2011_Noticia_BERRIA_indiakoemakumeak

5
Igandea Emakumea Indian Tradizioak eta globalizazioak estututa 08 Animalien defentsan Desobedientzia zibila 10 Elkarrizketa Pello Salaburu 21 Atzerriko kapitala Eusko Jaurlaritzaren xedea berria 2011ko apirilaren 10a Martxoaren 8an, Delhin, hainbat emakumek egin zuten protesta, Indiako Parlamentuaren eserlekuen %33 emakumeek bete ditzatela eskatzeko. HARISH TYAGI / EFE

description

2011_Noticia_BERRIA_indiakoemakumeak

Transcript of 2011_Noticia_BERRIA_indiakoemakumeak

Page 1: 2011_Noticia_BERRIA_indiakoemakumeak

Igandea

Emakumea IndianTradizioak eta globalizazioak estututa

08 Animalien defentsan Desobedientzia zibila10 Elkarrizketa Pello Salaburu21 Atzerriko kapitala Eusko Jaurlaritzaren xedea

berria2011ko apirilaren 10a

Martxoaren 8an, Delhin, hainbat emakumek egin zuten protesta, Indiako Parlamentuaren eserlekuen %33 emakumeek bete ditzatela eskatzeko. HARISH TYAGI / EFE

Page 2: 2011_Noticia_BERRIA_indiakoemakumeak

Ainhoa Oiartzabal

Zazpi mila emakume.Indiako estatistika ofi-zialen arabera, 7.000emakume hil ziren2004an Dowry Deaths

—dote heriotzak— deritzoten hil-ketetan. Baina hango mugimen-du feministek eta GGKE garape-nerako gobernuz kanpoko era-kundeek diote askoz ere gehiagodirela, «era honetako hilketagehienak ez baitituzte halakotzatjotzen». Calcuta Ondoan elkarte-aren iazko Indiako emakume etaneskatoen egoera txostenarenarabera, emakumeak Indiatik de-sagertzeko arrazoi nagusietakobat da dotea. Izan ere, emazteakhiltzearekin batera, alabak ezedukitzea eragiten du doteak.

Hain justu, dotea izan da behineta berriz Calcuta Ondoan elkar-teak azken asteotan Donostianantolaturiko India emakume aur-pegiz ikastaroan irten den gai na-gusia. Izan ere, doteak sinboliza-tzen du Indiako emakumearenegoera.

Alabari ezkontzerakoan ema-ten zaion ezkonsaria da dotea, ala-ba bere senarraren etxera joatendenean eta hango kide bihurtzendenean ematen zaiona. Ondorioz,alabaren familiari dirutza kosta-tzen zaio ezkontza. Azken batean,zama bat dira oraindik ere, legezkanpokoa izan arren, 15 urterenbueltan ezkontzen diren alabak.

Dotea ere legez kanpokoa da1961. urtetik, baina duela hamar-kada batzuk baino indar handia-goa du egun doteak, erlijio eta kla-se sozial guztietan. Hastapenetanhinduen ohitura zena musulma-nen nahiz kristauen usadio bila-katu baita. Azken urteetan Indiaosoan zabaldu den kontsumismo-rako joeragatik: «Indian ia ezkon-tza guztiak negoziatzen dira, etabitxiak, arropa edota dirua or-daindu behar izaten du emazte-gaiaren familiak. Emaztearen fa-miliak adosturiko dotea ematerikez duenean, emaztea erabiltzendute estutzeko, eta milaka hil egi-ten dituzte». Orduan, senarra be-rriro ezkondu egiten da, eta berri-ro dotea eskuratzen du.

Abortuak eta erasoakHori ikusita, emakumeak zamaekonomikoa direlako, alabak ezdira ongi etorriak familietan. «Ho-rregatik izaten dira 6,4 milioiabortu urtean, eta umezurztegie-tako haurren %90 neskatoak di-ra». Ekografien bidez fetuaren se-xua emakumezkoarena dela ja-kin ostean erabakitzen du emaku-me askok abortatzea. Ondorioz,India da gizon baino emakumegutxiago dagoen munduko he-rrialde bakarrenetakoa. Eta dis-kriminazio egoera honek haienkontrako indarkeriari ireki dioatea, eta sexu esplotazioa nahizbahiketa edo bortxaketa kasuakugaritu egin dira.

Indian, milaka emakume hiltzen dituzte urteroezkonsariagatik. Kate horretatik zein diskriminazioarenbeste hainbat ondoriotatik askatzeko, borrokan ari dira.

Dotearekinkateaturik

Hainbat andregai, ezkontzeko esperoan, Nashehra Dhallan. RAMINDER PAL SINGH / EFE

02 Indiako emakumeakIgandea • 2011ko apirilaren 10a

Page 3: 2011_Noticia_BERRIA_indiakoemakumeak

Indiako emakumeak03 2011ko apirilaren 10a • Igandea

Vimochana elkartean ari da lanean azken 30 urteotan,Indiako emakumeen eskubideen alde. Genero indarkeriarenkontra jarduten dute; azkenaldian, globalizazioak etakontsumismoak ekarritako ondorioen kontra, batik bat.

A. Oiartzabal

Indiaren aurrerapen ekonomiko-arekin oso kritikoa da Donna Fer-nandes ekintzaile feminista: «Au-rrerapena ez baita beti garapena.Eta egungo garapen ekonomiko-ak gogor eragiten die emakumeei,indarkeriaren kultura ekarri bai-tu». Bangalore hirian egiten dulan Vimochana GGKE garapene-rako gobernuz kanpoko erakun-deko zuzendariak, Indiako hiririkpopulatuenean (5 milioi biztanle-tik gora bizi dira). «Teknologia be-rrien industriari esker, badirudioso herri garatua dela. Oso kos-mopolita. Eta ezkutatu egiten daBangaloreren beste aurpegia.Hau da, eskaleen Bangalore; hau-rrak, eskolara joan beharrean,saltzeko zerbaiten bila zabor arte-an ibiltzen diren Bangalore; pros-tituten Bangalore».

Fernandesen arabera, munduglobalizatuaren merkatuak goi-tik behera aldatu ditu Indiakoohiturak: «Herrialde populatue-nen artean India munduko biga-rrena da, eta erosle berrien bila,kontsumismoa oso bortitz sartuda. Publizitatearen ondorioz,emakumea desio objektu bilaka-tu da. Horregatik dote hilketak».Izan ere, doteak, berez hinduenaspaldiko ohitura izan arren, az-ken bi hamarkadetan duela 50urte baino garrantzi handiagoahartu du. Eta, ondorioz, hilketakugaritu egin dira.

Emakumeen kontrako indar-keria, ordea, ez da berria Indian;Vimochana elkartea sortu zene-tik (1979) eta lehenagotik ere ba-zen. 1975. urterako jasoa zuten,Nazio Batuen Erakundearen es-kariz Indiako Gobernuak bere he-rrialdeko emakumeen egoerariburuz eginiko txosten batean,emakumeen kontrako indarkeria«izugarria» zela, eta diskrimina-zioa, handia. Izan ere, emakume-

en txirotasuna erabatekoa zelaondorioztatu zuten, eta hezkun-tza nahiz osasun zerbitzuak jaso-tzeko baztertuak zeudela.

Halako azterketa lan bat eginzen lehen aldia izan zen Indian,eta Fernandesek dio haren emai-tzek herrialdearen eta ondoriozgobernuaren oso irudi txarraeman zutela. Errealitate hori da-tuetan ikusteak argi gorria piztuzuen Indiako gizartean zein mun-duan. «Txosten horren ondorioz,berpiztu egin zen Indiako emaku-meen mugimendua». Ordura arteere izan baitziren hainbat mugi-mendu; batik bat, Ghandik gida-turiko independentziaren aldekoborrokan. «Baina behin 1947an in-dependentzia lortu ostean, bestehainbat iraultzatan bezala, ema-kumeak etxera bidali zituzten.Horrek frustrazio handia eraginzuen».

Pribatutik publikora70ko hamarraldian dote hilketenerrealitateak begiak ireki zizkie-tela dio Fernandesek, eta emaku-meen kontrako indarkeria eremupribatutik eremu publikora aterazutela, ordura arte etxe barrukoarazotzat jotzen zena delitu publi-ko zela aldarrikatuz. Ildo horri ja-rraituz sortu ziren 70-80ko urtee-tan Vimochama bezalako emaku-me taldeak.

Ordutik, Indiako egoera sozio-politiko eta ekonomikoa aldatuahala, hainbat borroka ildo era-man dituzte aurrera. Hala, gene-ro indarkeriaren errealitateaetxeko hormetatik gizartera ate-ratzearekin batera, komunitate-en barruko indarkeria salatzeariekin zioten. «Erlijio eta klasesozial guztietan izaten baita».Halaber, estatuak martxan jar-tzen zituen politika ekonomiko-en kontra ere jardun zuten, baiorduan bai orain: «Estatuak eremartxan baitu emakumeen kon-

trako indarkeria, besteak besteabian jartzen dituen politika eko-nomikoengatik. Izan ere, emaku-meak ekoizpen sistematik atera-tzen ari baitira, haiei lurrakkendu eta kanpotik datozen mul-tinazionalei salduta». Fernande-sek salatu du emakume haueta-ko gehienek lurra lantzenbesterik ez dakitela —biztanleen%80 nekazaria da Indian—.«Ondorioz, askori prostituzioabesterik ez zaie gelditzen».

90eko hamarralditik aurrerabatik bat, teknologia berriek etamedikuntzan eginiko aurrerape-nek ekarri zituzten zenbait ondo-riori egin behar izan zieten aurreemakumeen eskubideen aldekoelkarteek: ekografien eta antisor-gailuen ondorioei. «Mendebalde-ak gurekin probatu zituen hain-bat antisorgailu, eta jada hannahi ez zituzten hainbat metodoeman zizkigun guri».

Ekografien ondorioz, berriz, fe-tua zein sexutakoa zen jakin etaemakumezkoa izanez gero, abor-tuak egiten hasi ziren hainbatemakume; alabak ez edukitzea-rren. «Egun debekatua dago se-xua esatea, baina sendagile ba-tzuek esaten dute, diruagatik».Horren kontra salaketa eta kon-

tzientziazio kanpainak egiten di-tuzte. Gaur egun, lan ildo horie-kin jarraitzearekin batera, beste-ak beste, senarrak erasotako ema-kumeak artatzea da Vimochana-ren egitekoa, emakumeari ater-pea eskainiz nahiz senarrarekinhitz egin eta gauzak konpontzekolaguntza emanez. «Emakumeaknahi duen hori egiten dugu beti;haren nahia errespetatzen dugu».Halaber, emakumeen lan baldin-tzak hobetzeko nahiz prostitutenbazterketa egoera hobetzeko la-nean jarduten dute. Eta, dote hil-ketak auzitara eraman daitezeneta beharrezko lege aldaketakegin daitezen ahalegintzen dira,baina betiere legeen eta aginta-rien zain egon gabe: «Alderdi poli-tikoak ez dira honi aurre egitekoegokienak, zatiketan sinestenbaitute haiek, eta guk elkarrekinegin behar dugu lana. Gizarteakontzientziatzea eta mobilizatzeada guk jarraitu beharreko bidea».

Dena dela, emakumeek politi-kan parte hartzea ezinbestekoadela deritzo, eta sinetsita dagomundu «desastre hau» antolatze-ko orduan emakumeak egonezgero gizakien ongizatea hobeaizango dela.

Gazteei pasioa faltaEmakume gazteengan, ordea, ezdu ikusten beraiek 70eko hama-rraldian emakumeen eskubideenaldeko borrokarako eduki zuten«pasiorik»: «Azken bi hamarka-detan ikusi dudanez, merkatua-ren kulturak usteldu egin ditugazteak; kontsumismoak ito ditu,bizi modernoago baten desioak».Eta modernoa Mendebaldekoare-kin nahasten dela salatu du:«Hala, haiek kopiatzen saiatzendira janzteko orduan, ingelesaerabiltzeko orduan...». Eta hain-bat ohiturari uko egin arren dote-arekin jarraitzen dutela nabar-mendu du; «izan ere, bat dator gi-zarte kontsumistarekin».

Maitasunez ezkontzen den bi-koterik badagoela onartu arren,oraindik ezkontza gehienak hi-tzartutakoak direla dio Fernan-desek. «Dena dela, ezkontza ez-kontza da oraindik; hau da, bote-re harreman bat. Etagizonezkoaren nagusigotasune-an oinarritzen da, eta emakume-ari men egitea dagokio». Horrega-tik, hitzartutako ezkontzen kon-tra baino gehiago, emakumeakbere buruaren jabe izateko egitendu berak lana.

Donna Fernandes · Vimochana GGKEko zuzendaria

«Emakumeakontsumitzeko objektubilakatu da; horregatikdote hilketak»

«Independentzialortuta, beste hainbatiraultzatan bezala,emakumeak etxerabidali zituzten»

«Merkatuarenkulturak ustelduegin ditu gazteak;kontsumismoak ito egin ditu»

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Page 4: 2011_Noticia_BERRIA_indiakoemakumeak

Pobreziari eta bazterketari aurre egiteko modu eraginkorrena emakumearenburujabetza erdiestea delakoan, 4.000 emakume arrain saltzailerenfederazioa eratu dute Keralan, Trivandrum kostaldean (India).

Ainhoa Oiartzabal

Oso pozik nago. Jain-koari eskerrak ema-ten dizkiot. Arrainsaltzaileen foroannagoenetik, asko ho-

betu da nire bizimodua. Zorion-tsua naiz». Mary Babuk ezin dioeutsi emozioari, baina ongi uler-tzen zaio malabareraz esaten di-tuen hitzokin zer adierazi nahiduen. Indiako Kerala estatutik le-hendabizikoz irten da Babu, etaEuskal Herrira etorri da, CalcutaOndoan garapenerako gobernuzkanpoko erakundeak gonbidatu-ta. Hainbat hitzaldi egin ditu Gi-puzkoan, bere testigantzaren bi-dez Trivandrum kostaldean —In-dia hegoaldean, Kerala esta-

tuan— bizi eta lan egiten dutenemakumeen egoeraren berriemateko. Batik bat, arrain saltzai-leak batu dituen federazioarenegitekoaren berri eman du,Sherly Kutty federazioaren koor-dinatzaile, ekintzaile feministaeta lekaimeak lagunduta.

Babu 11 senideko arrantzale fa-milia batean jaio zen. Hain justu,arrantzale batekin ezkondu zen19 urterekin, eta zortzi urterenburuan bazituen «bost alaba etaseme bat». Gizonak ez zuen fami-lia guztiarentzako lain irabazten.Eta, gainera, alkoholikoa zen.«Asko sufritu dut». Horrela ezinzuela jarraitu erabaki, eta arrainsaltzaile gisa hasi zen lanean.«Baina ez nuen arraina erostekodirurik!», eta handiegiak ziren lu-

kurariek maileguan emandakodiruaren truke itzuli beharrekointeresak. «Eskerrak foroa aurki-tu nuela». Eliza katolikoaren bi-tartez egin zuen harremana foro-arekin.

1994an eratu zen Trivandrumkostaldeko emakumezko arrainsaltzaileei laguntzeko foro edo fe-derazioa. Lau mila emakumekbaino gehiagok hartzen dute par-te sare horretan. «Baina, azkene-an, emakume horiekin baino as-koz ere gehiagorekin egiten dugulana», zehaztu du Kuttyk. Izanere, arrain saltzaileei merkatuanmodu duinean lan egiteko lagun-tza ematearekin batera, emaku-meen eskubideei buruzko hitzal-diak, ikastaroak eta, azken fine-an, emakumeen autoestimurako

tresnak ematen jarduten dute.«Emakume hauek asko ari baiti-ra sufritzen; gizonen %80 alkoho-likoak dira, eta emakumeen kon-trako indarkeria izugarria da».Kuttyk nabarmendu du emaku-me horiekin lanean hasi zirene-an, bai etxean eta bai arraina sal-tzeko merkatuetan, emakumeekez zutela estatus sozialik, eta ho-rren ondorioz era guztietako abu-suak jasaten zituztela, etxe ba-rruan zein etxetik kanpo. Eta, on-dorioz, haien seme-alabenbizimodua ere gogorra zela:«Asko ez ziren eskolara joaten».

Emakumeen eta horrenbestezeuren familien garapen iraunko-rra lortzeko, lan baldintzak duin-tzeko ahaleginean hasi ziren,lehenik eta behin. Hala, Gober-

nua estutzen hasi ziren, emaku-me arrain saltzaileentzako azpie-gitura egokiak jar zitzan merka-tuetan; «besteak beste,komunak» —Kuttyk azpimarra-tu du ezen, euren ekimenariesker, etxeetan ere jarri dituztelakomunak, eta azaldu dizkietelaemakumeei hainbat gaixotasunsaihesteko bete beharreko higie-ne aholku oinarrizkoenak—. Eraberean, autobusetan arrainare-kin bidaiatzen utz ziezaietenlortu zuten, foroaren eta GarraioMinisterioaren arteko negozia-zioei esker. «Bestela, oraindiksaldu ez genuen arraina hartu etabota egiten ziguten autobusetikkanpora», azaldu du Babuk.

Maileguak izenpetzeaEmakumeei dirua maileguan uz-tea izan da, beharbada, foroak au-rrera atera duen egitasmo ga-rrantzitsuena. Interes txikiare-kin, edota, askotan, batereinteresik gabe. Baina emakume-ek bi baldintza bete behar dituzte

Duintasunaren sareaTrivandrum kostaldeko emakume arrain saltzaileak, itsasoan gizonezkoek harrapaturiko arraina garraiatzen. RENATA LASZCZAK

04 Indiako emakumeakIgandea • 2011ko apirilaren 10a

Page 5: 2011_Noticia_BERRIA_indiakoemakumeak

mailegua jaso ahal izateko: foroa-ren bileretara etortzea eta eurensinadurarekin izenpetzea. «Bereizen-abizenak idazten ez dakie-nak ez du jasoko mailegurik; be-raz, ikasi beharra dute». Forotikgogoz laguntzen diete zeregin ho-rretan; Kuttyren ustez, oinarriz-koa baita nork bere izena idaztenjakitea. «Azken batean, autoesti-mua dago jokoan».

Babuk badaki bere izenarekinsinatzen, eta, horri esker, aurrez-teko aukera izan du: «Eta nire laualabei eman diet dotea». Harro da-go berak irabazitako diruarekinseme-alabak eskolara bidali di-tuelako — «alaba zaharrenak soi-lik lehen hezkuntza arte ikasizuen, arraina saltzen lagundu be-har zidan-eta»—, ezkondu direla-ko eta, orain, beren lanetan dihar-dutelako. «Nire alabak zorion-tsuak dira; euren lanak dituzte,eta euren erabakiak hartzen di-tuzte». Halaber, foroaren bidez ja-sotako informazioari esker, sena-rrak alkoholikoa izateari utzizion. «Ezin dut esplikatu zeinenzoriontsu naizen orain». Foroariesker, egun, emakume indartsua

dela dio Babuk, familia osoa au-rrera ateratzea lortu baitu.

«Pobreagoak dira, bai, baina,hein handi batean, libreagoak».Hala pentsatzen du Kuttyk Tri-vandrumko emakume arrain sal-tzaileei buruz. Izan ere, gizonez-koen alkoholismoaren ondorioz,familia osoaren ardura emaku-mearena da, eta, ondorioz, eraba-kiak eurek hartzen dituzte. «Esa-te baterako, alabak norekin ez-kondu».

Egoera hori ez da ohikoa In-dian, eta Kerala estatuan —Tri-vandrum han dago— halakogehiago badaudela dio. Besteakbeste, gizonezkoak baino emaku-mezkoak gehiago diren estatu ba-karra da Indian: 4.000 gizoneko4.058 emakume —31 milioi biztan-le ditu—. «Esaten dugu Keralanez dagoela sexua dela-eta eginda-ko aborturik, baina azkenaldiangutxitu egin dira neskatoen jaio-tzak. Zergatia argitu nahian ga-biltza», dio Kuttyk, berak zuzen-

tzen duen foroaren eta beste zen-bait emakume talderen kezka be-rriari buruz.

Indiako gainerako tokiekin al-deratuta, emakume bakoitzakhaur gutxiago edukitzen ditu Ke-ralan —%80k erabiltzen dute an-tisorgailua—, eta emakumezko-en alfabetatzea, berriz, handia-goa da. Baina datu horiekezkutatu egiten dute genero in-darkeriaren egoera: «Lausoagoada, Keralako erdi mailako klasesozialetan behintzat, genero baz-terketa». Baina egon badago. Esa-terako, behin unibertsitateaamaituta, Etxeko Zientziak dire-lako ikasketak egitera bideratzendituzte emakumezko gazte asko,josten, janaria prestatzen eta bes-te ikasteko. «Hori atsegin baitzaiegure gizonei». Ondorioz, emaku-mezko gutxiago ari da lan merka-tuan lanean —%15,3 eskas—,«eta arlo publikoan are eta murri-tzagoa da kopurua».

Lanean ari diren emakumeasko, goi mailako tituludunak etamaila sozial altukoak izan arren,emakume pobreagoak baino lo-tuago daudela uste du Kuttyk:«Senarraren pareko soldata edu-ki arren, irabazten duten dirua se-narrari eman behar baitiote, etagero hark ematen die kafe bathartzeko edo erosketa egiteko be-har dutena». Emakume txiroek,ordea, ez dute horrelakorik; Tri-vandrumko arrain saltzaileei da-gokienez, esaterako, arrantzarajoaten diren gizonek edaneangastatzen dute diru guztia, eta,beraz, emakumeak berak irabazi-tako eta kudeaturiko diruarekinatera behar izaten dute familiaosoa aurrera.

Kontsumismoaren erasoaDena dela, Kerala ez dago ez In-diatik ez mundutik aparte, eta az-ken urteetan gizartean zabaldudiren ohiturekin kezkaturik dagoKutty: «Duela 10-20 urte ez zeu-

den gaur egun dauden hainbatbehar. Egun, diru gehiago beharda edo gastatzen da. Ondorioz,jendeak diru erraza bilatzen du,eta horrek zuzenean eragiten dieemakumezkoei». Besteak beste,prostituziora jotzen dute askok.Eta asko eta askok bi lanpostu di-tuzte: bata ofiziala, eta bestea eko-nomia ezkutukoan. Kuttyk dioe-nez, babesik gabeko giro horreketa alkoholaren kontsumismo«kontrolgabeak» areagotu egindute emakumeen kontrako in-darkeria, «burua galtzeraino eda-ten baitute gizonezkoek, eta ho-rrek indarkeria egoera ekartzenbaitu gizartera».

Abagune kontsumista horrenargitan azaldu du Kuttyk doteakIndiako gaur egungo gizarteanhartu duen indarra, eta doteaga-tik emakumeek jasaten dituztenerasoak ere egungo merkatu glo-balizatuak ekarritako faktore be-rrien ondorioz sortuak direla ustedu. Haren ustez, emakumeakbere buruaren jabe eginez etorri-ko da dotearen zamatik askatze-ko bidea: «Emakumeak beren bu-ruaren jabe izan daitezen lan egi-ten badugu eta emakumeakbizimodua ateratzeko gai badira,ez dago haien doterako aurreztenibili beharrik. Eta, ondorioz,zama izateari utziko dio». Era be-rean, pobrezia eta bazterketariaurre egiteko bidea emakume in-dependenteak eta prestatuakedukitzean etorriko dela iritzidio; gero, emakume horrek berefamilia balio horiekin hazi eta he-ziko baitu.

Mary Babu arrain saltzailea eta Sherly Kutty arrain saltzaileen foroaren koordinatzailea. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Mendebaldeko Bengalan, Martxoaren 8ko ospakizun bat. CALCUTA ONDOAN

Indiako emakumeak05 2011ko apirilaren 10a • Igandea

Calcuta Ondoan elkartea emakumeaksustatzeko 16 egitasmoren lankide daIndian, eta haiei ematen die Euskal Herrian bildutako laguntza.

A. Oiartzabal

Duela hiru urte hasi zen CalcutaOndoan GGKEa Trivandrumgoarrain saltzaileen foroarekin lan-kidetzan (Kerala). «Ordura arte,foroak ez zuen behar bezala fun-tzionatzen», zehaztu du SherlyKuttyk, foroaren koordinatzailenagusiak, Donostiara eginiko bi-sitan. Izan ere, bi herrialde horie-tako elkarteen artean sorturikosinergiak egitasmoa finkatu etaaurrera eramatea bermatzen du.

Trivandrumgoa ez da CalcutaOndoan elkarteak laguntzenduen egitasmo bakarra; Indiaosoan emakumeen sustapena eta

gizon-emakumeen arteko aldeakmurrizten ahalegintzen direnbeste 15 egitasmotan badu par-tea. Guztira, 50.000 emakume la-guntzen dituzte Keralan, Karna-takan, Mendebaldeko Bengalaneta Maydhya Pardeshen esku har-tzen duten ekimenen bidez. Batikbat, emakumeei euren bizitzarenjabe egin daitezen laguntzen die-te, trebakuntza eta finantzabideaemanez. Urte hasieran hasi dira,berriz, Vimochana elkarteakBangalore hirian abian dituenproiektuak laguntzen. Besteakbeste, genero indarkeria pairatuduten emakumeentzako aterpe-txeei ematen die babesa.

Baina Indian lagundu ahal iza-teko, aurrez Euskal Herrian ber-tan egiten du lan Calcuta OndoanGGKEak. Aste honetan bertanamaitu dira Gipuzkoako hainbatherritan antolatu dituen sentsibi-lizazio hitzaldiak eta Euskal He-rriko Unibertsitatean eskainiduen ikastaroa, India emakumeaurpegiz. Ikastaro eta hitzaldi ho-rietan, Indiako emakumeen egoe-raz eta oro har emakumeek mun-duan duten egoeraz jardun dute.Indiari buruzko Espainiako etaEuskal Herriko adituek ez ezik,Indiako bertako emakumeek etaekintzaile feministek ere hartudute parte.

Bestalde, 2005. urtetik elkarre-kin ospatzen dute Indiako hain-bat elkartek eta Donostiako Cal-cuta Ondoan GGKEak Martxoa-ren 8a, Emakumeen NazioartekoEguna. Bideo konferentzia bidez,Donostia eta India elkartzen di-tuzte.

Herrien artekolankidetzaren fruituak

Bere izen-abizenakidazten ez dakienak ez du jasoko mailegurik;ikasi beharra dute»

«Bizimodua ateratzeko gai badira,ez dago doterakoaurrezten ibili beharrik»SHERLY KUTTYArrain saltzaileen foroaren koordinatzailea

«Nire alabak zoriontsuakdira; euren lanak dituzte,eta euren erabakiakhartzen dituzte»MARY BABUArrain saltzailea eta foroko kidea

‘‘