Afganistango gerra

35
AFGANISTAN

Transcript of Afganistango gerra

AFGANISTAN

Afganistan Asiako lurralde menditsu bat da, oso pobrea, etnia askotakoa (musulmanak dira nagusi, hala ere), eta opioaren kultibadorea. Errepublika Islamdarra da, Himalaia eta Kaspiar Itsasoaren arteko eremuan kokatutakoa. Hiriburua Kabul da.

AURREKARIAK-Britania Handiarengandik independentzia lortu zuen 1919an eta 1973an estatu-kolpe batek Mohammad Zahir Shah-ren monarkiarekin amaitu zuen eta errepublika bat ezarri zen.

-1978an Apirileko Iraultza gertatu zen, eta gobernu komunista bat ezarri zen, Nur Mohammad Taraki-k aginduta.

-1979an Afganistango sobietar gerrak hartu zuen leku. SESBen armada eta mujahidinen (gerrilari musulmanen) arteko gatazka armatua izan zen eta hamar urte iraun zuen. AEB ere nahastu zen eta horregatik Gerra Hotzaren azkenetako krisitzat hartu zen. Milioi bat eta bi milioi afganiar artean hil ziren.

-1988an Genevako Hitzarmenean AfganistanenGaraipena aldarrikatu zen eta sobietar armada erretiratu egin zen (Mikhail Gorbatxov-en aginduz). Mujahidinek garaipen politikoa lortu zuten. Ondoren Gerra Zibila etorri zen (1992-1996).

GERRA AFGANO-SOBIETIKOA

-1979an Taraki asesinatua izan zen eta sobietarrek Afganistan inbaditu zuten abenduan.-NBEren Batzar Nagusiak inbasioaren aurkako protesta egin zuen ebazpen baten bidez eta AEBek boikot egin zieten Moskuko 1980ko Udako Joku Olinpikoei.-Inbasioaren aurkako erresistentzia oso handia izan zen. Herrialde askotako musulmanek mujahidinekin bat egin zuten. Hauek AEB, Pakistan Saudi Arabia,Erresuma Batua eta Txinaren laguntza zuten. AEBek diru asko eman zion CIAri,hauek mujahidinei lagun ziezaien eta “Cyclone Operazioa” antolatu zuen mujahidinen armak hobetzeko asmoarekin.-Lehenbiziko urteetan sobietarrek hiriak eta komunikazio ardatz garrantzitsuenakkontrolatzen zituzten baino herrialdearen zati handi bat mujahidinen eskuetan zegoen.-1985eko martxoan Mikhail Gorbatxov SESBeko agintari bihurtu zen eta AEBk lur gehienak kontrolatzen zituela ikusirik, 1988an tropak erretiratzea erabaki zuen eta Afganistanen Garaipena aldarrikatu zen. 1989an amaitu zen erretreta.

Sobietar soldadu bat zaintzaldian (1988)

Sovietar tropak Afganistandik erretiratzen 1988an

TALIBANAK1994an sortu zen Afganistanen hegoaldean talibanak (ikasleak) izeneko talde armatu bat, bertako agintariak agintetik kentzeko asmoz. Ezegonkortasun handiko aldi batean sortu ziren, eta hirietan bertan egiten zituzten ekintza armatuak. Taldeko gehienak ikasle islamikoak ziren. Beraien helburua nazionalitate islamikoko gobernu bat eratzea zen. Afganistaneko herritar gehienak talibanen alde zeuden, uste baitzuten lurraldea egonkortu zezaketeela. 1996an talibanek Kabul hiria hartu zuten eta azken presidente komunista hil zuten.2001ean gobernutik bota zituzten, baina 2004tik aurrera talibanak berrantolatzen hasi ziren, beren herrialdeko hegoaldeko mendietan. Mullah Mohammed Omar izan zen sortzailea eta egungo burua.

Talibanak

Mullah Mohammed Omar

AL QAEDA1996an Osama bin Laden eta bere erakunde Al Qaeda-k (1988an sortutakoa) talibanek kontrolatzen zuten lurralde hura beren ekintzetarako oinarri bezala erabiltzen hasi ziren. Al Qaedak soldaduak entrenatzeko, armak inportatzeko, beste talde batzuekin harremanetan jartzeko eta ekintza terroristak planeatzeko leku bezala erabili ahal izan zuen Afganistan. “Qaeda” hitzak “oinarria” esan nahi du arabieraz. 1995an Oklahoman atentatu bat egin zuen bin Ladenek, baita AEBeko embajadan ere (1998an). Jimmy Carter presidenteak bin Laden emateko eskatu zion Afganistani.

Nairobi-ko AEBeko embajadaren aurkako atentatua (1998)

Oklahoma-ko atentatua (1995)

Osama bin Laden (1957-2011) arabiar diruduneta Al-Qaeda erakunde terrorista islamdarrarenburua izan zen. 1979an Afganistango erresisten-tziarekin bat egin zuen. Al Qaeda antolatu zueneta mundu osan zehar egindako hainbat erasoterroristaren erantzuletzat jotzen dira, haien artean 2001eko irailaren 11ko New YorkekoWorld Trade Centerren zein Pentagonoaren kontrako erasoa. 1994an pasaportea kenduzioten bin Ladeni baina Afganistanen ezkutatzealortu zuen.2011ko maiatzaren 1ean Barack Obama presi-denteak Osama bin Ladenen heriotzaren berri eman zuen. Antza denez, Itsas Armadakoek etaCIAko hainbat agenteek tirokatu zuten bera eta berarekin zeuden kideak.

2001eko irailaren 11ko New Yorkeko atentatua

AFGANISTANGO GERRA(2001-GAUR EGUN)

NOIZ ETA ZERGATIK HASI ZEN?

Afganistaneko Gerra 2001eko urriaren 7an hasi zen, iraileko New York-eko Dorre Bikien atentatuengatik. Hala ere, irailaren 10eanjada Bush-en administrazioak Afganistaneko erregimen talibana suntsitzeko plan bat antolatu zuen, Afganistanek Osama bin Laden emateari uko eginez gero. Atentatuaren ondoren, bi helburu zirelaeta joan ziren AEBeko tropak Afganistanera:-Osama bin Laden eta Al Qaeda-ko beste kide batzuk bilatzea etaatxilotzea, epaitzeko-Talibanak boteretik kentzea, Al Qaedako kideei babesa ematenbaitzien. Hala ere, uste da inbasioaren arrazoi nagusia lurralde horretako petrolioa eta gas naturala lortzea zela.

OPERAZIO MILITARRAKHerrialdea kontrolatzeko bi operazio militar hasi zituzten:

-Askatasun iraunkorra operazioa: AEBk zuzendutako Pakistango mugan dauden hegoalde eta ekialdeko eskualdeetan egindako kanpaina da. -Segurtasuna Bermatzen Laguntzeko Nazioarteko Indarra (ISAF, ingelesez): Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak 2001ko abenduaren amaieran sortu zuen Kabul eta inguruko zonak aseguratzeko asmoarekin. Hala ere, 2003tik Aurrera Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen kontrolpean egon da.

Deltako soldaduak Afganistaneko herritarrak bezala jantzita

INBASIOA

Inbasioan, AEBk eta Erresuma Batuak hegazkinak erabili zituzten airez talibanen aurka bonbardeoak egiteko eta Iparralde Aliantzaren laguntza izan zuten. 2002an estatubatuar, britainiar eta kanadar infanteria sartu zen, beste hainbat aliaturekin batera. Geroago, NATOko tropak ere batu zitzaizkien. Hasierako erasoaldiak talibanak boteretik kendu zituen, baina hauek berriro berreskuratu zuten beraien indarra.

Urriaren 7an AEBk talibanak euden lekuak bonbardeatzen hasi ziren.,

Bonbardeaketan eskuin besoa, ezker eskua eta bi begiak galdu zituen 10 urteko ume afgano bat.

GERRAREN BILAKAERA2001: 2001ko azaroaren 13an, Iparraldeko Aliantzak Kabul (hiriburua) hartu zuen, ia inolako erresistentziarik jaso gabe talibanen aldetik. Horrela muturreko erregimenaren amaiera iritsi zen eta Hamid Karzai jarri zuten presidente. Hala ere, oraindik ez zuten bin Laden harrapatuta.

2002: talibanek atzera egin zuten eta Pasthun aldeko zonan militante gehiago biltzen aritu ziren. Hala ere egin zituzten eraso batzuk.

Hurrengo urteetan gerrak aurrera egin zuen eta NATONeko kide asko hil ziren, horrela talibanek lur gehiago lortu zituzten.

Ipar Aliantzako soldaduak Kabul talibanengandik libratu ondoren ospatzen

2002an ordura arte gosek hiltzen uzten ari ziren talibaneijanaria ematen hasi zitzaien espetxe batzuetan.

2004: Otsailean Konstituzio berri bat onartu zen eta urte bereko urrian historiako lehen hauteskunde demokratikoak egin ziren. Hamid Karzai izan zen garailea (gaur egun ere bera de Afganistango presidentea).

2006: Uztailaren amaieran NATOk lurraldearen hegoaldea bere mende hartu zuen eta honekin batera, zona horietan gatazka gehiago sortu ziren, baita atentatu batzuk ere.

2007: lurraldearen hegoaldean talibanen hainbat eraso egon ziren. Otsailaren 27an Bragam izeneko base amerikanoaren aurkako atentatu bat egin zuten eta 18 pertsona hil ziren.

2008: Otsailaren 17an Kandahar hirian atentatu lazgarri bat gertatu zen. 80 pertsona hil ziren eta hainbat zauritu. Abuztuaren 19an, Kabuletik hurbil, talibanen tranpa batean hamar soldado frantzes hil ziren. Urrian oraindik gerrak jarraitu egiten du, oraindik aldaketa handirik gabe.

Hamid Karzai, Afganistaneko presidentea

2008an Kandahar-ren harrapatutako talibanak

2009: 2001eko inbasiotaren ondoren urterik odoltsuena izan zen. Talibanen berragerpenak lurralde osoan geroz eta eraso gehiago eragin zituen, eta Afganistaneko tropetako eta beste herrialdeetako tropetako soldadu asko hil ziren. Maiatzean, Etxe Zuriak aldarrikatu zuen ez ziola lurraldea bonbardeatzeari utziko, Urria izan zen urteko hilabeterik odoltsuena. Urriaren 4an zortzi soldadu amerikar hil ziren eraso taliban batean eta beste hainbat eraso egon ziren. 2009ko abenduaren 1ean, AEBko gobernuak NATOri 10.000 soldadu gehiago bidaltzeko eskatu zion. Beste 30.000 bildaiko zituzten 2010ean.

GERRA AZKEN URTEETAN

Talibanen presentzia 2009an

AEBko tropek egindako eraso batean zauritutako haur afgano bat

2010: aurreko urtea bukatu zen bezelaxe, bortizkeriaz, hasi zen. Urtarrilaren 18an talibanak Kabul-en erdialdea behin eta berriz erasotu zuten. 2010eko urtarrilaren 28an Londresen

“Afganistani buruzko Konferentzia Internazionala” hasi zen, eta lau sesiotan banatu zen segurtasunari, aginteari eta garapenari eta gizarteari buruz hitz egiteko. Inguruko eta nazioarteko herrialdeen parte hartzea Afganistango berreraikuntzan ere diskutitu zuten.

Otsailean, NATOeko tropek eta Afganistaneko tropek Helmand probintziako talibanen aurkako ofentsiba garrantzitsu bat egin zuten.Maiatzean, talibanek Bargi Matal hartu zuten, Pakistaneko fronteratik gertu dagoen zona bat. Hala ere, aliatuek laister errekuperatu zuten.

2010ko urtarrilaren 18an talibanek Kabul hiriburua behin eta berriz eraso zuten

Afganistani buruzko Konferentzia Internazionala 2010 (Londres)

2011: Maiatzean Osama bin Laden-en heriotzaren berri eman zuten. Ekainean Obaman 10.000 soldadu erretiratuko zituela esan zuen urtea bukatu baino lehen, eta beste 23.000 2012ko uda baino lehen. Horrela, 80.000 soldadu geratu ziren Afganistanen.Kanadak bere tropa guztiak erretiratu zituen. Hala ere, oraindik gatazka dexente jazo ziren.

2012: 2011 bukaeran Afganistaneko Fronte Nazionala (NFA ingelesez) sortu zen, talibanek boterea berreskuratzea eragozteko. 2012ko lehen lau hilabeteetan AEBen tropen inguruan hainbat gatazka gertatu ziren eta horrek elkarrekin lanean ari ziren Afganistaneko eta NATOko tropen artean mesfidantza sortu zuen. Maiatzaren 2a, Afganistaneko presidente Hamid Karzaik eta AEBko presidente Barack Obamak lankidetza hitzarmen estrategikoa adostu zuten Afganistaneko Errepublika Islamdarraren eta AEBren artean. Esaten dute 2014rako tropa gehienak Afganistanetik aterako dituztela.

Amerikarrak Afganistaneko herritar baten gainean beraien bandera ezartzen

Maiatzaren 20 (Chicago)