2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 ›...

20
2008ko ABENDUA

Transcript of 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 ›...

Page 1: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

2008ko ABENDUA

Page 2: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

herritar adiskidea, agur!2008. urtea bukatzear den honetan, Gabonak gainean, elurra

mara-mara eta sutondoak bero-bero ditugularik, une egokiairuditu zaigu aurkezten dizugun urtekari honi begiradatxo batbota diezaiozun.

Gero eta gehiago baina gero eta azkarrago bizi garen garihonetan, une batean erlojuaren taupadetatik ihes egin, lasaita-sun tarte bat hartu eta bertan idatzitako berriak irakurtzea gus-tatuko litzaiguke.

Sarreran aipatu bezala, azken hilabete hauen laburpena egi-ten saiatu gara,Arbizuko Udalak urte honetan burututako eki-taldien, obren, lanen eta etorkizunean egiteko asmoen labur-pentxo bat. Gure asmoa izango litzateke urtero antzeko aldiz-kari bat ateratzea, betiere udaleko mugimenduen berri izatekoeta udalaren eta herriaren arteko lotura sendotzeko.

Aldizkari hau egiteko garaian ahal den herriko eragile gehie-nekin kontaktuan jartzen saiatzen gara, baina norbaitek ideiaberriren bat balu eskertuko genuke hori jakinaraztea.

Jada datorren urte berriari begira jarrita, urte zaharraridagozkion zamak utzita, urte berria indarrez hasteko indarbe-rritu eta lanean gogoz segitzeko konpromisoarekin agurtzenzaituzte udalbatzak, urte berri oparo bat eskatuz guztiontzat.Gabon onak pasa, familiarteko eta lagunarteko une goxoakpasatzeko aprobetxatu eta bertan egoterik ez dutenez gogora-tu. Urte berri ona opa dizuegu.

JJeessuuss MMaarrii MMeennddiinnuueettaa - Arbizuko alkatea

Page 3: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

ARGITARATZAILEA:Arbizuko Udala

LEGE GORDAILUA: SS-831-2007

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Bierrik Elkarteko argitalpen zerbitzua

INPRENTA: Gertu Kooperatiba

Aldizkaria egiten lagundu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie Arbizuko Udalak

udal aurrekontuakAurtengo aurrekontuaren zenbate-

koa aurreko ekitaldietan baino handia-goa izan da, bi arrazoi nagusiengatik:batetik, industrialdea handitzekolanengatik, eta bestetik, hainbat espa-rrutan egindako inbertsioengatik, adi-bidez, Olatzea landa hotela.

2008ko ekitaldiko aurrekontuen zen-batekoa 6.203.751 eurokoa da.Gastue-tan partidarik handiena industrialdea-ren urbanizaziorena izan da: 3.400.000euro gastatu dira industrialdearen biga-rren eta azken fasea egiteko.

Hona hemen aurtengo aurrekontue-tako ohikoak ez diren diru partidarikhandienak: Olatzea landa ostatuarenobrak egiteko 800.000 euro gastatudira. UE-4 urbanizatzeko 260.000euro. Kiroldegiko hobekuntza lanakegiteko, 177.255 euro. Basoko pistakkonpondu eta hobetzeko 150.000euro. 0-3 urteko aurreskola egitekoemandako aportazioa 90.000 eurokoaizan da.Kiroldegiko eta hoteleko apar-kalekuak egiteko 75.000 euro. Ubeldeertzeko ibilbidea egiteko 61.000 euro.Udal Hirigintza Plana idazteko 60.000euro.Sendagilearen kontsultako hobe-kuntza lanak egiteko 50.000 euro.

Arbizuko Udalak ez du bere gain hartzen, halabeharrez,urtekarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Heldu den urteko udal aurrekontuak2009ko aurrekontuak laster onartuko dira eta herritar

guztiei iritsiko zaie, aurreko urtean bezala, aurrekontuparte-hartzaileetan parte hartzeko aukera. Gainera,aurten, obratarako diru-laguntzak eskatzeko Lau Urte-ko Plana ireki du Nafarroako Gobernuak eta hurrengolau urteetan egin beharreko obrak zehaztu beharkodira.

Aurten krisia dela eta, Espainiako gobernuak diru-laguntzak atera ditu langabeziari aurre egiteko, horidela eta, Arbizuri 180.000 euro eskaini dizkio. Eginendiren bileretan erabakiko da diru horrekin zer egin.

Page 4: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

Lur sail batetik bestera eraiki-garritasuna aldatzeko aukerajasotzen da artikulu horretan.Orain arte indarrean zegoen pla-nean, idazketa ez zen oso garbiaeta endredoak sor zitezkeen.Puntu hori orain arte ez da inda-rrean jarri, baina hainbat eskaeraizan dira eta beharrezkoa ikusi dairtenbide bat ematea eskaerahoriei. Horiek horrela, hein bate-an aldatu da Arbizuko HirigintzaPlaneko 23. artikulua.

Idazketa berriaren arabera,gehienez ere %50 gehiago eraikiahal izango da jatorriz lur sailhorrek duen eraikigarritasunare-kiko, eta lekualdatzen den eraiki-garritasuna gehienez ere 20m2koa izanen da. Salbuespena

izanen dira Kale Nagusia, Fer-nando Urkia kalea eta Uhaldekalea.

Aprobetxamendua erostekointeresa duenak,aprobetxamen-duari eman behar dion erabile-rari buruzko dokumentazioaaurkeztu beharko du (memoriaeta krokisa) udaletxera, eskaera-rekin batera.Udalak baloratu etaarautegiaren hausturarik ezdagoela egiaztatu ahalko du.Udalari aprobetxamendua erosiondoren, xehetasun azterlan battramitatu beharko da, erositakoaprobetxamendu hori eroslea-ren partzelari lotzeko. Aprobe-txamendua erosi duen partzela-rako ezin izango da beste eskae-rarik egin.

4

Nolako Arbizu nahi dugu? Zenbathanditu nahi dugu? Nola handitzeanahi dugu? Galdera horiei guztieieta gehiagori buruz hitz egitekoaukera izanen da Hirigintza Planberriaren eztabaida prozesuan. Pla-naren idazketa Barcena eta Maciaarkitektuen esku dago.

Indarrean dagoen Udal Planaorain dela 10 urte egindakoa da.Orduan aurreikusi zuten hazkundeagauzatzen ari da orain, 5 urbaniza-zio berri ari dira garatzen edo aurkihasiko dira eraikitzen.Arbizun, guz-tira 150 etxebizitza berri eraikikodira.Ondorioz, lehen zegoen etxebi-zitza gabeziaren arazoa bideratu danolabait. Alkatearen ustez, beraz,orain beste arazo batzuei esku sar-tzeko ordua da: “Indarrean dagoenPlanak ez du uzten alde zaharreko

etxe handiak sakabanatzen, nik ustedut hor zerbait egin beharra dagoe-la, zeren baditugu etxeak hirurehun

metroko planta dutenak. Milametroko etxe bat ezin baduzu erdi-bitu... obra hori ez da bideragarria”.

Arbizuko Hirigintza Planeko 23. artikulua hein batean aldatu da

Zer Arbizu mota nahi dugun eztabaidagai

Hirigintza Planaren aldaketaAurtengo neguan batzarrak egingo dira Udal Hirigintza Plana aldatzeko

Page 5: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

3 urte arteko haurrendako ikas-tetxe berria Sakanako Mankomu-nitateko bulegoen ondoan eraikikoda. 6 modulo izango dituen zen-troa eraiki eta egokitzeko milioi bateuroko aurrekontua aurreikusidute Lakuntza eta Arbizuko uda-lek. Egitasmoa, bi herriren artekolankidetzarekin aterako da aurre-ra. Udalek Nafarroako Gobernua-ren diru-laguntza jasoko dute:eraikuntza kostuaren %65a eta eki-pamenduaren %90a Gobernuarenkontu geldituko da.

Egitasmoa abenduan despeditudute eta lanak 2009an hasi eta buka-tu nahi dituzte, irailean ikasturteahasteko.

Lakuntza eta Arbizuko Udalakdira proiektuaren sustatzaileak. Biudalek hitzarmen bat sinatuko dute,herri bakoitzaren konpromisoazehaztuz. Lakuntzak obraren %80ordainduko du, eta Arbizuk %20;

urteroko gastuak, berriz, erdibanaordainduko dituzte bi herriek.

Haurtzaindegia eraikiko denlekuan eskola laboralak egon zirenaurrez, eta jakina den bezala,Lakun-tza eta Arbizuko udalez gain, EtxarriAranaz, Ergoiena, Arruazu etaUharte Arakilgo udalena ere badaeraikina,hori dela-eta baimena eska-

tu zaie eta guztiek eman dute baiez-koa haurtzaindegia eraikitzeko.

FinantzabideaIkastetxea eraiki eta gero, urteko

gastuen kopuru handiena, %75a,gurasoen eta Nafarroako Gober-nuaren artean ordainduko da;gaine-rako guztia, %25a, berriz, bi udalenartean ordainduko da.

Arbizuko ludoteka eskola azpian dago kokatuta.Udaletxeak lokal hau egokitu zuen haurrak bertanelkar daitezen.2000.urtetik hona 3-12 urte bitar-teko haurrak asteazken eta larunbatetan ludote-kan elkartzen dira.Aurten begiralea Jasone Iriarteda. Gainera, udan ere, uztailean, astean hiru egu-nez egoten da irekita, goizeko 10etatik 13ak arte.

Aurten, Udalak ludoteka egokitu du 0-4 urtebitarteko ume txikientzat. Astelehen, astearte etaostegunetan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00akarte egoten da irekita, eta bertara hurbiltzen direnhaurrek gurasoen arduran egon behar dute.

Ludotekak haurraren jolas nahia asetzen du etaArbizuko haurrei elkar ezagutu, batera jolastu etaondo pasatzeko aukera eskaintzen die. Honekin,haurrek jolasten duten bitartean beren burua etabesteena errespetatzen ikasten dute, lagunak egi-ten dituzten bitartean.

0-3 urteko haurrendako ikastetxea

5

Galtzagorri ludotekaAurten 0-4 urteko haurrentzat ere

Page 6: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

6

Arbizuko Udala ez dago konformeSan Juan ermita eta herriko zenbaitsororen titularitatea elizak erregis-tratu izanarekin. Hori dela eta,Arbi-zuko Udala udaleko abokatuekinjarri da harremanetan titularitateaherriari bueltatzeko zer egin daite-keen aztertzeko.

Iruñeko Elizbarrutiak 2004. urte-an erregistratu zituen ordura arteerregistratu gabe zeuden herrikozenbait jabetza: San Juan ermita etaSanta Maria eliza.Erlijio tenplu bieninskripzio data 2004ko ekainaren25ekoa da. Bestelako jabetza batzukaurrez erregistratuak zituen. 1973.

urtean 3. poligonoaren 78. partzelaerregistratu zuen Arbizuko parro-kiak. 1980. urtean, berriz, ondokohauek erregistratu zituen Elizbarru-tiak: apaizaren etxea (beheko plantaeta bi solairu), 81 m2 hiri-lur KaleBerrian eta 51 m2 hiri-lur Aldabean.

San Juan ermita betidanik izan daherriarena, horixe da, bederen,Arbizuko Udalaren iritzia: “Ermitaorain dela 4 urte inskribatu zuten,Udalari ezer esan gabe. Udal artxi-boan, ordea, hainbat agiri daudenola eta noiz egin zen obra adieraz-ten dutenak, egin diren auzola-nak…”.Orain,Arbizuko Udala abo-katuen iritziaren zain dago San Juanbaselizaren eta zenbait sororen titu-laritatearen inguruan zer egin daite-keen erabakitzeko.

Espero baino gehiago atzeratu daegitasmoa, baina aurki martxanjarriko dela uste du Udalak. Birpar-tzelazioaren arazoa konpondutako-an, beraz, deialdia eginen du Udalakbabes ofizialeko etxebizitza erostekointeresa dutenei zuzendurik.

Etxebizitzen egitasmoa egindadago eta prozesua gidatuko duenenpresa eta modua zehaztuta daude.Hala, Asfi enpresa izanen da hauta-gaiak elkarrizketatu, baremoak eza-rri eta 24 lagunen zerrenda osatukoduena. Obraren adjudikazioa etaeraikuntzaren prozesu osoarenjarraipena eginen du eta 10 urtekobermea betetzeaz arduratuko da.Babes Ofizialeko Etxebizitzen jabe-ek elkarte bat osatuko dute: Erreka-

bitarte.Horixe izanen da egitasmoa-ren sustatzailea. Etxebizitzenproiektua itxia izanen da; beraz, ezinizanen da aldaketarik egin.

Atzerapenaren arrazoien arteandaude lurren kalifikazioa aldatubeharra,Udal Planaren aldaketa egi-turatzailea aldatu beharra eta bir-

partzelazio arazoa soluzionatubeharra. Paper horiek guztiak beharbezala jartzea, hasieran uste zutenabaino denbora gehiago behar izanda.Udaletik jakinarazi dutenez,pro-zesua martxan jartzen denean osoazkar joanen da, guztia prest dagoe-lako.

San Juan ermitaren eta herriko zenbaitsororen titularitatea eztabaidagai

Babes ofizialeko 24 etxebizitza eraikitzekoegitasmoa

Page 7: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

Oposizioan 10 lagunek eman zuten izena etahorietatik 2 ez ziren lehenengo frogaraaurkeztu, beraz, baztertuak izan ziren

Eguzki plakak jarridira kiroldegian

Ura berotzeko asmoz eguzki pla-kak jarri ditu Arbizuko Udalakkiroldegian. Eguzki plakak Fonta-nería Jaka S.L. enpresak jarri ditu,79.547 euroren truke. Udalak34.287 euroko diru-laguntza jasodu horretarako.

Udal kiroldegian gastatzen den urbero kantitatea handia denez, etaurte guztian erabiltzen denez,eguz-ki plakak jarri dituzte, ura berotze-ko gastua murrizteko asmoz. Adi-tuek diotenez, udan gastuaren %90murrizten da.

Eguzki planak frontoiko gradenpasabidearen gaineko teilatuanjarri dituzte eta abenduaren 30eanmartxan egongo dira.

Orain dela 4 urte zerbitzu ani-tzeko 2 lanpostu atera zituen Arbi-zuko Udalak. Bi lanpostu horiekManuel Leizak eta Fermin AlonsoDucarrek bete zituzten. Denborapasa eta gero, Fermin Alonsokeszedentzia eskatu zuen eta berepostua 2004ko oposizioan hiruga-rren geratu zen Josuk bete zuenurte batez. Denbora pasa eta gero,ordea, Ferminek Udalari adierazizion postuari uko egiten ziola,beraz, bete gabeko albinte lanpos-tua oposizio bidez betetzea eraba-ki zuen udalak.

Oposizioan 10 lagunek emanzuten izena eta horietatik 2 ezziren lehenengo frogara aurkeztu,beraz, baztertuak izan ziren.Lehenengo froga euskararenaizan zen. Froga hori baztertzaileazen eta aurkeztu ziren 8 lagunekgainditu zuten. Berau SakanakoMankomunitateko Euskara Zer-

bitzuan egin zen. Elektrizitate etasoldadura frogak, berriz, Altsasu-ko Lanbide Heziketako Institutu-ko irakasleek egin zituzten, etabeste froga guztiak mendizaineketa Ziordia, Urdiain eta Etxarrikolangileek eta epaimahaiko kideek.

Behean zehazten duguoposizioa gainditu dute-nen zerrenda:1. Berastegi Mariñelarena,Alain

97,32 puntu2. Zabalza Lizarraga, Fco Javier

84,95 puntu3. Polo Perez de Onraita, Mª Cruz

84,27 puntu4. Garziandia Urbiztondo,Asier

70,98 puntu

Hori dela eta, Alain BerastegiMariñelarena izendatzeko propo-samena egin du epaimahaiak.

Kiroldegiko etahotelekoaparkalekuak

Arbizuko Udalak kiroldegian etahotelerako bidean aparkamenduakegiteko 12.000 euroko laguntzajasoko du, aurrekontuaren erdia.Hotelaren seinaleztapen turistiko-rako 2.993 euro bideratuko dituudalak eta erdia diru-laguntzarekinordainduko du.

Zerbitzu anitzeko langileaAlain Berastegi Mariñelarena izendatzekoproposamena egin du epaimahaiak

7

Page 8: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

Arbizuko Utzubar industria guneahanditzeko azkeneko fasea bukatze-ar dago. Gogoratu hasiera bateanArbizuko Udalak industrialdeariguztira 100.000 metro karratu gehi-tu nahi zizkiola, hiru fasetan, bainaazkenean bi fasetan eginen da han-ditzeko lan guztia.

Poligonoa lehen fasean handitzekolanak iazko abuztuan despedituziren. Industria guneko goialdetik,hain juxtu Cederna-Garalurrek ber-tan duen enpresa mintegitik Arbizualdera handitu zen poligonoa,33.000 metro karratutan. PatricioLizarraga enpresak lur mugimen-duak egin eta gero, ExcavacionesOlloquiegui S.A., Asfaltos BiurrunS.A. eta Eseki S.A.L. enpresek osa-tutako behin-behineko enpresaelkartea arduratu zen urbanizaziolanez. Lanek 1.129.659,85 eurokoaurrekontua izan zuten, eta Nafa-rroako Gobernuak lanen %20kolaguntza eman zuen (225.931 euro).Arbizuko Udaleko alkate Jesus MariMendinuetak azaldu duenez, saldu-ta dago poligonoa handitzeko lehenfasean sortutako industria eremuguztia.Tartean dago Sakanan Ibil-gailuen Azterketa Teknikoko (IAT)estazioa.

Azken zatiko handitze lanak

Excavaciones Olloquiegui S.A etaEseki S.A.L. enpresek osatutakobehin-behineko enpresa elkarteakegin ditu Utzubar poligonoa biga-rren fasean handitzeko lanak; horre-kin batera, sarbideak hobetzekolanak egin dituzte. Izan ere Nafarro-ako Gobernuak Utzubar industrial-dea handitzeko baimena eman zue-nean sarbideak hobetzeko baldintzajarri zuen, kamioien sarrera-irteerakerrazteko. Horrela, hegoaldeko

sarrerarako,Arbizu eta Unanu arte-ko errepidean errotonda edo biribilaegin dute, eta Arbizu eta Etxarrilotzen dituen errepidean, industrial-dera sartu nahi duten ibilgailuekerdian gelditu ahal izateko 3. lerroaegin da, eta horrekin batera, atera-tzen direnek abiadura hartzekokarrila. Lan horiek guztiek2.930.485 euroko aurrekontua izandute, BEZ barne.

Bigarren fase honetan 67.000metro karratu gehituko zaizkio Arbi-zuko industrialdeari. Alkateak dioe-nez, enpresa askok azaldu dute ber-tan lurra erosteko interesa, eta,

dagoeneko, partzelen erdia bainogehiago salduta dago. Lur industria-laz gain, lur dotazionala (4.805 m2)eskaintzen du Udalak.

8

Utzubar industria gunea: azkeneko faseabukatzear

Poligonoaren sarguneak hobetu dira, errotonda bategin da eta sarbide karrilak hobetu dira.

Page 9: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

Dermiokobideakhobetzeko lanak

Arbizuko Udalak guztira550.000 euro bideratu ditudermioko bideak konpondueta nekazaritza eta abeltzain-tzarako azpiegitura hobetze-ko. Egitasmoak hiru urtekoiraupena du (2007tik 2009rabitarte). Dagoeneko lanenhiru laurdenak egin dira.Faltadena heldu den urteko udabe-rrian eginen da, eguraldiahobetzen denean eta bideaklehortzen direnean. Horreta-rako, Nafarroako Gobernua-ren diru-laguntza jaso duUdalak, aurrekontu guztiaren%60koa, hain zuzen ere.

Ondoko dermietanasfaltoa jarri da:

Teilerietako bidean, 600metro; Ferdaiko bidean,1.220 metro; Ferdaiko bide-an, ur biltegiraino, 450 metro;Aldabeko pistan 140 metro;eta, azkenik,Teilerietako bide-aren beste zati batean 400metro.

Horrez gain, partzelariabideetako aretak edo kunetakgarbitu dituzte, larra edo sasiakmoztu eta hodiak jarri. Gaine-ra, zenbait partzelaria bidebukatu gabe zeuden eta horie-tan zoladuta lana egin da.

Eguraldi onaren zain geldi-tzen dira ondoko dermioeta-ko pistetan todouno jartzea:Zubiarteko bidea, Utzubarkobidea, Aritzsoroetako bidea,Itsasiako bidea, Zizkarteba-rrenako bidea eta Teilerietakobidea. Esan bezala, eguraldiona dagonean eginen da; izanere, zama handiko makinakpistetan sartu aurretik zorualehorra egotea komeni da.

Lezizako ubelde bazterrean oinez-koen bidea egiteko lanak irailarenerdialdean hasi ziren eta aurki des-pedituko dituzte. Herriko etxearenparean zubia jarri dute eta horrekerraztuko ditu Leziza auzokoenjoan-etorriak. Lanen aurrekontua60.617 eurokoa izan da, eta LandaGarapen eta Ingurumen Departa-mentutik %70eko diru-laguntza jasoda. Obren egilea ConstruccionesLegarra-Lazcoz S.L. enpresa izanda.

Arbizuko Udalaren nahia izan daLeziza ubeldearen ekialdeko aldeanoinezkoentzako bidea egitea. Ondo-rioz, aisialdiko gune berria sortu da,turismoa erakartzeko beste ekimenbat, hain zuzen ere. Gainera, oinez-koen mugikortasunean segurtasunahobetu da: oinezkoen joan-etorrianbide seguru bat sortuz, errepidetikurrun.

Oinezkoen bidearen luzera 361metrokoa da: Akerruntza aldean,135 m eskuineko aldetik igarotzendira: ondoren, 226 m ezkerreko baz-terretik.

Bidearen zenbait zatitan zurezkolanga bat jarri dute, errekako lubeta-tik babesteko;bidearen beste aldean,berriz, lizarrak landatu dituzte.Bidean zehar jarritako altzari guz-tiak zurezkoak izan dira: langak,eserlekuak eta zubia.

Oinezkoen zubiaren luzera 8metrokoa da,zabalera 1,5 metrokoa.

Unanu aldera, Olatzea inguruan 2banku jarri dituzte, atseden hartze-ko.

Proiektua abiatu aurretik, zenbaitsoro erosi behar izan ditu Udalak.Horrela, herriko lurretan egin daoinezkoen bide guztia.

Oinezkoen bidea egin duteLeziza ubelde bazterrean

9

Page 10: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

10

AskalatsOrain dela 2 urte sortu zen Askalats

enpresa. Enpresa hori diru publikoa-rekin sortutako enpresa pribatua da.Sorreraren arrazoia, kiroldegiaren etahotelaren kudeaketa eramatea zen.Hasiera batean gerente batek zuenAskalatsen ardura eta udaleko plenoazen organo erabakitzailea.

Bi urte igaro ondoren, gerente lan-postuan zegoen pertsonak uztekoasmoa adierazi zion udalari eta horrenberri jakitean, udalak Askalatsenberrantolaketa erabaki zuen.

Lehen esan bezala,Askalatsen egin-kizuna kiroldegia eta hotela kudeatzeazen. Udala bi toki hauetako langilee-kin bildu ondoren, hauxe erabakizuen:

KiroldegiaBertako kudeaketa bertan lan egiten

duten bi langileek hartuko dute.Bakoitzak lan jakin batzuk egingo ditueta hilabetean edo bi hilabetetik behinbilduko dira Askalatseko organo era-bakitzailearekin.

HotelaHotelaren kudeaketa bi zatitan

banatuko da. Batetik, hotelaren kude-aketa, eta bestetik, jantokiarena.

Hotela:bertan arduradun bat egonenda,bertan lo egingo duena eta bere kar-gu egonen dira harrerako 2 langileak etagarbitasuneko langileak. Hilabeteanbehin bilduko dira organo erabakitzai-lea eta hoteleko arduraduna.

Jantokia: sukaldari batek hartu dujantokiaren ardura. Bera arduratukoda jantokiaren zeregin guztiez: zerbi-tzariak eta sukaldeko laguntzaileakkontratatuko ditu, jantokiko hornidu-ra guztiak erosiko ditu… Udalak dirukopuru finko bat emanen dio sukalda-riari egin behar horiek egiteko etahilabete bukaeran etekinen portzen-taia bat jasoko du sukaldariak eta bes-te porzentaia bat udalak. Hilabeteanbehin bilduko dira organo erabaki-tzailea eta sukaldaria.

Aralarko Elkarteko Batzar Oro-korra abuztuaren 30ean egin zenLakuntzan. Bertan, juntakideekkezka azaldu zuten. Izan ere, Ara-larko Elkarteak baso ustiapenarekinlortzen duen etekina urtetik urteratxikiagoa da eta horixe da bere diru-iturri bakarra.Antza denez,ekialde-ko herrialdeetako baso ustiapeneskaintza handia da eta, gainera,kalitatezkoa; horrek ekarri du mer-katuko prezioek behera egitea.

2003an Nafarroako Gobernuare-kin sinatu zen hitzarmenean,mendi-tik ateratzen den %40 basoan inberti-tzea adostu zuten. Baina iritsi damomentu bat, ateratzen den guzti-guztia inbertitzen dela eta ez dela iris-ten. Beraz, diru-laguntzarik ezean,elkarteak ezin izanen du hobekuntzalanik egin Aralargo basoan,eta Men-di Zaintza Zerbitzua mantentzea zai-la izango du.

Hori dela eta, Batzarrak erabakizuen Nafarroako Gobernuari eska-tzea Elkartea diru-laguntzak bana-tzeko orduan aintzat har dezala.Horrez gain, 2007-2013 LandaGarapen Programako deialdiraaurkeztea erabaki dute.Aralar men-diko zenbait pista konpontzeko etazenbait ur-baltsa berreskuratzekodiru-laguntza eskaera egin du.

Aralarko baso berrantolaketako 5.

berrazterketan, kontuan hartu ezdiren iradokizunak aintzat hartzeaere eskatu dute. Izan ere, Elkarteakegindako iradokizun batzuk ezdituzte kontuan izan eta beste batzukez dira behar bezala jaso.Eskatu dutegastuen zerrendan ager dadila Ara-larko Zaintza Zerbitzuaren kostua,baita erabilpen publikorako azpiegi-turen kostua ere.

Jakina denez,Aralarko mendiarenjabetza Nafarroako Foru Erkidego-arena da, baina mendiaren erabile-ra Aralarko Elkartearena da —Ara-larkoa, Bardeetako kasu bera da—.Egoera horrek desadostasunaksorrarazten ditu.Horregatik,Aralarmendiaren jabetza eskatu dioElkarteak Nafarroako Gobernuari.Elkartea,Aralar inguruko Nafarro-ako 19 herrik osatzen dute.

Aralarko Elkartearen EgunaApirilaren azkeneko igandean

ospatuko da hemendik aurreraAralarko Elkartearen Eguna.Horrela, larreak zabaltzen dituz-ten egunarekin ospatuko da festaeguna, azienda mendira igotzenden egunekin. Ospakizunetarakolekurik aproposena guardetxeadela adostu dute. Azkenik, Ceder-na Garalurri eskatu diote erabilerapublikoaren kudeaketarako ahol-kularitza eta laguntza teknikoa.

Aralarko Elkarteak Aralarmendiaren jabetza aldarrikatu du

Page 11: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

Kanposantukoberritze lanak

Hilobi pare bat baino ez zirenezlibre gelditzen, kanposantuko aldezaharra berrerabiltzeko hormigoiz-ko bi karrika berri egin dira. Horre-la, libre dagoena betetzen denean,kanposantu zaharrean hilobiratuahal izango da. Hori egin aurretikkanposantu zaharrean zegoenmonolitoa lekuz aldatu da. Horrezgain, hezurrak gordetzeko osarioaeraiki da, 5 metroko luzera eta 3metroko zabalerarekin. Kanposan-tuko lanak Burgoi S.I. enpresakegin ditu, 25.842 euroren truke.

Herriaren etxean zenbait hobe-kuntza egin dira: berogailu sistemaaldatu da eta igogailua jarri dute.Horri guztiari esker errazago dutemugikortasun arazoak dituzten per-tsonek 1. edo 2. solairura igotzea.Horrez gain, erabiltzaileen mesede-rako, medikuaren kontsultategiantenperatura epelagoa egonen da,baita ganbarako gelatxoetan ere.

Herriaren etxean igogailua jartzekolanak Permagsa enpresak egin ditu.Lanek 50.000 euro inguruko aurre-kontua izan dute, baina, NafarroakoGobernuaren azpiegiturendako lauurteko diru-laguntza planean jasoakdaudenez,% 20ko laguntza jaso da.

Berogailu sistema berritzeko aurre-kontua,berriz,65.084 eurokoa izan daeta Nafarroako Gobernuko teknikariarikasu eginez 2009an eskatuko du Arbi-zuk diru-laguntza. Gas-galdara berriajarri da,baita ur zirkuitu berria ere.Ahalizan denean, zeuden erradiadoreakberrerabili dira,baina beharrezkoa izandenean,berriak jarri dituzte,kontsultate-gian eta ganboikoan,bereziki.

Horrez gain,medikuaren kontsulta-tegian elektrizitate kableak berritu etabehar bezala jarri dituzte hormetansartuta.

Aipatu lanak egin eta gero, medi-kuaren kontsultako gotelea kendudute,Nafarroako Gobernuko OsasunPublikoaren Institutuak eskatuta, etahormak eta sabaiak margotu dituzte.

Aipatu beharra dago, medikuaren

kontsultategian, obra egin aurretik,egurra erretzen zuen berogailua zego-ela.Hori nahikoa ez zenez, gasoliozkogaldara txiki bat jartzen zuten mar-txan. Hala eta guztiz ere, hotza izatenzuten erabiltzaileek. Orain, berrikun-tzei esker,giro epela egonen da udale-txe osoan. Bertan ematen diren ikas-taro eta ekintza guztietarako giro epe-la egonen da neguan.

Hobekuntzak herriaren etxean

11

Page 12: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

12

Euri uren desbideratzeabideberri zaharraren parean

Beheko barrioan arazoak izatendira euri urarekin neguan, hori delaeta ur kopurua gutxitzeko kanaliza-zio berri bat eginen da bideberrizaharraren parean.

Ur kopuru handia egiten dueneanhoditik atera eta beheko barriokoetxeetan sartzen da ura. Hori dela

eta, orain obrak egingo dituzte, urhori guztia beheraino iritsi aurretik,goragotik Leziza ubeldera desbide-ratzeko.

Herriaren goiko partetik etortzenda ur kopuru handia, Izarra Hotela-ren gaineko aldean gero eta kale etaetxe gehiago eraiki delako. Ondo-

rioz, euria egiten duenean hare etaur gehiago pilatzen da eta behekobarrioko arketak gainezka egiten du.Arazoa konpontzeko, bideberrizaharraren parean Lezizaraino des-bideratuko dute ura.

Orain, proiektua garatzen ari diraeta lanak urtarrilean hasiko dira.

Bi markesina berri ArbizunMarkesina berria elizako parkea-

ren ondoan eraiki da. Horrela, egu-raldi txarra egiten duenean auto-busaren zain egoten diren ikasleeknon babestu izanen dute. Horrenaurretik Iruñeko etorbidekoa eginda. Markesina berriak harriz, zurezeta teilaz eraiki dituzte. Barrukoeserlekua harri-hormaz egin duteeta gainean iroko zura jarriko dute,hotza ez izateko.Bi markesinak egi-teko Herrilan, Garraio eta Komu-nikazio Departamentuaren 23.438euroko diru-laguntza izan du Arbi-zuko Udalak.

Page 13: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

UEMAren eta Behatokiaren artekoelkarlana finkatzen duen hitzarmenamaiatzean sinatu zuten. Horrenondotik etorri da hitzarmen horiUEMAko kide diren herrietan gauza-tzeko proposamena. Eta ArbizuUEMAko kide denez,bertan ere gau-zatuko da egitasmo hori.

Hitzarmenaren helburu nagusia daudalerri euskaldunetako euskal hiz-tunen hizkuntza eskubideen defentsaeraginkorra egitea. Horrek hiru ildo-tan izango du eragina. Batetik, kon-tzientziazio edo sentsibilizazioan.Euskaldun orok jakin behar du hiz-kuntza baten jabe izate hutsagatikhizkuntza eskubide batzuk dituela,eta,horiek ez urratzeko edo urraketakkonponbidean jartzeko bidea eskai-niko zaiola. Bestetik, kexak jartzeabultzatzea. Hizkuntz eskubideenurraketez kontziente izan eta kexarikjartzen ez duena ez da existitzen neu-rri handi batean. Horregatik, halakokexak jaso eta erregistratzeko ahale-gina egin behar du udalak. Eta, azke-nik, konponbideak ematea. Kexakjartze hutsak erre egin dezake herrita-rra, baldin eta ikusten badu kexak ezdirela inora iristen edo egoerak berehorretan jarraitzen duela. Batzuetanez da posible izango konponbideaematea, baina herritarrak Behatokiaketa UEMAk egindako gestioen berriizango du eta hortik ondorioak ateraeta jarrera bat hartu beharko du.

Hizkuntza eskubideakHizkuntza eskubideen definizioa

egitea erraza da, baina definiziohutsak ez du inolako baliorik,hizkun-tza eskubideak bermatzeko inolakomekanismorik ez badago.Hain zuzenere, gabezia hori betetzera dator egi-tasmo hau. Izan ere, egitasmoarenhelburu nagusia hauxe da: hizkuntzeskubideen urraketak jasotzeko etakonponbidean jartzeko mekanismo

eraginkorra abian jartzea Arbizun.Hizkuntza eskubideez ari garene-

an, argi eduki behar da hizkuntzaeskubideak ideia hauekin lotuta dau-dela:1. Hizkuntza eskubideak giza eskubi-

deekin lotuta daude.Askotan, hiz-kuntz eskubideen urraketak besteeskubide batzuen urraketa dakar:lurraldearen berezko hizkuntzaerabiltzeko eskubidea, defentsaeskubidea...

2.Hizkuntza eskubideak ez diraasmakeria edo aldarrikapen zehaz-tugabea. Nazioarteko 27 itun edodeklaraziotan eta bestelako ehunkalegetan ageri dira.

3.Hego Euskal Herrian euskararenerabilera arautzen duten oinarrizkolegeek ere hizkuntza eskubideakaipatzen dituzte. (Nafarroako ForuErkidegoan 18/1986 Foru Legean,Abenduaren 15ekoan, Euskarariburuzkoan (4. artikuluan):“Inda-rrean dagoen legeriaren arabera,eta Foru Lege honetan ezartzendiren hizkuntz eskubideetan babes-tuak izateko, herritarrak Epaile eta

Auzitegietara zuzen daitezke”.Nolanahi ere, hasieran esan bezala,

aitorpen hutsak ez du ezertarakobalio eskubideak bermatzeko meka-nismorik jarri ezean, eta gaur egunhizkuntza eskubideen urraketak egu-neroko ogia dira. Behatokiaren urtezurteko txostenetan argi geratzen dahizkuntza eskubideen urraketak Eus-kal Herriko eremu juridiko-politikoguztietan gertatzen direla, bai arlopublikoetan,bai pribatuetan.

Hizkuntz Eskubideen Beha-tokiaren ibilbidea

Hizkuntz Eskubideen Behatokiakeskubideen egoerari buruzko diagno-siak argitaratu izan ditu sorreratik.Azterketa horiek bi helburu bete nahiizan dituzte: euskal hizkuntz komu-nitateari haren egoera erreala haute-mateko adierazleak eskaintzea etaerakundeei haien jarduera hobetze-ko laguntza eskaintzea.

Hartara, Behatokiak bi txostenmota argitaratzen ditu: urteko txos-tena eta txosten berezitu edo mono-grafikoak.

13

Behatokiak eta UEMAk sinatutako hitzarmenaArbizun gauzatzeko proposamena

Page 14: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

14

OTSAILAiyotiek

LARUNBATA: Herria mozorro-tzen da. Kuadrila bakoitzak berekarroza egiten du eta kalean-gorakalean-behera herri osoari bueltaematen diogu.Gero plazan aate ego-ten da eta frontoian bazkari herri-koia. Gauean musika eta parranda.

ASTEARTEA:Trikitilariekin goi-zean haurrekin kalejira egiten da.Arratsaldean txokolatada eta jolasakhaurrentzat.

Gauean Aittuna eta Amiña erre-tzen dira. Loriaren etxetik Postiñe-neraiño erremala luzatu eta lepotikzintzilik Aittun Haundiya eta Amiñtxikiya jartzen dira,ondoren su ema-teko. Aurtengo anekdota: herriaargirik gabe gelditu zen,oso apropo-sa horrelako gau baterako.

MARTXOAZuhaitz Eguna

Aitzurrak hartu eta San Juanaurreko zelaian zuhaitzak landatuziren. Guztira 40 lizar landatu ziren.Dagoeneko izenak eta guzti ageridira zuhaitz bakoitzean eta hauekondo itsatsi direla ematen du.

Emakumeeneguna

Martxoaren 8an emakumeen egu-na ospatu zen. Hauteskunde eguna-ren bezpera zela ta ez zela, kontzen-trazioa debekatu ziguten (Nafarro-an gaude, ez ahaztu). Plazan aateegin zen, txistorra eta gazta banatuziren, eta gauean afaria elkartean.

MAIATZABizikleta martxa Arbizuko der-

mioak ezagutzera, Axun Berastegi-rekin. Mendi martxa ere egingenuen,Trosketa eta borda guztieta-ra. Ekitaldi sorta osatzeko, abizeneiburuzko hitzaldia, Mikel Belaskokemana, oso-oso interesgarria. Eta bihitzaldi, diapositibekin lagunduak:Katrinena, Ekuadorri buruz, etaAngelinesena, Indiari buruz. Bertsoafaria ere egin genuen, Alda biden,ohi bezala, Andoni Egaña eta JonMaiarekin. Giro ona, baina aurrekoegunetan hotz samarra, jendea ezzegoen aurreko urteetan bezaingogotsu, sobrare.

A! Eta ahaztu gabe Marda etaPalestinari buruz Jonek eman zigunhitzaldia... bikaina!

aurtengo kultur

Page 15: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

EKAINASanjuanak

Kartel lehiaketa egin da aurten ere.Irabazlea Kristina izan zen.

Balkoi lehiaketa, estrainekoz. Ira-bazleak:Arrautseko etxeak, Susananitxa (Kapitxekua), Zabalzantxa etaTxulokoitxa.

ABUZTUASandindeiko erromeeya

Trikitilariekin Sandindeira joatenda. Han bazkaldu eta gero herrirabueltatzen da.Aurten fanfarre bate-kin giro oso polita sortu zen.Gaueanplazan musika eta juerga.

AZAROAUEMAren eskutik antzerkia eta

kontu kontalaria etorri ziren herrira.

ABENDUAOlentzero

Gabon gauean Olentzeroren etorre-ra berotzeko, gaztainak erre geni-tuen plazan. Herriari ere bueltaeman genion kantu-kantari, ondo-ren elkartean gure opariak jasotzeko.

Puzgarriak eta tailerrak

Kiroldegian haurrentzat puzga-rriak egonen dira.

15 agenda

Arb

izuk

o U

dala

Arbizuko duatloiaAurtengo edizioan 190 kirolarik parte hartu dute.

Hona hemen Sakanako parte-hartzaileak:

Alberto Martinez Rodriguez Beltxa-AltsasuMikel Lakuntza Arretxe- ArbizuJuantxo Azurmendi Zelaya-AltsasuFrancisco Javier Gomez Fernández-Altsasu

(Nafarroako beterano txapelduna)Iraitz Goñi Diaz-ArbizuJavier Borrega Perianez-AltsasuFelix Benjumea Motino-AltsasuIsidro Asurabarrena-AltsasuMikel Berdud-AltsasuJokin Lazkoz-Etxarri-AranatzBeñat Katarain-LakuntzaJuan Luis Maiza-EtxarriAranatzPeio Vergara-AltsasuIgor Flores-Urdiain

BESTE PARTE HARTZAILE BATZUK:Iñigo Unanue eta Joseba Ortega (Hawaiko Iromana eta bes-te asko, 10-12 guztira bakoitzak)Beteranoak: Jose Mugika eta Javier Gutierrez (urte askodaramate Arbizura etortzen)

Page 16: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

16

Mundu osoan protestak egin diraazaroan Zisjordanian eraiki denHarresiaren aurka. Komunikabide-ek guregana ekartzen duten infor-mazioak argi uzten du Gazan sionis-tek egiten dituzten sarraskiak: setioa,ur hornidura etetea, ospitaleak sen-dagairik gabe uztea... Hala ere, Zis-jordanian ere egoera ez da askozhobea. Israelek checkpoint edo kon-trol ugari ezarri ditu palestinarreihiri batetik bestera joateko eskubi-dea urratuz, 11.000 preso politikodaude sakabanaketa pairatzen dute-nak eta milaka errefuxiatu daudeeremu berezietan, bai Zisjordanianbertan, bai herbestean.

Horrekin batera, harresiaren erai-

kuntza pairatu behar izan dute.Harresiarekin Israelek palestinarrakghettoetan itxi eta beren ekonomiaito nahi du. Nekazariek ezin duteberen lurretara joan olibondoakzaintzeko. Soldadu sionisten gogoa-ren pean daude. Soldaduek nahibadute atea irekiko diete. Ez badutenahi, olibondoak zaindu gabe gera-tuko dira. Nekazariak erresistentzia-rekin harremana badu (preso ohiabada edo familiako norbait espetxe-an egon bada) olibondoetara joateaezinezkoa bilakatzen da. Horrezgain, ur putzuak bereganatu dituzteharresiaren ibilbidea aprobetxatuz.

Horietako kolonia bat (Ariel, Zis-jordaniako handiena) pairatu behar

dute Mardako biztanleek.Arbizure-kin senidetutako herriko biztanleekkolono sionistek egiten dituzten urlapurretak pairatu behar dituzte,beren lurrak lantzeko oztopoakdituzte eta armadaren bisitak jasatendituzte maiz.

Horregatik, gure anai-arrebapalestinarrekin bat egiten du Arbi-zuko Udalak eta, Palestinako askata-suna lortzeko bidean, Israeli boikotaegiteko deia berresten du. Hori baitaPalestinatik munduko beste herrieieskatu diguten elkartasuna adieraz-teko modua, palestinarrek pairatzendituzten bazterkeria eta zapalkuntzaezabatzeko tresnarik eraginkorrena,alegia.

Espainiar eta frantziar espetxeetansakabanatuak dauden 750 preso poli-tikoak benetan egoera kezkagarriandaude gaur egun, espresuki beraienaurka mantentzen den espetxe politikakrudelaren ondorioz.

Giza eskubideen ukazioa egunerokoogia da espetxeetan. Preso politikoakpertsona bezala suntsitu nahi dituenpolitikarekin jarraitzen dute bi gober-nuek, presoak bakartuz, komunika-zioa zailduz, oinarrizko eskubideakzangopilatuz. Azken urteetan euskalpreso politikoei begira hartzen aridiren neurriek ere berdina erakustendute, biziarteko espetxe zigorra etagaixo larriei ezarritako heriotza zigo-rra izanik bere espresiorik gordinenak.Nola ulertu bestela minbiziak jotadauden presoak espetxean manten-tzea? Nola ulertu bestela 20 urtekoespetxe zigorra betea duen presoaribere kondena beste 10 urtez luzatzea?Helburu argiak dituzte euskal preso

politikoen aurka hartzen ari diren sal-buespeneko neurriek.

Baina neurri hauek ez daude soilikespetxeetara begira martxan jarriak.Presoarekin batera bere senide etalagunak daude zigortuak, astero mila-ka kilometro egitera behartuak. 40minutuko bisita bat egiteko orduak etaorduak errepidean pasatu beharrakagerian uzten du sakabanaketa politi-karen krudelkeriaren neurria.Sakaba-naketak presoen senideei ondorio eko-nomiko eta fisiko nabarmenak eragi-ten dizkie, kilometro guzti hauekegiteak suposatzen duen arriskuazgain. Ondorio larriena heriotza da,errepidean bizitza utzi dute 16 senide-ek erakusten duten bezala.

Adibide gehiago aipa genitzake,betiondorio berdinera iristeko: Euskalpreso politikoek eguneroko jazarpenabizi dute giltzapean.

Egoera honen arduradun zuzenakdiren espainiar eta frantziar gobernuei

ondorengo eskaria luzatzen diegu:-Gaixotasun larriak dituzten euskal

preso politikoak berehala askatuditzatela.

- Biziarteko zigorra ezartzeko neu-rriak bertan behera utzi ditzatela:Kondena betea duten presoakkaleratuz eta kalean daude presoohiak bakean utziz.

- Euskal presoak euskal herriratuakizan daitezela, sakabanaketa etabakartze politikarekin amaituz.Beste dei bat luzatu nahi diogu

euskal jendarteari.Herritarren inpli-kazioarekin eta lanarekin soilik lor-tuko dugu helburu hauetara iristea.Lan asko egin da urte hauetan guz-tietan, baina egoerak larria izatenjarraitzen du eta asko dugu oraindikegiteko. Bide honetan euskal presopolitikoen eskubideen alde urtarrila-ren 3an Bilbon burutuko den naziomanifestazioan parte hartzeko deialuzatzen dugu hemendik.

Palestinaelkartasunaz harresia eraitsi

Biziarteko zigorrik ez! Heriotza zigorrik ez!

Page 17: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

Arbizuko Udalak turismoaren etaindustriaren aldeko apustua egin du.Turismoaren aldeko apustuarenemaitza nabariena, Olatzea landa-hotela da, Arbizuko Udalak sustatuduen ostalaritza azpiegitura.

Ia bi urteko lanen ondoren dagoe-neko martxan da Olatzea landa-hotela. Arbizuko Udalari bi milioieuro baino gehiagoko inbertsioa

eskatu dio egitasmoa aurrera atera-tzeak. Zati handiena udalak berakordainduko du. Nafarroako Gober-nuak, bestalde, 925.337 eurokoekarpena egin du: 802.000 euroeraikina zaharberritzeko eta, gai-nontzekoa, errota zenaren elemen-tuak berreskuratu eta haien berriematen duten elementu didaktikoakjartzeko.

HotelaHarrera gela, bezeroendako

egongela ederra, guztiz ekipatuta-ko sukaldea, kafetegia eta bi janto-ki ditu landa hotelak. Goiko janto-kia txikiagoa da, 40 tokikoa, etasotoan dagoena, berriz, 60 toki-

koa.Sotoko jangelatik errotaren fun-tzionamendua ikusteko aukera dago.

Horretaz gain, 11 gela dauzka,bakoitza bere komunarekin, miniba-rrarekin eta lan egiteko gunearekin.Horietako bi suiteak dira eta hidro-masaje-bainuontzia dute. Beste bigela familiarrak dira, ohe gehigarriedo ohe-sofarekin. Beste gela batgabeziak dituzten pertsonendakoegokitua dago, eta gainontzekoekelkartuta dauden bi ohe dauzkate.Geletaz gain, apartamentu txiki batdago. Guztira, beraz, 30 pertsonen-dako tokia eskaintzen du Olatzealanda-hotelak. Dekorazioaz AnaGalbete arduratu da.

Hiru izar ditu hotel berriak etaAskalats udal elkarteak kudeatzendu. Hotelean dagoen jatetxea AitorEtxeberria sukaldari altsasuarrarenesku dago.

ZaharberritzeaErrotako turbina lanean jartzeko

Lezizako errekako ura errotara era-maten zuen ubidea berreraiki da.Turbina lanean jarrita, errotako eho-tze harria martxan jarriko da.Bestal-de, ubidera argindarra sortzen duenturbina ere konektatu da eta mar-txan jartzeko aukera izanen da.

Leziza errekako emariak errotaurte guztian martxan egoteko adine-koa ez denez,ura berrerabiltzeko sis-tema jarri da errotan, putzu eta pun-patze azpiegituran oinarri duena.

Errota zenak 11 gelako hotela eta jatetxea hartzen ditu egun

Olatzea landa hotela, zabalik

17

Page 18: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

18

Bikor aleak xehe-xehe ehotzen dira Olatzean

Nafarroako Mendialdeko Kul-tur Ondarea Zaintzeko etaBerreskuratzeko V. Lehiaketaraaurkeztu du Arbizuko UdalakOlatzeako errota berreskuratzekoegitasmoa,baina,Arbizukoa, aur-tengo lehiaketan ez da sarituaizan.Saritua izan ez arren,prime-ran ikusten da errotaren funtzio-namendu osoa.

Ehotze prozesua primeran ikusteko

aukera dago OlatzeanJakina denez, Arbizuko errota

helburu didaktiko eta turistikoa-rekin berreskuratu da. Han etahemen zeuden zatiak jaso etazegokien tokian ezarri dira, soto-an ubide bat egin eta, urte osoanmartxan jar daitekeela ziurtatze-ko, ur zirkuitu itxi bat eraiki da;izan ere, udan Leziza ibaiarenemaria txikia izaten da. Gainera,ponpaketa sistema bat jarri dauraren emaria eta indarra ziurta-tzeko. Hala, behar denean, siste-ma martxan jarri eta primeranikusten da uraren indarrez gene-radorea biraka hasten dela etaerrotarriak mugiarazten dituela.Olatzeako landa hoteleko harre-ratik gertu, bikor aleak xehe-xehe nola ehotzen diren ikusdezakegu.Sotoan,berriz,ubideaeta generadorea.

Page 19: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

19

HistoriaArbizun, XX. mendeko

jarduera ekonomikoak koo-peratiba egitura zuten arti-sau industria txikienetanzuen oinarri. Industriairaultzak argindarra ekarrizuen. Arbizu eta Lizarraga-bengoa argindarraz horni-tzeko eta laboreak ehotzekoasmoz, zenbait arbizuarrekMolino de Arbizu S.A. koo-peratiba sortu zuten 1914kogarilaren 4an.

Ubanbe dermioan eraiki-tako uharkak ematen zienpresioa eta emaria ez zennahikoa beharrezko poten-tzia lortzeko. HorregatikZabalarte dermioan gaita-sun handiagoko ur-biltegiaeraiki zuten. Hobekuntza lanhorien ondoren, argindarrasortzen zuen turbina mar-txan jarri zuten. Errota eta900 bat herritar hornitzenzituen. Teknologia berrieketa zentral elektrikoek erro-taren gainbehera ekarrizuten, 1950ean itxi zen arte.Kooperatiba desagertu zen.

1960ko garilaren 18anerrota udalaren eskuetarapasa zen. Orduz geroztikpentsio eta aterpe lanak betezituen errotak, bai herrita-rrendako baita pasaeranzeudenendako. Baina den-borak eta mantenu eskasakaurri egoerara eramanzuten eraikina.

MustutzeaJendaurreko aurkezpen asteburua izan

zuen Olatzea landa hotelak. Ostalaritzaazpiegitura bisitatzen lehenak ikastetxe-etako ikasleak izan ziren. Ostiral arra-tsaldean gaztetxoenek landa-hotela ikusiahal izan zuten. Ostiral iluntzean, berriz,mustutze ofiziala izan zen. Han bilduziren Sakanako hautetsi eta enpresariak,baita Fermin Villanueva, NafarroakoGobernuko Turismo Produktuen Orde-nazio eta Garapen zerbitzuko zuzendaria. Igandean, berriz, herritarrendakomustutzea izan zen.Arbizuar ugari joan ziren Olatzea landa hotela ezagutzera.

Page 20: 2008ko ABENDUA - Arbizu Udalaren webgune ofizialaarbizu.eus › wp-content › uploads › 2016 › 08 › 2008-UDAL-ALDIZKARI… · 2008.urtea bukatzear den honetan,Gabonak gainean,elurra

ZZeerr mmoodduuzz mmuussttuuttzzee eekkiittaallddiiaa??Ongi. Asteburu berean bi egu-

nez egin genuen.Azaroaren 14an,ostirala, Nafarroako GobernukoTurismo Departamentuko jende-arendako eta eskualdeko hainbatenpresarirendako, igandean aur-kezpen herritarra izan zen: arbi-zuarrez gain inguruko herrietakojendea ere etorri zen. Asteburugogorra izan zen, baina… nik ustedut oso ongi atera zela.

NNoollaakkoo aauurrkkeezzppeennaa iizzaann zzeenn??Alkatearen hitzak eta gero,bideo

bat jarri zuten, errotaren oraingoeta lehengo argazkiekin. BideoaArbizuko Katrinek egin du, pri-merako lana izan da. Horrenondotik, auzate ederra emangenuen eta hoteleko ateak zabalduziren. Igandean jende asko izanzen. Herriko jendeari gustatuzaiola uste dugu. Lan polita eginda, proiektu arriskutsua eta neke-tsua baina harro egotekoa da, osolan polita egin da-eta.

ZZeerr eessaannaahhii ddaauukkaa eerrrroottaakk AArrbbii--zzuuaarrrreennttzzaatt??

Proiektuaren gauzarik erakarga-rriena izan da errotaren mekanis-moa berreskuratu dela: ubidea,makinaria, errotarria… Ez duguahaztu behar urte asko ez direlaargia ematen ziola errotak Arbizu-ko herriari.

ZZeerr eesskkaaiinnttzzeenn dduu OOllaattzzeeaa hhoottee--llaakk??

11 gela dauzka, horietatik batezinduendako egokituta dago. 2gela berezi ditugu:gainerakoak bai-no handiagoak eta hidromasajeare-kin. Hemen lanean dekoratzailebikaina egon da eta hori igarri egi-ten da.Beste 2 gela familiarrak dira,sofa-ohearekin. Gainerako 6 gelakestandarrak dira.20-27 m2-ko gelakdira,guztiak argitasun handia dute-nak. Gela guztiak primeran daudeekipatuta: TB, minibarra, diru-kutxa, ikas mahaia, bainugela ede-rra dute.

Bi jantoki daude, beheko plan-tan dagoena 40 lagunendako ego-kia da, sotokoa, berriz, konferen-tzia,enpresako bilerak edo kuadri-la afariak egiteko erabiliko da

batez ere; gainera, errotako maki-naria izanen dute ikusgai. Asteanzehar 12 euroko menua eskain-tzen da, asteburuetan, berriz, 23euroko menu berezia eta karta.

HHoorrii ddeennaa kkuuddeeaattzzeekkoo nnoollaa eeggiinneenndduuzzuuee??

Badugu esperientzia handikopertsona bat, kudeatzaile bat:Kontxa. Horrekin batera, Josuneeta biok gaude.

NNoollaa eemmaannggoo dduuzzuuee eezzaagguuttzzeerraaOOllaattzzeeaa llaannddaa hhootteellaa??

Lan handia daukagu egiteko.Zerbait egin dugu, txosten txikibat, errotari buruzko informazio-arekin. Komunikabideen bitartezezagutaraziko dugu. Eta gure weborrialdean ere ikusgai egonen da(www.hotelolatzea.com).

20

OLATZEAKO LANGILEEI ELKARRIZKETA:

“Proiektua arriskutsua eta neketsuaizan da, baina harro egotekoa da,

oso lan polita egin da-eta”

Sonia Ulaiar, Kontxa Benito etaJosune Mujika