2. biziaren jatorriaren teoriak

8

Transcript of 2. biziaren jatorriaren teoriak

Page 1: 2. biziaren jatorriaren teoriak
Page 2: 2. biziaren jatorriaren teoriak

Antzinako grekoetatik aurrera, berezko sorrerarena izan da idea nagusiena.

Aristotelesek aldezten zuen bazirela zatiki material batzuk hastapen aktibo bat zeukatenak eta hastapen hori izaki biziak sortzeko gai omen zela. Haren ustez, arrautza ernalduetan,lohian,haragi ustelduan eta argia zegoen tokietan hastapena zegoen.

XVII.mendean Van Helmontek ez zuen berezko sorrera defenditu bakarrik, baizik eta teoria frogatzeko esperimentuak ere proposatu zituen.

Mende horretan, Redik berezko sorreraren kontra jo zuen, eta haren faltsukeria frogatzen saiatu zen. Eta bere esperimentuetako batean haragi zatiak jarri zituen eta ikusi zuen hortik euli larbarik jaiotzen ez zela, beren amen arrautzetatik baizik. Hau da, gasa zati batez estalitako ontzietan, animalien gorpuak edo haragi zatiak jarri zuen eta hortik, euli larbarik jaiotzen ez zirela ikusi zuen. Ordea, ontziak estali gabe edukitzen baziren, euliek arrautzak haragian jartzen zituzten eta horik,euliak jaiotzen ziren. Redik ez zuen lortu berezko sorreraren teoria gezurtatzea.

XVIII.mendean, eztabaida handia izan zen bi joeren artean. Needhamek bere esperimentuen bidez frogatu zuen, mikrobioak berez sortzen zirela, ikusi baitzuen bizia agertzen zela haragi zukua zuten ontzi hermetikoki itxietan.

Spallanzanik berriz, pentsatzen zuen ontzi hermetiko horietan haizea ez zela behar bezala berotu, eta horregatik, hoziak izan zitezkeela.

Page 3: 2. biziaren jatorriaren teoriak

Pasteurren lanei esker, berezko sorrera behin betiko baliogabetua geratu zen eta biogenesia zabaldu zen, izaki bizi oro beste izaki bizi batetik datorralako hastapena. 1860 inguruan, Pasteurrek egin zuen bere zientzia aurkikuntza handienetako bat. Ondo ezagutzen zuen Redik eta Spallanzinik izandako arazoak eta esperimentu batzuk prestatu zituen berezko sorreraren hipotesia ezeztatzeko.

Horietako batean, airea kotoian zehar iragazarazi zuen,eta kotoian mikrobio asko harrapatuak geratzen zirela ikusi zuen. Zuku organikoak jarri zituen matrazeetan,irakiten jarri eta hermetikoki itxi zituen. Matraz horietako bat ireki eta gero, kotoian geratutako hondakinak txertatu zizkion. Azkenik, berriz itxi eta isurkaria usteldu egin zen.

Eta beste esperimentu batean, berriz ere hainbat matraz prestatu zituen zukuekin,matrazearen lepoa tolestu, irakinarazi eta hoztutzen utzi zituen. Airea ukitzen zuten arren, erakusgarriak geratu ziren,hondatu gabe.

Pasteurrek, bere argumentuekin, Spallanzaniren kontrako argudioen faltsutasuna frogatu zuen. Haren arabera, airea matrazean sartu ahal zen,baina ez berarekin zekartzan zatikiak, eta horietan zegoen matrazetako usteltzearen erantzule ziren mikrobioak.

Page 4: 2. biziaren jatorriaren teoriak
Page 5: 2. biziaren jatorriaren teoriak

Teoria endogenoen aldezleen iritziz, lehen biziak, planetan ziren kimika gaietatik sortu ziren,bilakaera kimiko konplexu baten bitartez. Haldane eta Oparin zientzialariek adierazi zuten 1923an, biziaren jatorriari buruzko lehen teoria.

Zientzialari hauen ustez, duela 3500 bat milio urte, metanoak, amoniakoak, ur lurrinak eta hidrogenoak Lurreko atmosfera osatzen zuten. Molekula bakun horiek, eguzkiaren irradazio ultrabioletek eta elektrizitate deskargek molekula bakun horiek trinkotu eta ugaritu, eta era askotako molekula organikoak sortzeaeragin zuten. Gero, Lurra hoztutzean, ozeanoraino eraman zituzten euriek eta bertan, pilatzen ziren. Ingurune horri, zopa primitiboa deitu zion Oparinek. Zoparen tenperaturak erraztu zituen molekulen arteko erreakzio kimikoak, eta pixkanaka izaki biziak osatzen dituzten molekulak eratu ziren. Molekula horiekoazerbatuak izendatu zituen Oparinek. Koazerbatu horiek bazuten bildukin bat,eta horrek, molekula organiko berriak hartzea ahalbidetzen zien, elikatzeko. Horrez gainera, bikoiztu eta beste koazerbatu batzuk sortu zituzten eta horrela, lehen forma gisa sortu zuten koazerbatuek.

Izaki horietako batzuek, fotosintesiaren prozesuak hasi behar izan zituzten klorofila erabiliz, atmosferako oxigeno kopurua gehitzeko eta goi atmosferan ozonoa sortzeko,honek, eguzkiaren irrada kaltegarrietatik babesten baitute.

Idea horiek ez zuten arrakasta handirik ikerlarien artean. Alabaina, 1953an, Urey eta Miller-ek, Haldane eta Oparin-en teorietatik abiatuta, teoriak posible zirela esperimentalki konprobatu nahi izan zuten. Eta horretarako, munti bat asmatu zuten.

Page 6: 2. biziaren jatorriaren teoriak

A giltzatik metanoa,amoniakoa,hidrogenoa eta ur-lurrina sartu zituzten. Bmatrazean ura irakinarazi zuten eta ekoiztutako lurrina C matrazera bidaltzen zuen, eta hor deskarga elektrikoa sortarazten zen. D giltzatik prozesuaren martxa behatzeko laginak ateratzen ziren.

Muntaia astebetez funtzionatzen eduki zuten. Eta denbora hori pasatu eta gero, B matrazean zegoena analizatu zenean, zenbait aminoazido eta izaki bizidunen metabolismoarekin erlazionatutako beste konposatu batzuk aurkitu zituzten.

Saiakuntza errepikatu egin zen aldaketa batzuk eginez. Azkenean, izaki bizidunen hogei substantzia lortu ziren. Eta ondorio bat atera zen:Lurraren ingurune-baldintzak saiakuntzan erreproduzitutaakoak baziren, posible zatekeela konposatu organikoen sintesia elementu eta konposatu inorganiko sinpleetatik abiatuz

Page 7: 2. biziaren jatorriaren teoriak

Teoria exogenoak bizitza gure planetara kanpotik iritsi zela aldezten dutenak dira. Teoria hauen aldezleen arabera, gure planetaz kanpo eraturiko gai organikoen heltzeak bultzatu zuen Lurreko bizitzaren sorrera.

Teoria hori sendotu egin dute Lurrera iritsi diren meteoritoetan aurkitu diren materia organikoen aurkikuntzek, kometen nukleoetan azaldu direnak, eta izar arteko hautsak. Horrek guztiak frogatzen du gai organiko horiek, Oparinen zopa primitiboan izan behar zutenen antzera, Eguzki sistemako planeten sorrera prozesuarekin bateratsu sintetizatu zirela, ez teoria endogenoek dioten bezala.

Richter eta Arrheniusek, 1865ean eta 1906an, bizitza panspermiatik datorrelako hipotesia aurkeztu zuten. Azken urteotan, teoria endogenoek izan dituzten eragozpenak direla-eta seguraski, gehiago dira bizitzaren jatorria, edo zenbait molekula organikorena behintzat, aminoazido eta base nitrogenatuena adibidez, kanpokoa delako iritzia duten zientzialariak.

1996An, Marteko arroketan forma biziak aurkitu direlako, areagotu egin du bizia Lurraz kanpokoa delako ideia.

Page 8: 2. biziaren jatorriaren teoriak

1 Zenbat teoria mota daude? Zeintzuk dira?

2 Teoria mota bat azaldu.

3 Urey eta Miller-en muntaia azaldu eta marraztu.