2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu...

16
BIZKAIKO HITZA URTEKARIA 2019 MARISOL RAMIREZ / FOKU EAJk erraz irabazi zituen udal eta foru hauteskundeak, emaitzak hobetuta b Garaipen gazi-gozoa izan da, hala ere: 2015ean baino zortzi alkatetza gehiago lortu arren, udal garrantzitsuak galdu ditu b 2-3 Aldaketa gutxi Kultura Norman Foster hautatu dute BIlboko Arte Ederren Museoa eraldatzeko 14 Ekonomia 2003tik berritzeke zegoen lan ituna adostu dute metalean, hamar greba egunen ostean 10 Ostirala 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426. zenbakia www.bizkaia.hitza.eus [email protected] Bizkaiko Hitzak oporrak hartuko ditu datozen bi asteetan. Hurrengo zenbakia urtarrilaren 10ean argitaratuko da, eta astero izango da eskuragarri Lea-Artibaiko, Mutrikuko eta Busturialdeko Hitzarekin eta BERRIArekin. %

Transcript of 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu...

Page 1: 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu Egunean Behin jolasa eta egunean eguneko euskalgintza-ren lan eskerga. Utzi dizkigu

BIZKAIKOHITZAURTEKARIA2019

MARISOL RAMIREZ / FOKU

EAJk erraz irabazi zituen udal eta foru hauteskundeak, emaitzakhobetuta bGaraipen gazi-gozoa izan da, hala ere: 2015ean bainozortzi alkatetza gehiago lortu arren, udal garrantzitsuak galdu ditu b 2-3

Aldaketa gutxi

Kultura Norman Fosterhautatu dute BIlboko

Arte Ederren Museoa eraldatzeko

14Ekonomia 2003tik berritzekezegoen lan ituna adostu dute

metalean, hamar greba egunen ostean

10Ostirala

2019ko abenduaren 20aX. urtea426. zenbakia

[email protected]

Bizkaiko Hitzak oporrak hartuko ditu

datozen bi asteetan. Hurrengo zenbakia

urtarrilaren 10ean argitaratuko da, eta astero

izango da eskuragarri Lea-Artibaiko, Mutrikuko

eta Busturialdeko Hitzarekin eta BERRIArekin.

%

Page 2: 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu Egunean Behin jolasa eta egunean eguneko euskalgintza-ren lan eskerga. Utzi dizkigu

sozialistekin egindako akordioari

esker, erraz gobernatuko dute

Bizkaia datozen lau urteetan. Bil-

boko Udalean ere beste horren-

beste egin zuen: zinegotzi baka-

rraren faltan geratu ziren, eta

PSE-EErekin egindako gobernu

itunak eman die hiriburuan inoiz

izandako gehiengo osorik han-

diena. Baina, ekainaren 15ean,

zapore gozo hori apur bat mikaz-

tu zitzaien. Udalak osatzeko egu-

na iritsi zen. EH Bilduk Elkarrekin

Podemosekin eta beste herri pla-

taforma batzuekin egindako

akordioen ondorioz, hainbat

udaletako aginte makila galdu

zuten jeltzaleek. Tartean, 40 urtez

gobernatu dituzten herri garran-

tzitsu bi: Durango eta Galdakao.

Galera gozatzeko, Bermeo, Mar-

kina-Xemein, Plentzia eta Zalla

eskuratu zituzten, besteak beste.

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK

bbb Barruti guztietan nagusi

Azken urteetako nagusitasuna

erakutsi du EAJk beste behin. Ba-

rruti guztietan gailendu zen

maiatzeko foru hauteskundee-

tan. Bakar batean ere ez zen jaitsi

botoen %40tik, gainera. Bizkai

osoko datuak kontuan hartuta,

botoen %43 eskuratu zituen

—253.413 boto—; duela lau urte

Bizkaiko boto emaileen %37ren

babesa lortu zuen. Busturia-Uribe

barrutian —Uribe Kosta, Mungial-

dea, Txorierri, Busturialdea eta

Lea-Artibai eskualdeek osatzen

dute— erakutsi zuen nabarmenen

bere indarra: botoen %47 eskura-

tu zituen. 2015eko hauteskunde-

etan baino batzarkide bi gehiago

eskuratu ditu aurten: 23tik 25era

pasatu da, Enkarterriko —Enkar-

terri, Ezkerraldea eta Meatzaldea

eskualdeek osatzen dute— barru-

tian eta Busturia-Uribe barrutian

batzarkide bana igota.

EH Bilduk 116.000 bizkaitarren

babesa jaso zuen, duela lau urte

baino 10.000 gehiagorena. Baina

orduan baino batzarkide bat gu-

txiago eskuratu zuen: Busturia-

Uribe barrutian EAJk batzarkide

1

Ibai Maruri Bilbao Bilbo

«Pozik» eta «harro» sentitu zen

EAJ maiatzaren 26an. Foru eta

udal hauteskundeetan sekulako

emaitzak lortu zituen, berriro ere.

Zalantza gutxi zegoen, eta pro-

nostiko guztiak bete ziren. He-

rrialde historikoan aspalditik

duen lidergoari eutsi zion, are

boto emaile gehiago erakarrita.

Gehiengo osoa lortzeko batzarki-

de bakar baten faltan geratu zen

Bizkaiko Batzar Nagusietan. Eta,

Herrietan egon da aldaketaEAJ aise gailendu zen foru eta udal hauteskundeetan, bototan hazita b Batzar Nagusietan eta Bilbon ordezkaribakarra falta izan zuen gehiengo osoa lortzeko b 40 urtean estreinakoz galdu ditu Galdakao eta Durango

2BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2019ko abenduaren 20aUrtekaria

Udal eta foru hauteskundeak

Page 3: 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu Egunean Behin jolasa eta egunean eguneko euskalgintza-ren lan eskerga. Utzi dizkigu

3Urtekaria

Udal eta foru hauteskundeak

bat gehiago lortzean galdutakoa,hain zuzen. Hala, hamar kidekosatzen dute EH Bilduren taldeaBizkaiko Batzar Nagusietan.Nahiz eta boto zenbaketaren

hasieran iruditu EH Bilduk Biz-kaiko bigarren indar izateari utzi-ko ziola, bukatzerako 20.000 bo-toren aldea atera zion hirugarre-nari, PSE-EEri. Horrek erakustendu sozialistek izan zuten goraka-da, hein handi batean, hilabete le-henago Espainiako Gorteetarakohauteskundeetan lortu zituztenemaitza onek hauspotuta. Duelalau urte baino 27.000 boto gehia-go eskuratu dituzte sozialistek;guztira, 97.000 inguru, eta zortzibatzarkide —bat gehiago—. Bilboneta Enkarterrin ibili zen indar-tsuen. Elkarrekin Podemosek seibatzarkideei eustea lortu zuen,nahiz eta 20.000 boto galdu. Kol-perik latzena PPk jaso zuen: boto-en %7ra ere ez zen iritsi, eta BatzarNagusietan duten taldea erdiramurriztu zaie lau urtean. Bilboneta Durango-Arratia barrutietan—Durangaldea, Arratia eta HegoUribe eskualdeak— baino ez dubatzarkide bana lortu; bi guztira.Popularrek galdutako botoak dirajeltzaleek irabazitako asko.Ekainaren 27an egin zuten Unai

Rementeriaren inbestidura saioaGernika-Lumoko Batzar Etxean.Hitzaldian iragarri zuen «hiruga-rren iraultza» egin nahi duelaBizkaian, jendea «hobeto» bizi-tzeko. Rementeriaren (Mundaka,1973) arabera, «amets egitekobaino gehiago, ekiteko garaia»da, «Bizkaia handiagoa» izatekohelburuz. Jarduera ekonomikoa,enplegua, eraldaketa energetikoaeta Bizkaia dorreko ekintzailetzazentroa dira agintaldi berriarenardatzetako batzuk.Egun berean iragarri zuen go-

bernu taldea. Uztailaren 2an eginzuten karguaren zina hamar di-putatuek —aurreko agintaldianbaino bat gehiago—, eta, ondoren,agintaldiko lehen gobernu kon-tseiluan hartu zuten parte. Alda-keta gutxi dago: Isabel Sanchez

Roblesen ordez, Sergio Murillo daGizarte Ekintza diputatua. Eko-nomiaren Sustapena eta Azpiegi-tura Saila izandakoa erdibitu du;Imanol Pradalesen esku jarrai-tzen dute azpiegiturek, baina Ai-nara Basurko Ogasun zuzendariohiak hartu du bere gain ekono-miaren sustapena.

BILBOKO UDALA

bbb Ia Azkunaren tamainan

Lehen agintaldian Iñaki Azkunazenak baino babes gutxiago lortuzuen arren, Juan Mari Aburto Bil-boko alkatea bere aurrekoarenneurrira gerturatzen hasi da:gehiengo osoa lortzeko zinegotzibaten faltan geratu zen maiatzekobozetan. Azken lau urteetan bai-no ordezkari bat gehiago lortuzuen EAJk, 8.000 boto berri era-karrita. Hein handi batean, PPkgaldutakoak dira: zinegotzi batgaldu dute popularrek, eta hiri-buruko azken indar politikoa dira

orain; garai batean bigarren ereizan ziren. Azken agintaldian gobernuki-

de izandako sozialistekin osatu duberriro ere gobernua Aburtok.PSE-EEri emaitza onak eman diz-kio batasun horrek: gora egin du,hiriburuko bigarren indar bihur-tzeraino. EH Bilduri kendu diopostu hori; lau zinegotzi lortu zi-tuen Jone Goirizelaia buru zuenzerrendak; aurreko agintaldianizandako ordezkari kopuru bera.Ahal Duguren inguruko hauta-gaitza bi izan ziren 2015ean:Udalberri eta Goazen, bina zine-gotzirekin. Udalberrik hiru dituorain; Goazen hutsean geratu da.

BIZKAIKO HERRIAK

bbb Aldaketa historikoak

Udal hauteskundeetan ere emai-tza itzelak lortu zituen EAJk. 112udalerri ditu Bizkaiak, hiriburuabarne: jeltzaleen esku geratu dira73 aginte makila; 29, EH Bilduko

alkateen esku; zortzi eskuratu di-tuzte hautagaitza independente-ek; eta bi sozialistek. Hau da, au-rreko agintaldian baino zortzi al-kate gehiago ditu EAJk, hiru gu-txiago EH Bilduk, bost gutxiagoindependenteek eta parean dau-de sozialistak. Guztira, 21 herritanizan dira alderdi aldaketak. Alonsotegi, Arrigorriaga, Bal-

maseda eta Elantxobe galdu di-tuzte jeltzaleek, EH Bilduren etaindependenteen —Balmasedan—mesedetan. Baina baita Galdakaoeta Durango ere. 40 urtez agintemakila eskuetan izan ondoren,kolpe latza izan da EAJrentzat biherri horien galera. Usasolorendesanexioari trabak jarri izanaketa, batez ere, Bilboko Metroaren5. linea egin ordez Bilboko Metroaeta herria Euskotrenen bidez lo-tzeko proiektuak haserrea eragindu Galdakaon. Metroaren auziakhauspotuta eratu zen Auzoak ize-neko plataforma. Horiekin,Usansolo Herria desanexioaren

aldekoekin eta Elkarrekin Pode-mosekin elkartuta osatu du EHBilduk udal gobernua. Durangon,berriz, lurperatuta dagoen trengeltokiaren orubearen obrek ba-besa kendu diete jeltzaleei. Elka-rrekin Podemosek babestuta iritsida EH Bildu alkatetzara. Trukean, zazpi alkatetza kendu

dizkiete jeltzaleek subiranistei:Arteaga, Atxondo, Lanestosa, Mar-kina-Xemein, Plentzia, Zaldibareta Bermeo, herri sinbolikoen arte-an. Gainera, EAJ indartu egin daGetxon eta Barakaldon. Eta, sozia-listekin lortu dituen gobernu itu-nei esker, herrialde historikoaren%71 gobernatzen dute elkarrekin.Estreinakoz Ezkerraldera ere

iritsi da itun hori. Sestaon EAJkgehiengo osoa dauka, eta ez du so-zialisten beharrik izan. Barakal-don, bakeak egin dituzte. 1990ekohamarkadan hainbat gobernuitun egin zituzten, baina geroraharremana gaiztotu zen. 2011-2015 agintaldian bereziki tenkatuzen, 2013an Alfonso Garcia sozia-listak Tontxu Rodriguez alderdi-kideari lekukoa hartu zionean al-katetzan. Egungo alkate Amaiadel Campo (EAJ) zen oposizio bu-rua. 2015ean gobernu ituna eginzuten, alderdietako buruzagitzekbehartuta; aurki hautsi zen.Oraingoan gozoagoa da harrema-na. Santurtzin eta Portugaletenegunotan ari dira gobernu itunaadosten: jeltzaleak daude Santur-tzin; sozialistak Portugaleten.

3

2

BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2019ko abenduaren 20a

1 Bilbo.Bilboko alkate batek

demokrazian lortutako gehiengo

osorik zabalena du Juan Mari

Aburtok. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

2 Galdakao. Iñigo Hernando da

alkatea, EH Bilduk Elkarrekin Po-

demosen, Usansolo Herriaren

eta Auzoak plataformaren babesa

lortuta. MONIKA DEL VALLE / FOKU

3 Durango.EH Bildu eta Elkarre-

kin Podemosen botoek egin dute

alkate Ima Garrastatxu. M. D. V. / FOKU

Page 4: 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu Egunean Behin jolasa eta egunean eguneko euskalgintza-ren lan eskerga. Utzi dizkigu

4 BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2019ko abenduaren 20aUrtekaria

Iritzia

RNAHINONDIK

Maite BerriozabalBerrizbeitia

Erre-paso baturteari

Itzultzaile neuronalak eta

neuronarik gabe hartutako

hamaika erabaki ekarri diz-

kigu 2019ak. Utzi dizkigu

ETB1eko rantxera mexikarren

gau amaigabeak eta euskarazko

fikzioaren alde egindako eskari

amaiezinak. Ikusi ditugu hamar

metrotik gorako olatuak eta Gre-

ta Thunbergek gidatutako marea

bizia. Ekarri dizkigu intermodala

eta munduko hiritar izatearen

moda. Utzi dizkigu motxiladun

umeak eta motxila beteegi duten

familiak. Utzi digu itsaso bete

gorpu eta gorpuaren garrantzia

azalaren arabera neurtzen duen

jendea.

Oparitu digu Simone de Beau-

voirren Bigarren sexua liburua

euskaraz, eta utzi digu nahi due-

narekin sexua izateko eskubidea

duela uste duen jendilajea. Eza-

gutu ditugu pailazo maitagarri

batzuen beldur diren politikariak

eta pailazokeria inkontzientean

profesionalak diren agintariak.

Askatasun egunak kendu dizkie-

te Altsasuko gazteei eta inoiz bai-

no altsasuar gehiago dago Euskal

Herrian. Erresuma Batuak egin

du brexit-erako bidea eta Kata-

luaniako Tsunami Democraticek

ere erreklamatu du exit-erako

eskubidea. Utzi digu emakume

futbolarien greba, eta ardurarik

hartu gura ez dutenek baloia es-

kuz esku pasa diote elkarri. Eka-

rri du De Miguel auzikoepaia eta

ustez kudeatzaile eredugarri di-

renen lotsa.

Espainiako Gobernua osatzeko

bi hauteskunde izan dira, eta bien

bitartean diktadore baten hau-

tsek gobernatu dute giroa. Gipuz-

koako erresidentzietako grebak

150 egunetik gora batu ditu, eta

zaintza erdigunera ekartzeko

ahaleginek ez dute etenik izan.

Deseraiki eta eraldatu nahi due-

narentzat salda badagoela eraku-

tsi digute, eta batzuei salda kon-

trako eztarritik joan zaie. Baxoa

euskaraz egiteko eskubidea alda-

rrikatu dute, eta oraindik ere, ba-

soa erdi beteta ikusten du Fran-

tziak. Kaleak bete dituzte pentsio

duinen alde eta gobernuek arazo-

aren albotik egin dute alde. Utzi

dizkigu pintada faxistak, eta

bihurtu dute faxismoa iritzia

emateko eskubide. Utzi digu

listeriosia, eta argi ikusi dugu

komunikabideek histeria soziala

kontrolatzeko duten boterea.

Bete da BEC lanpostu publiko

bat desio duen jendez, eta utzi

digu ikerketa beka lotsagarriekin

lan harrigarria egiten duen jen-

dea. Urteak Rosaliari begira jarri

gaitu, eta Tangana genuen etxe-

an. Gorakada orokorra izan du

eskuin muturrak, eta ohartu gara

horri aurre egiteko muturra

okertzea baino gehiago egin be-

harko dugula. Izan dugu AHTa-

ren obren jarraipena eta abiadura

handiko berotegi efektua. Opari-

tu digu Egunean Behin jolasa eta

egunean eguneko euskalgintza-

ren lan eskerga. Utzi dizkigu ma-

txismoak eraildako emakumeen

odol putzuak, eta odola ikusi arte

nekez mugitzen den sistema.

Utziko dizkigu turroia eta be-

har ez ditugun argiz betetako ka-

leak, ikusiko ditugu paper kon-

tainerrak Amazoneko kutxetan

itotzen, askok kalean egingo dute

lo, edango dugu behar baino

gehiago, batzuek telebista itzali-

ko dute bakardadearen izenean,

eztabaidatuko dugu mantelaren

ertz batetik bestera, topa egingo

dugu denon osasunaren alde, bat

baino gehiago arituko da familia-

ren alde eta norbere buruaren

kontra… Eta ohartzerako, joan

egingo da 2019a.

2020rako dituzuen asmo per-

tsonalen zerrendan gehitu eza-

zue asmo kolektibo bat. Bat ba-

karra. Eta ekin. Bidean elkartuko

gara. Urte berri on.

RPARAJETIK

Igor Elordui Etxebarria

Urtezahar, galtzazahar; urte berri,galtza berri

Oraindik egun batzuk

falta zaizkizu eta

egon lasai, ea ezus-

tekorik handienak

orain hartuko dituzun.

—Bai, esakuneak badio: Urte

betean gertatu ez dena, sarritan

ordu batean gertatzen duk. Eta

hi, ba al hago prest?

—Beharko. Aspaldi hasi ziren

nire egutegiak, agendak eta abar

banatzen. Baina, gu, azken bate-

an, zenbaki bat baino ez gara.

Bibaka hartzen gaituzte, dena

zarata eta algara, baina berez ez

gara ezer. Horixe, zenbaki bat.

—Urteak ahoa luze, laguntxo.

Egon hadi heu ere lasai. Orain

hireak izango dituk aste, hilabe-

te, urtaro eta abarrak. Eta hi

agertuko haiz gutun, agiri eta

horietan guztietan goiburuan.

Hi azalduko haiz lehenengo-

lehenengo Interneten urtea

adierazi beharreko laukitxoen

artean ere. Zenbaki biribila haiz,

gainera: 2020.

—Bai, baina bisurtea naiz,

eta esakunezale zarenez gero,

entzun hau: Bisurtea, latza eta

estua. Edo hau: Urte bata da

ama, bestea amaizun. Ai, zer

datorkidan, sikiera, baneki...

—Hori neuk ere ez zekiat,

baina mila urte igarota, ura bere

bidean. Aditu: Hasteko, egin

kontu, neureak eta beste bi

zaramatzatek Altsasuko gazteek

kartzelan. Ikusiko al dituk hik

etxean! Euskal presoak behin-

goz Euskal Herrira ekartzeko

garaia ere baduk, gero. Kartze-

lak direla eta, zuhur ibili, Zaba-

llan lau preso hil zituan-eta

neure lehenengo lau hilabetee-

tan, hilabeteko bana.

—Urtearen azkenean ere zapa-

ta berdinak... Zer gehiago, Urte-

zahar?

—Espainian bat ez, bi izan

dituk hauteskundeak: apirilean

eta azaroan. Euskal Herrian ere

egin zitiztean hauteskundeak:

foru eta udal hauteskundeak.

EAJk koska bat gora egin zian

EAEn; Nafarroan, Maria Txibite

lehendakari eta Enrique Maia

Iruñeko alkate. Nire hondar-

egunotan EAJk Elkarrekin Pode-

mosen babesa jaso dik aurrekon-

tuak onartzeko. Eta estatutua

eguneratzeko aditu-taldeak egin

diken testuarekin ere baduk sal-

tsa, ohartarazten diat.

—Eta politika ez den zeozer,

agure?

—Politika dena duk, Txarribe-

larri. Ni joango nauk, baina pen-

tsiodunak ez dituk erretiratu, ez

horixe. Eta hiri tokatuko zaik

Eskubide Sozialen Gutunak

deitu diken pentsio eta bizitza

duinen aldeko greba. Iraultza

feministak ere aurrera segitzen

dik. Bizkaiko metalgintzak

lortu dik hitzarmena, baina

Araluce itxi eta 141 langile kale-

ra joan dituk. Horretaz gainera,

Euskal Herrian egin zituan,

Miarritzen G7koen goi-bilera

eta Hendaian horren aurkako

gailurra; bi mundu aurrez

aurre. Garai latzak zetozak, abi-

satzen diat: klimak alerta jo dik,

gazte.

—Berri txarrak, orduan...

—Albisteak txarrak, asko...

baina Berri Txarrak... horiek

onak, oso onak izan dituk. Joa-

ten ikusi ditinat. Eta beste

batzuk ere bai: Jon Lopategi,

Xabier Arzalluz, Iñigo Muguru-

za... Ikusi ditinat itzulerak ere:

Josu Zabala eta Gari, inun baino

alaiago; Korrika, Klika... Hik

Korrikarik ez duk ezagutuko,

baina bai Euskaraldia; hori

bazekiat, aurten egin ditiztek

eta aurkezpenak. Zer diok?

—Urtezahar, galtza zahar;

urte berri, galtza berri. Ikusiko

da zer dagoen berri. Agur, 2019!

Page 5: 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu Egunean Behin jolasa eta egunean eguneko euskalgintza-ren lan eskerga. Utzi dizkigu

Natalia Salazar Orbe Bilbo

Salda badago lelopean egin zi-

tuzten Euskal Herriko V. Jardu-

naldi Feministak, azaroaren 1etik

3ra bitartean. Durangoko Landa-

ko Gunean 3.000 emakume bai-

no gehiago elkartu zituen topake-

tak. Adin, arraza eta jatorri asko-

tako emakumeak aurrera

begirako erronkak zehazteko el-

karlanean aritu ziren. Mugimen-

du feministaren barne egitura in-

dartzea ezarri zuten helburu na-

gusi gisa. Azaldu zutenez, horrek

gaitasun handiagoa emango die

inguruan eragiteko eta esku arte-

an dituzten helburuak garatzeko.

Bost ardatz nagusi izan zituzten

aztergai: bizitzak erdigunean jar-

tzea, dekolonialitatea, gorputza

eta sexualitatea, indarkeriarik ga-

beko bizitzak, eta mugimendu fe-

ministari berari buruzko eztabai-

da.

Bi urtez aritu dira jardunaldiak

prestatzen. Emaitza «izugarria»

izan zela aitortu zuten antolatzai-

leek. Hazten eta elikatzen aritu da

mugimendu feminista urteetan,

herriz herri. Herrietako taldeen

artean zein Euskal Herrian egin

diren baterajotzeek mugimendua

sendotzen lagundu dutela uste

dute. Durangoko jardunaldien

ostean, bide horretan segitzeko

asmoa azaldu zuten. Horrez gain,

aurrera begirako erronka nagusi

bat ere ezarri zuten: «Amorrua

antolatu eta konplizitateak jos-

tea».

Izan ere, mugimendu feminis-

tak ondorioztatu zuen emaku-

meek beren larruan bizi dutela

«sistema zapaltzailea». Eta xehe-

tasunak ere eman zituzten: «Ka-

pitalismo basatia berregituratzen

ari da, dominazio heteropatriar-

kala etengabe indartzen eta mi-

grazioaren aurkako politika zu-

rruntzen, eta indarkeria matxis-

tak ez du etenik». Gainera,

Euskal Herriko instituzioei egotzi

zieten ez dutela planteatzen ere-

du «antidemokratiko eta antiso-

zialaren» hausturarik. «Inbolu-

zio» egoera hori ikusita, «haus-

tura eta eraldaketa» aldarrikatu

zituzten. Antolatzeko deia ere

egin zuten.

Hitzaldi, mahai inguru, ikuski-

zun eta eztabaiden bidez, edukiz

bete zituzten Euskal Herriko mu-

gimendu feministaren erresis-

tentziak eta borrokak. Esperien-

tziak partekatuta eta denetariko

errealitateak ezagututa, datozen

urteetarako apustuak eta erron-

kak finkatu zituzten.

Bizitzak erdiguneanMartxoaren 8ko greba feministan

aldarrikatu zen itun soziala ere

gogoan izan zuten Durangoko

jardunaldietan. Bizitzaren ardura

kolektibizatu eta zaintza lanak

berrantolatzeko beharra azpima-

rratu zuten. Bide horretan, dei

egin zuten pentsio duinen, lurra-

ren defentsaren eta etxeko langi-

leen eskubideen alde antolatzeko.

Gogoan izan zituzten beste auzi

batzuk ere. Besteak beste, erabaki

zuten norbanako bakoitzaren

«pribilegioei» eta «zapalkun-

tzei» erreparatu behar zaiela. Ho-

rren harira, okupatutako herrial-

deetako borroka feministak ikus-

garri egin beharra azpimarratu

zuten.

Hori guztia Martxoaren 8ko

grebaren arrakastaren ostean iri-

tsi zen. Beste behin, mugimendu

feministak kaleak bete zituen.

Milaka lagunek egin zuten bat

Bilboko manifestazioarekin eta

deialdiekin. Horiez gain, herriz

herri antolatutako mobilizazioe-

tan ere indar erakustaldia nabar-

mena izan zen. Bost ardatz izan

zituen deialdiak: pentsiodunak,

ikasleak, kontsumoa, zaintza eta

soldatapeko lana. Bizitzaren es-

parru guztietan emakumeek du-

ten zapalkuntza salatu zuten, goi-

zetik gauera arte.

MugimenduabarrutikindartzekoerronkaEuskal Herriko V. Jardunaldi Feministek 3.000emakumetik gora elkartu zituzten Durangonb Martxoaren 8an kaleak hartu zituzten, berriro

Hitzaldiak, mahai inguruak, eztabaidak eta ikuskizunak egin zituzten azaroaren 1etik 3ra Durangon. ENDIKA PORTILLO / FOKU

5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 20a Urtekaria

Feminismoa

Page 6: 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu Egunean Behin jolasa eta egunean eguneko euskalgintza-ren lan eskerga. Utzi dizkigu

Natalia Salazar Orbe Bilbo

Bizkaira datozen bisitarien kopu-

rua areagotu eta horien egonal-

diak luzatzeko plana aurkeztu

zuten urte hasieran Bizkaiko Foru

Aldundiak eta Bilboko Udalak.

Kopuru zehatzak finkatu zituen

Imanol Pradalesek, orduan Biz-

kaiko Garapen Ekonomikorako

foru diputatu zenak: datozen zaz-

pi urteetan bisitari kopurua urte-

ro %5 handitu dadila nahi dute;

urtetik urtera 85.000 turista

gehiago erakartzea, hain zuzen.

Proposamen zehatzak aletu zi-

tuzten. Besteak beste, turismo

ikono handien garrantzia nabar-

mendu, eta inguru horiek edertu

eta egokitzeko asmoa iragarri zu-

ten, aparkatzeko eremuak hobe-

tuta eta zerbitzuak osatuta.

Ikono handi horien artean ko-

katu zuten Gaztelugatxeko Do-

niene. Azken urteetan, izugarri

handitu da biotopoa ikusi nahi

duten bisitarien kopurua. Gehie-

nak Game of Thrones telesailaren

agertokiak erakarrita iristen dira

Gaztelugatxera. Udan 6.000 bisi-

tari baino gehiago elkartu ziren

bertan, egun bakarrean.

Turismoaren gorakada horri

erantzuteko, azpiegitura berriak

beharrezkotzat jo ditu aldundiak,

eta 51 autorentzako aparkaleku

bat egiteko proiektua du esku ar-

tean. Bakiotik Gaztelugatxera

doan BI-3101 errepidea eta Ene-

peri jatetxerako bidea elkartzen

diren eremuan kokatu nahi dute

aparkaleku hori.

Proiektuaren berri izan bezain

laster, SOS Gaztelugatxe platafor-

ma sortu zuten Bakion. Proiek-

Bizitokia begiraleku bihurtutaAldundiak plan bat osatu du turista gehiago erakartzeko b SOS Gaztelugatxek ia mila alegazio aurkeztuditu Gaztelugatxe babesteko b Plentziako itsasadarreko proiekturako, adostasuna eskatu dute

Udako egun batean 6.000 bisitari baino gehiago zenbatu zituzten Gaztelugatxen. MONIKA DEL VALLE / FOKU

6BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2019ko abenduaren 20aUrtekaria

Aisialdia eta ingurumena

Page 7: 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu Egunean Behin jolasa eta egunean eguneko euskalgintza-ren lan eskerga. Utzi dizkigu

tuak ingurumenean eragin han-

dia izango lukeela azpimarratu

zuten. Libe Arenaza plataforma-

ko kideak eman zituen azalpe-

nak: «Hormigoizko horma itze-

lak jarriko dituzte: bat, 105 metro

luze eta 3,35 metro garai dena;

beste bat, 34 metro luze eta 6,5

metro garai dena; eta hirugarren

horma bat, 15 metroko garaiera-

koa». Aparkalekua jarri nahi du-

ten lekua hiru babes eremuk mu-

gatuta dago, gainera: «Gaztelu-

gatxeko Donieneko biotopo

babestua, Gaztelugatxeko Donie-

neko kontserbazio bereziko ere-

mua eta Urdaibaiko itsasadarre-

ko hegaztientzako babes bereziko

eremua». Horrez gain, salatu

dute aldundiaren asmoak auto

pribatuaren erabilera sustatuko

duela.

Proiektuaren aurkako erantzu-

na indarra hartuz joan da, eta

Change.org plataforman haren

aurkako 21.000 sinadura baino

gehiago jaso dituzte. Bermeon ere

lanean ari da talde bat. Elkarlane-

an, proiektuaren aurkako ia mila

alegazio aurkeztu dituzte.

Azkenaldian nagusi den turis-

mo motaren areagotzeak kezka-

tzen ditu taldeok: «Jendeak, eto-

rri, eta herrian geratu behar du;

orain, argazkia atera, eta bado-

az». Lekua bere testuinguru his-

toriko, kultural eta naturalean

ezagutarazi behar dela uste dute.

Eta zalantzarik ez dute: mugatu

egin behar da bisitarien kopurua.

Plentziako portua, gainezkaBizkaiko kostaldeko itsasadarrak

ere bisitarientzako erakargarri

bihurtu dira. Nabarmen egin du

gora kirol ontziak dituztenen ko-

puruak. Plentzian ontziz gainez-

ka daude portua eta itsasadarra.

Arazoari irtenbidea emateko be-

rrantolaketa plan bat proposatu

du Eusko Jaurlaritzak, baina

hainbat taldek eta eragilek ez

dute ikusi begi onez, eta mobiliza-

zioetan ari dira, proiektua geldia-

razi eta denen oniritzia izango

duen berri bat bilatu arte.

Gaur egun, 165 amarraleku

daude portuan. Jaurlaritzaren pla-

nak 208raino handitu nahi du ko-

puru hori. Portukoek baino bu-

ruhauste gehiago sortzen dituzte,

baina, barrurago ainguratutako

ontziek. Itsasadarrean ordenarik

gabe ainguratuta daude ehunka

ontzi, eta horiek ordenatzeko pan-

talanak aurreikusi dituzte: portua

baino barrurago hasita, udaletxe

pareraino, ezker ibarrean; eta,

Ontziolaren plazatik Geltokiko

zubira arte, eskumako ibarrean.

Denera, 182 amarraleku izango di-

ra. Bi milioi euroko aurrekontua

aurreikusi dute lanotarako.

Proiektuak kezkak sortu ditu

herrian. Pribatizazioaren mamua

salatu dute batzuek, aurrerantze-

an itsasadarrean ainguratuta

dauden ontzien jabeek ordaindu

egin beharko dutelako pantala-

nak erabiltzeagatik. Iritzi hori

agertu zuen Unai Ganzedok. Itsa-

soko Zientzietako doktore eta

ikertzailea da bera. Gainera, uste

du proiektuak ez dituela kontuan

hartzen klima aldaketaren ondo-

rioak.

Plentziako ontzi jabeetako asko

Proa elkarteko kide dira. Javi On-

zain presidenteak ezinbesteko-

tzat jo zuen portua berrantola-

tzea, eta Jaurlaritzaren proposa-

mena abiapuntu ona dela adierazi

zuen.

Eusko Legebiltzarrera ere hel-

du da auzia. EH Bildu, Elkarrekin

Podemos eta PPren botoekin,

Eusko Jaurlaritzari proiektua gel-

diarazteko eskatzea onartu zuen

legebiltzarrak. Itsasadarra eta ha-

ren ingurua babesteko eta ados-

tasuna lortzeko prozesu parte

hartzaile bat eskatu dute. Beste

horrenbeste egin du SOS Itsasa-

darra plataformak, antolatu di-

tuen mobilizazioetan.

7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 20a Urtekaria

Aisialdia eta ingurumena

Page 8: 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu Egunean Behin jolasa eta egunean eguneko euskalgintza-ren lan eskerga. Utzi dizkigu

Ibai Maruri Bilbao Bilbo

Bilbok 23 urte igaro ditu autobus

geltoki intermodalaren zain.

Eraikitzen noiz hasiko, behin-

behinean ireki zuten 1996an Ter-

mibus zaharra. Bi urte pasako la-

nak amaituta, joan den azaroaren

29an hasi zen martxan Bilbao In-

termodal geltoki berria. Izenak

berak dioen moduan, intermoda-

la da, autobusaz gain, Bilboko

metroaren geltokiarekin, Renfe-

ren aldirietako trenen geltokiare-

kin eta Bilboko tranbiarekin lotu-

ra duelako. Geltokitik kanpo, Bil-

bobusa hartzeko aukera dago;

taxi geltokia ere badu, eta Bilbao-

Bizi udal alokairu zerbitzuko bizi-

kletak ere bertan eskura izango

ditu erabiltzaileak. Eta lurpekoa

da: -1 solairuan daude kafetegia

eta txartelak erosteko leihatilak;

-2 solairuan distantzia luzerako

autobusentzako eta Bizkaibusen-

tzako 30 nasak; -3 eta -4 solairue-

tan, berriz, 250 ibilgailurentzako

aldi baterako aparkalekuak.

Egunero 19.000 lagun igaroko

dira geltokitik; hau da, urtero zaz-

pi milioi bidaiarik erabiliko dute.

Edo, beste era batera esanda:

Loiuko aireportuak baino bi mi-

lioi erabiltzaile gehiago izango

ditu. Erdiak inguru, Bizkaibuseko

bidaiariak izango dira. Abenduko

zubia «arrakastaz» gainditu du,

udalaren arabera. 69.854 lagun

igaro ziren geltokitik. Dena den,

izan du alde ilunik estreinaldiak.

Joan den astean geltokira sartzen

ari zen Bizkaibus batek paretik

igarotzen ari zen tranbia jo zuen.

Lehen istripua, bada, inaugura-

ziotik bi astera.

«Mugikortasun jasangarriaren

zirkulua itxi du geltoki intermo-

dalak», azpimarratu zuen Bilbo-

ko Mugikortasun zinegotzi eta al-

karteorde Alfonso Gilek, inaugu-

razioan. Aurten bete du urtea

bere saileko proiektu «kutune-

netako» batek: hiriburuko kale-

en %75etan orduko 30 kilometro-

ko abiadura muga ezarri zen iaz-

ko uztailaren 1ean, eta balorazio

«oso positiboa» egin du udalak.

Hiri osora zabaldu nahi luke Gi-

lek, bizikleten eta patinete elek-

trikoen mugikortasuna segurua-

go egiteko. Izan ere, urrian arautu

zuen Bilboko Udalak patinete

elektrikoen erabilera, eta debeka-

tu egin diete espaloitik ibiltzea.

Bizkaiko Foru Aldundiak bizi-

kletetan ipini du arreta. Erabilera

zelan sustatu aztertzeko jardu-

naldiak egin zituzten azaroan,

mundu mailako adituekin. Tes-

tuinguru hartan bizikletentzako

autobideak iragarri zituen Unai

Rementeria ahaldun nagusiak.

Bizkai osoa zeharkatuko duten

bidegorri ardatzak izango dira,

eta herri nagusiak lotuko dituzte.

Datorren urteko aurrekontuak

dagoeneko halako hiruren

proiektua jasotzen du: Bilbo eta

Zaldibar artekoa, Bilboko itsasa-

darraren eskumako ibarrekoa eta

Ugaotik Basaurira joango dena.

Bide berriak trenari

Berria ireki den urtean, beste gel-

toki batek agur esan die erabil-

tzaileei. Atxuriko tren geltokiak

irailaren 8an jaso zituen azken bi-

daiariak. Irailaren 9tik, Bermeo-

tik irtendako trenek ere Zazpika-

leetako tren geltokian dute helbu-

rua. Harrezkero, itxita dago Atxu-

rikoa. Lokomotorak elkarteak

auzoarentzako nahi du eraikina,

eta Bilboko Trenbidearen Lagu-

nen Elkarteak trenbidearen mu-

seoa atondu nahi du bertan. Baina

Euskal Trenbide Sareak sozietate-

ak argi utzi die dagoeneko han da-

goen Euskotrenen kontrol gunea

handitzeko eta Euskotranen Bil-

boko ibilbidea Boluetaraino luza-

Lanak,amaituahala hasiMugikortasun azpiegiturentzat urtemugitua izan da b Martxan da Bilbokogeltoki intermodala b Atxuriko trengeltokiak bidaiariak jasotzeari utzi diob AHTaren lanak hasi dira Atxondon, etahegoaldeko saihesbidekoak Bilbon

Bidaiariak autobusetara bidean,

Bilboko geltoki intermodala ireki

zen egunean. MARISOL RAMIREZ / FOKU

8 BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2019ko abenduaren 20aUrtekaria

Mugikortasuna eta azpiegiturak

Page 9: 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu Egunean Behin jolasa eta egunean eguneko euskalgintza-ren lan eskerga. Utzi dizkigu

dute hasierarik zehaztua. Izan

ere, horrekin hasi aurretik dipu-

tazioak badu beste asmo bat: Ge-

txo eta Portugalete itsasadarraren

azpitik lotuko dituen tunela.

Lehen fasearen bigarren zati

hau, bada, tunel bik eta Bolintxu

harana zeharkatuko duen zubibi-

deak osatuko dute. Supersur

Handitzeari Ez plataformak in-

gurmenean eragingo duen kalte-

az ohartarazi du. Horrez gain,

obrak geratzeko eskatu du epai-

tegiek 2017an iraungitako ingu-

rumen baimena egungo obreta-

rako balekoa den ebatzi arte.

tzeko erabiliko dela. Dagoeneko

esleitu da tranbia tarte berria egi-

teko obra; azaroan egin zen, eta

2021erako egongo da prest.

Beste tren geltoki batek dato-

rren urtean hasiko du bidea.

Ekainean iragarri zuen Arantxa

Tapia Eusko Jaurlaritzako Gara-

pen Ekonomikorako eta Azpiegi-

turetarako sailburuak 2020ko ek-

kainean esleituko direla AHTaren

Bilboko geltokiaren obrak; Espai-

niako Sustapen Ministerioak

egingo du. Lur azpiko geltokia

izango da, eta 730 milioi beharko

dira obretarako. Sei kilometroko

tunel batetik sartuko da tren las-

terra Bizkaiko hiriburura. Joan

den udan proiektua ikusgai egon

zen Zazpikaleetako geltokian.

Motel bada ere, aurrera doaz

tren lasterraren obrak. Duela aste

batzuk hasi ziren, Atxondo eta

Elorrio arteko zatian. Hamar urte

baino gehiagoan egon dira geldi

inguru horretan, herritarren pro-

testa eta ekimenari esker. Orain

ere bizilagunek kalteak salatu di-

tuzte, kamioien joan-etorriek

sortutako lokatzagatik eta hau-

tsagatik. Obrak hasiko ziren zu-

rrumurrua zabaldu zenerako, he-

rritarrak antolatzen hasiak ziren.

Joan den urrian sortu zuten

Atxondoko AHTri Ez! plataforma.

Elorrio, Atxondo eta Abadiño ar-

tean igaroko den trenbide zatia da

obretan dagoena. Bi noranzkota-

rako trenbide bana izango duen

enbor nagusi bat du oinarri azpie-

giturak tarte horretan. Horrez

gain, noranzko bakarreko adar bi

ere izango ditu, bakoitza 900 me-

trotik gorakoa.

Lanak, «martxa onean»Berriro ere obretan dagoen

proiektua Bilbo hegoaldeko

saihesbidea da. Bide azpiegitura

honen lehen hamabost kilome-

troak, Santurtzitik Larraskitura-

koak, 2011tik daude zabalik. Ur-

tarrilaren 21ean hasi ziren orain

arte eraikitako tartea eta AP-68

autobidea lotzeko lanak. Lau ki-

lometro izango ditu zati berri ho-

nek. Eginda dagoenarekin eta

egiten ari direnarekin amaituko

da saihesbidearen lehen fasea.

2023rako egongo da prest. «Bu-

katzean esanahi osoa izango du;

A-8 autobidea, Bilboko portua eta

AP-68 autobidea lotuko ditu»,

azaldu du Unai Rementeria ahal-

dun nagusiak.

Lehen fasearen ondoren, au-

rreikusita dago beste bi egitea. Bi-

garren fasean Sereberetxeko tu-

nelak eta Zornotzako Kortederra

auzoa batuko dituzte: 11 kilome-

troko luzera luke, eta ibilbidearen

erdia tunelak lirateke. Lanek ez

9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 20a Urtekaria

Mugikortasuna eta azpiegiturak

Page 10: 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu Egunean Behin jolasa eta egunean eguneko euskalgintza-ren lan eskerga. Utzi dizkigu

Imanol Magro Eizmendi Bilbo

Industrian akordioaren urteaizan da, argazki historikoa utziduena. Bizkaiko metalgintzako58.000 langileek —48.000 gizoneta 10.000 emakume— lan itunberria dute zortzi urte geroago. 34bilera egin ondoren, FVEM Biz-kaiko metalgintzako enpresen fe-derazioak eta LAB, CCOO etaUGT sindikatuek aurreakordioaadostu zuten azaroaren 27an, eta,eragile bakoitzak bere barne boz-ketak egin ondoren, berretsi eginzuten astebete geroago. ELA sin-dikatuak, berriz, ez zuen onartu.Sektorean ordezkari gehien di-tuen sindikatua da (%41,58), bai-na ez akordioa blokeatzeko adina. Borroka urtea izan da Bizkaiko

metalgintzan, eta lan ituna sina-tzea azken ataleko ezustea izanda. FVEMek eta sindikatuek au-rreakordioa adostu zutenean,zortzi greba egun deituta zeuden;aurrez, hamar eginak zituzten:bost maiatz-ekainean, eta bestebost irailean eta urrian. Greba ho-rietan mobilizazio jendetsuak etaprotesta ekitaldi entzutetsuakegon dira. Hein handi batean, lausindikatuek maiatzaren 10eanplataforma bateratua egitea ados-tu zutelako. ELAk, LABek, CCO-Ok eta UGTk elkarrekin negozia-

tzea erabaki zuten, eta eskakizunbateratuak aurkeztea. Patronalakberak onartu du pauso hori era-bakigarria izan zela negoziazioe-kin aurrera egiteko. Udaberriko greben aurreko eta

osteko negoziazioek, baina, ez zu-ten fruiturik eman. Bi aldeek el-karri leporatu zioten pauso txi-kiegiak ematea eta bete ezinezkoeskakizunak egitea. Udan bi alde-en arteko harremanak egon zi-ren, baina ez negoziazio formalik.Urri hasieran bost eguneko grebaegin zuten berriz. Ohikoa denez,sindikatuek eta enpresariek par-te-hartze datu oso ezberdinakplazaratu zituzten. Hainbat en-presatan istiluak eta kalteak egonziren, eta FVEM negoziazioak uz-tekotan egon zen.

Lan Harremanen Kontseiluaizan da bilera guztien jokalekua,eta urri amaieran sindikatuakizan ziren patronalari bileraerronda berria eskatu ziotenak.Azarorako ezarri zuten negozia-zio egutegia, eta, lehen bost bile-retako joera antzua ikusita, zortzieguneko greba deialdia egin zu-ten azaro amaiera eta abendura-ko. Jarrerak «oso urrun» zeudelaadierazi zuten sindikatuek, pun-tu jakin batzuetan bereziki.

18.400 euro gutxienez Grebei berriz ekin aurreko azkenbileran askatu zen korapilo histo-rikoa. Patronalak subrogazio es-kubidea onartu zuen kontratupubliko eta mantenu lanetan; sin-dikatuek, aldiz, aldi baterako lanenpresei mugarik ez ezartzea. Lanhitzarmen berriarekin, soldatakere eguneratu dituzte —2011 eta2018 arteko KPIak igo dituzte, eta%2,5 gehitu—, eta metaleko langi-leek 18.400 euro jasoko dituztegutxienez, hamalau soldatatanbanatuta. Soldata aldaketa han-diena, halere, 2003ko hitzarme-narekin jarraitzen zuten langileeknabarituko dute, haiek 5.012 eurogehiago jasoko baitute. Beste lor-pen deigarrienetako bat lanekoosasun arazoak aztertuko dituenbatzorde mistoa sortzea da.

Bakea iritsi da metaleraSindikatuek eta patronalak metalgintzako lan hitzarmena adostu duteb LABen, CCOOren eta UGTren babesa izan du; ELAk ez du sinatu

LABeko, CCOOko, UGTko eta FVEMeko ordezkariak, lan ituna sinatzen, abenduaren 2an. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

34BILERAK, 2018KO OTSAILETIK

Bizkaiko metalgintzako lan hitzar-

mena adostea prozesu luzea izan

da. 2018ko otsailean hasi ziren ne-

goziazioak, eta aurreakordioa 34.

bileran sinatu zen. Azaro honetan,

esaterako, zortzi aldiz bildu ziren

sindikatuak eta FVEM patronala.

Maiatzaz geroztik, lau sindikatuek

bat eginda negoziatu dute.

10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 20aUrtekaria

Ekonomia

Page 11: 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu Egunean Behin jolasa eta egunean eguneko euskalgintza-ren lan eskerga. Utzi dizkigu

11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 20a Urtekaria

Gizartea

Natalia Salazar Orbe Bilbo

Ageriko sekretua zena berretsiegin du laborategi independentebaten azterketak: Jatako eta Ene-kuriko basoetan lindanoa aurkitudute. Udan azaleratu zen albiste-ak bultzatuta, erakundeek argituegin behar izan dute zer egin du-ten arazoari aurre egiteko. Jaurla-ritzak esan zuen udalek dutela es-kumena; aldundiarentzat, Jaur-laritzak esku hartu behar zuen;udalek zioten lurren jabeak zirelaoztopoak jartzen zituztenak. Ego-era horretan, milaka tona lindanodaude lurretan barreiatuta.

BERRIA egunkariak uztaileanpiztu zuen alarma: Lemoizko La-rrezabale eremuko zabortegiaizandakoan agerian zeuden lin-dano hautsen arrastoak erakutsizituen orduan. Pestizida egitekoprozesuan sortzen den hondakintoxiko hori bistan zegoen, edo-nork ukitzeko moduan. Ekologistak Martxan platafor-

mak behin baino gehiagotan sala-tu du gaur egun itxita dauden Biz-kaiko hondakindegi gehienetanlindanoa dagoela (HCH). Denenartean, Jatako (Lemoiz) eta Ene-kuriko (Erandio) zabortegien ka-suak nabarmendu dituzte.

Garai batean, inolako kontrolikgabe botatzen zuten lindanoaBizkaiko lursail askotan. Jatakoeta Enekuriko hondakindegietanere beste horrenbeste egin zuten.Bi zabortegiok itxi egin zituzten,eta, urteen joan-etorriarekin, ba-soak hazi dira haien gainean. Es-tali zituztenean ez zituzten garbi-tu, ordea, eta ekologistek sarriesan dute balitekeela hango arbo-lak kutsatuta egotea.Jatako lursailean 10.000 tona

lindano egon daitezkeela ustedute ekologistek. Lindano horrekguztiorrek 30.000 metro koadro-ko eremua kutsatu duela kalkula-tu dute. Egoera horren salaketaere egin zuten duela bi urte. Sala-ketak inongo eraginik ez zuelaikusita, erabaki zuten hangozuhaitzetatik eta Enekurikoetatikzur laginak ateratzea eta labora-tegi independente batera erama-tea, azter zitzaten.Datu zehatzen berri eman zu-

ten abuztuaren erdialdera: Jatanatzemandako egur lagin batean,zur kilogramo bakoitzeko 3,14miligramo lindano aurkitu zuten.Beste batean, berriz, 6,47 miligra-mo. Enekuriko azterketei dago-kienez, batean, 1,81 miligramolindano aurkitu zuten, eta bestebatean, 3,64 miligramo.

Osasun publikoko arazoaEkologistak Martxan platafor-mak azaldu zuen ingurumen ara-zotik harago doan afera dela lin-dano hondakinena. Hain zuzen,plataformako kide Javier Vazque-zen esanetan, segurtasun eta osa-sun publikoaren arloko arazoaere bada.Bi arrisku mota nabarmendu

zituen. Batetik, baso horiek suhartuz gero, ondorioak oso la-rriak izango liratekeela azalduzuen: lindanoa desegin egingo li-tzateke, eta fosgeno izeneko subs-tantzia pozoitsua askatuko luke.Hain zuzen, I. Mundu Gerranarma kimiko modura erabilita,hainbat eta hainbat pertsona hilzituzten substantzia horrekin.Sua itzaltzera doazenentzakoarrisku handia ekarriko lukeelaazpimarratu zuten, eta erakun-deek ez dutela protokolo zehatzikhalako kasuetarako. Bestetik, ba-sootako zuraren erabilera erearriskutsua litzateke. Jatan, esa-terako, zuhaitzak mozten ari zi-ren, seguruenik, papera edo al-tzariak egiteko. Lehengai horiekhondakin toxiko arriskutsuak di-rela adierazi zuten. Egoera horre-tan, Jaurlaritzari, aldundiari etaudalei dei egin diete, bakoitzaridagokion eskumena baliatuta ir-tenbidea bila diezaioten lindano-aren arazoari.

Lindanoa

azaleratu daJatan eta Enekurin lindanoa dagoela baieztatudute azterketek bEgur lagin batean, zur kilobakoitzeko 6,47 miligramo lindano aurkitu dute

Lindano arrastoak Lemoizen. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Page 12: 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu Egunean Behin jolasa eta egunean eguneko euskalgintza-ren lan eskerga. Utzi dizkigu

12BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2019ko abenduaren 20aUrtekaria

Urtea argazkitan

1 2

3

4

5

6

Page 13: 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu Egunean Behin jolasa eta egunean eguneko euskalgintza-ren lan eskerga. Utzi dizkigu

Tokikoa defendatzen du

Sasoian sasoikoa ekoizten du

Abereen ongizatea ziurtatzen du

Biodibertsitateari eusten dio

Elikadura-balio handiagoa du

Ez du transgenikorik

Ongarri naturalak erabili eta herbizida eta pestizida sintetikoak sahiesten ditu

Ekoizpen ekologikoak...

13BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2019ko abenduaren 20a Urtekaria

Urtea argazkitan

7

8 9

1 Dozenaka greba egun. Biga-

rren urtez etxez etxeko arreta zer-

bitzuko langileek lan ituna adostu

ezinik jarraitu dute. Dozenaka mo-

bilizazio egin izan dituzte bi urteo-

tan. MONIKA DEL VALLE / FOKU

2 Vuelta, bigarrenez segidan.

Espainiako Vueltak gustua hartu

dio Bizkaitik igarotzeari. 2011n

itzuli zen, hainbat hamarkadaz eto-

rri gabe. Iaz bezala, aurten ere eta-

pa amaiera izan du Bizkaian; Bil-

bon, zehatzago. MONIKA DEL VALLE / FOKU

3 Korrikan, lekukoari segika.

Milaka bizkatairrarek egin dute

lasterka 21. Korrikako lekukoaren

atzetik. MARISOL RAMIREZ / FOKU

4 Pentsiodunak, etenik gabe.

Iazko kopuruetara iritsi gabe, bai-

na astero zintzo, Bizkaiko pentsio-

dunek pentsio duin eske jarraitu

dute astelehenero. M. RAMIREZ / FOKU

5 Azken makroepaiketa. Mila-

ka lagun batu ziren irailean, Bilbon,

azken makroepaiketa salatzeko.

Aldeek akordioa eginda, 11/13

sumarioko 47 auzipetuetatik 45

aske geratu ziren. ARITZ LOIOLA / FOKU

6 Urteurrena Derion. Labayru

fundazioak Derioko udako euska-

ra ikastaroen 50. urteurrena ospa-

tu du. MONIKA DEL VALLE / FOKU

7 Azoka, beteta. Beste behin

milaka lagun erakarri ditu Duran-

goko Azokak Landakora: 120.000

pertsona inguru, Gerediaga elkar-

tearen arabera. MARISOL RAMIREZ / FOKU

8 Aitzindaria. Otsailaren 7an

hil zen Jon Lopategi bertsolaria:

behin irabazi zuen Txapelketa Na-

gusia eta Bizkaiko lau txapel eroan

zituen etxera. ARITZ LOIOLA / FOKU

9 ‘Habidite auzia’. Jose Luis

Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusi

ohiak epailearen aurretik igaro be-

har izan du, Jabyer Fernandezekin

egindako akordioen berri epaite-

gian emateko. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Page 14: 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu Egunean Behin jolasa eta egunean eguneko euskalgintza-ren lan eskerga. Utzi dizkigu

Ibai Maruri Bilbao Bilbo

Duela urte bi iritsi zen Miguel Zu-

gaza, bigarrenez, Bilboko Arte

Ederren Museoko zuzendaritzara.

Berehala esan zuen museoa za-

harberritzeko premia ikusten

zuela, eta eraldaketa fisikoa ere

izan beharko zela. Eraikina egun-

go eta etorkizuneko premietara

egokituko duen proiektua hauta-

tzeko nazioarteko lehiaketa bat

egin dute aurten, museoaren 110.

urteurrena ospatu den urtean,

hain zuzen: Norman Foster arki-

tekto ingelesak handituko du. Biz-

kaiko hiriburuari estu lotuta dago

Foster; Bilbo modernizatu eta

eraldatu zuen metroari, zehazki.

Hark diseinatu zuen, eta geltokie-

tarako kristalezko sarbideek Fos-

terito izena dute, haren omenez.

Egungo eraikinak dituen metro

koadroetatik 2.250 berrituko di-

tuzte, eta beste 5.140 gehituko di-

tuzte; 18.658.200 euroko aurre-

kontua izango dute lanek, eta

2022. urtearen amaierarako bu-

katu nahi dituzte. Datorren urte-

an dira hastekoak. Proiektua

hautatzeko lehiaketa martxan ja-

rri zutenean hilabete batzuez

museoa itxi egin beharko zela ira-

garri zuten arren, Fosterrek eta

bere taldeak diseinatu duten

proiektuari esker, azkenean,

obrek iraun bitartean ere zabalik

mantentzeko aukera egongo da.

Zugazaren esanetan, Norman

Fosterrek ondutako proiektuak

museoaren «ikusgarritasuna»

handituko du, baita eraikinaren

«funtzionaltasuna» hobetu ere.

«Gaur egungo eraikinaren gaine-

an igerian egongo den areto han-

diarekin identitate berri bat har-

tuko du museoak, eta, era berean,

ibilbideak eta espazioak hobetu-

ko ditu: sarrera nagusia berriz ko-

katuko da sorreran ezarritako to-

kian, lehen solairu osoa bateratu-

ko du, eta, gainera, museoaren

Arriaga plaza atrio handi bat

bihurtuko da».

Museoaren eraikin zaharraren

ate nagusia, Euskadi plazara begi-

ra dagoena, zarratuta dago gaur

egun, ondoren eraikitako krista-

lezko eraikin modernoan baitago

sarbidea. Hori da, besteak beste,

handitzearekin aldatuko den ele-

mentu nagusietako bat. Euskadi

plazarekin lotuko da museoa, eta

trafikoan ere aldaketak eragingo

ditu. «Casilda Iturrizar parkea

handitu egingo da: gaur egun

Euskadi plazan dagoen biribilgu-

nea parkearekin lotuko du».

Zuloak estaltzen

Leku faltarena ez ezik, beste bi

hutsune historiko ere badarama-

tza museoak aspaldian arrastaka:

lau urte igaro ditu bere bilduma-

rako artelanak erosteko diru sail

berezirik izan gabe, eta nabarme-

na da betidanik andre artisten la-

nekiko izan duen arreta falta. Bi

zulo horiek betetzen joateko bo-

rondatea azaldu du Zugazak.

Aurten eman dituzte lehen pau-

soak. Besteak beste, Adolfo Giar-

den, Paul Gauguinen eta Nikolas

Lekuonaren hainbat artelan eros-

teko baliatu dute erakunde publi-

koek 2019rako bideratutako

300.000 euroko poltsa. Aldi bere-

an, andre artisten lanak erosteko

ildo berezi bat ere ipini dute mar-

txan aurten, eta, besteak beste,

Isabel Bakedano, Elena Mendiza-

bal eta Miren Arenzanaren obrak

erosi dituzte hari esker.

Bilboko Arte Ederren Museoa, Norman Foster arkitektoaren proiektuaren arabera. BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA

14BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2019ko abenduaren 20aUrtekaria

Kultura

Fosterren BilboArte Ederren Museoaren laugarren eraldaketahandia egiteko Norman Foster hautatu dute,Bilboko Metroarekin hiria modernizatu zuena

Page 15: 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu Egunean Behin jolasa eta egunean eguneko euskalgintza-ren lan eskerga. Utzi dizkigu

Peru Azpillaga Diez Bilbo

Saskiratze aparta egin du aurtenBizkaiko saskibaloiak. Izan ere,lurraldeko hiru talde nagusiek as-paldi izandako mailarik onenaerakutsi dute, eta, 2018-2019 den-boraldian sasoi betean ibili oste-an, 2019-2020 denboraldiari erabertsuan ekin diote. Saskiz saskihazten jarraitu du Bizkaiko saski-baloiak, beraz; agerian utzi dutekirol horrek Bizkaiko maila guz-tietan eskuratu duen garrantzia. Gizonezkoen profesional mai-

lan, Bilbo Basket taldea altxatuegin da iaz jasotako kolpearen on-doren, eta maila gorenera itzuli daaurten. 2017-2018ko denboral-dian izandako emaitza txarrekjaitsiera ekarri baitzioten garaibatean Europako talderik onene-kin lehian ibilitako talde bilbota-rrari. Baina, hondoratu beharre-an, Urrezko LEB mailako talderikindartsuenetako bat osatu eta,denboraldi bakarrean, ACB ligaraitzultzea lortu du Bilbo Basketek.Eta ondo itzuli ere. Ligako aurre-kontu apalenetariko bat daukanarren, ondo hasi baitu denboral-dia, eta, lehenengo partidak ira-bazi ostean, onenekin lehiatzekoprest dagoela erakutsi du Bilbokotaldeak.Gizonezkoen maila, ordea, ez

da salbuespena Bizkaian. LointekGernika taldeak, denboraldizdenboraldi, geroz eta emaitza ho-beak eskuratu ditu, eta, oraindiktitulurik eskuratu ez duen arren,horiek lortzetik geroz eta hurbila-go dago. Iaz bosgarren sailkatuzen emakumezkoen Endesa Li-gan, eta Espainiako Kopako finalajokatzetik gertu ibili zen. Aurtenurtez urteko goranzko joera horrieutsi diola dirudi gainera, eta hi-rugarren postuan sailkatuta dagoliga txapelketan. Horrekin bate-ra, indartsu dabil Eurokopan ere,eta urrats garrantzitsuak emanditu multzoko fasea gainditu etafinal-hamaseirenetan egoteko.Hortaz, ez da kasualitatea bi

talde horiek hiru urteko lankide-tza akordioa sinatzea. Akordioa-ren emaitzetako bat urtarrilaren

4ko Saski Gabonak egitasmoaizango da: Miribillako kantxan jo-katuko dute biek, egun berean.

Azkenik, tituluaAzken urteetan, Bidaideak BilboBSR taldea izan da tituluak esku-ratzetik gertuen ibili den Bizkaikosaskibaloi taldea, eta, garaipenaatzamar puntekin behin eta be-rriz laztandu ostean, aurten berelehenengo titulua eskuratu du:Euroliga. Aulki gurpilduneko Bil-boko saskibaloi taldeak egindakobidea, ordea, ez da inondik inoraerraza izan; azken urteetan sei al-diz izan baita txapeldunorde. Iaz,esaterako, bi puntugatik galduzuen Euroligako finala Txurdina-gan, eta, Ligan ere, finala galdutaamaitu zuten denboraldia.

Oztopoak oztopo, 2018-2019denboraldian egoerari bueltaeman diote, eta Sheffielden (Inga-laterra) jokatutako Euroligako fi-nala irabaztea lortu dute. Hala,taldeak eskuratzen duen lehe-nengo titulua izateaz gain, Bizkai-ko saskibaloi talde batek lortzenduen Europa mailako lehenengotitulua ere eskuratu du BidaideakBilbo BSR taldeak. Ligan, beste-tik, bigarren sailkatu ostean, az-ken fasean aritu dira oraingoanere, baina ez dute lortu finalerasailkatzerik. Dena den, badirudiemaitza onek ez dutela etenik:2019-2020 denboraldiari ere ga-raipenekin ekin diote. Hala, Txa-peldunen Ligarako sailkatzekoametsa egia bihurtzeko helburuadu taldeak 2020rako.

Bizkaiko saskibaloiakinoiz baino indartsuagoegin du dirdira aurten Bilbo Basket, Gernika Lointek eta Bidaideak Bilbo BSR taldeak Bizkaiko saskibaloiaren goranzko joeraren erakusgarri izan dira

Iaz, ACB Ligara igo zen berriz Bilbo Basket taldea. MONIKA DEL VALLE / FOKU

15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 20a Urtekaria

Kirola

Page 16: 2003tik berritzeke 2019ko abenduaren 20a X. urtea 426 ...handiko berotegi efektua. Opari-tu digu Egunean Behin jolasa eta egunean eguneko euskalgintza-ren lan eskerga. Utzi dizkigu

Ibai Maruri Bilbao Gernika-Lumo

Edozein gernikarri

herriko nortasuna

osatzen duten hiru

elementu zein diren

galdetuz gero, Denis

Azkaratek argi du hiruretako bat

Marijesiak izango direla. «Arbola

aipatuko dute, astelehenetako

merkatua, frontoia... Baina segu-

ru nago Marijesiak beti agertuko

direla». Nazareteko Jesusen jaio-

tza iragartzeko egiten diren

kantu errondak dira Marijesiak.

Bizkaiko herri askotan galdu egin

diren arren, beste hainbatetan

mantentzen dira oraindik, beste

izen batzuekin bada ere. Dena

den, Gernika-Lumokoak dira

ezagunenak. Taldeko burua eta

bakarlarietako bat da Azkarate.

Bederatzi egunez kantatzen

dituzte kopla horiek, abenduaren

16an hasita. Hala, joan den astele-

hen goizaldean ekin zioten aur-

tengo erronda sasoiari. 04:00etan

abiatzen dira, eta herri osoa

zeharkatzen dute gelditu barik.

Urteko sasoi honetan egiten

diren kantu errondetan ibilian

egiten bakarrak dira Gernikako-

ak. Badute beste ezaugarri bat:

«Elizen paretik pasatzean, gure

Jauna dagoen lekuetan, belauni-

katu egiten gara, eta une horreta-

rako badugu kopla berezi bat:

Sakramentu Santu Jauna/zele-

bradu zanian/izena ipini eutsen/

Jesus Salbadoria...».

Azken egunean, abenduaren

24an, bigarren erronda bat ere

egiten dute egun argiz. Orduan di-

rua batzen dute kalean dabiltza-

nen artean. Urtero eman egiten

dute, normalean gobernuz kan-

poko erakunderen bati. Aurten

erdibitu egingo dute bildutakoa:

erdia Aita MariMediterraneoan

itsas salbamenduan dabilen eus-

kal ontziari emango diote; beste

erdiarekin eurak geratuko dira,

proiektu bat dutelako esku arte-

an. «Guk ez dugu aurrekonturik,

eta nolabait finantzatu behar du-

gu». Joan den astean aurkeztu zu-

ten Marijesiak 4:00 Bederatzi gau

hotzetandokumentala. 59 minu-

tuko iraupena du, eta 37 elkarriz-

keta jasotzen ditu. Horrez gainera,

liburuxka bat ere prestatu dute,

eta baita eduki multimedia ere.

Izan ere, aurten mendeurrena be-

te da lehen Marijesi kopla idatziak

argitaratu zirenetik. Garratzagoi-

tizenez ezagunagoa zen Pedro Bi-

dagurenek XVII. mendetik jasota-

ko koplen eskuliburua argitaratu

zuen 1919an.

Guztira, 44 estrofa ezberdin

kantatzen dituzte. Horietako 36

bederatziurreneko goizaldeetako

errondetan kantatzen dira, eta

gainontzeko zortziak, 24ko egu-

neko errondan. Koplen doinua

ere ez da beti bera izaten. Lehen

lau gauetan doinu bat erabiltzen

dute; beste bost gauetan, beste

bat; eta 24ko eguneko errondan

hirugarren batekin kantatzen

dute, «besteak baino alaiagoa, Je-

susen jaiotza ospatzeko».

Goizaldeko errondetan zazpi

aldiz errepikatzen dituzte 36 es-

trofak, bukatu ahala berriro has-

ten direlako. Kantatzeko modua

halakoa izaten da: bakarlari batek

hasten du estrofa, eta gainontze-

koek bukatzen dute. Lauzpabost

bakarlari ibiltzen dira, txandaka-

tuz. Aurten, sei dira: bost gizonez-

ko eta andrazko bat. Iaz estreina-

tu zen andre bat bakarlari lane-

tan, baina soilik estrofa batzuetan

aritu zen. Aurten, bakarlari txan-

da osoa beteko du. Dena den, ez

da andreek parte hartzen duten

lehen aldia. Are gehiago: taldea

gaur egun osatzen duten 70 bat

lagunetatik erdiak pasatxo ema-

kumeak dira.

Etorkizuna bermatuta1960ko hamarkadan hartu zuen

parte lehen emakumeak Gerni-

kako errondetan. Azkarateren

esanetan, hamarkada zaila izan

zen hura Marijesientzat. «Gizo-

nezkoen errondak izan dira his-

torikoki; lauzpabost ateratzen zi-

ren, eta dirua biltzen zuten.

1960ko hamarkadan, tradizioa

eteteko arriskuan egon zen. Baina

jende gaztea sartu zen, eta aurrera

egitea lortu zuten».

Gaur egun etorkizuna berma-

tuta dutela iruditzen zaio, jende

gaztea ere badagoelako taldean.

Eta urtero sartzen zaie berriren

bat, lekukoa hartzeko prest. Urte-

an zehar lo egoten da Gernika-Lu-

moko Marijesietako abesbatza.

Urtean hilabetez elkartzen den

gernikar talde bat da, azken bate-

an. Azaroko azken barikuan dute

beti lehen hitzordua: antolaketa-

rako bilera izaten da. Orduan era-

bakitzen dute nortzuk izango di-

ren bakarlariak, noiz egingo du-

ten entsegu nagusia... Izan ere,

egun bakarrean entseatzen dute.

«Urteak dira Marijesiak abesten,

eta buruz dakizkigu. Egia esan,

herri osoak ezagutzen ditu kopla

hauek. Badago konplizitate bat

gure eta gernikarren artean.

Nahiz eta ikusi ez, badakigu leiho-

aren atzeko aldetik entzuten iza-

ten ditugula gauero».

sBIDELAGUNAK

BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2019ko abenduaren 20a

Zuzendaria: Ibai Maruri Bilbao. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721

www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

Gabon gau aurreko bederatzi goizaldeetan Marijesietako kanta erronda egiten duteGernika-Lumon. Jesusen jaiotza iragartzen dute, herri osoan koplak abestuz.

Gabonetarako iratzartzen

Urtero, abenduan, Bizkaiko gabon-erronda taldeek topaketa egiten dute. Irudian, Gernikako Marijesiak topaketetako batean, Lekeition. BIZKAIKO HITZA

Aurten bilduko dutendiruaren erdia ‘Aita Mari’ontziak jasoko du; besteerdia Marijesien eurengastuetarako izango da

Abesbatza lo egoten daurte osoan; azarobukaeran dute lehenhitzordua, entsegueguna zehazteko