2007ko otsailaren 15a, osteguna ::: 2.106 zka. ::: www ...ebatzita egongo balitz» Wukro Afrikako...

8
2007ko otsailaren 15a, osteguna ::: 2.106 zka. ::: www.kronika.net ‘Eros ezazu arraina euskaraz’ kanpaina /2 Chillida Leku: Haizearen Orraziak 30 urte bete ditu /2 Erremonte jaialdia gaur Galarretan /2 Jasota Bezala: Berdintasuna (Joxe Elizondo ‘Niko’) /2 Ikasleen Txokoa/I-IV Badatoz inauteriak /7 Haize kolpe bortitzak atzo Hernanin /8 GAUR KRONIKAN Ikasleen Txokoa Hernani Institutuko ikasleen eskutik /I-IV MARTXOAREN 22an hasiko da Korrika 15, Karrantzan, eta apirilaren 1ean bukatuko da, Iruñean. Hernanitik martxoa- ren 24an pasako da, eguerdian, eta egun horretako eta aur- tengo korrika kulturaleko nondik norakoak gaur azalduko dituzte, 19:30etan, Atsegindegin. Aurtengo omendua ema- kumea izango da, “mendeetan zehar herriari, hitzari, euska- rari, elkarlanari” heldu diolako eta Korrika batzordeak deia luzatzen die emakume guztiei aurkezpenera azaltzeko. \\ Korrika 15 martxoaren 24an igaroko da Hernani- tik eta gaur egingo du AEKk Korrika programaren aurkezpena, 19:30etan, Atsegindegin. Aurtengo Korrikak emakumea omenduko du eta azaltzeko deia egin diete emakume guztiei. Hernaniko Korrika batzordeak gaur aurkeztuko du aurtengo programa Y NATZA Migrazioari buruzko hitzaldia gaur, Errotan Natzak hitzaldia antolatu du gaurko, Migrazio politikak; zer egin dezakete udalek kultur aniztasuna bultzatze- ko? gaiaren bueltan. Bi hizla- ri izango dira: Pedro Albite, EHUKo soziologia irakaslea eta gaiean aditua; eta Victoria Mendoza psikotera- peuta eta hainbat mugimen- du sozialetan ibilia. Gaur arratsaldeko 19:30etan, Erro- tan (Antziola 7, behea). \\ X TXIRRINDULARITZA Xabat Otxotorena bi postu aurrerago Xabat Otxotorena Hernaniko txirrindulariak bi postu egin ditu aurrera Mallorcako Challengean eta 13garren da, Luis Leon Sanchez lide- rrarengandik 2:03ra. Atzo 21garren egin zuen, Antonio Colom irabazlearengandik 1:13ra. Gaur da azkeneko etapa. \\ CHILLIDA Leku museoak eta beste hainbat erakundek, Hernaniko Udala barne, programazio zabala antolatu dute, Haizearen Orrazia Eduardo Chillidaren lanak, irailean 30 urte beteko dituela eta. Artea eta paisajea uztartzen dituen artelan honen inguruko programazioa- ren aurkezpena atzo egin zen Chillida Leku museoan, eta Chillida familia eta Hernaniko udal ordezkariez gain, Diputazioko, Eusko Jaurlaritzako, Donostiako Udaleko, eta parte hartu duten beste hainbat erakundeetako ordezkariak izan ziren. /2 Haizearen Orraziak 30 urte bete dituela eta, ekitaldi ugari izango dira

Transcript of 2007ko otsailaren 15a, osteguna ::: 2.106 zka. ::: www ...ebatzita egongo balitz» Wukro Afrikako...

  • 2007ko otsailaren 15a, osteguna ::: 2.106 zka. ::: www.kronika.net

    ‘Eros ezazu arrainaeuskaraz’ kanpaina /2

    Chillida Leku: HaizearenOrraziak 30 urte bete ditu /2

    Erremonte jaialdia gaurGalarretan /2

    Jasota Bezala: Berdintasuna(Joxe Elizondo ‘Niko’) /2

    Ikasleen Txokoa/I-IV

    Badatoz inauteriak /7

    Haize kolpe bortitzak atzoHernanin /8

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    Ikasleen TxokoaHernani Institutuko

    ikasleen eskutik /I-IV

    MARTXOAREN 22an hasiko da Korrika 15, Karrantzan, etaapirilaren 1ean bukatuko da, Iruñean. Hernanitik martxoa-ren 24an pasako da, eguerdian, eta egun horretako eta aur-tengo korrika kulturaleko nondik norakoak gaur azaldukodituzte, 19:30etan, Atsegindegin. Aurtengo omendua ema-kumea izango da, “mendeetan zehar herriari, hitzari, euska-rari, elkarlanari” heldu diolako eta Korrika batzordeak deialuzatzen die emakume guztiei aurkezpenera azaltzeko.

    Korrika 15 martxoaren 24an igaroko da Hernani-tik eta gaur egingo du AEKk Korrika programarenaurkezpena, 19:30etan, Atsegindegin. AurtengoKorrikak emakumea omenduko du eta azaltzekodeia egin diete emakume guztiei.

    Hernaniko Korrika batzordeak gauraurkeztuko du aurtengo programa

    N A T Z AMigrazioari buruzko hitzaldiagaur, Errotan

    Natzak hitzaldia antolatu dugaurko, Migrazio politikak;zer egin dezakete udalekkultur aniztasuna bultzatze-ko? gaiaren bueltan. Bi hizla-ri izango dira: Pedro Albite,EHUKo soziologia irakasleaeta gaiean aditua; etaVictoria Mendoza psikotera-peuta eta hainbat mugimen-du sozialetan ibilia. Gaurarratsaldeko 19:30etan, Erro-tan (Antziola 7, behea).

    T X I R R I N D U L A R I T Z AXabat Otxotorena bi postu aurrerago

    Xabat Otxotorena Hernanikotxirrindulariak bi postu eginditu aurrera MallorcakoChallengean eta 13garrenda, Luis Leon Sanchez lide-rrarengandik 2:03ra. Atzo21garren egin zuen, AntonioColom irabazlearengandik1:13ra. Gaur da azkenekoetapa.

    CHILLIDA Leku museoak eta beste hainbat erakundek, HernanikoUdala barne, programazio zabala antolatu dute, Haizearen OrraziaEduardo Chillidaren lanak, irailean 30 urte beteko dituela eta. Arteaeta paisajea uztartzen dituen artelan honen inguruko programazioa-ren aurkezpena atzo egin zen Chillida Leku museoan, eta Chillidafamilia eta Hernaniko udal ordezkariez gain, Diputazioko, EuskoJaurlaritzako, Donostiako Udaleko, eta parte hartu duten bestehainbat erakundeetako ordezkariak izan ziren. /2

    Haizearen Orraziak 30 urtebete dituela eta, ekitaldiugari izango dira

  • 2007-II-15 osteguna

    2

    HERNANIKO 6 arrandegietan arrai-na euskeraz eskatzeagatik saria iraba-zi daiteke, gaurtik hasi eta martxoa-ren 16ra arte. Neurri honekin, besteakbeste, Buruntzaldeko 6 udalek herrihauetako arrandegietan euskerarenerabilera sustatu nahi dute. Orainarte 22 arrandegi bildu ditu ekimenaketa Hernanikoak hauek dira: Amaia,Mª Carmen, Otaegi, Mari Fe, Oiartza-bal eta Itxaspe.

    Atzo aurkeztu zuten Eska ezazuarraina euskaraz kanpaina, Andoaingoudaletxean, eta Marifer GorostizaLasarte Oriako udaleko euskara tek-nikariak eman zuen horren berri.

    Kanpainaren barruan kartelak,esku orriak eta azalpen etiketak bana-tuko dituzte arrandegietan, 63 arrainezberdinen euskerazko izenarekin.Ikastetxe eta euskaltegietara erezabalduko dute kanpaina.

    Aurten zozketaKanpaina 2004an eta 2005ean ere egin

    zen, baina aurtengo nobedadea zozke-ta izango da: 50 euroko hiru sari arran-degi bakoitzean.

    Arraina erosterakoan, esku orriajasoko du erosleak eta horren bidez,zozketan parte hartzeko aukera izan-go du erosleak. Horretarako, beredatuez gain, arrain errezeta bat idatzibeharko du esku orrian, eta arrande-gian aurkituko duen kutxan sartu.

    Zozketan parte hartzeko epeamartxoaren 16an bukatuko da eta ira-bazleak hilabete bukaeran jakinarazi-ko dituzte. Arrandegi bakoitzak 100esku orri banatuko ditu.

    Ikastetxeetan eta euskaltegietanAurten beste bide bat erabili duteBuruntzaldeko udalek jendea euske-raren erabilerarekin sentsibilizatzeko.

    Buruntzaldea osatzen duten herrieta-ko eskoletako bi mailatako ikasleen-gana joko dute, hauen bitartez, gura-soek ere kanpainaren berri izan deza-ten. Ikasle bakoitzak esku orri bat ereeskuratuko du.

    Ikastetxeez gain, euskaltegietan ereemango zaie ikasleei parte hartzekoaukera.

    Hernanin 6 arrandegietan

    Arraina euskeraz erosteak saria izan dezake gaurtik aurrera

    ‘Eska ezazu arraina euskaraz’ ekimena abian jarri dute Buruntzaldeko 6 udalek.Zozketak izango dira eta Hernaniko 6 arrandegi bilduko ditu ekimenak.

    Ekimenaren aurkezpena, atzo Andoainen.

    Amaia (Kardaberaz, 34) Mª Carmen (Etxeberri, 4) Otaegi (Gudarien plaza, 11) Mari Fe (Nagusia, 36) Oiartzabal (Mañe y Flaquer, 6) Itxaspe (Antziola, 5)

    H e r n a n i n p a r t eh a r t z e n d u t e n a r r a n d e g i a k

    .

    Banatuko dituzten esku orri etakartelek 63 arrain-mota ezberdinen

    izenak dakarzkite, bakoitzarenmarrazkiarekin.

    ..

    Arraina erostearekin 50 euroko sariairabazi daiteke. Horretarako errezeta

    bat idatzi behar da prestatutakoorrietan. Promozioa martxoaren 16an

    bukatuko da...

    E R R E M O N T E AZeberio II eta SanMiguel, Altuna IIeta Lizasoren aurka,gaur Galarretan

    Osteguneroko moduan, jaialdihaundia izango da gaurGalarretan, arratsaldeko16:00etatik aurrera. Partiduestelarrean, Zeberio II etaSan Miguel, Altuna II etaLizasoren aurka ariko dira.Horrez gain, beste hiru parti-du ere jokatuko dira gaurGalarretan: Urriza-Olazar/Larrea-Gaztelu, AltunaI-Ion/Uterga-Urrutia, etaSarasua-Iriarte/Matxin IV-Etxeberria III.

    BerdintasunaElkarte Gastronomiko gehien-gehie-nak gizonezkoen esparru pribatuaizan dira, eta dira. Hala da EuskalHerri osoan eta Hernaniko errealita-tea ez da salbuespena. Sakonetikaldatu behar dugu...

    Azken urte hauetan nabaria dagizarte errealitatearen eboluzio posi-tiboa funtsezko gaietan, esate bate-rako gizon eta emakumeen artekoeskubideen berdintasunean. Horre-lako aurrerapenek ere badituzte,hala ere, gabeziak, menpekotasunharreman bidegabeak...

    Orain dela urte bat, HernanikoSanta Barbara Elkarteko kideenasanblada orokorrean gertakariberria bezain garrantzitsua gertatuzen: kide gisa lehenengo emakume-

    aren sarrera onartu zen gehiengohandiz, eta “ateak zabaldu” zitzaiz-kion emakume gehiago sartzearenaukerari, betiere gizonezkoen esku-bide berdinekin. Oraindik orain,bigarren emakumea sartu da...Adibide ona Hernaniko elkarteetanjarrai dezaten.

    Prozesu hau geldiezina eta atzeraezina dela ziur izanik... bizkor deza-gun gizon eta emakumeok pertsonagisa partekatu behat ditugun “gunekomunen” normalizazioa (baitaelkarteena ere).

    Nahiz eta gehiengoarentzat ezkezkagarria izan, ez diegu garrantzi-rik kenduko inori mesederik egitenez dioten desberdintasun egoerei.

    Joxe Elizondo Niko

    Jasota Bezala6 Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izen-abizenak, NAN edo EHNA zenbakia eta telefonoa 6 Gehienez1.000 karaktere onartuko dira 6 Kronikak ez ditu bere gain hartzen sail honetan esaten direnak.

    Erakusketa batekhasi du Haizearen

    Orraziareninguruko egitaraua

    ATZO aurkeztu zuten Chillida Lekumuseoan, Haizearen Orraziaren 30-garren urteurrena dela eta, antolatuduten egitaraua. Programazioa erakus-keta batekin hasi dute, Haizearen Orrazia,Ideiatik Proiektura, amets baten gauzatzea.Maiatza bitartean izango da ikustekoaukera, Zabalaga baserrian. Beste bi era-kusketa ere izango dira: maiatzetik irai-lera, artelanaren alde estetikoari buruz-koa; eta bestea, irailetik abendura,Haizearen Orraziari ateratako argazkie-kin osatutakoa.

    Ekitaldi ofiziala iraileanHaizearen Orrazia 1977garren urtekoirailaren 16an ireki zen eta aurten, fetxahorretan egingo dute ekitaldi ofiziala,Haizearen Orrazian bertan. Ekitaldian,artelana inauguratuko dute, bere ga-raian ez baitzen inaugurazio ofizialikegin; antolatutako jarduera ezberdine-netako sariak banatuko dira; eta ilun-tzean ikuskizuna izango da, dantza,soinua, sua, argia eta abarrekin.

    Aurreko astean, hezkuntza jardue-rak, udako Tai-Chi ikastaroa, egunekokale ikuskizunak eta kirol jarduerakegingo dira (Orrazitik museora laster-keta eta Orrazitik kaira igeriketa froga).

    Maiatzetik irailera, Museum Ce-mento Rezolan Elogio al Horizonte Chi-llidaren artelanari buruzko erakusketaizango da. Zientziaren Kutxa Guneakjarduera didaktikoak ere egingo ditu,ikasleekin, martxotik aurrera.

    Aste Santuan eta udan HaizearenOrraziaren inguruan ibilbideak antolatu-ko dituzte bisitarientzat. Artelanari bu-ruzko irudiak ere jarriko dira Donostian.

    Irailean, EHUko udako ikastaroaizango da Obra Publikoa eta EgileEskubideak gaiaren bueltan.

  • 2007-II-15 osteguna

  • 2007-II-15 osteguna

    I I

    ikas

    leen

    txo

    koa

    Ikasleen Txokoa kaleratzen da Hernaniko ikastola eta ikastetxeek Hernaniko Udalarekin eta Hernaniko Kronikarekin egindako elkarlanari esker.Datozen hilabeteetan jarraipena izango du.

    HERNANI INSTITUTUA

    22zenbakia

    Emakumezkoen kirolagizonezkoenarekin pare-katu al daiteke? Egia esan,gure gizartean gizonenkirolak garrantzia gehiagodu. Hala eta guztiz ere,azken urteetan emakume-en kirola indartzen joan dagure herrian. Izan ere,hainbat emakume taldesortu dira kirol motaezberdinetan. Adibidegisa, hor ditugu boleiboleta palako taldeak, futbo-leko bi taldeak... Gainera,badira talde mistoak ere.Herrian ezagunenakwaterpolo eta atletismokotaldeak dira eta hauetangizonezko ugari daudenarren, nabarmentzen direnemakumezkoak ere badi-ra. Azken bolada honetan,atletismo taldean osoemaitza onak lortu dituenemakumezko korrikalariaEider Aldabe dugu, nahizeta orain Irungo taldeandagoen. Hernaniar gaztea-rekin hitz egin dugu gaihoni buruz, bere iritziaeskatuz:

    Noiz hasi zitzaizun kirolhonekiko zaletasuna?Amak behin karrera bate-ra apuntatzeko esanzidan opariak ematenzituztelako eta ni deneta-ra apuntatzen naizenez,ba apuntatu egin nintzen.Orduan, hurrengo urteanHernaniko taldean izenaeman nuen.

    Aurretik beste kirolenbatean jardun al zara?Umetan eskola kiroleanaritzen nintzen eta geroigeriketa taldean ibilinintzen, federatuta, atle-tismora sartu aurretik.

    Zenbat lorpen izan ditu-zu eta zein izan da zure-

    tzako garrantzitsuena?Orokorrean krosetankopak eta medailak iraba-zi ditut, baina garrantzi-tsuena Euskadiko txapel-ketako froga irabazteaizan da.

    Zenbat denbora egonzara Hernaniko taldean?,zergatik aldatu zaraIrunera?Hamaika urterekin hasinintzen Hernanin, lehen-go urte arte. Iaz pasa nin-tzen Bidasoa taldera etaorain han nabil. Hernaninnire adineko jendea ezdagoelako eta taldea osa-tzea zaila izaten delakoaldatu nintzen. Asko gus-tatzen zait bertako giroa.

    Lilatonen parte hartuduzu noizbait? Zergatik?-Ez dut inoiz parte hartu,beste proba batzuekinkoinziditzen duelako.Gainera adinarengatik iazparte har nezakeen lehe-nengo aldiz. Egia esan,gogoa daukat, polita izanbehar du.

    Entrenamenduetan askoprestatzen al zara?Ez dakit, tokatzen denentrenamenduaren arabe-ra, baina orokorrean bai.Hala ere, ondo pasatzeada neretzat helburua.

    Astean zenbat entrena-tzen duzu?4 - 5 egun astean, astea-ren arabera

    Dieta berezirik egiten alduzu?Ez, ez dut dieta berezirikegiten. Gurasoek esatendidate txokolate gehiegiez jateko, baina... betida-nik jan dudan bezalajaten dut, normal.

    Nola ikusten duzu ema-kumezkoen kirola gauregun?Hazten ari da; lehen gutxipraktikatzen zen bainaorain hazten ari da. Halaere, karreretan diferen-tzia ikusten da: mutiletan5 serie baldin badaude,neskak batekin konfor-matzen dira. Behobianadibidez, izugarrizkogizonezko pila ateratzen

    da eta emakume osogutxi. Fama edo arrakas-tan ere nabaritzen da.Gizonezkoek arrakastaaskoz handiagoa dute,adibidez errealeko jokala-riek duten fama, nahizeta baldarrak izan....

    Nola ikusten dituzuHernaniko emakumez-koen gainontzeko talde-ak?

    Ondo, kirola egitea onadela uste dut eta zenbateta talde gehiago egon,hobeto.

    Etorkizunerako planik?Ahal dudan arte jarraitu,je, je.....

    MAIALEN IZAGIRRE, EVAGONZALEZ ETA JANIRE GARIN

    Hernani Institutua

    Azken urte hauetan ikusi ahal izan dugunez, emakumezkoen kirola haziz doa.

    Eider Aldabe

    EIDER ALDABEKorrikalaria:

    Emakumezkoen kirolamaldan gora!

  • 2007-II-15 osteguna

    I I I

    Angel Olaran (Hernani, 1938/5/17)Aita Zurien misiolari bat da. Berebizitzako 20 urte Tanzanian emanondoren, Wukrora joan zen eta handihardu lanean, bere proiektuarekinjarraituz. Wukron, Abba Melaku ize-nez da ezaguna (Zeruko aingerua).

    Proiektu honetan murgiltzekoarrazoi nagusiak honako hauekdira:

    Bizitzeko beharrezko gutxienekobaldintzak betetzen ez dituztenherriekin dagoen ardura dela eta,arrazoi etiko eta moralengatikelkartasuna adierazi nahi izatea.

    Angelek berak behin eta berriroeskatu izan du laguntza, misiopeandauden umezurtzen elikadura ziur-tatzeko. GKE-ak gose kronikoa eki-diteko beharrezko fondoak lortzekodituzten arazoak direla eta, garapen

    jasangarriaren filosofiagatik, ia ezi-nezkoa egiten zaie eskaera haueiaurre egitea.

    Wukroko egoera zail honenaurrean, Angel Olaran proiektu bataurrera eramaten ari da. Honen hel-burua bost urtetan 500 umezurtzenelikadura gastuak bermatzeko dirulaguntzak lortzea da. Kalkulatzenda euro erdi baino pixka bat gehia-gorengatik, hau da, taberna bateankafe erdiak balio duenagatik, umebaten eguneko hiru otorduakordaindu daitezkeela.

    Bosgarren urtetik aurrera, etabeharren arabera, partikularrendiru laguntzen bidez, proiektu hauiraunaraztea da helburua. Herri-tarren laguntza hau urte hauetanlorturiko sentsibilizazio prozesua-ren emaitza izanik.

    OHARRA: Norbaitek diru lagun-tzarik eman nahi izango balu ondo-rengo kontu korrente zenbakietarasar dezake:

    JANGELA SOLIDARIOA

    Angel Olaran jangelara joaten diren umeekin.

    .AA NGELNGEL O O LARANLARAN : :

    «« Gupida polita izangoGupida polita izango

    litzateke bidegabekerialitzateke bidegabekeria

    ebatzita egongoebatzita egongo

    balitzbalitz»»

    Wukro Afrikako ipar-ekialdean dagokokatua, Etiopian hain zuzen ere.Afrikako hamargarren herrialde han-diena da. Wukrok 33 .000 biztanle ditueta horietatik, 1.500, umezurtzak dira,hauen %61 15 urtetik beherakoa da eta%10 eskolatu gabea. %80en etxeetanhileko errenta 30 birretara (3 €) ez dairisten. Uste da umeen % 90ak elika-dura arazo larria duela. Egoera honekherrialdearen garapen sozio-ekonomi-koa nabarmenki baldintzatzen du ,izan ere, heriotz, gaixotasun eta gara-pen-mentalen atzerapenen indize osoaltuak aurki daitezke.

    Angel Olaran hernaniarra proiektu batgauzatzen ari da Wukron

    Wukroko ume baten begirada esanguratsua.

    Euskadiko kutxa: 3035 0060 41 0600600006

    Kutxa: 2101 0001 19 0010969640

  • 2007-II-15 osteguna

    I V

    ikasleen txokoa22zenbakia

    IDEIA bikaina izan da Hernanin Jolas igerile-kuko instalazioak eraikitzea. Iraganean inbi-dia pittin batekin begiratzen genien ondokoherri txikiagoek (Astigarraga, Urnieta) zituz-ten honen tankerako instalazioei. Hernanikoudala jolas igerilekua eraikitzean zuzen ibilida, besteak beste Andoain, Tolosa etaDonostiako jendea bertara etorriko delako etaondorioz hau herriaren garapenerako lagun-garria izan daitekeelako.

    Hala eta guztiz ere, hasierako ideia ona badaere, eraikinaren egitura kritikatu beharra dago.Obra-lanak bukatu gabe, presaka irekitzea era-baki zuten, eta hori izan daiteke kritikaren erroa:landatutako belarra oraindik ez da sendotu etanahiko gogorra dago, piszina inguruko lurrairristakorregia da, istripu arriskua benetakoa da,... Hauek hurrengo udarako hobetuko dituzteseguruenik, baina, hori ere ikusi egin behar.

    Bestalde, benetan, nori zuzenduta dago urparke hau? Nire ustez politegia egin nahi izandute, umeentzat. Proiektuan zioten bezala "ur -parke" bat izateko 13 - 14 urtez gorako gazteen-tzat aspergarria baita.

    Dagoena ez dago gaizki, aipaturiko ikutuhoriek emanda noski, eta umeentzako bada ere,positiboa ikusten dut horrelako instalazioakeraikitzea.

    ASIER EGAÑAHernani Institutua

    Hainbat arrazoi daude nobe-la honetaz hitz egiteko: arra-zoi nagusia nobela dibertiga-rria dela eta une atsegin batpasatzeko aukera ematendigula.

    Liburu hau autismoaduen gazte baten ikerketazari da. Christopher, berebizilagunaren txakurrarenhilketa ikertzen hasten dabera erruduntzat jotzendutenean. Aldi berean, berefamiliaren sekretu eta gezu-rrak agertzen dira.

    Christopherrek gaitasunbereziak ditu, besteak beste:zenbakiekin eragiketak egi-teko, behatzeko, herrialdeguztien izenak oso ondodakizki, baina aldi bereanzailtasun asko du besteekikoharremanetan; baita emo-zioak kontrolatzen ere.

    Hauek autisten ezauga-rrietako batzuk dira.

    Christopherren hitzetan:"Dena txukun eta ordenatutaikusteak arriskutik kanposentiarazten nau".

    ASIER EGAÑAHernani Institutua

    "Txakurrarigauean

    gertatutakoistripu bitxia"

    L I B U R U K R I T I K A

    Hernaniko igerileku irekiak.

    Hernaniko jolasigerilekuak

    GIZARTE eta KULTUR ANIMAZIOAGOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

    - Goian bego -(1999 - 2007)

    Hernanin hil zen administrazioak hartutako erabaki baten ondorioz.

    Urak dakarrenaurak daroa,

    zuk emandakoagurekin geratzen da.

    Zure azkeneko ikasleak gogoan zaitugu.

    MAIALEN AGIRREZABALA, OIHANA AIZPURUA, NAIARA ANZIZAR, OIHANE SANZ, OLATZ URANGA, NAGORE ZUBITUR.

    IDAZLEA: Mark Haddon

    I R I T Z I A R T I K U L U A

  • 2007-II-15 osteguna

    3 I N A U T E R I J A I A K

    INAUTERI jaiak bihar hasikodira Hernanin, eta egitarauzabala dakarkite aurten ere,mozorroa jantzi eta kaleanibiltzea gustoko dutenentzat.Azken urteetan gazteenentza-ko festa bihurtu da inauterie-takoa eta aurtengo egitarauaere berei zuzendua dago bere-ziki. Hasiera ofiziala herrikoikastetxeek emango diete gai-nera inauteriei, festa hauenalde egiten duten guztia es-kertzeko asmoarekin. Hasieraofiziala bihar arratsaldeanizango dute inauteriek, baina,egunik beteenak larunbat,igande eta astelehenekoakizango dira.

    Axeri Dantza, bi egunetanInauteri jaiek izaten dutenbereizgarrietako bat, urtekolehen Axeri Dantzena izatenda: larunbatean helduak joan-go dira sokan, eta astelehene-an Langile ikastolako ikasle-ak. Jon Alejos arduradunakKronikari esan dionez, Inau-terietako Axeri Dantzak badi-tu bere berezitasunak: “nor-malean jende gazteagoa ate-ratzen da kalean eta sokan erekoadrila desberdina ateratzengara. Desberdina da, eta niriasko gustatzen zait”. Neguaizanda, jendeak San Joaneanbaino arropa gehiago erama-ten omen du eta kolpeak ezdute horrenbesteko gorritasu-nik uzten. Hasierako dantzakere berezitasunak ditu: Inau-terietan Axeriak ez du hasie-rako dantza egiten eta SanJoanetan bai; Inauterietan or-dea, sokan dijoazenek suge-dantza moduko bat egitendute.

    Hernaniko bide ezkutuakHernaniko Kaxkoa bide ezku-tuz josia dago, eta Axeri dan-tzak atzeko bide horiek erabil-tzen ditu jendea ezustean ha-rrapatzeko. Egun bat edo bilehenago taberna eta portaleta-ra joaten dira Axeri Dantzakoarduradunak, egun horietanirekitzea eskatzeko. Axeri Dan-tzako kideek eskerrak emannahi dizkie portal, taberna etadendak irekitzen dituen jende-ari, “Axeri Dantzaren eta jaienalde” egiten duten lan horrega-tik. Horrez gain, Elur Txorielkarteko Agustin Fraileri ereeskerrak eman dizkie, berakjartzen baitie indarrak hartzekogosaria, Axeri dantza aurretik.Erreleboa ziurtatze aldera,Langile ikastolako ikasle gaz-teek ere egiten dute beren

    Axeri Dantza, astelehenean.Hala ere, zail dago AxeriDantzako koadrilan sartzen,Alejosek Kronikari esan dio-nez: “norbaitek baja eman arteez da berririk sartzen, etasartu nahi dutenen zerrenda

    luzea da”.

    Konpartsa, kaleak beteanAurten ere, kolore eta jenderikgehien Konpartsak bildukodu, oker haundirik gabe, baikarrozetan eta bai ikusten.

    Urteroko moduan, entsaiotanmurgilduta dabiltza taldeak.Ttarla dantza taldean 239haur, guraso eta irakasle diraateratzekoak, xomorroz jantzi-ta: erlez, amona mantangorriz,euliz eta tximeletaz. Ikasleaklarunbatero entsaiatzen duteeta gurasoek ere hiru bat en-tsaio egin dituzte.

    Langile ikastolak Venezia-ko inauteriak irudikatuko ditu,gondolero, jantzi elegante etaabarrekin. Kurrikulumaren ba-rruan sartua daukate ekitaldiaeta eskola orduetan ari diraentsaiatzen, ikasle eta irakas-leak. Arduradunen hitzetan,gurasoek laguntzen diete ka-rroza prestatzen, jantziak egi-ten eta abarretan, eta presta-kuntza dezentea du festak.

    Elizatxo ikastola karrozanirtetzen dela 10 urte dira aur-ten, eta hori ospatze aldera,festa izango dute karrozakogaia. Ikasle, irakasle eta gura-soak irtengo dira eta larun-batetan ari dira entsaiatzen.

    Inmaculada ikastetxeakberriz 60 hamarkadako hippyak izango du gaia etahemen ere ikasle, guraso etairakasleek hartzen dute parteeta larunbatetan entsaiatzendute.

    Mozorroei hautsa kentzeko ordua daBihar hasiko dira inauteri jaiak Hernanin, eta asteartera arte iraungo dute.

    Ikasleei zuzenduak dira bereziki, eta ikastetxeak berak izango dira txupinazoa botako dutenak.

    Goian, Axeri Dantzan egurrean, eta behean Ttarla dantza taldekokideak konpartsan.

    .

    Axeri dantzan bi taldek hartuko dute parte: larunbatean helduakizango dira sokan, eta astelehenean Langile ikastolako ikasleak.

    .Konpartsan Ttarla dantza taldeak eta Langile, Elizatxo etaInmaculada ikastetxeek hartuko dute parte.

    Otsailak 16, ostirala-15:15: Jaien hasiera ofiziala.Herriko ikastetxeei omenaldiaegingo zaie.-17:00: Buruhaundiak.-17:30: Kupela taldea, PlazaBerrin.

    Otsailak 17, larunbata-10:00: Azeri dantza.-11:00: Betikoak txaranga.-11:30: Zezenak, Latsunben.-12:00: Benta zaharrekomutil alaiak taldearen irteera. -13:00: Buruhaundiak.-16:30: Berria pelota txapelketa, kiroldegian.-17:00: Potxin eta Patxinpailazoak, Atsegindegin.-17:30: Benta zaharrekomutil alaiak taldearen irteera. -18:00: Betikoak txaranga.-17:30: Mozorro festa, Tilo-setan. Segidan zezen suzkoa.-00:00: Betikoak txaranga.

    Otsailak 18, igandea-11:00: Betikoak txaranga.-12:00: Konpartsen irteera,Urbieta kaletik. -17:30: Txiki Glub emanaldia,Detraka taldearekin. -18:00: Betikoak txaranga.-19:30: Trikitilari eta dultzaina-joleen irteera.

    Otsailak 19, astelehena-09:00: Diana.-10:00: Azeri dantza.-11:30: Zezenak, Latsunben.-12:00: Jolas eta jokoak emanaldia, Kulki taldeareneskutik, Atsegindegin.-16:00: Buruhaundiak.-17:00: Kanpanolue emanal-dia, Atsegindegin.-18:00: Break dantza etaScratch erakustaldia,Atsegindegin.

    Otsailak 20, asteartea-18:30: Sardinaren entierroa.

    E g i t a r a u a

    Maria Magdalena egoitzan ere inauteri jaiakMARIA Magdalena Zaharren Egoitzan,gaurtik asteartera ospatuko dituzteinauteri jaiak, eta urteroko moduan,ekitaldi ugari izango dituzte. Gaur,osteguna, Toka txapelketa izango dutegoizean, eta dantza emanaldia

    A.G.A.T.A elkartearen eskutik. Bihar,berriz, goizean igel txapelketa izangodute eta arratsaldean, inauterietakobingo berezia jokatuko dute. Larun-batean, urdailari poza emateko, inaute-rietako merienda berezia izango dute.

    Igandean, berriz, udazkeneko ekitaldie-tako, Gabonetako eta San Sebastianeguneko diapositibak ikusiko dituzte.Astelehenean, seiko urrean ariko diraeta asteartean txokolatadarekin errema-tatuko dituzte aurtengo jaiak.

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: U. Agirre, N. Legarreta, E. Agirre, A. Oiartzabal, J. Ijurko eta A. Zerain. Egoitza: Larramendi 11. 943-330899. Faxa: 943-336306.Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

    2007ko otsailaren 15a, osteguna ::: 2.106 zka. ::: www.kronika.net

    IRAGARKI MERKEAK

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Ostiralean, erdi mailako lainoeta goi-laino ugari izango dira,baina hodei hauek ez dutegarrantzi handiko ondoriorikekarriko. (

    eusk

    alm

    et)Zerua garbi ikusiko dugu; arratsal-

    dean goi-lainoren bat ikusi arren,eguzkiaz gozatzeko aukera izan-go dugu. Goizean goiz, hotz egin-go du.

    TELEFONOAK l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 943 333288 l DYA: 943 464622 Autobusak: Herribarrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037l Anbulatorioa: 943 006666 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103

    FARMAZIAK l Egunez: Bilbao-Sagastiberri Urbieta 7 - 943 552941 l Gauez: Etxebeste Elkano 2 - 943 552087

    Hernaniko ileapaindegi batean langilea behar dugu. Bidali curriculuma zuzenbide honetara:Izpizua kalea 1 - behea - 20120 HERNANI.

    Pisukide baten bila gabiltza Hernanin. Deitu: 610 851 917Hernaniko taberna batean tabernaria behar dugu ostiral, larunbat eta igandetarako.

    Deitu 635 745 503Kotxea salgai, BMW 530 diesela. Deitu: 629 68 28 27.Lokala salgai, ingurune paregabean. Negozioa martxan, nahi izanez gero. Lokal egokitua,

    komuna, kalefazioa eta lehio haundiekin. Interesatuek deitu: 628 94 72 21Hernaniko taberna batean pertsona euskaldun bat bilatzen ari gara, barran lan egiteko.

    Deitu: 943 33 37 58Etxebizitza salgai, Plaza Berrin. 3 logela, sala, sukaldea eta komona. Iturain Agentzia.

    Deitu: 620 922471Pisua salgai, Kardaberaz kalean. 3 logela, 2 komuna, saloi-sukaldea eta terraza. Igogailoa akzesi-

    blea. Iturain Agentzia. Deitu: 620 922471Gimnasia orekatua HAURDUNENTZAT eta Masajea eta Erlaxazioa HAURRENTZAT. Sasoiko.

    Informazioa jasotzeko sarrera librea, ostiraletan 16:00- 18:00. Deitu: 943 33 11 83 - 656 72 14 92Xanti Masajista. Kirol masajea, TP de Cyriax, kiropraxia, osteopatia xamurra, bioaktibadore neuro-

    logikoa, kinesiologia, reflexologia. Deitu: 943 33 07 35 (Lizeaga, 2 P- 1 B).Yolanda estetika zentrua. Dietista Aurora Cid; dieta pertsonalizatuak. Depilazioa diodo lase-

    rraz. Masaje deportiboa eta oin erreflesologia. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,

    reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    Arotz profesionalak lan txikiak egingo lituzke. Deitu: 656 78 64 15.

    Z I N E K L U B A‘Himalaya’ gaur Biterin

    Zine Klubaren barruan, Himalaya pelikulaikusteko aukera izango da gaur, iluntzeko22:00etan, Biteri kultur etxean. NepalekoDolpo eskualdean gertatzen den historia daEric Vallik zuzendutako pelikula hau.

    U D A L T Z A I N G O ADatorren larunbatean eta asteleheneanmurriztu egingo da zamalanetarako ordutegia, Kaxkoan

    Inauteri jaiak direla eta, zamalanetarako ordutegia murriztu egingoda datorren larunbatean eta astelehenean Kale Nagusian,Kardaberaz Kalean, Gudarien plazan eta Zapa karkaban.Udaltzaingoak jakitera eman duenez, larunbatean goizeko06:00etatik 09:30etara eta 11:30etatik 12:30etara izango dakarga-deskargarako ordutegia; astelehenean, berriz, goizeko06:00etatik 09:30etara eta 11:30etatik 13:30etara.

    S A N J O A N K O N P A R T S AFesta antolatu du datorren larunbaterako

    San Joan Konpartsak festa antolatu du datorren larunbaterako,herrian barrena. Benta Zaharreko mutiko alaiak Goierriko txaran-ga, kantu herrikoiak (liburuxkak banatuko dituzte nahi duenakkantatzeko), eta euskal dantzak dantzatzeko musika izango diraaukeran. Eguerdiko 12:00etatik 14:30etara eta 18:00etatik aurreraizango da jaia. Inauterien inguruan antolatutako ekitaldi honetanparte hartzeko deia egin du San Joan Konpartsak.

    K A N T U Z A B E S B A T Z ALarunbatean parodia bat egingo duKantuzek herriko kaleetan

    Kantuz abesbatzak parodia bat egingo du datorren larunbateanherriko kaleetan barrena, musika eskolako perkusio taldearenlaguntzarekin. Irteera arratsaldeko 19:00etan izango dute. Kantuzekdei egin die herritarrei herriko inauterietan parte hartzeko.

    E S K O L A K I R O L A - A S T E B U R U K O E M A I T Z A K

    Haize bolada zakarra atzo goizean. Haize bolada zakarra izan zen zen atzo goizean. Goizeko 10:45ak aldera zuhaitz bat bota zuen Larramendi kalean eta kotxe baten atzeko kristala ere hautsi zen,kale berean, etxebizitza batetik eroritako objektu bat jota. Udaltzaingoak emandako datuen arabera, beste auzoetanhaizeak ez du istripu larririk eragin.