2000ko urriaren 7koa B eredua · Giza eskubideen aldeko taldeek errepresioaren aurrean berehala...

16
AZTERKETAREN PUNTUAZIOA ETA DENBORA BANAKETA Ahozkoaren ulermena ariketa burutu ondoren, 2 ordu eta 20 minutu dituzu idatzizko azterketa hau egiteko. Denbora nahi duzun moduan banatu eta azterketa nahi duzun ordenan egin dezakezu baina hona, ariketen puntuazioekin batera, aztertzaileek pentsa- tutako denbora banaketa: Puntuazioa Puntuazioa Proposaturiko Azpiatala gehienez gutxienez denbora Azterketaren formatua gainbegiratzeko --- --- 3 min. 1. IDAZLANA Idazlana 25 15 55 min. Ortografia 5 1 2. ESALDIAK BERRIDATZI 5 2,5 3. SINONIMOAK EMAN 5 2,5 25 min. 4. IRAKURMENA 10 5 45 min. Egindako lana gainbegiratzeko --- --- 12 min. Denera 50 29 2 h 20. Idatz ezazu garbi eta tintaz: aztertzaileek ez dute irakurri ezin dena zuzenduko. Ariketa guztietan atera behar da gutxieneko puntuazioa azterketa gainditzeko. 2000ko urriaren 7koa B eredua 1. deitura: ................................................................................. 2. deitura: ................................................................................. Izena: ................................................................................. NA zenbakia: .................................................................................

Transcript of 2000ko urriaren 7koa B eredua · Giza eskubideen aldeko taldeek errepresioaren aurrean berehala...

AZTERKETAREN PUNTUAZIOA ETA DENBORA BANAKETA

Ahozkoaren ulermena ariketa burutu ondoren, 2 ordu eta 20 minutu dituzu idatzizkoazterketa hau egiteko. Denbora nahi duzun moduan banatu eta azterketa nahi duzunordenan egin dezakezu baina hona, ariketen puntuazioekin batera, aztertzaileek pentsa-tutako denbora banaketa:

Puntuazioa Puntuazioa ProposaturikoAzpiatala gehienez gutxienez denboraAzterketaren formatuagainbegiratzeko --- --- 3 min.1. IDAZLANA

Idazlana 25 15 55 min. Ortografia 5 1

2. ESALDIAK BERRIDATZI 5 2,53. SINONIMOAK EMAN 5 2,5 25 min. 4. IRAKURMENA 10 5 45 min. Egindako lana gainbegiratzeko --- --- 12 min. Denera 50 29 2 h 20.

Idatz ezazu garbi eta tintaz: aztertzaileek ez dute irakurri ezin dena zuzenduko. Ariketaguztietan atera behar da gutxieneko puntuazioa azterketa gainditzeko.

2000ko urriaren 7koaB eredua

1. deitura: .................................................................................

2. deitura: .................................................................................

Izena: .................................................................................

NA zenbakia: .................................................................................

2

1. Zein dira aurrera begira Karlos Argiñanok dituen asmoak?

a) Orain arte beti erderazko saioak egin dituenez, aurrerantzean euskaraz aritzea.b) ETBtik pasatu ondoren TVE edo Tele 5ra bueltatzea.c) EEBBetan programa batekin hasteaz gain ETBn gauzak txukun egitea.d) EEBBetan programa bat egitea.

2. Ba al daki ingelesez Karlos Argiñanok?

a) Ez, baina Brasilen egin ditu saio batzuk eta jakinmin handia sortu dute.b) Ez, baina subtituluen bitartez egin liteke saioa.c) Ez, baina oraintxe ari da Brasilgo lagun batek egindako saio xelebrea ikusten

eta kuriosoa iruditu zaio.d) Oraindik ez da EEBBetara iritsi, baina ingelesez moldatzen da.

3. Zer moduz moldatzen da euskaraz?

a) Ondo, bere amak sei seme-alabei irakatsi baitzien.b) Gazteleraz hobeto, bere ama-hizkuntza baita.c) Erabiltzen duen euskara oso akademikoa ez izan arren, bere sei seme-alabekin

aritzeak asko lagundu dio.d) Bere euskara oso jantzia ez bada ere, euskaldunek ondo ulertzeko moduan

arituko omen da.

4. Nola moldatuko da erdal esamoldeak euskaraz esateko?

a) Dagoeneko ari da euskal esaera zaharrak sartzen.b) Horretan ez du arazorik; gauza bat ezin badu euskaraz esan gazteleraz esango

du.c) Arazo bat baino gehiago izango du, gauza horiek ezin dira literalki itzuli eta.d) Oraindik hitzez hitz ezin dira itzuli horrelakoak, baina poliki-poliki lortuko du.

5. Lan handia egiten al dute gidoigileek?

a) Ez; berak bakarrik egin ditzake 100 saio.b) Ez, ASEGARCE atzean egoteak konfiantza handia ematen baitio.c) Bai; inprobisatzeko joera handia du eta honek asko zailtzen du gidoigileen lana.d) Bai; 3.500 saio egiteko bere atzean dagoen taldeak lan handia egin behar du.

Aukera itzazu erantzun egokiak eta jar itzazu dagozkien letrak ondoko laukietan:

1 2 3 4 5

AHOZKOAREN ULERMENA IAHOZKOAREN ULERMENA I

3

6. Ikusten al dute gizonezkoek Karlos Argiñanoren programa?

a) Ez, zaila baita gizonezkoak ikustea bere saioan.b) Bai, askok. Hemengo gizonak sukaldari onak izan arren, lauzpabost gauza

egiten dituztelako bakarrik.c) Beste leku batzuetan ez bezala, Euskal Herrian gizonezko askok ikusten dute

bere saioa.d) Gizonezko gutxik ikusten badute ere, hauek txukun aritzen dira sukaldean.

7. Zein da Otorduan saioak egiten duen ekarpenik handiena?

a) Bat hauxe izango litzateke: betiko produktuak ideia berriekin nahastuz erreze-tarioa zabaltzea.

b) Batez ere errezetarioa zabaltzea.c) Hiru: betiko produktuak erabiltzea, garaian garaiko produktuak erabiltzea eta

errezetarioa zabaltzea.d) Bi dira: produktu ekonomikoak erabiltzea, eta betiko osagaiekin ideia berriak ematea.

8. Zer dio saioaren iraupenari buruz?

a) Ordubete gehiegitxo dela eta ordu laurdenerako, berriz, gauza asko.b) Ordu laurdeneko iraupena ongi iruditzen zaiola, luzeegiarekin jendea aspertu

egiten baita.c) Bere saioaren helburu bakarra jendea entretenitzea denez, hamabost minutu

nahiko dira.d) Ordu eta laurden neurri egokia dela; ez luzeegia, ez laburregia.

9. Nolako arrakasta izan du Argentinan?

a) Bera Argentinara joan zenean, bakarrik aritzen zen telebistan; orain, berriz,sukaldaritza saio ugari dago.

b) Dagoeneko Argentinan informatiboekin konpetitzen du, audientziei dagokienez.c) Datorren astean Martin Fierrok sari bat emango dio. Espainiako TP sarien

antzekoa da.d) Informatiboetan oso maite dute, eurekin bakarrik lehiatzen baitu.

10. Zer dio bere liburuei buruz?

a) Argentinan argitaratutako liburuekin lau milioi saldu dituela.b) Hiru liburu publikatu dituela eta 4.000.000 saldu dituela.c) Hogeita hamazazpi liburu egin dituela, baina hiru baino ez dizkiotela publikatu.d) Orain dela gutxi jakin duenez, lau milioi liburu saldu dituela Argentinan.

Aukera itzazu erantzun egokiak eta jar itzazu dagozkien letrak ondoko laukietan:

6 7 8 9 10

AHOZKOAREN ULERMENA IIAHOZKOAREN ULERMENA II

4

1. Argi idatzi behar da, eta albait garbien.

2. Idazlanak gutxienez 300 hitz izan behar ditu.

3. Idazlanaren kalifikaziorako ondoko hiru alderdi hauek izango dira ardatz:a) gaiaren eraketa eta garapena;b) hizkuntzazko aberastasuna eta zehaztasuna;c) zuzentasuna.

4. Lehen orrialde hau gidoia egiteko, apunteak biltzeko... erabil dezakezu. Ez dazuzenduko.

5. Hurrengo orrialdeetan bi gai proposatzen zaizkizu, bat aukeratu eta garatzeko.Gaiak garatzeko laguntza moduan dossier bana eta puntu batzuk (galderak,gogoetak, iri tziak...) ere badituzu. Ez dira nahitaez kontuan hartu beharrekoak; zukzeuk aukeratutako bestelako ikuspuntu edo alderdi batzuetan oinarriturik egindezakezu.

ZIRRIBORROETARAKO ORRIA

1. IDAZLANAIDAZLANA

5

Orri honetan dituzun testuak irakurri ondoren, idatz ezazu gaiari buruz (300 hitz,gutxienez). Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

• Bizio txarra al da erretzea?• Tabakoa: onartutako droga?• Erretzaileen eta ez erretzaileen eskubideak aurrez aurre.• Erretzeak sortutako gaixotasunak.• Gaztetxoak eta tabakoa.

TABAKOZALETASUNAGAIA

❏ Gobernuak %10 igoko du tabakoaren

salneurria

Eusko Jaurlaritza, 1996

Tabakorik gabe, minbiziak

sorturiko hilkortasuna %30

jaitsiko litzateke

Miren, erretzailepasiboa:

“Nire ingurukoen keaezin dut jasan”.

JESUS MARI. 18 URTE:«NAHI DUDANEAN UTZIKODIOT ERRETZEARI»

Joserra, 36 urte:

“Bost aldiz saiatu

naiz erretzeari

uzten”

Aitor, 26 urte:“Badira tabakoabaino gauza arris-kugarriagoak”

6

INTERNETGAIA

ALFONSO, 49 URTE:"INTERNETI ESKER, EGUNERO HITZEGITEN DUT AEBETAN DAGOENALABAREKIN"

JULIAN, 70 URTE:"INTERNET? ENTZUN BAI,BAINA EZ DAKIT HORI ZER

DEN; BEHAR ERE EZ"

Unai, 20 urte:"Azken diskoa Interneten

bidez lortu dut"

JOXE MIEL, 36 URTE:

"ESKATU GABEKO PUBLIZI-

TATEAK GURE POSTA ELEKTRO-

NIKOA BLOKEATZEN DU"

Dolores, 57 urte:"Pasa den hilean 22 milapezetako telefono fakturaheldu zitzaigun, semearenInternet dela eta ez dela"

@

Orri honetan dituzun testuak irakurri ondoren, idatz ezazu gaiari buruz (300 hitz,gutxienez). Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

• Internet: etorkizunerako atea?• Merkataritza tradizionalari kalte egingo al dio Internetek?• Lehen pentsaezinak ziren gauzak errealitate bihur ditzake Internetek.• Erabilera okerrak anitz eta arriskutsuak dira Interneten.• Internetekin gaixotu denik ere bada.

7

______________________________________________________________________

8

9

10

Ariketa honetan ematen zaizkizun esaldiak beste modu batez adierazi behardituzu. Horretarako azpiko esaldia osatu behar duzu. Behean agertzen den esaldizatitxoak aurretik edo atzetik puntuak baldin baditu, zerbait idatzi behar da horri lotuta.

Adibidez:

...takoan etorritakoan

Punturik ez badu aparteko hitza da. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goikoesaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldibakar bat osatuz. Adibidea:

0. Etxetik irten eta berehala hasi zuen euria.

Etxetik irten bezain laster hasi zuen euria.

1. Umeek helduek baino lasaiago hartzen dute bizimodua. Hori diote adituek.

.....................................................................................................................................

.............................. bezain ........................................................................................ .

2. Asteburua igarotzeko aterpe hura zen tokirik aproposena. Lagun batzuek esandajakin nuen.

.......................................................................................................... baino ................

................................................................................................................................... .

3. Gauzak hasiera-hasieratik argi eta garbi azaldu ezean, gero arazoak ager daitezke.

.....................................................................................................................................ez ............................................................................................................................. .

4. Gurasoei dagokie seme-alaben heziketaz arduratzea eta ez besteri. Hori aurpegiratuzion.

................................................................................. gurasoen ...................................

................................................................................................................................... .

5. Nola esan dezake pertsona heldu batek umekeria hori?

.............................................................................................................................. ere!

6. Umeek telebistaren aurrean horrenbeste denbora ematearen arrazoien arteanbakardadea dago.

.....................................................................................................................................

.............. ...etako ....................................................................................................... .

7. Hainbaten ustez, telebistak umeak entretenitzeko baino ez du balio.

.....................................................................................................................................

......................................................... ezertarako ....................................................... .

2. ESALDIAK BERRIDATZIESALDIAK BERRIDATZI

11

8. Asko dira istripu hura nola gertatu zen esango dizuten lekukoak.

.....................................................................................................................................

............................................................................................................................ dizu.

9. Azterketari guztiek gainditu zuten azterketa. Horregatik pentsatu genuen errazegiaizan zela.

.....................................................................................................................................

.................................................................. pentsarazi .............................................. .

10. Behar den unean esan beharrekoak isiltzen dituenak gero ez dauka kexatzerik.

.....................................................................................................................................

................................................................................... kexa ...................................... .

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo egoki bana jarri beharduzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Sinonimobat baino gehiago emanez gero, denek izan behar dute zuzenak.

1. Seigarren pisuraino ez igotzearren otarrean jaisten zizkienotartekoak, sokatik zintzilik.

2. Sutan jartzean probatzen da nolakoa den eltzea .

3. Irabazi guztiak edaritan eralgitzen zituen, etxekoak nolabizi ziren axola ez zitzaiola.

4. Azkenik iritsi dute aspaldidanik bila zebiltzan helburua.

5. Beti ari da mainaka, baina ondo bizitzeko lain irabazten du.

6. Erbesteko ikertzaileak geure herrikoak baino hobetohartzen omen ditugu.

7. Oinarri irmoen gainean jaso zuten aurten laurehun etaberrogeita hamar urte beteko dituen eliza.

8. Gizon apala genuen aitona, inoiz harrotzen ez zena.

9. Bete-betean harrapatu zituzten ebasleak , harribitxiakeskuetan zeuzkatela.

10. Sakeletan ondo begiratzeko esan zidan, txanponen bataurkituko nuela eta.

3. SINONIMOAK EMANSINONIMOAK EMAN

12

Ondoko testua arretaz irakurri eta atzean datozen galdera guztiak erantzunitzazu. Erantzun okerrengatik ez da punturik kentzen; kalifikazioa erantzun zuzenenaizango da.

HERRI AUTOKTONOAK MULTINAZIONALEN KONTRA

EEz da erraza gertatutakoa azaltzea. Geure izena besterik ez zitzaigun geratu:Amungue. Mendiak, ibaiak, basoak... Freeport enpresarenak eta gobernuarenakdira orain. Ez daukagu ezer”. Irian Jaya-ko, Indonesiako Mendebaldeko Papuako

zahar baten hitz horiek, Survival International Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE)jasoak, munduko milioika indigenaren sentimenduak ematen dizkigute aditzera. HainbatGKEren, Nazio Batuen, Europako parlamentario eta senadore estatubatuarren esanetan,azken hogeita hamar urte hauetan, gure planetako “lehen” biztanleei lurrak kutsatu etaleku sakratuak suntsitu egin dizkiete, eta hainbaten gainbehera fisikoa edo heriotzaeragin. Hori guztia, gainera, inola ere aprobetxatuko ez duten “garapenaren” izenean.

EEBBetako Freeport McMoRan enpresak, Rio Tinto enpresa britainiarrarekin etatokiko agintariekin bat eginik –Survival erakundearen datuen arabera, besteak beste,Suharto presidente-ohia–, Belgikaren besteko hedadurako jabetzak ditu Indonesian. Lurhoriek munduko urre-erreserbarik garrantzitsuenetakoak izateaz gainera, kobretan ereoso aberatsak dira. Freeport McMoRan-en jardueren ondorioz, ibaiak kutsatuta geratudira, oihan birjinak –kontserbazio egoerari dagokionez, munduko bikainenetakoak–suntsituta eta gune erlijiosoak hautsita. GKE ugarik salatu du armadak errebelatu direnenkontra erabilitako indarkeria.

Nigerian ogoni eta ijaw herriak gogor ari dira Shell konpaniaren aurka. Mugimenduautoktonoek petrolioz betetako lur haien gaineko eskubideak lortu arte bertatik aldeegiteko eskatu diote aipatutako konpainiari. 1958an, Shell, Nigeriako gobernuarekinelkarlanean, Ogoniland ustiatzen hasi zen: prentsan argitaratutako datuen arabera,30.000 milioi dolar irabazi zituen. 1995ean, Elizen Mundu Kontseiluak bidalitakobegiraleek jakinarazi zutenez, bertako biztanleek ez dute ez elektrizitaterik, ez edatekourik, ez telefonorik, ezta gutxienezko osasun-zerbitzurik ere. Gainera, ingurugiroazeharo narriatuta dago. Ogoni herriak dioenez, konpainiak harreman estuak zituenarmadarekin ere, eta kontrako jarrera oro zapaltzen zuten horrela. 1995eko azaroanbederatzi buruzagi ogoni urkatu zituzten, besteak beste, Ken Saro-Wiwa idazlea.

Asko ere asko dira tokian tokiko agintariekin elkarlanean indigenen lurrak suntsitu,zatitu eta odolez bete dituzten multinazionalak. Ondorioz, indigenek borrokara jo beharizan dute. 300 bat milioi indigena daude munduan. 80ko hamarkadan mugimenduantolatuak sortzen hasi ziren. 1982an Nazio Batuek lantalde espezifikoa sortu zutenindigenen mugimendu sareak sendotu eta nazioartean indartzeko asmoz. Indigenenikuspegia Kari-Ocako Deklarazioaren bidez (Brasil, 1992) eman zen jakitera: “Herriautoktonoak gara, eta autodeterminazio eskubidea eta gure arbasoen lurren gainekoeskubide besterenezinak ditugu.” Proiektuei buruz erabakitzeko eskubidea lortu nahidute, horiei kontra egiteko eskubidea eta, onartuz gero, etekinak banatzea ere eskatzen

4. IRAKURMENAIRAKURMENA

13

dute. Herri indigenen borrokak zabalkunde handia lortu du komunikabideei esker. Gizaeskubideen eta ingurugiroaren alde lanean ari diren GKE askok ere bat egin duteindigenen aldarrikapenekin.

Indigenek garaipen txiki batzuk lortu dituzte multinazionalen aurrean. Hainbatenpresa handik —adibidez, Peruko Mobil— euren proiektuei uko egitea lortu dute. Besteenpresa batzuek, negoziatu ondoren, ingurugiroa berreskuratzeko inbertsioak egindituzte. Baina indigenek kalte-ordainak ere aldarrikatzen dituzte. Dena den, inuitek etaLatinamerikako indigena batzuek baino ez dute lortu multinazionalen etekinak benetanbanatzea.

Multinazional asko, bere jokaera-arauetan ingurugiroaren babesa sartzeaz gain,azpiegitura “garbiagoetan” inbertsioak egiten hasi dira. Gero eta gehiago dira, baita, gizaeskubideen aldeko konpromisoak hartzen ari direnak. Baina multinazionalen esanetan,hori ez omen da lan erraza, herri eta tribuetako buruzagi batzuen eta zenbait agintarimilitarren interes nagusia aberastea baita, eta ez herritarrei laguntzea.

Freeport enpresak jakitera eman duenez, Indonesian garapen fondoa sortzeko eginzituzten lehen inbertsio handiak bertako gobernuko arduradun batek bidegabeki erabiliomen zituen. Ustekabeko diru iturri berri horrek, gainera, aspaldiko tentsio etnikoakpiztu zituen eta tribuen artean gerrak ere sortu ziren, itxuraz. Bestalde, hamarkadaluzeetako sufrimenduaren ondorioz, herritarren gorrotoa biziegia izaten da maiz eta,konpainiek estrategia aldatu arren, ez da berehalakoan baretzen.

Giza eskubideen aldeko taldeek errepresioaren aurrean berehala erantzun ez izanaleporatzen diete multinazionalei, eta zenbaitetan jokaera horretan parte hartu izana erebai. Salaketa horien aurrean, multinazionalek estatuen subiranotasun printzipioari heldudiote, hots, estatuak direla hiritarren etorkizuna erabakitzeko eskumena duten bakarrak.Lehiakortasunaren legeak nagusi diren mundu honetan, akziodunek ahalik eta etekinikhandienak lortu nahi dituztelarik, multinazionalei asko kostatzen zaie arrazoi moralen-gatik merkataritza-salerosketei edo irabazien hein handi bati uko egitea.

Aipatutakoa kontuan hartuta, hainbat begiralek multinazionalen jarduerak arautukodituen nazioarteko lege esparru bakarra ezartzearen alde egin du. Baina, oraingoz, bidehori urratzen saiatu diren ekimen guztiek porrot egin dute edo, bestela, oso oihartzunmugatua lortu dute. 1974an, Nazio Batuek multinazionalen eskubideak eta erantzuki-zunak mugatzeko zentroa sortu zuten; 1993an, ordea, bertan behera geratu zen. Azkenik,OCDEk (Ekonomia, Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak) gai horren inguruanhartutako erabakiak ez dira derrigorrez bete beharrekoak.

“Jokabide zuzenerako kode gehienak ezerezean geratzen dira, ez baitira benetangauzatzen”, dio Richard Howitt-ek, aipatutako erabakia erredaktatu zuten parlamentarioeuroparretako batek. “Europako enpresak kontrolatu nahi ditugu, indarrean daudennazioarteko araudiak zenbateraino betetzen dituzten neurtzeko. Ingurugiroaren, lan-zuzenbidearen eta giza eskubideen arloak behatuko ditugu, azken horiek nagusiki herriindigenei dagokienez. Talde autoktono asko desagertzeko zorian daude eta, zoritxarrez,Europako enpresek ere badute zerikusirik egoera horretan.”

Sophie BoukhariUNESCOren Albistaria 114. zenb. (Moldatua)

14

1. Zer adierazten dute Irian Jaya-ko zaharraren hitzek?

a) Indonesiako indigenen sentimenduak.b) Indigenen sentimenduak adierazten dizkigute.c) Ez dituzte indigena askoren sentimenduak adierazten.d) GKEen, Nazio Batuen eta beste hainbaten sentimenduak.

2. Zer dio testuak Suharto presidente-ohiari buruz?

a) Ez zuela eragozpenik jarri Indonesiako ingurugiroa suntsitzeko.b) Survival erakundearekin jabetza izugarriak dituela Indonesian.c) Ibaiak kutsatu eta oihanak suntsitu zituela.d) Kanpoko enpresekin indarkeria erabili zuela gune erlijiosoak hausteagatik.

3. Ogoniland ustiatuta, 30.000 milioi dolar...

a) irabazi zituzten ogoni eta ijaw herriek.b) irabazi zituen Nigeriako gobernuak.c) irabazi zituzten Shell-ek eta Nigeriako herriek.d) irabazi zituen Shell-ek.

4. Zein da indigenen jarrera?

a) Herri autoktono izan nahi dute.b) Proiektuei buruz erabaki nahi dute eta irabazi guztiak bereganatu nahi dituzte.c) Dituzten eskubideei eutsi nahi diete.d) Giza eskubideak eta ingurugiroa hobetzeko tratuak egin nahi dituzte multina-

zionalekin.

5. Enpresa handien aurrean, lorpenak...

a) herri batzuek baino ez dituzte izan.b) Latinamerikako herriek baino ez dituzte izan.c) Peruko indigenek baino ez dituzte izan.d) inuitek baino ez dituzte izan.

Ondoko hamar galderetan, aukera ezazu bakoitzean erantzunik egokiena eta dagokionletra koadro honetan ipini.

1 2 3 4 5

6 7 8 9 10

15

6. Zer jarrera hartu dute multinazional batzuek?

a) Aberastea beste helbururik gabe, ingurugiroari erreparatzen hasita daude.b) Herri indigenak aberastearen alde daude.c) Azpiegiturak hobetzen hasita daude.d) Giza eskubideen aldeko inbertsioak egiten eta azpiegituretan konpromisoak

hartzen hasita daude.

7. Indonesian garapen fondoa sortzeko inbertsioak zer ondorio izan zuen?

a) Bertako tribuen eta Freeport enpresaren arteko gerra ekarri zuen.b) Bertako tribuen arteko gerra ekarri zuen.c) Bertako tribuen eta gobernuaren arteko gerra ekarri zuen.d) Gobernu barruko tirabirak ekarri zituen.

8. Multinazionalen ustez, ...

a) hiritarrek dute estatuen etorkizuna erabakitzeko eskumena.b) lehiakortasun legeek dute hiritarren etorkizuna erabakitzeko eskumena.c) lehiakortasun legeek dute estatuen etorkizuna erabakitzeko eskumena.d) estatuek dute hiritarren etorkizuna erabakitzeko eskumena.

9. Multinazionalen jarduerak arautzeko...

a) zailtasunak ugari dira.b) Nazio Batuek badute zentro bat.c) OCDEren erabakiak jarraitu behar dira.d) nazioarteko lege esparru bakarra eratu da.

10. Indigenen eta multinazionalen arteko auzian, ...

a) indigenek asko dute irabazita.b) estatuek multinazionalen alde egiten dute.c) indigenak ez daude bakarrik.d) Europako Batasuna bitartekaritza lanetan dabil.

AZTERTZAILEAK ERABILTZEKO

Azterketahonetan

lorturikoaErreferentzia

* Adierazi gurutze edo zenbaki batez zein atal ez duen gainditu.

AHOZKOAREN ULERMENA: guztira 5

IDAZLANA

BERA

ORTOGRAFIA 5

Edukia *

Moldea * 25

Zuzentasuna *

ESALDIAK BERRIDATZI 5

SINONIMOAK 5

IRAKURMENA 10