijaleak dira eta erlazio familiarretan oinarritutako bizimodua dute. Emeek taldea sortzen dute eta eurekin familiarki harremanduta ez dagoen ar batekin, eta kume guztiekin, bizi dira. Emeek ehizatzen dute eta arrek lurraldea zaintzen dute. Kume arrak heltzean familiagunetik kanporatuak dira.

• Lehoiak poligamoak dira. Emeak 18 eta 26 hilabete artean izaten ditu kumeak. Zoologikoetan daudenean, urtean behin dute kumaldia. Lehoi emearen ernaldiak 110 egun irauten du: kume bat eta lau artean izaten ditu aldi bakoitzean. Zoologikoetan 30 urte arte bizi izaten dira, baina basatiak direnean arrek 12 urte eta emeek 16 urte inguru bizi ohi dira.

• Eduki-taula• [ezkutatu]

Page 13: 1c mikel nery unai

M-Marrazoa• Marrazoa (Selachimorpha goiordena) arrain mota bat da,

kartilagozko hezurdurakoa. Harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain ugari eraso eta jaten ditu. Hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. Marrazo batek, jaten ari den bitartean-edo hortz bat galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten zai aste baten buruan.

• Arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute, baina marrazoek ez. Horregatik, harrapakinak ehizatzeko usaimenaz baliatzen dira. Ur kopuru handiaren erdian dagoen odol tanta bakar bat usain dezakete marrazoek. Gainera, harrapakinen mugimenduak sorturiko seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean dituzten sentsore batzuei esker. Ospe beldurgarria duten arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat, Marrazo Zuria eta Tigre Marrazoa esaterako.

• Espezie batzuk:

Page 14: 1c mikel nery unai

N-Narrastia• Narrastiak animalia tetrapodo eta amnioto talde bat da. Talde parafiletikoa da, ez

dituelako biltzen ugaztun eta hegaztiak, baina bai euren arbasoetako batzuk. Animalia ornodun odol-hotzekoak dira, biriken bidez arnasa hartzen dutenak, erruleak, azala ezkataz estalia dutenak, eta lau hankak endurtuak edo motzak dituztelako herrestan ibiltzen direnak.

• Narrastiek biriketatik bideratzen dute arnasketa; horregatik bizi dira gehienak lehorrean. Eskeletua hezurrez osatua dute. Burezurra eta bizkarrezurra giltzaduraz lotuak dituzte. Ez dute ugaztunek eta hegaztiek bezala, hotz egin, bero egin, odolari tenperatura jakin batean eusteko gaitasunik. 0 °C-ko tenperaturarekin ere ia denek bizirik irauten dute, baina 45 °C-tatik gorako tenperaturak luze iraunez gero hiltzen dira gehienak. Oso eskualde hotzetan ez da narrastirik bizi, eta eskualde beroetan mota gehiago bizi dira besteetan baino. Hezurrezko oskolez, ezkataz edo karatxoz estalia izan dezakete gorputza. Mota gehienak haragijaleak dira. Arrautza bidez ugaltzen dira gehienak, baina zenbait mota biziernalkariak dira aldi berean. Narrastiak Karboniferoren azkenaldean agertu ziren. Mesozoikoan, orain ehun milioi urte inguru, horiek ziren animaliarik zabalduenak munduan; asko gainera, oso tamaina handikoak ziren; dinosauroak, esate baterako, narrastiak ziren. Horietako denak edo gehienak desagertu ziren gero. Narrastien klaseak 19 bat ordena biltzen ditu, baina gaur egun lau besterik ez daude bizirik

Page 15: 1c mikel nery unai

O-Ornitorrinkoa• Ornitorrinkoa (Ornithorhynchus anatinus) erdi urtarra den ugaztun

espeziea da, Australiako ekialdean eta Tasmanian jatorria duena. Arrautzak ipintzen dituen ugaztun bakarra da beste 4 espezierekin batera. Ahatearen mokoa dauka, kastorraren buztana eta igarabaren hankak ditu.

• Arrek bere hanketan pozoia daukate, hain handia da gizakiariminbizia egin diezaiokeela. Hain sartuta dago kulturan, Australiako20 zentimoko txanponetan ornitorrinko bat agertzen dela.

Page 16: 1c mikel nery unai

P- PANDA• Panda handia (Ailuropoda melanoleuca) ugaztuna den eta

hartzaren familikoa den animalia da. Bere jatorria Txina erdialdean duena. Espeziea deskribatu zuen aurreneko zientifiko europearra Armand David ezpeletarra izan zen.

• Bi azpiezpezie daude:• Ailuropoda melanoleuca melanoleuca : Panda gehienak espezie

horretakoak dira. Sichuan eskualdeko alderdi menditsuetan ageri da espezie mota hori.

• Ailuropoda melanoleuca qinlingensis : Qinling eta Shaanximendietan dago. Sichuaneko hartzetatik bereizten dira euren kolorea ezberdina delako.

Page 17: 1c mikel nery unai

S-SAGUZARRA• Saguzarrak edo gau-enarak (Chiroptera) ugaztun hegalariak dira.

Saguzarren aurreko besoak hegal gisa garatu dira eta horregatik hegal egiteko gai diren ugaztun bakarrak dira, planeatzeko gai diren beste batzuekin alderatuta. Hegan egiteko modua hegaztienezberdina da, ez baitituzte besoak mugitzen, baizik eta behatzak. Behatzen artean mintz fin bat dago, patagio izenekoa. Chiroptera izena grezieratik dator (χειρ) "esku" eta pteron (πτερον) "hegal."

• Kalkulatzen da 1.100 bat espezie daudela mundu osoan zehar, hau da, ugaztun guztien %20a gutxi gora behera. Gorputzaren zati handi bat hartzen duen bihotz erraldoia dute, hegan egiteko energia ugari behar baitute. Euskal Herrian 25 espezie inguru daudela estimatzen da. Txikienek 29-33 mm. artean neurtzen dute eta 2 gramoko pisua dute; handienek berriz 1,5 metroko tamaina eta 1,2 kilogramoko pisua. Landare tropikal batzuek behar-beharrezkoa dute saguzarrak egotea, euren haziak hedatzeko modu bakarra eurek hedatzea delako.

Page 18: 1c mikel nery unai

T-TXIMINOA• Tximinoa Platyrrhini parvordena eta Cercopithecoidea

superafamiliako primateen izena da. Prosimioak edo hominoideakez diren primate guztiak tximinoak dira[1]. Egun 264 espezie dira sailkapen honetan.

Page 19: 1c mikel nery unai

U-UGAZTUNA

• Ugaztunak (Mammalia) ugatz-guruinak eta ilea duten ornodunentalde amniota homeotermoa da. Gehienak lurtarrak badira ere, badaude espezie urtarrak (zetazeoak, fokak...). Talde honetako 6.000 espezie baino gehiago ezagutzen dira, 1.200 genero, 152 familia eta 46 ordenatan banaturik, eta hainbat izaera eta forma har ditzakete. Bere tamaina 4 cm-tik hasi eta 30 metrorainokoa (baleak, esaterako) izan daiteke. Azala ilez estalita izan ohi dute gehienetan, eta gorputzeko tenperatura konstante eta altua daukate. Lau gorputz-adarrez osatuta daude gehienetan, eta arnasa beti biriketatik hartzen dute.

• Taxoi monofiletiko bat da, hau da, taldean dauden guztiek arbaso komun bakarra dute. Arbaso hau Triasikoan bizi izan zen, orain dela 200 milioi urte. Sinapsidoen kladoaren barruan daude, desagertutako pelikosaurio eta zinodontoekin batera.

Page 20: 1c mikel nery unai

Z-ZALDIA

• Zaldia (arra) eta Behorra (emea) ugaztun ungulatua da (Equus ferus caballus), Equus generoko 10 espezieetako bat. Zaldia bezatu izanaren garrantzia handia izan da ekonomian, batez ere garraioan. Zaldia garraiatzaile gisa erabili izan da, nahiz eta hainbatetan haragiiturri garrantzitsua izan den. Islandian esate baterako, Islandiako ponia bertako baldintzetan bizitzeko gai den azienda gutxienetarikoa da, eta horregatik zaldi haragiaren inguruko ohitura handia dago bertako sukaldaritzan.

• XX. menderarte zaldia armada ezberdinetan erabili izan da eta hainbat arbadak gaur egun ere zalditeria unitateak dituzte.

• Euskal Herriko berezko zaldi txikia Pottoka da.