2 Gerra Mundial

12

Transcript of 2 Gerra Mundial

Page 1: 2 Gerra Mundial
Page 2: 2 Gerra Mundial

Bigarren Mundu Gerra gizateriak ezagutu duen guda garrantzitsuena izan da, munduko biztanleriaren %2 hila gertatu zelarik (56 milioi pertsona) horietako gehienak zibilak. 1939ko irailaren 1ean hasi zen (nahiz eta Asian 1937tik Japonia eta Txina gerran zeuden) eta 1945eko irailaren 2an amaitu zen.

Page 3: 2 Gerra Mundial

Bi alderdi lehiatu ziren: Aliatuak eta Ardatza.Ardatza osatu zuten herrialdeak: Alemania, Italia eta Japonia.

Ardatzari atxiki zitzaizkion beste herrialdeak: Eslovakia, Finlandia, Hungaria, Errumania, Bulgaria, Kroazia eta Tailandia.

Aliatuak: Hasiera batean Ardatzaren kontra aritzeko elkartu ziren bi herrialdeak Frantzia eta Erresuma Batua izan ziren. Ardatzaren

erasoen ondorioz Aliatuei atxiki zitzaizkien herrialdeak Polonia, Danimarka, Norvegia, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo,

Jugoslavia eta Grezia . Commonwealtheko herrialdeek ere parte hartu zuten, hala nola Australia, Kanada, Hegoafrika eta Zeelanda Berria. Ardatzaren Japoniarekin bategiteak Txinarekin ituna ekarri

zuen, eta Ardatzaren erasoak jasan ondoren Sobietar Batasuna ere batu zitzaien. Estatu Batuak 1941eko abenduaren 7an sartu ziren gerran Ardatzaren kontra Pearl Harboreko erasoaren ondorioz. Neutralak: Europan herrialde hauek mantendu ziren neutral:

Irlanda, Espainia, Portugal, Suedia, Suitza eta Turkia.

Page 4: 2 Gerra Mundial

Bigarren Mundu Gerrak zibilen gainean jarri zuen sufrimenduen parte handiena: judutar, homosexual, ijito, eslaviar eta ezinduen kontzentrazio esparrutan biltzea Alemaniaren aldetik; japoniarren kontzentrazio esparrutan biltzea Estatu Batuetan; Txinako biztanleriarengan eragindako sarraskiak Japoniar soldaduen aldetik; gizakien gaineko esperimentazio zientifikoak mediku nazi eta japoniarren aldetik; zibilen kontrako airetiko bonbardaketak, lehenengo Ardatzen partetik Rotterdam eta Londresen, eta gero Aliatuen partetik Tokyo, Dresde edota Hanburgen, besteak beste; eta lehenengo aldiz bonba atomikoaren erabilpena, Estatu Batuen aldetik, Hiroshima eta Nagasakiren kontra.

Page 5: 2 Gerra Mundial

Gerrarako bidea

Eskuarki, Bigarren Mundu Gerrako azken kausatzat Alemaniak Polonia inbaditzea eta Japoniak Ozeano Bareko hainbat puntuari (AEBei eta kolonia britainiar zein herbeheretarrei) eraso egitea jotzen dira. Nolanahi ere, gerrara eraman zuen bidea luzeagoa izan zen.

Page 6: 2 Gerra Mundial

EuropanLehen Mundu Gerraren ostean, Versaillesko Itunean, herrialde garaileek zigor ekonomiko eta politiko larriak ezarri zituzten herrialde garaituen

gainean. Alemanian, jende askoren ustez bidegabekeriak eta umilgarriak izan ziren. Weimar Errepublikako agintariak zigor horiek

arrazoizko egoerara eramaten saiatu ziren arren, 1929ko krakak eragin zuen krisialdia zela medio, ahalegin horiek guztiak alferrikakoak izan

ziren.Zilegitasun txikiko errepublika horretan, krisialdi ekonomikoan itota,

jende askok sistemaren kontrako alderdietara jo zuen. Arrakastatsuena Adolf Hitlerren alderdi nazia (NSDAP) izan zen. Hitlerrek 1933ko

urtarrilaren 30ean hartu zuen boterea Alemanian. Mein Kampf (Nire borroka) liburuan adierazi zuen bezala, bere helburua Versaillesko Ituna

iraultzeaz gain, Alemaniarako etorkizun loriatsua eta oparoa lortzea zen. Horretarako, Alemaniaren inguruko lurraldeak (Lebensraum -

Bizitzeko tokia) konkistatu eta alemaniar bihurtu nahi zituen.Versaillesko Itunaren aurkako pausoak eman zituen ondorengo hiru urtetan: Sarre berriro okupatu zuen (1935) eta Rhin ondokoa berriz

militarizatu zuen (1936ko martxoan).

Page 7: 2 Gerra Mundial

Lurralde berriak bereganatzeari ekin zion orduan. Austria (Anschluss) 1938ko martxoan batu zuen Alemaniarekin. Bigarrenik, Txekoslovakiako Sudeteetan bizi ziren 3.000.000 alemaniarrei laguntza eskatu zien Alemaniarekin bat egiteko. Gerraren beldurrez, Municheko Konferentzia 1938ko irailean) Erresuma Batuak eta Frantziak Hitlerren nahien aurrean amore eman zuten, Alemaniak Europan aldarrikapen gehiagorik egingo ez zuelakoan. Chamberlain Erresuma Batuko atzerri aferetarako ministroak ituna "garaiko bakea" zela adierazi arren, 1938ko urrian gainerako Txekoslovakiari eraso zion Hitlerrek.

Page 8: 2 Gerra Mundial

Hitlerren hitza nolakoa zen ikusita, Frantziak eta Erresuma Batuak 1939an Poloniari laguntza eskaini zioten Alemaniak eraso eginez gero. AEBek, halere, ez zuten bat egin, politika isolazionista ohikoari eutsita. Sobiet Batasunak, nazien jomugan egon arren, 1939ko abuztuaren 23an elkarri ez erasotzeko hitzarmena sinatu zuen Alemaniarekin.Poloniaren aurka, eta, behar izanez gero, Erresuma Batua eta Frantziaren kontra ere egiteko prest, Hitlerrek 1939ko irailaren 1ean Poloniari eraso egin zion. Ondorioz, Frantziak eta Erresuma Batuak ere gerra deklaratu zioten. Erresuma Batuak Britainiar Inperio osoa zekarren berekin batera, baita Commonwealtheko kide gehienak ere.

Page 9: 2 Gerra Mundial

AsianNagasakiko bonba atomikoaren ondorioz sortutako onddo formako lainoa 18.000 metroko garaierara iritsi zen 1945eko abuztuaren 9ko goizeanVersalleseko Hitzarmenean botere kolonial gisa harturik, Japoniako politiko eta militar askok Asia konkistatzeko eta batzeko eskubidea aldarrikatu zuten. Hori zela eta, Mantxuria 1931n eta Txina 1937an inbaditu zituen Japoniak.

Page 10: 2 Gerra Mundial

Bigarren Txino-Japoniar Gerra hori 1937ko uztailaren 7an hasi zen hain zuzen ere. 1931tik bere menpe zegoen Mantxuriatik eraso zuen Japoniak. Lehengo aurrerapenak Shangai hirian moteldu ziren, nahiz eta abendurako japoniarren eskuetan erori. Nanjing hiriburua ere hartuta, txinatar nazionalistek Chongqingera mugitu zuten gobernua gerra bukatu arte.

Nanking hirian egundoko sarraskia burutu zuten japoniarrek, hilabetean 300.000 lagun garbitu baitzituzten.

Ameriketako Estatu Batuen eta Erresuma Batuen erreakzioa Txinari (Kuomintangi hain zuzen ere) laguntza ekonomiko eta militarra igortzea izan zen. 1940tik aurrera, Japoniaren aurkako enbargoa ere ezarri zuten abian.

Page 11: 2 Gerra Mundial

1939: Gerraren hasiera EuropanPoloniaren inbasioaEuropan gerra 1939ko irailaren 1ean hasi zen, Alemaniak Poloniari eraso egitean. Hitlerren asmoak Danzig hiri askea (non alemaniarrak eta poloniarrak bizi ziren) menderatzea eta hiri hau Alemaniarekin lotzeko korridorea lortzea izan ziren. Nazioarteko komunitatearen aurrean, mugan aldez aurretik prestatutako gatazka erabili zuen. Irailaren 3an, Erresuma Batuak zein Frantziak gerra deklaratu zioten Alemaniari. Erresuma Batuak itsas blokeoa ezarri arren, ez Londresek ez Parisek ez zuten Alemania inbaditzeko gogo sendorik erakutsi. Frantzia, motel mugituta, Sarren burutu zuen eraso txiki bat. Poloniari laguntzeko troparik ez zuten igorri.

Page 12: 2 Gerra Mundial

Bitartean, Polonian, armada alemaniarrak Blitzkrieg edo Tximista Gerra burutu zuen. Estrategia militar horretan, hegazkineriak gogor bonbardatu ondoren, lurreko armadak, batez ere gerra-gurdiek, ustekabean egiten du eraso. Alemaniarrek hiri eta gune estrategikoak hartuta, armada poloniarrak, lurraldean sakabanatuta eta elkarrekin bat egin gabe, pixkanaka pixkanaka amore eman zuen. Varsovia irailaren 27an erori zen, eta azken tropa poloniarrak urriaren 6an errenditu ziren.