2003ko uztailaren 15a zen eta Mikel, bere

11
Bidaia arriskutsua

description

etxean gelditzen ziren. Mikelek Madrilen ospe handia zuen khapoeirako nabarmentzen zuen ezaugarria ahoa zen. Une oro aurpegiko eremu batetik Bere emaztea, Jone, eta semeak, Arkaitz eta Unai, mundu honetan zituen ikusten zen. Hor ahateen putzu handi bat zegoen. Mikel lotan zegoenean zen. Jendez gainezka egon ohi zen, batez ere merkealdietan. Ezkerretara lagunekin parrandan joaten zen eta bere semeak bitartean aiton­ amonaren

Transcript of 2003ko uztailaren 15a zen eta Mikel, bere

Page 1: 2003ko uztailaren 15a zen eta Mikel, bere

Bidaia

arriskutsua

Page 2: 2003ko uztailaren 15a zen eta Mikel, bere

2003ko uztailaren 15a zen eta Mikel, bere familiarekin batera,

Madrileko erdigunean zeukan etxean lo egiten zegoen. Mikel 30

urteko enpresaria zen, nahiz eta txikia zenean suhiltzailea izango zela

esan. Ile marroi ilun kizkurra, begi marroi argiak eta gorputza nahiko

landuta zuen, baina gehien nabarmentzen zuen ezaugarria ahoa zen.

Une oro aurpegiko eremu batetik beste eremura irribarre galanta

zeraman. Oso pertsona alaia zen, batez ere bere familiarekin oso

bateratua zegoelako eta bere lana primeran zihoalako. Bere emaztea,

Jone, eta semeak, Arkaitz eta Unai, mundu honetan zituen gauzarik

garrantzitsuenak ziren. Asti aldian bere semeekin jolasten edo bere

emazteari etxeko jardueretan laguntzen zion. Mikelek lagun asko

zituen, batez ere festa gogoko zuelako. Larunbata guztietan bere

emaztearekin eta haien lagunekin parrandan joaten zen eta bere

semeak bitartean aiton- amonaren etxean gelditzen ziren. Mikelek

Madrilen ospe handia zuen khapoeirako entrenatzailea zelako eta 5

urte jarraian Espainiako txapelduna izan zelako.

Bera bizi zen tokia Madrileko eremurik industrializatuena zen.

Etxetik ateratzean ikusten zuen lehenengo gauza Corte- Ingeleseko

Page 3: 2003ko uztailaren 15a zen eta Mikel, bere

merkatal zentroa zen. Jendez gainezka egon ohi zen, batez ere

merkealdietan. Ezkerretara begiratzean tren geltokia ikusten zuen

baina gehien nabarmentzen zena eraikin handiez beteriko tokia zen.

Eskumara egunero egunkaria erosten zuen kiosko polit- polit bat

ikusten zen. Kiosko hori denboraldi batean itxita egon zen

adingabekoei tabakoa saltzeagatik. Kiosko horren atzealdean parke

erraldoi bat ikusten zen. Hor ahateen putzu handi bat zegoen. Mikel

lotan zegoenean gehienetan hegazkinen zaratak esnatzen zuen.

Aireportua bere etxetik nahiko hurbil zegoen, horregatik zarata

ikaragarria entzuten zen. Mikel hona bizitzera etorri zenean urduri

jartzen zen, batez ere zaratarengatik. Duela hiru urte etorri zen hona

bizitzera, horregatik, orain oso lasai bizi da ohituta dagoelako.

Egun normal guztiak bezala lanera joan behar zuen. Erlojua

begiratu eta 9:00ak zirela ikustean arropa azkar jantzi eta lanerako

bidean abiatu zen. Lanera heldu zenean haren nagusia bere bulegoan

itxaroten zegoen eta Mikelek, urdurituta berandu zihoalako, atea

astiro ireki eta bafa egin zuen. Bulegoan sartzean sekulako agiraka

espero zuen, baina ez, eskuan zeukan fax bat eman zion. Honek, faxa

erne irakurri eta New yorkra bilera batera joan behar zuela jartzen

zuen. Asteburuko bidaia zen, horregatik, nagusiari galdetu zion ea

bere familia berarekin joan zitekeen. Honek ez zion kontraesanik jarri

eta etxerako bidea hartu zuen bere emaztearekin hitz egiteko.

Etxera heltzean bere emazteari proposamena eskaini eta honek

onartu zuenean, bidaia zorroa prestatzen hasi ziren eta konturatu

baino lehen arratsaldeko 20:00ak ziren. Ohera joan baino lehen

Page 4: 2003ko uztailaren 15a zen eta Mikel, bere

iratzargailua prest jarri zuen gaueko 03:00etan jotzeko, hegaldia

06:00etan ateratzen zelako. Zazpi ordu lo egin ondoren iratzargailuak

jo zuen, ohetik altxatu ziren eta bidaia zorroari azkenengo ukituak

eman zizkioten. Familia osoa prest zegoen aireporturantz abiatzeko.

Aireportura heltzean, hegazkinera joan baino lehen zerbait jan

zuten, egunkaria erosi eta Unai eta Arkaitzentzako komiki batzuk

erosi zituzten, nahiz eta komikiak haien gustukoak ez izan. Guzti hori

egin ondoren hegazkinera sartu baino lehen egin beharreko kontrolak

gainditu eta hegazkinean sartu ziren. Haien eserlekura abiatzen ziren

bitartean, Mikel, liluratuta gelditu zen hegazkinaren tamainarekin. Bi

solairuko hegazkin erraldoia zen eta eserleku guztiak beteta zeuden.

Eserlekuetara ailegatzean Arkaitz eta unai borrokan hasi ziren biek

leihoaren ondoan jesarri nahi zutelako. Mikelek ez zuen istilurik nahi

horregatik leiho alboan jesarri eta Unai eta Arkaitz, Mikel eta amaren

artean. Gaueko 06:00ak ziren eta oraindik jendea sartzen zegoen.

Bat-batean Mikelek pare bat preso ikusi zituen baina ez zion garrantzi

handirik eman, gainera goiko solairurantz abiatu ziren. Komandanteak

bere burua aurkeztu eta bidai ona izan zezaten esaten zuen bitartean

motorrak martxan jarri eta aireratu ziren.

Arkaitz eta Unai trankil- trankil zeuden PSP-arekin jolasten, Jone

egunkaria irakurtzen zegoen eta Mikel bilerarako paperak prestatzen

zegoen. Bidaia oso ondo zihoan, baina komandanteak turbulentzia

eremu batean sartu zela jakinarazi zuen. Hegazkina asko mugitzen

hasi zen eta bidaiari guztiak urduritu eta oihukatzen hasi ziren. Mikel

ez zen asko ikaratzen baina bere emazteari eta semeei begiratu eta

Page 5: 2003ko uztailaren 15a zen eta Mikel, bere

dardarka hasi zen. Ezin zituen bere hankak kontrolatu. Bat-batean

argiak itzali eta hegazkina lehen baino askoz gehiago mugitzen hasi.

Segurtasun uhala jarrita ez zeramaten pertsonak eserlekuetatik jausi

eta pasabideetan pilatu ziren. Komandanteak egin al zuen guztia

egiten zuen, hala ere, oso zaila zen hegazkina kontrolpean eramatea

eremu horretan eta, gainera, haize korronte handiak zeuden.

Megafonotik lasai egoteko mesedez eskatu zuen. Mikelek Joneri eskua

hartu eta otoitz egiten hasi ziren. Guztien onerako hegazkina bere

egoera normalera bueltatu eta pixkanaka- pixkanaka argiak pizten

joan ziren. Mikelek egin zuen lehenengo gauza bere emazteari eta

semeei begiratzea izan zen. Bere eserlekuan zeudela ikustean lasaitu

zen baina pasabideetara begiratzean jende asko ikusi zuen lurretik

botata eta laster batean laguntza eskaintzera joan zen, bere familiari

eserlekutik ez altxatzeko esan eta gero.

Mikel oso pertsona lagungarria zen, gainera lehengo laguntzazko

kurtso bat eginda zeukan. Bidaiarien artean zenbait mediku

laguntzeko prest zeuden. Mikeli goiko solairura igotzea bururatu

zitzaion eta bidean zebilela eskaileretatik polizia bat ikusi zuen

botata. Laster batean laguntzera joan eta tiro bat zeukala ikusi zuen.

Asko urduritu zen eta ez zekien ezta zer egin ere. Bere alkandorako

zati bat moztu eta zaurian jarri zuen, odol isuria gelditzeko asmoz.

Mikel hori ikustean txarrena pentsatzen hasi zen. Ez zekien zer egin,

bere eserlekura joan edo eskailerak igo eta aurpegia eman. Oso

ausarta zenez eskailerak igotzea erabaki zuen. Mantso- mantso joan

zen inor ez entzuteko eta azkeneko eskaileretan zegoenean preso bat

Page 6: 2003ko uztailaren 15a zen eta Mikel, bere

jaisten hasi eta bidean gurutzatu ziren. Mikel eskailerak behera

korrika hasi zen baina pistolarekin apuntatzen zegoela ikustean

gelditu egin zen. Lasai- lasai eta lelokeriarik egin gabe jaistea esan

zion. Mikel kasu egin eta presoaren aurrean beheko solairuko bidaiari

guztiengana joan ziren. Bidaiariak presoak pistola batekin Mikeli

apuntatzen ikustean oihukatzen hasi ziren. Mikelen familia oso

arduratuta eta ikaratuta zegoen. Atxilotuak Mikeli ukabilkada bat

emanez bakean utzi eta beste bidaiariekin joan zen. Hegazkineko bi

solairuko bidaiari guztiak lehenengo solairuan utzi zituzten, presoa

zelatatzen. Bitartean beste presoa komandantearen kabinara joan

zen. Atea tiro batekin zabaldu zuen eta komandantearekin hitz egiten

jarri zen:

- Non dago irratia ?- galdetu zion atxilotuak komandanteari.

- Ez egin ezer mesedez, ez egin ezer- erantzuten zion ikaratuta.

- Non dago irratia! Ez dizut berriro errepikatuko!- urduritu zen

atxilotua.

- Irratia hor dago, orain utzi bakean mesedez- erantzun zion

komandanteak.

- Ez eman abisurik irratitik!- oihu egin zion.

- Ez dut horrelakorik egingo.

Presoa kabinatik irteten zegoenean komandanteak pilotu

automatikoa jarri, bere bila joan eta honek tiro bat jaso zuen.

Hegazkina komandanterik gabe, hau da piloturik gabe gelditu zen.

Beste presoa tiroa entzutean harengana joan zen eta eztabaidatzen

hasi ziren. Bitartean bidaiariak zerbait planeatzen zeuden. Presoak

Page 7: 2003ko uztailaren 15a zen eta Mikel, bere

asko urduritu ziren eta ez zekiten zer egin. Hauek nahi zutena

aireportua ez zen beste toki batean lurreratzea zen, seguritatea ez

egoteko eta horrela ihes egiteko. Mikel ezin zen besoak gurutzatuta

gelditu bi arrazoirengatik: alde batetik, presoak bakarrik ziren bi eta

bidaiariak gutxienez 500, bestetik zerbait egiten ez bazuten presoek

ihes egingo zutelako. Horregatik presoak oraindik heldu ez zirela

ohartuta, Mikel komunean sartu zen atxilotuak hortik pasatu arte.

Beste bidaiari bat eskaileren azpian ezkutatu zen. Presoak eskailerak

jaitsi eta ez zuten ezer ikusi. Mikelek pausoak berarengandik hurbil

entzutean, atea indar handiz zabaldu eta preso bati eman zion eta

pistola lurrera jausi egin zen. Beste atxilotua atzerago zegoelarik

berak zeukan pistolarekin Mikel apuntatu eta orduan, laster batean,

tiro egin baino lehen beste bidaiaria ezkutalekutik atera eta

presoaren bila joan zen. Presoa horretaz konturatu eta tiro egin zuen

eta bidaiariari eman zion. Presoak guztia kontrolatuta zeukala

pentsatzen zuen, baina ez. Bat-batean Mikelek, khapoeira zekiela

aprobetxatuz, ostikada bat eman zion buruan eta hau lurrera

konorterik gabe erori zen. Presoak soka batekin lotu zituzten

komuneko baranda batean.

Bidaiari guztiek dena alde zeukatela pentsatu zuten baina

oraindik ez zekiten hegazkina komandanterik gabe zihoala. Bat-

batean Hegazkina mugitzen hasi eta metroak galtzen zituen. Mikelek

komandantea hilda zegoela suposatu zuen , horregatik oihu egin zuen

norbait hegazkinetan trebea bazen timoia har zezan. Ez zuen inork

ezer esaten baina ez zuten denbora galtzeko aukerarik, horregatik

Page 8: 2003ko uztailaren 15a zen eta Mikel, bere

Mikel otoitz egiteko esan zien bidaiariei eta kabinara joan zen

hegazkina lurreratzeko. Bidean zehar bere bizitzaren momentu

guztiak gogoratu zituen. “Bidaiari guztien bizitzak nire eskuetan

daude, zerbait egin behar dut. Ez dut inoiz hegazkinik pilotatu eta

beldur handia dut. Beno, egun batean enpresan nengoela

hegazkineko joko batera jolastu nuen, baina ez zen izan nire jokorik

hoberena. Ez dut lortuko, ez dut lortuko… Baina gutxienez ausarta

izango naiz eta hiltzen banaiz saiakeran izango da”. Kabinara

heltzean botoi asko ikusten zituen eta ez zekien zein botoiri eman

hegazkina kontrolatzeko. Hegazkina bakarrik 500 metrora zegoen

horregatik lurreratzeko palanka hartu eta hegazkina kontrolpean egon

barik lurreratzen hasi zen. Mikel izerditan blai zegoen baina azkenean

guztia ondo atera zen. Bidaiari guztiak poz pozik jarri ziren eta txaloka

hasi ziren, Mikelen lana eskertzen.